Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

251/2010 DEKRETUA, irailaren 28koa, Guardiako (Arabako Errioxa) Eremu Funtzionalaren Lurraldeko Zati-planaren aldaketa, nekazaritzarako eraikinak eta upategiak arautzeari buruzkoa, behin betiko onartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4617
  • Xedapen-zk.: 251
  • Xedapen-data: 2010/09/28
  • Argitaratze-data: 2010/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

  1. Guardiako (Arabako Errioxa) Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana abenduaren 28ko 271/2004 Dekretu bidez behin betiko onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.

    Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren bidez Eremu Funtzional osoaren antolamendua egin zen (Mañueta, Eltziego, Bilar, Kripan, Bastida, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda de Álava, Navaridas, Oyón-Oion, Samaniego, Eskuergana eta Iekora).

  2. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritzak eta Arabako Foru Aldundiko Tokiko Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak sustatu dute aldaketa hau.

  3. Aldaketa honen xedea upategien eraikuntzarako arautegia (lurzoru urbanizaezina babesteko) eskualdeko egoera sozio-ekonomikora mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen egoerara egokitzea da. Bi instalazio mota bereiziko dira, ardo-ekoizpenaren arabera: Mahatsa eraldatzeko instalazio txikiak eta upategi handiak (urtean 250.000 litroko parametroa finkatu da, bi moten arteko muga gisa).

    Upategiak jartzeko lehentasuna izango duten lurzoruak, eta funtsean eraldaketa-instalazio txikientzakoak, hiri-lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak izango dira. Horretarako, udal-plangintza lurzorua kalifikatu beharko du, oro har ekonomia-jardueretarako edo berariaz upategiak egiteko, instalazio horiek jartzeko modukoa, udalerrian dagoen ekoizpen-gaitasuna aintzat hartuta. Upategiak lurzoru urbanizaezinean jartzen badira, justifikatu beharko da gutxieneko azaleraren eta mahastiak lurzati hartzaile eta osagarrien produktua (8 ha txikientzat eta 12 ha handientzat) landatzearen arteko hirigintza lotura, eta lotura hori 10 urtez izan beharko da gutxienez.

    Horrez gain, bestelako nekazaritza eraikuntzak lurzoru urbanizaezinean egiteko araudia batuko da.

    Gorago azaldutako guztia aldaketan jasotzen da, eta idazketa berria ematen zaio antolaketa arauen 34. artikuluari «Mahastigintza. Upategiak» eta 34. bis artikulua «Bestelako nekazaritza eraikuntzak» gehitu da.

  4. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2008ko maiatzaren 20an emandako Agindu bidez, aldaketa hori funtsezkoa ez zela adieraztea xedatu zuen; aldaketa hori izapidetzerakoan irailaren 9ko 206/2003 Dekretuan, aurreikusitako izapideak egin dira; dekretu horretan arautu zen funtsezkoak ez diren Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen aldaketak onartzeko prozedura.

  5. Aipatutako Lurraldearen Zatiko Planaren aldaketan sartuta dago dekretu honen I. eranskin gisa argitaratzeko doan arau aldatua.

  6. Bestalde, Dekretu honen II. eranskin moduan doan Planaren Aldaketan ingurumen alderdiak sartzeko erabakiaren nahitaezko erabakia gehitzen da, plan eta programa jakinek ingurumenean duten eragina ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan xedatutakoa betez.

    Hori betez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez, aldez aurretik 2010eko irailaren 28an ospatutako Gobernu Kontseiluaren bilkurak eztabaidatu eta onetsita,

Guardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalari dagokion udalerrietako hirigintza plangintza, idatzi, berrikusi edo aldatzeko prozesuetan badaude eta planaren aldaketa hau indarrean sartzean hasierako onespena jaso ez badute, aldaketan zehaztutakoaren arabera egokitu beharko dira.

Indarrean dagoen plangintza aldaketa honetara egokitu beharko da, aldaketa indarrean sartzen denetik hasi eta bi urteko epean.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 28an.

Jarduneko Lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

  1. Antolamendu-arauetako 34. artikulua aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

    1. Arloaren ikuspegitik, bi instalazio mota bereizten dira, eta artikulu honetako zehazpenak aplikatuko zaizkie:

      1. Eraldaketa-instalazio txikiak (mahastizain profesionala; kontzeptu horrek barne hartzen ditu urteko ardoa egiten duten upeltegiak): urteko 250.000 litro ardo edo gutxiago ekoizten dute, eta, funtsean, eraldatzeko eta biltegiratzeko industria dira.

