Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

334/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 3187
  • Xedapen-zk.: 334
  • Xedapen-data: 2010/12/14
  • Argitaratze-data: 2011/06/20

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

1254/2009 Errege Dekretuak, uztailaren 24koak, Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak ezartzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du 2215/1993 Errege Dekretuak, abenduaren 17koak, ezartzen zuen bidaia-agentzietako goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen uztailaren 24ko 1254/2009 Errege Dekretuaren babesean.

Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko abenduaren 14an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da bidaia konbinatuak eta orotariko ekitaldiak programatzea eta egitea eta turismo-zerbitzuak saltzea bidaia-agentzien eta beste banaketa-unitate batzuen bidez, eta, horretarako, marketin-programak garatzeko ekintzak proposatzea eta bezeroen gogobetetasuna ziurtatzea.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Turismo-merkatua aztertzea, kontsumitzaileen beharrak, lehiatzaileen estrategiak eta sektorearen bilakaera ezagutzeko eta, horrela, negozio-aukerak aurkitzeko.

    2. Bezeroen eskarietara kalitatean, denboran eta prezioan egokituko diren bidaia konbinatuak eta beste turismo-zerbitzu konplexu batzuk programatzea eta eskaintzea.

    3. Bezeroen iguripenetara eta beharretara egokituko diren biltzarretarako, azoketarako eta beste ekitaldi batzuetarako zerbitzuak programatzea eta eskaintzea.

    4. Hornitzaileak kalitatea/prezioa erlazioaren arabera hautatzea, eta kostuak eta etekinak kalkulatzea, eskaintzaren azken prezioa finkatzeko.

    5. Sustapen- eta komunikazio-programak eta banaketa-sistemak proposatzea, enpresaren eskaintza merkatuan ezagutarazteko, eta horien eraginkortasuna kontrolatzea.

    6. Bezeroei turismo-zerbitzuetako hainbat aukera aholkatzea eta proposatzea, haien eskaerak interpretatuz eta beharrak kalibratuz, betiere haien iguripenak estaltzera begira.

    7. Turismo-zerbitzuen eta -produktuen erabilera-eskubideak erreserbatzea, aplikatu beharreko tarifak kalkulatuz, eta horiek berresteko bonuak eta dokumentuak jaulkitzea.

    8. Bidaia-agentzietako antolamendu-egiturak ezartzea eta sailak administratzea, giza baliabideak zein baliabide materialak optimizatzeko eta emaitzak kontrolatzeko.

    9. Zereginak betetzean, sektoreko berezko informazioaren eta komunikazioaren teknologietako tresnak maiz aplikatzea, eta etengabe eguneratuta izatea.

    10. Eskaintzarekin lotuta egongo den salmenta-osteko zerbitzua ematea eta bezeroei arreta ematea, bezeroen eskaerei eta erreklamazioei erantzuteko eta bezeroen gogobetetasuna eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko.

    11. Bere kargura dauden langileak motibatzea eta funtzioak eta zereginak eskuordetzea, betiere parte-hartzea, errespetua, tolerantzia-jarrerak eta aukera-berdintasunaren printzipioak sustatuz.

    12. Nork bere enplegua sortzeko enpresa-espiritua mantentzea.

    1. Administrazio-zereginak garatzea fakturazio, kobrantza eta ordainketako eragiketak barne, legeen, ekonomiaren eta enpresaren arloko eskakizunak betetzeko eta bezeroekiko eta hornitzaileekiko betebeharrak ekonomikoki likidatzeko.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Turismo-zerbitzuen eta -produktuen salmenta HOT095_3 (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0266_3: turismo-zerbitzuak eta bidaiak saltzea.

      UC0267_2: bidaia-agentzietako kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa garatzea.

      UC0268_3: turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea.

      UC1057_2: turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

    2. Bidaia konbinatuak eta ekitaldiak sortzea eta kudeatzea HOT330/3 (1700/2007 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, eta «Ostalaritza eta turismo» lanbide-arloko hamahiru lanbide-kualifikazio ezartzen dituena). Honako konpetentzia-atalak hartzen ditu barnean:

      UC1055_3: bidaia konbinatuak, txangoak eta lekualdaketak lantzea eta gauzatzea.

      UC1056_3: ekitaldiak kudeatzea.

      UC0268_3: turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea.

      UC1057_2: turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Tokiko turismoa sustatzea eta bisitariari informazioa ematea HOT0336_3 (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0268_3: turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea.

      UC1057_2: turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

      UC1074_3: turismo-informazioa kudeatzea.

    2. Turistak eta bisitariak gidatzea HOT 335_3 (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1069_3: jardun-esparruan kultura-interesa duten ondasunak eta ondarea interpretatzea turistei eta bisitariei.

      UC1070_3: jardun-esparruko espazio naturalak eta kultura-interesa duten beste ondasun batzuk interpretatzea turistei eta bisitariei.

      UC1072_3: gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

      UC1073_3: gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

  1. Lanbide-irudi honek turismo-sektorean egiten du lan, bidaia-agentzia txikizkarien, handizkarien eta handizkari/txikizkarien azpisektorean, baita harreran eta ekitaldietan espezializatutako agentzietan ere.

  2. Beren konturako langileak dira, haien bidaia- edo ekitaldi-agentzia kudeatzen dutenak, edo besteren konturako langileak, honako arlo funtzional hauetako bulegoko eta/edo saileko langile gisa edo buru gisa lan egiten dutenak:

    Administrazioa.

    Erreserbak.

    Produktua.

    Turismo-zerbitzuen/produktuen eta ekitaldien salmenta.

  3. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Bidaia-agentziako bulegoko burua.

    Bidaia-agentziako saileko burua.

    Bidaia-agentea.

    Bidaia-kontsultaria.

    Ekitaldien antolatzailea.

    Bidaia-zerbitzuen eta bidaia programatuen saltzailea.

    Turismo-zerbitzuen eta -bidaien sustatzaile komertziala.

    «Booking» edo erreserba-saileko langilea.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Kontsumitzaileei, lehiari eta sektorearen bilakaerari buruzko informazioa identifikatzea eta hautatzea, negozio-aukerak ezagutzeko ikerketa-teknika egokiak aplikatuz.

    2. Zerbitzu-hornitzaileei, kalitate-estandarrei, merkatuko prezioei eta bezeroen eskariei buruzko informazioa aztertzea, eta, horretarako, bidaia konbinatuak eta beste turismo-zerbitzu konplexu batzuk programatzeko eta eskaintzeko ezarritako prozedurak aplikatzea eta indarrean dagoen araudia aplikatzea.

    3. Bezeroen eskariari eta bilkuren merkatuari buruzko informazioa aztertzea, eta biltzarrak, konbentzioak, azokak eta bestelako ekitaldiak programatzeko eta eskaintzeko koordinazio-beharrak eta norberaren eta besteren baliabideak zehaztea.

    4. Aldagai ekonomikoak eta kalitatekoak balioztatzea, eta hornitzaileak hautatzeko hainbat metodo aplikatzea.

    5. Marketineko tresnak eta estrategiak aztertzea, eta sustapen, komunikazio eta banaketako programak proposatzeko aplikazioak eta faseak ezagutzea.

    6. Turismo-zerbitzuak eta antzekoak hautatzea, eta, horretarako, kontsumitzaileen beharrak, motibazioak eta iguripenak identifikatzea, bezeroari aholkuak emateko eta aukerarik onena proposatzeko, gutxienez atzerriko bi hizkuntza erabiliz.

    7. Hainbat zerbitzuren eta hornitzaileren tarifak identifikatzea, eta turismo-zerbitzuak eta -produktuak erabiltzeko eskubideak erreserbatzera zuzenduko den zenbatekoa kotizatzea eta/edo kalkulatzea, betiere indarrean dagoen araudia kontuan izanik.

    8. Bidaia-agentzien eta zerbitzu-hornitzaileen berezko dokumentazioa zehaztea, bidaiei eta beste zerbitzuei buruzko dokumentazio egokia jaulkitzeko prozedurak aplikatuz.

    9. Giza baliabideak eta baliabide materialak aztertzea, eta, horretarako, lanpostuak, langileen funtzioak eta ekipamendua zehaztea, bidaia-agentzietako sailak administratzeko eta antolamendu-egiturak ezartzeko.

    10. Bezeroekin eta hornitzaileekin fakturatzeko eta likidatzeko prozesuak aztertzea, eta legearen, ekonomiaren eta enpresaren arloko eskakizunak identifikatzea bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako administrazio-zereginak garatzeko.

    11. Informatika-aplikazioak eta kudeaketakoak zehaztea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eta egiten diren zerbitzuen eraginkortasuna gehitzeko duten erabilgarritasuna ezagutzea.

    12. Zerbitzu-prozedurak eta salmenta-osteko jardunak zehaztea, kalitate-protokoloak aplikatzeko teknikarik egokienak hautatuz.

    1. Jarrera positiboak aztertzea, eta partaidetza, errespetua, tolerantzia eta pertsonen arteko aukera berdintasuna baloratzea, bere kargura dauden langileak motibatzeko.

    2. Negozio-aukerak ezagutzea eta identifikatzea, merkatua analizatuta eta enpresa-izpiritua mantentzeko proiektuen bideragarritasuna aztertuta.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Turismo-merkatuaren egitura.

    2. Protokoloa eta harreman publikoak.

    3. Turismo-marketina.

    4. Turismo-helmugak.

    5. Turismo-baliabideak.

    6. Turismo-produktuen kudeaketa.

    7. Turismo-zerbitzuen salmenta.

    8. Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza.

    9. Ingelesa.

    10. Atzerriko bigarren hizkuntza.

    11. Bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen, eduki, iraupen, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu eta ebaluazio-irizpide berekoak badira. Horiek Lanbide Heziketako tituluen gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretuetan daude ezarrita. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu horretako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek uztailaren 24ko 1254/2009 Errege Dekretuan ezarritako Bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    bidaia-agentzietako teknikari espezialistak, ostalaritza eta turismoaren arlokoak.

  2. Abenduaren 17ko 2215/1993 Errege Dekretuak ezarritako Bidaia-agentzietako goi-mailako teknikariaren tituluak uztailaren 24ko 1254/2009 Errege Dekretuan ezarritako bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide-jardunaren erregulazioa.

  1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Errege Dekretu horretan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide-titulaturen jardunaren erregulazioa.

  2. Era berean, Errege Dekretu horren lehen xedapen gehigarriko 1. atalean ezarritako titulazio akademikoen baliokidetasunak hartuko dira aintzat, lanbide arautuak garatzeko gaitzen duten xedapenak betetzearen kalterik gabe.

    Hirugarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIEGUEZ.

ABENDUAREN 14KO 334/2010 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0171 1. Turismo-merkatuaren egitura 132 1.a

0172 2. Protokoloa eta harreman publikoak 132 1.a

0173 3. Turismo-marketina 132 1.a

0383 4. Turismo-helmugak 165 1.a

0384 5. Turismo-baliabideak 165 1.a

0397 6. Turismo-produktuen kudeaketa 140 2.a

0398 7. Turismo-zerbitzuen salmenta 140 2.a

0399 8. Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza 140 2.a

0179 9. Ingelesa 165 1.a

0180 10. Atzerriko bigarren hizkuntza 120 2.a

0400 11. Bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa 50 2.a

0401 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0402 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0403 14. Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

ABENDUAREN 14KO 334/2010 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

  1. lanbide-modulua: Turismo-merkatuaren egitura.

    Kodea: 0171.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sektore turistikoa, haren bilakaera historikoa eta egungo egoera dagokion testuinguruan sartzen du, eta jarduera sozioekonomiko gisa dituen ondorioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sektore turistikoa ezaugarritzen duten oinarrizko elementuak definitu ditu.

        2. Turismoaren bilakaera aztertu du.

        3. Sektore turistikoarekin lotzen diren erakunde publikoak eta pribatuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        4. Turismo-jarduerak gune turistikoaren garapen ekonomikoari eta sozialari dagokionez duen garrantzia baloratu du.

        5. Turismoaren alorreko topaketa nazionalak eta nazioartekoak identifikatu ditu, baita sektorerako duten garrantzia ere.

        6. Teknologia berriek sektore turistikoan duten erabilera ezagutu du, baita turismoa dinamizatzeko elementu gisa duen eragina ere.

      2. Tipologia turistikoak identifikatzen ditu, eta eskariarekin eta aurreikus daitekeen bilakaerarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tipologia turistikoak definitu ditu, eta haien oinarrizko ezaugarriekin lotu ditu.

        2. Banaketa geografikoaren arabera kokatu ditu tipologia turistikoak.

        3. Kokapen espazialean eragina duten faktoreak zerrendatu ditu, betiere zonaren turismo motaren arabera.

        4. Zona bateko turismo-garapenaren alde onak eta alde txarrak deskribatu ditu.

        5. Turismo-tipologia nazionalen joerak aztertu ditu.

        6. Nazioarteko turismo-tipologien joerak aztertu ditu.

        7. Eskarian eragina duten faktoreak baloratu ditu, baita horien gainean eta horien banaketaren gainean sor dezakegun eragina ere.

      3. Eskaintza turistikoa aztertzen du, eta haren osagai nagusiak eta bitartekaritza eta banaketako bideak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskaintza turistikoa definitu du, eskaintzaren elementuekin eta oinarrizko egiturarekin batera.

        2. Bitartekaritza turistikoko bideak ezaugarritu ditu, baita banaketa-sistema berriak ere.

        3. Tipologiaren eta oinarrizko ezaugarrien arabera bereizi ditu turismo-ostatuko enpresak.

        4. Garraiobide turistikoak eta horiekin lotzen diren zerbitzuak identifikatu ditu.

        5. Eskaintza osagarria ezaugarritu du.

        6. Gune turistikoaren berezitasunak deskribatu ditu.

        7. Turismoak gune turistikoaren ekonomian duen garrantzia baloratu du.

      4. Eskaintza turistikoa eta gaur egungo joerak ezaugarritzen ditu, eta eragiten duten faktoreekin eta elementuekin lotzen du eskaintza.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskaintza turistikoaren faktoreak kontzeptualizatu eta zehaztu ditu.

        2. Tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatu ditu bezeroak.

        3. Eskariaren malgutasunean eragina duten kanpo-elementuak deskribatu ditu.

        4. Eskari turistikoaren motibazio nagusiak ezaugarritu ditu.

        5. Eskariaren urtarokotasuna ezaugarritu du, baita urtarokotasunaren joerak iraultzeko teknikak ere.

        6. Bezero motaren araberako erosketa metodologia aztertu du.

        7. Eskariaren gaur egungo joerak eta garatzeko bidean diren merkatuak ikertu ditu.

        8. Bezeroak ezagutzeak eskari turistikoaren dinamizatzaile gisa duen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Sektore turistikoaren testuingurua.

        Turismoaren bilakaera aztertzea.

        Jarduera turistikoak biztanleriagune baten garapenean duen garrantzia baloratzea.

        Turismoa: definizioa, ezaugarritzen duten elementuak eta sailkapen berriak.

        Sektore publikoarekin lotzen diren tokiko, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko erakunde publikoak eta pribatuak.

        Teknologia berriak informazio eta sustapen turistikoko iturri gisa baloratzea.

        Turismo-arloko langilea bere lanbidearen esparruan baloratzea.

      2. Tipologia turistikoak eta joerak identifikatzea.

        Tipologia turistiko bakoitzaren kokapen espazialean eragina duten faktoreak identifikatzea.

        Tipologia turistiko nagusien kokapen geografikoa finkatzea.

        Zona bateko turismo-garapenaren alde onak eta alde txarrak identifikatzea.

        Estatuko tipologia turistikoaren joerak aztertzea.

        Nazioarteko tipologia turistikoaren joerak aztertzea.

        Eskarian eragina duten faktoreak baloratzea eta horien aldatzeko ahalmena baloratzea.

        Tipologia turistikoak eta ezaugarriak.

        Gaur egungo turismo-joeren bilakaeraren gaineko interesa.

      3. Eskaintza turistikoa aztertzea.

        Estatuko gune turistikoak identifikatzea.

        Eskaintza turistikoa. Definizioa eta eskaintza osatzen duten elementuak.

        Bitartekaritza turistikoa. Banaketa-bideak.

        Turismo-ostatuko enpresak. Definizioa. Tipologia eta ezaugarriak.

        Garraiobide turistikoak. Garraioarekin lotzen diren zerbitzuak.

        Eskaintza osagarria.

        Gune turistikoa. Gune igorlea eta gune hartzailea.

        Turismoak duen garrantzi ekonomikoaren balorazioa eta barne-produktu gordinerako ekarpena.

      4. Eskari turistikoa ezaugarritzea.

        Bezeroak tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatzea.

