Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

155/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, gizarte-zerbitzuen erregistroei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3569
  • Xedapen-zk.: 155
  • Xedapen-data: 2012/07/24
  • Argitaratze-data: 2012/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legearen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gizarte-zerbitzuen prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea sustatu eta bermatzea, eta, horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema unibertsal bat arautu eta antolatzea.

Lege horrek indargabetu egin ditu gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legea eta lege honetan ezarritakoaren kontra doazen maila bereko edo txikiagoko arau guztiak.

5/1996 Legeak, urriaren 18koak, gizarte-zerbitzuei buruzkoak, Eusko Jaurlaritzari eman zion, gizarte-zerbitzuen arloko arau-ahalmenaz gainera, Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra sortzeko eta mantentzeko ahalmena, eta foru-aldundiei, berriz, Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortzeko eta mantentzeko ahalmena.

Gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak aurreikusi zuen erregelamendu bidez zehaztuko zela gizarte-zerbitzuen erregistroen araubidea, eta martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren bidez egin zen hori; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen ditu horrek.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea indarrean sartu zenez, eta gizarte-zerbitzuen erregistroen funtzionamenduaren esparruan izandako esperientzia kontuan hartuta, erregistro horien araubidea egokitzea komeni da.

Honako arau hauek zehazten dute nola banantzen diren eskumenak erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen artean: 27/1983 Legeak, azaroaren 25ekoak, autonomia-erkidegoko erakunde komunen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanak arautzen dituenak, eta 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, gizarte-zerbitzuei buruzkoak. Horiei jarraiki, Eusko Jaurlaritzari dagokio gizarte-zerbitzuen arloko erregelamendu-ahalmena, eta, zehazki, hari dagokio gizarte-zerbitzuen arloko arauak ematea, eta, beraz, erregistroa arautzea. Aldiz, lurralde historikoetako foru-organoei dagokie haien zerbitzuak antolatzeko arauak emateko ahalmena, gizarte-zerbitzuen arloan, eta Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa arautzeko eta mantentzeko ahalmena. Hori horrela, lurralde historikoetako foru-organoek gizarte-zerbitzuen haien foru-erregistroak arautu ahal izango dituzte, Eusko Jaurlaritzak erregistroentzat ezarriko duen araudiaren osagarri modura.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen III. tituluko IV. kapituluan xedatutako esparru berrian, Dekretu honen bidez eguneratzen eta sistematizatzen da gizarte-zerbitzuen erregistroen araudi espezifikoa, eta guztiz berria den xedapen bat ezartzen da lehen aipatutako 40/1998 Dekretu horri dagokionez.

Horri jarraiki, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da gizarte-zerbitzuetako erregistroen egitura, antolaketa eta erregistro-prozedura arautzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten gizarte-zerbitzuetako erakunde publiko eta pribatu guztiak, eta horien mendeko zerbitzu eta zentro guztiak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemakoak izan edo ez, erregistratu egin beharko dira.

  2. Horretarako, honako kontzeptu hauek zehaztuko ditugu:

    1. Ulertzen da gizarte-zerbitzuetako erakundea dela legez eratuta dagoen pertsona fisiko edo juridiko oro, izaera publiko edo pribatukoa, irabazi-asmoduna edo irabazi-asmorik gabekoa, gizarte-zerbitzuetako zerbitzu edo zentro baten edo batzuen titular dena; bai eta, horrelakorik izan gabe, oro har, informazioa ematera edo kideen elkarrekiko laguntzara bideratutako jarduerak soilik gauzatzen dituena ere.

    2. Gizarte-zerbitzuetako zerbitzutzat jotzen dira honako hauek: teknikoki eta funtzionalki antolatutako jarduerak, orokorrak edo espezializatuak, gizarte-zerbitzuetako erakunde batek erregulartasunez eta etengabe ematen dituenak. Ez daukate derrigorrez zentro batean emandakoak izan beharrik.

    3. Gizarte-zerbitzuetako zentrotzat jotzen dira honako hauek: unitate organiko eta funtzional gisa eratutako higiezinak edo higiezinen zatiak, kokapen autonomoa eta identifikagarria dutenak, gizarte-zerbitzuetako zerbitzuak eskaintzen edo antolatzen badira horietan.

