Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

277/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 6090
  • Xedapen-zk.: 277
  • Xedapen-data: 2010/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Botere publikoek herritarren bizitza-eskubidea eta integritate fisikoa bermatu behar dute, baina ez da planteatu behar herritarrek babesa lortzea administrazio publikoen bidez bakarrik: arriskuak jatorrian prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak hartzea komeni da, bai eta hasiera-hasieran ekiteko neurriak hartzea ere larrialdi bat dagoenean.

Gaur egungo gizarte teknologikoan, herritarrek arriskuak ezagututa eta antzemanda errazago abiaraz daitezke arriskua gutxitzen duten edo erantzun egoki bat aurreikusten duten politika aktiboak. Arriskuak kudeatu eta kontrolatu ahal izateko, hainbat prebentzio-neurri jarri behar dira martxan bai hondamendi handiak daudenerako, bai arrisku arruntetarako, gizartea kontura dadin segurtasuna herritarren eskubidea eta betebeharra dela.

Horrela, bai apirilaren 3ko 1/1996 Legeak larrialdiak kudeatzeari buruzkoak, bai urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeak babes zibilari buruzkoak-, herritarren hainbat eskubide eta betebehar aurreikusten dituzte, larrialdiak prebenitzeari eta erantzun bat emateari dagokionez. Batik bat, zenbait jarduera, establezimendu, instalazio, gune edo egoitzatako titularren autobabes-betebeharrak aurreikusten dituzte, bai arriskuak sor ditzaketelako, bai arrisku larri baten aurrean ahulgune nabarmenak dituztelako, bai erkidegoarentzat funtsezkoak diren zerbitzuak jarraitzea edo berriro eskaintzea hil edo bizikoa delako.

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 11.1 artikuluak agintzen du katalogo bat egitea pertsonentzat, beren ondasunentzat eta ondare kolektiboarentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerekin, jarduera horiek egiten diren leku edo establezimenduekin, bai eta kasu bakoitzean derrigorrezkoak diren autobabes-neurriekin ere. Leku eta establezimendu horiek Autobabes Plan bat eduki behar dute, eta gutxienez hauek denak sartuko dira barruan: arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa; arriskuak murrizteko edo ezabatzeko prebentzio-plan bat; alarma, sorospen eta ebakuazioetan garatu beharreko neurrien eta jardueren plan bat, eta plan horren integrazioa babes zibileko planetan; informazio, prestakuntza eta ekipamendu egokiak instalazioetako langileentzat; arduradun bat izendatzea, eraginkorrak izan daitezen Autobabes Planaren neurriak eta babes zibileko agintariekiko harremanak.

Euskal arautegiak xedatzen duenez, katalogo horren barruan joango da, gutxienez, babes zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen 5. artikuluak aipatzen duen edukia. Artikulu hori garatu du martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuak, larrialdiak sor ditzaketen zentroen, establezimenduen eta egoitzen Oinarrizko Autobabes Arautegia onartzen duenak.

Bestalde, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 9. artikuluak aurreikusten duenez, legeek Euskadiko administrazio publikoei arriskuak prebenitzeko ematen dizkieten eskumenez gain, babes zibilaz arduratzen diren organoei dagokie autobabesa sustatzea eta zabaltzea, istripu, hondamendi edo zorigaitzetan jarduteko moduaz informatzea, bai eta arriskuen prebentziorako arautegia betetzen dela zaintzea ere, ikuskaritza- eta zigortze-lanak eginez, beren eskumenen barruan.

Arautegi horren eta Oinarrizko Autobabes Arautegiaren aurretik, arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko hainbat arau eman dira legalak, erregelamenduzkoak eta teknikoak-, autobabes edo larrialdi-planak edukitzeko obligazioarekin. Arau horien artean aipatzekoak dira lan-arriskuak prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, helburutzat langileen eta establezimenduan dauden beste pertsonen babesa sustatzea duena, hondamendiren bat gertatuz gero. Nolanahi ere, lan-arriskuak prebenitzeko arautegiaren autobabesa beste batzuetan ez da bat etorriko babes zibileko arautegiaren autobabesarekin, ez arriskuei ez hartzaileei dagokienez.

Badaude, bestalde, sektoreko hainbat arautegi Euskadin zein estatuan, zenbait jardueratako titularrak behartzen dituztenak autobabes- edo larrialdi-planak edukitzera, batzuetan beste aurreikuspenik gabe, edo autobabes-arautegiak dioenera mugatuz; beste batzuetan, berriz, araututa daude planen edukia, haien prestaketa eta administrazio-kontrola.

Beraz, bai Oinarrizko Autobabes Arautegiak bai xedapen honek aintzat hartzen dute aurreko egoera, eta osatu egiten dituzte berariazko sektore-arautegia duten jarduerak.

Arautegi honek autobabesa definitu eta garatu, administrazio publikoen kontrol-tresnak finkatu, eta horrela betetzen dira larrialdiak kudeatzeari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 9., 10. eta 11. artikuluak. Horretarako, bere egiten ditu Oinarrizko Autobabes Arautegi estatalaren eduki minimoak, eta sakondu egiten du autobabes-betebeharretan: hedatu egiten du horren mende dauden jardueren eta establezimenduen katalogoa, eta betebehar horiek zabaldu egiten ditu estatuko arautegiaren xedapen minimoez harago. Herritarrentzat, ingurunearentzat eta ondasunentzat arriskutsuak, garrantzizkoak eta kaltegarriak izan daitezkeen jardueren berariazko sektore-arautegia ere errespetatzen du.

Alde batetik, arautegi honek autobabes-betebeharrak zabaltzen ditu estatuko arautegiaren barruko oinarrizko autobabes-arautegian berez sartuta ez dauden jarduera eta zentroetara. Luzapen hori egiteko, kontuan hartzen dira larrialdien euskal sisteman historian zehar izandako arriskuak, bai eta dagoen arriskuaren kultura ere gure ingurune sozio-ekonomikoan, non jarduera edo establezimendu askok Autobabes Planak egin dituzten, legez beharturik egon ez arren, bai norberaren konbentzimenduz, bai inguruneko kulturagatik, bai administrazio publikoek sustatuta. Halaber, arrazoi eta oinarri beroriekin, egokitzat jo da zenbait jardueraren Autobabes Planak homologatzea. Lan horren arduraduna larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen EAEko Administrazio Orokorraren organoa da.

Arautegiak Autobabes Planen kontrol- eta ikuskaritza-prozedurak garatzen ditu, administrazio bakoitzaren egitekoak banatzen ditu, eta arautzen du Autobabes Planen erregistro orokorra. Erregistro hori larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoaren barruan dago, eta beharrezko datu guztiak eguneratuta edukiko ditu, larrialdi-zerbitzuen jarduera optimizatzeko. Era berean, dekretuaren ezarpen-eremuaren barruko jardueren titularrek dituzten betebeharrak zehazten dira, batik bat Autobabes Planen administrazio-kontrola eta aipatutako Erregistroan izena ematea.

Azkenik, dekretuak aurreikusten du arautegiko autobabes-neurriak beren borondatez hartzen dituzten jarduerak edo establezimenduak egon daitezkeela, ezarpen-eremuaren baitan sartu ez arren, eta Autobabes Planak egin ditzaketela, dekretu honetan xedatutakoari jarraiki. Horregatik, hartara beharturik egon gabe Autobabes Plan bat egin dutenek horren datuak eman ditzakete Autobabes Planen Erregistro Orokorrean, larrialdien euskal sistemarekiko lotura erraztearren.

Era horretan, Herrizaingoko sailburuak hala proposatuta, Euskadiko Babes Zibilaren Batzordearen oniritziarekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin adostuta, eta Gobernu Kontseiluak aurrez deliberatu eta onartu ondoren 2010eko azaroaren 2ko saioan,

  1. Xedapen honen xedea da derrigorrezko autobabes-neurriak arautzea pertsonentzat, ondasunentzat eta ondare kolektiboarentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduera, zentro, establezimendu, gune edo egoitzei, bai eta arrisku larrian egon daitezkeenei ere.

  2. Hain zuzen ere, arautegi honen xedea da derrigorrezko autobabes-neurriak ezartzea dekretu honen I. eranskinean aipatutako jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitzentzat; bai eta arautzea ere Autobabes Planen egin beharra, ezarpen eraginkorra eta eraginkortasunaren jarraipena, administrazio-kontrola eta erregistro orokorrean izena ematea.

  3. Arautegi honen ondorioetarako, honako hau da autobabesa: jarduera publiko zein pribatuko titularrek hartutako ekintza- eta neurri-sistema, beren baliabideekin eta bitartekoekin, eta beren eskumenaren baitan, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko; beharra balego, erkidegoarentzat oinarrizkoak diren zerbitzuek jarraitzeko edo berriz martxan jartzeko; larrialdiei erantzun egokia emateko eta jarduera horiek larrialdien euskal sisteman integratzen direla bermatzeko.

  1. Dekretu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie I. eranskineko jarduera guztiei, Euskadiko Autonomia Erkidegoan daudenei eta titularra edonor izanik ere. Nolanahi ere, osagarri moduan aplikatuko zaie autobabesaren arloan berariazko sektore-arautegia duten jarduerei, I. eranskinaren 1. atalean aipatuei.

  2. Halaber, eskumena duten administrazio publikoek Autobabes Planak egitea eta ezartzea exijitu ahal diete I. eranskinetik kanpoko jardueren titularrei, arriskutsuak direnean edo arriskuan daudenean.

  3. Administrazioaren kontroletik eta erregistrotik salbuetsita daude Defentsa Ministerioaren, Espetxeen, Segurtasun Indar eta Kidegoen, Aduana Aterpeen eta organo judizialen mendeko zentroak, establezimenduak edo instalazioak.

  4. Arau honen barruko instalazioek edo jarduerek berariazko autobabes-arautegia dutenean, beren Larrialdietako Barne Planen administrazio-kontrola eta kontrol teknikoa berariazko arautegi horri jarraituz egingo da.