        Eskari turistikoaren motibazioak identifikatzea.

        Eskari turistikoaren gaur egungo joerak aztertzea.

        Bezero motaren araberako erosketa-metodologia aztertzea.

        Eskari turistikoa. Definizioa eta ezaugarriak.

        Eskari turistikoaren malgutasunean eragina duten kanpo-elementuak.

        Eskariaren urtarokotasuna. Urtarokotasunaren joerak iraultzeko ekintzak.

        Bezeroak eskariaren elementu dinamizatzaile gisa ezagutzeko interesa.

  2. lanbide-modulua: Protokoloa eta harreman publikoak.

    Kodea: 0172.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Protokolo instituzionala aplikatzen du, eta, horretarako, antolamendu-sistemak aztertzen ditu eta protokolo eta lehentasun ofizialen araudia erabiltzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Protokolo instituzionala osatzen duten elementuak definitu ditu.

        2. Ekitaldi ofizialetako presidentzia ezartzeko irizpideak finkatu ditu.

        3. Antolatu beharreko ekitaldi motaren arabera gonbidatuak antolatzeko sistemak ezaugarritu ditu.

        4. Estatuko eta beste erakunde batzuetako protokolo eta lehentasun ofizialei buruzko araudia ezagutu du.

        5. Garatu beharreko ekitaldiaren araberako protokolo-programak egin ditu.

        6. Protokolo-ekitaldien diseinua eta plangintza ezaugarritu du.

        7. Ekitaldi moten araberako hainbat motatako gonbidapenak diseinatu ditu.

        8. Protokolo-ekitaldien barruan banderen arloko antolamendua zehaztu du.

      2. Enpresen protokoloa aplikatzen du, eta, horretarako, ekitaldiaren izaeraren eta motaren arabera eta helburu den publikoaren arabera, zein diseinu- eta antolamendu-elementu izango dituen deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Antolatu beharreko ekitaldien izaera eta mota ezaugarritu du.

        2. Protokolo eta komunikaziorako eskuliburua diseinatu du.

        3. Zein publikori zuzentzen zaion identifikatu du.

        4. Enpresetako protokolo-ekitaldien antolamendu eta diseinuko elementuak identifikatu ditu (presidentzia, gonbidatuak, eguna, ordua, lekua, etab.).

        5. Ekitaldiaren garapenean protokoloa zuzen aplikatu dela egiaztatu du.

        6. Ekitaldia behar bezala garatzeko beharrezko dokumentazioa zerrendatu du, ekitaldi mota kontuan izanik.

        7. Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma landu du.

        8. Antolatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu ekonomikoa kalkulatu du.

      3. Harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzen ditu turismoaren esparruan, eta oinarri eta elementu horiekin lotzen diren teknikak hautatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Harreman publikoetako oinarriak eta printzipioak definitu ditu.

        2. Enpresa eta erakunde turistikoetako nortasun korporatiboaren elementuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        3. Sektore turistikoko erakunde publikoetako eta pribatuetako marka nagusiak identifikatu ditu.

        4. Irudi korporatiboaren kontzeptua eta horren osagaiak identifikatu eta sailkatu ditu.

        5. Enpresa eta erakunde turistikoek proiektatutako irudi motak ezagutu ditu.

        6. Komunikaziorako bideak eta prozesuak identifikatu ditu.

        7. Hitzezko eta hitzik gabeko adierazpeneko askotariko teknikak aplikatu ditu.

        8. Harreman publikoetako baliabideak ezagutu eta baloratu ditu.

        9. Komunikatu beharreko produktuaren arabera hautatu ditu hedabideak.

        10. Enpresa eta erakunde turistikoetako irudiaren, nortasun korporatiboaren, komunikazioaren eta harreman publikoen garrantzia baloratu du.

      4. Bezeroarekin komunikazioa ezartzen du, eta erabilitako teknikak erabiltzaile motarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroari emandako arreta zuzenaren helburuak aztertu ditu.

        2. Bezeroei arreta emateko teknikak ezaugarritu ditu.

        3. Bezeroari arreta emateko moduak bereizi ditu.

        4. Harreman zuzenaren eta zeharkakoaren ekintzak aplikatu ditu.

        5. Bezeroarekiko komunikazio-teknikak erabili ditu.

        6. Bezero motak ezaugarritu ditu.

        7. Bezeroari arreta emateko prozesuetako jarrerak eta trebetasunak erakutsi ditu.

        8. Taldea dinamizatzeko eta taldearen elkarreraginerako teknikak definitu ditu.

      5. Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzen ditu, eta bezeroa behar bezala gogobetetzearekin lotzen diren ebazpen faseak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kexen, erreklamazioen eta iradokizunen kontzeptu formalak eta ez-formalak definitu eta aztertu ditu.

        2. Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak ezagutu ditu.

        3. Kexen, erreklamazioen edo iradokizunen komunikazio-bideak identifikatu ditu, baita antolamenduan duten hierarkizazioa ere.

        4. Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia baloratu du.

        5. Dagokion eskumenen esparruaren barruan bezeroaren gogobetetasuna lortzeko, kexen eta erreklamazioen kudeaketan jarraitu beharreko faseak ezarri ditu.

        6. Enpresa turistikoetako establezimenduetan bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia bete du.

        7. Bezeroari arreta emateko eta kexak eta iradokizunak kudeatzeko eskuliburu korporatibo batek bildu behar dituen funtsezko puntuak diseinatu ditu.

      6. Bezeroari arreta behar bezala emateko jarrerak mantentzen ditu, eta jasotako tratuari dagokionez bezeroek zituzten iguripenak gainditzearen garrantzia aztertu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezero moten iguripenak aztertu ditu.

        2. Enpatiazko jarrera lortu du.

        3. Sinpatia-jarreraren garrantzia baloratu du.

        4. Bezeroekiko, goragokoekiko eta lankideekiko errespetuzko jarrera baloratu du une oro.

        5. Jarrera profesionala lortu du.

        6. Zuhurtasun-jarrera lortu du.

        7. Irudi korporatiboaren garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Erakunde-protokoloa aplikatzea.

        Gonbidatuen antolamenduaz arduratzea.

        Protokolo-ekitaldien proiekzioak egitea.

        Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko protokolo-araudiak aztertzea.

        Protokolo-ekitaldietarako gonbidapenak diseinatzea.

        Protokolo-ekitaldietako banderak antolatzea.

        Protokolo instituzionala.

        Presidentzia motak.

        Gonbidatuen antolamendu-sistema.

        Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko protokolo-araudiak.

        Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako protokolo eta lehentasun ofizialen arloko araudiarekiko interesa azaltzea.

        Ekitaldien antolamenduan protokolo-arauak errespetatzea.

      2. Enpresa-protokoloa aplikatzea.

        Helburu den publikoa identifikatzea eta ekitaldia egokitzea.

        Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma lantzea.

        Enpresa baten protokolo eta komunikaziorako eskuliburua lantzea.

        Protokolo-ekitaldietarako aurrekontu ekonomikoak lantzea.

        Enpresetako protokolo-ekitaldien motak eta helburuak.

        Enpresa baten protokolo eta komunikaziorako eskuliburua.

        Enpresetako protokolo-ekitaldien prozedurak.

        Protokolo-programetako dokumentazio motak.

        Antolatu beharreko ekitaldien programak eta kronogramak lantzeko ekimena izatea.

        Protokolo-ekitaldiak prestatzeko talde-lanetan laguntzea.

        Zorroztasunez jardutea protokolo-ekitaldietan arauak aplikatzean.

      3. Turismoaren esparruan harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzea.

        Harreman publikoak aplikatzea eta baloratzea turismoaren, enpresaren eta erakundeen esparruan.

        Irudi korporatiboaren osagaiak eta irudi motak aztertzea.

        Estatuko eta autonomia erkidegoetako turismoaren irudia aztertzea.

        Irudiko arrisku faktoreak baloratzea.

        Nortasunaren elementuak: markak, logotipoak, eskuliburu korporatiboak.

        Irudi korporatiboaren osagaiak.

        Giza harremanetako baliabideak.

        Nortasun eta irudi korporatiboaren eta instituzionalaren kontzeptua.

        Irudi korporatibo motak, errealak eta proiektatuak.

        Irudi pertsonala eta gorputz-adierazpena zaintzea.

        Gizarte-trebetasunen gaineko interesa izatea.

        Irudian eragina duten arrisku faktoreak errespetatzea.

      4. Bezeroari arreta emateko eta harekin komunikatzeko teknikak.

        Bezeroari arreta ematearen helburuak baloratzea.

        Ahozko eta idatzizko adierazpenaren teknikak identifikatzea eta maneiatzea.

        Enpresako eta enpresaz kanpoko komunikazio-prozesua aztertzea.

        Sektore turistikoaren komunikazioan aplikatutako giza harremanetako baliabideak identifikatzea eta aztertzea.

        Bezeroari arreta emateko modalitateak erabiltzea: hizkuntza, harrerarako lekua, irudi pertsonala.

        Bezeroekin komunikatzeko askotariko teknikak erabiltzea.

        Komunikazio-bideak.

        Bezero motak, harreman zuzena eta zeharkakoa.

        Bezeroari arreta emateko modalitateak.

        Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren kontzeptua.

        Giza harremanetako baliabideen motak bezeroarekiko harremanetan. Taldea dinamizatzeko teknikak.

        Talde-komunikazioko jardueretan laguntzea.

        Bezeroari arreta egokia emateko interesa azaltzea.

        Komunikazio pertsonala hobetzeko teknikak garatzean ekimena izatea.

      5. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

        Kexa, iradokizuna, erreklamazioa eta erreklamazio formala identifikatzea eta bereiztea.

        Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak hautatzea.

        Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia baloratzea.

        Bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia aztertzea.

        Bezeroei arreta emateko eta kexak eta erreklamazioak kudeatzeko eskuliburu korporatiboa lantzea.

        Ostalaritzako enpresetarako kexa eta iradokizunetako informazioa biltzeko dokumentuak lantzea.

        Kexaren, erreklamazioaren, erreklamazio formalaren eta iradokizunaren kontzeptua.

        Ostalaritza eta turismoko enpresetan bezeroaren kexak biltzeko moduak.

        Kexa eta erreklamazioen kudeaketaren faseak.

        Bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia. Autonomia Erkidegoetako, Estatuko eta Europar Batasuneko arauak.

        Bezeroen erreklamazioen sistemak, erreklamazio-orriak eta kontsumo-arbitrajea.

        Kexak eta iradokizunak biltzeko sistema motak, erreklamazio-orriak, iritziak eta bezeroen gogobetetasun-inkestak.

        Bezeroen datuak eta iritziak lortzeko tekniken gaineko interesa izatea, informazioa biltzeko iturri gisa.

        Bezeroei etengabe behatzeko jarrera izatea bezeroen iritziaren informazioa lortzeko bide gisa, betiere ostalaritza eta turismoko enpresetako zerbitzuari dagokionez.

        Bezeroek ostalaritzako zerbitzuari buruz duten iritzia errespetatzea, eta zorroztasunez jardutea bezeroengandik jasotako informazioa aztertzeko garaian.

      6. Bezeroei arreta emateko jarrerak.

        Ostalaritzako bezeroaren tratuan eta zerbitzuan profesionaltasunez jardutearen garrantzia baloratzea.

        Lan-esparruaren barruan zuhurtasunaren garrantzia baloratzea.

        Enpresaren irudi korporatiboan bezeroei arreta emateko jarrerek duten garrantzia baloratzea.

        Bezeroekiko harremanetan enpatia eta sinpatiako teknikak aplikatzea.

        Bezeroei arreta emateko oinarrizko arauak.

        Bezeroekiko harremanetan enpatia eta sinpatiako teknikak.

        Ostalaritza eta turismoko enpresen zerbitzuan izan beharreko jarrera profesionalaren oinarrizko ezaugarriak.

        Ostalaritzako enpresetan bezeroei arreta emateko eta zerbitzatzeko tekniken gaineko interesa.

        Bezeroekiko, goragokoekiko, mendeko langileekiko eta lankideekiko errespetua.

        Zerbitzuan jarrera profesionala bilatzeko sentsibilizazioa.

  3. lanbide-modulua: turismo-marketina.

    Kodea: 0173.

    Kurtsoa: 1.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Turismo-marketina ezaugarritzen du, eta berau osatzen duten oinarrizko elementuak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketinak sektore turistikoan duen garrantzia justifikatu du.

        2. Zerbitzu-marketinaren berezitasunak, oro har, eta turismo-marketinaren berezko berezitasunak bereizi ditu.

        3. Turismo-marketinaren kontzeptuak, definizioak eta oinarrizko tresnak deskribatu ditu.

        4. Marketinaren bilakaera eta etapak bereizi ditu.

        5. Marketinaren tresnen garrantzia baloratu du.

        6. Marketina kontsumitzailearengana bideratzeko faktore eta irizpide eraginkorrak definitu ditu.

        7. Marketin-zuzendaritzako hainbat egitura eta ikuspegi alderatu ditu.

        8. Turismo-enpresaren merkataritza-funtzioan marketinaren beharra identifikatu du.

        9. Turismo-marketinaren joerak aztertu ditu.

      2. Merkatuaren segmentazioa eta produktuak/zerbitzuak merkatuan duen kokapena interpretatzen du, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuaren segmentazioa kontzeptualizatu eta sailkatu du.

        2. Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio-aldagaiak aztertu ditu.

        3. Segmentazioa eraginkorra izateko baldintzak definitu ditu.

        4. Segmentazioak turismo-enpresetako merkataritza-estrategia diseinatzean duen garrantzia ezagutu du.

        5. Merkatu-segmentuak identifikatu eta baloratu ditu, baita produktuaren/zerbitzuaren arabera duten erakarmena ere.

        6. Merkatu-segmentuak estaltzeko estrategiak definitu ditu.

        7. Produktuak merkatuan duen kokapena identifikatu du.

        8. Merkataritza-tresnak baloratu ditu, baita merkatu-segmentuekin bateragarri izatea ere.

      3. «Marketing mix»aren elementuak identifikatzen ditu, eta sektore turistikoan duten aplikazioa ezagutzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. «Marketing mix»aren elementuak identifikatu ditu.

        2. Produktu baten bizi-zikloko etapak identifikatu ditu, baita erabaki estrategikoak hartzearekin duen lotura ere.

        3. Elementuen eta produktuaren mailak aztertu ditu, baita zerbitzugintza-sistema baten aplikazioa ere.

        4. Sektore turistikoetako marka-politikak ezaugarritu ditu, eta produktua gainerakoez bereiztearen garrantzia baloratu du.

        5. Prezioak eta bere baldintzatzaileek turismo-enpresetako merkataritza-tresna gisa duten garrantzia baloratu du.

        6. Sektore turistikorako prezio egokiak finkatzeko metodoen bidez kalkulatu ditu prezioak.

        7. Sektore turistikoan publizitatearen, harreman publikoen, salmenta-sustapenaren eta denda-marketinaren garrantzia ezagutu du.

        8. Turismo-azokek eta bestelako agindu profesionalek marketin-tresna gisa betetzen duten funtzioa baloratu du, eta beste sustapen-estrategia batzuekin duten aldea ezarri du.

        9. Sektore turistikoaren zuzeneko eta zeharkako banaketarako bideak eta/edo merkaturatzeko bideak identifikatu ditu.

        10. Banaketa globaleko sistemen garrantzia ezagutu du, baita industria turistikoan duten eragina ere.

      4. Teknologia berriak aplikatzen ditu turismo-marketinean, eta marketin horren politikak garatzean dituen aplikazioak eta aukerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Teknologia berriak eta horien erabilerak ezaugarritu ditu.

        2. Marketineko teknologia berrien aplikazioak identifikatu ditu.

        3. Turismo-produktuak/zerbitzuak merkaturatzeko Sarea erabiltzea baloratu du.

        4. Datu-baseen bulegotikako aplikazioak erabili ditu.

        5. Merkataritza-ikerketarako eta lehiarako abantaila sortzeko, datu-basearen aplikazioa ezagutu du.

        6. Zuzeneko marketinean eragina duten faktoreak zehaztu ditu.

        7. Zuzeneko marketin-estrategia konbinatua garatzeko jarraibideak ezarri ditu.

      5. Marketin-plana ezaugarritzen du, eta enpresa motekin eta produktuen/zerbitzuen motekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketin-plana osatzen duten oinarrizko elementuak deskribatu ditu.