  1. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskribatuko dira gobernuaren ekintza zuzenarekin lotutako erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak. Zerbitzuen edo zentroen titular ez diren gizarte-zerbitzuetako erakundeak, dekretu honen 2.2.a) artikuluan aipatzen direnak, horien jarduera Eusko Jaurlaritzaren ekintza zuzenarekin lotuta badago, Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskribatu ahal izango dira hala eskatzen badute; horrez gainera, gizarte-zerbitzuen foru-erregistroan edo -erregistroetan ere inskribatu ahal izango dira dagokion erregistroaren lurralde-esparruan Eusko Jaurlaritzaren ekintza zuzenarekin lotuta ez dauden jarduerak gauzatzeagatik.

    Horrez gain, Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrak foru-erregistroek egiten dituzten inskripzioen idazketa eta eransketa bilduko du, informazio-ondorioetarako; horretarako, foru-erregistroek gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari igorri beharko dizkiote inskripzioak.

  2. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari atxikita dago.

Gizarte-zerbitzuen foru-erregistroetan inskribatuko dira dagokion foru-aldundiaren titulartasuneko erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak, bai eta haren titulartasunekoak ez diren beste batzuk ere, titulartasun publikokoak edo pribatukoak, haren eskumeneko lurralde-eremuan jarduten dutenak. Gizarte-zerbitzuen foru-erregistroetan inskribatu ahal izango dira, baita ere, haien titulartasuneko zerbitzurik edo zentrorik ez duten erakundeak, dagokion erregistroko edo erregistroetako lurralde-esparruan jarduten dutenak.

  1. Erregistroak tresna publikoak izango dira, eta, haietara irispidea izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, ezarritako zehaztasun eta baldintzak bete beharko dira.

  2. Datuen ezaupidea eta publizitatea ziurtatzeko tresnak dira, eta, hala direnez, honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen arloan jarduten duten erakunde, zerbitzu eta zentroak zeintzuk diren jakiteko modua ematea, eta, orobat, hala badagokio, horiek Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin zer harreman duten jakiteko modua; horretarako, 12/2008 Legean, abenduaren 5ekoan, gizarte-zerbitzuei buruzkoan, arautzen diren itun-araubidearen barruan sartzen diren itunen datuak idatziko dira bertan, bai eta Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan sartzen diren zerbitzuen kudeaketarako hitzarmenak eta kontratuak ere.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan jarduten duten gizarte-zerbitzuen publizitaterako tresna izatea.

  3. Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistema antolatzeko tresna dira gizarte-zerbitzuen erregistroak.

  1. Gizarte-zerbitzuen erregistroak publikoak dira; egindako idazpenetan eta dagokion protokoloa osatzen duten dokumentuetan jasotako datuak, erregistro-orrietako edukiarekin lotura zuzena eta berehalakoa dutenak, eskuratzeko eskubidea izango da. Hala eta guztiz ere, erregistroen publizitatea ez da heltzen gordetako dokumentazioan jasotako sexuari, helbideari, nortasun-agiri nazionalari edo atzerritar-txartelari edo izaera pertsonaleko beste datu batzuei buruzko datuetara; horien titularrez gainera, legezko interes zuzena egiaztatzen duten hirugarren pertsonek eskuratu ahal izango dituzte horiek.

  2. Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duten administrazio-agintariek gizarte-zerbitzuen erregistroetan jasotako edozein daturi buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute haien eskumenak betetzeko, baita haien titulartasunekoak ez diren erregistroetan ere.

  3. Datu-pertsonalak babesteko araudian xedatutako baldintzetara egokituko da Publizitatea.

  1. Gizarte-zerbitzuetako erregistroetako publizitatea idazpenen edukiaren ziurtagirien bidez, jakinarazpen-ohar soilez edo erregistroko agirien kopia konpultsatuen bidez egingo da, eskatzaileak eskatzen duenaren arabera.

  2. Idatziz edo elektronikoki eskatu beharko da informazioa, eta interesdunak dakizkien eta eskatutako datuak bilatzen lagunduko duten datu guztiak eman beharko ditu. Emandako informazioa nahikoa ez bada, erregistroak bertan behera utzi ahal izango du informazioa emateko prozedura, eta hala jakinaraziko dio pertsona interesdunari.

  3. Egiaztagiriak soilik joko dira dokumentu publikotzat. Egiaztagiria izango da gizarte-zerbitzuen erregistroetako idazpenak egiaztatzeko modu eraginkor bakarra.

