Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

61/2012 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko eta horietako karguak uzteko prozedurari buruzko dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2404
  • Xedapen-zk.: 61
  • Xedapen-data: 2012/05/08
  • Argitaratze-data: 2012/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

3/2008 Legeak, ekainaren 13koak, Euskal Eskola Publikoari buruzko legea bigarren aldiz aldatzen duenak, ezartzen du zer sistema jarraitu behar den Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako zuzendariak aukeratzeko. Berdintasun-, publikotasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioetan oinarritzen da sistema hori, eta horren xedea da dagokien postuetarako gaitasun profesional egokienak dituzten eta hezkuntza-komunitatearen babes handiena duten hautagaiak aukeratzea.

Ikastetxean bertan aukeratu behar dituzte horiek; hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkariek eta ikastetxeko bertako ordezkariek osatutako batzorde batek aukeratuko ditu. Horiek aukeratzerakoan, objektiboki balioetsi behar dira hautagaiek egiaztatutako merezimendu akademikoak eta profesionalak, bai eta horien zuzendaritza-proiektua ere.

Aipatutako Legeak ezarritakoa garatzeko asmoz, 22/2009 Dekretuak, otsailaren 3koak, arautzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko eta horietako karguak uzteko prozedura.

Une honetan, dekretu hori aldatzea komeni da, prozesua arinduko duen prozedura bat ezarri ahal izateko, eta otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuan aurreikusitako jarduera batzuk ekiditeko, esperientziak erakutsi digulako ez direla beharrezkoak, eta prozedura luzatzen eta zailtzen dutela.

Bestalde, beharrezkoa da hainbat aldaketa sartzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioa garatzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.

Amaitzeko, otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuaren Eranskina aldatzea komeni dela iritzi da. Horren helburua da zuzendaritza-proiektuaren zer alderdi baloratuko diren lehiaketaren lehen fasean zehaztea, bai eta alderdi horietako bakoitzari gehienez zenbat puntu emango zaizkion. Horrez gain, lehiaketaren bigarren fasean merezimenduen baremoak hauek kontuan hartzea: aurreko agintaldietan zuzendari-lanetan balorazio positiboa lortu izana; eta prestakuntza-jarduerak eta argitaratutako lanak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta baterako hezkuntzarekin lotura dutenak.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak onartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako izapideak eginda, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda, eta 2012ko maiatzaren 8an egindako bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu ondoren, honako hau

  1. Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu. Lehen fasean zuzendaritza-proiektua aztertuko da eta, proiektu horretan, ikastetxeko hezkuntza-proiektua zuzentzeko hautagaiak egiten duen proposamena bilduko da. Bigarren fasean, ikastetxeko zuzendaritzara hautagaitza aurkeztu duten pertsonek alegatutako merezimenduak hartuko dira kontuan.

  1. Zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea, hauek jaso behar dituena: dekretu honen eranskinan adierazitakoak; eta ikastetxeko gainerako kide bakarreko gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonen izenak. Zuzendaritza-proiektuak gehienez 15 folio izango ditu eta alde batetik eta espazio bikoitza utzita idatziko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutako ikasturteetan, sailburuaren Agindu bidez merezimendu-lehiaketa deituko da, Sail horren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko. Horretarako, ikastetxe horietako zuzendari-postuak hutsik geratu behar du ikasturte horren amaieran.

  1. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta berehala, hautagaiek parte hartu ahal izateko baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko dagokien lurralde-zerbitzuek, dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariaren eskaerari jarraiki.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuek eskatutako informazio guztia eman beharko dute prozesuaren deialdia jasotzen duen aginduan ezarritako epean.

  1. Fase honen helburu da zuzendaritza-proiektua balioztatzea, bai eta proiektu hori ikastetxerako egokia den aztertzea ere. Horretarako kontuan hartuko dira Dekretu honetako eranskinean ezarritako lehen faseko baremoan zehaztutako edukiak eta balorazio-irizpideak.

