Arautegia

Inprimatu

81/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2541
  • Xedapen-zk.: 81
  • Xedapen-data: 2012/05/22
  • Argitaratze-data: 2012/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuaren 10.36 artikuluaren arabera, turismo-alorreko eskumen esklusiboa du. Eskumen hori betez, turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legea argitaratu zen, eta turismo-jardueraren araubide juridiko orokorra dago bilduta lege horretan.

Lege horren barruan, bidaia-agentziei buruzko artikuluek ez zuten lege-garapenik, eta honenbestez, estatu-araudia aplikatzen zen modu osagarrian. Erregulazio horri urtarrilaren 15eko 39/2010 Errege Dekretuaren argitalpenera arte eutsi zitzaion; besteak beste, aipaturiko araudia indargabetu zen Errege Dekretu horrekin, eta horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak berezko araudia edukitzea bidezkoa da.

Horri jarraiki, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekiko adostasunez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 22ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen helburua bidaia-agentziak erregulatzea da, Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen II. tituluaren III. kapituluan xedaturikoari jarraiki.

  2. Bidaia-agentziatzat hartuko dira bidaia konbinatuak antolatzeko eta bitartekotza komertziala edo merkaturatzeko lanbide eta merkataritza-jardueretan diharduten pertsona fisiko edo juridikoak titular gisa dituzten enpresak.

    Aurreko paragrafoan adierazitako bidaia konbinatuen kontzeptua, eta horrelakoen eskaintza, kontratazioa eta egikaritzea honako honetan jasotako xedapenetara egokituko da: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua.

Dekretu hau honako hauei aplikatuko zaie:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratutako bidaia-agentziak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo helbideratuta eta dagokien lurraldean aplikatu beharreko araudiari jarraiki eratuta dauden bidaia-agentzien barrukoak izanik, beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gauzatzen duten establezimenduak.

  3. Jarduera informazioaren gizartearen baliabide elektronikoen bitartez gauzatzen duten bidaia-agentziak, baldin eta administrazioa kudeatzeko eta negozioak zuzentzeko gune nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

  4. Jarduera informazioaren gizartearen baliabide elektronikoen bitartez gauzatzen duten eta administrazioa kudeatzeko eta negozioak zuzentzeko gune nagusia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten bidaia-agentziak, baldin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu iraunkor baten bitartez eskaintzen badituzte, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraiki.

  1. Bidaia-agentziak hiru taldetan sailkatzen dira: handizkariak, txikizkariak edo handizkari-txikizkariak.

  2. Agentzia handizkariek dekretu honen aplikazio-esparruaren barnean harturiko turismo-zerbitzu eta paketeak proiektatu, sortu eta antolatzen dituzte agentzia txikizkariei eskaintzeko, eta ez dute beren produktuak erabiltzaile edo kontsumitzaileari zuzenean eskaintzeko aukerarik.

  3. Agentzia txikizkariek agentzia handizkariekin merkaturatzen dute produktua erabiltzaile edo kontsumitzaileari zuzenean eskainiz, edo bestela, dekretu honen aplikazio-eremuaren barnean harturiko turismo-zerbitzu guztiak proiektatu, sortu, antolatu eta/edo saltzen dizkiete zuzenean erabiltzaileei, eta ez dute beren produktuak beste agentziei eskaintzeko aukerarik.

  4. Agentzia handizkari-txikizkariek aurreko bi taldeen jarduerak egin ditzakete aldi berean.

  1. Jarduerarekin hasi baino lehenago, erantzukizun-aitorpena aurkeztu beharko du titularrak turismo-administrazioan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71 bis artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  2. Erantzukizun-aitorpen horretan, Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa duela jaso beharko da, eta ondoren zerrendaturiko datuak jasoko dira:

    1. Izena eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia pertsona fisikoen kasuan, eta izendapena eta Identifikazio Fiskaleko Kodea, eraketa-eskriturari eta dagokion erregistroko erregistroari buruzko datuak, hala badagokio, pertsona juridikoen kasuan.

    2. Hala badagokio, erantzukizun-aitorpena aurkezten duen pertsonaren ahalorde-eskriturari buruzko datuak edota pertsona horren ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuari buruzkoak.

