Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

154/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3605
  • Xedapen-zk.: 154
  • Xedapen-data: 2012/07/24
  • Argitaratze-data: 2012/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Funtzio publikoa

Testu legala

Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea honako helburu honekin onartu zen: familia-politika egiteko esparrua eta horren oinarriak zehaztea. Politika horrek integrala izan behar du, eta familiaren eta familiako kideen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera egon behar du zuzendurik. Eta horretarako, Autonomia Erkidegoan familien alde indarrean dauden neurriak osotasun koherente batean antolatuko dira. Lege-testu horren izaera transbertsala zela-eta, lege horren aplikazio eremu materiala zabaldu egin zen, eta, ondorioz, eremu horretan ez ziren sartzen bakarrik familia-politikari berari zentzu hertsian dagozkion neurriak; politika sektorialen eremuan onartzeko neurriak ere familien alde egingo dutenak sartzen ziren: gizarte-zerbitzuak; gizarteratzea; hezkuntza; kultura; kirola, aisia eta denbora librea; etxebizitza; eta garraioa. Izaera transbertsal horrek eragin zuen, bestalde, legearen aplikazio eremuan sartzea, ez bakarrik Erkidegoko Administrazioak familiei laguntzeko burututako jarduerak, baizik eta Euskal Administrazio Publiko guztiek xede horrekin burututako jarduera-multzoa.

Eremu horren baitan, eta kontuan hartuta hainbat familia-mota dagoela, eta egoerak ere askotarikoak direla, lege-testu horrek aurreikusi zuen ezen, premia zegoela familia-errenta estandarizatzeko sistemak ezartzeko, hain zuzen ere, familia-egoera eta -mota guztiak ekitatez tratatu ahal izateko. Sistema horiek familientzako laguntza ekonomikoetan edo familiei laguntzeko zerbitzuetan aplikatzekoak dira, baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa laguntza edo zerbitzu horietara iristeko baldintza bada, edo prestazio horren zenbatekoa edo zerbitzuagatik ordainduko den zatia zehazteko irizpidea bada. Familia-errentak estandarizatzeko sistema horiek baliokidetasun-sistemak dira, errenta neurtzeko gai direnak, ez bakarrik familia-unitateko kide-kopuruaren arabera, baizik eta baita ere unitatearen osamoduaren arabera. Izan ere, kontuan izan behar da ezen, diru-sarreren maila berbera duten baina osamodu desberdina duten familia-unitateek, ez dutela izaten gaitasun ekonomiko berbera, erosteko ahalmenari eta bizi-kalitateari dagokienez.

Aurreikuspen hori jasota dago Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen I. Tituluan (Xedapen Orokorrak), 6. artikuluan. Hiru alderdi zehazten dira artikulu horretan:

  1. Lehenik eta behin, honako hau ezartzen du: errenta-maila baldin bada laguntza edo zerbitzu bat jasotzeko baldintza edo jasoko den zenbatekoa zehazteko irizpidea, familia-errenta hartuko da kontuan. Hainbat familia-mota dagoenez, eta egoerak ere askotarikoak direnez, eta guztiak ekitatez hartu behar direnez, errenta hori familiaren tamainaren eta osaeraren arabera estandarizatuko da.

  2. Bestalde, honako hau xedatzen du: estandarizazio-sistema zehatza, erregelamendu bidez, dena delako laguntza edo zerbitzua kudeatzen duen administrazioak edo sailak zehaztuko du, laguntza edo zerbitzuaren arabera. Beraz, estandarizazio-sistema zenbait egongo dira, bai administrazio publiko desberdinen artean, bai administrazio bereko sail desberdinen artean, betiere, emango den laguntza- edo zerbitzu-motaren arabera.

  3. Azkenik, hauxe zehazten du: familia-politiken arloan alegia, familia-politika zentsu hertsian hartuta, homologoak diren laguntzentzat, familia-errentaren estandarizazio-sistema bera eta laguntza jasotzeko muga berak ezarriko dira.

