Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

203/2012 DEKRETUA, 2012ko urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoen Erregistroa eta Udaltzaingoko kideen akreditazio profesionalerako sistemak arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4940
  • Xedapen-zk.: 203
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Segurtasun publikoaren arloan indarrean dagoen ordenamenduak elkartu egiten ditu segurtasunaren eta poliziaren arloko udal-autonomiaren proiekzioa eta arlo horretan euskal administrazioek izan behar duten jarduera eraginkortasunez antolatzeko errekerimendua.

Ildo horretatik, biziki nabarmentzen da udaltzainen eta Ertzaintzako kideen estatutua eta prestakuntza berdinak izan behar direla, gerora bermatu ahal izateko polizia guztiak gai direla euren egitekoa gauzatzeko, eta lortu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen arteko homogeneotasuna eta interkomunikazioa. Legeak, halaber, homogeneizatzeko arauak aurreikusten ditu, eta ekintza-mailaraino doazen koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak ezartzen ditu, lurralde berean jarduten duten polizia kidegoen aniztasunak ez dezan ekarri eraginkortasun-maila apalagoa askatasuna bermatzeko eta delitua prebenitzeko.

Ekainaren 28ko 15/2012 Legeak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzkoak, Udaltzaingoen koordinazio-eremua definitzen du, zeina Eusko Jaurlaritzari esleitutako eskumen-sorta batean islatzen baita. Honako hauek dira, besteak beste, eskumen horiek: Udaltzaingoen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamenduetarako esparru-arau bat ezartzea, plantillen, baliabide teknikoen, uniformetasunaren eta egiaztatze-sistemen homogeneizazioa, elkarri informazioa ematea ahalbidetuko duten irizpideak, prozedurak eta baliabideak ezartzea, edo koordinaziorako beharrezkoak diren ikuskapen-neurriak hartzea.

Bestalde, segurtasun-sistemaren eragile guztien arteko koordinazioa gauzatzeko zutabeetako bat da sistema integral bat ezartzea, datuak transmititzea eta gertakari nahiz baliabideak kudeatzea eta bideratzea ahalbidetuko duena, horiek guztiek unean-unean euskarria emango baitiote sistemak dituen baliabideen koordinazio horri. Horregatik, erregistro bat sortu behar da, udaltzaingoetako kideak sistemara sartzeko eta baimenak lortzeko beharrezko tresna modura.

Helburu horrekin, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 40. artikuluaren bidez, Udaltzaingoen Erregistroa sortu da, segurtasun publikoaren eskumena duen sailari atxikitako tresna gisa, «kapitulu honetan jorratutako koordinazio-lan hori ondo betetzeko, akreditazio profesionalerako dokumentuak emateko eta denok erabiltzeko sare eta sistema informatikoetara jo ahal izateko».

Bestalde, lege horren 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, «Udaltzaingoetako kide guztiek eraman beharko dute aldean akreditazio profesionalaren agiria, zeina segurtasun publikoaren eskumena duen sailak egingo eta dagokion udal-organo edo -agintaritzak emango baitu. Agiriak arauz ezarritako ezaugarri fisiko eta segurtasunezko komunak jasoko ditu».

Ildo horretatik, dekretu honen xedea da EAEko Udaltzaingoen Erregistroari eta Udaltzaingoetako kideen akreditazio profesionalaren agiriari aplikatuko zaien erregimena arautzea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoa betez.

Akreditazio profesionalerako bitartekoak eta Udaltzaingoen Erregistroa arautzea koordinazio-tresna garrantzitsua da; izan ere, tresna horrek lagunduko du Udaltzaingoak modernizatzen eta horiek egokitzen egun gizarteak eskatzen dituen beharretara, eta, hartara, Udaltzaingoen jarduna hobetu eta identifikazio korporatibo hobea ahalbidetuko da.

Ondorioz, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honen xedea da EAEko Udaltzaingoen Erregistroari eta Udaltzaingoetako kideen akreditazio profesionalaren agiriari aplikatuko zaien erregimena arautzea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoa betez.