      2. Upeltegi handiak: urteko 250.000 litro ardo baino gehiago ekoizten dute, eta, eskuarki, beste jarduera osagarri batzuk izaten dituzte ardo-ekoizpenaren inguruan (ostalaritza eta abar).

    2. Honako hauek izango dira upeltegiak ezartzeko irizpideak edo orientazioak, lurzoru motaren arabera udal-plangintzan garatu beharrekoak:

    1. Hiri-lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak: upeltegi berriak eta batez ere eraldaketa-instalazio txikiak lurzoru horietan ezarriko dira ahal dela. Horregatik, Eremu Funtzionaleko udalerriek jabegabeko hiri-lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak izan beharko dituzte halako instalazioak ezarri ahal izateko, eta irizpide hauek aplikatuko zaizkie:

      1. Lurzoruek jarduera ekonomiko orokorretarako edo upeltegietarako jarduera espezifiko edo xehatuetarako kalifikazioa izango dute.

      2. Lurzoruaren neurria, jarduera ekonomiko orokorreko industrialdeen kasuan, Jarduera Ekonomikoetarako eta Merkataritzako Ekipamenduetarako Lurzoru Publikoa Sortzeko Lurralde Plan Sektorialean ezarritakoari lotuko zaio, eta upeltegietarako kalifikazio espezifikoa duten industrialdeen kasuan, eraldaketa-instalazio txikietarako ezarritako eskariari erantzuten diola justifikatuko da, udalerrian dauden mahasti-sailen arabera.

      3. Upeltegi berriak ezartzeak ezingo du aldatu ez hiri-egitura eta ez hiriguneen irudia.

    2. Lurzoru urbanizaezinak: halako lurzoruak erabiliko dira upeltegiak ezartzeko, baldin eta hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian ezarri ezin badira, 2.1 idatz-zatian ezarritako baldintzen ondorioz. Lurzoru horietarako irizpide hauek ezarri dira:

      1. Babes bereziko lurzoru urbanizaezinetan ezartzeko debekua:

        Gisa honetako lurzoruetan, ez da behin ere upeltegirik ezarriko LPPak berak edo udal-plangintzak bereziki babestutako lurzoruen gainean, babesteko zioa edozein dela ere.

      2. Plan berezi baten beharra:

        Halako instalazioak plan berezi bat idatziz garatuko dira; horretarako, aurrez, lurzati hartzailerako azalera zehaztuko da, eta azalera horrek zerbitzu ematen dion lurzatiaren pareko bide zatia barne hartuko du; hala, behar den urbanizazioa lortuko da.

      3. Oinarrizko zerbitzuen erabilgarritasuna:

        Upeltegiak behar bezala erantzungo die oinarrizko zerbitzuen aldetik dituen beharrei.

      4. Energia berriztagarrien erabilera:

        Eraginkortasun-postulatuak oinarritzat hartuta kontsumituko da energia, eta modu eraginkorrean txertatuko da energia berriztagarrien ekoizpena.

        Upeltegi-eraikinek, Eraikuntzaren Kode Teknikoko (EKT) Db HE 4 atalak, UBSaren gutxieneko eguzki-ekarpenari buruzkoak, xedatzen duena bete beharko dute: hala, eskaria zehaztuko da (3.1.1 puntua), lokal bakoitzari (administraziokoa, ostalaritzakoa, tailerra, jatetxea) edo parekoei emango zaien erabileraren arabera, eta zenbat litro UBS eskatu diren oinarritzat hartuta, gutxieneko eguzki-ekarpena ezarriko da, kontuan hartuta Arabako Errioxa II. eremu klimatikoan kokatuta dagoela.

        Gainera, instalazioetan behar den guztizko energiaren beste zati bat energiak aprobetxatuta lortu beharko da, baterako sorkuntza-prozesuak baliatuta edo eraikineko bero sorkuntzatik ez eta beroa berreskuratzeko bestelako instalazioetatik datozen hondakin-energien iturriak erabilita.