    Azken alderdi horretatik abiatuta, dekretu honen helburua da familia-errenta estandarizatzeko sistema arautzea, familia-politiken eremuko laguntzei aplikatu ahal izateko. Familiei Laguntzeko Legearen II. Tituluko I. Kapituluan eta 12. artikuluaren a), b) eta c) idatzi-zatietan jasotzen diren laguntzetan aplikatuko da sistema hori, betiere, lege-testu horren azken xedapenetatik bigarrenean agindutakoa betez.

    Halaber, estandarizazio-sistema arautu behar denez, dekretuak, azken xedapenetan, honako bi dekretu hauek aldatzen ditu, zehazki, sistema hori arautzeak eragin dien artikuluak: 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa; eta 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da familia-errenta estandarizatzeko sistema arautzea, Familiei Laguntzeko Legearen II. Tituluko I. Kapituluan eta 12. artikuluaren a), b) eta c) idatzi-zatietan jasotzen diren laguntzetan, alegia, familia-politiken eremuko laguntzetan, aplikatu ahal izateko.

  1. Dekretu hau aplikatuko da honako helburu hauek dituzten familia-politiken eremuan bideratzen diren laguntzetan:

    1. Familia-unitateko kideen jaiotzarekin, adopzioarekin, adopzio aurreko familia-harrerarekin eta mantentzearekin zerikusia duten gastuei aurre egiten laguntzea.

    2. Familia eta lana bateragarri egiten laguntzea.

  2. Dekretu honetan aurreikusten den estandarizazio-sistema aplikatuko zaie aurreko paragrafoan adierazitako laguntzei, bakar-bakarrik honako kasu hauetan:

    1. Laguntza horiek erregulatzen dituzten arauen arabera, laguntzak jasotzea ala ez jasotzea familia-errentaren mailak baldintzatzen duenean.

    2. Laguntza horiek erregulatzen dituzten arauen arabera, familia-errentaren maila kontuan hartzen denean laguntzen zenbatekoa zehazterakoan.

  3. Dekretu hau aplikatu ahal izango da behin indarrean dagoela sortzen diren diru-laguntzetan.

  1. Familia-errenta estandarizatua kalkulatzeko, honako hauek izango dira kontuan betiere, dekretu honen irismenarekin:

    1. Familia-unitatearen osamodua.

    2. Familia-errentaren maila.

    3. Familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea.

  2. Familia-errenta estandarizatuaren maila kalkulatzeko, eragiketa hau egin behar da: familia-errenta zati familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea.

  1. Familia-unitatea honako hauek osatuko dute:

    1. Eskatzailea.

    2. Eskatzailearen ezkontidea non eta ezkontza-deuseztasun, banantze edo dibortziorik izan ez den edo harekin izatezko bikote legez bizi dena betiere behar bezala egiaztatzen bada.

    3. Seme-alabak, betiere haien gaineko zaintza eta jagoletza badute eta etxebizitza berean bizi badira.

  2. Dekretu honetan seme-alabei, aitari edo amari buruz egiten diren aipamenen irismena zein den zehazteko, diru-laguntzen programa bakoitzaren araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

    Dekretu honen ondorioetarako, bikoteko bi kideei buruz egiten diren aipamenek balioko dute bai sexu bereko pertsonez osatutako bikoteentzat, bai sexu ezberdineko pertsonez osatutako bikoteentzat.

  1. Errenta-maila honela ezarriko da: zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarriaren baturaren arabera.

    Ezkontza-deuseztasun, banantze edo dibortzio kasuetan, bi alderdi hartuko dira kontuan: batetik, zerga-oinarri orokorraren eta aita edo ama eskatzailearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarriaren batura; aita edo ama horrek izan behar du Hitzarmen Arautzailearen edo epai judizialaren arabera seme-alaben zaintza eta jagoletza duena. Eta, bestetik, ezkontidearen edo egungo izatezko bikotearen diru-sarrerak.

