Arautegia
Inprimatu234/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Vitoria-Gasteizko Zubibarri kalean (z.g.) dagoen eraikina kudeaketa zentralizatukotzat hartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 186
- Hurrenkera-zk.: 4458
- Xedapen-zk.: 234
- Xedapen-data: 2010/09/14
- Argitaratze-data: 2010/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan kudeaketa zentralizatuko lez deklaratutako eraikinetan hainbat kontratu egiteko eskumena dago araututa.
Dekretu horren 17. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erabili eta Jaurlaritzaren Kontseiluak horrelako izaerarekin deklaratutako eraikinak hartzen direla kudeaketa zentralizatuko eraikin lez.
Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian kudeaketa zentralizatuko eraikinen hasierako zerrenda azaldu zen, baina hainbat aldaketa izan ditu abenduaren 28ko 464/1999 Dekretuan, azaroaren 15eko 382/2005 Dekretuan, azaroaren 21eko 231/2006 Dekretuan eta urtarrilaren 19ko 25/2010 Dekretuan, aipatutako dekretu horretako 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dekretu honen bitartez, beste eraikin bat sartu nahi da kudeaketa zentralizatuko eraikinen zerrendan, Gasteizko Zubibarri kalean (z.g.) dagoen eraikin berria, hain zuzen ere, bertan ipiniko baita Administrazio Orokorraren Artxiboa.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako ondoreetarako, honako eraikin hauek kudeaketa zentralizatuko eraikintzat hartuko dira:
Zubibarri, z.g., Vitoria-Gasteiz.
Horrela geratuko da idatzita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria:
Laugarrena. Kudeaketa zentralizatuko eraikinak.
artikuluan jasotakoaren arabera, honako eraikin hauek hartuko dira kudeaketa zentralizatuko eraikintzat:
Vitoria-Gasteiz:
Donostia kalea 1.
Samaniego kalea 2.
Eusko Jaurlaritzako Biltegi Orokorra, Zubibarri kalea z.g.
Zerkabarren kalea 13 (2. sotoa).
Ramiro Maeztu kalea 10.
Zubibarri kalea, z/g.
Donostia-San Sebastián:
Andia kalea 13.
Easo kalea 10.
Vitoria-Gasteiz hiribidea 3 (Osakidetzari atxikitako azalera izan ezik).
Miracruz gaina kalea 10.
Marina kalea 12, behea.
Bilbao:
Kale nagusia 85.
Concha jeneralaren kalea 23.
Rodríguez Arias kalea 64 (beheko solairua eta 1. sotoa).
Máximo Aguirre kalea 18 bis.
Etxebarri:
Etxebarriko biltegia 6, 634 errepide nazionala, 6.400 km.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.