Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

268/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6331
  • Xedapen-zk.: 268
  • Xedapen-data: 2011/12/20
  • Argitaratze-data: 2011/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarriei dagokienez, kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasak aldian-aldian erregulatzen dira Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez.

Gai honen inguruan emandako azken dekretua abenduaren 22ko 628/2009 Dekretua da. 2009ko abenduaren 30eko 250 zenbakidun EHAAn argitaratu zen eta 2010ean zehar indarrean egon den 2010eko Finantza-lankidetzarako Hitzarmenari estaldura finantzarioa eman dio.

Dekretu honen bitartez, beraz, 2011rako finantza-lankidetzaren esparrua finkatuko da.

Xedapen honek egungo hipoteka-merkatuan argi eta garbi nagusi den hipoteka-erreferentziako indizearekin, Euriborrarekin, jarraitzen du; eguneratzeko hiru hilean behingo aldiak mantentzen ditu eta interes-tasen hasierako onarpenei aplika dakiekeen sistema ere, maximo batetik minimo baterainoko urkilaren sistema, alegia, eta jarduketa babesgarriaren arabera finkatuko dira azken horiek. Eguneratu egingo dira kredituen merkatuak bizi izan dituen eraldaketa zorrotzak kontuan hartuta.

Dekretu honek indarrean dauden lurzoruari eta etxebizitzari buruzko araudietan aurreikusitako jarduketa babesgarri guztiak biltzen ditu.

  1. kapituluan mantendu egingo da ez-ordainketako egoeran dauden etxebizitzak berrerosteko prozedura. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak zordun jabeari edo finantza-erakundeari etxebizitza erosiko dio, berme handiagoa emateko eta horrenbestez, finantza-arrisku txikiagoa babes publikoko sistemaren babesean emandako jarduketa babesgarrien gaineko hipoteka-maileguei.

    Edonola ere, 628/2009 Dekretuak jaso zuen nobedade hori, indartu eta orokortu egingo da oraingo honetan. Izan ere, desagertu egingo dira jabeek etxebizitza galtzea ekarriko duten berandutza kasuetan Eusko Jaurlaritzak berrerosteko finkatuta zeuden mugak.

    Horrela, ezabatu egingo dira ezarrita zeuden bi mugak, hots, erakunde bakoitzak finantzatutako zenbatekoaren % 2,5 arteko berrerosketa-estaldura, eta epealdia maileguaren lehenengo 9 urtera mugatzen zuena.

    Berrerosketa araubidearen funtsezko aldaketa honek kausa objektiboetan oinarritutako ez-ordaintzeen estaldura unibertsalizatzen du eta Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak 2011ko apirilaren 13an onartutako Ebazpenari erantzuteko bideratu den formula da. Honela zioen, hitzez hitz, aipatu ebazpenak:

    Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarriei buruz kreditu-erakundeekin finantza-lankidetzan aritzeko hitzarmenen esparruan, beharrezko akordioak egin daitezela, hipoteka exekutatzeko prozesuetan etxebizitza ordainean emateak zorretik erabat aske utz dezan etxebizitza babestuaren kasuan.

    Une honetan ezinezkoa denez etxebizitza ordainetan ematea eta zorretik erabat aske geratzea, Legebiltzarrak ebazpen horretan eskatutakoa betetze aldera, aurreko Dekretuan finkatutako zenbatekoari eta denborari buruzko mugak ezabatzea erabaki da, finantza-erakundeekin sinatutako akordioak funtsean aldatu gabe.

  2. kapitulua etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa da.

    Hitzarmenaren testua egokitu egingo da abenduaren 22ko 628/2009 Dekretuaren ondoren argitaratutako lau araurekin bat etortzeko. Hauek dira lau arau horiek: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindua, 2010eko otsailaren 3koa, berehala eraikitzeko den lurzoruaren urbanizazioari aplikatzeko finantza-neurriei buruzkoa, babes publikoko etxebizitzak lehentasunez sustatzeko; babes ofizialeko hainbat etxebizitza azalera-eskubidean eraikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzako lurzorua erosteko eskakizunak ezartzen dituen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 21eko Agindua; Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Agindua; eta Babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko azaroaren 3ko Agindua.

    Azkenik, adierazi behar da Dekretu honen formulazioa eta izapidetzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22. artikuluak ezarritakoaren arabera egin dela.

    Horren ondorioz, Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. 2011ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean onarturiko maileguak, eta ondoz ondoko ekitaldietakoak hitzarmena luzatuz gero: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa aurreko urteko azaroari dagokion Estatuko Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

  2. 2011ko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean onarturiko maileguak, eta ondoz ondoko ekitaldietakoak hitzarmena luzatuz gero: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa urte bereko otsailari dagokion Estatuko Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

  3. 2011ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean onarturiko maileguak, eta ondoz ondoko ekitaldietakoak hitzarmena luzatuz gero: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa urte bereko maiatzari dagokion Estatuko Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

  4. 2011ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean onarturiko maileguak, eta ondoz ondoko ekitaldietakoak hitzarmena luzatuz gero: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa urte bereko abuztuari dagokion Estatuko Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

    1. Hileko mugaegunak dituen hasierako interes-tasa nominala eragiketa horien emaitzazko hasierako interes-tasaren baliokidea izango da. Kalkulatutako interes-tasa nominalaren bi hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko.

