Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, 260/2010 Dekretua, urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5962
  • Xedapen-zk.: 260
  • Xedapen-data: 2010/10/19
  • Argitaratze-data: 2010/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 206/2010 Dekretua 2010eko urriaren 21ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (203. zk.). Arau horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egitea eskatzen da ondoren:

  1. artikuluan, 2010/4827 (6/19) orrialdean, euskarazko bertsioan honakoa dionean:

    1. Diruz lagundutako inbertsioak betearazteko epea diruz lagundutako proiektuan zehaztutakoa izango da, eta gehienez bi urtekoa izango da dirulaguntzaren emakida jakinarazi zenetik. Diruz lagunduko dira, berriz, enpresa onuradunari aplikatzekoak zaizkion arauak gainditzeko bidea ematen dion ingurumenaren babes-maila lortzera zuzentzen diren inbertsioak. Dena dela, dirulaguntzaren xede den proiektuaren baldintza espezifikoekin lotutako eta behar bezala justifikatutako arrazoiak direla eta, pertsona onuradunak, ezarritako betearazpen epea amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduketa egiteko hasieran xedatutako epea luzatzeko eskatu ahal izango du. Epea ezingo da luzatu urte bi baino gehiago, hasieran ezarritako epetik, eta luzapen-eskaera hori Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez onartu beharko da, organo kudeatzaileak aldeko txostena egin ondoren.

    Honakoa esan behar du:

    Diruz lagundutako inbertsioak betearazteko epea diruz lagundutako proiektuan zehaztutakoa izango da, eta gehienez bi urtekoa izango da diru-laguntzaren emakida jakinarazi zenetik. Dena dela, diru-laguntzaren xede den proiektuaren baldintza espezifikoekin lotutako eta behar bezala justifikatutako arrazoiak direla eta, pertsona onuradunak, ezarritako betearazpen epea amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduketa egiteko hasieran xedatutako epea luzatzeko eskatu ahal izango du. Epea ezingo da luzatu urte bi baino gehiago, hasieran ezarritako epetik, eta luzapen-eskaera hori Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez onartu beharko da, organo kudeatzaileak aldeko txostena egin ondoren.

    Era berean, 6. artikuluan, 2010/4827 (8/19) orrialdean, hurrengoa dionean:

    1. Baldin eta erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren datuaren eta Balorazio Epaimahaiak kalkulatutako inbertsio garbiaren datuaren dekretu honen 13. artikuluan xedatutakoa artean, behin dirulaguntza eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, urteko deialdiaren aginduan ezarriko den ehunekoa baino alde handiagoa egonez gero, epaimahai horrek jakinaraziko dio erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza, baita hori ezartzeko kontuan hartutako datuak ere; hamar eguneko epea emango zaio, hala balegokio, egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan. Azkenik, Balorazio Epaimahaiak zehaztuko ditu diruz lagun daitezkeen kostuak.

    Honakoa esan behar du:

    1. Baldin eta erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren datuaren eta Balorazio Epaimahaiak kalkulatutako inbertsio garbiaren datuaren dekretu honen 14. artikuluan xedatutakoa artean, behin diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, urteko deialdiaren aginduan ezarriko den ehunekoa baino alde handiagoa egonez gero, epaimahai horrek jakinaraziko dio erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza, baita hori ezartzeko kontuan hartutako datuak ere; hamar eguneko epea emango zaio, hala balegokio, egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan. Azkenik, Balorazio Epaimahaiak zehaztuko ditu diruz lagun daitezkeen kostuak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.