Arautegia

Inprimatu

302/2010 DEKRETUA, azaroaren 16koa, nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5867
  • Xedapen-zk.: 302
  • Xedapen-data: 2010/11/16
  • Argitaratze-data: 2010/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Energia berriztagarriek gero eta garrantzi handiagoa dute ingurumenaren errespetuaren alorreko helburuak lortzeko; batetik, gutxiago kutsatzen dutelako, eta, bestetik, batez ere, berriztatzeko ahalmena dakartelako. Energiaren kontsumoa da gizarte baten aurrerapen maila eta ongizate maila neurtzeko adierazlerik garrantzitsuenetarikoa. Beraz, lehentasunezkotzat eta estrategikotzat jotzen dira energia berriztagarriak, ingurumena eta lurralde-oreka errespetatzen baitituzte. Horrek, era berean, arreta berezia eskatzen du, bizi-kalitate zein oreka sozial handiagoa lortzeko eta gure ekonomian balioa eta aberastasuna sortzeko. Horrela dago jasota Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legean. Hain zuzen ere, lege horren III. tituluak arautzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek energia berriztagarrien potentziala garatzeko ekintzak eta neurriak sustatzeko beharrezkoak diren baldintza juridiko, sozioekonomiko eta administratiboak ezarriko dituzte, besteak beste, ingurumenarekiko iraunkorrak diren laboreen ustiaketa energetikoa eginez, eta hondakinen erabilera energetikoa eginez jardunbide iraunkor gisa.

Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamenduak, uztailaren 11koak Eskualde Garapeneko Europako Gizarte Funtsari eta Kohesio Funtsari buruzko xedapen orokorrak ezartzen ditu, egitura-funtsek zer helburu lortzen lagundu behar duten zehazten du, bai eta estatu kideek eta eskualdeek zer baldintza bete behar dituzten ere, funtsei atarramentua ateratzeko. Bestetik, Kontseiluaren 1698/2005 (CE) Erregelamenduak, 2005eko irailaren 20koak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntza emateari buruzkoa, 2007ko urtarrilaren 1etik eta 2013ko abenduaren 31ra arteko programazio-aldirako helburuak lortzeko, landa-garapen iraunkorraren alde Erkidegoak ematen dituen laguntzen esparru juridikoa ezarri du, eta, besteak beste, nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzak arautzen ditu. Neurri hori Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan (2007-2013) sartu da. Programa hori Europako Batzordeak onartu zuen 2008ko otsailaren 15eko C (2008) 704 Erabakiaren bidez, eta 2010eko martxoaren 2ko C (2010) 1228 Erabakiaren bidez aldatu du, «Nekazaritzaren eta basogintzaren garapenarekin eta egokitzapenarekin lotutako azpiegiturak» neurriaren barruan, eta 125.2 azpineurrian («Beste landa-azpiegitura batzuk») jasota dago.

Ingurumen alorreko neurrietan bilakaera izan da, estatu kideen eta Europako Erkidegoaren ekimenez, izan ere, ingurumen alorrean energia berriztagarriak erabiltzeko neurriak lehentasuntzat hartu dira Erkidegoan, epe luzera bultzatu beharreko ekimen gisa. Neurri horiek garrantzitsuak dira Europar Batasunarentzat, 2010erako ezarritako helburuak aintzat hartuta, energiaren liburu berdeak jasotzen duenez, energia berriztagarriak energiaren barne kontsumo gordinaren % 12 izatea lortu nahi baita.

Arau-esparru horren arabera, arautu egin behar dira nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren (2007-2013) programazio-aldirako. Helburu horretarako, dekretu honetan zenbait neurri ezarri dira, biomasa edo hondakin organikoen tratamenduaren bidez energiak sortu ahal izateko. Helburu bikoitza du horrek: batetik, nekazaritza-ustiategiek gehiago aurreztuko dute eta, bestetik, ingurumena hobetuko da. Neurri hori garatuta, gure ustiategiak modernizatu egingo dira, energiak merkeago eskuratu ahal izango dira eta balio erantsi handiagoa sortzeko aukera izango da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19.etik 22.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egin du dekretu hau.