  4. Dagokion erregistroko arduradunak eskabidea egin eta hamar eguneko epean eman beharko ditu erregistro-idazpenen egiaztagiriak edo jakinarazpen-ohar soilak edo artxibatutako edo gordetako dokumentuen kopia konpultsatuak.

  1. Hiru ataletan banatuko dira Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra eta gizarte-zerbitzuen foru-erregistroak:

    1. Erakundeen atala.

    2. Zerbitzuen eta zentroen atala.

    3. Zehapenen atala.

  2. Erakundeen atalean inskribatu beharko dira erregistroaren esparruan jarduten duten gizarte-zerbitzuetako erakunde publiko eta pribatu guztiak, eta haien identifikazioa eta ezaugarriak jaso beharko dira.

  3. Zerbitzuen eta zentroen atalean inskribatu beharko dira erregistroaren esparruan jarduten duten zerbitzu eta zentro publiko eta pribatu guztiak.

    Zerbitzuaren edo zentroaren identifikazioa eta ezaugarriak jaso beharko dira, bai eta zer erakunderen mende dagoen adierazi ere.

  4. Zehapenen atalean inskribatuko dira era guztietako arau-hausteak direla eta administrazio eskumendunak hartutako ebazpen irmoak.

  1. Hiru erregistro-liburu egongo dira, hau da, liburu bana erregistroaren egiturako atal bakoitzeko:

    1. Erakundeen erregistro-liburuan bilduko da inskribatutako erakundeei buruzko informazioa; publikoak eta pribatuak bereiziko dira, eta, azken horien artean, irabazi-asmoa dutenak eta irabazi-asmorik ez dutenak.

    2. Zerbitzuen eta zentroen erregistro-liburuan jasoko da inskribatutako zerbitzuei eta zentroei buruzko informazioa; lehen mailako arretakoak eta bigarren mailakoak bereiziko dira. Zerbitzu edo zentro bat inskribatzerakoan, zer erakunde den horren titular adierazi beharko da.

    3. Zehapenen erregistro-liburuan bilduko da inskribatutako erakundeei ezarritako edozein motatako zehapenei buruzko informazioa.

  2. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrak eta foru-erregistroek fitxategi batean gordeko dituzte erregistro-idazpenen oinarri diren edukiari buruzko agiriak, bai eta dokumentazio osagarria ere, baimena emateko eskumena duen administrazioak ziurtatua.

  3. Erregistroak behar bezala kudeatzeko komenigarri irizten diren liburu eta fitxategi osagarriak eraman ahal izango dira.

  1. Honako idazpen-mota hauek jasoko dituzte erregistro-liburuek:

    1. Inskripzioak.

    2. Oharrak.

    3. Ezeztapenak.

    4. Marjinako oharrak.

  2. Erakunde, zerbitzu edo zentro bat lehen aldiz erregistroan sartzen denean sortzen den inskripzioak eratzen du idazpena, eta, une horretan, honako hau egiten da:

    1. Erregistro-zenbaki bat ematen zaio;

    2. erregistroko dagokion atalera atxikitzen da; eta

    3. zerbitzu edo zentro bat bada, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoari jarraiki sailkatzen da.

  3. Oharretan jarraikako moduan jasotzen dira honako hauek, beste erregistro-zenbaki bat eman beharrik gabe:

    1. Inskripzioa egin ondorengo egitateak, baimendu egin beharrekoak edo komunikazio-araubidearen mende jarri beharrekoak.

    2. Erakundeen, zerbitzuen edo zentroen homologazioa.

    3. Dagokion herri-administrazioarekin itunak, hitzarmenak edo kontratuak izenpetu izatea.

    4. Zehapena ezartzeko emandako ebazpen irmoak.

  4. Inskripzio bat ezeztatu egiten bada, eraginik gabe utziko da, eta, beraz, erregistro-zenbakia galduko du; ohar bat ere ezezta daiteke.

  5. Marjinako oharren bidez, erregistroan jasotako informazioa osatzen da. Bi motatakoak izan daitezke:

    1. Informaziozko marjinako oharrak, interes orokorreko datu berriak biltzen dituztenak.

    2. Erreferentziazko marjinako oharrak, erregistroko hiru atalei edo atal bereko idazpenei koordinazioa eta batasuna emateko xedea dutenak; horretarako, dagozkien datuetara igorriko gaituzte.