  2. Zerga-oinarri orokorra eta PFEZren aurrezpenaren zerga-oinarria izango dira laguntza eskatu den zergaldiaren aurreko bi zerga-ekitaldiei buruzko zergaldiari dagozkionak, edo, seme edo alabaren jaiotza, adopzio edo familia-harrera gauzatu aurreko zergaldiari dagozkionak, betiere dagokion laguntza erregulatzen duen araudiak ezarritakoaren arabera. Horretarako, zerga-arlokoak ez diren xedeetarako informazioa emateari buruzko Lankidetza Hitzarmenak betez, Foru Aldundiei aipatutako zergaldiari dagozkion PFEZen likidazioak eskatuko zaizkie, laguntza-programa bakoitzean ezarritako moduan.

  3. PFEZa aitortu beharrik ez duten eskatzaileei dagokienez, Foru Ogasunen organo kudeatzaileek zenbatuko dute haiei dagokien errenta. Jarraian, errenta hori aditzera emango dute, aurreko paragrafoan adierazitako Lankidetza Hitzarmenak betez.

Familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea kalkulatzeko, familia-unitateko kide bakoitzari dagokion koefizientea jarraian adierazten direnetatik aplikatu eta guztiak batu egingo dira. Hona hemen koefiziente horiek:

  1. Bi gurasoko familia-unitatea osatzen duen eskatzailea: 1,00.

  2. Ezkontidea edo izatezko bikotekidea: 0,5.

  3. Ezkontiderik edo bikotekiderik gabeko eskatzailea: 1,3.

  4. Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bakoitza: 0,3.

  5. Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bakoitza, % 33ko edo gehiagoko minusbalio­tasuna onartua duela:aurreko koefizienteari 0,3 gehitu.

  1. Idazketa berria ematen zaio 3. artikuluko 1. paragrafoari:

    1. Familia-unitateari buruzko erreferentziak honako hauek osatzen duten familia-unitateari eginikotzat hartuko dira: eskatzailea, horren ezkontidea tartean ezkontza-deuseztasunik, banantzerik edo dibortziorik izan ez bada, eskatzailearekin izatezko bikotekide gisa bizi ohi dena betiere behar bezala egiaztatzen bada eta seme-alabak baldin eta eskatzaileek haien gaineko zaintza eta jagoletza badute, eta bizileku berean bizi badira.

  2. Idazketa berria ematen zaio 40. artikuluko 3. paragrafoari:

    1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarriko da, eta hori kalkulatzeko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuari jarraituko zaio.

  1. Idazketa berria ematen zaio 3. artikuluko b) idatzi-zatiari:

    1. Honako hauek osatzen dute familia-unitatea: eskatzaileak, eskatzailearen ezkontideak tartean ezkontza-deuseztasunik, banantzerik edo dibortziorik izan ez bada edo eskatzailearekin izatezko bikotekide gisa bizi ohi denak betiere hori behar bezala egiaztatzen bada eta seme-alabek, baldin eta eskatzaileak haien gaineko zaintza eta jagoletza baditu eta eskatzailearen etxean bizi badira.

  2. Idazketa berria ematen zaio 7. artikuluko 2. paragrafoari:

    1. Laguntzaren zenbatekoa familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen errenta-mailaren arabera zehaztuko da; gutxienez, laurehun euro emango dira (400), eta, gehienez, bederatziehun (900). Horretarako, familia-unitatearen diru-sarrerak alderatuko dira semearen edo alabaren jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio aurreko familia-harreraren urterako ezarritako Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS). Hala, honako hiru diru-sarrera tarte hauek ezarri dira, bakoitzari dagokion zenbatekoarekin batera:

      1. LGSa halako laura iristen ez diren errenta estandarizatuetarako (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), bederatziehun (900) eurokoa izango da laguntzaren zenbatekoa.

      2. LGSa halako lau edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako seira iristen ez diren errenten kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), laguntzak bostehun (500) euroko zenbatekoa izango du.

      3. LGSa halako sei edo hortik gorakoak diren errenten kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), laurehun (400) euroko zenbatekoa izango du laguntzak.