  2. Lehen fase honetan, hautagaiek 35 puntu lortu behar dituzte, gutxienez. Gutxieneko puntuaketa hori lortzen ez duten izangaiak aukeraketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

  3. Merezimenduen lehiaketaren lehen fasean, aukeraketa-batzordeak honako hau baloratuko du lehendabizi: dagokion ikasturtean ikastetxe horretan behin betiko edo behin-behineko postua duten hautagaien zuzendaritza-proiektua, Dekretu honetako eranskinean jasotako baremoko lehen fasean aurreikusitako irizpideak kontuan hartuta.

    Horrelako hautagairik ez badago edo ikastetxeko hautagaiek fase horretan eskatutako gutxienezko puntuazioa lortzen ez badute, aukeraketa-batzordeak kanpoko ikastetxetan postua duten hautagaien proiektuak aztertuko ditu.

    Azkenik, horrelako hautagairik ez badago edo hautagai horiek fase horretan eskatutako gutxienezko puntuazioa lortzen ez badute, Dekretu honetako 4. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako ikastetxeetako aukeraketa-batzordeak ikastetxe horretako lan-kontratudun irakasle hautagaien proiektuak aztertuko ditu.

  4. Aukeraketa-batzordeak hautagaiak elkarrizketatu ahal izango ditu aurretik hitzordua adostuta zuzendaritza-proiektuan jasotako informazioa osatzeko, eta proiektua ikastetxerako eta eskatutako posturako egokia ote den aztertzeko.

  5. Aukeraketa-batzordeko kide guztiek zuzendaritza-proiektua balioztatuko dute, eta 0 eta 70 arteko puntuazioa emango. Pertsona bakoitzak emandako puntuazioak zenbaki osoa izan beharko du. Kalifikazioa emateko bilduko den aukeraketa-batzordearen bileran bildutako kideek emandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da zuzendaritza-proiektuagatik lehiakide bakoitzak lortutako puntuaketa, eta bi zenbaki hamartarrekin kalkulatuko da. Emandako kalifikazioetan 20 puntu edo gehiagoko aldea dagoenean, automatikoki kenduko dira kalifikazio maximoa eta minimoa, eta gainerako kalifikazioen artean kalkulatuko da batez besteko puntuaketa.

  1. Ikastetxe batean hautagai bakar baten eskaera soilik onartu bada, ez da beharrezkoa izango hautagaiak bigarren faserako aurkeztutako merezimenduak balioestea.

  2. Hautagai baten baino gehiagoren eskaerak onartu dituzten ikastetxeetan, eta prozesuaren deialdia jasotzen duen aginduak ezarritako epean, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak eskaera egingo die dagokion irakasgaiaren arabera horretarako eskumena duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuei hautagaiek lehiaketako bigarren faserako aurkeztutako merezimenduak egiaztatu ditzaten, eta, ondoren, dagokion hautapen-batzordeari helaraziko dizkio datu horiek.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuek hezkuntzako lurralde-ordezkariek eskatutako informazio guztia eman beharko dute aipatutako aginduan ezarritako epean.

  4. Lehen aipatutako datuak helaraziko dizkio dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak hautagaitza bat baino gehiago onartu duten ikastetxeetako batzorde-presidentetzari. Onartutako hautagaiek bigarren faserako aurkeztutako merezimenduen egiaztapenari buruzkoak izango dira datu horiek. Pertsona horietako bakoitzak aurkeztutako zuzendaritza-proiektua ere helaraziko dio batzordeari.

  5. Hautagaitza bakar bat onartu duten ikastetxeetan, hautagai horrek aurkeztutako zuzendaritza-proiektuaren inguruko dokumentazioa soilik eman beharko du.

  6. Hautagaiek bigarren faserako aurkeztutako merezimenduak balioetsi beharko ditu hautapen-batzordeak, Dekretu honetako eranskinean ezarritako baremoari jarraiki, prozesuaren deialdia jasotzen duen aginduan ezarritako epean, eta aurrez aipatutako datu guztiak kontuan hartuta.

