Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «14/2012 Dekretua, otsailaren 7koa, Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1030
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 2012/02/07
  • Argitaratze-data: 2012/03/05

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: 14/2012 Dekretua, otsailaren 7koa, Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena, zein 2012ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, 39. zenbakian. Bada, jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

Laburpenean eta 2012/852 orrialdean (1/94), euskarazko bertsioan biak ere, arauaren idazpuruak

Honela dio:

14/2011 DEKRETUA, otsailaren 7koa, Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Baina honela esan behar du:

14/2012 DEKRETUA, otsailaren 7koa, Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.