Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

45/2012 DEKRETUA, martxoaren 27koa, Arrantza-arloko Aholku Batzordea sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1718
  • Xedapen-zk.: 45
  • Xedapen-data: 2012/03/27
  • Argitaratze-data: 2012/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren Xedapen Indargabetzaileak indargabetzen du, besteak beste, Arrantzaren arloko Aholkurako Estatu Mahaia arautzen zuen Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1996ko uztailaren 23ko Agindua.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila arrantza-arloko aholku-organo batez hornitzea interesgarria delakoan, organo kolegiatu bat sortu eta arautu beharra dago, betiere arrantza-arloan diharduten gizarte-eragile guztientzako partaidetzako eta aldi berean topaketako foro moduan eratuta.

Dekretu hau egiteko, arrantza-gaietan zerikusia duten gizarte- eta ekonomia-arloko solaskideen iritzia jaso da. Orobat, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutako tramiteak bete dira.

Horren ondorioz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko martxoaren 27an egindako bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, hauxe

Arrantza-arloko Aholku Batzordea sortzen da, arrantza-arloan eskuduna den sailaren kide anitzeko organo gisa, gizarte-interesak eta arrantzarekin lotutako jarduerak ordezkatzen dituzten sektoreen partaidetza eta kontsulta bideratzeko helburuaz.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita geratzen da Arrantza-arloko Aholku Batzordea. Atxikipen horrek ez dakar berarekin batera aipatutako sail horren hierarkia-egituran sartzea.

Arrantza-arloko Aholku Batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu:

  1. Presidenteak planteatzen dizkion gaiei edo kontuei buruz eztabaidatzea eta horiei buruzko aholkua ematea.

  2. Arrantza-arloari eragiten dioten gaiei buruzko txostenak egitea, hala eskatzen diotenean.

  3. Dagozkion organismoei, administrazioei eta gizarte-eragileei Arrantza-arloari buruzko proposamenak egitea eta gomendioak ematea.

  1. Presidentea, presidenteordea, idazkaria eta bokalak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza-arloko Aholku Batzordeko kideak.

  2. Osoko bilkuretan eta talde-lanetan jorratu beharreko gaien gaineko adituei deitu ahalko die presidenteak, saio horietan parte hartu dezaten; hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botoa emateko ez.

  3. Ez da ordainsaririk jasoko Aholku Batzordeko kide izateagatik, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuari, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoari, eta indarrean dagoen gainerako legediari jarraikiz kideei dagozkien dietak eta kalte-ordainak jaso badaitezke ere.

  1. Arrantza-arloan eskuduna den sailburua izango da batzordeko presidentea.

  2. Presidenteak eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Organoaren ordezkari jardutea.

    2. Ohiko bilkuretarako eta bilkura berezietarako deialdia eta gai-zerrenda zehaztapena onartzea; horretarako, kontuan izango ditu gainerako kideek behar besteko aurrerapenaz aurkezten dituzten eskaerak.

    3. Saioetako buru izatea eta saiook amaitutzat jotzea, bai eta eztabaidak moderatzea ere.

    4. Bozketa ebaztea, berdinketa egonez gero.

    5. Aktei eta erabakien ziurtagiriei buruzko oniritzia ematea.

    6. Jorratu beharreko gaien arabera saioetan egon beharko luketenei saioetara deitzea.

    7. Presidentetzak berezko dituen beste ekintza gauzatzea.

  1. Arrantza-arloko sailburuordea izango da batzordeko presidenteordea.

  2. Presidenteordetzak eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Presidentea ordezkatzea haren eskumenetan.

    2. Presidenteordetzak berezko dituen beste ekintza gauzatzea.

  1. Presidenteak izendatuko du batzordeko idazkari arituko dena, arrantza-arloan eskumenak dituen saileko langileen artean. Horrelakorik egon ezean, batzordeak erabakiko du nork ordezkatuko duen.

  2. Honako eginkizun hauek beteko ditu Idazkaritzak:

    1. Bilkuretara joatea, ahotsa bai baina botorik gabe.

    2. Presidentearen aginduz Mahaiaren bilkuretarako deialdia egitea eta mahaikideei abisatzea, baita mahaikideei zitazioak egitea ere.

    3. Gaiak bideratzeko prestatzea.

    4. Egindako bilkuren akta idaztea.

    5. Kontsulten eta onartutako irizpen eta erabakien ziurtagiriak ematea.

    6. Behar diren txosten teknikoak eta agiriak egitea, aurreikusitako bilkuren gai-zerrendaren arabera.

    7. Mahaiaren Lan Batzordeen segimendu teknikoa bultzatzea, koordinatzea eta egitea.

    8. Idazkaritzak berezko dituen beste eginkizun batzuk.

  1. Honako hauek dira Arrantza-arloko Aholku Batzordeko kideak:

    1. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.

    2. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria.

    3. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria.

    4. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.

