Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

45/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1685
  • Xedapen-zk.: 45
  • Xedapen-data: 2011/03/22
  • Argitaratze-data: 2011/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta hauen egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretuaren 15. artikuluak Kultura Sailari honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion:

  1. Kirolak.

  2. Gazteria.

  3. Historia eta arte ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.

  4. Hizkuntza politika.

  5. Euskararen sustapena.

  6. Arte eta kultura mailako jardunak eta hauen hedapena.

  7. Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.

  8. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

  9. Legeek eta arautegiek eman diezazkioketen gainerako eskumenak.

    Kultura Sailaren egitura organikoa, orain arte, otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bidez arautu da. Dekretu hau bi aldiz aldatu da: martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuaren bidez (Euskadiko Museoen Aholku Batzordea arautzen duena) eta abenduaren 30eko 232/2008 Dekretuaren bidez (Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea arautzen duena).

    Komeni da aipatzea, halaber, egitura honetan beste hiru legeren onarpenak izan duen eragina: abenduaren 1eko 7/2006 Legea, Euskadiko Museoei buruzkoa, apirilaren 20ko 3/2007 Legea, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Sortzeko eta Arautzekoa, eta urriaren 26ko 11/2007 Legea, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa.

    Sailak funtzionatzeko erabiltzen dituen mekanismoak doitzeko eta jarduerak banatzeko, aipatu diren aurrekari horiekin bat eta legegintzaldi honetarako Kulturarako programen gaineko aurreikuspenen arabera, egoki irizten zaio egitura organikoa finkatzeko dekretu berri bat egiteari, orain arte indarrean egon dena ordezkatzeko.

    Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko martxoaren 22ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta hauen egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15. artikuluan zehazten diren egitekoak beteko ditu Kultura Sailak, bertan finkatzen diren jarduera-alorretan eta ondorengo artikuluetan zehazten den moduan.

Aurreko artikuluan zehazten diren eginkizun eta alorretan jarduteko dituen eskumenak gauzatzeko, Kultura Sailak organo hauek izango ditu egituran:

  1. Organo nagusiak:

    1. Kulturako sailburua.

      1. Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza.

      2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    2. Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.

      1. Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

      2. Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

      3. Kirol Zuzendaritza.

      4. Gazteria Zuzendaritza.

    3. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.

      1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

      2. Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.

      3. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.

  2. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko erakundeak.

    1. Erakunde-mailako administrazioa: Kultura Sailari atxikita daude erakunde-mailako honako erakunde hauek:

      1. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), administrazio-mailako erakunde autonomoa.

      2. Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa eta ente honekin lotutako sozietateak.

      3. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute zuzenbide pribatuko ente publikoa.

      4. Euskadiko Liburutegia erakunde autonomo administratiboa.

    2. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko beste entitate batzuk:

      1. Euskadiko Orkestra SA sozietate publikoa.

      2. Euskadi Kirola Fundazioa.

      3. Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa.

  3. Kide anitzeko organoak:

    1. Kulturaren Euskal Kontseilua.

    2. Euskararen Aholku Batzordea.

    3. Kirolaren Euskal Kontseilua.

    4. Euskadiko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea.

    5. Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakundearteko Batzordea (EIEB).

    6. Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea.

    7. Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea.

    8. Euskadiko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholku Batzordea.

    9. Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea.

    10. Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea.

    11. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordea.

    12. Kirol Justiziako Euskal Batzordea.

    1. Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea.

    2. Euskadiko Museoen Aholku Batzordea.

    3. Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea.

    4. Baliokidetzen Jarraipen Batzordea.

  1. Kulturako sailburuari honako eskumen hauek egikaritzea dagokio: ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritakoak eta maiatzaren 8ko 4/2009 Lehendakariaren Dekretuak ezarri eta dekretu honen 1. artikuluan jaso diren Sailaren egiteko eta jardun-arloen baitan indarrean dagoen legeriak egokitzen dizkionak.

  2. Saileko organo gorena denez, berari dagokio Saileko organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.

  3. Langileen alorrean, berriz, sailburuak eskumen hauek izango ditu, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen arabera:

    1. Saileko lanpostuen zerrendak proposatuko ditu, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 10.1 artikuluaren e) idatzi-zatiaren arabera.

    2. Hutsegite larri eta oso larriengatiko zehapenak ezarriko ditu, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera, salbu eta zehapena zerbitzutik behin betiko kentzea edo iraiztea bada.

  4. Sailburua kontratazio-organoa izango da sailburuordetza bakoitzaren esparrutik kanpo geratzen diren gaietarako, baldin indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jo ezin badira.

    Halaber, sailburuari dagokio Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldez aurreko baimenik behar ez duten Sailaren alorreko hitzarmenei baimena ematea, bai eta hitzarmenok sinatzea ere.

  1. Zuzendaritza Batzordeak honako lan hauetan lagunduko dio Kulturako sailburuari: Sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen, bertako jardueren plangintza orokorra egiten eta agintzen zaizkion bestelakoetan.

