Arautegia
Inprimatu175/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3868
- Xedapen-zk.: 175
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2011/08/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuak arautzen du Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala (2010eko urtarrilaren 19ko EHAA, 11. zk.; dekretu horren hutsen zuzenketa 2010eko maiatzaren 12ko EHAAn, 87. zenbakian, argitaratu zen). Bestalde, martxoaren 22ko 39/2011 Dekretuak aldatu egin zuen dekretu hori (2011ko martxoaren 25eko EHAA, 59. zk.).
Dekretu honek bi aldaketa hauek dakartza: batetik, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren deitura berria, zeina hemendik aurrera Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza izango baita, egoitza Bruselan izango duelarik, eta bestetik, Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzaren eskumenen artean espresuki sartzea Euskadin dauden beste autonomia erkidegoetako eskualde-etxeekin eta elkarteen federazioekin elkarrizketak izateko eta horiei babes instituzionala emateko eskumena.
Alde batetik, martxoaren 22ko 39/2011 Dekretuaren bidez Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren berrantolaketa funtzionala burutu zen, zati batean bada ere, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzari eta aurreko Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzari esleitutako funtzioak zehaztazun gehiagorekin mugatu baitzituen. Orduan, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza izatera pasatu zen zuzendaritza hori. Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak Europar Batasunarekin zerikusia daukaten hainbat eta hainbat funtzio bereganatu izanak eragin du Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza izatera pasatzea, hain zuzen ere hobeto identifikatu ahal izateko.
Bestalde, aipatu urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusiari dagokio Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren interes orokorreko gaiak euskal gizarteari jakinarazten eta, bereziki, euskal gizartearen balio demokratikoen inguruko eztabaida publikoa sustatzen, bai eta herritarren partaidetzarako eta erakundeek horien proposamenei erantzuteko bideak bultzatzen ere.
Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusiari atxikita dago Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza, eta, horren eginkizunen artean dago herritarren partaidetza-bideak ezarri eta sustatzea, zuzenean zein elkarte eta federazio bidez.
Eskualde-etxeak eta Euskadin dauden beste autonomia erkidegoetako elkarte-federazioak Estatu espainoleko hainbat tokietatik Euskadira iritsi diren herritarren parte-hartzea dinamizatu eta sustatzen dituzten erakundeak izanik, bidezkoa da Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzari esleitutako eskumenen artean Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde horien arteko harremanei dagokiena berariaz jasotzea.
Ondorioz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidaten eskumenen arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 26ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza.
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren egoitza Bruselan dago, eta hierarkikoki Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da zuzen-zuzenean. Europar Batasuneko erakundeetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu, defenditu eta sustatzen dituen erakundea da, eta helburu horiek lortzeko, ondoren zehazten diren eginkizunak betetzen ditu.
«e) Eskualde-etxeekin eta Euskadin egoitza duten beste autonomia erkidegoetako eskualde-elkarteen federazioekin elkarrizketak izatea eta baita ere horiei guztiei babes instituzionala ematea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 39/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.
- Ikus: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «1/2010 Dekretua, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena».
- Aldatzen du: 1/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.