Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

169/2011 DEKRETUA, uztailaren 19koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3815
  • Xedapen-zk.: 169
  • Xedapen-data: 2011/07/19
  • Argitaratze-data: 2011/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak honakoa ezartzen du bere 30. artikuluan: «Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntzako Aholku Batzordea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako eskuharmenetarako saila da, eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politikak izan behar duen kidekaketa eta Autonomia Elkarteko lurralde-antolakuntzan gizarteak partaidetza izatea bermatuko du. Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzeko ordezkari banak eta beren lanbideagatik edo lurralde-antolakuntzarekin zerikusirik izanezko arazoetan duten ordezkotzagatik egokitzat jotako herritarren artetik aukeratutako beste hainbeste kidek onartuko dute. Eusko Jaurlaritzako Sailen eta Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen hurrenez hurreneko saloz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak izendatuko ditu. Egitekoak, osakera eta jardunbidea araudiz ezarriko dira.»

4/1990 Legeko aipatu 30. artikulua garatzeko, Eusko Jaurlaritzak urriaren 2ko 262/1990 Dekretua onartuk zuen, zeina Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzko baita; eta dekretu horren bitartez, bestalde, honako administrazio-organo aholku-emailea sortu zen, kide hauekin: Eusko Jaurlaritzako sailetako kideak, bakoitzetik bat; ingurumenaren arloan eragina duten sektore ekonomiko, profesional eta sozialen interesak ordezkatzen dituzten kideak, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoan erabilerak eta jarduerak ezarri eta ordenatzeari dagokionez, esperientzia ipini eta funtsezko proposamenak egin ditzaketenak.

Apirilaren 16ko 83/1996 Dekretuaren bitartez, aldatu egin ziren aipatu 262/1990 Dekretuaren artikulu batzuk, hain justu ere Aholku Batzordearen egitura sailaren egiturari egokitzeko, eta bai ingurumenaren arloan eragina duten sektore sozial, ekonomiko eta profesionalen ordezkari diren kideen kopurua aldatzeko ere.

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuak indargabetu egin zituen aurreko biak, generoaren ikuspegitik idazketa hobea eman zion, eta Kontseiluko kideei dagokienez idazketa malguagoa eman zion.

Aldaketa Aholku Batzordearen osaerari buruzko 3.1 artikuluaren beste idazketa bat jasotzen du; betiere, aipatu organo aholku-emailean honakoetako bakoitzetik kide baten presentzia ziurtatzeko: lehen sektorea, enpresariak, sindikatuak eta elkarte ekologistak.

Ondorioz, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Lurralde Politikarako Aholku Batzordea honako kideek osatuko dute:

    Lehendakaria: lurralde antolamenduaren arloan eskumenak dituen sailaren titularra. Postu hori bete gabe badago, kanpoan bada edo gaixorik bada, lurralde antolamenduan eskumenak dituen sailburuordetzaren titularrak ordeztuko du hura; eta bileretan izango da, hitz egiteko eskubidearekin baina ez bozka ematekoarekin; salbu eta lehendakariaren ordez jardun, orduan bozka emateko eskubidea ere izango baitu.

    Kideak:

    Eusko Jaurlaritzaren sail bakoitzetik ordezkari bat, lurralde antolamenduaren arloan eskumenak dituen sailekoa izan ezin, izan ere, uste baita kasu horretan lehendakaritzak ordezkatua dagoela.

    Bestalde, Aholku Batzordeak Administraziotik zenbat kide dituen, beste hainbeste izango ditu herritarren artetik, hain justu ere lurralde antolamenduaren arloan, duten lanbide edo ordezkaritza dela-eta egokiak direla ikusten direnak. Edozelan ere, honako antolakunde bakoitzetik kide bat izendatu beharko da: lehen sektoreari lotutako elkarteak, enpresarien elkarteak, sindikatuak eta elkarte ekologistak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.