Dekretu hau egiteko, tartean den arloko organizazio adierazgarrienei zein iritzi duten galdetu diegu, eta derrigorrezko txosten guztiak ere esku artean izan ditugu.

Dekretu honen bidez Erkidegoko arauak garatu eta gauzatu nahi direnez, dekretu honen edukia Europar Batasuneko erakundeetan unean-unean onar daitezkeen erabakien menpe egongo da.

Horrenbestez, Landaberrirekin eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2010eko azaroaren 16an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta/edo basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea. Diru-laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan (2007-2013) daude sartuta. Programa hori Europako Batzordeak onartu zuen 2008ko otsailaren 15eko C (2008) 704 Erabakiaren bidez, eta 2010eko martxoaren 2ko C (2010) 1228 Erabakiaren bidez aldatu du.

  2. Dena dela, basogintza arloarekin lotutako diru-laguntzak minimis erregimenaren arabera emango dira, Tratatuaren 87. eta 88. artikuluen aplikazioari buruzko 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Erregelamenduarekin bat etorriz.

  1. Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programak (2007-2013) indarrean dirauen bitartean aplikatuko da, oso-osorik gauzatu arte.

  2. Dekretu honen aplikazioaren eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan (2007-2013) jasotako EAEko landa-eremu guztiak izango dira. Landa-eremutzat hartuko dira nekazaritza- eta/edo basogintza-ustiategiak dituzten espazioak, edo landa-ingurunearekin zerikusia dutenak, Natura 2000ko guneetako jarduerak izan ezik, kanpoan geratzen baitira horiek.

  1. Dekretu honetan jasotako diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ekitaldi bakoitzean xede horretarako ezartzen diren kredituetatik aterako dira, eta, Europar Batasuneko organo eskudunek unean-unean Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan (2007-2013) ezarritako baldintzetara egokitu beharko dira.

  2. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan emango diren diru-laguntza guztiek ez dute gaindituko deialdiaren aginduan urtero hori finantzatzeko ezartzen den gehienezko diru-kopurua, ezta haren eguneratzetik lortzen den kopurua ere, indarreko legerian jasotako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldaketen araubidearekin bat etorrita.

    Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori handitu ahal izango da, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Hazkunde hori izango balitz laguntzak emateko prozedura ebatzi baino lehen gertatu beharko da, iragarri egingo litzateke, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariaren ebazpena sartuz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  1. Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarrien produkzioari lotutako pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta diruz laguntzeko moduko inbertsio eta gastuak egiten badituzte eta dekretu honetan xedatutakoa betetzen badute.

  2. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    5. artikuluan deskribatutako jardueraren bat egitea.

    1. Diruz lagunduko diren instalazioen zerbitzua jasotzen duten nekazaritza-ustiategien titular ez izatea.

    2. Diruz laguntzekoak diren inbertsioak hasita ez egotea eskabidea aurkezten denean. Egoera hori bertan egingo den ikuskaritzaren eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzak egoera horri buruz prestatutako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Baldin eta enpresak aurrekontu-ekitaldi jakin batean hasi behar badu inbertsioak egiten, baina deialdi-aginduak urtero ezartzen duen epea ireki baino aurretikoa bada, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko du, eskabidearen agiri guztiekin batera.

    3. Egunean izatea foru-ogasunekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    4. Beharrezkoa balitz, jarduerak gauzatzeko behar diren lurrak izatea, jabetzan edo errentan, edo lurren gozamen-eskubidea izatea.

    5. Proiektuak, hala badagokio, obrak kontratatzeko aldez aurretik behar dituen lizentzia, baimen eta gainerako tramite guztiak izatea.