  1. Dagokion erregistroan idatziko dira honako hauek:

    1. Gizarte-zerbitzuetako erakundeak, publikoak zein pribatuak.

    2. Titulartasun publikoko gizarte-zerbitzuetako zerbitzuak edo zentroak sortu izana.

    3. Gizarte-zerbitzuetako zerbitzuei eta zentroei dagozkien baimenak.

    4. Titulartasun pribatuko gizarte-zerbitzuetako zerbitzuak edo zentroak homologatu izana.

    5. Honakoak jakinarazteko komunikazioak:

      1. Gizarte-zerbitzuetako zerbitzu edo zentro baten titulartasuna aldatu izana.

      2. Gizarte-zerbitzuetako zerbitzu edo zentro batek zerbitzua eten izana edo itxi izana.

    6. Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotako zerbitzuak emateko, euskal herri-administrazioekin izenpetutako itunak, hitzarmenak eta kontratuak.

    7. 12/2008 Legean, abenduaren 5ekoan, gizarte-zerbitzuei buruzkoan, jasotako arau-hausteek eragindako zehapen irmoak.

  1. Makinaz edo prozedura informatikoen bidez emango dira idazpenak, eta, edonola ere, erregistrotik ezabatu ezin direla bermatu beharko da.

  2. Dekretu honen eranskinean adierazten da zer datu jasoko diren mota bakoitzeko idazpenetan.

  3. Erakundeen eta zerbitzuen eta zentroen inskripzio-idazpenetan, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren agindu bidez ezarritako sailkapenak eta kodifikazioak erabiliko dira, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Karterari jarraiki.

  4. Erregistro-idazpenetan hizkuntza ofizialak erabiltzeari dagokionez, 10/1982 Legearen, azaroaren 24koaren, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoaren, 7. artikuluan xedatutakoa beteko da.

  5. Idazpenak bata bestearen jarraian egingo dira, eta, marra edo tartekatutako gidoien bidez, baliorik gabe utziko dira guztiz idatzi ez diren lerroetako espazio hutsak.

  1. Erregistro-zenbaki bat emango zaio gizarte-zerbitzuen erregistro batean inskribatzen den erakunde, zerbitzu edo zentro bakoitzari, eta zenbaki hori ez da aldatuko gerora egingo diren idazpenetan.

  2. Inskripzio bat ezeztatu dela eta, erregistro-zenbaki bat libre geratzen bada ere, ez zaio beste erakunde, zerbitzu edo zentro bati emango; ezeztatutako inskripzioari lotuta geratuko da.

Egindako idazpenetan aurkitzen diren akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak zuzendu egingo dira, ofizioz edo pertsona interesdunak eskatuta. Aldiz, inskriba daitezkeen egitateetatik edo horien dokumentaziotik sortutako akatsak dagokion administrazio-ebazpena eman ostean zuzendu ahal izango dira.

  1. Erakundeak, zerbitzuak eta zentroak eta horiei eragiten dieten egitateen oharrak ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta inskribatuko dira erregistroan. Gizarte-zerbitzuen esparruan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak emango du Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskripzioak egiteko eredu arautua, eta foru-aldundietako organo eskumendunek, berriz, gizarte-zerbitzuen foru-erregistroetan inskripzioak egitekoa.

  2. Ofizioz idatziko dira titulartasun publikokoak diren zentroen eta zerbitzuen inskripzioa eta oharrak, bai eta titulartasun pribatukoenak, aurrez funtzionatzeko administrazio-baimena eskuratu badute, eta horien titular diren erakundeenak ere.

  3. Gizarte-zerbitzuetako erakunde pribatuei dagokienez, zerbitzuen edo zentroen titular ez badira (dekretu honen 2.2.a) artikuluan aipatzen dira horiek), interesdunak eskatuta egingo da inskripzioa, eta, horretarako, titularrak edo legezko ordezkariak eskaera egin beharko du aldez aurretik.

  1. Dekretu honen 15. artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen diren erakundeak, zerbitzuak eta zentroak inskribatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du horien titularrak edo legezko ordezkariak:

    1. Inskripzio-eskaera, eredu normalizatuan, behar bezala beteta, eta legezko ordezkariak edo titular den pertsonak izenpetuta erakundea pertsona fisikoa bada.

      Pertsona juridikoei dagokienez, erakunde horrek dagokion erregistro publikoan duen erregistro-zenbakia adierazi beharko da.