  5. Dekretu honek xedatzen duenaz gain bete beharrekoa da lan-arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, bai eta hura garatzen duen arautegia ere.

  1. Dekretu honetan finkatutako autobabes-betebeharrak arau minimo edo osagarri gisa exijituko dira, 2.1 artikuluari jarraiki.

  2. Dekretu honetan aurreikusitako Autobabes Planak eta beste arautegi aplikagarri batek agindutako beste prebentzio- eta autobabes-tresnak dokumentu bakar batean batu daitezke, era horretan saihestu egiten bada informazioa beharrik gabe bikoiztea eta titularraren edo agintari eskudunaren lanak errepikatzea, baldin eta arau honen eta aplikagarri diren besteen funtsezko eskakizun guztiak betetzen badira, 2.1 artikuluari jarraiki.

  1. eranskinean aipatutako jardueren titularrek betebehar hauek izango dituzte:

    1. Beren jardueraren Autobabes Plana egitea, Dekretu honetako edukiei eta irizpideei jarraiki.

    2. Autobabes Plana aurkeztea jardueraren lizentzia edo baimena emateko eskumena duen administrazio publikoaren organoari eta, I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak badira, Plan hori bidaltzea larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari, 14. artikuluak aurreikusten dituen ondorioetarako.

    3. Autobabes Planaren eraginkortasuna ezartzeko eta mantentzeko jarduerak garatzea, Dekretu honetako edukiei eta irizpideei jarraiki.

    4. Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrera bidaltzea Dekretu honen 5. atalean aipatutako datuak, eta datu horiek eguneratuta edukitzea.

    5. Langileak informatzea eta prestatzea Autobabes Planaren edukiei buruz.

    6. Beharrezko informazioa ematea, Autobabes Plana txertatu ahal izan dadin goragoko beste Autobabes Plan batzuetan eta Babes Zibileko planetan, hala balegokio.

    7. Larrialdien Euskal Sistemaren Zerbitzuen esku jartzea Erregistroko datuen idatzizko kopia bat, plano eta guzti, lokalaren edo establezimenduaren sarreran agerian.

    8. Jarduera egiteko edo hasteko lizentzia edo baimena ematen duen organoa informatzea jardueren edo instalazioen edozein aldaketa funtsezkori buruz, autobabesari dagokionez.

    9. Administrazio publikoetako agintari eskudunekin batera lan egitea, aplikagarriak diren babes zibileko arauen esparruan.

    10. Larrialdien eta babes zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinaraztea Autobabes Planean aurreikusitako simulakroak edo ariketak, Dekretu honen 10. artikuluan adierazi bezala.

    11. Autobabes-plana ezarri izanaren ziurtagiria ematea, III. eranskinean aipatutako informazioa erantsita, eta larrialdien eta babes zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari bidaltzea.

Dekretu honen I. eranskinean aipatutako jardueretan ari diren langileek derrigorrez hartu behar dute parte Autobabes Planean, ahal duten neurrian, eta haren arabera dagozkien funtzioak onartu.

  1. Autobabes Planean finkatzen da jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek larrialdien euskal sistemarekin integratzen direla bermatuz.

  2. Jarduerako titularraren ardura da Autobabes Plana egitea, ezartzea, mantentzea eta berrikustea.

  3. Zentro, establezimendu, instalazio edo egoitzetan egindako aldi baterako jarduerak direnean eta egin asmo den eta 1. eranskinean aipatuta datorren jarduera ez den beste bat egiteko baimena dutenean, aldi baterako jardueraren antolatzaileak jarduera berria hasi aurretik egin eta ezarri behar du Autobabes Plan osagarri bat.

  4. Autobabes Plana eduki behar duten zentro, establezimendu, espazio, instalazio eta egoitzek beren planean integratu behar dituzte fisikoki bertan egiten diren jarduera guztien planak, eta aintzat hartu behar dituzte Dekretu honen 1. eranskinean aipatu gabeko gainerako jarduerak.

    Zentro, establezimendu, gune, instalazio eta egoitza horietan Autobabes Plan integral bakar bat onar daiteke, kontuan hartzen badira jarduera bakoitzaren arriskuak.

  5. Errentan, kontzesioan edo kontratan dauden jardueretako titularrek, Autobabes Plana eduki behar duten zentro, establezimendu, gune, instalazio eta egoitzetan badaude, beren planak egin, ezarri eta integratu behar dituzte, beren baliabide eta bitarteko propioekin, I. eranskinari jarraiki.

  6. Administrazio publiko eskudunek noiznahi eska diezaiokete jardueraren titularrari Autobabes Planak aldatzeko, zuzentzeko edo eguneratzeko, haiek egin ziren uneko egoerak aldatu badira, edo bat etor daitezen autobabes-arautegiarekin eta babes zibileko planek diotenarekin.

  1. Autobabes Planak identifikatu eta ebaluatu egiten ditu arriskuak, arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko ekintzak eta neurriak, bai eta babes-neurriak eta larrialdietako beste jarduerak ere.

  2. Autobabes Plana dokumentu bakar batean joango da, II. eranskineko egitura eta eduki minimoaren arabera.

  3. Sektoreari aplika dakiokeen arautegia betez titularrek egin beharreko dokumentu hori edo antzekoak dokumentu bakar baten elkar daitezke, era horretan saihesten bada informazioa beharrik gabe bikoiztea eta titularrak edo agintari eskudunak egindako lanak errepikatzea, baldin eta arautegi honen funtsezko baldintza guztiak betetzen badira.

  4. Prebentzio- eta autobabes-tresna beste arautegi bati jarraituz eginda daukan titularrak, tresna horretan aintzat hartu ez den II. eranskinaren partea gehitu behar dio.

  5. Autobabes Planaren dokumentuan joango dira prebentziozko neurriak eta larrialdietan beharrezkoak diren prozedura eta protokolo guztiak.

Honako hauek dira Autobabes Plana egiterakoan kontuan hartu beharreko irizpide minimoak:

  1. Jarduerak dituen arriskuen aurrean autobabesaz irizpena emateko gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du, bai eta jardueraren titularrak ere, pertsona fisikoa bada, edo, pertsona juridikoa bada, hura ordezkatzen duen pertsonak.

  2. Erabakitzen diren prebentzio- eta kontrol-prozedurek kontuan izango dituzte, gutxienez, alderdi hauek:

    Istripuen edo gertaera larrien arrazoiak saihesteko hartu beharreko ardurak, jarrerak eta jarduera egokien kodeak.

    Arriskutsuak diren lanak edo eragiketak egiteko baimen bereziak.

    Jardueraren titularrari anomaliak edo gorabeherak jakinaraztea.

  1. Antolaketa hierarkizatu bat finkatuko da, dagoen antolamenduaren eta pertsonalaren barruan, eta erabakiko dira partaide guztiek larrialdietan dituzten zereginak eta ardurak.

    Egitura horren baitan, jardueraren titularrak arduradun bakar bat izendatuko du arriskuen prebentzio- eta kontrol-jarduerak kudeatzeko, hau da, Autobabes Planaren arduraduna.

Kargu horiek izendatu ezean, zeregin horiek jardueraren titularraren gain doazela pentsatuko da.

  1. Larrialdi Planaren zuzendariak jarriko du plana martxan, bertan esaten denari jarraiki, eta egoki denean larrialdia deklaratuko du, Babes Zibileko agintari eskudunei jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen bidez (SOS Deiak), langileak jakinaren gainean jarri, eta berehalako neurriak hartuko ditu istripuaren edo gertaeraren ondorioak murrizteko.

  2. Larrialdi Planak zehaztu behar ditu larrialdiak izan daitezkeen istripuak edo gertaerak, eta bertan finkatutako larrialdiekin lotuko ditu, bai eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko jarduera-prozedurekin ere.

  3. Larrialdietako jarduera-prozedurek gutxienez honako hauek bermatu behar dituzte:

    Detekzioa eta alerta.

    Alarma.

    Esku-hartze koordinatua.

    Babesa, ebakuazioa eta sorospena.

    Arriskuan egon daitezkeen pertsona guztiak larrialdiaz informatzea.

    Larrialdi-zerbitzuen kanpoko laguntza eskatzea eta jasotzea.

  1. Autobabes Plana ezartzearen barruan joango da, gutxienez, langileak prestatzea eta gaitzea, jendea informatzeko bideak finkatzea eta plana aplikatzeko baliabideak eta bitartekoak ipintzea.

  2. Horretarako, Autobabes Planak irizpide hauek izango ditu:

    Aldez aurreko informazioa. Langileei eta jendeari jardueraren arriskuez informatzeko bideak jarriko dira, bai eta langileei Autobabes Planaz informatzeko ere.

    Autobabes Planaren barruko langileen prestakuntza teorikoa eta praktikoa, prestakuntza-jardueren programa egoki baten bidez.

    Beharrezkoak diren baliabide eta bitarteko ekonomikoen definizioa, hornikuntza eta kudeaketa.

  3. Jardueraren titularrak edo haren ordezkariak Autobabes Plana ezarri izanaren ziurtagiria emango du, III. eranskinean aipatutako informazioa erantsita, eta larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari bidaliko dio.

  1. Autobabes Planaren eraginkortasunari eusteko jarduerek sartuta joan behar dute prestakuntza-prozesu etengabe, jarraitu eta errepikakor batean, esperientziatik ikasitakoa biltzen duena eta eraginkortasun-maila egokia lortzeko eta mantentzeko balio duena.

  2. Aldizkako prestakuntza-jardueren programa egoki bat finkatuko da, Autobabes Planaren barruan izendatutako langileen prestakuntza teorikoa eta praktikoa bermatzeko, eta jakintza horiek eskuratu direla egiaztatzeko sistemak edo moduak finkatuko dira.

  3. Beharrezkoak diren baliabide eta bitarteko materialak eta ekonomikoak mantentzeko programa bat aurreikusiko da.

  4. Autobabes Planak ebaluatzeko eta larrialdi-planen eraginkortasuna ziurtatzeko, larrialdietako ariketak edo simulakroak egingo dira, planean erabakitako maiztasun minimoarekin, gutxienez urtean behin, eta emaitzak ebaluatuko dira.