    5. Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, S.A.ko gerentea.

    6. AZTI TECNALIAko zuzendari nagusia.

    7. ELIKA, Nekazaritzarako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioko gerentea.

    8. Hazi Fundazioko zuzendari nagusia.

    9. Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko ordezkari bat.

    10. Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko ordezkari bat.

    11. OPPAOko ordezkari bat (Ondarroako Itsas Zabeleko Arrantzako Produktoreen Erakundea).

    12. ANABACeko ordezkari bat (Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Estatuko Elkartea)

    1. ARGIBAko ordezkari bat (Gipuzkoako Bakailaontzien Armadoreen Elkartea).

    2. Euskadiko Kirol Portua SAko presidentea.

    3. Kirol-arrantzaren sektoreko ordezkari bat: sektorea ordezkatzen duten elkarteetako kideetariko bat.

    4. FECOPEko ordezkari bat (Arrain Freskoko Euskal Herriko Saltzaileen Federazioa).

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan akuikulturan diharduten enpresetako ordezkari bat.

    6. Mutrikuko Institutuko akuikultura-sekzioko ordezkari bat.

    7. Merca Oiartzungo ordezkari bat.

    8. Merca Bilbaoko arrain-handizkarien ordezkari bat.

    9. Arrain-txikizkarien elkarteetako ordezkari bat.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoan arrantza-arloan ordezkari gehien dituzten sindikatuetako ordezkari bana.

    11. Ondarruko Neskatileen Elkarteko ordezkari bat.

    12. Saregin eta Kai Neskatileen Euskadiko Elkarteko ordezkari bat.

    13. Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Elkarteko ordezkari bat.

    14. Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen elkarteetako ordezkari bat; elkarteek erabakiko dute nor izendatu eta txandaka jardungo dute.

    15. Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen elkarteetako ordezkari bat; elkarteek erabakiko dute nor izendatu eta txandaka jardungo dute.

  2. Hona bokal dihardutenen eskubideak:

    1. Deialdia behar besteko aurrerapenaz jasotzea; bertan, bilkuren gai-zerrenda eta gai horien gaineko informazioa jaso beharko dira.

    2. Botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta, hala egokitzat joz gero, botoaren zentzua eta justifikatzeko arrazoiak azaltzea.

    3. Proposamenak zein galderak eta eskeak egitea.

    4. Kide-izaerari berez dagozkion bestelako eginkizunak.

  3. Betetzen duten karguagatik Arantza-arloko Aholku Batzordeko kideak direnek kargua galdu behar pronto batzordekide izateari ere utzi beharko diote.

  4. Gainerako kideak Batzordeko presidenteak izendatu beharko ditu dagokion erakundeak proposatuta, eta izendapenak 4 urte iraungo du; behin epe hori igarota, berriz ere izendatu ahalko dira beste 4 urtetarako.

  5. Heriotz, ezintasun, izendapenari uko egite, errebokazio edo antzeko arrazoiengatik hutsik gelditzen diren postuak hilabeteko epean beteko dira gertakizun hori Batzordeko idazkaritzari jakinarazten zaionetik eta ordeztu beharreko kideari betetzeke geratzen zaion denboraldia bitartean.

  6. Kideak ordeztu egin behar badira, ausentziagatik, gaixotasunagatik edo bestelako legezko arrazoi batengatik, honako hauek arituko dira ordezko:

    1. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideei dagokienez, sailburuak izendatutakoa.

    2. Gainerako ordezkariei dagokienez, bakoitzaren barne-arauen arabera ordezko izatea dagokiona.

Arrantza-arloko Aholku Batzordearen osoko bilkurak gai jakin batzuei buruzko lan-taldeak osatu ahalko ditu, bere eginkizunak gauzatzeko hala egitea beharrezko duenean. Arrantza-arloko Aholku Batzordearen osoko bilkurak ezarriko ditu lan-talde horien eginkizunak eta osaera; edonola ere, osoko bilkurak berretsi beharko ditu txostenak, ponentziak edo proposamenak.

Arrantza-arloko Aholku Batzordeak informazioaren eta komunikazioen teknologia berrien erabilera sustatuko du bilkurak prestatzeko lanetan.

Lehenengoa. Arrantza-arloko Aholku Batzordea osatuko dituzten kideak izendatu eta hautatzean ahaleginak egingo dira gaikuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua izan dadin, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena. Dekretu honen 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, dekretu hau indarrean hasten denetik hilabeteko epean, sailburuak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arrantza-arloko Aholku Batzordean parte hartzen duten erakundeetara joko du, batzorde horretan ordezkatuko den pertsonaren izendapenaren berri izateko.

Lehenengoa. Arrantza-arloko Aholku Batzordeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa bete beharko du. Dena den, Arrantza-arloko Aholku Batzordeak bere lana egiteko beharrezkotzat jotzen dituen barne-erregimeneko arauak onartu ahalko ditu.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko martxoaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.