        2. Turismo-enpresa batean marketin-planak duen garrantzia baloratu du.

        3. Marketin-planarekin lotzen diren beste enpresa- eta erakunde-plan batzuk aztertu ditu.

        4. Marketin-planean eragina duten inguruneko faktore nagusiak identifikatu ditu.

        5. Merkatuko lehia eta potentziala aztertu du.

        6. Ekintza-plana egin du, eta estrategiak eta taktikak finkatu ditu bertan.

        7. Proposatutako estrategiak ezartzeko eta marketin-planaren helburuak lortzeko beharrezko baliabideak definitu ditu.

        8. Eskuratutako teknikekin marketin-planaren betetze-maila eta kalitatea kontrolatu du.

        9. Ezarritako jarraibideak erabiliz aurkeztu du marketin-plana inplikatutako arduradunen aurrean.

        10. Proposatutako marketin-plana osatzeak ingurumenaren gainean dituen eraginak baloratu ditu.

      6. Kontsumitzaileen eroste-erabakiaren prozesua ezagutzen du, eta motibazioak eta beharrak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-produktuen/zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatu ditu.

        2. Kontsumitzailearen eroste-erabakiaren prozesuak dituen faseak identifikatu ditu.

        3. Eroste-erabakiaren prozesuan inplikatutako eragileak ezaugarritu ditu.

        4. Marketinaren, publizitatearen eta harreman publikoen eragin psikosoziala aztertu du, baita horiek erosteko prozesuan duten eragina ere.

        5. Erosketa-osteko prozesuko funtsezko puntuak eta leial bihurtzeko aukerak ezaugarritu ditu.

        6. Kalitate-kontroleko prozesuen bitartez, kontsumitzaileen ikuskera eta gogobetetasuna deskribatu eta baloratu du.

      7. Kontsumerismoaren irizpideak ezaugarritzen ditu eta gizartearekin, marketinarekin eta etikarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuko ekonomien berezitasunak eta kritikak ezaugarritu ditu.

        2. Kontsumerismoaren jatorria eta Espainian izan duen bilakaera identifikatu du.

        3. Enpresek egoera horren aurrean duten erreakzioa aztertzeko azterlanak egin ditu.

        4. Enpresen eta gizartearen erantzunak zehaztu ditu eta printzipio etikoak ezarri ditu.

        5. Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea babesten duten arauak identifikatu ditu.

        6. Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak aztertu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Turismo-marketina ezaugarritzea.

        Marketinak sektore turistikoan duen garrantzia justifikatzea.

        Ostalaritzaren eta turismoaren sektorean marketina aplikatzea.

        Marketinaren funtzioaren bilakaera aztertzea: kontsumitzailearenganako orientazioa.

        Produktu ukigarrien eta turismo-zerbitzuen eta -produktuen arteko aldeak identifikatzea.

        Marketin-zuzendaritzan izan berri diren aldaketak eta etorkizuneko joerak deskribatzea.

        Marketina. Kontzeptua eta oinarrizko terminologia.

        Turismo-marketina. Kontzeptua eta oinarrizko elementuak.

        Produktu ukigarriak. Definizioa eta ezaugarriak.

        Turismo-zerbitzuak eta -produktuak. Definizioa eta ezaugarriak.

        Turismo-marketineko azken joerekiko interesa.

      2. Turismo-merkatuen segmentazioa interpretatzea.

        Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio-aldaerak aztertzea.

        Segmentazioa turismo-enpresen merkataritza-estrategian aplikatzea.

        Merkataritza-tresnak aztertzea, baita segmentuekiko bateragarritasuna ere.

        Produktuak/zerbitzuak duen kokalekua identifikatzea, pertzepzio-mapak erabilita.

        Merkatuen segmentazioa: kontzeptua eta erabilera.

        Segmentazioa eraginkorra izateko eskakizunak.

        Merkatua eta horren segmentu guztiak estaltzeko marketinerako estrategia motak.

        Merkatuan duen kokalekua: Kontzeptua. Estrategiak. Kokatze-metodoak edo motak.

      3. Marketing mix-a eta horren elementuak identifikatzea.

        Produktuaren bizi-zikloa eta turismo-helmugak aztertzea.

        Turismo-produktu berrien garapena eta merkaturatze-prozesua aztertzea.

        Sektore turistikoko marka-politikak aztertzea eta produktua bereizteko estrategiak hautematea.

        Banatze globaleko sistemak aztertzea, baita industria turistikoan duten eragina ere.

        Komunikazio-materialak diseinatzea eta lantzea.

        Turismo-azokak eta beste sustapen-estrategia batzuk alderatzea.

        Mix-aren estrategiak aplikatzea.

        Marketing mix: kontzeptua eta elementuak.

        Produktua/zerbitzua. Turismo-produktuen motak eta produktu horietako elementuen sailkapena.

        Zerbitzugintza.

        Prezioa. Prezio-politikaren helburuak eta estrategiak. Prezioak finkatzeko metodoak. Prezioak merkataritza-tresna gisa duen garrantzia.

        Banaketa/merkaturatzea. Sektore turistikoko zuzeneko eta zeharkako bideak.

        Komunikazioa: publizitatea, harreman pertsonalak, salmenten sustapenak, denda-marketina, turismo-azokak, Work-Shops, Fam-Trips eta beste batzuk.

        Ingurumenarekiko errespetua, produktuen diseinuan zein komunikazio-materialen diseinuan.

      4. Turismo-marketinera aplikatutako teknologia berrien analisia.

        Datu-baseak maneiatzea.

        Marketineko datu-base bat garatzeko helburu orokorrak identifikatzea.

        Euskarri-materialak identifikatzea eta zuzeneko marketineko politiken garapena identifikatzea.

        Teknologia berriek turismo-produktuen/zerbitzuen komunikazioan eta merkaturatzean duen eragina aztertzea.

        Turismoan zuzeneko marketineko teknikak garatzea, teknologia berriei dagokienez.

        Zuzeneko marketin konbinatuko estrategiak garatzea.

        Teknologia berriak: definizioa eta aplikazioak.

        Zuzeneko marketina: kontzeptua, eragina duten faktoreak eta motak.

        Marketina Interneten: kontzeptua eta elementuak.

        Aurrerapen teknologikoen gaineko jakin-mina.

        Teknologia berriek ingurumenaren gainean duten inpaktuarekiko sentsibilitatea.

      5. Marketin-plana ezaugarritzea.

        Turismo-enpresa baten kanpoko eta barruko egoera aztertzea: ingurunea, lehia, merkatua, barne-egoera.

        Egoeraren diagnostikoa egitea. AMIA analisia egitea.

        AMIA analisiaren emaitzen arabera definitzea helburuak.

        Helburuak lortzeko beharrezko estrategiak diseinatzea.

        Estrategiak gauzatzeko ekintza zehatzak deskribatzea eta horietarako aurrekontua ezartzea.

        Plana aurkeztea eta sustatzea.

        Marketin-planaren jarraipena eta kontrola egiteko sistema diseinatzea.

        Marketin-plana. Kontzeptua eta helburua.

        Marketin-planaren etapak.

        Marketin-planaren eta beste enpresa- eta erakunde-plan batzuen arteko lotura.

        Planaren ingurumen-ikuskapena.

        Objektibotasuna egoera aztertzean.

        Zorroztasuna diagnostikoan.

        Ardura kontrolean.

        Emaitzen egiazkotasunak duen garrantziaren balorazioa.

        Proposatutako marketin-plana osatzean, ingurumena babesteko sentsibilitatea.

      6. Kontsumitzailearen eroste-erabakiaren prozesua interpretatzea.

        Turismo-produktuen/zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatzea.

        Erostea erabakitzeko prozesuan inplikatutako eragileak behatzea.

        Marketinak erosteko prozesuan duen eragina aztertzea.

        Sektore turistikoko kontsumitzaile berriak identifikatzea. Kontsumoaren joerak.

        Bezeroaren gogobetetasuna eta kalitatea kontrolatzeko tresnak erabiltzea. Sektore turistikoko enpresetan betetzea.

        Erostea erabakitzeko prozesuaren faseak.

        Erosketa-osteko ekintzak eta leial bihurtzeko ekintzak.

        Gainerakoen idei, behar eta motibazioekiko errespetua.

      7. Kontsumismoaren irizpideak zehaztea.

        Kontsumerismo deritzan gizarte-mugimenduari enpresak duen erantzuna eta erreakzioa aztertzea.

        Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea eta bere eskubideak arautzen dituen araudia aztertzea eta interpretatzea: legeria orokorra eta berariazkoa.

        Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak identifikatzea.

        Merkatuko ekonomiak: kontzeptua eta kritikak.

        Kontsumerismoa: kontzeptua eta bilakaera Espainian.

        Pertsonen hainbat esparrutako eskubideak eta betebeharrak arautuko dituzten legeak egotearen garrantzia baloratzea.

  4. lanbide-modulua: turismo-helmugak.

    Kodea: 0383.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 165 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Espainiako geografia turistikoa identifikatzen du eta banaketa administratiboa eta Espainiaren erliebearen, hidrografiaren eta klimaren alderdirik adierazgarrienak bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Geografia turistikoaren kontzeptua identifikatu du, baita helmugen osoko ezagutzarako duten garrantzia ere.

        2. Espainiako lurralde- eta administrazio-antolamendua identifikatu du, eta autonomia-erkidegoak, probintziak, eskualderik adierazgarrienak eta udalerri turistiko garrantzitsuenak bereizi eta espazio geografian kokatu ditu.

        3. Espainiako erliebearen ezaugarri nagusiak, unitate fisikoak eta gorabehera geografikoak identifikatu eta deskribatu ditu.

        4. Hidrografiaren eta itsasertzaren elementu bereizgarri nagusiak identifikatu ditu.

        5. Paisaia bereizgarriak eta bertako landaredia identifikatu eta deskribatu ditu, baita espazio natural babestu nagusiak ere.

        6. Espainiako klimaren ezaugarri nagusiak identifikatu eta deskribatu ditu.

        7. Espainiako estatuaren osotasunean biztanleriak duen banaketa aztertu du.

        8. Espainiako kulturen eta herrien elementu bereizgarri nagusiak identifikatu ditu.

        9. Espainiako autonomia-erkidegoetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratu du.

        10. Turismo-helmugak aztertzeko materialak eta iturriak identifikatu ditu.

      2. Europako eta munduaren gainerako geografia turistikoaren elementu nagusiak identifikatzen ditu, eta kontinenteen eta horien Estatuen banaketa politikoa, erliebea, hidrografia eta klima ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismoaren Munduko Erakundearen funtzioak deskribatu ditu, herrialdeak eskualdeetan eta azpieskualdeetan banatzearen testuinguruan.

        2. Turismoaren Munduko Erakundearen eskualde eta azpieskualde turistikoak identifikatu ditu, eta espazio geografikoan kokatu ditu.

        3. Europako lurralde-antolamendua eta antolamendu politikoa aztertu du.

        4. Europako unitate fisiko nagusiak identifikatu ditu.

        5. Europar Batasuneko kide diren herrialdeak eta kide ez direnak bereizi ditu, baita Europa barneko eta kanpoko mendeko lurraldeak ere, eta espazio geografikoan kokatu ditu.

        6. Europako erliebearen, hidrografiaren eta itsasertzaren elementu eta ezaugarri bereizgarrienak eta adierazgarrienak deskribatu ditu.

        7. Unitate fisiko, paisaia eta landaredi adierazgarrienak deskribatu ditu, baita espazio natural babestu nagusiak eta Europako klimaren ezaugarri nagusiak ere.

        8. Europako kultura eta herrien ezaugarririk nabarmenenak aztertu ditu.

        9. Europako Estatuetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratu du.

        10. Munduko gainerako eskualdeetako eta azpieskualdeetako erliebearen, hidrografiaren, landarediaren, klimaren eta kultura-aniztasunaren ezaugarririk adierazgarrienak deskribatu ditu.

      3. Espainiako turismo-helmuga nagusiak identifikatzen ditu, eta horien baliabideak eta turismo-eskaintza deskribatzen eta baloratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-helmugak haien espazio geografikoan kokatu ditu.

        2. Espainiako turismo-helmugak ezaugarritu ditu, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        3. Turismo-helmugen tipologia bakoitzean turismo-eskaintza garrantzitsuena ezagutu du.

        4. Turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatu ditu.

        5. Hainbat faktoreren arabera hautatu ditu turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        6. Turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten identifikatu du.

        7. Zenbait informazio-iturri erabili ditu.

      4. Europako eta munduaren gainerako turismo-helmuga nagusiak identifikatzen ditu, eta horien baliabideak eta turismo-eskaintza deskribatzen eta baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Nazioarteko turismo-helmuga nagusiak haien espazio geografikoan kokatu ditu.

        2. Nazioarteko turismo-helmugak ezaugarritu ditu, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        3. Nazioarteko turismo-helmugen tipologia bakoitzean turismo-eskaintza garrantzitsuena ezagutu du.

        4. Nazioarteko turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatu ditu.

        5. Hainbat faktoreren arabera hautatu ditu turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        6. Turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten identifikatu du.

        7. Zenbait informazio-iturri erabili ditu.

    2. Edukiak:

      1. Espainiako geografia turistikoa identifikatzea.

        Estatuaren lurralde-formak aztertzea.

        Espainiako geografia turistikoa identifikatzen duten mapak lantzea (mutuak, politikoak, fisikoak, fluxuetakoak).

        Biztanleria-piramideak lantzea Espainiako lurralde-antolamenduaren arabera.

        Geografia orokorrari aplikatutako softwarea erabiltzea.

        Geografiaren kontzeptua: fisikoa, politikoa eta soziala, gizatiarra, etnologikoa, ekonomikoa.

        Geografia eta Turismoa: geografia turistikoa eta turismoaren geografia.

        Espainiako geografia turistikoa identifikatzea. Lurralde- eta administrazio-antolamendua. Autonomiaren, lurralde historikoaren, eskualdearen, probintziaren eta udalerriaren kontzeptua. Ezaugarriak. Unitate fisikoak:

        Autonomien estatua:

        Itsasertzeko Autonomia Erkidegoak:

        • Kostalde kantauriarra-mediterraneoa.

        • Kostalde mediterraneo-atlantikoa.

        • Uharteak.

          Barrualdeko Autonomia Erkidegoak:

        • Ebro ibaiaren harana.

        • Mesetak.

        • Espazio administratiboa eta turistikoa.

          Faktore naturalak:

        • Esparru geografikoa, erliebea eta turismoa.

        • Klima eta turismoa.

        • Hidrografia eta turismoa.

        • Paisaia, fauna eta landaredia.

        • Espazio babestuak: parke nazionalak eta naturalak.

          Faktore kulturalak:

        • Monumentu- eta museo-espazioak, artisautza, jaiak eta folklorea, gastronomia.

          Faktore teknikoak:

        • Hotel eta harrerako establezimenduen sarea.

        • Bide-azpiegiturak: itsasoko garraioa, trenbide bidezko garraioa, errepidean zeharrekoa. Airetiko garraioa, turismo-balio gisa.

          Espainiako demografia: biztanleriaren banaketa. Espainiako biztanleriaren piramideak.

          Informatika-aplikazioak eta geografia turistikoa aztertzeko beste iturri batzuk.

          GDS, hainbat helmugatarako aplikatutako informazio-sistema gisa (salmentarako ez).

          Autonomia-erkidegoetako sinesmen, hizkuntza eta elementu bereizgarriekiko errespetua.

          Espainiako autonomia-erkidegoetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasunaren balorazioa.

      2. Europako eta munduaren gainerako geografia turistikoa identifikatzea.

        Turismoaren Munduko Erakundearen eskualde eta azpieskualde turistikoen kokapen geografikoa adieraztea.

        Europako unitate fisikoak eta antolamendu-unitateak aztertzea.

        Europar Batasuneko kide diren herrialdeak eta kide ez direnak identifikatzea.

        Europako erliebea, hidrografia eta itsasertza ezaugarritzea, baita espazio natural babestuak eta Europako klimaren ezaugarri nagusiak ere.

        Munduko gainerako herrialdeetako erliebea, hidrografia eta itsasertza ezaugarritzea, baita espazio natural babestuak eta klimaren ezaugarri nagusiak ere.

        Turismoaren munduko antolakundea. Turismoaren Munduko Erakundea. Kontzeptua eta funtzioak. Eskualdeak eta azpieskualdeak.

        Europako geografia turistikoa identifikatzea. Antolamendu politikoa eta lurralde-antolamendua, Europar Batasuneko kide diren herrialdeak eta kide ez direnak. Europako unitate fisikoak:

        Faktore naturalak.

        Faktore kulturalak.

        Faktore teknikoak.

        Europako kultura-aniztasuna: kulturak, herriak, hizkuntzak.

        Europa: turismo-ezaugarri nagusiak:

        Mendebaldeko Europa eta Mediterraneoko herrialdeak.

        Ekialdeko Europa eta Estatu Burujabeen Erkidegoa.