  5. Ariketak edo simulakroak egitearen helburua zera ziurtatzea eta egiaztatzea izango da:

    Larrialdi bati erantzuteko antolaketaren eraginkortasuna.

    Erantzuna antolatzea dagokien langileen gaikuntza.

    Jarduerako langile guztien entrenamendua, larrialdi bati erantzuteko.

    Izendatutako baliabideak eta bitartekoak nahikoak eta egokiak direla.

    Jarduera-prozeduren egokitasuna.

  6. Ariketa edo simulakroetan erabat edo hein batean aktibatuko dira Larrialdi Planaren barruko ekintzak.

  7. Batez ere establezimenduaren barruko jarduera-prozedurak landuko dira ariketa edo simulakroetan, eta ez da ezinbestekoa kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzea.

  8. Ariketen edo simulakroen berri ematea borondatezkoa da, baina I. eranskinaren 3. puntuan aipatutako jarduerak direnean, titularrek haien berri eman behar diote larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen EAEko Administrazio Orokorreko organoari, gutxienez 15 egun lehenagotik, Larrialdien Euskal Sistemaren zerbitzuak bertan egotea erabakitzen badu ere, behatzaile nahiz parte-hartzaile gisa.

  9. Ariketen edo simulakroen berri emateko beharrezkoa den informazioa dator Dekretu honen IV. eranskinean.

  10. Nolanahi ere, simulakro bat egiteko orduan, titularrek egokitzat jotzen badute kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzea, larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinarazi behar zaio 30 egun lehenago, gutxienez. Organo horrek eta Larrialdien Euskal Sistemaren gainerako zerbitzuek uko egin diezaiokete ariketan parte hartzeari, beren lan-programen edo egin asmo den simulakroaren interesaren arabera.

  11. Enpresak Administrazio Publikoen eskura edukiko ditu Planaren eraginkortasunari eusteko jardueren berri, bai eta egindako ebaluazio-txostenen berri ere, Autobabes Planaren arduradunak sinatuta.

Autobabes Planaren indarraldia mugagabea izango da, behar bezala eguneratu eta berrikusiko da jarduera edo azpiegiturak aldatzen diren bakoitzean -hasierako idazketa aldatu delako edo ariketa edo simulakro baten osteko ondorioengatik-, eta gutxienez hiru urtez behin.

  1. Babes zibilean eskumena duten organoek zainduko dute Autobabes Planak eraginkorrak izatea sor daitezkeen arrisku guztien aurrean, eta horiek koordinatuta egotea babes zibileko plan aplikagarriekin, bai eta kanpoko aginte-unitatearekin ere, haren beharra dagoenean.

  2. Helburu horrekin, organo horiek finkatutako protokoloen bidez bermatuko da, batetik, gertatzen diren eta autobabesean eragina izan dezaketen gorabeheren berri berehala ematea eta, bestetik, kasu bakoitzean parte hartu behar duten larrialdi-zerbitzuen mobilizazioa. Halaber, larrialdi-zerbitzu horiek koordinatuko dituzte Autobabes Planaren zerbitzuekin, eta babes zibilaren arloan eskumena duten agintariekin.

Jarduera hasteko behar den lizentzia edo baimena emateko beharrezkoak diren gainerako agiriekin batera joango da Autobabes Plana.

Jarduera hasi baino lehen, Dekretu honen V. kapituluan aipatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izena emateko eskatu behar du titularrak.

1. I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak direnean, Autobabes Plana homologatu behar du larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak, jarduera hasi aurretik.

  1. Homologazioaren bidez egiaztatuko da Autobabes Planak dekretu honen II. eranskineko atal guztiak dituela, jardueraren titularrak eta Plana egin duen teknikari eskudunak izenpetu dutela, eta babes zibileko planekin bateragarria dela eta Larrialdien Euskal Sisteman integragarria. Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

  2. Autobabes Planaren homologazioa ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organora iritsi denetik.

  1. Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak eskumen hauek izango ditu:

    1. Autobabesaren arloko eztabaida-guneak eta prestakuntza-jarduerak sustatzea.

      I. eranskinaren 3. atalean aipatutako Autobabes Planak homologatzea, ustiapena edo jarduera hasi aurretik.

    1. Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra finkatzea eta mantentzea.

    2. Babes zibilaren arloan eskumena duten organoei dagozkien gainerako zereginak, artikulu honetako 3. atalari jarraiki.

  2. Jarduera ustiatzeko edo hasteko lizentzia edo baimena emateko eskumena duten administrazio publikoko organoek eskumen hauek izango dituzte:

    1. Autobabes Planei buruzko agiriak jasotzea.

    2. Egokitzat jotzen dituzten datu guztiak jasotzea, beren eskumenen barruan.

    3. Eraikin berean edo aldamenean dauden jardueren titularrak behartzea Autobabes Plan bateratu bat aurkeztu eta ezar dezaten, egoerak eta ondasunen eta pertsonen babesak hala gomendatzen duenean, eta hori egiteko epe maximoa lau urtekoa izango da.

    4. Autobabes-betebeharrak betetzen direla zaintzea, ikuskaritza- eta kontrol-lana eginez.

    5. Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinaraztea autobabesaren arloan interesgarriak diren egoerak eta informazioak.

  3. Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak eta babes zibilaren arloan eskudunak diren tokiko administrazioen organoek eskumen hauek izango dituzte:

    1. Autobabes Plana aurkeztea eta eraginkortasunez ezarraraztea I. eranskinean aipatutako jardueren titularrei, bai eta arautegiak agintzen duen autobabesa betetzen dela ikuskatzea ere, bere eskumena denean.

    2. Administrazio publikoen organo eskudunak premiatzea jarduerak ustiatzeko edo hasteko lizentziak edo baimenak eman ditzaten, aurreko ataleko d) paragrafoan aipatutako eskumenen barruan.

    3. Aurreko ataleko d) paragrafoan aipatutako eskumena erabiltzea, jarduerak ustiatzeko edo hasteko lizentziak edo emateko eskumenak dituzten administrazio publikoetako organoek ez diotenean erantzuten egindako eskaerari.

      I. eranskinean ez agertu arren, berez edo inguruneagatik arriskutsuak diren jardueren titularrak behartzea Autobabes Plan bat egin eta ezar dezaten, gehienez lau urte baino lehen. Halakoetan, titularrek izena eman behar dute Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean.

    1. Arrisku bereziko jarduerak dituzten enpresen edo erakundeen arteko lankidetza sustatzea, instalazioen eta inguruaren autobabesa areagotzeko.

    2. Zigortzeko ahalmena erabiltzea, lege aplikagarriei jarraiki.

  4. Euskadiko Babes Zibilaren Batzordeak autobabesaren arloko zeregin hauek ditu:

    1. Autobabesarekin lotuta, euskal arautegian egin beharreko berrikuspenak eta eguneratzeak proposatzea.

    2. Autobabesaren euskal arautegia behar bezala interpretatzeko eta aplikatzeko irizpide teknikoak proposatzea.

    3. Pertsonen eta ondasunen segurtasunari eragiten dioten autobabes-arauen proiektuei buruz informatzea.

    4. Autobabesaren arloko irizpideak, azterketak eta proposamenak lantzea.

Euskal administrazio publikoek, beren eskumenen barruan, autobabesa modu koordinatuan sustatzeko asmoz, prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak egingo dituzte herritar, enpresa eta erakundeentzat, arriskuen prebentzioari eta kontrolari buruzkoak, bai eta larrialdietarako prestatu eta erantzuteari buruzkoak ere.

Administrazio publiko eskudunek zigortu egin dezakete autobabes-betebeharrak ez betetzea, babes zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen arabera, larrialdiak kudeatzeari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen arabera, eta autobabesaren arloan aplika daitekeen gainerako ordenamendu juridikoaren arabera.

  1. Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra sortu da, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko zuzendaritzaren mende, eta hark kudeatu eta idatziz jasoko ditu Autobabes Planen datu esanguratsuak, Larrialdien Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan.

  2. Erregistro horrek bete behar du arautegi hau, abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua administrazio-prozeduren baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak arautzen dituena, eta aplikagarria den gainerako arautegia.

  1. Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra ez da publikoa, eta eskura duten bakarrak dira jardueren titularrak beren erregistro-datuei dagokionez, bai eta Larrialdien Euskal Sistemaren barruko zerbitzu publikok ere, Dekretu honetan aipatutako baldintzetan.

  2. Autobabes Planen Erregistro Orokorraren barruko datu pertsonalek legez babestuta eta bermatuta daude.

  3. Dekretu honen I. eranskinean aipatutako jardueren, zentroen edo establezimenduen titularrek derrigorrez eman behar dute izena erregistroan, aplika dakiekeen berariazko arautegia egon edo ez, eta Dekretu honen 2.3 artikuluan datoz salbuespenak.

    Halaber, Erregistroan izena eman dezakete arautegi honi jarraituz Autobabes Plana egin nahi izan duten jarduera, zentro edo establezimenduetako titularrek, eta derrigorrez izena eman dutenen ardura berak izango dituzte, baina nahi dutenean eska dezakete erregistrotik ateratzea, beren jarduerarekin jarraitu arren.

  4. Autobabes Planen Erregistro Orokorrak zeregin hauek ditu:

    1. Autobabes Planen datuak izenez jasotzea eta erregistro-zenbaki bat ematea.

    2. Erregistroko dokumentazioa euskarri elektronikoan jaso, gorde eta zaintzea.

    3. Larrialdien Euskal Sistema osatzen duten zerbitzu publikoei erregistro-datuetarako sarbide elektroniko segurua ematea.

    4. Izena eman duten jardueretako titularrei beren erregistro-datuetara iristeko sarrera elektroniko segurua ematea.

    5. Izena emandako Autobabes Planen arduradunei erregistro-datuak aldizka eguneratzeko eskatzea.

  1. Honako hau izango da Autobabes Planen Erregistro Orokorreko eduki minimoa:

    1. Datu orokorrak:

      Establezimenduaren izena.