      Eskabideetan adierazi ahalko da pertsona eskatzaileak berariazko baimena ematen duela gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak eta foru-aldundiek dokumentazioaren zati bat eskuratzeko edo egiaztatzeko, herri-administrazioak informazioa egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituen ahalmenen kaltetan izan gabe.

    2. Eskaera izenpetzen duen pertsona legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen agiria.

    3. Erakundea sortzeko aktaren edo akordioaren kopia, estatutuena eta dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriarena.

    4. Inskribatu beharreko erakundea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiri nazionalaren edo atzerritar-txartelaren kopia. Pertsona fisikoak bide elektronikotik aurkeztu badu eskaria onartutako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatuta, ez du dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.

    5. Jardueren memoria.

  2. Inskribatu beharreko erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren mendeko erregistro publiko batean inskribatuta badago, ez da b), c) eta d) paragrafoetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharrik izango. Horrela bada, erakundea gizarte-zerbitzuen dagokion erregistroan inskribatzeko eskumena duen administrazioak bilduko du dagokion informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren mendeko erregistrotik; erakundea indarrean eta egoera erregularrean dagoela egiaztatu eta horren legezko ordezkaria nor den adieraziko du informazio horrek.

  3. Administrazio eskumendunak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta aurkeztu den eskaeran akatsen bat edo zehaztasun eza dagoela edo eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, pertsona eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hamar eguneko epea emango dio akats hori zuzen dezan edo derrigorrezko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean ebazpen bidez bere eskaera atzera egintzat hartuko dela adieraziko dio. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzei jarraiki eman beharko da.

  4. Administrazio eskumendunak hiru hilabeteko epea izango du, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita, erakundea inskribatzeko eskaria onartzen edo ukatzen duen ebazpena emateko; epe horretan ez bada espresuki ezer adierazten, onartutzat joko da eskaria.

    Administrazio-bidetik errekurtsoa jarri ahal izango da ebazpen horren kontra, indarrean dagoen legediak horretarako ezarritako baldintza eta epeetan.

Honako arrazoi hauengatik ezeztatuko dira inskripzioak:

  1. Erakunde titularraren nortasun juridikoa iraungi edo galdu delako, edo, pertsona fisikoa bada, hil izanagatik edo ezintasuna aitortu izanagatik.

  2. Zerbitzuak edo zentroak badira, funtzionatzeko baimena ezeztatu dietelako edo iraungi zaielako.

  3. Zentroa behin betiko itxi delako edo inskripzioaren xede zen zerbitzua behin betiko eten delako.

  1. Ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta ezeztatuko dira erregistroko inskripzioak. Edonola ere, ezeztatzeko ebazpenaren berri emango zaio erakundearen titular den pertsonari edo legezko ordezkariari, eta ezeztapena ematen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

  2. Erregistroko inskripzioak ofizioz ezeztatuko dira honako egoera hauetan:

    1. Baimendutako zentroak edo zerbitzuak dituzten erakundeei dagokienez, administrazio-baimena ezeztatu edo iraungi bazaie.

    2. Gizarte-zerbitzuetako erakunde pribatuei dagokienez, zerbitzuen edo zentroen titular ez badira (dekretu honen 2.2.a) artikuluan aipatzen dira horiek), 17. artikuluaren a) idatz-zatian adierazitako arrazoia gertatzen bada.

  3. Erregistroko inskripzioak alderdi interesdunak eskatuta ezeztatzeko, erakundearen titular edo legezko ordezkari den pertsonak eskari bat aurkeztu beharko du aurrez.

Pertsona interesdunek bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte publizitateko, inskribatzeko eta ezeztatzeko izapideak. Egoitza elektronikoan azalduko da nola izapidetu behar diren eskabideak, bertatik bertara zein bide elektronikotik.

  1. Gizarte-zerbitzuen erregistroetan inskribatutako erakundeek urtez urte eguneratu beharko dituzte haien datuak eta haien titulartasuneko zerbitzuei eta zentroei dagozkienak; bereziki aipatu beharko dituzte, hala balegokio, Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin adostutako itunak, kontratuak eta hitzarmenak, erregistroa etengabe eguneratzen dela bermatzearren eta, hala, Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazioko Euskal Sisteman dauden datuak eguneratzearren.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskribatutako erakundeekin adostutako itun, kontratu eta hitzarmenen berri emango dio erregistro horri. Lurralde historikoetako foru-aldundiek eta udalek gizarte-zerbitzuen dagokion foru-erregistroan inskribatutako erakundeekin adostutako itun, kontratu eta hitzarmenen berri emango diote erregistro horri.