    3. Fidantza-eraketa egiaztatzen duten datuak.

    4. Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren zenbakia, aseguru-poliza horrek estaltzen duen zenbatekoa, aseguru-poliza ordaindu dela egiaztatzen duten datuak eta aseguru-konpainia.

    5. Agentzia Dekretu honetan ezarritako zein taldetan sailkatuta dagoen, eta zerbitzua jendearentzat irekita dagoen establezimendu batean ematen badu, establezimendu nagusiaren, sukurtsalen eta saltokien kokapenak.

    6. Hala badagokio, jarduera gauzatzeko lokalaren eskuragarritasuna ziurtatzen duten datuak.

  3. Erantzukizun-aitorpena interesdunak aurkeztu beharko du, edo bestela, interesduna ordezkatzen duen pertsonak, betiere turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzaren ebazpen bidez onetsitako eredu normalizatuaren bitartez, eta Zuzendaritza horretara zuzendu beharko da aitorpen hori, zehazki, elektronikoki, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan ezarritakoari jarraiki, edo bestela, turismo-alorrean eskuduna den Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bitartez.

  4. Erantzukizun-aitorpena aurkezteak aukera emango du jarduera aurkezpenaren egunetik beretik hasteko, Turismo Administrazioari esleitutako egiaztatze-, kontrol- eta ikuskapen-ahalmenak eta beren eskumenei jarraiki beste erakunde batzuei dagozkien ahalmenak aparte utzi gabe.

  5. Erantzukizun-aitorpen hori aurkeztu eta gero, eta hala badagokio, aitorpen horretan jasotako ez-funtsezko datuak edota adierazpenak konpondu eta hobetu ondoren dagokion Lurralde Ordezkaritzak eskatzen ditu datu edo adierazpen horiek, Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan ofizioz erregistratuko da establezimendua.

  6. Erantzukizun-aitorpenean jasotako datu eta adierazpenei dagokienez, taldea eta eska daitezkeen fidantzak edota aseguruak eraginpean hartzen dituztenak funtsezkotzat hartuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71 bis artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako. 71. artikulu horretan aurreikusitako zirkunstantziak aitortzen dituen ebazpenak turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzak emandakoak beste ondorio bat ere ekar dezake: interesduna behartzea egoera juridikoa dena delako jarduera hasi baino lehenagora itzularaztera, eta urtebetez behintzat gauza berbererako beste prozedurarik eskatzen ez uztea.

  1. Taldea eta eska daitezkeen fidantzak edota aseguruak hasiera batean aitorturikoak eraginpean hartzen dituzten titulartasun-aldaketak eta bestelako aldaketak egin baino lehen, beste erantzukizun-aitorpen bat egin beharko da. Erantzukizun-aitorpen horretan, Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen dokumentazioa duela jaso beharko da; baldintza horien barnean hartu beharko dira, derrigorrean, Dekretu honen 4. artikuluan zerrendaturikoen arteko lehen aitorpenaren edukia eraginpean hartzen dutenak.

  2. Itxiera oro jakinarazi beharko da, aurretiaz, dagokion Lurralde Ordezkaritzan. Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja emango da. Itxieraren berri ematen ez bada, Turismo Administrazioak baja emango dio establezimenduari, ofizioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.

  3. Sukurtsal eta saltoki berrien irekiera eta itxiera (betiere horrek aurretiaz eraturiko fidantzak eraginpean hartzen ez baditu) eta aurkezturiko erantzukizun-aitorpenaren barnean hartuta egonik artikulu honen aurreko idatzi-zatien berdinak ez diren datuen eta adierazpenen beste edozein aldaketa turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzan jakinarazi beharko da aldaketa gauzatu eta hilabeteko denbora-tartean.

    Jarduera eteten bada, halaber, Turismo Administrazioan jakinarazi beharreko erreklamaziorik ez dagoela jakinarazi beharko da, Dekretu honen 6. artikuluaren 7. idatzi-zatian ezarritakoari jarraiki.