12 bis artikulua. Hautagai bakoitzak eskuratutako puntuazioari buruzko ebazpena.

  1. Prozesuaren deialdia jasotzen duen aginduan ezarritako egunean, hautapen-batzordeek Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzaren egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dituzte hautagaiek fase bakoitzean eta Dekretu honetako eranskinean ezarritako baremoko baloratzeko alderdi bakoitzean eskuratutako puntuazioak jasoko dituzten behin-behineko ebazpenak. Osagarri gisa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orrian eta dagokien ikastetxeetan argitaratu ahal izango dituzte aipatutako puntuazioak.

  2. Behin-behineko ebazpen horien kontra, pertsona interesdunek dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute dagokion hautapen-batzordearen aurrean, prozesuaren deialdia jasotzen duen aginduan ezarritako epean. Epe honen zenbaketa Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da.

  3. Aurkeztutako erreklamazioak aztertuko dituzte hautapen-batzordeek, eta hautagaiek fase bakoitzean eta Dekretu honetako eranskinean ezarritako baremoko baloratzeko alderdi bakoitzean eskuratutako puntuazioak jasoko dituzten behin betiko ebazpenak onartuko dituzte.

  1. Ikastetxean postua duten irakasle hautagaien artean halakorik badaude bi faseetako puntuak batuta puntu gehien lortu duen hautagaia aukeratzeko proposamena egingo du aukeraketa-batzordeak. Lehen fasean ezarritako gutxieneko puntuak lortu dituzten hautagaien artean aukeratuko du.

  2. Modu horretan pertsonarik aukeratu ezin bada, irizpide bera jarraituko zaie ikastetxean postua ez duten hautagaiei. Dekretu honen 4. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako ikastetxeen kasuan, berriz, irizpide hori hautagaitza aurkeztu duten ikastetxe horretako lan-kontratudun irakasleei aplikatuko zaie.

  3. Hautagaien guztizko puntuaketa batuta berdinketarik izanez gero, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan ebazteko:

    Zuzendaritza-proiektuaren puntuaketa altuena.

    Dekretu honen eranskinean agertzen diren ordena jarraituta, bigarren faseko merezimenduen baremoaren ataletan puntuaketa altuena.

    Dekretu honen eranskinean agertzen diren ordena jarraituta, bigarren faseko merezimenduen baremoaren azpiataletan puntuaketa altuena.

    Aurreko irizpideak aplikatu ondoren oraindik berdinduta daudenen artean pertsona bat aukeratzeko, Batzordeko kideen arteko bozketa egingo da. Bozketan berdinketa gertatzeb bada, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.

  4. Batzordeko idazkariak akta idatziko du hautagai guztiek fase bakoitzean lortutako puntuaketak egiaztatzeko, eta norbait aukeratzen badute, pertsona horren izena jasoko du, aurreko paragrafoetan ezarritako irizpideak kontuan hartuta. Akta batzordeko kide guztiek sinatuko dute.

  5. Batzordeko lehendakariak jendaurrean jarriko du akta hori ikastetxeko iragarki-taulan, eta dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari igorriko dio.

  6. Aukeraketa-batzordeek egindako proposamenak ikusita eta, prozedura haustea gertatu ez bada, horiek erabakitakoari jarraiki, aukeratutako hautagaiak aitortzen dituzten ebazpenak egin eta jakitera emango ditu dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

  7. Ebazpen horiek Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzaren egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Argitaratze horren bitartez pertsona interesatuei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da.

  8. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ikuskaritzako buruak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko.

  9. Ebazpen horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote dagokien lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari.

  1. Aukeratutako pertsonek egiaztatzen badute gutxienez bi urteko esperientzia dutela zuzendaritza-postu batean, ez dute Hasierako Prestakuntzako Programa egin beharrik izango. Hala eta guztiz ere, zuzendaritza-karguak dituzten pertsona guztiek egin beharko dituzte hezkuntza-administrazioak antolatuko dituen ikastaroak eta gainerako jarduerak, horien zuzendaritza-jarduera eguneratzeko eta hobetzeko. Bestalde, Hasierako Prestakuntzako Programa egin beharrik ez dutenek ere egin ahal izango dute nahi badute, araudiak ezarritako baldintzetan.