  2. Sailburuak, sailburuordeek, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariak eta Zerbitzu zuzendariak osatuko dute Zuzendaritza Batzordea. Sailburua izango da Batzordearen zuzendari gorena.

  3. Hauetaz gain, sailburuak egokitzat joz gero, beste pertsona batzuek ere parte hartu ahalko dute batzordean.

  4. Sailburuak berariaz izendatuko du batzordearen idazkari egingo duen pertsona.

  1. Eman zaizkion eskumenak gauzatzeko, sailburuak Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren laguntza eta aholkuak izango ditu. Zuzendaritza hau sailburuaren menpe egongo da zuzenean.

  2. Sailburuaren Kabinetearen aldetik zeregin hauek izango ditu:

    1. Sailburuari Kultura Sailak dituen eskumenak era koordinatuan egikaritzen laguntzea.

    2. Sailaren eskumeneko gaietan zein irizpideren arabera jardun behar den aztertzea eta sailburuari honi buruzko proposamenak egitea, ezertan ere urratu gabe sailburuordeek gai hauetan dituzten eskumenak.

    3. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, Sailak Legebiltzarrarekin eta beste erakunde batzuekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.

    4. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, Europar Batasuneko Erakundeekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.

    5. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, beste administrazio publikoekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.

    6. Sailak sustatutako biltzar, jardunaldi edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.

    7. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.

    8. Sailak gizarte komunikabideekin, informazio agentziekin eta idatzizko prentsarekin dituen harremanak koordinatzea.

    9. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko berdintasun planak jasotako edukiak identifikatzea eta garatzea.

    10. Sailaren arlokako atalekin barruko kudeaketa-planak eta euron jarraipen eta ebaluazio txostenak egiteko lanak koordinatzea.

  3. Gizarte hedabideen alorrean, alor honetan bidezko diren administrazio-jardun guztiei ekingo die, baldin arauz Euskadiko Administrazioaren barruko beste organo bati esleituta ez badaude. Eginkizunen artean, nolanahi ere, hauek sartuko dira:

    1. Telekomunikazioen arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan, komunikabideak eta teknologia digitalarekin loturiko bestelako zerbitzuak ezartzeko egin beharreko administrazio-jarduerak garatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenean dauden irrati-telebista zerbitzuak eskaintzeko behar diren titulu juridikoak ematera bideratutako prozedurei dagokienez, hauen gainean egin beharreko administrazio kudeaketa egitea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenean dauden irratiko nahiz telebistako operadoreek irratiari eta telebistari buruzko xedapen orokorretan eta zerbitzua emateko operadoreek izenpetutako dokumentuetan jasotako aurreikuspenak betetzen direla jarraitzea eta egiaztatzea.

    4. Zigor-prozedurei hasiera ematea eta alor honetan Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion zehapenak jartzea, eginkizun hauek ez baditu beste organoren batek esleituta.

    5. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen alorrean bidezkoak diren erregistroak kudeatzea.

    6. Kulturako sailburuarekin elkarlanean jardutea Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari dagozkion jardueretan, Kultura Sailari atxikitako erakundea den aldetik.

  1. Zerbitzu Zuzendaritza sailburuaren menpe egongo da zuzenean, eta honako egiteko hauek dagozkio:

  2. Kudeaketa ekonomikoari dagokionez:

    1. Sailaren eskumeneko arloetan eduki ekonomikoa duten azterlan eta txostenak programatzea eta, hala badagokio, Saileko gainerako zuzendaritzekin batera lantzea. Sailaren Aurrekontuen aurreproiektua lantzeari begira, zuzendaritzak koordinatuko ditu eta aurreproiektua bera egingo du sailburuaren gainbegiradapean.

    2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuzkoa bateratzea eta koordinatzea kanpo-organoen aurrean, eta Sailaren gastuei baimena ematea, baldin eta eginkizun hori beste organoren bati ez badagokio.

    3. Sailak dituen ondasun guztiak direla eta, Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak bateratzea, Euskal Ondareari buruzko Legeak dioen bezala. Era berean, sail horrekin elkarlanean, Sailarenak diren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzea.

  3. Lege laguntzari dagokionez:

    1. Lege aholkularitza eskaintzea Saileko organoei, eta eskatutako zuzenbide-txostenak ematea, kasu honetan Justizia eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak ezertan urratu gabe.

    2. Sailaren egintzen aurka jarritako administrazio-errekurtsoak ebazteko proposamenak aztertzea eta formulatzea, bai eta beste organoei izendatzen ez zaizkien ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioak eta auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ere, baldin eta horiek ebaztea Saileko organoen egitekoa bada. Era berean, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Auzibide Zuzendaritzaren bidez Sailak epaitegiekin eta justizia auzitegiekin dituen auziei buruzko harremanak koordinatzea, eskatzen dizkioten espedienteak eta dokumentazioa bidaltzeari begira eta horien epaiak betetzeari begira.