      Jardueraren epigrafea, I. eranskineko katalogoaren arabera.

      Helbide osoa (helbidea, posta-kodea, herria, Lurralde Historikoa).

      Telefonoa, faxa, e-maila.

      Kideen kopurua (sailkapena: langileak eta bisitariak).

      Langileen kopurua (sailkapena).

      Establezimenduko jardueren edo erabileren deskripzioa, solairuz solairu (*).

      Eraikin berean ematen diren jarduerak edo ikastaroak.

      Titularraren datuak (izena, helbidea, telefonoa) eta, titularra ez bada, Planaren arduradunaren datuak.

      Jarduerarako lizentziaren edo baimenaren data.

      Lizentzia edo baimena ematen duen Administrazioko organoari Plana aurkeztu zaion data.

      Plana idatzi duenaren datuak eta, balegokio, zein enpresakoa den.

      Ezarpen-ziurtagiria eman den data.

      Planaren azken berrikuspenaren data.

    2. Egiturari buruzko datuak:

      Egitura-mota.

      Lur arrasetik gorako eta beherako solairuen kopurua.

      Erabilgarria den edo eraikita dagoen azalera (solairuz solairu) (*).

      Kanpora ematen duten irteeren kopurua (*).

      Barruko eskaileren kopurua (*).

      Kanpoko eskaileren kopurua (*).

      Suteen sektorizazioa (*).

      Egiturari edo eraikinari buruzko bestelako informazio esanguratsua (*).

      Energia-hornidurako ebaketa-giltzen kokapena (gasa, argindarra, gasolioa...) (*).

    3. Inguruneari buruzko datuak:

      Ingurunearen deskripzioa (hiria, landa, ibaiak, merkantzia arriskutsuko ibilgailuak dabiltzan bideak, industriak, basoak, eraikin isolatua edo beste jarduera batzuen erdian, inguruneko jarduera-motak eta titularrak) (*).

      Ingurunean arriskuan dauden elementuak (*).

    4. Irisgarritasuna:

      Sarbideari buruzko datu eta informazio esanguratsua (*).

      Ibilgailuak establezimenduaren fatxadetara iristeko sarbideen ezaugarriak (*).

      Suhiltzaileak iristeko moduko fatxaden kopurua (*).

    5. Arriskutsuak diren eta arriskuan dauden guneak:

      Eraikinak duen arrisku-motarik esanguratsuena (*).

      Bertan biltzen edo lantzen diren produktu arriskutsuen mota eta kopurua (izena, mota eta kopurua) (*).

      Arriskuan dauden elementuak (*).

    6. Suteetatik babesteko instalazio teknikoak. Ea badauden:

      Suteen detekzioa eta alarma. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Suteetako alarma-sakagailuak. Instalazioa azkeneko berrikusi zen data (*).

      Su-itzalgailuak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Sute-aho hornituak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Sute-ahoak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Zutabe lehorra. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Suteak automatikoki itzaltzea. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Larrialdietako argiztapena. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Seinaleak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Talde elektrogenoa eta etenik gabeko elikadura. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

      Ponpatze-ekipoa eta ur-tanga. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

    7. Planoak.

      Asteriskoa daramaten datu guztiak grafikoki agertuko dira planoetan, bakoitza bere eskala eta sinbologiarekin. Gutxienez plano hauek aurkeztuko dira, euskarri informatikoan eta pdf-n.

      Establezimenduaren kokapenaren eta ingurunearen planoa.

      Establezimenduak dituen sarbideen planoa.

      Arriskutsuak diren eta arriskuan dauden guneen planoak, solairuz solairu.

      Suteetatik babesteko instalazioen sistemaren planoak, solairuz solairu.

Larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen organoa sartuta dagoen Eusko Jaurlaritzaren Sailak finkatuko ditu izen emateko inprimaki normalizatuak, eta Autobabes Planen Erregistro Orokorraren irizpide teknikoak eta prozedurazkoak. Horiek bermatuko dute bai interesatuen sarbide telematikoa, bai datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna ere.

  1. Dekretu honen I. eranskineko jardueren titularrek, jarduerekin hasi aurretik, Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izen ematea eskatu behar dute. Horretarako, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari emango dizkiote 20. artikuluan aipatutako datuak, artikulu horretan agindutako dokumentazioarekin batera.

    Halaber, erregistroan izen ematea eska dezakete Dekretu honek eragiten ez dieten beste jarduera batzuen titularrek, beren borondatez Autobabes Planak egin dituztenek, Dekretu honi jarraiki.

  2. Izen ematea eska daiteke bide elektronikoz edo bide arruntez, aipatutako jardueren titularrek www.euskadi.net web orrian eskura izango dituzten eredu normalizatuak erabiliz.

    Era berean, ondoren, bide horietako edozein erabiliz aldatu, eguneratu, zuzendu, edo beste edozein sarbide egin daiteke datuekin.

  3. Beharrezko daturen bat edo baldintzaren bat falta dela edo nahikoa ez dela ikusiz gero, eskatzaileak konpondu egin beharko du, jakinarazpena jaso duenetik 10 egunen epean.

  4. Izen emateari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko epe maximoa hilabetekoa da, eskabidea erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe horretan ebatzi ezean, interesatuek pentsa dezakete beren eskabidea ez dela aintzat hartu.

    Jakinarazpenean berariaz adieraziko da 20. artikuluko jarduerari buruzko datuak behar bezala jaso direla, bai eta izendatutako erregistro-zenbakia eta ondorioetarako data ere. Jakinarazpen horren bidez jardueraren titularra bere erregistro-datuetara iristeko modua emango da.

  5. Erregistroan izen emateari buruzko ebazpenen aurrean goiko organora jo ahal izango da.

  1. Izen emandako jardueren titularrek etengabe eguneratu behar dituzte erregistroan emandako datuak. Horretarako, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinarazi behar zaizkio gerora gertatutako aldaketak, dena delako dokumentazioa emanda, edo elektronikoki identifikatu ondoren erregistroko datuetara sartu, egiaztatu eta, behar izanez gero, aldatu egingo dituzte.

  2. Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak jardueren titularrei dokumentazioa eta informazio gehigarria eskatu ahal izango diete, izena eman duten edo izena emateko bidean dauden enpresen datuak osatzeko edo egiaztatzeko.

  1. Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izen emandako Autobabes Plana duen zentroaren edo establezimenduaren jarduera amaitzean, titularrak erregistro horretatik kentzea eskatu behar du jarduera amaitu denetik gehienez hilabeteko epean.

  2. Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak baja-ebazpena emango du Autobabes Planen erregistro orokorrean hilabeteko epean, eta hala jakinaraziko dio interesatuari.

  1. Larrialdien Euskal Sistemako zerbitzu publikoek bide telematikoz sarbide segurua izango dute erregistro-datuetara eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorraren dokumentuetara. Erregistroko informazioa emango da onartutako sinadura elektronikoarekin eta kontsulta egin den unearen zigiluarekin.

  2. Larrialdi-zerbitzuen titularrak diren administrazio publikoek erabaki behar dute organismo bakoitzeko zein pertsona sar daitekeen Autobabes Planen Erregistro Orokorrera. Baimena duten pertsonen ardura izango da erregistroko datuak eta dokumentuak soil-soilik erabiltzea Dekretu honetan aipatu helburuetarako. Izendatu eta behar bezala baimendutako pertsonak erregistrora sar daitezke, onartutako sinadura elektronikoaren bidez.

Arautegi honetan xedatutako guztia aldizka berrikusi eta moldatuko da arriskuen eta haien eraginen ezagutza-mailara, garapen teknologikoetara, eta autobabesari buruzko oinarrizko estatu-arautegian gerta daitezkeen aldaketetara.

Dekretu honen I. eranskineko jardueren titularrek jarduteko lizentzia edo funtzionatzeko edo ustiatzeko baimenaren jabe baldin badira Dekretua indarren jarri aurretik, beren Autobabes Plana egin behar dute, edo lehendik ere baldin badute, Dekretu honen xedapenetara moldatu beharko dute, eta 20. artikuluan aurreikusitako datuak Autobabes Planen Erregistro Orokorrean jasotzea eskatu behar dute, Dekretu hau indarrean jartzen denetik 4 urteren epean.

  1. Era berean, I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak direnean, titularrek Autobabes Planak bidali behar dizkiote larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari, epea amaitu aurretik homologa ditzan.

Lehenengoa. Tokiko entitateek Dekretu honen minimoak garatzeko xedapenak eman ditzakete eta, beren eskumenen barruan, autobabes-obligazioak zabal ditzakete Dekretu honen I. eranskinean ez datozen jarduerak egiten diren zentro, establezimendu, gune, instalazioa edo egoitzetara, eta Autobabes Planen kontrola eta ikuskaritza egin dezakete.

Bigarrena. EAEko Babes Zibilaren Batzordeak Dekretu hau garatzen duten proiektu arauemaile guztiez informatu behar du.

Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Jardueren katalogoa

  1. Berariazko sektore-arautegia duten jarduerak.

    1. Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak:

      Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak: Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak -uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuko I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo gehiago daudenean-, eta hura aldatzen duen eta substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuan agertzen direnak baino.

      Jarraibide tekniko osagarrien barruko produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, kopuru hauetan:

      ITC APQ-1, 50 m3-tik gorakoak.

      ITC APQ-2, denak.

      ITC APQ-3, denak, kloro likidoa behe presioan izan ezik (< 2,5 bar absolutu).

      ITC APQ-4, denak, edukiontzi mugikorrak izan ezik.

      ITC APQ-5, 3., 4. edo 5. kategoriakoak.

      ITC APQ-6, A motako produktuak badira 200 l-tik gorakoak, B motakoak badira 400 l-tik gorakoak, edo C motakoak badira 1.000 l-tik gorakoak.