  1. Ez bada hautagairik aurkeztu, dagokion batzordeak ez badu pertsonarik aukeratu, edo aukeratutako pertsonak ez badu Hasierako Prestakuntzako Programa gainditu, dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak zuzendari izendatuko du ezohiko moduan karrerako funtzionario den irakasle bat, gutxienez urte batekoa eta gehienez hiru urtekoa izango den epe baterako. Hezkuntzako Ikuskaritzak aurretiko txosten bat argitaratu beharko du horretarako.

  2. Ikastetxe bateko hezkuntza-langileak ikastetxe horretako irakasle guztien ehuneko berrogeita hamar badira gutxienez, dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak zuzendari izendatu ahal izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko hezkuntza-langile finkoen arteko irakasle bat.

  3. Artikulu honetan araututako izendatzeen epeak amaitzean, postu-hornikuntzarako deialdia egingo da berriz ere dagokion merezimendu-lehiaketan.

  1. Agintaldiko azken urtean dagoen zuzendariak aukera izango du bere izendapenaren berritzea eskatzeko, lau urteko beste agintaldi baterako, lehen agintaldian egindako lanagatik balorazio positiboa lortzen badu. Aukera horretaz baliatu nahi duten zuzendariek dagokion Lurralde Historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari idazki bat bidali behar diote, berariazko eskaera eginez, dagokion araudian zehaztuko den epean. Idazki horri zuzendaritza-proiektuaren eguneratzea erantsi beharko diote interesdunek, eta aurreko agintaldian zuzendari gisa egindako lanaren ebaluazioaren zati bat izango da proiektu hori.

    Hasierako zuzendaritza-proiektuan azaldutako helburuak lortu diren ala ez baloratuko du proiektu berri horrek. Era berean, hobetzeko egindako proposamenak eta, behar izanez gero, helburu berriak planteatuko ditu, ikastetxeko zuzendari gisa hasi nahi duen epe berriari begira.

  2. Eskatzaileek betetzen badituzte izendapenaren berritzea eskatzeko baldintzak, indarrean dagoen araudiak xedatutakoaren arabera, Hezkuntzako lurralde-ordezkariek horren berri emango diete ebaluazioa egiteko ardura duten taldeei.

  3. Eskatzaileek betetzen ez badituzte bere izendapenaren berritzea eskatzeko baldintzak, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, Hezkuntzako lurralde-ordezkariek ezezkoa emango diote eskaerari, eta erabaki hori jakinaraziko diete interesatuei. Ezezko horren aurka, gora jotzeko helegitea jar dezakete interesatuek, Hezkuntza sailburuordearen aurrean, hilabeteko epea agortu baino lehen, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  4. Zuzendariak agintaldiko azken urtean ez badu aurkeztu beste lau urtez bere izendapenaren berritzeko eskaera, artikulu honetan xedatutako epea agortu baino lehen, edota eskaera egin eta ezezkoa eman badiote, eskaera aurkezteko indarrean dagoen araudian xedatutako baldintzak betetzen ez dituelako edo balorazio ez-positiboa lortzen duelako, ikastetxe horretako zuzendari-plaza agertuko da betetzeko postuen artean, ikastetxe publikoetako zuzendariak aukeratzeko hurrengo merezimendu-lehiaketan. Beharrezko den kasuetan, dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko du ezohiko moduan irakasle bat, karrerako funtzionarioa izan behar duena, ikastetxearen zuzendari izateko, epe baterako. Epe hori izango da jarraitzen ez den zuzendariak kargua utzi eta lanpostu hori betetzeko merezimendu-lehiaketa erabaki artekoa.