  4. Langileen gaineko kudeaketari dagokionez:

    1. Sailari atxikitako langileen gaineko prozedurak administratzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenez baliatuz, betiere beste organo eskudunei dagozkien egitekoak urratu gabe.

    2. Sailaren langile-premiak ebaluatzea eta Saileko plantillak eta lanpostu-zerrendak egiteko proposamenak egitea.

    3. Langileentzako formazio eta hobekuntza planak eta programak sustatzea, hala dagokionean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren lankidetzaz.

    4. Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea Saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.

    5. Langileen arloan dagozkion espedienteei hasiera ematea eta zehapen arinak jartzea, indarrean dagoen legediaren arabera.

  5. Aurrekoez gainera, Sailaren kudeaketa transbertsalaz arduratzen den organoa den aldetik:

    1. Sailaren jarduera eremuaren barruan, Administrazioa eraldatzeko eta eraberritzeko eskumena duen organoaren jarraibideak eta ekimenak garatzeko eta gauzatzeko behar den sostengua bermatzea.

    2. Sailak herritarrei informazioa eta arreta emateko dituen zerbitzuek ahalik eta ongien funtziona dezaten ziurtatzea (2. eta 3. arreta maila), eta Jaurlaritzaren Zuzenean-Herritarrentzako Arretarako Gunearekin harreman egokiak bideratzea.

    3. Informazio-sistema, estatistika eta azterlanen alorretan, kudeaketa eta koordinazio lana egitea, Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenak ezertan ere urratu gabe. Horretarako, apirilaren 23ko 86/1996 Dekretuaren bidez araututako Sailaren estatistika organo berariazkoa atxikiko zaio, betiere Jaurlaritzako sailen estatistikarako organo bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan xedatutakoa urratu gabe.

    4. Sailaren era guztietako argitalpenak (ikus-entzunezkoak, elektronikoak, informatikoak eta telematikoak) koordinatzea, Saileko zuzendaritzekin bermatuz bere eskumeneko arloetan solaskide eraginkorrak daudela.

    5. Saileko lanpostuen kokapen fisikoaren eta ekipamenduaren eta eraberritze-lanen gaineko ardura duten Saileko lan-atalekin batera egin beharrekoak zuzentzea, betiere gai honetan eskudun diren Administrazioko beste sailek dituzten eskumenak urratu gabe. Saileko bulegoak-eta mantentzea eta Sailari atxikitako ondarea administratzea eta kontserbatzea.

    6. Sailaren Informatika arloko beharrizanak aplikazioak eta euskarriak planifikatzea eta koordinatzea, baldin ez badaude Administrazioko beste sailei esleituta.

    7. Jaurlaritzaren Kontseiluak edo eskuordetutako organoek aztertu beharreko gai eta espedienteak tramitatzea eta koordinatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko xedapen eta administrazio-egintzak ere.

    8. Saileko euskararen erabilera normalizatzeko Plana dela-eta dagozkion egitekoak gauzatzea eta, hala badagokio, beharrezko neurriak bultzatzea eta arautzea.

    9. Sailburuordetza bakoitzaren esparrutik kanpo geratzen diren gaietan kontratazio organo gisa jardutea, baldin indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jotzen badira.

    10. Fundazio-arloan Sailak dituen egitekoak bere gain hartu eta koordinatzea, baldin eta honetarako organo jakinik zehazten ez bada.

    11. Sailean kalitate- eta berrikuntza-ereduak diseinatzea eta garatzea.

  6. Lurralde historikoetako kulturako lurralde-zerbitzuak ere Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo dira. Zerbitzu hauek Kultura Sailari dagozkion alorretan egiten zaizkien kontsulta edo aurkezten zaizkien dokumentuei dagokienez, edo eurek erantzun edo organo eskudunari helaraziko dizkiote.

  1. Kultura Sailean, sailburuaren mendean, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza egongo dira.

  2. Sailburuordeek honako zereginak izango dituzte, bakoitzak esleiturik duen jardun-arloan:

    1. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza eta bestelako organo eta administrazio-atalen jarduera zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

    2. Jarduera-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin elkarlanean.

    3. Beren egitekoen esparruan sailburuari beharko duen laguntza teknikoa ematea.

    4. Ezarritako jardun-politikaren ildotik, sailburuari xedapen proiektuak proposatzea.

    5. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

    6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.

    7. Gainbegiratzea plan estrategiko eta urteko jarduera-planak lantzeko prozesua, eta haien kudeaketa eta garapena.

    8. Izendatuta dituen jardun-arloetako gaietan kontratazio-organo moduan aritzea.

    9. Beren eskumenen baitako arloetan Kultura Sailak Administrazioko beste organoekin izan beharreko harremanetarako organoa izatea. Egiteko hori Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak izendatuta dituzten egitekoak urratu gabe gauzatuko dute.

    10. Beren jardun-esparruetako gaietan zehapenak jartzea, baldin eta Sailean beste organoren batek ez badu egiteko hori.

    11. Kulturako sailburuarekin elkarlanean jardutea, «Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute» ente publikoa Kultura Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.