    6. Eskatzailea eta instalazioaren zerbitzua jasoko duen ustiategiaren titularra lotuko dituen kontratua egitea.

    7. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  1. Nekazaritza- eta/edo basogintza-ustiategietako hondakin organikoetatik energia sortzeko instalazio berritzaileak ezartzeko emango da diru-laguntza. Instalazioek euskal nekazaritza-arloari emango diote zerbitzua eta ondoko helbururen bat lortzen lagunduko dute:

    1. Nekazaritza-ustiategiek energia gehiago aurreztea.

    2. Ingurumena hobetzea, nekazaritza- eta/edo basogintza-ustiategietako biomasaren tratamenduaren ondorioz.

  2. Jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta/edo basogintza-ustiategiak izango dira.

  3. Dena dela, laguntza jasoko duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean kokatu beharko dira.

  1. Dekretu honen babesean emandako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen egiaztatutako gastuaren % 80koa izango da gehienez.

  2. Diruz lagun daitezkeen gastuak izango dira 5. artikuluan ezarritako jarduerak egitetik sortutakoak.

  3. Ez dira diruz lagun daitezkeen gastuak izango:

    1. Lurra erosi edo errentan hartzea.

    2. Erabilitako ekipoetan egindako inbertsioak.

    3. Onuradunaren beraren langileen gastuak.

    4. Finantza-gastuak.

    5. Fakturatutako zerbitzu edo ondasunak eskuratzeagatik ordaindutako BEZa eta, orokorrean, onuradunak ordaindutako edozein zerga.

    6. Komunikazio, parte-hartze, informazio edo sentsibilizazio kanpainen gastuak.

    7. Orokorrean, argi eta garbi definituta ez dauden gastu guztiak edo laguntza hauetan ezarritako helburuak lortzera zuzenean bideratuta ez dauden gastuak.

Dekretu honen babesean ematen diren diru-laguntzak ez dira itzulgarriak izango eta Europako Erkidegoko xedapenei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen diru-laguntzak arautzeko indarreko araudiari loturik egongo dira. Arau horiek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean jasota daude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoa.

  1. Dekretu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu berarekin beste edozein administrazio publiko, sail, organismo edo erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen beste laguntza batzuekin, dena dela, diru-laguntzen batura ez da handiagoa izango salbuespen araudian edo Batzordeak hartutako erabakian kasu bakoitzeko inguruabar zehatzetarako ezarritako laguntzak baino.

  2. Aurrekoa gorabehera, LGENFrekin batera finantzatutako laguntzak ez dira bateragarriak izango Erkidegoko beste edozein finantza-tresnaren bidez emandako beste edozein laguntzarekin.

  3. Arau honen bidez laguntza jasotzen duten eskatzaileek jakinarazi egin beharko diote une oro Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzari xede bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik jasotzen duten.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko I. eranskineko inprimaki-eredua bete behar da (www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean egongo da eskuragarri) eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan aurkeztu; edonola ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan finkatu diren bideetatik edozein ere erabili ahalko da. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira:

    1. Eskatzailearen NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada.

    2. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, egoki denean, erakundearen informazio orokorra, IFZren fotokopia, erakundearen estatutuak, dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten ziurtagiriak eta eskatzailearen ahalordea.

    3. Egingo den jardueraren proiektua edo deskripzio-memoria, helburuak, instalazioaren eskema, diseinuaren justifikazioa, kalkuluen laburpena, aurrekontu xehatua, kronograma eta planoak adierazita.

    4. Jarduerarekin aurreztuko den urteko energia justifikatzen duen kalkulua.

    5. Instalaziora zuzenduko diren urteko hondakinak justifikatzen dituen kalkulua, hondakinen ezaugarriak eta jatorria adierazita.

    6. Onuraduna eta instalazioak zerbitzu ematen dion ustiategiaren titularrak sinatutako kontratuaren kopia, hala badagokio.

    7. Dagokion foru ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    8. Ordainketa egiteko agiriak; «Hirugarrenen alta».