  5. Ikastetxeko zuzendaritzan bi epe jarraian bete ondoren zuzendariak zuzendari izaten jarraitu nahi badu, berriz aurkeztu beharko du bere hautagaitza dagokion merezimendu-lehiaketan Pertsona hori berriz aukeratu eta izendatzen badute, bere agintaldiak iraupen berbera izango du, dagokion epearen amaieran egindako lanaren balorazio positiboa izan bada. Prozedura hori etengabe errepikatu ahal izango bada ere, pertsona berak bi agintaldi jarraian bete ondoren, beti egin beharko da lehiaketarako deia.

  6. Dekretu honetako 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izendatutako ikastetxeetako zuzendariek ezingo dute agintaldia berritu.

  1. Dekretu honetan jasotako zuzendaria izendatzeko edozein kasutan, ikastetxeko zuzendari izendatu duten edo izendatuko duten pertsonak ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko proposatuko dio dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari. Dena den, proposatu aurretik bertako klaustroari eta ordezkaritza-organo gorenari jakinaraziko dio. Lanpostua ikastetxean bertan duten irakasleak izan beharko dute proposatutakoek.

    Zuzendariak saiatu behar du ikastetxeko gainerako kide bakarreko gobernu-organoak beteko dituzten hautagaiak proposatzerakoan, gizonen eta emakumeen proportzioa orekatua izatea.

Merezimendu-lehiaketaren lehen fasean hautagaiak aurkeztutako zuzendaritza-proiektua balioetsiko da.

Lehen fase honetan hautagaiek, gehienez, 70 puntu lortu ahal izango dituzte.

Aukeraketa-batzordeak, hautagai bakoitzaren zuzendaritza-proiektuaren honako alderdi hauek balioetsi beharko ditu:

  1. Zer dakien ikastetxeaz; hezkuntza-komunitateak behar eta espero duenaz; gizarte-, ekonomia-, kultura-, eta lan-inguruaz eta horrek ikastetxean duen eraginaz. Gehienez 5 puntu.

  2. Zuzendaritza-proiektua amaitutakoan lortzea espero diren helburuak zehaztea. Baloratu egingo da planifikazioa estrategikoa izatea. Hala izateko, proposatutako helburuek koherenteak izan behar dute estrategia-dokumentuekin (hezkuntza-proiektua, estrategia-plana, curriculum-proiektua, antolakuntza- eta jarduera-araudia, eta urteko memoria) eta komunitateak behar eta espero duenarekin. Gehienez 10 puntu.

  3. Oro har, helburuak lortzeko zer egingo den (hots, jarduera-lerroak) eta zer baliabide beharko diren zehaztea. Baloratuko da, halaber, erantzukizuna banatuta egotea kide guztien artean, irakasleen elkarlana sustatzea, giro eta bizikidetza ona lortzeko mekanismoak egotea, giza baliabideak eta baliabide materialak modu eraginkorrean kudeatzea, eta hezkidetzaren filosofia bultzatzen duen hezkuntza-eredua sustatzea, andre-gizonen arteko berdintasuna pizten duena eta bereizkeriazko jokabideak eta ikasleen artean genero-indarkeria prebenitzen dituena. Gehienez 14 puntu.

  4. Nola garatuko den lidergo pedagogikoa. Hauek baloratuko dira: irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzeko curriculum-neurri egokiak bultzatzea; aniztasunaz arduratzea eta ezberdintasunak konpentsatzea; baliabideak izatea, irakasleek tutoretza eta orientazioa eman diezaieten ikasleei; familien parte-hartzea bultzatzea, zer erantzukizun duten jabe daitezen. Gehienez 16 puntu.

  5. Barneko eta kanpoko eragileen parte-hartzea eta lankidetza. Baloratu egingo dira parte-hartzea eta konpromisoa bultzatzen dituzten neurriak, hauek guztiak kontuan hartzen dituztenak: ikasleak, familiak, administrariak, zerbitzuetako langileak eta ikastetxeko langileak. Baita elkarlana sustatzen duten neurriak ere: beste ikastetxeekin, instituzioekin, zerbitzuekin, enpresekin eta inguruko pertsonekin. Gehienez 10 puntu.