Dekretu honen 2. artikuluan zehazten diren Saileko zuzendaritzetako arduradunek, oro har, egiteko hauek izango dituzte:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatzea, zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, organo eskudunek emandako jarraibideen arabera.

  2. Beren ardurapeko gaietan egin beharreko planak, ekintza-programak eta arau-garapenak proposatzea organo nagusiei.

  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoak gauzatzeko behar diren administrazio-egintzak ematea.

    I. ATALA

    KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL SAILBURUORDETZA ETA HONEN ZUZENDARITZAK

  1. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak dekretu honen 7. artikuluan ezartzen diren egitekoak beteko ditu ondoko arloetan:

    1. Historia eta arte ondarearen kudeaketa eta babesa; museo, liburutegi eta artxiboak.

    2. Arte eta kultura mailako jardunak eta hauen hedapena.

    3. Kirolak.

    4. Gazteria.

  2. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hasiera emango die Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak sailkatzeko edo inbentariatzeko espedienteei, eta helburu horrekin hartu beharreko erabakiak ere berak hartuko ditu, betiere erabakiok hartzea Administrazioko beste organoren baten eskumena ez bada.

  3. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Sailari dagozkion espedienteei hasiera emango die eta ebatziko ditu, baldin eginkizun hori beste organoren bati esleitu ez bazaio, honako lege hauetan xedatutakoaren arabera: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legea.

  4. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak esleituta dituen egitekoak gauzatzeko, honako zuzendaritza hauek izango ditu hierarkikoki bere mendean:

    1. Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

    2. Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

    3. Kirol Zuzendaritza.

    4. Gazteria Zuzendaritza.

  1. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskal kulturaren ondarea zaintzea, aberastea, babestea, hedatzea eta sustatzea xede duten arloetan, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen eta hau garatzeko emango diren xedapenen arabera.

    Horrekin batera, egiteko horiek izango ditu museo eta liburutegiekin loturiko arloetan, Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legean eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legean eta legeok garatzeko ematen diren xedapenetan ezarritakoaren arabera.

  2. Egiteko horiek gauzatzeko ondorengo zerbitzuak ditu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak:

    1. Kultura Ondarearen Zentroa.

    2. Museoen Zentroa.

    3. Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa.

    4. Liburutegi Zerbitzua.

      1. Hauek izango dira Kultura Ondarearen Zentroaren egitekoak:

        1. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 5. artikuluan aurreikusitako funtzioak garatzea.

        2. Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak sailkatzeko, inbentariatzeko edo desafektatzeko, zein Balizko Arkeologia Guneak kalifikatzeko espedienteak proposatzea eta izapidetzea.

        3. Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza planeamenduari eta lurralde antolamenduari buruzko agiriez txostena ematea, hala dagokionean, bai eta ingurumen-inpaktuari eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuari dagokienez ere.

        4. Euskal Kultura Ondarea zaintzeko, aberasteko, babesteko, hedatzeko eta sustatzeko helburuarekin aurrekontuetan dagoen ehuneko bateko erreserbatik datozen funtsak erabiltzeko irizpide materialak proposatzeko Sailak dituen eskumenak gauzatzea.

        5. Euskal Autonomia Erkidegoan gordetako Euskal Kultura Ondarea osatzen duten arte-lanen eta gainerako elementuen esportazioa eta mugimendua ikuskatzea dela-eta, Eusko Jaurlaritzari dagozkion administrazio-jarduerak egitea.

        6. Sailkatutako eta inbentariatutako kultura-ondasunen erosle-lehentasuneko eta atzera eskuratzeko eskubide-espedienteak izapidetzea. Eskubide horiek Eusko Jaurlaritzak beretzat edo beste erakunde publikoentzat zein irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeentzat erabili ahal izango ditu.

        7. Euskal Autonomia Erkidegoko material arkeologikoen gordailua kudeatzea.

        8. Kultura-ondarearen alorreko ondare-erantzukizunaren gaineko espedienteen eta zehapen-espedienteen instrukzioa egitea, betiere horiei ebazpena edo zehapena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoei badagokie.

      2. Hauek izango dira Museoen Zentroaren egitekoak:

        1. Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak 3. artikuluan aurreikusitako funtzioak garatzea.

        2. Museoen arloan diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.

        3. Euskal Autonomia Erkidegoko museo eta bildumei laguntzak emateko sistema kudeatzea.

        4. Euskal Autonomia Erkidegoko museoetan gordetako kultura-ondasun higigarriak dokumentatzeko, kontserbatzeko eta babesteko irizpideak zehaztea.

        5. Euskadiko Museoen Legearen arloan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.

      3. Hauek izango dira Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren egitekoak:

        1. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala dela-eta, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartu zituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzea.

        2. Kultura ondareari buruzko politikaren esparru orokorraren barruan, ondare dokumentalari eta artxiboei buruzko berariazko politika diseinatzea eta kudeatzea.