  4. Administrazioak Euskadiko Turismo Arloko Enpresen Erregistroan datuak erregistratuko ditu ofizioz.

  1. Bidaia-agentziek derrigorrean eratu behar dute bidaia konbinatuetan pertsona kontratugileek beren gain harturiko betebeharrei erantzuteko bermeren bat, eta baita berme horri eutsi ere, turismoaren antolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 31. artikuluan eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko Legegintzako Errege Dekretuaren 163. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

  2. Fidantza banan-banan edo kolektiboki aurkeztu ahal izango da, turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzaren eskura egongo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusian eratu beharko da eta honako hauek hartu ahal izango ditu barnean:

    1. Eskudirua.

    2. Kreditu-erakundeak edota elkarren bermerako sozietateak lagatako abala.

    3. Alorrean jarduteko baimena duen aseguru-konpainiarekin kontrataturiko kauzio-asegurua.

    4. Jaulkipen publikoko tituluak.

  3. Banakako fidantzak, modalitatea edozein izanik ere, agentziaren ondare-erantzukizuna estali beharko du, ondoren adierazitako zenbatekoak gehienez ere, agentziari dagokion taldearen arabera:

    1. Handizkariak: 120.000 euro.

    2. Txikizkariak: 60.000 euro.

    3. Handizkari-txikizkariak: 180.000 euro.

  4. Fidantza kolektiboa bidaia-agentziak ordezkatzen dituzten elkarteen bitartez eratu ahal izango da, zehazki, berme-funts solidario batera ekarpenak eginez. Agentzia bakoitzak egin beharreko ekarpenen zenbatekoari dagokionez, banakako bermearen eraketaren kasuan egongo balitz (artikulu honen aurreko paragrafoan aipatzen da hori) legokiokeen zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamar izango da. Nolanahi ere, funtsean egin beharreko ekarpenen guztizko zenbatekoa 2.405.000 euro izango da gutxienez.

  5. Bermeak estalitako zenbatekoek, gehienez ere, bidaia-agentzia bereko sei establezimendu irekitzea aurreikusten dute, zentrala, sukurtsalak eta saltokiak barne; saltokiei dagokienez, langileek arreta ematen ez duten terminal informatikoak dira, bidaia-agentziak ez diren establezimenduek instalatuak.

    Kopuru hori handiagotu nahi izanez gero, zenbateko horiek areagotu beharko dira aldez aurretik, zehazki, establezimendu gehigarri bakoitzeko, 6.000 eurotan, edo bestela, 3.000 eurotan, banakako bermearen kasuan eta berme kolektiboaren kasuan, hurrenez hurren.

  6. Txikizkako gutxienez hiru bidaia-agentziak, legez baimenduriko enpresa-lankidetzarako edozein formularen bitartez, bidaia-agentzia handizkari-txikizkari gisako jarduera gauzatzeko eratzen direnean, erakunde berria artikulu honetan arauturiko bermea eratzetik salbuetsita geratuko dira, eta honenbestez, haren bazkidearen kondizioa duten bidaia-agentzien bermeak ez betetzeari erantzungo diote solidarioki.

  7. Bermea egikarituz gero, eraginpeko bidaia-agentzia edo elkarteak derrigorrean berrezarri beharko du hamabost eguneko epean, bermeari dagokion guztizkoa berriz ere estali arte, eta aurretiko errekerimendurik ez da beharrezkoa izango.

    Bermea ezin izango da ezeztatu bidaia konbinatuetako zerbitzua ematearen ondoriozko erregistroa ezeztatzeko espedientea izapidetzen ari dela; horrela, indarraldiari eutsi beharko dio urtebeteko denbora-tartean, erregistroa ezeztatzeko dagokion espedientearen ebazpena administrazio-bidetik ezartzen denetik zenbatzen hasita.Turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritza bidaia konbinatuen kontratazioagatiko ebatzi gabeko erreklamazio zibilen baten jakinaren gainean egonez gero, bermea ezin izango da ezeztatu behin betiko ebazpen judiziala edo estrajudiziala ematen den arte. Horri dagokionez, erreklamazioa aurkezten den egunetik zenbatzen hasita hamar eguneko epean, aurkezturiko erreklamazioen kopia bat igorri beharko du turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzara.

