Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-neurriak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2704
  • Xedapen-zk.: 215
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2013/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren 1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko eta 2003ko ekainaren 10eko Erabakien bidez, 6 gune deklaratu ziren Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE), eta 52 leku proposatu ziren Europar Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamen hori Europako Batzordeari aurkeztu zitzaion, eta hark Europar Batasunaren Garrantzizko Lekuen (BGL) zerrenda onartu zuen, 2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Lehenengoa eskualde biogeografiko atlantikoari dagokio, eta bigarrena, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoari; eta bi horien barne dago gure erkidegoa.

Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoan, 4. artikuluan, eta abenduaren 13ko 42/2007 Legean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoan, 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoa betez, autonomia erkidegoek, jendaurreko informazioaren prozedurarren aurretik, beren lurraldean Batasunaren Garrantzizko Leku guztiak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) deklaratuko dituzte. Horretaz gain, behar adina kontserbazio-neurri ezarriko dituzte, eremu horietako habitat natural mota eta espezie-mota guztien eskakizun ekologikoei erantzuteko. Kontserbazio-neurriek beren barruan hartuko dituzte kudeaketa-planak edo -bitartekoak, bai eta arauzko, administrazioko edo kontratuko neurriak ere. Kontserbazio Eremu Bereziak (KEB) izendatzeko epea 6 urtekoa da, Europako Batzordeak lekuen zerrenda onartzen duenetik kontatzen hasita.

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen 42.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, lehentasuna eman zaio ibai- eta estuario-guneak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeari, eremu horietako habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera lehenera ekartzeko neurriak ezarrita. Horretarako, faktore hauek hartu dira kontuan:

  1. EAEko ibaietan eta estuarioetan Europar Batasunaren intereseko habitatak eta espezieak daude, hain zuzen, Habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinetan jasotakoak, bai eta Basoko hegaztien kontserbazioari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean jasotako hegazti-espezieak ere. Eremu horiek, gainera, erkidego honetara iritsi ohi diren hegazti migratzaileentzako atsedenleku eta janleku dira.

  2. Horretaz gain, ibaiek eta estuarioek berebiziko garrantzia dute Natura 2000 Sarearen koherentziarako, ibai-korridorea guneen arteko konexioa baita. Konexio-funtzio hori luzetara betetzen du sare hidrografikoan, bai eta zeharka ere, erriberako basoak mendi-magaletako basoekin eta sare ekologiko horretako mendiko beste gune batzuekin lotuta.

  3. Ingurune horietako berezko habitaten artean badaude lehentasunezko zenbait habitat; esaterako, 91E0 habitata (haltzadiak eta lizardiak) edo 2130 habitata (duna finko grisak); oso zatikatuta daude, erkidegoan oso leku jakinetan eta leku gutxitan daude, eta, oro har, kontserbazio kaskarra eta galtzeko joera dute.

  4. Habitat horietan badaude Europar Batasunaren interesekoak diren zenbait espezie, populazio oso mehatxatua dutenak, eta, kasurik gehienetan, galtzear daudenak. Esate baterako, Mustrela Lutreola (bisoi europarra), Galemys pyrenaicus (desman piriniarra), Lutra lutra (igaraba), Salmo salar (izokin arrunta), Austropotamobius pallipes (ibai-karramarroa); eta basoko espezieei dagokienez, Woodwardia radicans, Soldanella villosa etaTrichomanes speciosum.

  5. Habitat eta espezie horiek oso kalteberak dira, eta etengabe daude presiopean (ibarrak hartzen dira hiri-erabileretarako, nekazaritzarako eta basogintzarako, batez ere, eta ibaien ur-emaria aldarazi egiten da).

    92/43/EEE Zuzentarauak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko ezarritako eskakizunak betetze aldera, sakon aztertu dira eskualde biogeografiko atlantikoko ibaiak eta estuarioak, eta eskala egokian adierazi da Europar Batasunaren intereseko habitaten banaketa. Horrez gain, ibai eta estuario horietako fauna- eta flora-espezie bereizgarrien banaketa eta kontserbazio-egoera aztertu da.

    Guztiarekin ere, periferian, bermatuta dago lekuko kontserbazio-helburuak babestea, hain zuzen ere aipatu lekuei hainbat eragiten diezaieketen plan edo proiektuen ebaluazio egokiaren bidez; ebaluazio hori, banan-banan edo beste lan eta proiektu batzuekin batera eginez.