        3. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen kudeaketa-jarduerak koordinatzea.

        4. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuetako agirien tratamendua eta irizpideak normalizatzea, eta hauen edukiaren hedapena sustatzea.

        5. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo honi buruzkoak diren artxibo publiko zein pribatuetako funtsetan dagoen informazioaren deskribapena eta hedapena sustatzea.

        6. Ondare dokumentalaren eta artxiboen alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.

        7. Euskal Autonomia Erkidegoko ondare dokumentalaren eta artxiboen balioari buruzko kontzientzia sozial eta kolektiboa bultzatzeko neurriak aztertzea eta proposatzea, eta gai honetako prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko behar diren erakundeekin lan egitea.

      4. Hauek dira Liburutegi Zerbitzuaren egitekoak:

        1. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortutako Euskadiko Liburutegien Sistemari dagozkion planifikazio, funtzionamendu eta koordinazio egitekoak garatu eta gauzatzea.

        2. Jabetza Intelektualaren Erregistroaren eta hori kudeatzeko erakundeen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen funtzioak betetzea.

        3. Legezko Gordailuaren eta ISBNaren alorretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen funtzioak betetzea.

        4. Euskadin eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo ekoitzitako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu, kontserbatu eta hedatzea.

        5. Euskal bibliografia eta ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egitea, kudeatzea eta hedatzea.

        6. Irakurzaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea.

        7. Ondare bibliografikoaren eta liburutegien alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.

        8. Liburutegien eta ondare bibliografikoaren alorreko politika kudeatzea. Horretarako, beharrezko diren proiektuak sustatu eta zuzenduko dira.

        9. Sistema osatzen duten liburutegietako funtsen bibliografia erreferentziak bilduko dituen katalogo kolektiboa diseinatzea eta kudeatzea, eta haren sarbidea ziurtatzea.

        10. Euskal ondare digitala sortu, babestu eta hedatzeko eta ondare honetarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak jartzea.

        11. Ondare digitalaren alorrean lankidetza-programak sustatzea.

        12. Liburutegien alorrean euskararen erabilera normalizatzeko zer beharrizan dauden ikertzea eta zehaztea.

        1. Sistema osatzen duten erabilera publikoko liburutegientzat jarduteko eredu izango diren irizpide teknikoak eta jarraibideak ezartzea.

        2. Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoaren Sarea osatzen duten liburutegien arteko lankidetza koordinatzea, liburutegietako baliabideak hobeto aprobetxatzeko.

        3. Liburutegietan ematen diren zerbitzuak ebaluatzeko tresnak diseinatzea eta kudeatzea, eta lortutako datuak aztertuta, liburutegiei beren ahalmenak ondoen aprobetxatzeko metodologia eskaintzea.

        4. Erabilera publikoko liburutegietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza bultzatzea eta haien profila definitzea.

        5. Indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion ikuskapen-lanak egitea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen arloan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.

  3. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, ondorengo kide anitzeko organoetan, berari atxikita dauden aldetik, dagozkion egitekoak gauzatuko ditu:

    1. Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea, urriaren 23ko 284/1990 Dekretuak arautua.

    2. Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea, martxoaren 26ko 62/1996 Dekretuak arautua.

    3. Euskadiko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholku Batzordea, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua.

    4. Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua.

    5. Museoen Aholku Batzordea, martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak arautua.

    6. Liburutegien Aholku Batzordea, abenduaren 30eko 232/2008 Dekretuak arautua.

  1. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak.

  2. Kultura Sustatzeko Zuzendaritza aurreko puntuan aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.

  3. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:

    1. Aipatutako arloetan dauden beharrak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan burutzen diren jarduerak bultzatzeko, sendotzeko eta zabaltzeko egokitzat jotzen diren administrazio-neurriak hartzea.

    2. Kulturaren Euskal Behatokia zuzentzea eta kudeatzea, Behatokia Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio, dokumentazio eta ikerketa zentroa den aldetik.

    3. Zuzendaritzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlan eta ikerketak egitea eta hedatzea.

    4. Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuekiko koordinazioa eta lankidetza bultzatzeko bideak bilatzea.

    5. Arlo horietan erakunde publikoek izango duten jarduera planifikatzea.

    6. Arlo horietan kultura zaintzeaz, sortzeaz eta hedatzeaz arduratzea.

    7. Euskadin kultura-industriak garatzen laguntzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta euskal kulturaren eremuko lurraldeen arteko kultura-harremanak sustatzea.

    9. Euskal Kulturak sortutakoa kanpoan zabaltzeko neurriak aztertzea eta proposatzea, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.

  1. Kirol Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu kirolarekin lotuta dauden arloetan, beti ere arlo hauetako eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak badira.