        Munduaren gainerakoaren geografikoa turistikoa: turismoaren Munduko Erakundeko eskualdeen eta azpieskualdeen erliebearen, hidrografiaren, landarediaren, klimaren eta kultura-aniztasunaren ezaugarri bereizgarriak:

        Ekialde hurbila eta Afrikako iparraldea.

        Amerika:

        • Estatu Batuak eta Kanada.

        • Mexiko, Iparramerika.

        • Hegoamerika.

          Asia:

        • Asia hegoaldea.

        • Asia hego-mendebaldea.

        • Asia ipar-mendebaldea.

          Afrika.

          Australia eta Zeelanda Berria.

          Uharteak eta artxipelagoak:

        • Ozeano barea.

        • Indiako Ozeanoa.

          Europako Estatuetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratzea.

          Munduko herrialdeetako arraza, sinesmen eta elementu bereizgarriak errespetatzea.

      3. Espainiako turismo-helmuga nagusiak identifikatzea.

        Turismo-helmugak haien espazio geografikoan kokatzea.

        Espainiako turismo-helmugak ezaugarritzea, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        Turismo-helmugen tipologia bakoitzeko eskaintza turistikoa identifikatzea.

        Turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatzea.

        Hainbat faktoreren arabera hautatzea turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        Turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten tipifikatzea.

        Hainbat informazio-iturri erabiltzea.

        Eguzki eta hondartzako Espainiako turismo-helmugak. Penintsulako eta uharteetako itsasertzeko gune turistikoak.

        Kultura-arloko Espainiako turismo-helmuga kulturalak. Kultura-ibilbideak.

        Hiri-arloko Espainiako turismo-helmugak.

        Landa eta naturaren arloko Espainiako turismo-helmugak.

        Jolasaren eta aisialdiaren arloko Espainiako turismo-helmugak.

        Kirolaren (golfa, eskia, uretako kirolak, zaldiak, abentura, elurra) eta osasunaren eta edertasunaren arloko turismo-helmugak.

        Gastronomiaren arloko turismo-helmugak. Gastronomia-ibilbideak. Ekoturismoa.

        Turismo-helmugetako ekitaldi handiak.

        Espainiako turismo-helmugetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratzea.

      4. Europako eta munduaren gainerako turismo-helmuga nagusiak identifikatzea.

        Nazioarteko turismo-helmuga nagusiak haien espazio geografikoan kokatzea.

        Nazioarteko turismo-helmugak ezaugarritzea, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        Nazioarteko turismo-helmugen tipologia bakoitzean turismo-eskaintza garrantzitsuena identifikatzea.

        Nazioarteko turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatzea.

        Hainbat faktoreren arabera hautatzea nazioarteko turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        Nazioarteko turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten tipifikatzea.

        Hainbat informazio-iturri erabiltzea.

        Eguzki eta hondartzako turismo-helmugak. Uharteetako eta artxipelagoetako itsasertzeko gune turistikoak.

        Kulturaren arloko turismo-helmugak. Kultura-ibilbideak.

        Hiri-arloko turismo-helmugak Hirietako turismo-eskaintza.

        Landa eta naturaren arloko turismo-helmugak.

        Jolasaren eta aisialdiaren arloko turismo-helmugak.

        Kirolaren (golfa, eskia, uretako kirolak, zaldiak, abentura, elurra) eta osasunaren eta edertasunaren arloko turismo-helmugak.

        Nazioarteko turismo-helmugetako ekitaldi handiak.

        Nazioarteko turismo-helmugetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratzea.

      5. lanbide-modulua: turismo-baliabideak.

        Kodea: 0384.

        Kurtsoa: 1.a.

        Iraupena: 165 ordu.

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lurraldeko turismo-baliabideak identifikatzen ditu eta horien tipologia, ezaugarriak eta babes-araudia aztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Autonomia-erkidego bakoitzeko turismo-baliabiderik nabarmenenak hauteman ditu.

            2. Tipologien arabera eta kasuak kasu indarrean dagoen legeriari jarraituz sailkatu ditu.

            3. Baliabide mota zehaztu du, eta haren berezitasunak eta bereizgarritasunak kontuan izanik azaldu du.

            4. Eremuen edo zonen araberako turismo-baliabideen datu-baseak diseinatu ditu, eta, horrela, zonan dauden baliabideen araberako turismo-espazioen tipologiak bereizi ditu.

            5. Turismo-baliabideetarako dagoen lege- eta erakunde-babesa definitu du.

            6. Baliabideak babesteko organismoak eta erakundeak ezagutu ditu.

            7. Turismo-baliabide bat bere tipologiaren eta ezaugarrien arabera izendatzea eskatzeko eskaera-prozesua definitu du.

            8. Ondasun edo baliabide bat modurik egokienean kataloga dadin eskatzeko beharrezko dokumentuak bildu ditu.

          2. Artearen oinarrizko kontzeptuak interpretatzen ditu, eta Espainiako ondare artistikoa ezaugarritzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Arte unibertsalaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            2. Herrialdeko arte-adierazpen nagusiak hauteman ditu.

            3. Eredu unibertsalen eta nazionalen prototipo artistikoak ezagutu ditu.

            4. Estilo bakoitzaren ezaugarri teknikoak eta kulturalak bereizi ditu.

            5. Pinturaren zein eskulturaren eta arkitekturaren arloko arte-adierazpenak biltzen dituen kultura baten funtsezko ildo kontzeptual nagusiak identifikatu ditu.

            6. Turismo-jarduera duten kultura-zentro interesgarriak ezagutu ditu.

          3. Espainiako ondare soziokulturala identifikatzen du eta haren aniztasuna aztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ondare historiko eta kultural motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatu ditu.

            2. Baliabidearen tipologia eta garrantzia sailkatzeko egokiak diren baliabideen deskribapenik egokienak eta baliabideak berak identifikatu dituzten fitxak landu ditu.

            3. Espainiako gizadiaren ondare izendatutako hiriak identifikatu ditu, baita munduko ondarearen zerrendan sartzen diren beste ondasun batzuk ere, hala nola interes kulturaleko ondasunak eta beste mota bateko ondasun sailkatuak.

            4. Beste mota bateko baliabideak (gastronomia. museoak, etnografia, etnologia eta tradizioak) sailkatzeko eta interpretatzeko formulak diseinatu ditu.

            5. Erkidegoetako jai tradizionalak sailkatu ditu, eta nazioarteko interes turistikoa dutenak, estatu barruan interesa dutenak eta autonomia-erkidegoetan ospatzen direnak bereizi ditu.

            6. Estatuko museo eta kultura-zentro nagusiak eta horien eduki orokorrak identifikatu ditu.

          4. Espainiako ondare naturala eta paisajistikoa aztertzen du eta turismo-baliabide gisa ezaugarritzen eta interpretatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ondare natural eta paisajistikoaren motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatu ditu.

            2. Espazio natural babestuen eta ez babestuen motak sailkatu ditu (itsasertza, mendia, hezeguneak eta abar).

            3. Egun dauden legezko sailkapenen ezaugarriak definitu ditu.

            4. Bisitaria sentsibilizatzeko eta turismoaren eta naturaren arteko erlazioan gatazkei aurrea hartzeko metodoak proposatu ditu.

            5. Informazio geografikoko sistemak erabili ditu baliabide naturalak turismo-erabilerarako planifikatzeko eta baliatzeko tresna gisa.

            6. Ondare naturalaren lege- eta erakunde-babesa definitu du: ondare-babeseko organismoak eta erakundeak, nazioarteko akordioak eta hitzarmenak, Europar Batasuneko araudia.

          5. Ondare artistikoa, soziokulturala eta historikoa oro har interpretatzen du, eta turismo-baliabide gisa aplikatzeko beharrezko estrategiak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Interpretatzeko metodorik egokienak ezarri ditu.

            2. Azalduko den edo esku hartuko den baliabide motaren arabera interpretatzeko sistemak ezaugarritu ditu.

            3. Interpretazio-plangintza egin du, betiere jarduteko mailaren arabera eta faseen arabera.

            4. Interpretazio-plangintzako faseak behar bezala identifikatu ditu.

            5. Baliabideak interpretatzeko moduak deskribatu ditu, hala nola ibilbideak, interpretazio-argitalpenak, seinaleak eta txartelak, erakustaldiak, ikus-entzunezko bitartekoak eta bisitari-zentroak.

            6. Interpretazioa ebaluatzeko eta kontrolatzeko metodoak definitu ditu.

            7. Gogobetetasunari buruzko galdera-sortak diseinatu ditu.

        2. Edukiak:

          1. Lurraldeko turismo-baliabideak identifikatzea.

            Turismo-baliabideak ezagutzearen, babestearen eta mantentzearen arloan indarrean dagoen legeria interpretatzea, Europakoa zein Espainiakoa.

            Lurraldeko turismo-baliabideak hautatzea, tipifikatzea eta sailkatzea, horien berezitasunei eta bereizgarritasunei erreparatuta.

            Turismo-baliabideen datu-baseak diseinatzea eta maneiatzea, zona eta tipologien arabera.

            Turismo-baliabidea izendatzeko eskariaren prozesua definitzea, eta turismo-baliabide hori katalogatzeko beharrezko dokumentazioa lantzea.

            Turismo-baliabideak: definizioa, sailkapena eta tipologia.

            Turismo-baliabideei eta horiek babesteari, mantentzeari eta ezagutzeari buruzko Europako eta Espainiako legeria:

            6/1994 Legea, martxoaren 16koa, turismoa antolatzeari buruzkoa.

            16/2008 Legea, abenduaren 23koa, turismoaren antolamendua aldatzen duena.

            Turismo-baliabideak babesteko organismoak eta erakundeak.

            Egin beharreko lanak metodoz planifikatzeko interesa, betiere zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

            Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

          2. Artearen oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

            Arte unibertsalaren oinarrizko alderdiak identifikatzea.

            Espainiako arte-adierazpen nagusiak identifikatzea.

            Modelo unibertsalen eta nazionalen prototipo artistikoak ezagutzea, baita estilo bakoitzaren ezaugarri teknikoak eta kulturalak ere.

            Pintura, eskultura eta arkitekturako arte-adierazpen nagusiak kokatzea.

            Turismo-jarduera duten kultura-zentro interesgarriak ezagutzea.

            Pintura, eskultura, arkitektura eta beste arte-adierazpen batzuk: oinarrizko kontzeptuak.

            Espainiako mugimendu eta estilo artistikoak.

            Artearen bilakaera, artearen mugimenduak eta joerak eta horiek hautemateko jakinmina, eta turismo-jarduerarekin duten lotura.

          3. Espainiako ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala identifikatzea eta aztertzea.

            Ondare historiko eta kulturaleko motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatzea.

            Edozein motatako turismo-baliabideen (arkitekturaren, pinturaren, gastronomiaren, tradizioen, jaien,...) identifikazio-fitxak lantzea, baliabideak motaren eta garrantziaren arabera sailkatzeko aukera emango dutenak.

            Unescok Espainian gizadiaren ondare izendatutako lekuak.

            Espainiako ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala:

            Ondarea eta ondare-ondasunak.

            Museoak eta beste kultura-zentro batzuk.

            Eskualdeko, nazioko eta nazioarteko turismo-interesa duten jaiak eta adierazpenak. Arauak.

            Gastronomia. Produktu tipikoak.

            Enologia. Jatorri-deiturak.

            Etnografia eta artisautza.

            Musika herrikoia, dantza eta beste kultura-adierazpen batzuk.

            Autonomia-erkidegoko herri-arkitektura.

            Ondare naturala eta paisajistikoa.

            Euskadiko ondare artistikoa eta kulturala.

            Gizartearen kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikorako jarraibideak ezartzea.

          4. Ondare landatarra eta paisajistikoa.

            Ondare natural eta paisajistikoaren motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatzea.

            Espazio naturalen motak sailkatzea.

            Bisitaria sentsibilizatzeko eta turismoaren eta naturaren arteko erlazioan gatazkei aurrea hartzeko metodoak proposatzea.

            Informazio geografikoko sistemak erabiltzea, baliabide naturalak turismo-erabilerarekin planifikatzeko eta baliatzeko tresna gisa.

            Baliabide naturalak eta paisajistikoak. Kontzeptua eta araudia:

            4/1989 Legea, martxoaren 27koa, espazio naturalak eta basaflora eta basafauna kontserbatzeari buruzkoa.

            Espainiako espazio natural babestuak eta horien araudia:

            1083/1999 Errege Dekretua, azaroaren 26koa, parke nazionalen sarearen plan zuzentzailea onartzen duena.

            16/2007 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, landa-ingurunearen garapen iraunkorrerako legea osatzen duena.

            Ondare naturala eta paisajistikoa laguntzeko Europako programak.

            Euskadiko baliabide paisajistikoak eta espazio naturalak.

            Ingurumena mantentzeko neurriak errespetatzea.

            Gizarte bateko ingurumen-ondarea kontserbatzeko eta babesteko balioen inguruan ezarritako konpromiso etikoaren jarraibideak onartzea.

          5. Ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala oro har interpretatzea.

            Ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala interpretatzeko metodoak ezartzea:

            Turismo-baliabidera, museoetara, interpretazio-zentroetara bisitaldi gidatuak egitea.

            Interpretazio-sistemak ezaugarritzea, azaldu beharreko baliabide motaren arabera:

            Ozenki, audiogiden bitartez, azalpen-txartelen bidez,...

            Interpretazio-plangintza jardun-mailaren arabera egitea.

            Baliabideak interpretatzeko moduak deskribatzea, hala nola ibilbideak, interpretazio-argitalpenak, seinaleak eta txartelak, erakustaldiak, ikus-entzunezko bitartekoak eta bisitari-zentroak.

            Interpretazioa ebaluatzeko eta kontrolatzeko metodoak definitzea.

            Gogobetetasunari buruzko galdera sortak diseinatzea.

            Ondare naturala eta kulturala bisitariei ezagutarazteko metodoak:

            Bisita gidatua.

            Museoak.

            Interpretazio-zentroak.

            Argitalpenak.

            Eta abar.

            Ondarearen interpretazioa, kudeaketa-bide gisa.

            Lan profesionala baloratzea, prozesu teknologikoaren funtsezko atal gisa.

            Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakustea.

          6. lanbide-modulua: turismo-produktuen kudeaketa.

            Kodea: 0397.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 140 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Bidaia konbinatuak aztertzen ditu, eta horien merkatua eta ezaugarritzen dituzten elementuak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bidaia konbinatuak hainbat parametroren arabera definitu eta sailkatu ditu.

                2. Bidaia konbinatuei aplika dakiekeen araudia ezagutu eta aztertu du.

                3. Bidaia konbinatuak osatzen dituzten turismo-zerbitzu nagusiak eta osagarriak deskribatu ditu.

                4. Bidaia konbinatuen programek eta kontratuek eduki behar dituzten elementuak, edukiak eta klausulak identifikatu eta deskribatu ditu.

                5. Tipologia ezaugarritu du, eta garraio eta ostatuko bitartekarien funtzioak definitu ditu, baita bidaia konbinatuen antolatzaileekin ezartzen diren lanbide-harremanak ere.

                6. Bidaien antolatzaileen, xehekarien eta zerbitzugileen artean ezartzen diren lanbideko, ekonomiako eta kontratuko harremanak ezagutu ditu.

                7. Zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko baldintzak aztertu ditu.

                8. Zerbitzugilearen eta antolatzailearen arteko akordioak/hitzarmenak ezaugarritu ditu.

                9. Agentzia hartzaileek eta korrespontsalek bete beharreko funtzioak deskribatu eta aztertu ditu.

                10. Bidaia konbinatuen merkatua, gaur egungo joerak eta turismo-produktu horretarako aurreikuspenak aztertu ditu.

              2. Bidaia konbinatuak diseinatzen eta kotizatzen ditu, eta, horretarako, prozesu bakoitzerako metodologia egokia aplikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bidaia konbinatuak diseinatu aurretik egin beharreko merkatu-ikerketaren teknikak aplikatu ditu.

                2. Bidaia konbinatuen osagai nagusien eta osagarrien hautespena justifikatu du.

                3. Hornitzaileekin negoziatzeko baldintzak eta akordioak definitu ditu, hainbat irizpide kontuan izanik.

                4. Bidaia konbinatuetan garraio-zerbitzuei, ostatuari eta abar ezartzen zaizkien tarifak, zergak, tasak eta bestelako baldintza bereziak aztertu ditu.

                5. Kostuak, deskontuak, komisioak, irabazi-marjina, errentagarritasun-atalasea, zergak eta salmenta-prezioa kalkulatzeko eta zerbitzuak kotizatzeko metodologia aplikatu du.

                6. Bidaia konbinatuak diseinatzeari eta kotizatzeari buruzko dokumentuak bete ditu.

                7. Bidaia konbinatuen informazioa bilatzeko, diseinatzeko eta kotizatzeko berariazko informatika-aplikazioak erabili ditu.