  6. Ebaluazio sustatzea eta aldaketa kudeatzea, ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzeko. Baloratu egingo da barne-ebaluazioak egitea aurreikusita izatea: ikastetxearen programena, antolakuntzarena eta funtzionamenduarena, hain zuzen ere. Era berean, barne eta kanpo-ebaluazioen emaitzekin zer egingo den baloratuko da; izan ere, ebaluazio horiek curriculuma eta antolakuntza hobetzen laguntzen dute, eta ondorioz, ikasleek hezkuntza hobea jasotzen dute. Gehienez 10 puntu.

  7. Aurkeztutako zuzendaritza-proiektua nola garatuko den eta zer segimendu izango duen. Baloratu egingo da mekanismoak aurreikusita izatea: batetik, zuzendaritzako taldekideen artean koordinazioa eta lanen banaketa egon dadin; bestetik, ikastetxeko beste gobernu-eta koordinazio-organoek proiektuaren eta haren garapenaren berri izan dezaten. Baloratuko da, halaber, adierazlerik badagoen ezarritako helburuak bete direla egiaztatzeko. Gehienez 5 puntu.

    ZUZENDARIA AUKERATZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETAREN BIGARREN FASEAREN BAREMOA

    Bigarren fase honetan hautagaiek 30 puntu lortu ahal izango dituzte, gehienez, honako atal hauen arabera banatuta:

  1. Ikastetxe publikoetako zuzendaritza edo koordinazio-karguak betetzeagatik:

    1. Ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua betetzeagatik: 0,1 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    2. Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, ikasketaburu, eta idazkari karguak betetzeagatik: 0,05 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    3. Ikastetxe publikoetan zuzendari alboko, gaueko ikasketaburu, ikasketaburu alboko, idazkari alboko edo idazkariorde kargua betetzeagatik: 0,025 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    4. Ikastetxe publikoetan mintegiburu, sailburu edo zikloko koordinatzaile kargua betetzeagatik: 0,0125 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

  1. 1, A.2, A.3 eta A.4 azpiatalen baturaren ondorioz A) atalean gehienez 7 puntu lortuko dira.

  1. Aurreko agintaldiren batean egindako zuzendari-lanarengatik balorazio positiboa izateagatik:

    1. Aurreko agintaldiren batean egindako zuzendari-lanarengatik balorazio positiboa izateagatik: 2 puntu.

    2. Aurreko agintaldiren bat baino gehiagotan egindako zuzendari-lanarengatik balorazio positiboa izateagatik: 3 puntu.

  1. 1 eta B.2 idatz-zatietako puntuazioak bateraezinak dira.

  1. atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

  2. Hezkuntza-ikuskatzaile gisa betetako lanagatik: 0,0625 puntu, ikuskatzaile-kargua betetzen ematen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek dute punturik emango.

  1. atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

  2. Bigarren Hezkuntzako Institutu bateko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutu Espezifiko bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa izateagatik; Hizkuntza Eskola Ofizial bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegokoa izateagatik; Diseinuko Goi Eskolako eta Arte Eskolako zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegokoa izateagatik: 1,5 puntu.

  3. Zuzendu nahi duten ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean irakaskuntza zuzenean esperientzia izateagatik: 0,00625 puntu irakasten emandako hilabete oso bakoitzeko, bost urte oso igaro ondoren kontatzen hasita. Hilabetea osatu gabe irakasten egindako gainerako egunek ez dute punturik emango. Irakaskuntzako lehen bost urteengatik ez da punturik lortzen.

  1. atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

  2. Zuzendu nahi den ikastetxean izandako esperientziagatik: 0,0125 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

  2. Unibertsitatez kanpoko edozein ikastetxe publikoetako ordezkaritza-organo gorenean irakasleen ordezkari hautetsi gisa izandako urte bakoitzeko esperientziagatik: 0,05 puntu. Urtea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek edo hilabeteek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez puntu 1 lortuko da.

  2. Hizkuntzak jakitearren:

    1. Irakaskuntzako HE1 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 1,5 puntu.

    2. Irakaskuntzako HE2 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 5,5 puntu.

    1. eta H2 idatz-zatietako puntuazioak bateraezinak dira.