    Horren ildotik, egiteko hauek izango ditu:

    1. Diren beharrak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion arauzko neurriak proposatzea, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

    2. Kirol federazioei beren lanean laguntzea eta horiekin batera lan egitea, indarrean dagoen arautegiaren arabera.

    3. Era guztietako kirol elkarteen sorrera bultzatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenen barruan, goi-mailako kirol jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

    5. Bertoko kirolak sustatzea eta horiei laguntza ematea.

    6. Estatuan eta nazioarteko eremuan Euskal kirolaren parte-hartzea ziurtatzeko neurriak gauzatzea.

    7. Erkidego mailako eskola lehiaketak antolatzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko kirol instalazioen sarea planifikatzea eta bultzatzea.

    9. Gorputz eta kirol jarduerei buruzko zientzia- eta teknika-ikerketak bultzatzea.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

    11. Kirolgintzaren inguruko informazioa eta dokumentazioa biltzea eta hedatzea, bai eta honen gainean egokitzat jotzen diren ikerketa eta azterlanak egitea ere.

    12. Indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion ikuskapen-lanak egitea eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arloan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.

  2. Kirol Zuzendaritzako zerbitzu nagusiez gain honako administrazio-zerbitzu hauek ere atxikita egongo dira, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen bitartez sortuak izan zirenak:

    1. Kirolaren Euskal Eskola.

    2. Kirol Medikuntzaren Euskal Zentroa.

    3. Hobekuntza Teknikorako Zentroa.

  3. Kirol Zuzendaritzari dagokio Kirol Justiziako Euskal Batzordeari bere zereginak behar bezala burutzeko behar dituen bitartekoak ematea.

  1. Gazteria Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu gazteriarekin lotuta dauden arloetan, betiere arlo hauetako eskumenak Eusko Jaurlaritzarenak badira.

    Horren ildotik, egiteko hauek izango ditu:

    1. Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak gizarteratzeko jarduerak bultzatzea.

    2. Gazte-politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.

    3. Gazteriaren egoerari buruzko informazioa eta dokumentazioa jasotzea eta zabaltzea, eta arlo honetan egoki iritzitako ikerketak eta azterlanak egitea.

    4. Beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea gazteen alorrean, aisiaren alorrean, umetasuna sustatzeko politiketan eta umeen aisia erabiltzeko alorrean.

    5. Aisiaren erabilera soziala eta kulturaren eta hezkuntzaren arlokoa sustatzeko planak egitea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zuzeneko jarduerak burutzea arlo hauetan:

      Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpe-etxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.

      Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.

      Gazteriari dagokionez bete beharreko gainerako zeregin guztiak.

    7. Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak ematen dizkieten zentroetan lan egiten duten pertsonen profila definitzea eta hauen prestakuntza bultzatzea.

    8. Gazteen elkartegintza eta boluntariotza sustatzea.

    9. Guztion intereseko jardueretan, Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea gazteriaren alorrean.

    10. Gazte-politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko Gazteriaren Euskal Behatokiaren zereginak gauzatzea.

  2. Otsailaren 2ko 14/1988 Dekretuak araututako Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea Gazteria Zuzendaritzari atxikita egongo da.

  3. Gazteria Zuzendaritza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak zuzendu eta bideratuko dituena. Beraz, Gazteria zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

    II. ATALA

    HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA ETA HONEN ZUZENDARITZAK

  1. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak dekretu honen 7. artikuluan ezarritako zereginak izango ditu honako jardun arlo hauetan:

    Hizkuntza politika.

    Euskararen sustapena.

  2. Jardun-arlo horien barnean, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak egiteko hauek izango ditu:

    1. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika antolatzea eta haren jarraipena egitea, euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, eta arlo honetako jardun-irizpideak ezartzea eta garatzea.

    2. Arlo honetako zuzendaritzek hizkuntza politika zuzentzeko egindako arauak ezartzeko, aldatzeko edo betetzeko proposamen orokor zein zehatzak koordinatzea eta, hala badagokio, sailburuari helaraztea.

    3. Euskal Autonomia Erkidego osorako plangintza orokorra osatzea eta jarduera bateratuak burutzeko planak egitea, Jaurlaritzak onar ditzan.

    4. Euskararen Aholku Batzordeak egindako proposamen zehatzetan oinarrituta, hizkuntza politikan eskumena duten herri aginte guztien arteko lankidetza dinamizatzea eta sustatzea. Horretarako, beharrezko diren ekimenak bultzatuko dira, eta instituzioen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetuko duten formulak ikertuko dira.

    5. Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, beti ere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dituzten egitekoak urratu gabe. Bere jarduera-eremuan, aginte publikoek euskararen erabilera normalizatzeko xedapen orokorrak, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak eta Euskararen Aholku Batzordearen gomendioak betetzen dituzten begiratu eta ebaluatuko du.

    6. Hizkuntza normalizatzeko zereginetan, euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten erakundeekin harremanak izatea eta, euskal hiztunen komunitate osoa kontuan izanik, beste lurralde batzuetako era guztietako erakundeekin ere aritzea.