      ITC APQ-7, 200 m3-tik gorakoak, edo 600 l-tik gorakoak (horietatik 50 l, gehienez, T+ motakoak izan daitezke eta 150 l, gehienez, T motakoak).

      ITC APQ-8, 50 t-tik gorakoak ontziratu gabe edo 200 t-tik gorakoak ontziratuta, edo 5 t-tik gorakoak, norberak erabiltzeko ontziak badira.

      Lehergaiak dauden establezimenduak: halakoak arautzen dira otsailaren 6ko 252/2006 Aurre Aginduan, non eguneratzen den 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 16ko 230/1998 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Arautegikoa.

      Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, apirilaren 21eko hondakinei buruzko 10/1998 Legeak dioenari jarraiki.

      Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: halakoak arautzen dira apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuan, non onartzen diren Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arautegi Orokorra eta Jarraibide Tekniko Osagarriak.

      Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat (4. motakoa) edo arrisku ertainekotzat (3. motakoa) hartuak urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuan. Bertan onartzen da Arautegi Orokorrak garatu eta betearazten du apirilaren 25eko 9/2003 Legea, non finkatzen den zein araubide juridiko duen genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeak, nahita zabaltzeak eta merkaturatzeak.

      Substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak: 4. edo 3. taldeko agente biologikoak dituzten instalazioak zehazten ditu maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuak, langileak agente biologikoen eraginetik babesteari buruzkoak.

    2. Garraio-azpiegituren jarduerak:

      EAEko errepide-sarearen tunelak. 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, Europako errepide-sareko tunelen segurtasunari buruzkoa, eta errepideei buruzko foru-arautegia.

      Merkataritza-portuak: merkataritzarako eta haren osagarri edo lagungarri diren portuak zehazten ditu azaroaren 26ko 48/2003 Legeak, interes orokorreko portuetako zerbitzuei eta araubide ekonomikoari buruzkoak.

      Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak: halakoak arautzen ditu uztailaren 7ko 21/2003 Legeak, aireportuetako segurtasunari buruzkoak, nazioarteko arautegiak (OACI-Hegazkineria Zibilaren Nazioarteko Erakundearen Arauak eta Gomendioak) eta Hegazkineria Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren nazio-arautegiak.

    3. Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Instalazio nuklearrak eta erradiaktiboak: halakoak arautzen ditu abenduaren 3ko 1836/1999 Errege Dekretuak, instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko arautegia onartzen duenak.

      Azpiegitura hidraulikoak (presak eta urtegiak): A eta B kategoriakotzat hartuak 1996ko martxoaren 12ko Aginduan, non onartzen den presa eta urtegiei buruzko segurtasunaren arautegi teknikoa, bai eta 1995eko urtarrilaren 31ko Ebazpenean ere, non xedatzen den Ministro Kontseiluaren Akordioa argitaratzea, uholdeen aurrean babes zibila planifikatzeko oinarrizko gidalerroa onartzen duena.

    4. Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko arautegiaren mendeko ekitaldietarako lekuak, egoitzak eta instalazioak, baldin eta ezaugarri hauek badituzte:

      Gune itxietan:

      Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

      Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

      Aire librean: oro har, 10.000 pertsona edo gehiagorentzako lekua dutenak.

    5. Sektoreko autobabes-arautegiaren mendeko beste jarduera batzuk. Zentro, establezimendu, gune, instalazio, edo egoitza analogoetan egiten diren bestelako jarduerak, sektoreko arautegi batek autobabestu beharra agintzen duenean, Dekretu honen ildotik.

  2. Berariazko sektore-arautegirik gabeko jarduerak.

    1. Industria- eta biltegiratze-jarduerak:

      Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota, ingurunearekiko kokapena eta sektorearen sute-arriskua kontuan hartuz, eraikitako azaleraren balioak gainditzen dituztenak. Balio horiek agertzen dira industria-establezimenduetako suteen kontrako arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2.1 taulan.

      Suaren karga-dentsitatea neurtuta eta zuzenduta, industria-establezimenduaren konfigurazio-motaren eta ingurunearekiko kokapenaren arabera, gainditu egiten dituztenak ondoko taulako mailak. Maila horiek finkatuta daude industria-establezimenduetan suteetatik babesteko arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan.

      Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota Suaren karga-dentsitate neurtua eta zuzendua (Qs)

      Mcal/m² MJ/m²

      A Bertikalean Lehen mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 300< Qs 1275< Qs

      Horizontalean Lehen mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 400< Qs 1700< Qs

      B Lehen mailan, lur arrasetik behera 800< Qs 3400< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

      C Lehen mailan, lur arrasetik behera 1600< Qs 6800< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

      D 3200< Qs 13600< Qs

      E 3200< Qs 13600< Qs

      Atal honen barruko industria-establezimenduek jarduteko baimena zuten indarrean jarri aurretik abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua, industria-establezimenduetan suteetatik babesteko arautegia onartzen duena.

      1. eta 3. taldeko hozgarridun hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

        IP02, IP03 eta IP-04 barruko instalazioak dituzten establezimenduak, likido sukoiak eta erregaiak biltegiratzeko edukiera 50 m3-tik gorakoa denean.

    2. Garraio-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Denetariko bidaiarien eta merkantzien lur-garraiorako geltokiak eta aldageltoki modalak, 300 pertsona baino gehiago sartzen direnak edo 2.500 m²-tik gorako azalera erabilgarria dutenak.

      Trenbideak, metroa eta tranbia.

      000 m-ko luzera edo gehiago duten trenbide-tunelak.

      Errepide-sareko tunelak, hirikoak 200 m baino luzeagoak edo hiriartekoak 500 m baino luzeagoak.

      Ordainpeko autobideak.

      Errepide eta tren bidezko merkantzia arriskutsuen garraiorako aparkatzeko guneak.

      Merkataritza-portuak.

    3. Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Erkidego barneko arroetan dauden presen eta urtegien segurtasunari buruzko arautegi teknikoa aplikatzetik datozen azpiegitura hidraulikoak.

      Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak: 50 MW-tik gorako potentzia izendatua dutenak.

      Goi tentsioko argindarra sortzeko eta eraldatzeko instalazioak.

    4. Osasun-jarduerak:

      Ospitaleratzea edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak bezalakoak ematen dituzten osasun-establezimenduak.

      Beste edozein osasun-establezimendu, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera duena, edo 300 pertsona edo gehiago sartzen direna, edo 2.500 m²-tik gorako azalera erabilgarria duena.

    5. Hezkuntza-jarduerak:

      Gorputz- edo adimen-desgaituei edo ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonentzako hezkuntza-establezimenduak.

      28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera duen, edo 50 pertsona edo gehiago sartzen diren beste edozein hezkuntza-establezimendu.

    6. Egoitza-jarduera publikoak:

      Egoitza- edo aterpe-jarduerak dituzten establezimendu publikoak.

      Maiatzaren 29ko 102/2000 Dekretuaren barruan dauden hotel-establezimenduak.

      Eguneko zentroko jarduerak egiten direnean eta 50 pertsona baino gehiago sartzen direnean, edo eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa denean, edo ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonak daudenean.

    7. Beste jarduera batzuk: zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egindako beste jarduerak, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

      Erabat merkataritzarako, administraziorako, zerbitzuak emateko edo beste edozertarako eraikinak, bertako ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa bada, edo 300 pertsona edo gehiago badaude edo 2.500 m²-tik gorako azalera duten merkataritza-jarduerak.

      300 pertsonatik gora sartzen diren erlijio-jardueretarako lekuak.

      Kudeatutako garaje eta aparkalekurako lokalak, 1.000 m²-tik gorako azalera dutenak.

      Desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio itxiak, 300 pertsona edo gehiago sartzen direnak.

      Camping instalazioak, turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen definizioari jarraiki, eta turismoa antolatzeko legea aldatzen duen abenduaren 31ko 16/2008 Legeari jarraiki.

      Aire librean:

      Perimetro mugatu bat eta sarbidearen kontrola duten edo ez duten guneak: oro har, ustez 10.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

      Perimetro mugaturik gabeko gune irekiak: oro har, ustez 15.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

  3. Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den eaeko administrazio orokorreko organoak aurrez planak homologatzea eskatzen duten jarduerak.

    1. Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak:

      Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuko I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo gehiago daudenean, eta hura aldatzen duen eta substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen diren uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuan agertzen direnak baino, 3. zutabeko substantzia arriskutsuak izan ezik, beste prozedura batzuen mende baitaude.

      Jarraibide tekniko osagarrien barruko produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, kopuru hauetan:

      ITC APQ-1, 200 m3-tik gorakoak.

      ITC APQ-2, 1 t-tik gorakoak.

      ITC APQ-3, 4 t-tik gorakoak.

      ITC APQ-4, 3 t-tik gorakoak.

      ITC APQ-5, 4. edo 5. kategoriakoak.

      ITC APQ-6, 500 m3-tik gorakoak.

      ITC APQ-7, 200 m3-tik gorakoak.

      ITC APQ-8, 200 t-tik gorakoak.

      Lehergaiak dauden establezimenduak: halakoak arautzen ditu otsailaren 6ko 252/2006 Aurre Aginduak, non eguneratzen den 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 16ko 230/1998 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Arautegikoa.

      Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, apirilaren 21eko hondakinei buruzko 10/1998 Legeak dioenari jarraiki.

      Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: halakoak arautzen ditu apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuak, non onartzen diren Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arautegi Orokorra eta Jarraibide Tekniko Osagarriak.

      Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat hartuak (4. motakoak).

  4. motako agente biologikoak erabiltzen diren substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak:

    Industria- eta biltegiratze-jarduerak, 3.200 Mcal/m² edo 13.600 MJ/m² edo gehiagoko su-karga neurtua eta zuzendua dutenean (8ko arrisku intrintseko handia) hala agertzen da industriaestablezimenduak suteetatik babesteko arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan-, edo substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietatik babesteko neurriak onartzen dituen -eta uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatutako- uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren 1. eranskineko 1. eta 2. zatiko 2. zutabean datozen substantzia arriskutsuak % 60 edo gehiago direnean.