    3. Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunean definitutako B1 Mailako edozein hizkuntzako euskara izan ezik ziurtagiri bakoitzeko: 0,25 puntu. Baloratuko diren titulu eta ziurtagiriak honaho hauek izango dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Maila Ertaineko Ziurtagiria, abenduaren 29ko 1629/2006 Dekretuak arautzen duen ikasketa-planaren arabera.

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Oinarrizko Zikloaren Ziurtagiria, urtarrilaren 24ko 47/1992 Dekretuak arautzen duen ikasketa-planaren arabera.

  2. Ingelesez:

    Preliminary English Test (PET).

    PTE General Pearson Test of English (LEVEL 2).

    Trinity College ISE 1.

    BEC Business English Certificate-Cambridge (PRELIMINARY Good & Exceptional).

  3. Frantsesez:

    DELF 1er degré.

    Diplôme dEtudes en Langue Française DELF B1 (CIEP).

    Certificat dEtudes de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF).

    Certificat du Français Professionnel 2 (CFP2).

    Certificat de Français du Secrètariat (CFS).

    Certificat de Français du Tourisme et de l¨Hôtellerie (CFTH).

    Certificat de Français Scientifique et Technique (CFST).

    Diplôme de Français Professionnel B1 (DFP B1).

    DFP Secrétariat B1.

    DFP Tourisme et Hôtellerie B1.

    DFP Scientifique et Technique B1.

  4. Alemanez:

    Zertifikat Deutsch (ZD).

    Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDdaF).

    TELC Deutsch B1 Beruf.

    4. Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunean definitutako B2 Mailako edozein hizkuntzako euskara izan ezik ziurtagiri bakoitzeko: 0,5 puntu. Baloratuko diren titulu eta ziurtagiriak honaho hauek izango dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Maila Aurreratuko Ziurtagiria, abenduaren 29ko 1629/2006 Dekretuak arautzen duen ikasketa-planaren arabera.

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Gaitasun Ziurtagiria, urtarrilaren 24ko 47/1992 Dekretuak arautzen duen ikasketa-planaren arabera.

  2. Ingelesez:

    First Certificate in English (FCE).

    PTE General Pearson Test of English (LEVEL 3).

    Trinity College ISE 2.

    BEC Business English Certificate-Cambridge (VANTAGE Good & Exceptional).

  3. Frantsesez:

    DELF 2e degré.

    Diplôme dEtudes en Langue Française DELF B2 (CIEP).

    Diplôme de Langue Française (DL) (AF).

    Diplôme de Français des Affaires 1 (DFA1).

    Certificat de Français Juridique (CFJ).

    Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires B2 (DFP Affaires B2).

    DFP Juridique B2.

    DFP Médical B2.

    DFP Secrétariat B2.

  4. Alemanez:

    Goethe-Zertifikat B2.

    Zertifikat Deutsch+.

    Zertifikat Deutsch für den Beruf.

    Deutsch für den Beruf (ZDfB).

    TELC Deutsch B2.

    Mittelstufe Deutsch (MD).

    TestDaf Niveaustufe 3. Maila.

    5. Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunean definitutako C1 Mailako edozein hizkuntzako euskara izan ezik ziurtagiri bakoitzeko: 0,75 puntu. Baloratuko diren titulu eta ziurtagiriak honaho hauek izango dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen C1 Mailako Ziurtagiria, abenduaren 29ko 1629/2006 Dekretuak arautzen duen ikasketa-planaren arabera.

  2. Ingelesez:

    Certificate in Advanced English (CAE).

    PTE General Pearson Test of English (LEVEL 4).

    Trinity College ISE 3.

    BEC Business English Certificate-Cambridge (HIGHER Good & Exceptional).

  3. Frantsesez:

    DALF.

    Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 (CIEP).

    Diplôme Supérieur d´Etudes Françaises Modernes (DS) (AF).

    Diplôme Supérieur de Langue et Culture Françaises (DSLCF).