        Aurreko horren ondorioetarako, familia-unitate bakoitzari bere osamodua kontuan hartuta dagokion baliokidetasun-koefizientea kalkulatzeko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

  3. Idazketa berria ematen zaio 13. artikuluko 2. paragrafoari:

    1. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, honako eragiketa hau egingo da: erditze edo adopzio anizkoitzaren seme-alaben kopuruari 1 kendu, eta 2.000z (jaso beharreko gutxieneko zenbatekoari dagokion euro kopurua) eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen errenta-mailari dagokion ponderazio-faktoreaz biderkatu. Ponderazio-faktore hori zehaztuko da erditze edo adopzio anizkoitzaren urterako ezarritako LGSa kontuan hartuta:

      1. LGSa halako sei edo hortik gorakoak diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1 izango da.

      2. LGSa halako bost edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako seira iristen ez diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1,2 izango da.

      3. LGSa halako lau edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako bostera iristen ez diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1,4 izango da.

      4. LGSa halako hiru edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako laura iristen ez diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1,6 izango da.

      5. LGSa halako hirutik beherako errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 2,0 izango da.

        Aurreko horren ondorioetarako, familia-unitate bakoitzari bere osamodua kontuan hartuta dagokion baliokidetasun-koefizientea kalkulatzeko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

  4. Idazketa berria ematen zaie 17. artikuluko 2. eta 3. paragrafoei:

    1. Nazioarteko adopzio bakunagatiko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, familia unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen errenta-mailari dagokion ponderazio-faktorea 2.000z (jaso beharreko gutxieneko zenbatekoari dagokion euro kopurua) biderkatuko da. Ponderazio-faktore hori zehazteko, nazioarteko adopzioaren urterako ezarritako LGSa hartuko da kontuan:

      1. LGSa halako sei edo hortik gorakoak diren errenten kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1 izango da.

      2. LGSa halako bost edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako seira iristen ez diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1,2 izango da.

      3. LGSa halako lau edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako bostera iristen ez diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1,4 izango da.

      4. LGSa halako hiru edo hortik gorakoak diren eta LGSa halako laura iristen ez diren errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 1,6 izango da.

      5. LGSa halako hirutik beherako errenta estandarizatuen kasuan (hura familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituta), ponderazio-faktorea 2,0 izango da.

        Aurreko horren ondorioetarako, familia-unitate bakoitzari bere osamodua kontuan hartuta dagokion baliokidetasun-koefizientea kalkulatzeko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

    2. Nazioarteko adopzioagatiko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, honako eragiketa hau egingo da: lehen semeari edo alabari dagozkion 2.000 euroei 1.500 euro gehituko zaizkio nazioarteko adopzio anizkoitzetik eratorritako gainerako seme edo alaba bakoitzeko, eta batuketa hori dagokion ponderazio-faktoreaz biderkatuko da familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen errenta-mailaren arabera, aurreko paragrafoan zehaztutakoa betez.

  5. Idazketa berria ematen zaio 18. artikuluari:

    Sei hilabeteko edo hortik beherako epean, nazioarteko adopzio batekin batera erditze bat, adopzio nazional bat edo adopzio aurreko familia-harrera bat gertatzen bada, aurreko artikuluan ezarritakoa aplikatzetik eratorritako zenbatekoari mila eta bostehun (1.500) euroko osagarria gehituko zaio lehen semeagatik edo lehen alabagatik, eta mila euroko (1.000) osagarria erditzetik, adopzio nazionaletik edo adopzio aurreko familia-harreratik eratorritako gainerako seme edo alaba bakoitzeko. Horren ondoriozko batuketari familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen errenta-mailari dagokion ponderazio-faktorea aplikatuko zaio, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  6. 20.2. artikuluari idatzi-zati bat gehitzen zaio:

    1. Laguntza eragiten ez duen seme edo alabari % 33ko edo goragoko minusbaliotasuna onartu bazaio, indarreko minusbaliotasun-mailaren berri ematen duen ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, eskumeneko organoak emana.