    7. Hizkuntza eskakizunak eta horiek aplikatzeko irizpideak zehazteko proposamena osatzea Euskal Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako ondorioetarako. Era berean, irizpide horiei egokitzeko planak egiterakoan eta jarritako helburuak zein neurritan bete diren ebaluatzerakoan herri administrazioekin batera aritzea, beti ere administrazioetako bakoitzak edo, hala badagokio, Jaurlaritzako sailetako bakoitzak dituen zereginak eta eskumenak erabat errespetatuta.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta erakunde autonomoek euskararen gaineko ezaguerei buruz ematen dituzten ziurtagirien homologazioa koordinatzea, bai eta euskara-ziurtagirien erregistro bateratua kudeatzea ere.

  3. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, bere zereginak modu egokian bete ahal izateko, beharrezko iritzitako dokumentazio guztia eskatuko die bai Eusko Jaurlaritzako sailei, bai gainerako herri administrazioei ere, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko behar beste informazioa jasotzeko eta, batez ere, bakoitzak arlo horretan egiten duenaren berri izateko. Horretarako, egoki iritzitako komunikazio eta koordinazio bideak bultzatuko ditu; beti ere, erakunde edo aginte bakoitzak zerbitzu kudeaketan duen zuzeneko erantzukizuna errespetatuta.

  4. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak esleituta dituen egitekoak gauzatzeko honako zuzendaritza hauek izango ditu hierarkikoki bere mendean:

    1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

    2. Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.

    3. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.

  1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoetan euskararen erabilera normalizatzeari dagozkion arloetan.

  2. Ildo horretatik, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak zeregin hauek burutuko ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietako, udaletako eta gainerako entitate publikoetako euskara planen diseinuan eta inplementazioan aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

    2. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Plana garatzeko eta honen koordinazioa eta jarraipena egiteko beharrezko iritzitako neurriak proposatzea, sail bakoitzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioko erakunde bakoitzeko arduradunarekin lankidetzan.

    3. Plan horren betetze maila ebaluatzeko eta horren jarraipena egiteko lanak burutzea.

    4. Planak berrikusteko irizpideak zehaztea eta ezartzea.

    5. Erakundeetan eta gainerako entitate publikoetan euskara planak abian jartzeko beharrezko diren zerbitzuak antolatzeko, egituratzeko eta haien funtzionamendurako proposamenak egitea.

    6. Sozietate publikoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako euskara planen diseinuan eta inplementazioan aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

    7. Esleiturik daukan helburu nagusiari begira azpiegiturak bultzatzea eta, hala badagokio, horien arduradunak prestatzea, metodologia eta baliabideak egoki erabil ditzaten. Hori guztia beste administrazio-organoen eskumenak urratu gabe.

    8. Lehen Hezkuntzari, Bigarren Hezkuntzari eta Goi Mailako ikasketei aitortu beharreko hizkuntza-ezagutzen maila aztertzea, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriekin eta Europako Erreferentzi Marko Bateratuarekin parekatzeari begira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen eskumenak urratu gabe.

    9. Abuztuaren 31ko 128/2007 Dekretuak dioenari jarraiki, arauzkoak diren txostenak ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan zein eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko.

    10. Eskatzen duten herritarrei beren hizkuntza eskubideak babesteko informazioa eta aholkularitza ematea, eta eragindako erakundeei eskubide horiek bete daitezen laguntza eskaintzea, uztailaren 29ko 150/2008 Dekretuak sortutako Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez.

    11. Euskal herri administrazioetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza eskakizunen eta derrigortasun daten gainean derrigorrezko txostena egitea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.5 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

    12. Hizkuntza politikan eskumena duten aginte publikoen arteko lankidetza sustatzea, horien guztien jarduera koordinatua izan dadin. Hori lortzeko, Euskararen Aholku Batzordeak egindako proposamen zehatzetatik abiatuta, erakundeen arteko koordinazio batzordeak eratzeko egin beharrekoak egingo ditu.

  1. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko lanaren alorrean, beti ere euskararen erabilerari gainbalio positiboa gehituz.

  2. Ildo horretatik, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zeregin hauek burutuko ditu:

    1. Euskara normalizatzeko eta bere erabilera sustatzeko jardueren mapa osatzea.

    2. Euskararen erabilera bultzatzeko gizarte ekimenak sustatzea eta honetarako egoki diren dirulaguntza eta bestelakoak ezartzea, euskalgintzako programa, komunikabide, eta abarrentzat.

    3. Euskal gizartearen alor guztietan, eta bereziki dagozkien plangintzek ezarritako lehentasunetan, euskararen erabilera idatzia eta ahozkoa sustatzea, honetarako behar diren sentsibilizazio kanpaina eta jarduera bultzatzaileak eratu eta garatzea.

    4. Maila guztietan eguneratuta edukitzeko euskarak beharrezkoak dituen baliabideak normalizatzea eta kudeatzea, hala nola toponimia, terminologia edo euskararen corpusa.