    Zenbait kasutan, habitat-moten azaleran alde handiak daude xehetasun-lanek emandako datuen eta Euskal Autonomia Erkidegoak, proposatutako tokien zerrendarekin batera, Europako Batzordera bidalitako eta hari jakinarazitako datuen artean. Hasierako proposamena egiterakoan, lanerako erabili zen eskalak eragin ditu desberdintasun horiek.

    Xehetasun-azterketak, gainera, zenbait habitati buruzko interpretazioa zuzentzeko aukera eman du. Esate baterako, egiaztatu ahal izan da, eremu batzuetan, formularioan adierazitako zenbait habitat-mota ez zeudela; eta, aitzitik, hasierako proposamenean adierazi ez ziren habitat-mota batzuk bazirela.

    Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenerako prozeduran, partizipazio-prozesua ere bete da, nahitaezkoa bestalde, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legearen printzipioei jarraikiz egin da (lege horrek, ingurumenaren alorrean, informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen ditu). Prozesu horretan, gizarte- eta ekonomia-interesen ordezkari diren eragileek hartu dute parte. Izapide-epeak iraun bitartean zabalik egon dira parte hartzeko jarritako bide guztiak. Horretarako, interesa zuten herritarrei komunikazioak helarazi zaizkie eta, bestalde, propio prestatu genuen web-orri hau:

    http://www.euskadi.net/natura2000

    Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde biogeografiko atlantikoko 14 ibai eta estuario horien kontserbazio-neurriak taxutzeko, Europako Batzordearen printzipioei jarraitu zaie, 92/43/EEE Zuzentarauan adierazten diren habitaten eta taxonen eskakizun ekologikoei erantzuna ematea baita helburua.

    Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa betez, KBE horietako bakoitzarentzat kudeaketa-tresnak sortzea erabaki da, eta, horrez gain, jarraibide-, arautze- eta jardun-multzo bat diseinatzea, izendatu nahi ditugun ibai eta estuario guztiei aplikatzeko. Dekretu honen eranskinean arau-izaerako kontserbazio-neurriak daude, eta kudeaketa-tresnaren gainerako dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean ingurumenaren alorrean eskumena duen sailaren helbide elektronikoan dago eskuragarri.

    Kontserbazio Bereziko Eremuen Dekretu honetan izendatzen direnen ezaugarri bereziak direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko arroen eremua 2010-2021 Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren lanketari lotuta prestatu dira dokumentuak.

    Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 2.f) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hiri- eta lurralde-antolaketarekiko lehentasuna du ingurumena babesteak, eta hori arautegi honen printzipio bat da.

    Eusko Jaurlaritzari dagokio kontserbazio-neurriak ematea eta ezartzea, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

    Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 16. bis artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45.1 artikuluetan ezarritakoa betez, Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta 2012ko urriaren 16an izandako bilkuran Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,

  1. Natura 2000 Sareko ibai eta estuario hauek Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratzea:

    ES2130003 Barbadungo itsasadarra / Ría del Barbadun.

    ES2130004 Astondoko haremunak / Dunas de Astondo.

    ES2130010 Lea ibaia / Río Lea.

    ES2130011 Artibai / Río Artibai.

    ES2120004 Urolako itsasadarra / Ría del Urola.

    ES2120009 Iñurritza.

    ES2120010 Oriako Itsasadarra / Ría del Oria.

    ES2120005 Oria Garaia /Alto Oria.

    ES2120012 Araxes ibaia / Río Araxes.

    ES2120013 Leitzaran ibaia /Río Leitzaran.

    ES2120015 Urumea ibaia / Río Urumea.

    ES2110017 Barrundia ibaia / Río Barrundia.

    ES2110023 Arakil ibaia / Río Arakil.

    ES2110020 Ega-Berron ibaia / Río Ega-Berron.

  2. Kontserbazio Bereziko Eremu horien mugaketa dekretu honi erantsitako kartografian jasotzen da, eta Europako Batzordearen 2004/813/CE Erabakiko Europar Batasunaren Garrantzizko Lekuen mugaketari dagokio, izan ere, erabaki horren bidez, onartu egiten da Eskualde Biogeografiko Atlantikoko Europar Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda.