      5. Hiriguneekiko kokapena:

        Araudi honek ez du ezartzen gutxienez zenbateko distantzia gorde behar den hiriguneekin, baina instalazioak ezingo du nabarmen aldatu hiri-egitura edo hiriaren irudi tradizionala.

      6. Paisaiara egokitzea.

        Udal-plangintzak kontuan hartu beharko du eraikinak paisaiara egokitzea.

        Kokaleku izan daitezkeen zenbaitek nolako erakarpen-balioa duten kontuan hartuta, upeltegiak ez dira ezarriko muinoen gailurretan edo oso ageriko guneetan, modu horretan paisaia naturala larri aldatzen bada.

        Zehazki, Kantauriko mendilerroaren oinean eta +600 metroko kotatik gora upeltegien arteko distantzia 500m izango da.

        Jarraitu beharreko gutxieneko arau batzuk ezarriko dira hala lurzati aldapatsuetan kokatuta dauden eraikinetarako, lurraren profil naturala alda ez dezaten eraikigarritasun aldetik kontuan hartzen ez diren soto artifizialak eginda, nola orografia aldatuko duten lur-higidurak mugatzeko.

        Orobat, arauak emango dira industria-pabiloirik edo eraikin estandarizatu eta errepikakorrik ez erabiltzeko.

      7. Mahasti-sailetan behar duen azalera eta lurzati hartzailearen azalera.

        Mahastia duen gutxieneko eremu bat, partzela hartzaile eta osagarriekin lortua, datxekiola justifikatu beharko da, hain zuzen ere:

        8 hektarea eraldaketa-instalazio txikietarako.

    12 hektarea «upeltegi handietarako» eta erabilera osagarriak erantsi zaizkien «eraldaketa-instalazio txikietarako» (ostalaritza).

    Lurzati hartzaileak gutxienez azalera hau izango du:

    000 m² (0,5 ha) «eraldaketa-instalazio txikietarako».

    000 m² (1 ha) «upeltegi handietarako» eta erabilera osagarriak erantsi zaizkien «eraldaketa-instalazio txikietarako».

    Lurzati hartzailea beti emango da eraikinaren edota ezarri nahi den instalazioaren titularraren jabetza-tituluan edo erabateko jabariaren tituluan oinarrituta. Lurzati osagarriak, halakorik bada, erabateko jabetza-, errentamendu- edo gozamen- tituluan oinarrituta eman ahalko dira, baina beti baldintza honekin: hirigintza-atxikipena izango du gutxienez hamar urtean, eta zirkunstantzia hori dagokion jabetza-erregistroan inskribatuko da. Betekizun hori betetzeko, baztertu egingo dira beste upeltegi batzuei lotutako lurzati guztiak (jabetzapekoak izan nahiz edo hirigintza-atxikipenarekikoak izan).

    Hirigintza-atxikipen hori Plan Berezia behin betiko onetsi aurretik egiaztatuko da, Jabetza Erregistroko ziurtagiriaren bidez.

    1. Gehieneko eraikigarritasuna:

      Sestra gaineko gehieneko eraikigarritasuna, lurzati hartzaileari soilik aplikatuta, 0,3 m²c/m² izango da, eta eraikin bakar baterako aprobetxamendua, berriz, 8.000 m²c izango da. Elkarrengandik bereizitako hainbat eraikin ezartzea ere onartuko da, udal-plangintzan urruntze, orientazio eta abarren inguruan ezartzen diren xedapenak kontuan hartuta.

    2. Aparkalekutarako zuzkidura:

      Instalazio bakoitzak aparkalekutarako zuzkidura egokia izan beharko du.

      Zenbat aparkaleku egin erabakitzeko, bulego eta lokaletan zenbat jende ibiliko den hartuko da kontuan, EKTan (Db SI) okupazioa kalkulatzeko ezarritako irizpideei jarraituz. Horiei, salgaiak garraiatzeko ibilgailu pisutsuen aparkalekuak erantsiko zaizkie, eta «upeltegi handietan» eta erabilera osagarriak erantsi zaizkien «eraldaketa-instalazio txikietan», autobusetarako aparkalekuak egingo dira, 3.000 m² bakoitzeko bat, autoentzako aparkalekuen osagarri.