EAEko Udaltzaingoen Erregistroaren helburua da errolda bat izatea, EAEko Udaltzaingoetako kideen daturik garrantzitsuenak eta kidego horiei buruzko datu orokorrak jasoko dituena. Errolda horrek ahalbidetuko du Eusko Jaurlaritzak Udaltzaingoen koordinazioaren arloan dituen eskumenak baliatzea, eta, bereziki, erraztu egingo du akreditazio profesionalaren agiria ematea eta erabilera komuneko sare eta sistema informatikoetara sartzea.

EAEko Udaltzaingoen Erregistroa ez da publikoa; horregatik, bertako datuetara bakar-bakarrik sartu ahal izango dira, batetik, Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza, eta, bestetik, udalak, beren zerbitzura lanean diharduten langileei buruzko datuen kasuan.

  1. artíkulua. Adskripzioa.

    EAEko Udaltzaingoen Erregistroa adskribatuko zaio segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzari.

Udalek eguneratuta izan behar dituzte beti EAEko Udaltzaingoen Erregistroko datuak, euren antolamenduari eta langileei buruzkoak (dekretu honen 6. artikulua).

  1. EAEko Udaltzaingoen Erregistroan sartzen dira, batetik, polizia kidegoetako langileak eta euskal udaletako langileak, hain zuzen ere, zaindari, jagole, aguazil edo antzeko izen batekin, Euskadiko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 117.1 artikuluan adierazten diren egitekoak burutzen dituztenak, eta, bestetik, kasuan kasuan eta indarrean dagoen legeriaren arabera, hiriko trafikoa agindu, seinaleztatu eta zuzentzeko sor daitezkeen funtzionarioen kidegoak.

  2. EAEko Udaltzaingoen Erregistroak bi atal izango ditu, osagarriak eta automatizatuak.

  3. Lehenengo atalean sartuko dira datu pertsonalak zein profesionalak, bai Udaltzaingoetako kideenak, bai laguntzaile, zaindari, jagole, aguazil edo antzeko langileenak. Horretarako, datu hauek bilduko dira:

    1. Datu pertsonalak:

      Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

      Izen-deiturak.

      Jaioteguna eta jaioterria.

      Sexua.

    2. Datu profesionalak:

      Jagoleen edo antzekoen kasuan, egungo lanbide-zenbakia edo langileen erregistroko zenbakia.

      Lanbide-kategoria.

      Ikasketa-tituluak.

      Prestakuntza profesional poliziala.

      Agente bakoitzaren gidabaimenak.

      Egoera: zerbitzu aktiboa, bigarren jarduera edo zerbitzuan baja emanda.

  4. Halaber, dagokion udalerriarekin hala hitzartzen bada, lehen atalean sartu ahal izango dira agente bakoitzari buruzko datu hauek: beste prestakuntza-ikastaro batzuk, kondekorazioak eta sariak, eta arauzko armak.

  5. Udalek erregistroan inskribatu behar dute beren langileen alta, eta erregistroa eguneratuta egoteko aldaketa eta oharrak ere jarri behar dituzte.

  6. Bigarren atalean sartuko dira tokiko erakunde bakoitzeko Udaltzaingoari buruzko datu orokorrak, edo laguntzaile, zaindari, jagole, aguazil edo antzeko langileei buruzkoak. Besteak beste, honako datu hauek sartuko dira:

    Udalerriaren erroldan sartuta dagoen bizilagun-kopurua.

    Udaltzaingoaren ezkutua eta Udalaren ikurra.

    Udalerri berean egon daitezkeen udaltzaingo-zentroen helbidea edo kokapena.

    Udal bakoitzarekin harremanak izateko erabiliko diren bitartekoak eta harreman horietarako pertsonen izenak (helbide postala, telefonoak, faxa, helbide elektronikoa,...).

    Udal bakoitzak izenpetutako protokolo-zerrenda, Udaltzaingoarekin zerikusia duten gaietan lankidetzan jarduteko.