    9. Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak direla eta 4. artikuluaren 2. paragrafoko h) idatz-zatian ezarritako baldintzak betetzen direla adierazteko zinpeko aitorpena, dekretu honen II. eranskinean aurreikusitako ereduaren arabera (www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean egongo da eskuragarri).

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bidez, honako dekretu honetan araututako laguntzen deialdia egingo da urtero, laguntza-eskabideak aurkezteko epeak zabalduko dira, aurrekontuko kreditu erabilgarriaren berri emango da eta laguntzen diren proiektuen iraupena zehaztuko da. Alderdi horiek guztiek ezin izango dituzte inola ere dekretu honetan ezarritakoak urratu.

Eskabidea eta dokumentazioa aztertutakoan akatsen bat edo informazioa ez dela osoa ikusiko balitz, eskatzaileak hamar egun baliodun izango ditu, jakinarazpena jasotzen duenetik kontatzen hasita, akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko; adieraziko zaio, ez balu hala egingo, bere eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpena eman ondoren.

  1. Dekretu honetan arautzen diren laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria izango da.

  2. Diruz lagundutako jardueren kontrola eta artapena zuzendaritza horri dagokio. Zuzendaritzak egoki deritzen ikuskapenak egin ahal izango ditu diru-laguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko; horretarako, onuradunak eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa aurkeztera behartuta daude.

  3. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari egokituko zaio diruz lagundutako proiektuak burutu direla ikuskatzea eta ziurtatzea, ordainketa egin aurretik, eta diru-laguntza ordaintzea, bai eta indarrean dagoen legeriaren arabera dagozkion gainerako zereginak burutzea ere.

Balorazio-batzorde bat eratuko da eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak aukeratutako zuzendaritza horretako bi pertsonak eta Zerbitzu Zuzendaritzako Zerbitzu Juridikoko pertsona batek osatuko dute. Azken hori izango da idazkaria eta bere funtzioak aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea izango da, dekretu honen 13. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak kontuan izanda; ebazpen-proposamena egitea ere bere ardura izango da. Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzako pertsonetariko bat izango da batzordeko presidente.

  1. Dekretu honetan ezarritako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira, eta, ondorioz, aurrekontu-kreditu berari egotziko zaizkio eta hainbat eskatzaile egoteko aukera kontuan izan beharko da. Eskatzaile horien eskabideak konparatu eta ebaluatuko dira laguntzak emateko eta, hala badagokio, laguntzen zenbatekoa zehazteko.

    Laguntza baloraziorik onena eskuratzen duten proiektuek lortuko dute eta, horrela, arau honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eta gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskatzaile guztiak onuradunak izango dira. Onuradun bakoitzari emandako laguntza zehatza dekretu honetan ezarritako laguntzen zenbatekoaren irizpenak aplikatuz lortuko da.

  2. Dekretu honetan araututako diru-laguntzak jarraian adierazten diren irizpideen arabera esleituko dira, proiektuaren balorazioa kontuan hartuta. Hauek dira ebaluazioa egiteko irizpideak:

    1. Jarduerarekin aurreztu ahal izango den urteko energiaren kalkulu objektiboa; gehienez guztizko portzentajearen % 30 izango da.

    2. Urtero instalazioan tratatuko diren nekazaritzako edo basogintzako ustiategietako hondakinen kalkulu objektiboa; ezingo da guztizko portzentajearen % 30 baino gehiago izan.

    3. Galdararen errendimendua % 85 baino handiagoa izatea; ezingo da guztizko portzentajearen % 20 baino gehiago izan.

    4. Galdarak bero-trukagailuak garbitzeko eta errautsak ateratzeko sistema automatikoak izatea; ezingo da guztizko portzentajearen % 20 baino gehiago izan.