                8. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

              3. Bidaia konbinatuak zerbitzugileekin koordinatzen ditu, banatze-sistema globalak erabiliz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bidaia konbinatuen eragiketa eta erreserbaren faseak eta prozesuak identifikatu eta definitu ditu.

                2. Garraioa erreserbatzeko, ostatua erreserbatzeko eta beste zerbitzu osagarri batzuetarako eragiketak ezagutu ditu.

                3. Zerbitzugintza hornitzaileekin koordinatzeko modua zehaztu du.

                4. Zerbitzuak egiteko beharrezko dokumentazioa ezaugarritu eta aztertu du.

                5. Zerbitzuak kudeatzeko eta erreserbatzeko informatika-aplikazioak erabili ditu.

              4. Ekitaldien merkatua identifikatzen du, eta horien tipologia eta horien zerbitzu adierazgarrienak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Hainbat motatako ekitaldiak deskribatu eta ezaugarritu ditu, baita egintzen tipologia ere.

                2. Ekitaldiak garatzeko beharrezko turismo-eskaintza aztertu du.

                3. Ekitaldietan eskatu ohi diren zerbitzu motak zerrendatu eta ezaugarritu ditu.

                4. Ekitaldiak erakartzearekin lotzen diren organismoen eta enpresa publiko eta pribatuen tipologia eta funtzioak identifikatu eta aztertu ditu.

                5. Ekitaldiak egiteko babesleen eta entitate laguntzaileen funtzioa deskribatu du.

                6. Ekitaldien gaur egungo merkatua aztertu du, baita izan dezakeen bilakaera ere.

                7. Ekitaldiek turismo-helmuga espezializatuetan sortzen duten inpaktu ekonomikoa eta soziala aztertu du.

                8. Informazioa bilatzeko hainbat informatika-sistema aplikatu ditu.

              5. Hainbat motatako ekitaldiak antolatzen ditu, eta horien planifikazioaren, programazioaren eta zuzendaritzaren ezaugarriak ezartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekitaldi-proiektuak lantzeko metodologia ezaugarritu du.

                2. Ekitaldiko antolatzailearen eta antolakunde kontratatzailearen funtzioak definitu ditu.

                3. Ekitaldi motaren arabera beharrezko giza baliabideak, tresneria teknikoa eta materiala aurreikusi du.

                4. Antolatu beharreko egintzaren araberako zerbitzu-hornitzaileak eta langileak hautatu ditu.

                5. Zerbitzuen arabera banakatutako aurrekontuak landu ditu eta prezioa, kostuak eta irabazi-marjina kalkulatu du.

                6. Zerbitzuak hornitzaileekin, laguntza-langileekin eta bezeroekin koordinatu ditu.

                7. Espazio eta lokal itxietako larrialdi-kasuetan aurreikusten diren segurtasun-neurriak izan ditu kontuan.

                8. Ezarritako dokumentu-kudeaketako protokoloak jarraitu ditu.

                9. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

              6. Hainbat motatako ekitaldiak ikuskatzen ditu, zerbitzugintza koordinatuz eta kontrolatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Giza baliabideak koordinatu ditu ekitaldiaren barruan, eta funtzioak eta kokalekuak esleitu ditu.

                2. Tresneriaren, altzarien eta beste elementu batzuen kokalekua eta antolamendua ikuskatu du.

                3. Tresneria teknikoaren funtzionamendua egiaztatu du.

                4. Ekitaldiaren dokumentazioa kudeatu du: karpetak, kredentzialak eta abar.

                5. Bertaratuei, instalazioei eta xede horrekin erabilitako objektuei dagozkien protokolo-arauak ezagutu ditu.

                6. Publizitate-euskarriak eta horien kokalekua definitu eta ezaugarritu du ekitaldia garatzean.

                7. Harreran, ekitaldiaren barruan eta ekitaldia amaitzean bezeroarekiko arretarako prozedurak identifikatu ditu.

                8. Mota horretako egintzetan laguntza-langileek izan behar dituzten jarrerak izan ditu kontuan.

                9. Zerbitzuaren faktura egiteko eta hornitzaileei eta kontratatuko langileei ordaintzeko prozedura aplikatu du.

                10. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

            2. Edukiak:

              1. Bidaia konbinatuak aztertzea.

                Bidaia konbinatuen araudi aplikagarria aztertzea.

                Bidaia konbinatua osatzen duten zerbitzuak deskribatzea.

                Zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko baldintzak aztertzea.

                Bidaia konbinatuen merkatua, joerak eta aurreikuspenak aztertzea.

                Bidaia konbinatua. Kontzeptua, tipologia eta araudia:

                Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko lege orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk. Laugarren liburua: bidaia konbinatuak.

                Bidaia konbinatuaren antolatzailea: tipologia eta funtzioak.

                Bitartekariak bidaia konbinatuan: tipologia eta funtzioak.

                Bidaia konbinatuaren antolatzaileen eta bitartekarien arteko lanbideko, ekonomiako eta kontratuko harremanak.

                Agentzia hartzaileak eta korrespontsalak: definizioa eta funtzioak.

                Gaur egungo turismo-joeren bilakaeraren gaineko interesa.

                Indarrean dagoen legeriarekiko errespetua.

              2. Bidaia konbinatuak diseinatzea eta kotizatzea.

                Bidaia konbinatua diseinatu aurretik egin beharreko merkatu-ikerketaren teknikak aplikatzea.

                Bidaia konbinatua diseinatzea, eta horretan esku hartzen duten elementuak aztertzea eta justifikatzea.

                Bidaia konbinatuak diseinatzeari buruzko dokumentazioa betetzea.

                Bidaia konbinatuen informazioa bilatzeko, diseinatzeko eta kotizatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Bidaia konbinatuen diseinua:

                Osagaiak. Faseak eta sekuentziazioa.

                Hornitzaileen aukeraketa. Negoziazioa.

                Zerbitzuen kotizazioa:

                Prezioak.

                Tarifak, baldintza bereziak, deskontuak, doakotasunak eta beste batzuk.

                Zergak eta tasak.

                Kostuak, irabazi-marjina eta itopuntua.

                Salmentako prezioaren kalkulua.

                Bidaia konbinatuak diseinatzearen eta kotizatzearen ondoriozko dokumentazioa: programa-eskaintza, bidaia konbinatuko kontratua, bonu baloratuak, zerbitzu-bonuak, eta abar.

                Bidaia konbinatuko kalitatea. Bezeroei arreta egitea.

                Bezeroentzako arretarako ezarritako irizpideak errespetatzea eta kalitatea kudeatzea.

                Egin beharreko lanak metodoz planifikatzeko interesa azaltzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

                Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

              3. Bidaia konbinatuen eta zerbitzugileen artean koordinatzea.

                Bidaia konbinatuen eragiketa eta erreserbaren faseak eta prozesuak definitzea.

                Garraioa erreserbatzeko, ostatua erreserbatzeko eta beste zerbitzu osagarri batzuetarako eragiketak ezagutzea.

                Hornitzaileen eta agentzia hartzaileen arteko koordinazioa zehaztea zerbitzua egiteko.

                Zerbitzua egiteko beharrezko dokumentazioa aztertzea eta betetzea.

                Turismo-zerbitzuak kudeatzeko eta erreserbatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Bidaia konbinatua osatzen duten zerbitzuen erreserba:

                GDS.

                Erreserba-zentrala.

                Telefonoa, faxa.

                Internet.

                Beste bitarteko batzuk.

                Dokumentazioa: mota, xedea eta emisioa.

                Bezeroari arreta emateko eta zerbitzua egiteko tekniken gaineko interesa azaltzea.

                Pertsonen arteko komunikazio-formak ezagutzea, sortzen diren egoeraren arabera.

                Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

              4. Ekitaldien merkatua identifikatzea.

                Ekitaldi motak eta horietako bakoitzean beharrezkoak diren zerbitzuak deskribatzea.

                Ekitaldiak garatzeko beharrezko turismo-eskaintza aztertzea.

                Ekitaldiak erakartzeko garaian esku hartzen duten enpresa moten eta babesleen eta entitate laguntzaileen funtzioak deskribatzea.

                Ekitaldien gaur egungo merkatua aztertzea, baita izan dezakeen bilakaera ere.

                Ekitaldiek turismo-helmuga espezializatuetan sortzen duten inpaktu ekonomikoa eta soziala baloratzea.

                Ekitaldi motei buruzko informazioa bilatzeko informatika-sistemak erabiltzea.

                Ekitaldiak:

                Tipologia eta behar dituzten zerbitzuak.

                Kontzeptuak.

                Eginkizunak.

                Ekitaldiak garatzeko beharrezko turismo-eskaintza.

                Ekitaldiak erakartzea: esku hartzen duten enpresak eta organismoak (esate baterako: Convention Bureau), babesleak eta entitate laguntzaileak.

                Gaur egungo turismo-joeren bilakaeraren gaineko interesa.

                Turismoak duen garrantzi ekonomikoaren balorazioa.

              5. Ekitaldiak Antolatzea.

                Ekitaldi-proiektu bat lantzea, faseei erreparatuta:

                Ekitaldiko antolatzailearen eta antolakunde kontratatzailearen funtzioak definitzea.

                Ekitaldi motaren arabera beharrezko giza baliabideen, tresneria teknikoaren eta materialaren arloko beharrak ezartzea eta hautatzea.

                Aurrekontuak lantzea.

                Hornitzaileekin, laguntza-langileekin eta bezeroekin koordinatzea zerbitzuak egiteko.

                Espazio eta lokal itxietan larrialdiak gertatzen badira, aurreikusitako segurtasun-neurriak aztertzea.

                Ekitaldiaren dokumentazioa kudeatzea.

                Ekitaldiaren antolamendua:

                Garatzeko faseak eta metodologia.

                Giza baliabideak, teknikoak eta materialak. Langileen eta hornitzaileen aukeraketa.

                Kostuen kalkulua: aurrekontuak, balorazioa eta irabazi-marjina.

                Dokumentazioaren formalizazioa.

                Segurtasun-plana.

                Bitarteko materialetan eta prozesuen antolamenduan berritzeko prestasun eta ekimen pertsonala izatea.

                Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

              6. Ekitaldiak gainbegiratzea.

                Ekitaldia egiteko kontratatutako langileei funtzioak eta kokalekua esleitzea.

                Ekitaldia egiteko beharrezko material eta tresneria teknikoen kokalekua eta funtzionamendua ikuskatzea.

                Ekitaldian erabili beharreko publizitate-euskarriak eta horien kokalekua definitzea.

                Ekitaldiaren dokumentazioa kudeatzea.

                Bezeroarentzako arretaren eta protokoloaren arauak ezagutzea eta aplikatzea.

                Ekitaldian sortzen dituen kobrantzak eta ordainketak egiteko dokumentazioa lantzea.

                Ekitaldiaren koordinazioa eta kontrola:

                Langileak. Funtzioak eta kokalekua.

                Tresneria teknikoa, altzariak eta askotariko materiala.

                Ekitaldia dokumentatzea: karpetak, kredentzialak eta abar.

                Protokolo-arauen aplikazioa hainbat egintzatan.

                Ekitaldiaren barruko arreta-prozedurak.

                Publizitate- eta informazio-euskarriak.

                Hornitzaileentzako eta kontratatutako langileentzako ordainketa. Bezeroarentzako fakturazioa.

                Kalitatea ekitaldien zerbitzuetan.

                Ekitaldien antolamenduan protokolo-arauak errespetatzea.

                Bezeroentzako arretarako irizpideak errespetatzea eta kalitatea kudeatzea.

              7. lanbide-modulua: turismo-zerbitzuen salmenta.

                Kodea: 0398.

                Kurtsoa: 2.a.

                Iraupena: 140 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Bidaia-agentzietako hainbat zerbitzu mota zerrendatzen ditu eta berauek osatzen dituzten elementuak aztertzen eta ezaugarritzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Bidaia-agentzietan sal daitezkeen garraiatzeko moduak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

                    2. Garraio-hornitzaile nagusiak identifikatu ditu, baita eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak ere.

                    3. Zerbitzuaren tarifa eta baldintza nagusiak aztertu ditu, baita aplikatzen zaizkien tasak eta zergak ere.

                    4. Hainbat garraiabidetan pertsonak garraiatzeari aplika dakiokeen araudia interpretatu du.

                    5. Turismo-ostatuetan eskaintzen dituzten zerbitzuak/produktuak eta aplikatzen dituzten tarifak identifikatu eta zehaztu ditu.

                    6. Turismo-ostatuak erregulatzeko oinarrizko araudia interpretatu du.

                    7. Bidaia konbinatuen salmenta ezaugarritu du, baita merkatuko hornitzaile eta produktu nagusiak ere.

                    8. Bidaia-agentzietan sal daitezkeen beste zerbitzu batzuk eta horien tarifak eta baldintzak ezaugarritu ditu.

                    9. Banatze-sistema global nagusiak ezagutu ditu.

                    10. Internet bidezko turismo-zerbitzuen salmenta eta bidaia-agentzia birtualen funtzioa aztertu du.

                  2. Salmenta-teknikak aplikatzen ditu eta horien ezaugarriak, prozedurak eta sekuentziazioa identifikatzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Bezero tipologiak ezagutu ditu, baita horien beharrak eta motibazioak turismo-zerbitzuak erostean.

                    2. Bidaia-agentzietako salmenta-tekniken oinarrizko printzipioak identifikatu ditu.

                    3. Bidaia-agentzietako zerbitzuen/produktuen salmentaren etapetako prozesuak ezagutu ditu.

                    4. Negoziazio-prozesua deskribatu du eta teknika egokiak aplikatu ditu.

                    5. Telefono bidezko salmentarako metodoak ezagutu ditu.

                    6. Salmenta-tekniken aplikazioa baloratu du, bidaia-agentzietako merkataritza-kudeaketako tresna gisa.

                  3. Zerbitzuen salmenta egiten du eta salmentarekin lotzen diren prozedurak aplikatzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Bidaia-agentzietako zerbitzuen/produktuen salmentan erabiltzen diren informazio-iturriak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

                    2. Zerbitzuei/produktuei, horien berariazko baldintzei, tarifei eta helmugei buruzko informazioa lortu du.

                    3. Bezeroei aholkuak eman dizkie produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren alderdi orokorrei eta berariazkoei buruz.

                    4. Turismo-zerbitzuak erreserbatzeko eta berresteko prozesuak ezaugarritu eta aplikatu ditu.

                    5. Berresten ez den kasuetako prozedura deskribatu du, eta beste aukera batzuk eskaini ditu.

                    6. Dokumentazioa betetzeko eta artxibatzeko ezarritako prozedurari jarraitu dio.

                    7. Indarrean dagoen araudia identifikatu eta aplikatu du.

                    8. Erreserbak kudeatzeko informatika-sistemak, terminalak eta banatze-sistema globalak aplikatu ditu.

                    9. Bidaia-agentzietako bezeroentzako arreta-zerbitzuaren kalitatearen parametroak identifikatu ditu.

                    10. Bidaia-agentzietako zerbitzuen salmentarako berariazko komunikazio-teknikak eta bezeroentzako arretako teknikak aplikatu ditu.

                  4. Itxierako eta salmenta-osteko eragiketak egitea, prozedura estandarizatuak deskribatuz eta aplikatuz.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Agentziek zerbitzugileentzat jaulkitako dokumentu motak ezaugarritu ditu.

                    2. Turismo-zerbitzuak/produktuak saltzeari dagokion dokumentazioa kudeatu eta jaulki du.

                    3. Zerbitzuak fakturatzeko eta lotzen den dokumentazioa jaulkitzeko prozedura formalizatu du.

                    4. Zerbitzuak kobratzeko hainbat sistema eta forma ezaugarritu du.

                    5. Kreditu-politikan eragina duten aldagaiak ezagutu ditu, balizko arriskuak kontuan izanik.

                    6. Baliogabetzeak kudeatzeko prozedura identifikatu du, indarrean dagoen araudia kontuan izanik.

                    7. Bidaiaren edo zerbitzuaren aurreko informazioak/jarraibideak ezaugarritu ditu.

                    8. Salmenta-osteko prozesuak eta bezeroak leial egiteko prozesuak identifikatu ditu.

                    9. Dokumentazioa jaulkitzeko informatika-sistemak, terminalak eta banatze-sistema globalak aplikatu ditu.

                2. Edukiak:

                  1. Bidaia-agentzietako zerbitzuen tipologia.

                    Bidaia-agentzietan sal daitezkeen garraiatzeko moduak identifikatzea eta ezaugarritzea.

                    Garraio-hornitzaile nagusiak eta eskaintzen dituzten produktuak/zerbitzuak identifikatzea.