    5. Euskararen erabilera informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan ahalbidetzeko bitartekoak egon daitezen sustatzea: ahotsaren errekonozimendurako programak, itzultzaile automatikoak, eta abar.

    6. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) Kultura Sailari atxikita egoteak Sailari dakarzkion zereginak burutzea.

    7. Gazteak euskara erabiltzera bultzatzeko ekimenak eta programak proposatu eta kudeatzea.

    8. Euskarak nazioarteko hizkuntza azoka, sare, eta abarretan tokia izan dezan, euskararen lurralde guztietako ordezkariekin elkar hartuta ekimenak burutzea Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.

    9. Euskalgintza alorreko erakunde nahiz elkarteekin elkarlanean, euskararen osorako intereseko proiektuak garatzea.

    10. Euskararen geografiako beste lurraldeekin euskararen sustapen eta garapenerako lanak garatzeko bideak lantzea.

  1. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskararen normalizazioan inplikatuta dauden eragileekiko jardunbide eta harremanekin, alde batetik, eta euskararen egoera eta garapenari buruzko ikerketekin, bestetik, zuzeneko lotura agertzen duten heinean.

  2. Ildo horretatik, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak zeregin hauek burutuko ditu:

    1. Euskararen Aholku Batzordearen lan antolamenduaz arduratzea, batzordeen lana koordinatu eta lan horien jarraipena egitea.

    2. Erakunde pribatuen euskara planak diseinatu, abian jarri eta garatzen kolaboratzea eta sustatzea.

    3. Erakunde publiko eta pribatuen jardueretan euskararen erabilera antzemateko eta ebaluatzeko sistema bat ezartzeko proposamena aztertzea eta sustatzea, gaur egun indarrean dauden kalitatea ziurtatzeko sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta.

    4. Hizkuntza politikaren ardura duten beste elkarte eta erakundeekin batera ikerketa eta lankidetza proiektu europarrak koordinatzea eta kudeatzea.

    5. Euskararen erabilera bultzatzeko legeriaren garabidean har daitezkeen arauzko neurriak aztertzea eta proposatzea, horretarako Euskararen Aholku Batzordeak emandako irizpideak aintzat hartuz.

    6. Euskararen erabilera bultzatzeko hartutako arauzko neurriak eta neurri administratiboak benetan betetzen diren eta eraginkorrak diren aztertzea eta horren jarraipena egitea.

    7. Sailburuordetzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlanak eta ikerketak burutzea, eta hauen zabalkundea egitea.

    8. Euskararen lurraldeen mapa eta inkesta soziolinguistikoa egitea eta aldiro-aldiro berrikustea.

    9. Hizkuntza normalizazioaren alderdiak ikertzeko politika bultzatzea eta koordinatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen eskumenak urratu gabe.

      XXI. mendeko euskararen erabileraren parametroak identifikatzea (Internet, gizarte sareak, tresna teknologiko berriak) eta alor honetan egoki irizten diren azterlanak eta ikerketak bultzatzea.

    1. Nazioarte mailako behaketa eta prospekzio estrategikoak garatzea, hizkuntza politikaren praktika berritzaileen jarraipena eginez. Europar Batasunean eta hortik kanpo dauden eremu urriko hizkuntzen gizarte errealitateak ezagutzeko, ikerketa eta lankidetza akordioak bilatzea.

    2. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia edo hari jarraipena emango dion egitasmoa ebaluatzeko eta aldiro eguneratzeko gauzatu behar diren ikerketak eta analisiak egitea.

Lehenengoa. Sailburuordeek eta zuzendariek, gaixotzeagatik zein beste edozein arrazoirengatik, beren karguetan jarduterik ez badute, edo kargua hutsik badago, honako era honetara jokatuko da beren zereginak betetzerakoan:

  1. Sailburuordeek dituzten zereginak eta eskumenak, beren mende dauden zuzendariek beteko dituzte dekretu honetan ezarritako ordenaren arabera.

  2. Zuzendariek dituzten zereginak eta eskumenak, dagokion sailburuordeak beteko ditu.

  3. Zuzenean sailburuaren menpe dauden zuzendarien ordezkapena txandaka egingo da, zehapen-espedienteei hasiera eman edo erabaki behar direnean izan ezik; honelakoetan sailburuak berak erabakiko du zer egin.

    Bigarrena. Kultura Sailari dagozkion zigor-prozeduren instrukzio-egilea sailburuak berak izendatuko du, zeregin hori esleituta duten ataletako teknikarien artean.

    Hortaz, sailburuak instrukzio-egilea izendatuko du teknikarien artean, txandaka, espedienteari hasiera ematerakoan antzinatasun handiena duenetik hasita, baina inork ere bi txanda jarraian egin barik, salbu eta aski langilerik ez dagoenean.

Indarrik gabe uzten dira Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretua eta dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen gainerako xedapenak.

Lehenengoa. Dekretu hau garatzeko hartu beharreko erabaki guztiak hartzeko ahalmena izango du Kulturako sailburuak.

Bigarrena. Dekretu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.