Arautegia

Inprimatu

216/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ehiza daitezkeen espezieen zerrenda ezartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 4735
  • Xedapen-zk.: 216
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2/2011 Legeak, martxoaren 17koak, Ehizarenak, honakoa xedatzen du 11. artikuluan: «Eusko Jaurlaritzak arau bidez ezarriko ditu ehiza daitezkeen espezieak, azpiespezieak eta basa-fauna eta basatutako abereak», eta honako hau gehitzen du: «Debekualdiei buruzko foru-aginduetako espezie-zerrendetan lurralde historiko osoan ehiza daitezkeen espezieen kopurua murriztu bai, baina ezin izango da ugaritu». Honekin, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean eta Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean agindutakoa betetzen da, azken horrek baitio solilk ehiza daitezkeela Autonomia Erkidegoek zehazten dituzten espezieak, eta zehazteko adierazpenak ezin ditzake har, inolaz ere, bere baitan Babes Bereziko Erregimeneko Espezieen Zerrendaren espezieak, ezta Europako Batasunak debekatuak ere.

Lehen aipatu araudian xedatutako zerrenda dekretuak ezartzen du.

Dekretua Autonomia Erkidegoaren eskumenen babesean eman da, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak 10. artikuluan xedatzen baitu erkidegoak eskumen esklusiboa duela ehiza gaietan. Osatzeko orduan, kontsulta egin zaie ehizan eskumena duten foru-aldundietako sailei, baita sektoreko erakunde eta elkarteei ere.

Aurreko guztia oinarri hartuta, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa entzuna, Gobernu Kontseiluak 2012ko urriaren 16an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, honako hau

Debekualdiei buruzko foru-aginduek ehizaki adieraz ditzakete, eta ehiza aprobetxamenduko, eranskinean zerrendatzen diren espezieak.

  1. Eranskinean agertzen ez diren espezieak ezingo dira sartu debekualdietarako foru aginduetan, eta ezingo izan aprobetxamendu edo kudeaketa zinegetikoaren xede, ondoko lerroetako kasuetan izan ezik.

  2. Natur Ondarearen eta Biodibertsitatearen abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 58.1. a), b), d) eta f) artikuluan jasotako kasuetan, foru organoak foru agindu bat eman ahal izango du, zeinaren bidez baimentzen baita animalia kopurua ehizatzea kalteak edo arrisku egoerak saihesteko, populazioen kontserbazioari eutsita jakina.

  3. Kalteak edo arrisku egoerak maiz gertatzen badira, foru aldundiek kalteok edo arriskuok eragiten dituzten espezieak kudeatzeko planak ezarri ahal izango dituzte.

  4. Goragoko lerroetako foru aginduek eta kudeaketa planek ondokoak zehaztu beharko dituzte espezieotarako: helburua eta justifikazioa, zein den arriskua, hartu ez diren konponbide alternatiboak eta erabilitako datu zientifikoak, bitartekoak, erabili beharreko sistemak edo metodoak eta euren mugak, erabilerarako langile kualifikatuak eta aplikatu beharreko kontrol neurriak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

216/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, ERANSKINA

  1. Ehiza larria.

  1. Basurdea (Sus scrofa).

  2. Oreina (Cervus elaphus).

  3. Orkatza (Capreolus capreolus).

  1. Ehiza xehea.

  1. Ugaztunak.

  1. Azeria (Vulpes vulpes).

  2. Erbia (Lepus sp.).

  3. Untxia (Oryctolagus cuniculus).

  1. Hegazti sedentarioak.

  1. Araba zozo pikarta (Sturnus vulgaris).

  2. Belabeltza (Corvus corone).

  3. Bele txikia (Corvus monedula).

  4. Mika (Pica pica).

  5. Eper gorria (Alectoris rufa).

  6. Faisai arrunta (Phasianus colchicus).

  7. Haitz usoa (Columba livia).

  1. Hegazti migratzaileak.

  1. Birigarro arrunta (Turdus philomelos).

  2. Birigarro txikia (Turdus iliacus).

  3. Durdula (Turdus pilaris).

  4. Garraztarroa (Turdus viscivorus).

  5. Galeperra (Coturnix coturnix).

  6. Hegabehera (Vanellus vanellus).

  7. Istingor arrunta (Gallinago gallinago).

  8. Istingor txikia (Lymnocriptes minima).

  9. Oilagorra (Scolopax rusticola).

  10. Pagausoa (Columba palumbus).

  11. Txoloma (Columba oenas).

  12. Usapala (Streptopelia turtur).

  1. Ur hegaztiak.

  1. Ahate buztanluzea (Anas acuta).

  2. Ahate europarra (Anas penelope).

  3. Ahate gorrizta (Netta rufina).

  4. Ahate mokozabala (Anas clypeata).

  5. Antzara hankagorrizta (Anser anser).

  6. Basa ahatea (Anas platyrhynchos).

  7. Ipar ahatea (Anas strepera).

  8. Kopetazuri arrunta (Fulica atra).

  9. Murgilari arrunta (Aythya ferina).

  10. Murgilari mottoduna (Aythya fuligula).

  11. Uda zertzeta (Anas querquedula).

  12. Zertzeta arrunta (Anas crecca).

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.