    Udaltzaingoak bere jarduera-eremuaren barruan hartzen dituen egitekoak.

    Udaltzaingoaren edo antzeko langileen Lanpostu Zerrenda: lanpostuak zehaztu egingo dira, bakoitzari dagokion plaza-kopuruarekin batera.

    Kidegoaren Burutza.

    Kudeaketa polizialeko informatika-sistemak.

    Atxilotuen eta ibilgailuen gordailua.

    Udaltzaingoen esku dauden arauzko armen kopurua: adieraziko da zein arma-mota den eta zein kalibretakoa.

    Beste arauzko defentsa batzuen kopurua eta mota.

    Kidego bakoitzak duen ibilgailu kopurua eta mota (bereizi egingo dira polizia-bereizgarriak dituztenak).

    Dauzkaten transmisio-elementuak: digitalak edo analogikoak; adierazi egingo da elementu horien kopurua eta mota.

  1. Segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu EAEko Udaltzaingoen Erregistroaren funtzionamendurako irizpide teknikoak eta prozedura: udalen eta erregistroaren ardura duen unitatearen arteko harremanetarako izapidetze telematikoa, datuen kofidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko beharrezkoak diren antolaketa- eta kudeaketa-neurriak, baita izaera pertsonaleko datuak babesteko legerian aitortutako berme, obligazio eta eskubideak betetzeko beharrezkoak direnak ere.

  2. Erregistroko alta/bajen eta datu-aldaketen izapideak egiteko, aplikazio informatiko batean jasoko diren eredu normalizatuak beteko dira. Aplikazio informatiko hori segurtasun publikoaren arloan eskumena duen zuzendaritzak jarriko die eskuragarri udalei, EAEko Udaltzaingoen Erregistroko prozedurak izapidetu ahal izateko.

    Aplikazio informatiko hori izango da bitarteko-multzo bat, zeinen bidez ahalbidetuko den udalen eta EAEko Udaltzaingoen Erregistroa zuzentzeko ardura duen unitatearen artean dauden erregistroko komunikazioak bide telematikoa erabiliz aurkeztea.

  3. Udalek, inskripzioak, aldaketak, eguneratzeak egiteko, baita datuak zuzentzeko edo horietara beste edozein sarrera egiteko ere, bitarteko elektroniko seguruak eta sinadura elektroniko aitortua telematikoki erregistratua erabili ahal izango dituzte, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritakoa betez.

    Era berean, balio eta ondorio juridikoak izango dituzte Erregistroaren eta jardueren titularren arteko komunikazio eta jakinarazpen telematikoek.

  4. Segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinaziorako eskumena duen zuzendaritzak, Udaltzaingoen Erregistroaren ardura duen organoa den aldetik, baliozkotu egingo du inskripzio-, aldaketa-, eguneratze-, zuzenketa- edo deuseztatze-eskabidea, eta dagokion udalari jakinaraziko dio, bide telematikoa erabilita.

  1. Erregistroaren lehen atalean datuak sartuta dituen langileak bere datu pertsonaletara sartu ahal izango du, izaera pertsonaleko datuak babesteko araudian ezarritako moduan.

  2. Segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinaziorako eskumena duen zuzendaritzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, bermatuta gera dadin EAEko Udaltzaingoen Erregistroan jasota dauden datu pertsonal guztiak honako arau hauetan ezarritako segurtasun-neurri guztiak betetzen dituztela: 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa; eta lege hori garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretua.

  1. EAEko udaltzaingoetako kide guztiek, alegia, segurtasun-zerbitzuen eremuko lanpostuetan zerbitzu aktiboan, bigarren jardueran edo zerbitzu berezietan daudenek, akreditazio profesionalaren agiri bat izango dute, eta agiri horrek balioko du funtzionarioa identifikatzeko.