Behar diren neurriak hartuko dira gizarte-zerbitzuen erregistroak digitalizatzeko, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeari buruzko araudian xedatutakoari jarraiki.

Gizarte-zerbitzuen erregistroen titular diren administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituzte haien erregistroetako informazio-sistemen elkarreragingarritasuna bermatzeko.

Lehenengoa. Behin-behineko inskripzioa.

  1. Zerbitzu edo zentro jakin batek, dekretu hau indarrean jartzen denerako, ez baditu betetzen zerbitzu- edo zentro-mota bakoitzarentzat ezartzen diren baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak, behin-behineko inskripzioa egingo zaio.

  2. Behin-behineko inskripzioak alderdi interesdunak eskatuta egingo dira, eta, horretarako, erakundearen titular edo legezko ordezkari den pertsonak eskari bat aurkeztu beharko du aurrez.

  3. Behin-behineko inskripzioa behin betiko bihurtuko da hiru hilabeteko epean, baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak ezartzen dituen araua indarrean sartzen den egunetik hasita, edo, hala badagokio, aipatutako arauan ezartzen den epe iragankorra amaitzen den egunetik hasita, betiere, aipatutako baldintza horiek bete badira, eta, zerbitzu eta zentro pribatuei dagokienez, dagokion baimena eskuratu badute. Behin-behineko inskripzioan emandako erregistro-zenbakia mantenduko da.

  4. Behin-behineko inskripzioak ofizioz ezeztatuko dira honako arrazoi hauengatik:

    1. Zentroa behin betiko itxi delako edo zerbitzua behin betiko eten delako.

    2. Zerbitzuek eta zentroek ez dutelako dagokion baimena eskuratu hiru hilabeteko epean baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak ezartzen dituen araua indarrean sartzen den egunetik hasita, edo, hala badagokio, aipatutako arauan ezartzen den epe iragankorra amaitzen denerako.

      Bigarrena. Lehenagotik hasitako espedienteak.

      Dekretu hau indarren sartu baino lehenagotik hasitako espedienteak honako honi jarraiki izapidetuko eta ebatziko dira: 40/1998 Dekretuaren, martxoaren 10ekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituenaren, III. tituluari jarraiki.

Indargabetuta geratzen da 40/1998 Dekretuaren, martxoaren 10ekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituenaren, III. titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erregistroak aipatzen dituena, bai eta dekretu honekin kontraesanean dauden edo horren kontra dauden xedapen guztiak ere, maila berekoak edo baxuagokoa direnak.

AMAIERAKO XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta zortzi hilabetera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

UZTAILAREN 24KO 155/2012 DEKRETUAREN ERANSKINA

ERREGISTRO-IDAZPENETAKO DATUAK

  1. Erakundeak inskribatzeko:

    Izena.

    Erregistro-zk.

    Inskripzioaren data.

    Inskribatzea onartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Sexua (pertsona fisikoa bada).

    Araubide juridikoa (izaera publikoa/pribatua eta forma juridikoa).

    Identifikazio fiskaleko zenbakia.

    Kontratuko datuak (posta-helbidea; telefonoa; faxa; helbide elektronikoa; web-orria).

    Pertsona juridikoa bada, erregistro-datuak.

  2. Zerbitzuak eta zentroak inskribatzeko:

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Izaera (zerbitzua/zentroa).

    Inskripzioaren data.

    Inskribatzea onartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Behin betikoa (zerbitzu edo zentro bakoitzarentzat ezarritako baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak betetzen baditu zerbitzuak edo zentroak) edo behin-behinekoa (aipatutako baldintza horiek betetzen ez baditu) den zehaztu behar da.

    Zerbitzua edo zentroa sortzen duen ebazpena aipatu behar da (titulartasun publikoko zerbitzuak edo zentroak badira).

    Zerbitzuaren edo zentroaren titular den erakundearen izena eta horrek gizarte-zerbitzuen dagokion erregistroan duen erregistro-zenbakia.

    Zerbitzuaren edo zentroaren helbidea.

    Kontratuko datuak (posta-helbidea; telefonoa; faxa; helbide elektronikoa; web-orria).