    2. Ondoz ondoko hamabi mugaegun gainditutakoan, interes-tasa sei hilean behin eguneratzeari ekingo zaio. Aplikagarri den tasaren berrikuspen hori maileguaren iraupenaren seihileko bakoitzean egingo da, ondorioak izaten hasita hurrengo hileko lehenengo likidazioan, mailegua formalizatzen denetik.

      Berrikuspenaren aurreko hilean Estatuaren Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborra hartuko da erreferentzia gisa, mailegua onartu zen unean aplikaturiko diferentzialarekin.

      Hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala eragiketa horien emaitzazko berrikusitako interes-tasaren baliokidea izango da. Ondoriozko interesaren lehenengo lau hamarrenak hartuko dira kontuan, berrikusitako interes-tasa aplikagarria lortzeko.

    3. Artikulu honetan, horrekin bat datozen artikuluetan eta lankidetza-hitzarmeneko VII. eranskinean aipatutako «mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa nominala» eta «hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala» direla-eta, kreditu-erakundeek estipulazioak ezarri ahal izango dituzte, gehigarri gisa, merkataritza-polizetan edo salerosketako eskritura publikoetan, arau honetan ezarritako diferentzialean hobekuntzak arautzeko, hain zuzen.

      Hobariak eta/edo horien ezereztatzeak aplikatuz gero, «mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa nominala» eta «hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala», eragiketa horien ondoriozko interes-tasa efektiboaren baliokidea izango da, hau da, hobariak eta/edo horien ezereztatzeak praktikatu eta gerokoa. Hitzarmenerako kalkulatutako interes-tasa (tipologia bakoitzeko eskuragarri dagoen urkilari tarte bat erantsita) tasa efektiboa denez, kendu beharreko hobaria eta/edo ezereztatzea, kostu efektibo gisa kalkulatuko da. Benetan aplikagarria den tasa efektiboa horrela zehaztuta, tasa nominal baliokide bihurtuko da finantza-baliokidetasunaren arabera. Horrela kalkulatutako hasierako interes-tasa nominalaren bi hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko. Horrela kalkulatutako hasierako interes-tasa nominalaren lau hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko.

      Hobariak eta/edo horien ezereztatzeak aplikatzen badira, baliozkotzat joko dira maileguak onartzeko eta formalizatzeko informatikako euskarria duten formatuak, maileguen eta deskontu-eragiketen jakinarazpenak, interes-tasak berrikusteko informatikako euskarria duten formatuak eta maileguak berrikusteko oinarri-dokumentuak, beti ere Hitzarmenaren eranskin gisa datozen ereduekin bat baldin badatoz.

    4. Finantza-lankidetzako hitzarmenaren esparruan, izenpetzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute hitzarmenaren babesean emandako maileguetan ez dutela itunduko % 0,20tik gorako inolako komisiorik edo zehapenik, indarreko legeriak horrela eskatzen ez badu. Salbuespena izango dira banku-deskontuko lerroak edota erabilpen partzialeko maileguak. Horietan erabili ez den saldoaren gaineko gehieneko komisio gehigarria aplikatu ahal izango da, % 0,10 artekoa.

    5. Euriborrari eginiko aipamen guztiak jotzen dira Espainiako Bankuaren Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definitutako indizeari eginak.

  1. Babes publikoko etxebizitza eskuratzea, dagozkion loturiko eranskinekin batera, betiere etxebizitzaren finantzaketak erosketa-prezioaren % 80 gainditzen ez badu: diferentzial aplikagarria gutxienez 75eko eta gehienez 175 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  2. Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzea: diferentzial aplikagarria gutxienez 75eko eta gehienez 175 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  3. Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea: diferentzial aplikagarria gutxienez 75eko eta gehienez 175 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  4. Babes publikoko etxebizitza gisa kalifikaturiko eraikuntza berriko etxebizitzak errentan lagatzeko, saltzeko eta norberak erabiltzeko sustapena, eta baita etxebizitza librearen sustapena ere hura babespeko errentan jartzeko, betiere etxebizitzaren finantzaketak balio babesgarriaren % 80 gainditzen ez badu. diferentzial aplikagarria gutxienez 200eko eta gehienez 300 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  5. Ondoren errentamendurako lagatzeko etxebizitzak sustatzeko birgaitze-jarduketak, betiere etxebizitzaren finantzaketak balio babesgarriaren % 80 gainditzen ez badu: diferentzial aplikagarria gutxienez 200eko eta gehienez 300 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  6. Etxebizitzak erostea babespeko errentamenduan jartzeko, baita etxebizitzak lagatzea ere babespeko errentamenduan jartzeko: diferentzial aplikagarria gutxienez 200eko eta gehienez 300 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  7. Zuzkidura-bizitokiak sustatzea eta eraikitzea: diferentzial aplikagarria gutxienez 200eko eta gehienez 300 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  8. Lurzorua urbanizatzea berehala eraikitzeko, kasuak kasu, hura kostu-bidez eskuratzea barnean hartuta, eta baita lurzorua kostu-bidez eskuratzea ere edozein herri-administrazioren menpeko lurzoru-ondare publikoak eratzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta: diferentzial aplikagarria gutxienez 200eko eta gehienez 300 oinarrizko puntuko urkila batean bildurikoa izango da.