  3. Eskatzaileek, gutxienez, 50 puntu lortu beharko dituzte laguntza jaso ahal izateko, honako taula honen arabera (kontuan izanda gehieneko puntuazioa 100 puntu dela):

    Balorazio-txostenaren puntuazioa Laguntzaren portzentajea

    80 eta 100 punturen artean % 80ra arte

    65 eta 79 punturen artean % 60ra arte

    50 eta 64 punturen artean % 50era arte

    < 50 % 0

  1. Dagokion deialdian aurkeztutako eskabideak prozedura bakarrean izapidetuko dira eta horiek ebaztea, interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariari dagokio, Balorazio Batzordeak proposatuta.

  2. Ebazpenean laguntzak eman eta ukatuko dira. Laguntza ematen den kasuetan ondokoak zehaztuko dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diru-laguntza jasoko duen proiektua eta aurreikusitako inbertsioa eta proiektua burutzeko epea, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa, LGENFen kargura finantzatutako zatia eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako zatia adierazita. Laguntza ematen ez den kasuetan ukatzeko arrazoia adieraziko da.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez du azkenduko administrazio bidea, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, nahiz eta guztiek ezagutzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den onuradunen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako inbertsio-proiektua adierazita.

  5. Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabete igaro baino lehen prozedura ebatzi behar da eta ebazpena interesdunei jakinarazi. Epealdi horretan ebazpena ez bada argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute diru-laguntzaren eskaera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  1. Diru-laguntza ematen den urtea amaitu baino lehen hasi beharko dira diruz lagundutako jarduerak eta aurkeztutako programan aurreikusitakoaren arabera burutuko dira; diru-laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako epean gauzatu behar dira eta epe hori finantzaziorako baliatutako kredituen izaeraren araberakoa izango da. Proiektuen iraupena laguntzen ebazpenean ezarriko da.

  2. Ordainketa zatikatua izan ahalko da eta diruz lagun daitekeen gastua burutu aurretik egingo da, eta, horretarako, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzari honako agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio:

    1. Lanak esleitzeko ebazpenaren kopia konpultsatua, hala badagokio.

    2. Obra-ziurtagirien kopia konpultsatuak, hala badagokio.

    3. Fakturen kopia konpultsatuak.

    4. Ordainketen bankuko egiaztagiriak.

    5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota dagokion Aurreikuspen Sozialeko Erakundearekiko zergak ordainduta dituela frogatzen duten agiriak, hala badagokio.

  3. Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla egiaztatze aldera, inbertsioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko epea, gehienez, bi hilabetekoa izango da, onuradunak inbertsioa gauzatu eta ordaintzen duenetik zenbatzen hasita. Luzatutako proiektuen kasuan, gehieneko epea luzapena amaitzen den ekitaldiko urriaren 31n bukatuko da.

  4. Libramendu partzialen zenbatekoa, justifikatutako gastua aintzat hartuta, emandako diru-laguntzak onartutako gastuan duen portzentajearen baliokidea izango da.

  5. Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute, inbertsioen ziurtagirien bidez, egiaztatutako gastua benetan burutu dela, diru-laguntza ordaindu aurreko baldintza gisa, inbertsioa osorik edo partez gauzatu dela jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman dituztenean, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dekretu honetan ezarritako diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  7. Erkidegoko LGENF funtsaren arabera emandako laguntzen ordainketa Erakunde Ordaintzailearen bidez egingo da urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoaren arabera; dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde ordaintzailea osatzen da, horretarako Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren.

  8. Inbertsioa ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean inbertsioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

  1. Jardueraren behin betiko benetako kostua diru-laguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, diru-laguntzaren zenbatekoa bidezko proportzioan murriztuko da, eta gero diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

  2. Alderantziz, kostua hasieran aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa bada, diru-laguntza emateko prozesuan ebazpen-proposamenaren fasera iritsi baino lehen adierazi beharko da. Hortaz, kostuen gorakada kontuan hartzeko, aldatutako aurrekontu hori ebazpen-proposamenaren fasearen ondoren aurkezten bada, ez da inongo aukerarik izango diru-laguntza handitzeko, eta gorakada hurrengo artikuluak dioen kasurako bakarrik hartuko da kontuan.