    Zerbitzuaren edo zentroaren arduraduna: izena, sexua eta nortasun-agiri nazionala.

    Zerbitzuaren edo zentroaren ezaugarriak.

    Zerbitzu- edo zentro-mota (hala badagokio, lehen mailako arretakoa edo bigarren mailakoa, eta zerbitzu- edo zentro-mota Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoari jarraiki).

    Jardueraren xede den kolektiboa.

    Edukiera: plaza-kopurua, hala badagokio.

  3. Zentroaren edo zerbitzuaren eginkizunak eta xedeak aldatzea baimentzeko.

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Zentroaren edo zerbitzuaren eginkizunak eta xedeak aldatzeko baimena ematen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Zerbitzu- edo zentro-mota (hala badagokio, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoaren araberako sailkapena).

    Jardueraren xede den kolektiboa.

    Edukiera: plaza-kopurua, hala badagokio.

  4. Zerbitzu edo zentro baten kokapena aldatzea baimentzeko:

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Zentroaren edo zerbitzuaren kokapena aldatzeko baimena ematen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

  5. Zentroetan funtsezko aldaketak egitea baimentzeko (higiezinen egituran aldaketak egitea, handitzea edo berritzea).

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Funtsezko aldaketak egiteko baimena ematen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Edukiera: plaza-kopurua, hala badagokio.

  6. Titularrez aldatzen dela jakinarazteko.

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Zerbitzuaren edo zentroaren titular izango den erakundearen izena eta horrek gizarte-zerbitzuen dagokion erregistroan duen erregistro-zenbakia.

  7. Zerbitzuak edo zentroak homologatzeko.

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Homologatzeko ebazpena aipatu behar da laburki.

    Homologazioaren indarraldiaren amaiera.

  8. Zerbitzu edo zentro batek homologazioa galdu badu:

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Homologazioa galdu duela ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Homologazioa galtzeak ondorioak zer egunetan izango dituen adierazi behar da.

  9. Zerbitzu edo zentro baten homologazioa berritzeko:

    Izena.

    Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Homologazioa berritzeko ebazpena aipatu behar da laburki.

    Homologazioaren indarraldiaren amaiera.

  10. Administrazioarekiko kontratuak:

    Izena.

    Erakundearen erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Kontratua esleitzen dela xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Kontratua izenpetu zeneko data.

    Kontratuaren iraupena.

    Edukia.

    Kontratua luzatzen bada: luzapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Kontratua luzatzen bada: luzapena amaitzen deneko data.

    Kontratua aldatzen bada: aldaketa xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Kontratua suntsiarazten bada: kontratua suntsiarazten duen ebazpena aipatu behar da laburki.

  11. Administrazioarekiko itunak:

    Erakundearen izena.

    Erakundearen erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Ituna izenpetzeko akordioa jasotzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Izenpetutako kontratua/programa aipatu behar da laburki.

    Itunaren indarraldiari dagokion hasierako eta amaierako data.

    Edukia.

    Ituna luzatzen bada: luzapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Ituna luzatzen bada: luzapena amaitzen deneko data.

    Ituna aldatzen bada: aldaketa xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Ituna suntsiarazten bada: ituna suntsiarazten duen ebazpena aipatu behar da laburki.

  12. Administrazioarekiko hitzarmenak:

    Erakundearen izena.

    Erakundearen erregistro-zk.

    Idazte-data.

    Hitzarmena adosten dela xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Hitzarmena zer kontraturen/programaren bidez gauzatzen den aipatu behar da laburki.

    Hitzarmenaren indarraldiari dagokion hasierako eta amaierako data.

    Edukia.

    Hitzarmena luzatzen bada: luzapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Hitzarmena luzatzen bada: luzapena amaitzen deneko data.

    Hitzarmena aldatzen bada: aldaketa xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Hitzarmena suntsiarazten bada: hitzarmena suntsiarazten duen ebazpena aipatu behar da laburki.

  1. Inskripzioak ezeztatzeko:

    Izena.

    Erakundearen edo zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

    Inskripzioa ezeztatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Ezeztatzea idatzi zeneko data.

    Ezeztatzeko arrazoia.

  2. Zehapenak:

    Erakundearen izena.

    Erakundearen erregistro-zk.

    Zehapena idatzi zeneko data.

    Zehapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

    Egindako arau-haustea.

    Ezarritako zehapena.

    Arau-hauste oso larriagatiko zehapena dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zeneko data.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.