  1. Artikulu honen 1. idatzi-zatiak aipatzen duen babes publikoko etxebizitzen erosketa, horiekin loturiko eranskinekin batera, babes publikoko etxebizitzen tipologia guztiei, erregimen orokorrekoei, erregimen berezikoei edo sozialei eta prezio tasatukoei zabaltzen zaie, betiere horiek erabili eta edukitzeko erregimena jabetza osokoa edo azalera-eskubideko jabetzakoa bada.

  2. Finantza-erakundeek emandako maileguekin osorik edo partzialki finantzaturiko babes publikoko etxebizitzak soilik eskuratzea adostuko du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Dekretu honen babesean eta 2011ko Finantza-Hitzarmenaren eta, kasuan kasu, ondoz ondoko luzapenen kontura emandako maileguekin, hain zuzen ere.

  1. Etxebizitza eta hari loturiko eranskinak jabeari eginiko erosketa bidez eskuratzen direnean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erabakitakoaren bidez, babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona izango da erosketa-prezioa, eskuratzen denean behar bezala egokituta betiere.

    Etxebizitza eta eranskinak kargarik gabe erosiko dira, eta hori horrela, erosketa-prezioa mailegua kitatzera bideratuko da partzialki edo osorik, eta jabeak ondoriozko zenbatekoa jasoko du, kasuak kasu.

  2. Etxebizitza eta harekin lotutako eranskinak hipoteka-betearazpeneko prozesuan erosten direnean, erremate-eskubidearen lagapenaren zenbatekoak adierazitakoa izango da erosketa-prezioa, hots, hipoteka-betearazpeneko prozesuan erreklamatutako kontzeptu guztien ondoriozko zorrari dagokion zenbatekoa, gutxienez. Dena den, erosketa-prezioak ezin izango du gainditu babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona, betiere erosketaren unean behar bezala eguneratuta.

  3. Kreditu-erakundeak uko egingo die mailegua aurretik kitatzeko komisioei eta hipoteka-mailegu horri lotutako berandutza-interesei.

  1. Dekretu honen babesean eta 2011ko Finantza-Hitzarmenaren eta, kasuan kasu, ondoz ondoko luzapenen kontura finantza-erakundeek finantzatutako maileguekin eta ez-ordainketako egoeran dauden etxebizitzak soilik eskuratzea adostuko du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, beti ere erosleek hauetako egoeraren batean baldin badaude:

    1. Langabezia.

    2. Langabeziagatiko ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu.

    3. Ezintasun iraunkor osoa.

    4. Hobera egin eta ezintasun iraunkor osoaren edo lanpostua gorde gabe erabateko ezintasunaren berrikuspena.

    5. Lan autonomoa edo norberaren konturakoa amaitu arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik edota antolaketa edo ekoizpen arrazoiengatik.

FINANTZA-LANKIDETZARAko HITZARMENA

  1. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari dagokie Dekretu honen eranskinean argitaratutako Finantza-Lankidetzarako Hitzarmena agindu bidez eguneratzea, hitzarmenaren eta izan ditzakeen luzapenen epea amaitutakoan eta, kasuan kasu, gertatutako arauen aldaketetara egokitzeko.

  2. Finantza-Lankidetzarako Hitzarmena sinatu duten kreditu-erakundeek etxebizitza alorrean babesgarriak diren jarduketetarako finantzazioa emango dute, beti ere babes publikoko etxebizitza modalitate bakoitzaren araudi erregulatzailean aurreikusitako baldintzak eta betekizunak betetzen badira, baita kreditu-erakundeei dagozkien araugintza-xedapenak edota Espainiako Bankuak emandakoak, eta kreditu-erakundeek maileguak emateko ezarritako irizpideak eta baldintzak ere betetzen baldin badira.

  1. 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen finantza-erakundeei eskaturiko maileguak abenduaren 22ko 628/2009 Dekretuan finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira, hala badagokio.

  2. 2010eko abenduaren 31 baino lehen finantza-erakundeei eskaturiko maileguak Dekretu honetan finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira.

Indargabetuta geratzen da abenduaren 22ko 628/2009 Dekretua, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan, eta Dekretu honetan xedatzen denaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko arau guztiak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

Carlos Aguirre Arana.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)