Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

13/2012 DEKRETUA, irailaren 2koa, Lehendakariarena, hurrengo Dekretua laugarren aldiz aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3961
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2012/09/02
  • Argitaratze-data: 2012/09/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak egituratzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren programa politikoa garatzen laguntzeko eta bere jardunean eraginkortasun eta arrazionaltasun maila altuena lortzeko. Aipatu dekretua aldatua izan da uztailaren 30eko 20/2009, urtarrilaren 18ko 6/2011 eta otsailaren 24ko 5/2012 Dekretuen bidez.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak urriaren 21erako deitu eta gero, Herrizaingoko sailburuak dimisioa aurkeztu du. Hauteskundeak hurbil daudenez, sailen egitura berrantolatzea gomendatzen da, formularik errazena, arrazionalena eta eraginkorrena erabiliz; eta aldi berean bermatu nahi da Jaurlaritzaren eginkizun politiko administratiboek bere horretan jarraitu dezaten, hauteskundeek inolako etenik izan gabe, eta orain arte Administrazioak izan duen eraketa eta dekretu honen bidez sortzen dena moldatu nahi da.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenen arabera, hauxe

Honako sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak:

  1. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

  3. Ekonomia eta Ogasun Saila.

  4. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

  5. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

  6. Lan eta Gizarte Gaietako Saila.

  7. Osasun eta Kontsumo Saila.

  8. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

  9. Kultura Saila.

Herrizaingoa, Justizia eta Administrazio Sailak gauzatuko ditu Herrizaingo eta Justizia eta Administrazio Sailei dagozkien egitekoak eta jardun-arloak, Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 6. eta 9. artikuluetan adierazita daudenak.

Lehenengoa. Herrizaingoa, Justizia eta Administrazio Sailaren egitura organikoa onartzen ez den bitartean, eragindako departamentuen egungo egiturak mantendu egingo dira, Dekretu honi aurre egiten ez dion heinean.

Bigarrena. Dekretu hau indarrean jartzen denean bideratzen ari diren administrazio-espedienteak dekretu horretatik eratorritako egitekoen eta antolamenduaren banaketaren arabera ebatziko dira, baldin eta Dekretuaren edukiak organikoki eragiten badie.

Lehenengoa. Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailak.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko irailaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.