Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

353/2010 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona ondoko sozietatearen kapital-gehikuntzan akzioak harpidetzeko: Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA. Bestalde, dekretu horrekin aldatu egiten dira aipatu sozietatearen estatutuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 196
  • Xedapen-zk.: 353
  • Xedapen-data: 2010/12/28
  • Argitaratze-data: 2011/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren bitartez, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA Portu zen, zeinaren bazkide bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa baita (1. artikulua), eta, bestalde, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailari(artikulua) egun Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikia da (5. artikulua).

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen sozietatean.

Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren uztailaren 8ko 155/2010 Dekretuaz aldatutakoaren bitartez, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sortzeko baimena ematen da; eta bere 3. artikuluan zehazten denez, sozietate horren helburua da,

«1. Sozietatearen xede soziala hauxe da:

  1. «Etxebizitza Hutsaren Programa» delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honakoak: aipatu bezalako etxebizitzak birgaitu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.

  2. Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, ezein lagapen-tituluaren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

  3. Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.

  4. Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein eskudun organismoei direlako etxebizitzak eskura jarriaz.

  5. Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreango araudiak zehaztutakoarekin bat etorriaz, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

  6. Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.

  7. Lehenengo helburu errentatzea duten higiezinak erosi eta saltzea, erositako etxebizitzak euren akuradunei edo horiei ez bada hirugarren batzuei eskualdatzeko aukera alde batera utzi gabe.

  8. Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30/2007 Legeko 24.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Sozietatearen kapital sozialean partaide diren gainerako erakundeen eta haien mendeko erakunde autonomo eta gainerako erakunde publikoen tresna propio eta zerbitzu tekniko izaera du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk.

    Sozietatearen kapital osoa titulartasun publikokoa izango da, eta zein erakundetan den tresna propio eta zerbitzu teknikoa, haiexekin burutuko du nagusiki bere jarduera.

    Sozietatea trena propio eta zerbitzu tekniko bada Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailetan eta beste sozietate batzuetan; horiek sozietate hari honakoak enkarga ahal dizkiote: xede sozialarekin zerikusia duten lan, zerbitzu eta jarduerak, betiere horrek administrazio-ahala erabiltzea ez badakar.

    Sailak edo erakunde gomendatzaileak, kudeatzeko gomendioaren bitartez, enkargatzen badizkio lanak sozietateari, haiek ezarritako jarraibideen arabera egin beharko ditu.

    Aipatu kudeatzeko gomendioak tresna-izaera dute eta ez kontratuzkoa; beraz, barrukoak, agindupekoak eta menpekoak dira ondorio guztietarako. Sozietateak betebeharrekoak izango dira, eta honelaxe ordainduko dira: tresna propio eta zerbitzu tekniko izango da Sozietatea beste entitate batzuetan, eta entitate horien partaidetzarekin, Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko zein sailari dagoen atxikia, bada, sail horren arau organikoek zehaztu organoak, nahikotasun ekonomiko eta finantzariorako irizpideaz finkatutako tarifen arabera, alegia.

    Tresna propio eta zerbitzu tekniko gisa Sozietateari agindutako ezinbesteko jarduerak proiektu, memoria edo beste dokumentu tekniko batzuetan zehaztuko dira, kasuen arabera, eta dagokien aurrekontuan baloratuko dira, betiere ezarritako salneurrien arabera.

    Tresna propio eta zerbitzu tekniko izatearen ondorioz, tresna propio deneko erakundeek deitutako lizitazio publikoetan ezingo du parte hartu Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk; halere, lizitatzailerik aurkezten ez denetan lizitazioen helburu diren zerbitzua esleitu ahal izango zaie.

    1. Sozietatearen xede eta jarduera nagusiak gauzatzeko beharrezko edo komenigarritzat jotzen diren jarduera osagarriak ere, Sozietatearen xedearen barruan sartzen dira. Jarduera batzuk baliatzeko, legeak betekizun bereziak eskatzen baditu eta Sozietateak ezin baditu bete horiek, Sozietatearen xedetik kanpo geratzen dira.

    2. Sozietatearen xedea burutzeko, Sozietateak partea izan dezake beste enpresa nazional edo atzerritar batzuetan, baldin eta etxebizitza hutsei dagokienez birgaitzeko eta errentamenduak kudeatzeko beste programa batzuk (edo antzeko batzuk) badira euren helburu; Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldez aurretik baimena izanda eta kasu bakoitzerako erabakitako baldintzen barruan.

      2010eko azaroaren 26an, Sozietatearen Administrazio Kontseiluak zera proposatu zion Batzar Nagusiari: kapital-gehikuntza bat, Sozietatearen xedea garatzeko diruzaintza-premiei aurre egiteko zena. Proposamen horren arabera, lau milioi zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila zortziehun eta hirurogeita bat euro eta sei zentimokoa (4.749.861,06) da kapital-gehikuntza egungo kapitala hiru miloi berrogeita hemeretzi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru (3.049.793) eurokoa da, kapital-gehikuntza hori honelaxe errepresentatzen da: 7.903 akzio berri, bakoitza 601,02 euroko balio izendunekoa, guztiak ere, bazkide bakarrak EAEko Administrazioak osorik harpidetu eta ordainduko dituenak».

      Aipatu kapital-gehikuntza egin ostean, Euskal Autonomia Erkidegoak Sozietatean izango duen partaidetza-portzentajea % 100ekoa izango da.

      Horiek horrela, eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Sozietatearen kapitala zazpi miloi zortziehun eta bederatzi mila seiehun eta berrogeita hamahiru euro eta laurogeita zortzi zentimokoa (7.809.653,88) da, eta 12.994 akzio arrunt eta izendu direnek osotzen dute, bakoitza seiehun eta bat euro eta bi zentimoko (601,02) balio izendunekoa, 1etik 12994ra (biak barne) korrelatiboki zenbatuak, eta tituluetan gauzatuak. Talonario-liburuetan jarrita agertuko dira akzioak.

Onartzen denetik aurrera sortuko ditu ondorioak agindu honek, baina horrek ez du eragotziko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.