  1. eta 3. taldeko hozgarridun hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

    IP02, IP03 eta IP04 barruko instalazioak dituzten establezimenduak, 500 m3-tik gorako edukieradunak.

    1. Garraio-azpiegituren jarduerak:

      500 m-tik gorako hiriarteko tunelak.

      Merkataritza-portuak.

      Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak.

      Lur-garraiorako geltokiak eta aldageltokiak: 1.500 pertsona edo gehiago sartzen direnak.

      Trenbideak, metroa eta tranbia.

      000 m-ko luzera edo gehiago duten trenbide-tunelak.

      Ordainpeko autobideak.

      Errepide eta tren bidezko merkantzia arriskutsuen garraiorako aparkatzeko guneak.

    2. Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Lehen kategoriako instalazio erradioaktiboak.

      Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak, 300 MW edo gehiagoko potentzia izendatua dutenak.

    3. Osasun-jarduerak.

      Ospitaleratzea edo tratamendu trinko kirurgikoa ematen dituzten establezimenduak, 200 ohetik gora dituztenak, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak edo 2.000tik gora pertsona sartzen direnak.

    4. Beste jarduera batzuk.

      Zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egiten den eta dekretu honen mende dagoen edozein jarduera, baldin eta eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa bada, edo 2.000 pertsona edo gehiago sartzen badira.

      Aire librean:

      Perimetro mugatu bat eta sarbidearen kontrola duten edo ez duten guneak: oro har, ustez 10.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

      Perimetro mugaturik gabeko gune irekiak: oro har, ustez 15.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

Autobabes Planaren eduki minimoa.

Autobabes Planak honako hauek denak edukiko ditu, kapitulu bakoitza aplikatzen den eraikinetan, instalazioetan eta jardueretan.

Orrialdeak zenbatutako aurkibidea.

  1. kapitulua. Titularrak eta jardueraren kokagunea.

  1. Jardueraren helbidea. Jardueraren izena edo marka. Telefonoa eta faxa.

  2. Jardueraren titularrak. Izena edo sozietatearen izena. Helbidea, telefonoa eta faxa.

  3. Autobabes Planaren arduradunaren izena eta, beste norbait bada, larrialdietarako jarduera-planaren zuzendariarena. Helbidea, telefonoa eta faxa.

  1. kapitulua. Jardueraren eta hura egiten den ingurune fisikoaren deskripzio zehatza.

  1. Planaren barruan egindako jarduera bakoitzaren deskripzioa.

  2. Planaren barruko jarduerak egindako zentroaren, establezimenduaren, egoitzen eta instalazioen deskripzioa.

  3. Erabiltzaileen sailkapena eta deskripzioa.

  4. Jardueraren eraikinak, instalazioak eta guneak dauden hiri-, industria- edo natura-inguruneen deskripzioa.

  5. Sarbideen deskripzioa. Kanpo laguntzarako irisgarritasun-baldintzak.

    Kapitulu hau idatzizko agirien bidez egingo da, eta gutxienez agiri grafiko hauek eramango ditu:

    Kokapenaren planoa, eta haren barruan, sarbideak, komunikazioak eta abar dauden hiri-, industria- edo natura-ingurunerik hurbilena.

    Jarduera egiten den eraikin, instalazio eta gune guztien plano deskribatzaileak.

  1. kapitulua. Arriskuen inbentarioa, analisia eta ebaluazioa.

    Gutxienez, sektoreko arautegien barruko arriskuek agertu behar dute. Kapitulu honetan sartuko dira:

  1. Arriskua sortu edo okertu dezaketen elementu, instalazio, ekoizpen-prozesu eta abarren deskripzioa eta kokapena.

  2. Jarduerak berez dituen arriskuen eta kanpotik izan ditzakeen arriskuen identifikazio, azterketa eta ebaluazioa (babes zibileko planetan eta hurbileko jarduera arriskutsuen planetan aintzat hartutako arriskuak).

  3. Jarduera egiten den eraikin, instalazio eta guneetara sarbidea duten eta jarduerarekin lotuta edo lotu gabe dauden pertsonen identifikazioa, kuantifikazioa eta tipologia.

    Kapitulu hau idatzizko agirien bidez egingo da, eta gutxienez agiri grafiko hauek eramango ditu:

    Elementu edo instalazio arriskutsu guztien kokapen-planak, solairuz solairu, bertakoak zein ingurukoak.

  4. kapitulua. Autobabes-neurrien eta -baliabideen inbentarioa eta deskripzioa.

  1. Detektatutako arriskuak kontrolatzeko, larrialdiei aurre egiteko eta kanpoko larrialdi-zerbitzuen esku-hartzea errazteko neurrien eta baliabideen pertsonak nahiz tresnak inbentarioa eta deskripzioa.

  2. Eskura dauden neurriak eta baliabideak pertsonak nahiz tresnak, segurtasunari buruzko xedapenei jarraiki.

    Kapitulu hau idatzizko agirien bidez egingo da, eta gutxienez agiri grafiko hauek eramango ditu:

    Autobabeserako baliabideek duten kokapenaren planoak, UNE arautegiaren arabera.

    Ebakuazio-ibilbideen eta barruko babestokien planoak, ebakuatu edo leku itxian geratu beharreko pertsonen kopurua adierazita, arautegiari jarraiki.

    Arrisku-guneen edo -sektoreen banaketa-planoak.

  1. kapitulua. Instalazioak mantentzeko programa.

  1. Arriskuzko instalazioetako prebentziozko mantentze-lanen deskripzioa, haien kontrola bermatzen duena.

  2. Babes-instalazioetako prebentziozko mantentze-lanen deskripzioa, haien eraginkortasuna bermatzen duena.

  3. Segurtasunezko ikuskatzeak egitea, arautegiari jarraiki.

    Kapitulu hau idatzizko agirien bidez gauzatuko da, eta orri zenbakituen liburuxka batean agertuko dira egindako mantentze-lanak eta segurtasun-ikuskapenak, instalazioen arautegiei jarraiki.

  1. kapitulua. Larrialdietako jarduera-plana.

    Larrialdien hasierako kontrola egiteko jarduerak zehaztu behar dira, alarma, ebakuazioa eta sorospena bermatzeko. Horren barruan joango dira:

  1. Larrialdien identifikazioa eta sailkapena:

    Arrisku-motaren arabera.

    Larritasunaren arabera.

    Okupazioaren eta giza baliabideen arabera.

  2. Larrialdietan jarduteko prozedurak:

    1. Detekzioa eta alerta.

    2. Alarmarako tresnak.

      1. Abisuak emango dituen pertsonaren identifikazioa.

      2. SOS Deiak-en Ekintzak Koordinatzeko Zentroarekiko identifikazioa eta komunikatzeko moduak.

    3. Larrialdiari aurre egiteko tresnak.

    4. Ebakuazioa edo barruko babesa.

    5. Lehenengo laguntzak ematea.

    6. Kanpoko laguntzak hartzeko moduak.

  3. Larrialdietako jarduerak egingo dituzten pertsonen eta taldeen identifikazioa eta zereginak.

  4. Larrialdi Plana martxan jartzearen arduradunaren identifikazioa.

  1. kapitulua. Autobabes Plana goragoko plan batzuetan txertatzea.

  1. Larrialdia jakinarazteko protokoloak.

  2. Autobabes Planaren zuzendaritzaren eta Autobabes Plana txertatzen den Babes Zibileko Planaren zuzendaritzaren arteko koordinazioa.

  3. Autobabes Antolaketaren eta Babes Zibileko sistema publikoaren planen eta jardueren arteko elkarlana.

  1. kapitulua. Autobabes Planaren ezarpena.

  1. Planaren ezarpenaz arduratuko den pertsonaren identifikazioa.

  2. Autobabes Planean parte-hartze aktiboa duten langileak prestatzeko eta gaitzeko programa.

  3. Langile guztiak Autobabes Planaren inguruan prestatzeko eta informatzeko plana.

  4. Erabiltzaileak oro har informatzeko programa.

  5. Bisitarientzako seinaleak eta arauak.

  6. Baliabide eta bitarteko materialak eskuratzeko eta egokitzeko programa.

  1. kapitulua. Autobabes Planaren eraginkortasunari eustea eta eguneratzea.

  1. Prestakuntza birziklatzeko programa eta informazio-programa.

  2. Baliabideak eta bitartekoak ordezkatzeko programa.

  3. Ariketa eta simulakroen programa.

  4. Autobabes Plana osatzen duen dokumentazio osoa berrikusteko eta eguneratzeko programa.

  5. Auditoretzen eta ikuskapenen programa.

    1. gehigarria. Komunikazioen direktorioa.

      1. Larrialdietako pertsonalaren telefonoak.

      2. Kanpoko laguntzaren telefonoak.

      3. Komunikatzeko beste modu batzuk.

    2. gehigarria. Larrialdiak kudeatzeko formularioak.

    3. gehigarria. Planoak.

Autobabes Planaren ezarpen-ziurtagiria

ESTABLEZIMENDUAREN DATUAK

Izena:

Helbidea:

Jarduera edo erabilera:

Telefonoa:

Faxa:

  1. maila:

    JARDUERAREN TITULARRAREN EDO BERE LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

    Izena:

    NAN:

    Helbidea:

    Telefonoa:

    Faxa:

  1. maila:

    ZIURTATZEN DUT:

    Aipatutako establezimenduaren Autobabes Plana osorik ezarri dela, plan horretako zehaztapenen arabera eta zenbait jarduera, zentro edo establezimenduk larrialdietan eduki behar dituzten autobabes-betebeharrak arautzen dituen azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuari jarraiki.

    ...............(e)n, .............(e)ko ......aren ...(e)(a)n

    (lekua eta data).