  1. Hasiera batean aurreikusi eta ebazpen bidez onetsi ziren gastu edo jardueretan inongo aldaketarik egin nahi izanez gero, dena delako jarduera gauzatu aurretik eskatu beharko da aldaketa, eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariari egokituko zaio eskaria onartu edo atzera botatzea.

  2. Aldaketak ezingo du inola ere jardueraren izaera aldatu.

  3. Onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak daudenean, eta behar bezala justifikatu eta jarduera burutzeko epea amaitu aurretik idatziz eskatzen bada, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak epe hori luzatu ahal izango du ebazpen bidez, baina luzapen horrek ezingo du hasiera batean adostutako epea baino luzeagoa izan.

  4. Diru-laguntzaren onuradunak justifikazioan adierazten badu diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla, eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-tramitea ez denez egin, diru-laguntza eman duen organoaren aukeran geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea, betiere, hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.

  5. Diru-laguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berekin onuraduna bidezko zehapenetatik salbuetsita geratzea.

Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako baldintza orokorrez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea eta, ondorioz, dekretu honetan ezarritako arau guztiak ere bai. Ildo horretatik, diru-laguntza eman zaiola jakinarazten dion Ebazpena jasotzen duen egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak diru-laguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin duela ulertuko da.

  2. Laguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea eta emakida-ebazpenean ezarritako baldintzekin bat etorriz.

  3. Lanen arlo teknikoa zuzendu eta ikuskatzea, bai eta lanak burutzeko ardura hartzea ere, indarrean dagoen araudiaren arabera.

  4. Jasotako fondo publikoen jatorria adieraztea karteletan, iragarkietan edo edonolako publizitate edo seinaleetan, 1974/2006 (EE) Erregelamenduan edo hori ordezkatzen duenean ezarritakoaren arabera.

  5. Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea inbertsioa guztiz edo partez burutu dela, amaitzen denetik hilabeteko epean.

  6. Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea beste administrazio, erakunde edo pertsona publiko nahiz pribaturen batengandik xede bererako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabideren bat eskuratu izana, horren berri izan eta ondorengo hamar egun balioduneko epean. Halaber, diru-laguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar, nola objektibo hala subjektibo, aldatuz gero, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, epe berean.

  7. Diruz lagundutako instalazioak zerbitzu ematen egon beharko dute 5. puntuan aipatutako jakinarazpenetik bi hilabeteko epean.

  8. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egiaztapen eta kontrolaren mende jartzea jarduerak eta, hala badagokio, Europar Batasuneko erakundeen mende ere.

  9. Onuradunak bere gain hartuko ditu, oro har, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezartzen diren betebeharrak, eta, bereziki, behartuta egongo da xedapen honen kontura jasotako laguntzei buruz Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak haien eginkizunak betetzeko eska ditzaketen argibide guztiak ematera.

  10. Diruz lagundutako ekintzaren xedea mantentzea, gutxienez, bost urtez, dekretu honen 15.5 artikuluan aipatutako ziurtagiriaren datatik kontatzen hasita.

Diru-laguntza jaso duen pertsona Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluan ezarritako kasuetako batean badago, edo dekretu honetan, aplikagarri diren gainerako arauetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, interesdunari entzun ondoren, ebazpen baten bidez adieraziko du onuradunak ordaintzeko dagoen zenbatekoa jasotzeko eskubidea galdu duela eta, egoki denean, jasotako zenbatekoak eta laguntza ordaindu denetik sortutako legezko korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola. Hori gorabehera, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera bidezkoak diren ekintzak ere gauzatu ahal izango ditu. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira bidezko lege-ondorioetarako, eta erantzukizunen araubidea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

Lehenengoa. Eskabideak aurkezteko epea.

  1. 2010. urtean, laguntzen deialdirako eskabideak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  2. Eskabideak dekretu honen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera aurkeztuko dira.

    Bigarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Indarreko araudiarekin bat etorriz egin daitezkeen aurrekontuen aldaketen kalterik gabe, deialdi hau betetzera zuzenduta dauden aurrekontu-kredituak 317.384 eurokoak dira. Kopuru horretatik 114.258 euro LGENFren konturakoak izango dira eta gainerako 203.126 euroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurakoak.

    Hirugarrena. Gauzatzeko epea.

    Inbertsioak eta gastuak burutzeko azken eguna 2011ko abenduaren 31 izango da, 17. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoaren kalterik gabe.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

AZAROAREN 16KO 302/2010 DEKRETUA: I ERANSKINA

ANEXO I AL DECRETO 302/2010, DE 16 DE NOVIEMBRE

ESKABIDE EREDUA / MODELO DE SOLICITUD

NEKAZARITZA ETA BASOGINTZA ARLOETAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN AZPIEGITURARAKO DIRU-LAGUNTZAK (302/2010 Dekretua) AYUDAS A LA INVERSIÓN EN INFRAESTRUCTURAS LIGADAS A ENERGÍAS RENOVABLES EN EL SECTOR AGRARIO Y SILVÍCOLA (Decreto 302/2010)

  1. Eskatzailea/Solicitante.

    IKZ/IFK - NIF/CIF:

    Entitatea/Entidad:

    Helbidea/Dirección:

    Lurraldea/Territorio: Udalerria / Municipio:

    Ordezkari legala / Representante legal:

    Izena/Nombre: IKZ/NIF:

  1. Abizena / Apellido 1:

  2. Abizena / Apellido 2:

    Telefonoa/Teléfono:

    Web/Web: E-mail/E-mail:

  1. Ustiategiaren datuak / Datos de la explotación.

    Titularra/Titular:

    Deiturak eta izena / Apellidos y nombre:

    NAN/DNI: Jaioteguna / Fecha de nacimiento:

    Ustiategiaren kokalekua / Ubicación de la explotación.

    Ustiategiaren izena / Denominación de la explotación:

    Ustiategien erregistroko zk. / N.º de registro de explotación:

    Administrazio batza edo auzoa / Junta Administrativa o barrio:

    Kalea/Calle: . Udalerria/Municipio: ................... PK/CP:

    Lurralde Historikoa / Territorio Histórico: Telefonoa/Teléfono:

  2. Egitasmoaren helburua / Datos del proyecto

    Titulo/Título:

    Proiektuaren deskribapena / Descripción del proyecto:

    Burutze epea / Período de ejecución:

    Hasiera/Comienzo: Bukaera/Finalización:

    Inbertsio edo gastua (BEZ-ik gabe) / Inversión O Gasto Total (SIN IVA):

    Eskatutako diru-laguntza / Ayuda solicitada

  3. Erantsitako agiriak / Documentos que se adjuntan:

    n Jardueraren proiektu edo memoria deskribatzailea / Proyecto o memoria detallada del proyecto.

    n Urtean aurreztutako energiaren kalkulua / Cálculo de energía anual a ahorrar con la actuación.

    n Instalaziora bideratuko diren hondakinen kalkulua / Cálculo de residuos anuales destinadas a la instalación.

    n Onuradunaren eta ustiategiaren titularraren arteko kontratua / Documento contractual entre beneficiaria y titular de la explotación.

    Pertsona Juridikoak / Personas jurídica.

    n IKZren fotokopia / Fotocopia de la tarjeta de identificación fiscal.

    n Sozietatea eratzeko eskrituraren kopia / Copia de la escritura de constitucion de la sociedad.

    n Merkataritza erroldako inskripzioa / Inscripción en el Registro Mercantil.

    n Sozietatearen estatutuen kopia / Copia de los estatutos sociales.

    n Eskatzailearen NANa eta boterearen agiria / Fotocopia del DNI y de la escritura que acredite el poder de representación de la persona solicitante.

    n Ogasuneko agiria / Certificado de Hacienda.

    n Gizarte Segurantzaren agiria / Certificado de Seguridad Social.

    n Hirugarrenen altaren inprimakia / Impreso de alta a terceros.