    Diplôme de Français des Affaires 2 (DFA2).

    Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C1 (DFP Affaires C1).

  4. Alemanez:

    Goethe-Zertifikat C1 (ZMP).

    Prüfung Wirtschaftsdeutsch International.

    Zentrale Mittelstufenprüfung (ZMP).

    TELC Deutsch C1.

    Oberstufe Deutsch.

    TestDaf Niveaustufe 4. eta 5. Maila.

    Deustche Sprachprüfung für den Hochschulzugang (DSH).

    6. Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunean definitutako C2 Mailako edozein hizkuntzako euskara izan ezik ziurtagiri bakoitzeko: puntu 1. Baloratuko diren titulu eta ziurtagiriak honaho hauek izango dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen C2 Mailako Ziurtagiria, abenduaren 29ko 1629/2006 Dekretuak arautzen duen ikasketa-planaren arabera.

  2. Ingelesez:

    Certificate of Proficiency in English (CPE).

    PTE General Pearson Test of English (LEVEL 5).

    Trinity College ISE 4.

  3. Frantsesez:

    Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2 (CIEP).

    Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF) (AF).

    Diplôme Approfondi de Français des Affaires (DAFA).

    Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C2 (DFP Affaires C2).

  4. Alemanez:

    Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP).

    Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).

    Grobes Deutsches Sprachdiplom (GDS).

    Wirtschaftssprache Deutsch (WD).

    Hizkuntza guztietan bateraezinak dira H.3, H.4, H.5 eta H.6 idatz-zatietako puntuazioak.

  1. 1, H.2, H.3, H.4, H.5 eta H.6 idatz-zatiak batuta, H) atalean, gehienez ere, 6,5 puntu lortuko dira.

  1. Unibertsitate-titulazioengatik:

    1. Doktore-titulu bakoitzeko: puntu 1.

    2. Master-titulu bakoitzeko: 0,8 puntu.

    3. Gradorako, Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Arkitekturako edo, ondorio guztietako, legez baliokide aitortutako titulu bakoitzeko, parte hartzen deneko Kidegoan sartzeko alegatu den titulua izan ezik: 0,75 puntu.

    4. Diplomatura bakoitzeko, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo, ondorio guztietako, legez baliokide aitortutako titulu bakoitzeko, parte hartzen deneko Kidegoan sartzeko alegatu den titulua izan ezik, baita aurreko atalan baloratu ez den Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen zikloari dagozkion ikasketa bakoitzeko ere: 0,5 puntu.

    5. Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak araututako master-titulu ofizial bakoitzeko: 0,25 puntu.

    1. 1, I.2, I.3, I.4 eta I.5 azpiatalen baturaren ondorioz I) atalean gehienez 2 puntu lortuko dira.

  2. Ikastetxeen kudeaketa eta zuzendaritza, hezikidetza edo emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako prestakuntza-jarduera eta argitalpenengatik:

    1. Hautagaiak bakarrik egindako ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: Puntu 1.

    2. Hautagaiak bakarrik egindako hezikidetza edo hezkuntza-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: 0.5 puntu.

    3. Hautagaiak beste hainbat lagunekin batera egindako ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: 0,5 puntu.

    4. Hautagaiak beste hainbat lagunekin batera egindako hezikidetza edo hezkuntza-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: 0,25 puntu.

    5. Hautagaiak irakasle, txostengile edo koordinatzaile gisa jardunda, ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 20 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: Puntu 1.

    6. Hautagaiak irakasle, txostengile edo koordinatzaile gisa jardunda, hezikidetza edo hezkuntza-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 20 orduko (gutxienez) prestakuntza edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: 0.5 puntu.

    7. Ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 40 orduko (gutxienez) prestakuntza edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: 0.5 puntu.

    8. Hezikidetza edo hezkuntza-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 40 orduko (gutxienez) prestakuntza edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: 0.25 puntu.

  1. 1, J.2, J.3, J.4, J.5, J.6, J.7 eta J.8 azpiatalen baturaren ondorioz J) atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.