    Izpta.:

    (Jardueraren titularra edo bere legezko ordezkaria)

Ariketen edo simulakroen jakinarazpena

Erregistro-zenbakia (autobabes-arautegikoa):

ESTABLEZIMENDUAREN DATUAK

Izena:

Helbidea:

Jarduera edo erabilera:

Telefonoa:

Faxa:

  1. maila:

    JARDUERAREN TITULARRAREN EDO BERE LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

    Izena:

    Helbidea:

    Telefonoa:

    Faxa:

  1. maila:

    ARIKETARI EDO SIMULAKROARI BURUZKO INFORMAZIOA

    Data:

    Ordua:

    Deskripzio laburra:

Definizioak.

Dekretu honetan erabilitako kontzeptu eta zehaztapen nagusiak honela definitu behar dira:

Istripu larria: 1254/1999 Errege Dekretua eta hura aldatzen duen 948/2005 Errege Dekretuaren arabera, edozein gertaera adibidez ihes, isurketa, sute edo leherketa garrantzitsuak, dekretu hori aplikatzen zaion edozein establezimenduren jarduera baten kontrolatu gabeko prozesu baten ondorio denean, arrisku larria sortzen dienean, berehala edo gerora, pertsonei, ondasunei eta ingurumenari, establezimenduaren barruan edo kanpoan, eta substantzia arriskutsu bat edo gehiago tartean daudenean.

Jarduera: larrialdietara eraman dezaketen istripu edo gertaeren sortzaile izan daitezkeen eragiketak edo lanak.

Edukiera: ikuskizun publikoetarako edo jolas-jardueretarako esparru edo eraikin batean sar daitekeen jendea.

Agente biologikoak: mikroorganismoak genetikoki eraldatuak barne, zelula-hazkuntzak eta giza endoparasitoak, edozein infekzio, alergia edo toxikotasun sor dezaketenak.

Sailkapena.

Infekzio-arriskuaren arabera, agente biologikoak hiru taldetan banatzen dira:

a) 1. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasunik nekez sortuko diona.

b) 2. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasunen bat sor diezaiokeena, arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera nekez zabalduko dena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorra duena.

c) 3. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasun larriren bat sor diezaiokeena, oso arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera zabal daitekeena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorra duena.

d) 4. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasun larriren bat sor diezaiokeena, oso arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera oso erraz zabal daitekeena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorrik ez duena.

Alarma: larrialdi bat denean, pertsonek jarraibide jakin batzuk jarraitzeko abisua edo seinalea.

Alerta: arretazko neurri jakinak hartzeko deklaratzen den egoera, gertaera edo istripu baten aukera handia eta hurbila dagoelako.

Ebakuazio-altuera: ebakuazioa hasten den mailaren eta kanpoko gune seguruaren arteko kota-diferentzia.

Instalazioen gunea: instalazioaren perimetroa plano horizontal batean proiektatzearen azalera mugatua.

Autobabesa: jarduera publiko zein pribatuetako titularrek hartutako ekintza- eta neurri-sistema -beren baliabideekin eta bitartekoekin, eta beren eskumenaren baitan-, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko; larrialdiei erantzun egokia emateko eta jarduera horiek babes zibilaren euskal sisteman integratzen direla bermatzeko.

Su-karga: gune batean dauden material erregai guztiak erretzean askatzen diren energia kalorifikoen batura (eraikinaren edukiak eta eraikuntzako elementuak) (UNE-EN 1991-1-2:2004).

Zentroa: establezimendua, gunea, egoitza edo instalazioa: Jarduera bat egiten den eta titular baten kontrolpean dagoen zonalde oso bat.

Barruko babesa: istripu baten ostean, jendea barruko gune babestu eta kanpotik isolatu batean geratzea.

Domino-efektua: arrisku-eragile batetik beste bat sortzea, eragina duelako -arriskuan dauden kanpoko elementuetan ez ezik- establezimendu bereko edo aldameneko edukiontzietan, hodietan, ekipoetan edo instalazioetan, eta horietatik beste arrisku batzuk sortzea.

Ariketa: jarrera jakin batzuk indartzeko jarduera.

Ebakuazioa: larrialdi batek eragin dien pertsonak modu planifikatuan eramatea behin-behineko leku seguru batera.

Lehergaia:

  1. Jotzeagatik, marruskatzeagatik, suteagatik edo beste arrazoi batzuengatik lehertzeko arriskua duen substantzia edo prestakina (R2 arriskua).

  2. Jotzeagatik, marruskatzeagatik, suteagatik edo beste arrazoi batzuengatik lehertzeko arrisku handia duen substantzia edo prestakina (R3 arriskua).

    1. mailakotzat hartutako substantzia, prestakina edo objektua, 1957ko irailaren 30eko Merkantzia Arriskutsuak Nazioartean Errepidez Garraiatzeko Europako Akordioaren barruan (ADR, Nazio Batuak) eta haren aldaketetan. Hala txertatu zen 1994ko azaroaren 21eko Kontseiluaren 94/55/CE Zuzentaraura, Estatu kideen legeak hurbiltzeari buruzkoa, merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzearen inguruan.

    Presa handia: gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten urtegiak eta presak:

  1. 15 metrotik gorako altuera, zimenduaren behe-behetik goialdera arte.

  2. 10 eta 15 metro arteko altuera, ezaugarri hauetako bat baldin badute:

    1. Goialdearen luzera 500 metrotik gorakoa.

      1.000.000 metro kubikotik gorako edukiera.

    1. Segundo bakoitzean 2.000 metro kubikotik gora husteko ahalmena.

    2. Zimenduan zailtasun bereziak edo ezohiko ezaugarriak dituztenak.

      Sailkapena:

      Arriskuaren arabera, presak izan daitezke:

      1. A kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero eragin larria izan dezaketenak herriguneetan, funtsezko zerbitzuetan, gauzetan edo ingurumenean.

      2. B kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero kalte handiak eragin ditzaketenak gauzetan, ingurumenean, edo etxe-kopuru txiki batean.

      3. C kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero garrantzi ertaineko kalteak eragin ditzaketenak, eta oso inoizka bakarrik heriotzak.

        Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: organismo baten material genetikoa eraldatzeko jarduerak egiten dituen instalazioak edo eraldatu ondoren hazi, gorde, erabili, batetik bestera eraman edo suntsitu, baldin eta jarduera horietan itxitura-neurriak hartzen badira, jendearekiko eta ingurunearekiko harremana murrizteko.

        Sailkapena: genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko jarduerak sailkatuko dira giza osasunarentzat eta ingurunearentzat duten arriskuaren arabera:

        1. motakoak. Batere ez edo hutsaren hurrengo arriskua duten jarduerak: itxituraren 1. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

        2. motakoak. Arrisku txikiko jarduerak: itxituraren 2. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

        3. motakoak. Arrisku ertaineko jarduerak: itxituraren 3. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

        4. motakoak. Arrisku handiko jarduerak: itxituraren 4. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

        Instalazio nuklearrak.

        Halakoak dira:

      1. Zentral nuklearrak: erreaktore nuklear baten bidez energia ekoizteko edozein instalazio finko.

      2. Erreaktore nuklearrak: erregai nuklearrak dauzkan edozein egitura, barruan fisio nuklear automantendu bat gerta daitekeenean, neutroi gehiago behar izan gabe.

      3. Substantzia nuklearrak sortzeko erregai nuklearrak erabiltzen dituzten lantegiak, eta substantzia nuklearrak tratatzen dituzten lantegiak, horien artean erregai nuklear irradiatuak tratatzeko edo birprozesatzeko instalazioak.

      4. Substantzia nuklearrak biltegiratzeko instalazioak, salbu eta substantzia horiek garraiatu bitartean biltegiratzen diren lekuak.

      5. Fusiozko edo fisiozko erreakzio nuklearrak erabiltzen dituzten gailuak edo instalazioak, energia sortzeko edo energia-iturri berriak ekoizteko edo garatzeko.

        Instalazio erradiaktiboak.

        Halakoak dira:

      1. Erradiazio ionizatzailearen iturri bat duten instalazioak, edozein motakoak.

      2. Erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten aparatuak, 5 kilovoltetik gorako potentzial-diferentziarekin dabiltzanak.

      3. Material erradiaktiboak ekoitzi, erabili, egon, tratatu, manipulatu edo biltegiratzen diren lokalak, laborategiak, lantegiak eta instalazioak, garraiatu bitarteko biltegiratzeak izan ezik.

        1. Lehen kategoriako instalazio erradioaktiboak:

        1. Uranioa, torioa eta haien konposatuak ekoizteko lantegiak.

        2. Uranio naturalezko elementu erregaiak ekoizteko lantegiak.

        3. Iturri erradiaktiboak erabiltzen dituzten instalazioak, industria-irradiaziorako.

        4. Substantzia erradiaktiboen inbentario oso handiak erabiltzen diren instalazio konplexuak, edo energia-emari handiko erradiazio-sortak sortzen dituztenak, era horretan instalazioak izan lezakeen eragin erradiologikoa handi samarra litzatekeelarik.

        1. Bigarren kategoriako instalazio erradioaktiboak:

        1. Instalazio batek erabiltzen edo biltegiratzen dituenean nuklido erradiaktiboak zientzia, medikuntza, nekazaritza, merkataritza edo industriarako erabil daitezkeenak, eta beren aktibitate osoak mila aldiz edo gehiagotan gainditzen duelarik Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak IS-05 Jarraibidean finkatutako salbuespen-balioak.

        2. Instalazio batek erabiltzen dituenean X izpien sorgailuak, 200 kilovoltetik gorako puntako tentsioarekin funtziona dezaketenak.

        3. Partikulen azeleragailuak, eta neutroi-iturriak biltegiratzen diren instalazioak.

          Esku-hartzea: larrialdiaren aurrean erantzutea da, pertsonak eta ondasunak babesteko eta sorosteko.

          Uholdea: normalean lehor dauden lursailak urperatzea, leku jakin batean ohikoa dena baino ur gehiago joan delako, nahiko bat-batean.