                    Zerbitzuaren tarifa eta baldintza nagusiak aztertzea, baita aplikatzen zaizkien tasak eta zergak ere.

                    Hainbat garraiabidetan pertsonak garraiatzeari aplika dakiokeen araudia interpretatzea.

                    Turismo-ostatuetan eskaintzen dituzten zerbitzuak/produktuak eta aplikatzen dituzten tarifak identifikatzea eta zehaztea.

                    Turismo-ostatuak erregulatzeko oinarrizko araudia interpretatzea.

                    Bidaia konbinatuen salmenta ezaugarritzea, baita merkatuko hornitzaile eta produktu nagusiak ere.

                    Bidaia-agentzietan sal daitezkeen beste zerbitzu batzuk eta horien tarifak eta baldintzak ezaugarritzea.

                    Banatze-sistema global nagusiak ezagutzea.

                    Internet bidezko turismo-zerbitzuen salmenta eta bidaia-agentzia birtualen funtzioa aztertzea.

                    Garraioaren salmentako bitartekaritza:

                    Tipologia eta ezaugarritzea.

                    Hornitzaileak. Eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak.

                    Maiztasuna eta erabilgarritasuna. Erreserba-zenbakiak.

                    Tarifa nagusiak. Garraioaren baldintzak.

                    Zergak, tasak eta errekarguak.

                    Indarrean dagoen garraioaren arloko araudia:

                    Hitzarmenak Montreal, Varsovia, Chicago eta araudiak.

                    Garraioaren arloko organismo nazionalak eta nazioartekoak.

                    Erabiltzaileen eta garraiolarien eskubideak eta betebeharrak.

                    Turismo-ostatuaren salmentako bitartekaritza:

                    Tipologia. Eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak.

                    Erabilgarritasuna. Tarifak.

                    Indarrean dagoen araudia.

                    Bidaia konbinatuen salmentako bitartekaritza:

                    Produktu eta hornitzaile nagusiak.

                    Turismo-zerbitzuen salmentako bitartekaritza:

                    Ezaugarritzea, tarifak eta baldintzak.

                    Bidaia-aseguruak.

                    Gidarien kontratazioa.

                    Banatze-sistema globalak: turismo-produktuen bitartekaritzaren tipologiarako aplikazioa:

                    Erreserbak.

                    Tarifak.

                    Txartelak.

                    Baliogabetzea.

                    Birjaulkipenak.

                    Diru-itzultzeak.

                    Internet bidezko salmenta. Bidaia-agentzia birtualak (on-linea edo ez bertaratzekoak).

                    Zorroztasuna bezeroek eskatzen dutena jasotzean eta transmititzean, eta pertsonaren, enpresaren eta produktuaren irudia zainduz.

                    Berritzeko eta beste zerbitzu eta produktu batzuk sortzeko gaitasuna.

                    Zerbitzu-borondatea, bezeroek azaltzen dituzten askotariko egoerak ebazteko pazientziari, atsegintasunari eta argitasunari dagokionez.

                  2. Salmenta-teknikak aplikatzea.

                    Bezero tipologiak ezagutzea, baita horien beharrak eta motibazioak turismo-zerbitzuak erostean.

                    Bidaia-agentzietako salmenta-tekniken oinarrizko printzipioak identifikatzea.

                    Bidaia-agentzietako zerbitzuen/produktuen salmentaren etapetako prozesuak ezagutzea.

                    Negoziazio-prozesua deskribatzea eta teknika egokiak aplikatzea.

                    Telefono bidezko salmentarako metodoak zerrendatzea.

                    Salmenta-tekniken aplikazioa baloratzea, bidaia-agentzietako merkataritza-kudeaketako tresna gisa.

                    Bezeroak. Tipologia. Beharrak eta erosteko arrazoiak.

                    Salmenta-teknikak. oinarrizko printzipioak. Etapak:

                    Elementos de la comunicación comercial aplicadak. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazioa.

                    Bezeroengan konfiantza sortzea.

                    Bezeroen beharrak eta nahiak ikertzea.

                    Produktua/zerbitzua aurkeztea.

                    Negoziazioa. Prozesua eta teknikak.

                    Telefono bidezko salmenta.

                    Bidaia-agentzietako merkataritza-kudeaketan salmenta-teknikek duten garrantziaren balorazioa.

                    Gainerakoen behar eta motibazioekiko errespetua.

                    Etengabeko hobekuntzarekiko eta eguneratzearekiko kezka.

                    Motibazioa eta egiten den lanarekin gozatzea.

                  3. Zerbitzuen salmenta.

                    Bidaia-agentzietako zerbitzuen/produktuen salmentan erabiltzen diren informazio-iturriak identifikatzea eta ezaugarritzea.

                    Zerbitzuei/produktuei, horien berariazko baldintzei, tarifei eta xedeei buruzko informazioa lortzea.

                    Bezeroei aholkuak ematea produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren alderdi orokorrei eta berariazkoei buruz.

                    Turismo-zerbitzuak erreserbatzeko eta berresteko prozesuak ezaugarritzea eta aplikatzea.

                    Berresten ez den kasuetako prozedura deskribatzea, eta beste aukera batzuk eskaintzea.

                    Dokumentazioa betetzeko eta artxibatzeko ezarritako prozedurari jarraitzea.

                    Indarrean dagoen araudia identifikatzea eta aplikatzea.

                    Erreserbak kudeatzeko informatika-sistemak, terminalak eta banatze-sistema globalak aplikatzea.

                    Bidaia-agentzietako bezeroentzako arreta-zerbitzuaren kalitatearen parametroak identifikatzea.

                    Bidaia-agentzietako zerbitzuak saltzeko informazio-iturriak. Tipologia eta erabilera.

                    Produktuei/zerbitzuei eta helmugei buruzko informazioa eta aholkularitza.

                    Produktuen/zerbitzuen erreserba. Erreserba-sistemak:

                    Erreserbak egin eta berresteko prozedura.

                    Ez-berrestea. Alternatibak.

                    Datuak erregistratzea. Dokumentu-euskarriak. Erabiltzeko eta artxibatzeko prozedura.

                    Indarrean dagoen araudia.

                    Informatika-tresneria, terminalak eta GDS.

                    Bidaia-agentzietako zerbitzu-salmentaren kalitatea.

                    Bidaia-agentzietako zerbitzuen salmentarako berariazko komunikazio-teknikak eta bezeroentzako arretarako teknikak aplikatzea.

                    Bezeroek eskatutako zerbitzuetan edo haien nahietan aldaketak izan direlako bezeroen aurrean erabaki azkarrak hartzean arduraz jokatzea.

                  4. Itxierako eta salmenta-osteko eragiketak.

                    Agentziek zerbitzugileentzat jaulkitako dokumentu motak ezaugarritzea.

                    Turismo-produktuen/zerbitzuen salmentari dagokion dokumentazioa kudeatzea eta jaulkitzea.

                    Zerbitzuak fakturatzeko eta lotzen den dokumentazioa jaulkitzeko prozedura formalizatzea.

                    Zerbitzuak kobratzeko sistemak eta moduak ezaugarritzea.

                    Kreditu-politikan eragina duten aldagaiak aztertzea, balizko arriskuak kontuan izanik.

                    Baliogabetzeak kudeatzeko prozedura identifikatzea, indarrean dagoen araudia kontuan izanik.

                    Bidaiaren edo zerbitzuaren aurreko informazioak/jarraibideak ezaugarritzea.

                    Salmenta-osteko prozesuak eta bezeroak leial egiteko prozesuak identifikatzea.

                    Dokumentazioa jaulkitzeko informatika-sistemak, terminalak eta banatze-sistema globalak aplikatzea.

                    Zerbitzugintzarako dokumentuak. Tipologia.

                    Zerbitzuak kobratzeko sistemak eta moduak. Kreditu-politikak.

                    Jaulkitzeko prozedura:

                    Salmentako dokumentuak. Tipologia. Eginkizunak.

                    Bonuak, txartelak, bidaia-txartelak eta garraio-tituluak.

                    Zerbitzuaren/bidaiaren aurreko argibideak.

                    Baliogabetzeak, birjaulkipenak eta diru-itzultzeak. Prozedura. Araudia aplikatzea.

                    Salmenta-osteko eta balorazioko prozesuak, merkataritzaren eta leial egitearen ikuspuntutik:

                    Kexak eta erreklamazioak. Tipologiak. Tratamenduak.

                    Bezeroen jarraipena egiteko eta horiek leial egiteko prozedurak.

                    Informatika-aplikazioak, terminalak eta GDS.

                    Fakturazio-prozedura.

                    Bidaia-agentzietarako kudeaketa-softwarea.

                    Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzea (batez ere kreditu-txartelen erabileran).

                    Bidaiaren edo zerbitzuaren aurreko, uneko eta ondoko informazioetan eta argibideetan hitzezko komunikazioa eta hitzezkoa ez dena baloratzea.

                    Ingurumena errespetatzea, funtsezkoa ez den informazioa paper-euskarrian argitaratzea murriztuz edo ezabatuz.

              8. lanbide-modulua: turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza.

                Kodea: 0399.

                Kurtsoa: 2.a.

                Iraupena: 140 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Turismo-zerbitzuetako bitartekaritzako entitateak ezaugarritzen ditu, eta horien funtzioak, sailkapenak eta aplikatzekoa den araudia identifikatzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Turismo-zerbitzuen/produktuen bitartekaritzako entitateen kontzeptua identifikatu du.

                    2. Sektoreak jardueraren hasieratik izan duen bilakaera deskribatu du.

                    3. Bidaia-agentziak indarrean dagoen araudiaren arabera sailkatu ditu eta haien eginkizunak ezaugarritu ditu.

                    4. Funtzionamendurako berariazko eskakizunak aztertu ditu.

                    5. Beste mota bateko bidaia-agentziak ezaugarritu ditu, horien espezializazioari eta eskaintzen dituzten zerbitzuei erreparatuta.

                    6. Beste tipologia batzuetako bitartekaritza-entitateak identifikatu ditu, zerbitzuen espezializazioaren arabera.

                    7. Turismo-bitartekaritzako entitate moten funtzioak ezaugarritu ditu.

                    8. Turismo-bitartekaritzako entitateei aplika dakiekeen Europako, Espainiako eta autonomia-erkidegoko araudia ezagutu du.

                    9. Turismo-bitartekaritzako lanbide-jarduerak definitu ditu.

                    10. Turismo-zerbitzuetako bitartekaritza-jarduera eta horien funtzioak arautzen dituzten Estatuko eta nazioarteko organismoak eta elkarteak zerrendatu ditu.

                  2. Turismo-bitartekaritzako entitateak antolatzen ditu, antolamendu-egiturak eta enpresa-plangintzako prozesuak aztertuz.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Turismo-bitartekaritzaren sektoreko enpresa-antolamenduaren kontzeptua definitu du, baita mota horretako antolamenduak zuzendu behar dituzten printzipioak ere.

                    2. Sektoreko enpresen berezko enpresa-antolamenduen motak eta sistemak deskribatu ditu.

                    3. Turismo-bitartekaritzako enpresen berezko antolamendu-egiturak definitu ditu.

                    4. Arloak eta sailak ezaugarritu ditu, baita horien artean dauden loturak ere.

                    5. Organigramak diseinatu ditu, turismo-bitartekaritzako enpresen ezaugarriei eta tipologiei erreparatuta.

                    6. Lanpostuetan bete beharreko funtzioak, erantzukizunak eta zereginak deskribatu ditu.

                    7. Enpresa-plangintzaren kontzeptua definitu du.

                    8. Plangintza-prozesuaren etapak ezarri ditu.

                    9. Enpresa-kudeaketako tresna gisa plangintzak duen garrantzia baloratu du.

                  3. Turismo-bitartekaritzako entitateen errentagarritasuna kontrolatzen du, eta prozesu ekonomikoak eta finantzarioak ezaugarritzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Turismo-bitartekaritzako entitateetako kudeaketa ekonomikoko eta finantzarioko kontzeptua deskribatu du.

                    2. Ondarearen kontzeptua interpretatu du eta haren elementuak eta ondare-masak identifikatu ditu.

                    3. Aurrekontuaren kontzeptua eta funtzioa aztertu du.

                    4. Hainbat motatako aurrekontuak sailkatu eta landu ditu eta neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

                    5. Turismo-bitartekaritzako enpresen finantza-egitura ezaugarritu du.

                    6. Mota horretako enpresen ustiapen-kostuak definitu eta sailkatu ditu.

                    7. Kostuak kalkulatzeko eta egozteko prozedurak aplikatu ditu.

                    8. Turismo-bitartekaritzako enpresen errentagarritasuna aztertu du.

                    9. Ratioak, irabazi-marjinak eta errentagarritasun-atalasea kalkulatu eta interpretatu du.

                    10. Kudeaketako informatika-aplikazioak erabili ditu.

                  4. Administrazio-kudeaketa egiten du, eta bitartekaritza-enpresen prozesuak ezaugarritzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Zerbitzu-hornitzaileekiko eta bezeroekiko harremanen ondoriozko turismo-bitartekaritzako enpresen administrazio-prozesuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

                    2. Bezeroen eta hornitzaileen administrazio-kudeaketari buruzko dokumentazioa formalizatu du.

                    3. Araudi fiskala eta bidaia-agentzien erregimen berezia aztertu du.

                    4. Gertakarien administrazio-kudeaketarako prozedura ezagutu du.

                    5. Kutxako ohiko eragiketak eta banku-entitateekin egin beharrekoak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

                    6. Barne-dokumentuen eta zerbitzu-hornitzaileen hornikuntza, inbentarioa eta kontrola egiteko prozedurak identifikatu ditu.

                    7. Turismo-bitartekaritzako entitateen banaketako eta merkataritzako estrategiak ezagutu ditu.

                    8. Administrazio- eta merkataritza-kudeaketako informatika-sistemak aplikatu ditu.

                  5. Giza baliabideak zuzentzen ditu, eta langileak antolatzeko, hautatzeko eta prestatzeko metodoak ezaugarritzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Turismo-bitartekaritzako enpresa motaren arabera lan-taldeak zuzentzeko sistemarik egokienak definitu ditu.

                    2. Langileen txandak, ordutegiak eta oporrak diseinatu ditu, enpresa motaren arabera eta indarrean dagoen araudia aplikatuz.

                    3. Hainbat aldagairen araberako langile-beharrak hartu ditu kontuan (eskari handiagoa, beste produktu batzuk eta abar).

                    4. Enpresa motaren eta bete beharreko lanpostuaren arabera langileak hautatzeko metodorik egokienak ezarri ditu.

                    5. Enpresako eskuliburuaren kontzeptua definitu du, eta haren edukia eta funtzioa aztertu du.

                    6. Langileen motibazioarekin lotzen diren estrategiak ezaugarritu ditu.

                    7. Turismo-bitartekaritzaren esparruko lanbide-karreren arloko prestakuntzaren eta garapenaren beharra hartu du kontuan.

                  6. Turismo-bitartekaritzako zerbitzuen kalitatea kudeatzen du, eta, horretarako, enpresari hobe egokitzen zaion kalitate-sistema aztertzen, hautatzen eta aplikatzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Turismo-bitartekaritzako enpresen azpisektoreko kalitate-kontzeptua eta haren helburuak identifikatu ditu.

                    2. Kalitate-sistemen aplikazioa baloratu du.

                    3. Arau estandarizatuetan oinarritutako kalitate-sistemaren aplikazioa ezagutu du.

                    4. Kalitate-sistema bat ezarri aurreko sistemak zehaztu ditu: langileen prestakuntza eta enpresen antolamendua hobetzeko eta kalitateko taldea.

                    5. Arloetako eta sailetako prozesuen diseinua eta elaborazioa finkatu du.

                    6. Kalitatea kudeatzeko tresnak definitu eta aplikatu ditu (autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta-sistemak, kexa eta iradokizunen sistemak).

                    7. Kalitatea kudeatzeko sistema aplikatu du.

                2. Edukiak:

                  1. Turismo-bitartekaritzako entitateak ezaugarritzea.

                    Bidaia-agentziak indarrean dagoen araudiaren arabera sailkatzea eta haien eginkizunak ezaugarritzea.

                    Funtzionamendurako berariazko eskakizunak aztertzea.

                    Beste mota bateko bidaia-agentziak ezaugarritzea, horien espezializazioari eta eskaintzen dituzten zerbitzuei erreparatuta.

                    Turismo-bitartekaritzako entitate moten funtzioak ezaugarritzea.

                    Bidaia-agentziak. Kontzeptua. Bilakaera historikoa. Legezko sailkapena.

                    Funtzionamendurako berariazko eskakizunak.

                    Bidaia-agentzia espezializatuak. Eskaintzen dituzten zerbitzuak. Frankiziak.