    3. Arkitektura-tratamendua:

      Upeltegiko instalazio osagarriek, batez ere eraldaketarekin zerikusia dutenek, arkitektura-tratamendu egokia izan beharko dute eta eraikin nagusiarekin bat etorri beharko dute; beraz, saihestu egingo da lurzatian elementu sakabanatuak izatea.

    4. Urbanizazioaren tratamendua:

      Lurzati hartzailearen urbanizazioa mahastietarako erabiltzen ez diren zati guztietara hedatuko da, halakorik bada. Urbanizazioa bat etorriko da paisaian txertatzeko printzipioekin.

    5. LPPa indarrean sartu aurretik dauden upeltegiak.

      Lehendik dauden upeltegiei dagokienez, bi kasu hauetan joko da ez datozela bat LPParekin:

      Babes bereziko lurzoruetan dauden upeltegiak, berritu edo handitu ezin direnak (bakar-bakarrik mantentze-lanak egiteko baimena dutenak).

      Lehendik dauden upeltegietan, LPPak babes berezikotzat jotzen dituen lurzoruetan ez badaude, gaur egungo azalera eraikiaren % 25 ere handitu ahalko da azalera eraikia. Aurrekoa gorabehera, eraikinak gehienez ere lurzatiaren % 50 okupatu ahalko du.

    1. Lehendik dauden pabiloiak upeltegi bihurtzea:

      LPPa onetsi den egunean zeuden nekazaritza-pabiloiak upeltegi bihurtu ahalko dira, betiere babes bereziko lurzoruetan ez badaude, nahiz eta ez bete lurzati hartzailearen gutxieneko azaleraren edo gehieneko eraikigarritasunaren parametroa. Aurrekoa gorabehera, 1.2 idatz-zatian ezarritako gainerako baldintzak bete beharko dira».

  2. 34 bis artikulua erantsi da, eta honela idatzita geratuko da:

    «34 bis artikulua. Beste nekazaritza-eraikin batzuk.

    Lurzoru urbanizaezin batean upeltegitarako ez beste nekazaritza-erabilera baterako eraikinen bat ezarri nahi izanez gero, 34. artikuluan «eraldaketa-instalazio txikietarako» zehaztutako parametroak bete beharko dira (lurzati hartzailea, eraikigarritasuna eta abar), mahasti-sailei loturiko azalerari buruzkoa izan ezik, ez baita halakorik eskatuko.

Guardiako (Arabako Errioxa) Lurralde Plan Partzialean aldaketa bat egin nahi da, eremu funtzionaleko nekazaritza-eraikinen eta upeltegien arauketari buruzkoa; hona hemen adierazpen bat, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Guardiako (Arabako Errioxa) Eremu Funtzionaleko nekazaritza-eraikinak eta upeltegiak arautzen dituen Lurralde Plan Partzialaren aldaketa idazteko eta izapidetzeko lanen harira, ingurumen-eraginaren gaineko baterako ebaluazio-prozesu jarraitu bat egin da. Prozedura horretan, zorrotz bete dira honako lege hauek: 9/2006 Legea, apirilaren 28koa, zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa babestekoa; eta 183/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, batez ere lurralde-plangintzaren ingurumen-eraginaren gaineko baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena.

Aldaketa idazteko, ingurumen- eta paisaia-alderdiak hartu dira kontuan, eta, ingurumena babestearen ikuspegitik, lurraldean dauden baliabide naturalak gordetzen dituela jotzen da. Aldaketa horretan lurzoru urbanizaezinetan upeltegiak jartzearen inguruan ezarri diren gidalerroek bermatzen dute ez zaiela eragingo indarreko LPPak edo udal-plangintzak zehazten dituzten babes bereziko eremuei; izan ere, berariaz debekatzen du halako lurzoruetan upeltegirik jartzea. Gainera, hainbat alderdi txertatu dira paisaia babestearen inguruan, hala nola eraikinak inguruneari egokitzea, Kantauriko mendilerroa babestea +600m-ko kotatik gora upeltegiak jartzea debekatuta, pabiloi errepikakorrik ez erabiltzea eta abar.

Aldaketa horren funtsezko helburua da azken urteetan lurzoru urbanizaezinetan upeltegiak ezartzeko izan diren eskariei egokitzea lurraldean upeltegiak ezartzeko zehazpenak, eta nolabait bateragarri egitea mahastizaintzaren eta ardozaintzaren garapena eta lurraldeko baldintza naturalei eta paisaia eta ingurumen berezitasunei eusteko beharra.

