Arautegia
Inprimatu295/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzei buruzko dekretua (Bikain Programa) bigarren aldiz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5471
- Xedapen-zk.: 295
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzei buruzko Dekretua (Bikain Programa), abenduaren 2ko 203/2008 Dekretua 2008ko abenduaren 30ean argitaratu zen 249 zenbakiko EHAAn.
Aipaturiko Dekretuaren ezarpenetik urte bat baino gehiago igaro ondoren eta onuradunen benetako beharrak aztertu ondoren, helburu horretarako diru aurrekontu bereiziak direlarik, III. kapituluan ezarritako kopuruen aldaketa beharrezkoa dela ulertzen da.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19.etik 22.era bitarteko artikuluetan xedatutako kontuan hartuta egin du dekretu hau.
Dekretu hau egiteko, tartean den arloko organizazio adierazgarrienei zein iritzi duten galdetu diegu, eta derrigorrezko txosten guztiak ere esku artean izan ditugu.
Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2010eko azaroaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe
Pertsona horiek ondoko kalitate programetako batean egon behar dira inskribatuta, eta programok kontrol erakundeek edota kontrol organismoek egindako edo betearazitako kontrol edo ziurtatze sistema eduki behar dute. Horrez gain, erakunde edo organismook UNE-EN 45011 araua bete eta berorren arabera ziurtatuta egon behar dira.
Produktu ekologikoen ekoizpenari eta etiketa jartzeari buruzko Kontseiluaren 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 Erregelamenduaren (EE) babespeko kalitate programak:
Ekoizpen Ekologikoa: landare-produktuak eta animalia-jatorrizko produktuak.
Onuradun bakoitzeko, ekintza bakoitzaren barruan, gehienez ondorengo gastuak onartuko dira:
Euskal Autonomia Erkidegoan feriak eta erakusketak antolatzeagatik, 30.000 euro gehienez: atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 90.000 eurokoa izango da.
Feria eta erakusketetan erakusketari parte hartzeagatik:
Euskal Autonomia Erkidegoko feria edo erakusketa bada, gehienez 13.500 euro.
Estatuko feria edo erakusketa bada, gehienez 16.500 euro.
Europako Batasuneko beste inongo feria edo erakusketa bada, gehienez 21.000 euro.
Atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 72.000 eurokoa izango da. Ibilgailuen joan-etorriagatik 0,29 euro/km kalkulatuko dira, gehienez 500 euroraino.
Feria, erakusketa eta zuzeneko misioetara joateagatik:
Euskal Autonomia Erkidegoko ekintza bada, gehienez 3.000 euro.
Estatu barruko ekintza bada, gehienez 4.000 euro.
Europar Batasuneko beste inongo ekintza bada: 6.000 euro.
Atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da. Ibilgailuen joan-etorriagatik 0,29 euro/km kalkulatuko dira, gehienez 500 euroraino.
Ekitaldiak, biltzarrak, eta jardunaldi teknikoak antolatzeagatik: atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 70.000 eurokoa izango da.
Produktuen publizitate, sustapen edo zabalkuntza kanpainak egiteagatik: atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 600.000 eurokoa izango da.
Hona datozen misioak antolatzeagatik, gehienez 30.000 euro ekintzako, eta atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 90.000 eurokoa izango da. Ibilgailuen joan-etorriagatik 0,29 euro/km zenbatuko dira, eta gehienez 500 euro.
Benetan etorri diren gonbidatuen gastuak baino ez dira onartuko, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.
Sustapeneko dastatzeak antolatzeagatik, gehienez 10.000 euro ekintzako, eta atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da.
«39. artikulua. Laguntzen Zenbatekoa.
Laguntzaren gehienezko muga diruz laguntzeko gastuen % 70 ahal izango da.
Aurreko artikuluan eta urteko deialdi-aginduan zehaztutakoa aplikatuz proiektu bakoitzak lortutako balorazioen arabera, 10. artikuluan ezarritakoa kontuan izanik, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza honela gauzatuko da:
0 eta 10 bitartean: % 0ko laguntza.
11 eta 35 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 10eko zuzeneko laguntza.
36 eta 60 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 20ko zuzeneko laguntza.
61 eta 85 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 30eko zuzeneko laguntza.
86 eta 110 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 50eko zuzeneko laguntza.
110 puntutik gora: diruz laguntzeko gastuaren % 70eko zuzeneko laguntza.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, lehenengo artikulua izan ezik; izan ere, artikulu hori indarrean jarriko da Euskal Herriko Landa Garapenerako 2007-2013 Programa aldatzen duen Kontseiluaren Erabakia EHAAn argitaratzen den egun berean; erabaki hori Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko pertsona titularraren agindu bidez argitaratuko da.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2010eko abenduaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Batzordearen 2010eko azaroaren 29ko C(2010) 8507 Erabakia noiz jarriko den indarrean argitaratzeko dena.
- Aldatzen du: 203/2008 DEKRETUA, 2008ko abenduaren 9koa, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzei buruzkoa (Bikain programa).