                    Turismo-zerbitzuen eta -produktuen bitartekaritzaren eta kudeaketaren beste irudi batzuk.

                    Erreserba-zentrala. GDSak.

                    Turismo-zerbitzuen bitartekaritzako entitateei aplika dakiekeen Europako, Espainiako eta autonomia-erkidegoko araudia.

                    Deontologia profesionala.

                    Turismo-jardunbide onen esku-liburua.

                    Estatuko eta nazioarteko organismoak eta elkarteak.

                    Giza harremanen eta komunikazio-tekniken gaineko interesa.

                    Ikaskuntza autonomoa.

                  2. Turismo-bitartekaritzako entitateak antolatzea.

                    Sektoreko enpresen berezko enpresa-antolamenduen motak eta sistemak aztertzea.

                    Arloak eta sailak ezaugarritzea, baita horien artean dauden loturak ere.

                    Organigramak diseinatzea, turismo-bitartekaritzako enpresen ezaugarriei eta tipologiei erreparatuta.

                    Lanpostuetan bete beharreko funtzioak, erantzukizunak eta zereginak deskribatzea.

                    Turismo bitartekaritzako enpresak. Printzipioak.

                    Antolamendu-sistemak eta motak.

                    Antolamendu-egiturak.

                    Sailak edo arloak. Sailen arteko erlazioak.

                    Organigramen diseinua. Lanpostuak eta funtzioak.

                    Organigramak eta diagramak egiteko informatika-aplikazioak.

                    Plangintzak eta enpresa-planak. Estrategiak eta politikak.

                    Enpresa-kudeaketako tresna gisa plangintzak duen garrantzia baloratzea.

                    Garatu beharreko lanarekin arduratzea.

                    Sormenaz eta gidaritzaz jardutea.

                    Lan sistematikoaren eta antolatuaren gaineko interesa azaltzea.

                  3. Turismo-bitartekaritzako entitateen errentagarritasuna kontrolatzea.

                    Aurrekontu kontzeptua eta horren funtzioa aztertzea.

                    Hainbat motatako aurrekontuak sailkatzea eta lantzea, eta neurri zuzentzaileak aplikatzea.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen finantza-egitura ezaugarritzea.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen emaitzetako kontuak eta balantzeak aztertzea.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen sarreren eta gastuen egitura aztertzea.

                    Kostuak kalkulatzeko eta egozteko prozedurak aplikatzea.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen errentagarritasuna aztertzea.

                    Ratioak, irabazi-marjinak eta errentagarritasun-atalasea kalkulatzea eta interpretatzea.

                    Kudeaketa ekonomikoko eta finantzarioko informatika-aplikazioak. Kalkulu-orria: funtzio ekonomikoak eta finantzarioak.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren kontzeptua.

                    Ondarea. Kontzeptua. Ondare-elementuak eta -masak.

                    Kobrantzak eta ordainketak. Kontabilitate-aldizkakotzea. «Kutxa» printzipioa «emaitzen kontua» printzipioaren aurrean.

                    Aurrekontuak. Motak. Aurrekontuak lantzea. Kontrola, desbideratzeak eta neurri zuzentzaileak.

                    Finantziazioa. Enpresaren finantza-egitura. Finantziazio-iturriak.

                    Kanpoko iturriak: bankuetako kredituak eta maileguak.

                    Kostuak. Motak. Turismo-bitartekaritzako enpresen kudeaketaren ondoriozko kostuen kalkulua eta egozpena.

                    Informatika-aplikazioen erabilera baloratzea.

                    Lan sistematikoaren eta antolatuaren gaineko interesa azaltzea.

                  4. Administrazio eta merkataritzako kudeaketa egitea.

                    Bezeroen eta hornitzaileen administrazio-kudeaketari buruzko dokumentazioa formalizatzea.

                    Araudi fiskala eta bidaia-agentzien erregimen berezia aztertzea.

                    BEZa kalkulatzea eta likidatzea.

                    Gertakarien administrazio-kudeaketa egitea.

                    Barne-dokumentuen eta zerbitzu-hornitzaileen hornikuntza, inbentarioa eta kontrola egiteko prozedurak identifikatzea.

                    Turismo-bitartekaritzako entitateen banaketako eta merkataritzako estrategiak ezagutzea.

                    Bankuko eta kutxako kontrola egitea. Banku-informazioa aztertzea.

                    Eguneko kutxako kontaketa egitea.

                    Ez-ordainketak eta itzulketak kudeatzea.

                    Biltegia kudeatzea. Inbentarioak egitea. Barneko eta kanpoko dokumentuen izakinak kontrolatzea.

                    Merkataritza-kudeaketa egitea eta banaketa-bideak garatzea. Estrategiak.

                    Administrazio- eta merkataritza-kudeaketako informatika-sistemak aplikatzea.

                    Zerbitzu-hornitzaileekiko harremanen ondoriozko administrazio-prozesuak. Prozedurak. Dokumentuak: likidazioak, fakturen ordainketa, BSP eta beste batzuk.

                    BEZa. Kontzeptua. Zerga-tasak. Bidaia-agentzien erregimen berezia. Arauak.

                    Bezeroekiko harremanen ondoriozko administrazio-prozesuak. Prozedura. Dokumentuak.

                    Hirugarren batzuekiko eragiketako prozeduren garrantzia baloratzea: bezeroak, hornitzaileak, finantza-erakundeak.

                    Informatika-aplikazioen erabilera baloratzea.

                    Autonomia eta ekimena lanak egitean.

                  5. Turismo-bitartekaritzako enpresetako giza harremanak zuzentzea.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresa motaren arabera lan-taldeak zuzentzeko sistemarik egokienak definitzea.

                    Langileen txandak, ordutegiak eta oporrak diseinatzea, enpresa motaren arabera, eta indarrean dagoen araudia aplikatzea.

                    Enpresa motaren eta bete beharreko lanpostuaren arabera langileak hautatzeko metodorik egokienak ezartzea.

                    Langileen motibazioarekin lotzen diren estrategiak ezaugarritzea.

                    Lan-taldeen zuzendaritza: zuzendaritza-sistemak, aginte motak eta gidaritza.

                    Langileen antolamendua: txanden, ordutegien, egutegian eta beste gai batzuen plangintza.

                    Lan-negoziazioa eta gatazken kudeaketa.

                    Lan-taldeen aurreikuspena.

                    Langileen aukeraketa. Metodoak. Lanbide-profilak.

                    Enpresaren eskuliburua. Kontzeptua, edukia eta funtzioa.

                    Motibazioa. Kontzeptua. Produkziorako pizgarrien estrategiak: mailaz igotzea eta ordainsariak.

                    Prestakuntza. Prestakuntza-programak. Lanbide-karrerak.

                    Motibazio ekimentsua giza harremanetako prozesuak garatzean.

                  6. Turismo-bitartekaritzako zerbitzuetako kalitatea.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen azpisektoreko kalitate-kontzeptua eta haren helburuak identifikatzea.

                    Kalitate-sistemen aplikazioa baloratzea.

                    Arau estandarizatuetan oinarritutako kalitate-sistemaren aplikazioa ezagutzea.

                    Kalitate-sistema bat ezarri aurreko sistemak zehaztea: langileen prestakuntza eta enpresen antolamendua hobetzeko eta kalitateko taldea.

                    Arloetako eta sailetako prozesuen diseinua eta elaborazioa finkatzea.

                    Kalitatea kudeatzeko tresnak definitzea eta aplikatzea (autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta-sistemak, kexa eta iradokizunen sistemak).

                    Kalitatea kudeatzeko sistema aplikatzea.

                    Sektore turistikoko kalitatearen kontzeptua, elementuen bilakaera eta printzipio zuzentzaileak.

                    Turismo-bitartekaritzako enpresen azpisektoreko helburu orokorrak.

                    Enpresaz kanpoko aholkularitza baten kalitate-kontroleko sistema ezartzea.

                    Turismo-kalitateko zigiluak: ISO, Q, eta abar.

                    Kalitatearen kostuak.

                    Turismoa eta iraunkortasuna: turismo-enpresaren ingurumen-kudeaketa.

                    Kalitatearen gaineko motibazioa.

                    Ingurumen-gaiekiko sentsibilitatea.

              9. lanbide-modulua: ingelesa.

                Kodea: 0179.

                Kurtsoa: 1.a.

                Iraupena: 165 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Edozein komunikazio-bitarteko bidez hizkuntza estandarrean egindako orotariko ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, eta mezuaren edukia interpretatzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

                    2. Hizkuntza estandarrean ahoskatutako irrati bidezko mezuen helburua eta bestelako material grabatuaren edo erretransmitituaren helburua ezagutu du, eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu du.

                    3. Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

                    4. Hiztunaren ikuspuntuak eta jarrerak identifikatu ditu.

                    5. Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

                    6. Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

                    7. Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza-mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

                    8. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

                  2. Idatzizko testu zailetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Independentzia-maila handiarekin irakurri du, eta irakurmenaren abiadura eta estiloa testuetara eta xedeetara egokitu du eta erreferentzia-iturri egokiak modu selektiboan erabili ditu.

                    2. Bere espezialitateari dagozkion gutunak interpretatu ditu, eta erraz ulertu du funtsezko esanahia.

                    3. Zehatz-mehatz interpretatu ditu testu luze eta zail samarrak, bere espezialitatearekin lotzen direnak eta lotzen ez direnak, betiere atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu.

                    4. Testua aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du.

                    5. Berehala identifikatu du askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia, eta analisi sakonagoa behar den erabaki du.

                    6. Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.

                    7. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezu teknikoak interpretatu ditu.

                    8. Bere espezialitateko jarraibide luzeak eta zailak interpretatu ditu.

                  3. Ahozko mezu argiak eta ondo egituratuak ematen ditu, eta egoeraren edukia aztertzen du eta solaskidearen hizkuntza-erregistrora egokitzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

                    2. Emari, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

                    3. Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun-maila egokiaz egin du.

                    4. Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

                    5. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

                    6. Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

                    7. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                    8. Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

                    9. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

                  4. Sektoreko edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak xedearekin lotzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Espezialitatearekin lotzen diren askotariko gaiei buruzko testu argiak eta zehatzak idatzi ditu, eta hainbat iturritatik jasotako informazioak eta argudioak laburtu eta ebaluatu ditu.

                    2. Informazioa zuzentasunez, doitasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta/edo eman du.

                    3. Txostenak idatzi ditu, alderdi adierazgarriak nabarmendu ditu eta lagungarriak izango diren xehetasun garrantzitsuak eman ditu.

                    4. Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.

                    5. Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.

                    6. Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatzi batzuk laburbildu ditu, eta, horretarako, hiztegi zabala erabili du, errepikapenak saihestearren.

                    7. Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

                  5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                    2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                    3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

                    4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                    5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                    6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

                2. Edukiak:

                  1. Ahozko mezuak ulertzea.

                    Ahozko mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea zuzenekoak zein telefono bidezkoak, irrati bidezkoak edo grabatuak.

                    Ahozko testu baten ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea.

                    Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

                    Ostatu-kudeaketaren sektoreko berariazko terminologia.

                    Ahozko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak. Adibidez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

                    Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

                    Ulertzeko interesa izatea.

                    Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                  2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

                    Mezuak, testuak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

                    Edozein euskarri tradizionaletan edo telematikoetan (fax, e-posta, burofaxa) emandako testuak ulertzea.

                    Sektorearekin lotzen diren mota guztietako testu-tipologiak ezagutzea.

                    Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                    Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                    Turismo-ostatuko sektoreko berariazko terminologia.

                    Idatzizko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren, zalantzaren eta desioaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

                    Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

                    Ulertzeko interesa izatea.

                    Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak ulertzeko beharrezko baliabideak erabiltzen autonomiaz jardutea.

                    Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                    Informazio-iturriekiko jarrera erreflexiboa eta kritikoa izatea.

                  3. Ahozko mezuak sortzea.

                    Honako hizkuntza-baliabideak ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

                    Gizarte-harremanetarako hizkuntza-adierazgailuak, adeitasun-arauak eta erregistro desberdinak erabiltzea.

                    Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: hitz egiteko txanda hartzea, mantentzea eta lagatzea, sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea, eta abar.

                    Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa erabiltzea: intonazio-ereduak erabiltzea.

                    Gramatika-baliabideak, ahozko mezuak sortzeari dagokionez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

                    Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

                    Sektore turistikoaren berezko terminologia.

                    Fonetika, intonazioa eta erritmoa, ahozko mezuei dagokienez.

                    Ikasgelan ingelesa erabiltzearen aldeko jarrera positiboa izatea.

                    Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                    Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                    Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                  4. Idatzizko testuak sortzea.

                    Hainbat euskarritan emandako sektoreko dokumentu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea.

                    Testu koherenteak lantzea:

                    Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

                    Testuaren mota eta formatua.

                    Hizkuntza-aldaera.

                    Erregistroa.

                    Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta iritsiera: adibideak. Diskurtsoaren amaiera eta laburpena.

                    Sektorearen berariazko terminologia egokia erabiltzea.

                    Egitura sintaktikoak hautatzea.

                    Puntuazio-markak erabiltzea.

                    Sektoreko terminologia espezifikoa.

                    Testuak igortzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa.

                    Beste baliabide batzuk: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                    Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast&

                    Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

                    Denbora-erlazioak: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                    Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

                    Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

                    Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak sortzeko beharrezko baliabideak erabiltzeko autonomia izatea.

                    Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                  5. Ingelesarekin lotzen diren kultura-elementurik adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.

                    Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                    Komunikazioaren testuinguruaren, solaskidearen eta solaskideen asmoaren arabera, erregistrorik egokienak erabiltzea.

                    Ingelesa hizkuntza duten herrialdeetako kultura-elementu esanguratsuenak.

                    Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                    Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

              10. lanbide-modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza.

                Kodea: 0180.

                Kurtsoa: 2.a.

                Iraupena: 120 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Hizkuntza estandarrean egindako ahozko diskurtso argi eta errazetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du eta mezuaren eduki globala identifikatzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Mezua lanbide-testuinguruan kokatu du.

                    2. Mezuaren ideia nagusia jaso du.

                    3. Mezuan biltzen den berariazko informazioa identifikatu du.

                    4. Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatu du.

                    5. Hedabide baten bitartez emandako mezu baten ideia nagusiak atera ditu.

                    6. Ikusitako komunikazio-egoera baten argumentuaren haria identifikatu du.

                    7. Ikusitako sekuentzia batean ageri diren rolak finkatu ditu.

                  2. Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Lanbide-esparruko berariazko testuak modu ulerkorrean irakurri ditu.

                    2. Erabilitako terminologia doitasunez identifikatu du.

                    3. Bere lanbideari dagokion testu batetik, informaziorik adierazgarriena atera du.

                    4. Testu espezifiko errazen zuzeneko eta alderantzizko itzulpenak egin ditu, eta, horretarako, kontsultarako materiala eta hiztegi teknikoak erabili ditu.

                    5. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

                    6. Aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du testua.

                    7. Nolabaiteko independentziaz irakurri ditu hainbat motatako testuak, eta irakurtzeko estiloa eta abiadura egokitu egin du, ohikoak ez diren esamoldeen zailtasunekin topo egin arren.

                  3. Ahozko mezu errazak, argiak eta ondo egituratuak egiten ditu, eta eskuratutako hizkuntza-egiturekin lotzen du mezuaren xedea.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Formula errazak, loturak eta elkarreragin-estrategiak erabilita komunikatu da.

                    2. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

                    3. Bere lanbide-sektoreko lan-arloko lehentasunak eman ditu aditzera.

                    4. Hurbileko lanbide-ingurunea nolabaiteko etorriarekin deskribatu du.

                    5. Lanbide-sektoreko produkzio-prozesu baten berezko jarduerak sekuentziatu ditu.

                    6. Dagokion espezialitatearen barruko gai baten aurkezpen laburrak eta prestatuak modu argian egin ditu.

                    7. Bere mailara egokitutako aurkezpenetan protokolo-arauak erabili ditu.

                    8. Lanbideari buruzko galdera laburrak erantzun ditu.

                    9. Berariazko informazioa arin samar trukatu du, eta, horretarako, egitura sinpleko perpausak erabili ditu.

                  4. Testu sinpleak lantzea eta gramatika-arauak testuen helburuarekin lotzea.

                    1. Hainbat motatako dokumentuetan eskatzen den oinarrizko informazioa bete du.

                    2. Lan-eskaintza jakin bat abiapuntu izanik, lan-eskaera egin du.

                    3. Curriculum laburra idatzi du.

                    4. Gaineratutako ikus-euskarriekin eta hizkuntza-gakoekin osatu da testu jakin bat.

                    5. Komunikazio-xede zehatza izango duen txosten laburra egin du.

                    6. Argibide jakin batzuk abiapuntu izanik, eta eredu batzuen arabera, idatzi du merkataritza-gutuna.

                    7. Testu sinpleen laburpen laburrak egin ditu eta lanbide-ingurunearekin lotu ditu.

                  5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

                    1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                    2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                    3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

                    4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                    5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                    6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

                2. Edukiak:

                  1. Ahozko mezuak ulertzea.

                    Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                    Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                    Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                    Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                    Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatzea: eskakizuna, haserrea, ironia.