  1. Hartzailearen finantza-segurtasunerako arrisku zuzena eta zehatza dagoenez, bidaia-agentziek erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatzeko eta poliza horri etengabe indarrean eusteko betebeharra dute, jardueraren garapen normala bermatzeko xedez.

  2. Aseguru-polizak honako hiru erantzukizun-bloke hauek estali beharko ditu:

    1. Negozioaren ustiapenaren erantzukizun zibila.

    2. Zeharkako erantzukizun zibila edo erantzukizun zibil subsidiarioa.

    3. Lehen mailako ondare-kalteengatiko erantzukizuna.

      Estaldura horiek mota guztietako kalteak edota ezbeharrak hartzen dituzte barnean: gorputz-kalteak, kalte materialak eta eragindako kalte ekonomikoak.

  3. Polizak 900.000 euroko gutxieneko zenbatekoa estali beharko du, zehazki, erantzukizun-bloke bakoitzeko 300.000 euro.

  1. Beste autonomia-erkidego batzuetan helbideratuta egonik bertan legez diharduten bidaia-agentziek askatasun osoa dute Euskal Autonomia Erkidegoan sukurtsalak eta saltokiak ezartzeko eta bertan jarduerari hasiera emateko, dekretu honen 4. artikuluan aipaturiko erantzukizun-aitorpena zertan aurkeztu gabe.

  2. Europar Batasuneko Estatu kideetan helbideratuta egonik bertan legez diharduten eta lurralde nazionaleko beste ezein lekutan saltokirik ez duten bidaia-agentziek askatasun osoa dute Euskal Autonomia Erkidegoan sukurtsalak eta saltokiak ezartzeko, betiere lehen sukurtsal edo saltokirako erantzukizun-aitorpena aurkezten badute aurretiaz, jatorrizko Administrazioan gaituta daudela eta Dekretu honetan eskaturiko betebehar baliokideak betetzen dituztela jasota aitorpen horretan. Berme edo seguruetakoren bat nahikoa ez bada, dagokion fidantza edo aseguruaren eraketa osagarria eskatuko zaio interesdunari.

  3. Turismo-alorrean eskuduna den Sailak, administrazio-lankidetzarako mekanismoen bitartez, beste Autonomia Erkidegoren batean edota Europar Batasuneko beste Estatu kideren batean ezarritako bidaia-agentziek dagokien Estatuak edo jatorrizko Autonomia Erkidegoak eskaturiko aseguruaren edo bermearen estaldura izan beharko dute.

  1. Jarduera dekretu honen aplikazio-eremuko informazioaren gizarteko baliabide elektronikoen bitartez gauzatzen duten bidaia-agentziek dekretu honetan xedatutakoa bete beharko dute, eta baita informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta kontratazio elektronikoaren alorrean aplika daitezkeen gainerako araudietan ezarritakoa ere.

  2. Aurreko idatzi-zatiko bidaia-agentziek derrigorrean eduki beharko dituzte sarbide elektronikoa ahalbidetzen duten baliabideak, eta baita aplikatzekoa den araudian eskaturiko informaziorako, erantzukizun-aitorpena aurkezteari buruzko informaziorako eta jarduera ikuskatzeko ardura duen erakundearen gaineko informaziorako betebeharra ere (turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzari dagokio ardura hori).

Izaera pribatuko pertsona fisiko edota juridikoek eta izaera bereko bestelako taldeek, elkarteek eta erakundeek edozein motatakoek, oro har jendearen artean publizitatearen bitartez irabazi-asmorik gabeko bidaia konbinatuak sustatu nahi badituzte, legez eraturiko bidaia-agentzia bati enkargatu beharko diote egiteko hori.

Herrizaingo eta Turismo-alorreko eta Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz eta Kaltegarrien alorreko Estatuko Administrazioaren eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatzeari buruzko abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren 7.1 artikuluan xedaturikoari jarraiki, Dekretu hau indarrean hasten denean Turismo Idazkaritza Nagusiak esleituriko Titulu/Lizentzia duten bidaia-agentziek, Dekretu hau indarrean hasten denetik zenbatzen hasita hilabeteko denbora-tartean, kontratatuta duten erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa Dekretu honen 7. artikuluan ezarritako zenbatekoetara egokitu beharko dute.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.