  7. Idazketa berria ematen zaio 23. artikuluari:

    1. Familia-unitatearen errenta-mailak eragina badu laguntzaren zenbatekoa zehazterakoan, zenbateko hori zehaztuko da familia-errenta estandarizatuaren arabera.

      Aurreko horren ondorioetarako, familia-errenta estandarizatua zehazteko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuari jarraituko zaio.

    2. Aurreko paragrafoan zehaztutako egoeretan, kontuan izango da zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren edo bikoteko kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarriaren batura, semearen edo alabaren jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio aurreko familia-harreraren eguna baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez. Horretarako, zerga-arlokoak ez diren xedeetarako informazioa emateari buruzko Lankidetza Hitzarmena betez, Foru Aldundiei aipatutako zergaldiari dagozkion PFEZen likidazioak eskatuko zaizkie.

    3. PFEZa aitortu beharrik ez duten eskatzaileei dagokienez, Foru Ogasunen organo kudeatzaileek zenbatuko dute haiei dagokien errenta. Jarraian, errenta hori aditzera emango dute, zerga-arlokoak ez diren xedeetarako informazioa emateari buruzko Lankidetza Hitzarmenak betez.

    4. Gai hau arautzen duen araudiaren arabera PFEZ aitorpena aurkeztu behar badute ere, Foru Ogasunek jasotako informazioaren arabera horrelakorik egin ez duten zergadunek LGSa halako seiko edo hortik gorako diru-sarrerak dituztela hartuko da aintzat, non eta aurkako probarik aurkezten ez duten.

    5. Aurreko paragrafoetan aipatu den informazioa, Foru Ogasunek eman beharrekoa, eskaerei erantsiko zaie Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariaren ziurtagiriaren bitartez.

    6. Eskaera egiterakoan LGSa halako seiko diru-sarrerak dituela aitortzen badu eskatzaileak, datu hori funtsezkoa izango da eskatzaileari esleitu beharreko gutxieneko zenbatekoa ezartzeko. Kasu horretan ez da Foru Ogasunei informazioa eskatzeko baimenik eskatuko, eta familiaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak, halaber, ez du informazio hori eskatuko.

    7. Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak edo bikoteko kideek ez badiote Familia eta Komunitate Politikako Zuzendaritzari baimenik ematen Foru Ogasunei errenta-maila zehazteko beharrezko informazioa eskatu ahal izateko, eta, eskaerarekin batera, 20. artikuluko i) letran aipatutako dokumentazioa aurkezten ez badute, haien diru-sarrerak LGSa halako sei edo hortik gorakoak direla eta gutxieneko laguntza eskatzen dutela hartuko da aintzat.

    8. Ezkontza-deuseztasuneko, banantzeko edo dibortzioko kasuetan, kontuan hartuko dira, batetik, Hitzarmen Arautzailearen edo epai judizialaren arabera seme-alaben zaintza eta jagoletzari eusten dion aitak edo amak lortutako diru-sarrerak, eta, bestetik, egungo ezkontidearen edo bikotekidearen (halakorik badago) diru-sarrerak.

  8. Artikulu bat gehitzen da: 23 bis artikulua.- Familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea kalkulatzea.

    1. Familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea kalkulatzeko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuari jarraituko zaio.

    2. Familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea zehazterakoan, ez dira kontuan izango laguntza eragin duten seme-alabak.

    3. Familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea kalkulatzeko, kontuan izan behar da honako hau: laguntza eragiten duen seme edo alabari minusbaliotasunen bat aitortu bazaio, eskabidea aurkezterakoan alegatu eta egiaztatu beharko da hori. Kalkulu hori egiterakoan, ez dira inola ere onartuko behin eskabidea aurkeztu ondoren aitortu edo egiaztatu diren minusbaliotasunak. Nolanahi ere, hurrengo eskabide batzuetan alegatu eta egiaztatu ahal izango dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.