                    Elkarrizketa batean edo komunikazio-egoera batean parte hartzen dutenen lanbide-rolak zehaztea.

                    Sektoreko terminologia espezifikoa.

                    Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

                    Ahozko hizkuntzaren mailak: egunerokoa, protokolozkoa, lanbidearen arabera.

                    Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                    Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                    Arau eta protokolo sozioprofesionalekiko errespetua azaltzea.

                  2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

                    Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

                    Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                    Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                    Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                    Prentsan agertutako lan-eskaintza interpretatzea. Hiztegiak eta kontsultarako beste material eta iturri batzuk erabiltzea.

                    Sektoreko berezko lanbide-terminologia.

                    Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa. Web-orriak.

                    Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                    Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

                  3. Ahozko mezuak sortzea.

                    Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                    Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea eta beste batzuk, erantzun laburrei erantzunez eta informazio zehatzak trukatuz.

                    Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                    Sektoreko lan-lehentasunak adieraztea.

                    Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                    Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                    Lanbidearen, jardueren eta hurbileko lan-ingurunearen berezko terminologia.

                    Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                    Bere mailari dagozkion aurkezpen sinpleetako protokolo arauak.

                    Koherentziaz galdetzeko eta erantzuteko egitura sinpleak.

                    Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                    Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                    Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

                  4. Idatzizko testuak sortzea.

                    Sektoreko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

                    Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

                    Puntuazio-markak erabiltzea.

                    Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                    Testu koherenteak lantzea.

                    Curriculum vitaea lantzea, aurkezpen eta motibazioko gutun batekin batera.

                    Lanbide-arloko idatzizko hizkuntzaren erregistroak.

                    Curriculuma aurkezteko eredua.

                    Merkataritza-gutunen ereduak: eskariak, fakturak, erreserbak, izena emateko orriak.

                    Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                    Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

                    Dokumentuak betetzeko garaian zuzentasuna baloratzea.

                  5. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

                    Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                    Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                    Atzerriko hizkuntzaren herrialdeetako kultura-elementu eta protokolo esanguratsuenak.

                    Hainbat herrialdetako sektoreko berezko alderdi sozioprofesionalak.

                    Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                    Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

              11. lanbide-modulua: bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa.

                Kodea: 0400.

                Kurtsoa: 2.a.

                Iraupena: 50 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

                    2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

                    3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

                    4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

                    5. Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.

                    6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

                    7. Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

                    8. Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.

                    9. Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.

                  2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

                    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

                    3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

                    4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.

                    5. Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                    6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

                    7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

                    8. Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                    9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

                  3. Proiektua ezartzea edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.

                    2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

                    3. Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.

                    4. Jarduerak gauzatzeko prozedurak edo jardunbideak zehaztu ditu.

                    5. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

                    6. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

                    7. Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.

                    8. Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

                  4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.

                    2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.

                    3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.

                    4. Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

                    5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                    6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

                    7. Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

                  5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

                    2. Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.

                    3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

                    4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

                    5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

              12. lanbide-modulua: laneko prestakuntza eta orientabidea.

                Kodea: 0401.

                Kurtsoa: 1.a.

                Iraupena: 99 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                    2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                    3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                    4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                    5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

                    6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                    7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

                  2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                    2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                    3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                    4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                    5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                    6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                    7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

                  3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                    2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                    3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                    4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                    5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                    6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                    7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                    8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                    9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                    10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

                  4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                    2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

                    3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                    4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                    5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                    6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                    7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                    8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

                  5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                    2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                    3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                    4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                    5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                    6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                    7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

                  6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                    2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                    3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                    4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                    5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                    6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                    7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

                  7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                    2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                    3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                    4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                    5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                    6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

                2. Edukiak:

                  1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

                    Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                    Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                    Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                    Norberaren ibilbidea planifikatzea:

                    Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                    Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                    Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                    Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                    Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                    Erabakiak hartzeko prozesua.

                    Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                    Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                    Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                    Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                    Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

                    Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                    Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

                  2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

                    Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

                    Antolamendu-egiturak aztertzea.

                    Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                    Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                    Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                    Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                    Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                    Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                    Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                    Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                    Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                    Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                    Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                    Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                    Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                    Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                    Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                    Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

                  3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

                    Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                    Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                    Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                    Nomina interpretatzea.

                    Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                    Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                    Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                    Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                    Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                    Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                    Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

                    Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                    Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                    Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                    Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

                    Lana arautzearen beharra baloratzea.

                    Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                    Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                    Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                    Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

                  4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

                    Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                    Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                    Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                    Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                    Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                    Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                    Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                    Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                    Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

                  5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

                    Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                    Arrisku-faktoreak aztertzea.

                    Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                    Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                    Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                    Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                    Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                    Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                    Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                    Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                    Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                    Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                    Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                    Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                    Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

                    Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

                  6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

                    Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                    Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                    Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

                    Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                    Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                    Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                    Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                    Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

                    Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                    Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                    Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                    Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                    Prebentzioaren plangintza enpresan.

                    Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                    Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

                    Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

                    Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                    Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

                  7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

                    Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                    Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

                    Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                    Larrialdi-egoerak aztertzea.

                    Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                    Langileen osasuna zaintzea.

                    Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                    Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                    Larrialdi medikoa/lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                    Seinale motak.

                    Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                    Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                    Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

              13. lanbide-modulua: enpresa eta ekimen sortzailea.

                Kodea: 0402.

                Kurtsoa: 2.a.

                Iraupena: 60 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                    2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                    3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                    4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                    5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                    6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                    7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

                  2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                    2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                    3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                    4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                    5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                    6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                    7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                    8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                    9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

                  3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                    2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                    3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                    4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                    5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                    6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                    7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                    8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                    9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

                    10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                    11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                    12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

                  4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                    2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                    3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                    4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                    5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                    6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

                2. Edukiak:

                  1. Ekimena.

                    Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                    Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

                    Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                    Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                    Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                    Enpresaburuaren kontzeptua.

                    Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                    Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                    Ekintzaileen arteko lankidetza.

                    Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                    Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                    Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                    Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                    Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

                  2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

                    Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                    Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                    Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                    Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                    Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                    Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                    Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                    Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                    Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                    Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                    Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                    Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                    Genero-berdintasuna errespetatzea.

                    Enpresa-etika baloratzea.

                  3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

                    Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                    Produkzio-plana prestatzea.

                    Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                    Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                    Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                    Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                    Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                    Zerga-arloa enpresetan.

                    Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                    Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                    Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                    Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                    Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

                  4. Administrazio-funtzioa.

                    Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                    Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                    Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                    Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                    Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                    Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                    Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                    Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                    Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              14. lanbide-modulua: lantokiko prestakuntza.

                Kodea: 0403.

                Kurtsoa: 2.a.

                Iraupena: 360 ordu.

                Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22.

                1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

                  1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                    2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

                    3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

                    4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                    5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

                    6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

                  2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                      Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

                      Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia...) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, lanposturako beharrezko segurtasuna, erantzukizuna...).

                      Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

                      Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                      Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                      Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                      Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                    2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                    3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

                    4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

                    5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua txukun, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

                    6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

                    7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

                    8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

                    9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

                    10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

                  3. Bidaia konbinatuak sortzeko sailaren jarduerak egiten ditu, kontroleko tresnak, bitartekoak eta tresneria baliatuz eta bidezko teknika eta prozedurak erabiliz, betiere ezarritako arauen eta jarraibideen arabera eta bezeroen egoera kontuan izanik.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Bidaia konbinatuak diseinatzeko eta kotizatzeko prozesuetako bakoitzari lotzen zaion dokumentazioa eta jasotako argibideak interpretatu ditu.

                    2. Bidaia konbinatuak diseinatu aurretik egin beharreko merkatu-ikerketaren teknikak aplikatu ditu.

                    3. Hornitzaileekin negoziatzeko baldintzak eta akordioak ezagutu ditu, hainbat irizpide kontuan izanik.

                    4. Bidaia konbinatuen zerbitzuak kotizatu ditu eta bidaien kostuak, deskontuak, komisioak, irabazi-marjinak, errentagarritasun-atalasea, zergak eta salmenta-prezioa baloratu du.

                    5. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

                    6. Bidaia konbinatuen erreserbako, eragiketako eta hornitzaileekiko koordinazioko prozesuak ezagutu ditu.

                    7. Lotzen den dokumentazioa bete du.

                    8. Berariazko informatika-aplikazioekin egin du lan.

                  4. Ekitaldien kudeaketa egiten du, kontroleko tresnak, bitartekoak eta tresneria baliatuz eta bidezko teknika eta prozedurak erabiliz, betiere ezarritako arauen eta jarraibideen arabera.

                    Ebaluazio-irizpideak:

                    1. Agentziak eskaintzen dituen ekitaldiak kudeatzeko prozesuetako bakoitzarekin lotzen den dokumentazioa eta jasotako argibideak interpretatu ditu.

                    2. Etorkizuneko ekitaldietako eskarien eskaintzak bideratu ditu eta horien jarraipena egin du.

                    3. Kontratatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu orokorra eta horren xehapena landu du.

                    4. Kontratatutako ekitaldiaren garapena gainbegiratzeko eta kontrolatzeko lanetan hartu du parte.

                    5. Salmenta osteko eragiketak egin ditu, baita bezeroaren gogobetetasunaren jarraipena ere.

                    6. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

                    7. Berariazko informatika-aplikazioekin egin du lan.

                      ABENDUAREN 14KO 334/2010 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

                      GUTXIENEKO ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK

                      1. atala. Espazioak.

                        Prestakuntza espazioa Azalera (m²)

                        30 ikasle Azalera (m²)

                        20 ikasle

                        Balio anitzeko gela 60 40

                        Turismo-agentzien/informazioaren gela 90 60

                      2. atala. Ekipamenduak.

                        Prestakuntza espazioa Ekipamendua

                        Balio anitzeko gela Irakaslearentzako PCa.

                        Ikasgelako altzariak.

                        Proiekzio-kanoia.

                        Proiekzio-pantaila.

                        Ikus-entzunezko erreproduzigailua.

                        Turismo-agentzien/informazioaren gela Arbela.

                        Sarean instalatutako ordenagailuak, abiadura handiko inprimagailua, eskanerra, faxa.

                        Proiekzio-kanoia.

                        Pantaila zabalgarria.

                        Internet-konexioa.

                        Bulegotikako softwarea (testu-prozesadorea, datu-basea, aurkezpenak, kalkulu-orria, eta abar).

                        Bidaia-agentziak eta turismo-bitartekaritzako beste enpresa batzuk kudeatzeko informatika-softwarea.

                        GDSko eta turismo-zerbitzuetako hornitzaileetarako lizentzia.

                        Artxibategiak, apalak, bulegoko askotariko materiala.

                        Material inprimatua: bonuak, espedienteak, albaranak, eta abar.

                        Telebista/bideo-erreproduzigailua eta DVDa.

                        Mapak, gidak, liburuxkak, sektoreko aldizkari espezializatuak.

                        ABENDUAREN 14KO 334/2010 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA

                        IRAKASLEAK

                      1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

                        Lanbide modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

                        0171 Turismo-merkatuaren egitura - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0172 Protokoloa eta harreman publikoak. - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0173 Turismo-marketina - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0383 Turismo-helmugak - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0384 Turismo-baliabideak - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0397 Turismo-produktuen kudeaketa. - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0398 Turismo-zerbitzuen salmenta. - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0399 Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0179 Ingelesa - Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0180 Atzerriko bigarren hizkuntza - Atzerriko hizkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0400 Bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0401 Laneko prestakuntza eta orientabidea - Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0402 Enpresa eta ekimen sortzailea - Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        0403 Lantokiko prestakuntza - Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

                        Edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

                      2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

                        Kidegoak Espezialitateak Titulazioak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

                        Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea

                        Enpresa-zientzietan diplomaduna

                        Lan-harremanetan diplomaduna

                        Gizarte-lanean diplomaduna

                        Gizarte-hezkuntzan diplomaduna

                        Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

                        Ostalaritza eta turismoa

                        Turismoan diplomaduna

                        Edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

                      3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

                        Lanbide moduluak Titulazioak

                        0171 Turismo-merkatuaren egitura

                        0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

                        0173 Turismo-marketina

                        0383 Turismo-helmugak

                        0384 Turismo-baliabideak

                        0397 Turismo-produktuen kudeaketa.

                        0398 Turismo-zerbitzuen salmenta.

                        0399 Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza

                        0179 Ingelesa

                        0180 Atzerriko bigarren hizkuntza

                        0400 Bidaia-agentzien proiektua eta ekitaldien kudeaketa

                        0401 Laneko prestakuntza eta orientabidea

                        0402 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide

                        Edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

                        ABENDUAREN 14KO 334/2010 DEKRETUAREN V. ERANSKINA

                        URRIAREN 3KO 1/1990 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN EZARRITAKO LANBIDE MODULUEN ETA MAIATZAREN 3KO 2/2006 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN EZARRITAKOEN ARTEKO BALIOZKOTZEAK

                        Bidaia Agentzietako Heziketa Zikloko Lanbide Moduluak (LOGSE, 1/1990) Bidaia Agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketako Heziketa Zikloko Lanbide Moduluak (LOE, 2/2006)

                        Bidaia-agentzietako turismo-zerbitzuen produkzioa eta salmenta.

                        0398 Turismo-zerbitzuen salmenta.

                        0397 Turismo-produktuen kudeaketa.

                        Bidaia-agentzietako kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa.

                        Bidaia-agentzien antolamendua eta kontrola.

                        0399 Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza.

                        0402 Enpresa eta ekimen sortzailea.

                        Turismo-produktuak eta -zerbitzuak merkaturatzea.

                        0173 Turismo-marketina.

                        0171 Turismo-merkatuaren egitura.

                        Atzerriko hizkuntza.

                        0179 Ingelesa.

                        Atzerriko bigarren hizkuntza.

                        0180 Atzerriko bigarren hizkuntza.

                        Lantokiko prestakuntza.

                        0403 Lantokiko prestakuntza.

                        ABENDUAREN 14KO 334/2010 DEKRETUAREN VI. ERANSKINA

                        KONPETENTZIA ATALEN ETA MODULUEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK BALIOZKOTZEKO), ETA LANBIDE MODULUEN ETA KONPETENTZIA ATALEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK EGIAZTATZEKO)

                      1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

                        Konpetentzia atala Lanbide modulua

                        UC0266_3: Turismo-zerbitzuak eta bidaiak saltzea. 0398 Turismo-zerbitzuen salmenta.

                        UC0267_2: Bidaia-agentzietako kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa garatzea.

                        UC0268_3: Turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea. 0399 Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza.

                        UC1055_3: Bidaia konbinatuak, txangoak eta lekualdaketak lantzea eta gauzatzea. 0397 Turismo-produktuen kudeaketa.

                        UC1056_3: Ekitaldiak kudeatzea. 0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

                        UC1072_3: Gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin. 0179 Ingelesa (*)

                        UC1074_3: Turismo-informazioa kudeatzea. 0173 Turismo-marketina.

                        UC1069_3: Jardun-esparruan kultura-interesa duten ondasunak eta ondarea interpretatzea turistei eta bisitariei.

                        UC1070_3: Jardun-esparruko espazio naturalak eta kultura-interesa duten beste ondasun batzuk interpretatzea turistei eta bisitariei. 0384 Turismo-baliabideak

                        UC1073_3: Gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin. 0180 Atzerriko bigarren hizkuntza (*)

                        (*) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 66.4. artikuluan xedatutakoaren arabera baliozkotu ahal izango da.

                      2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

                        Lanbide modulua Konpetentzia atala

                        0398 Turismo-zerbitzuen salmenta. UC0266_3: turismo-zerbitzuak eta bidaiak saltzea.

                        0399 Turismo-bitartekaritzako entitateen zuzendaritza. UC0267_2: bidaia-agentzietako kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa garatzea.

                        UC0268_3: turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea.

                        0397 Turismo-produktuen kudeaketa. UC1055_3: bidaia konbinatuak, txangoak eta lekualdaketak lantzea eta gauzatzea.

                        0172 Protokoloa eta harreman publikoak. UC1056_3: ekitaldiak kudeatzea.

                        0384 Turismo-baliabideak UC1069_3: jardun-esparruan kultura-interesa duten ondasunak eta ondarea interpretatzea turistei eta bisitariei.

                        UC1070_3: jardun-esparruko espazio naturalak eta kultura-interesa duten beste ondasun batzuk interpretatzea turistei eta bisitariei.

                        0179 Ingelesa. UC1072_3: gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

                        UC1057_2: turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

                        0180 Atzerriko bigarren hizkuntza. UC1073_3: gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

                        0173 Turismo-marketina. UC1074_3: turismo-informazioa kudeatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.