  3. Aipatutako Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) kontserbatzeko neurriak onartzea.

  1. Kontserbazio Bereziko Eremuetan (KBE) bermatzea Europar Batasunaren intereseko habitat naturalak eta basoko fauna- eta flora-espezieen habitatak lehenera ekarriko direla edo, ondo kontserbatuta, beren horretan eutsiko zaiela. Habitat horiek Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan ezarrita daude, zeina habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoa den. Halaber, xede hau ere badu: euren banaketa-eremuan, hegazti-espezien biziraupena eta ugalketa ziurtatzea; batez ere, basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzko 2009ko azaroaren 30eko Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren 2009/147/CE Zuzentarauaren I. eranskinean jasotakoak; eta, halaber, aipatu eranskinean jaso gabeko espezie migratzaileei erregulartasunez etortzen direnei dagokienez; guztia ere, Europako lurraldean biodibertsitatea kontserbatzea bermatzeko helburua sustatzeko.

  2. Kontserbazio Bereziko Eremuetan araubide orokor hau aplikatuko da: 92/43/EEE Zuzentarauan, eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritakoa.

  1. Dekretu honen helburu diren eta Natura 2000 Sarea osatzen duten eremuak kontserbatzeko neurriak dokumentazio honetan zehazten dira:

    1. Zati komuna.

      1. dokumentua. Jarraibide, arauketa eta jardun komunak, ibaien eta estuarioen Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) guztietan aplikatzekoak.

    2. Zati espezifikoa, Kontserbazio Bereziko Eremu bakoitzari buruzkoa:

  2. dokumentua. Helburu eta jardun partikularrak.

  3. dokumentua. Mapak.

  1. mapa. KBEren mugaketa.

  2. mapa. Europar Batasunaren intereseko habitatak.

  3. mapa. Jarduerak.

  1. - Arau-izaerako xedapenak dira honako hauek:

  1. Jardun komun, arauketa eta jarraibideen dokumentua:

  1. titulua, «Jarraibide eta arautze orokorrei dagokiena».

  2. titulua, «Erabilerei eta jarduerei buruzko Jarraibide eta arauak» izenburua duena.

  3. titulua, «KBE guztietako baterako jarduerak».

    Gehigarria, «Ibaien arteko lotura hobetzeko gailuen proiektuak bere baitan hartu behar duen gutxieneko edukiari» dagokiona.

  1. Izendatzen diren kontserbazio bereziko eremu bakoitzerako helburu eta jarduera partikularren dokumentuena.

    «Osagai funtsezkoak: kontserbaziorako helburu eta jarduerei buruzkoa» 4. tituluko 1. paragrafoko «helburu eta neurrien» koadroak.

    «Segimendu-programari buruzko» 5. tituluak.

  2. Izendatzen diren kontserbazio bereziko eremuetariko bakoitzaren mugaketa-mapak.

    Dekretu honen eranskinean argitaratuta daude. Gainerako paragrafoak informatzekoak eta orientagarriak dira.

  1. Kontserbazio-neurriak berrikusteko edo aldatzeko (horiek funtsezkoak ez badira), ingurumenaren alorrean eskumena duen sailburuak emango du horretarako Agindua, egoerak berak edo eskura dauden ezagutza tekniko eta zientifikoek hala egitea eskatzen badute, eta, betiere, 92/43/EEE Zuzentarauaren 11. eta 17. artikuluetan ezarritakoa betez. Izan ere, kontserbazioa eta kudeaketa moldaerazkoa, etengabea eta malgua izan dadin bultzatzea da helburua. Prozedura horretan, herritarren parte hartzea benetakoa eta eraginkorra izango dela bermatu beharra dago, 26/2007 Legeak ezarri bezala; eragindako administrazioei eta erakundeei kontsulta egingo zaie eta Naturzaintza organoaren txostena jasoko da.

  2. Ingurumenaren alorreko sailaren helbide elektronikoan egongo dira eskuragarri kartografia formatu digitalean, eremu horien mugaketa adierazita, eta kontserbazio-neurriei buruzko agiri guztiak (http://www.euskadi.net/natura2000).

    AMAIERAKO XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Ahalmena.

    Ingurumenaren alorreko sailburuari ahalmena ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren izenean betetzeko legeak ezarritako tramite eta komunikazio guztiak, bai Estatuaren Administrazio Orokorrean, bai Europar Batasunean. Eta, hala badagokio, neurriak ezartzeak eragingo duen kostu ekonomikoa zenbatekoa den kalkulatuko du, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluak ezarritakoa betetze aldera.

    AMAIERAKO XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ministeriora helaraztea.

    Gobernu Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaliko du dekretu honen onespena, hark Europako Batzordera bidal dezan.

    AMAIERAKO XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Indarrean sartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16an.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ALVAREZ.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)