    ESKATZEN DUT/SOLICITA:

    • 2010 Dekretuak ezarritako diru-laguntzen onuradun izatea, 20......urteko deialdian

      Acogerse a las ayudas contempladas en el Decreto /2010, para el ejercicio 20......

      (e)n, 20.. eko .(r)en .. (a)n.

      En ., a de . de 2010.

      Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskuratutako zure datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz, hura baita tratamenduaren arduraduna (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este impreso van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco, como responsable del tratamiento, y con domicilio en c/ Donostia-San Sebastián, 1, en Vitroria-Gasteiz.

      AZAROAREN 16KO 302/2010 DEKRETUA: II. ERANSKINA

      ANEXO II AL DECRETO 302/2010, DE 16 DE NOVIEMBRE

      ZINPEKO ADIERAZPENA / DECLARACIÓN JURADA

      Entitatea:

      IKZ/IFK:..

      Ordezkari legala:

      Izena:

      IKZ:

      1. Abizena:

      2. Abizena: Entidad:.

        NIF/CIF:

        Representante legal:

        Nombre:

        NIF: ..

        Apellido 1.º:

        Apellido 2.º:

        ADIERAZTEN DU

        1. Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa beregain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.

        2. n Bai/ n Ez (dagokiona markatu) eskaera aurkeztu du edo/eta data eguna arte proiektu honetarako diru-laguntzak jaso ditu ondoren agertzen diren erakunde publiko edo pribatuen aldetik. Horretaz gain, konpromisoa hartzen du jasoko dituen diru-laguntzen berri emateko: DECLARA

        1. Las manifestaciones realizadas y la documentación presentada en la solicitud de ayuda son ciertas, aceptando cualquier responsabilidad que se pueda derivar de su falsedad o inexactitud, sin que quepa alegar ignorancia de los hechos que motivan dicha falsedad o inexactitud.

        2. Que n Sí/ n No (marcar lo que proceda) ha presentado solicitud y/o ha obtenido ayuda para este proyecto, hasta la fecha, en las instituciones públicas o privadas que a continuación se relacionan, comprometiéndose a comunicar cuantas solicitudes de ayuda realice para este proyecto:

          Eskaera eguna

          Fecha solicitud Erakundea

          Institución Programa

          Programa Eskatua

          Solicitado () Emana

          Concedido ()

        3. Inbertsioa egin dela eta proiektua gauzatu dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak Eusko Jaurlaritzaren, Europar Batasunaren edota kontrol organoen esku jartzeko konpromisoa hartzen duela.

        4. Eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehazpen penal edo administratiborik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

        5. Inbertsio edo gastuak hasi gabe daudela eskaera aurkeztu denean.

        6. n Bai / n Ez (dagokiona markatu) eskuratu dituela 1998/2006 minimis Erregelamenduaren baitako laguntzak. Azken zerga-ekitaldiko eta aurreko bietako zenbatekoa __________________ euro izan da

          .(e)n, 2010eko .(r)en (a)n c) Que se compromete a poner a disposición, tanto del Gobierno Vasco como de la Unión Europea o de los Organos de Control establecidos, toda la documentación que fuese necesaria para la verificación de la ejecución de la inversión y/o gasto y la realización del proyecto.

        1. Que la persona/entidad solicitante no se encuentra sancionada judicial ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener ayudas o subvenciones públicas, ni se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

        2. Que las inversiones o gastos subvencionables no están comenzadas en el momento de presentar la solicitud.

        3. Que n Sí / n No (marcar la que proceda) ha obtenido ayudas sujetas al Reglamento minimis 1998/2006. Durante este ejercicio fiscal y los dos anteriores, cuyo importe asciende a __________________ euros.

          En ....., a de........de 2010.