          IS-05 jarraibide teknikoa: Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak finkatzen du zein instalazio ez diren erradiaktiboak (substantzia erradiaktiboen aktibitateak edo masa-unitateko aktibitateak ez baditu gainditzen instalazio nuklearrei eta erradiaktiboei buruzko I. eranskinaren A taulako salbuespen-balioak).

          ITC-10 jarraibide tekniko osagarria: bere helburua da substantzia leherkorrek parte hartzen duten istripuak prebenitzea, bai eta haien eragina murriztea ere pertsonengan eta ingurunean.

          ITC MI IF 002: jarraibide tekniko osagarria: hozgarrien izen, nomenklatura, sailkapen-talde eta ondorio fisiologikoei buruzkoa.

          ITC MI IP02: jarraibide tekniko osagarria: petrolio-likidoak biltegiratzeko instalazio berriei buruzkoa, eta instalazioen zabalpenei eta aldaketei buruzkoa, petrolio-likidoak ontziratu gabe banatzen dituztenak:

          1. Biltegiratzeko beste instalazio batzuetara.

          2. Ibilgailuak hornitzeko instalazioetara.

          3. Instalazioan bertan kontsumitzeko biltegiratze-instalazioetara.

          4. Hegazkinentzako erregaiak biltegiratzeko eta hornitzeko instalazioetara.

          5. Barkuentzako erregaiak biltegiratzeko eta hornitzeko instalazioetara.

            ITC MI IP03 jarraibide tekniko osagarria: bere helburua da instalazioan bertan kontsumitzeko erregai likidoen biltegiek bete behar dituzten arau teknikoak finkatzea. Erregai likidoen biltegiei aplikatuko zaie, erregaiak industria, nekazaritza, abeltzaintza, etxea eta zerbitzuetarako direlarik, bai eta berariaz aipatu ez baina parekotzat har daitezkeen beste kontsumo batzuetarako ere.

            ITC MI IP04 jarraibide teknikoa: bere helburua da ibilgailuak hornitzeko instalazioen agindu teknikoak finkatzea. Ibilgailuei erregai likidoak hornitzeko instalazio berriei aplikatuko zaie, bai eta daudenen zabalpen eta aldaketei ere.

            ITC MIE APQ-1 jarraibide tekniko osagarria: likido sukoiek eta erregaien biltegiratzeek jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu (sugar-puntua 55° C-koa edo handiagoa duten likidoak).

            ITC MIE APQ-2 jarraibide tekniko osagarria: etilen-oxidoa biltegiratzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu.

            ITC MIE APQ-3 jarraibide tekniko osagarria: kloroa biltegiratzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu.

            ITC MIE APQ-4 jarraibide tekniko osagarria: amoniako anhidroa biltegiratzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu.

            ITC MIE APQ-5 jarraibide tekniko osagarria: presioan konprimitutako, likidotutako eta disolbatutako gasak eta haien nahasketak biltegiratzean eta erabiltzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu, saltzeko, banatzeko edo ondorengo erabiltzeko direnak, botila soltetan, bloke edo bateriatan, salbu eta berariazko arautegia dutenak.

            ITC MIE APQ-6 jarraibide tekniko osagarria: produktu kimiko korrosiboak egoera likidoan biltegiratze-presioan eta -tenperaturan biltegiratzeak eta haiekin jarduera lotuak egiteak jarraitu beharreko agindu teknikoak finkatzen ditu.

            ITC MIE APQ-7 jarraibide tekniko osagarria: likido toxikoak biltegiratzeko, erabiltzeko, kargatzeko eta deskargatzeko instalazioei aplikatzen zaie.

            ITC MIE APQ-8 jarraibide tekniko osagarria: nitrogeno askoko amonio-nitratoa duten ongarriak biltegiratzeko instalazioek jarraitu beharreko segurtasun-agindu teknikoak finkatzen ditu.

            Likido erregaia: sugar-puntua 38° C-koa edo handiagoa duen likidoa da.

            Likido sukoia: sugar-puntua 38° C-tik beherakoa duen likidoa da.

            Baliabideak: pertsona, makina, ekipo eta sistemen multzoa, arriskuak murrizteko edo deuseztatzeko balio dutenak, bai eta sor daitezkeen larrialdiak kontrolatzeko ere.

            Edukiera: eraikin, gune, establezimendu, areto, instalazio edo egoitza batean gehienez sar daitezkeen pertsonen kopurua, bertako jarduera edo erabileraren arabera. Edukiera kalkulatzeko, arautegiko edukiera-dentsitateak hartzen dira kontuan. Nolanahi ere, kalkulatu dena baino edukiera handiagoa espero bada, horixe izango da erreferentzia-balioa. Era berean, kalkulatu dena baino edukiera txikiagoa eskatzen badu legeak, horixe izango da erreferentzia-balioa.

            Jarduera ustiatzeko edo hasteko lizentzia edo baimena emateko eskumena duen organoa: jarduera bakoitzari aplikatzen zaion legeriaren arabera, baimena eman behar dion administrazio publikoaren organoa.

            Arriskua: substantzia batek berez duen ahalmena edo egoera fisiko batek duen aukera pertsonei, ondasunei eta inguruneari kalteak egiteko.

            Autobabes plana: jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek babes zibilaren euskal sistemarekin integratzen direla bermatuz.

            Larrialdietako jarduera-plana: autobabes planaren barruko dokumentu horretan aurreikusten da nola erantzungo zaion larrialdi-mota bakoitzari, hartu beharreko babesak eta esku-hartzeak, prozedurak eta jardueren segida.

            Plangintza: larrialdiei aurre egiteko jarduerak prestatzea da.

            Hotz-instalazioa: halako instalazioetan makina termikoak daude, ekoizpen edo egokitze jakin bat egiten zaien materiak hozteko. Halakoak dira hotz-biltegietako instalazio finkoak, izotz-fabrikak, airea girotzeko instalazio finkoak eta zentralizatuak, eta hainbat produktu izozteko edo hozteko instalazioak.

            Arriskuen prebentzioa eta kontrola: behar eta komeni diren neurriak aztertzea eta ezartzea da, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak eta haietatik letozkeen kalteak zaintzeko, saihesteko edo murrizteko. Prebentzio-neurri horiek finkatu behar dira gorabehera, larrialdia, istripua gertatu aurretik, edo neurriak aztertu ondoren ikasitakoaz baliatuta.

            Merkataritza-portuak: beren trafikoaren ezaugarriengatik baldintza teknikoak eta segurtasunezko eta administrazio-kontroleko baldintzak dituzte portuko merkataritza-jarduerak egiteko: hau da, edonolako merkantziak kargatzea, deskargatzea, ontziz aldatzea eta biltegiratzea, beren bolumenagatik eta aurkezpenagatik baliabide mekanikoak edo instalazio espezializatuak behar dituztelarik.

            Bitartekoak: elementu naturalak edo teknikoak dira, beren ohiko funtzioa ez da autobabestea, eta larrialdien aurreko prebentzioa eta esku-hartzea erraztu edo hobetzen dute.

            Hozgarria (hozteko fluidoa): beroa eroateko erabiltzen den fluidoa da. Hotz-sistema batean beroa beheko tenperaturetan eta presioan xurgatu, eta goragoko tenperatura eta presiora ematen du. Egoera diluituaren aldaketak gertatzen dira.

            Sailkapena.

            Hozgarriak hiru motakoak dira, segurtasun-mailaren arabera:

          1. Lehen motakoak: segurtasun handiko hozgarriak. Efektu fisiologikoak sor ditzakete, hau da, deskonposizio-gas toxikoak, sugarren aurrean. Beren usain gogorra abisu bat ba, kontzentrazio arriskutsuak iritsi aurretik.

          2. Bigarren motakoak: segurtasun ertaineko hozgarriak. Sortzen dituzten efektu fisiologikoak deskonposizio-gasak dira, toxikoak eta sukoiak edo korrosiboak.

          3. Hirugarren motakoak: segurtasun txikiko hozgarriak. Oso sukoiak dira.

            Birgaitzea: normaltasunera itzultzea eta jarduerari berrekitea da.

            Hondakina: apirilaren 21eko 10/1998 Legearen eranskineko kategoriaren batean dagoen substantzia edo objektua, jabeak utzia edo utzi asmo edo utzi behar duena. Dena dela, halakoak ageri dira Hondakinen Europako Katalogoan, Erkidegoko erakundeek onartuan.

            Hondakin arriskutsuak: 952/1997 Errege Dekretuan onartutako hondakin arriskutsuen zerrendan ageri direnak, bai eta haiek egon diren edukiontziak ere. Erkidegoko arautegiak arriskutsutzat jo dituenak, eta Gobernuak onar ditzakeenak Europako arautegiari jarraiki edo Espainiak parte hartzen duen nazioarteko hitzarmenei jarraiki.

            Suaren kontrako erresistentzia: eraikuntzako elementu batek suaren eta kearen aurrean egonkortasun mekanikoari eta estankotasunari eustea da, gas sukoirik ez botatzea eta isolamendu termikoa mantentzea. Materialak baldintza horietan irauten duen minutuen arabera baloratzen da, eta RF siglak gehi denboraren kopurua idatzita adierazten da. UNE 23 093, UNE 23 801 eta UNE 23 802 arauei jarraituz erabakiko da.

            Arriskua: leku eta denbora jakin batean, gertaera batek gizarte-, ingurune- eta ekonomia-mailako kalteen balio jakin bat gainditzeko probabilitatea.

            Berezko arrisku handia: 3200 Mcal/m² edo 13.600 MJ/m²-ko su-karga neurtua eta zuzendua duten industria- eta biltegiratze-jarduerak, Industriako Suteen Kontrako Segurtasun Arautegiari jarraiki.

            Simulakroa: benetako egoera baten simulazioa, egiazkoa balitz bezala.

            Tanga: 0 eta 98 kPa (1 kg/cm²) arteko barne presio manometrikoa jasateko gai den edukiontzia.

            Jardueraren titularra: pertsona fisikoa edo juridikoa, jarduerak egiten diren zentroa, establezimendua, gunea, egoitza edo instalazioa ustiatzen duena edo haren jabe dena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.