Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

328/2010 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6200
  • Xedapen-zk.: 328
  • Xedapen-data: 2010/11/30
  • Argitaratze-data: 2010/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren bidez, Garraio eta Herri Lan Sailburuordetza sortu zen, hiru zuzendaritzarekin: Garraio Zuzendaritza, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

Garraio Zuzendaritzak, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoak aireko garraioaren arloan dituen eskumenak dauzka esleituta, Dekretuaren 14.1.j) artikuluaren arabera.

Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari berriz, honakook esleitu zitzaizkion: lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena [15.1.d) artikulua]; lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako proiektuak egin eta onartzeko ekimena [15.1.e) artikulua]; lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea [15.1.f) artikulua]; lurreko eta aireko azpiegituren arloan jardunak egikaritzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak desjabetzea [15.1.h) artikulua]; lurreko eta aireko garraioaren azpiegituraren alorreko ikerketa eta teknologia garapena bultzatzea [15.1.j) artikulua]; EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzeko proiektuen espedienteak eta lurreko eta aireko garraioaren gaineko azpiegituren arloko planen aurrerapena eta proiektua egitea [15.1.l) artikulua]; EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko arloko planak gainbegiratzea [15.1.o) artikulua]; Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide, trenbide eta aireportuei buruzko gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea [15.1.r) artikulua].

Bestetik, azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 16. artikuluak Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren egitekoak arautzen ditu.

Egitura-dekretuaren barruan aireportu eta heliportuekin zerikusia duten egitekoak beraz, banatuta daude Garraio Zuzendaritzaren eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren artean. Horiek horrela, komeni da saila hobeto egituratzea, eta aireportu eta heliportuen inguruko eskumenak, batzuen eta besteen artean banatu gabe, zuzendaritza bakar batean biltzea; eta arlo horiekin eta egitekoekin duten antzekotasuna kontuan izanik, eskumen horiek egun Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza denari, eta aurrerantzean Portu eta Aireportuen Zuzendaritza izena hartuko duenari ematea. Era berean, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren eskumenetan lurreko eta aireko garraio-azpiegiturak aipatzen diren orotan, lurreko garraiora mugatuko dira, eta Dekretuaren 14.1.j) artikuluko aipamena «aireko garraioaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenak» 16. artikulura pasako da, Portu eta Aireportuen Zuzendaritza berriaren egitekoetara.

Horren ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Lurreko garraioaren azpiegituren gaineko lurraldearen arloko planak egitea, eta Garraio Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea Garraioaren Plan Zuzentzailea eta Lurraldearen Arloko Plana egiteko.

  2. Lurreko garraioaren azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena.

  3. Lurreko garraioaren azpiegituretako proiektuak egin eta onartzeko ekimena.

  4. Lurreko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

  1. Lurreko azpiegituren arloan jardunak egikaritzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak desjabetzea, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak aparte utzi gabe.

  1. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituraren alorreko ikerketa eta teknologia garapena bultzatzea.

    1. EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzeko proiektuen espedienteak eta lurreko garraioaren gaineko azpiegituren arloko planen aurrerapena eta proiektua egitea.

      1. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko garraioaren azpiegituren gaineko arloko planak gainbegiratzea, programa eta arau teknikoei dagokienez egoki burutzen ari den zaintzea eta plan hori behar bezala burutzeko beste administrazio batzuekiko koordinazioa sustatzea.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide eta trenbideei buruzko gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.

  1. Dekretu honen 7. artikuluak oro har esleitzen dizkion eginkizunak bete behar ditu Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak. Horiek ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, honako eginkizun hauen ardura ere hartu behar du zuzendaritza horrek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aireko garraioaren inguruan dagozkion eskumenak.

    2. Portuko jabari publikoa antolatzea.

    3. Autonomia Erkidegoaren portu- eta aireportu-azpiegituretako inbertsioen plangintza eta programazioa egin eta haiek mantentzeaz arduratzea, bai eta azpiegitura berrien plangintza egin eta garatzea ere.

    4. Portuetako Lurraldearen Plan Sektoriala erredaktatu eta taxutzea; lurralde eta hirigintza planeamendu orokorra garatuz portu- eta aireportu-guneetako jabari publikoa osatzen duten zonaldeak antolatzeko edo azpiegitura obrak zuzenean egiteko planak erredaktatzea.