  2. Polizia-funtzioak eta -egitekoak burutzerakoan, agiri profesionala betiere jatorrizkoa bada eta indarrean baldin badago titularraren egoera profesionala zehazki egiaztatzen duen bitarteko bakarra da. Agiri horrek titularraren lanpostua edo kargua ere egiaztatzen du, baita agiri horretan jasotzen diren datu guztiak ere, eta bestelako agiriek ez dute balio identifikazio profesionalerako.

  3. Akreditazio profesionalaren agiria publikoa, pertsonala eta besterenezina da, eta agiri horren titularrak dira burutzen dituzten egintzen erantzule pertsonal eta zuzenak, egintza horien ondorioz akreditazio horren erabilera okerra egiten dutenean.

    Titularrek, zerbitzuan dauden bitartean, aldean eraman behar dute agiria, kontrakorik baimentzen ez bada, behintzat, eta, horretaz gain, agerian eraman behar dute, herritarrekin eta Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideekin dituzten harreman profesionalek agintaritza-agente gisa identifikatzea eskatzen dieten kasuan.

    Zerbitzuan ez dauden langileek salbuespenez bakarrik erabili ahal izango du akreditazio profesionalaren agiria; hain zuzen ere, legezkotasuna edo herritarren segurtasuna babesteko jardun behar duenean.

  4. Akreditazio profesionalaren agiri horrek hiru osagai ditu: txartel profesionala, plaka-ikurra eta agiriak eramateko zorro trokelatua. Osagai horien diseinua eta oinarrizko ezaugarriak segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularrak ezarriko ditu, agindu baten bidez.

    Akreditazio profesionalaren agirian honako hauek jasoko dira, gutxienez: udalerriaren izena, funtzionarioaren izena eta kategoria profesionala, agintaritza-agente gisa identifikatzen duen zenbakia, emate-eguna, titularraren argazki txertatua eta dekretu honen garapen-aginduan ezartzen direnak.

  5. Akreditazio profesionalaren agiria Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailak egingo du, eta dagokion udalak emango du.

  6. Akreditazio profesionalaren agiria kasu hauetan berritu edo ordezkatuko da:

    1. Agirian inskribatuta dagoen iraungitze-eguna iristean, betiere ordezkatu edo baliogabetu den agiria entregatu ondoren.

    2. Agiria puskatzen, galtzen edo lapurtzen bada (aurrez behar bezala justifikatu behar da).

  7. Agiri profesionala kendu behar denean, dagokion udalak agiria kentzeko akta beteko du, eta horren berri emango dio segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzari; halaber, kendutako akreditazio-agiria entregatu egingo du.

Zenbaki profesionalarekin lotutako gorabeherak errazago identifikatzeko, historial bat edukiko da, hain zuzen ere, funtzionarioak bere bizitza profesionalean zehar udaltzaingoen erregistroan lehenengo inskripzioa egin zuenetik aurrera izan dituen zenbaki profesionalak jasoko dituena.

Halaber, beste historial bat edukiko da, agente bakoitzari bere bizitza profesionalean zehar eman zaizkion kredentzialak jasoko dituena.

Udalek emandako akreditazio profesionalaren agiriak, baldin eta segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularrak dekretu honen 9.4 artikuluan adierazten den agindua eman aurrekoak badira, berritu egin beharko dira araudi berriaren arabera, agindu hori indarrean jarri eta hemezortzi hilabeteko epean. Nolanahi ere, salbuespen izango dira, ekitaldi honetan, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak egin dituen agiriak, baldin eta araudi horrek ezartzen dituen baldintza eta ezaugarriak betetzen badituzte.

Lehenengoa. Segurtasun Publikoaren arloan eskumena duen sailburuak izango du ahalmena dekretu hau garatu eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko, eta, zehazki, datu pertsonalen tratamenduari buruzko fitxategia sortzeko, eta inskripzio-formularioak eta irizpide teknikoak ezartzeko, hain zuzen ere, udalen eta Erregistroaren arteko harremanak bitarteko informatikoen bitartez egin ahal izateko.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ áLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.