Aldaketaren dokumentuan adierazitako helburuetatik honako hau ondorioztatzen da:

Enklabe naturalak eta eremuko paisaia-balioak nahiz zientzia eta kultura arlokoak babestea bermatzen da, erabilera eta jarduera mugatuta.

Udal-plangintzei eskatzen zaie zehaztu dezatela hiriguneen inguruko zein lurzorutan kokatu ahalko diren upeltegiak, lurzoru urbanizaezinik okupatu behar ez izateko.

Kontuan hartu dira ingurumen faktoreak, hala nola babes bereziko lurzoruei ez eragitea eta instalazio horiek garatzeko plan berezi bat idazteko betebeharra.

Horregatik, oso ontzat jotzen da aldaketa proposamena; izan ere, homogeneotasun handiagoa bermatzen du upeltegien erabilera arautzeko orduan, eta udal-plangintzan upeltegi-jarduerarako kalifikatutako hiri-lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak zehazteko zein gidalerrori jarraitu ezartzen du, kasu bakoitzean espero izatekoa den eskariaren arabera eta dauden mahasti-sailen arabera. Modu horretan, eskualdeko ingurumena hobetzea lortu ahalko da.

Aldaketan ez da proposatzen jardun zehatzik; soil-soilik irizpide batzuk ezartzen ditu, gisa honetako jarduerak modu orekatuan eta udalerri bakoitzeko beharrizanen arabera eta ingurumena albait gehien zainduta egingo direla bermatzeko. Upeltegiak ezartzeko sortzen diren proiektuak xeheki aztertu beharko dira, kasuan-kasuan, eta ingurumen-eraginaren gaineko ebaluazioak egingo dira.

Lurraldeko Plan Partzialaren aldaketak badu ingurumen-eraginaren gaineko baterako ebaluazio-azterlana, eta haren dokumentazioaren parte da. Azterlan horrek, gainera, neurri sorta bat jasotzen du, eta neurri horiek kontuan hartu beharko dira etorkizunean upeltegien proiektuak idaztean nahiz udal- plangintzako dokumentuak idaztean. Neurri horiek alderdi hauen gainekoak dira: landaretza naturalaren hondarrak gordetzea, jadanik artifizializatutako lurzoruen erabilera lehenestea, lurzoru kutsatuak leheneratzea, uholdeak izateko arriskua duten eremuak saihestea, hiri-segregazioa eta -barreiamendua saihestea, albait hondakin gutxien sortzea, lehen sektorean dituen eraginak aztertzea, jardunek sortzen dituzten zortasunak zehaztea, zaintza programa bat garatzea, ez eragitea herri-jabari hidraulikoari, ingurumena eta paisaia bere oneratzeko proiektu bat, landaretza berrezartzeko proiektu bat izateko beharra, eta abar. Neurri horiekin, Eremu Funtzionaleko jarduera ingurumen aldetik ahalik eta ondoen egokitzen dela bermatzea da asmoa, eta lurraldean upeltegiak ezartzeak ekarriko duen ingurumen-kostua saihestea edo murriztea. Nolanahi ere, neurri zuzentzaileak zehazki finkatuko dira upeltegiak ezartzeko garatzen diren proiektu espezifikoetan.

Legean ezarritakoa betez, hala aldaketa nola ingurumen eraginaren gaineko baterako ebaluazioaren azterlana jendaurrean ikusgai jarri ziren 45 egunez, eta entzunaldia eman zitzaien administrazioei Aldi horretan, hamar alegazio izan ziren, eta behar bezala erantzun zitzaien. Alegazio horien ondorioz sartu dira behin-behinean onetsitako 2010eko martxoaren 12ko Aginduaren eranskinean jasotako aldaketak.

Ingurumen-eraginari buruzko txosten bakarrak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak 2009ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez emandakoak, hainbat alderdi azaltzen zituen ingurumen-eraginaren gaineko baterako ebaluazio-azterlanaren eta aldaketaren memoriaren inguruan, eta alderdi horiek behar bezala justifikatu eta jaso dira testu bateginean eta ingurumen-eraginaren gaineko baterako ebaluazio- azterlanean.