    5. Portu- eta aireportu-gunean eragina izango duten hirigintza-planeamenduko tresnei buruzko txosten lotesleak egitea, aginpidedun hirigintzazko Administrazioak egindako txostenei buruzkoak, hain zuzen.

    6. Onartutako plan eta programen barruan, halakorik balego, portu eta aireportuetako obra eta instalazioetarako proiektuak onartzea, haiek burutzea eta idazteko ekimena.

    7. Portu- eta aireportu-azpiegiturako obra eta instalazioak egiten direla ikuskatu eta kontrol tekniko eta ekonomikoa gauzatzea.

    8. Portu- eta aireportu-azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea.

    9. Desjabetze-ahalmena baliatzea Zuzendaritzari esleitutako jardunak egikaritzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenak bazter utzi gabe.

    10. Zuzendaritzaren esku dauden gaiei ezarri beharreko legeria bete dadin, beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea.

    11. Portuetako, aireportuetako eta heliportuetako zerbitzu guneak nola erabili behar diren arautu eta haien garapenaren plangintza eta programazioa egitea, lurraldea antolatzeko eta hirigintza planifikatzeko tresnen arabera.

    12. Portu bakoitzaren zerbitzu eta zaintzari buruzko araudiak egitea eta araudi hori betetzen den zaintzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

    1. Zuzendaritzaren esku dauden gaietako legeria hausteagatik zabaldu beharreko zigor-espedienteak izapidetzea.

    2. Indarrean dagoen araudian aurreikusten diren portu eta aireportuetako zerbitzuak ematea, ordenamendu juridikoan arauturiko kudeaketaren bidez.

    1. Portuko jabari publikoen gaineko emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko espedienteak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartze.

    2. Portuetako eta heliportuetako jabari publikoa norberarentzat erabili edo haren ustiaketa berezia egiteagatik eta haietako zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasen kopurua proposatzea eta haiek kitatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoari itsas- eta ibai-garraioaren eta barruko ur nabigagarrien inguruan dagozkion eskumenak.

    4. Itsas garraioko profesionalen birziklaketa eta hobekuntzarako irakaskuntzak, Sailaren eskumenekoak badira, Itsas Arduralaritza Eskolak ematen dituenak barne, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuari jarraituz; baita Eskola horren zerbitzu ezberdinek eskaintzen dituzten jardueren prezio publikoen zenbatekoen proposamena ere.

    5. Honako plan hauek landu eta onartzea: barne-larrialdietako planak, istripuen ondoriozko itsasoko kutsadura kasuetarako plana, portuetan ontzietako hondakinak biltzeko planak, eta itsasoko, ibaiko eta aireko garraioaren arloan araudiak eskatutako bestelako planak ere.

    6. Itsasoko eta aireko garraioak Garraioaren Plan Zuzentzailean eta Sare Intermodalen Sisteman parte hartzeko proposamena egitea.

    7. Zuzendaritzaren ardurapeko gaiei dagozkien diru-laguntzak nola eman proposatzea eta Kostaldearen Legeak arauturiko herri-lanak euskal itsasertzean egiteko beste administrazio batzuekiko elkarlanean jarduteko diru-laguntzak nola eman proposatzea.

    8. Zuzendaritzarekin zerikusi zuzena duten azterlan estatistikoak, txostenak eta ikerketak egitea.

    9. Itsas garraioari dagokionean, itsas garraioak Atlantiar Arkuaren Plataforma Logistikoan eta Garraioaren Plan Zuzentzailean parte hartu eta esku hartzeko proposamena egitea.

    10. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko txosten, irizpen eta xedapen arauemaileen aurreproiektuen gaineko espedienteak burutzea.

    11. Herri-lanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kitatzea.

    12. Lurralde zerbitzuek kudeatu dituzten tasa eta prezio publikoen kudeaketaren kontra aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

  2. Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraiki, Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak, gainera, Euskadiko Kirol Portua SA eta Zumaiako Kirol Portua SA sozietate publikoei administrazio-babesa eman eta haien kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duen beste sozietate publikorik sortuz gero.

Dekretu hau indarrean jarri, eta sortutako zuzendaritza berriaren titularraren izendapenak ondorioak izaten hasten denean martxan dauden prozedura guztiak, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera izapidetuko dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.