Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «323/2010 DEKRETUA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 252
  • Xedapen-zk.: 323
  • Xedapen-data: 2010/11/30
  • Argitaratze-data: 2011/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2010eko abenduaren 30eko EHAAn (250. zk) argitaratu zen azaroaren 30eko 323/2010 Dekretua, Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. Dekretu horretan aipatu bezalako hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira:

3 artikuluan, 2010/6483 (2/6) orrialdean, honakoa dioen lekuan:

Hori guztia ahaztu gabe, 2010ean, dekretu honen xedapen iragankorretan ezarritakoari jarraituko zaio.

Honela esan behar du:

Hori guztia ahaztu gabe, 2010ean, dekretu honen xedapen gehigarrietan ezarritakoari jarraituko zaio.

Xedapen Indargabetzailean, 2010/6483 (6/6) orrialdean, honakoa dioen lekuan:

Jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzarako Euskadi Sariak arautu zituen urriaren 17ko 208/2006 Dekretua indargabeturik gelditzen da.

Honela esan behar du:

Jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautu zuen urriaren 17ko 208/2006 Dekretua indargabeturik gelditzen da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.