Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

233/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4497
  • Xedapen-zk.: 233
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2010/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak berregituratu ziren, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren programa politikoa garatzen laguntzeko eta bere jardunean eraginkortasun eta arrazionaltasun maila altuena lortzeko

Aipatu Dekretuko 2. artikuluan, Eusko Jaurlaritzako organigrama osatzen duen zati gisa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila jaso zen eta Sailaren arautzea 7. artikuluak xedatu zuen. Sailaren egitura, testu arauemaile honetan jasotako ordenaren arabera, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan jasotako egiteko eta jardun-arloen xedapenen arabera ezarri da, Saila lau Sailburuordetzatan banatuz: Administrazio eta Zerbitzuak, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntza, eta Unibertsitate eta Ikerketa. Halaber, Sailburuordetza horiek berariazko gai bakoitzaren araberako Zuzendaritzetan egituratzen dira. Era berean, Dekretu honen edukia Lurraldeetako Organoen eskumenen deskribapenarekin osatzen da.

Sailaren organigramaren bidez, hezkuntza, unibertsitate eta ikerketako gaiak biltzen dituzten egitura-zutabeen oinarria ezagut daiteke, Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenetatik eratorri behar diren zereginak kontuan hartuz. Baina, Dekretu hau ematerakoan arau-aldaketen unea izaki, aipatu aldaketa horiek, eskumenen erabilpenean aldaketak lortuz ezartzearen beharra antzeman dezakegu

Hala, testu honek irakaskuntzei dagozkien gaiak, erregimen orokorrean zein berezian, artikulatzen ditu, beren etapa eta mailak barne. Halaber, Sail honen ardura da Goi Hezkuntza, koalifikazioak eskuratu edo areagotzea eragiten duten ikaskuntza-jarduerak. Era berean, Zientzia Politikan eta ikerketa teoriko eta aplikatuaren bultzada eta koordinazioan duen ardura arautzen du. Urtarrilaren 23ko 2/2009 Dekretuak, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onesten duenak eta ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruzkoa denak, aipatutako gaian Euskal Administrazioaren funtzioak hartzea erraztu zuen. Hala, EAEk, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokionez, «ikerketa eta garapen zientifikoa arautu, planifikatu, sustatu eta bultzatzea» hartu ditu bere gain

Bestalde, erreferentzia zuzena egiten zaio Sail honi atxikita gelditu den Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari. Bere ardura beste organismo autonomo, zuzenbide pribatuko ente publiko eta erakunde publiko batzuekiko hartzen denarekin ere bat egiten du, indarrean dagoen legeak emandako eskumenen arabera.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa modu egokian artikulatu eta indarrean dagoen arauaren arabera, irakaskuntzak ordenatzeko beharrezko aldaketak egiteko asmoz landu da ondoko Dekretua. Dekretuaren berritasun garrantzitsuena, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzari helduen hezkuntza, osabidezko hezkuntza eta hasierako lanbide-prestakuntzako programak atxikitzea izan da.

Gai horiek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzatik Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzara pasatzea ondoko ikuskeraren ondorio da: koalifikazioak eskuratu edo areagotzea bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntza da eta, beraz, egokiagoa dirudi zerbitzu berean biltzea

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko 7. artikuluan xedatzen diren egiteko eta jardun-arloak eta horiek Sailburuaren zuzendaritzapean burutuko dira.

  1. Eskumenak burutu ahal izateko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ondoko organoetan egituratzen da:

    1. Organo Nagusiak:

      1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua

      1. Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza

      2. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

      1. Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

      2. Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza

      3. Baliabide Materialen Zuzendaritza

      4. Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza

      1. Hezkuntza Sailburuordetza

      1. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

      2. Ikastetxeen Zuzendaritza

      1. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza

      1. Lanbide Heziketako Zuzendaritza

      2. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza

      1. Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

      1. Unibertsitate Zuzendaritza

      2. Zientzia Politikarako Zuzendaritza

    2. Lurralde Organoak:

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lurralde historiko bakoitzean dituen lurralde ordezkaritzak.

  2. Halaber, Sailari atxikita, edo lotuta, daude, beren sorrera-arauak ezartzen duten moduan honako hauek:

  1. Euskadiko Eskola Kontseilua, urriaren 28ko 13/1988 Legeak sortua

  2. Euskadiko Unibertsitate Kontseilua, Unibertsitate Antolamenduko ekainaren 29ko 19/1998 Legeak sortua

  3. Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua, Unibertsitate Antolamenduko ekainaren 29ko 19/1998 Legeak sortua

  4. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak sortua

  5. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak sortua

  6. Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuak sortua.

  7. Koalifikazioen Euskal Institutua, ekainaren 23ko 119/1998 Dekretuak sortua

  8. Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI), otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuak sortua

  9. Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia, apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuak sortua.

  10. Ikerketarako Euskal Kontseilua, azaroaren 13ko 191/2007 Dekretuak sortua

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak zuzendurik, Zuzendaritza Kontseilu bat izango da titularrari ondoko lan hauetan laguntzeko: egintzen eta ezartzen zaizkion gainontzeko eginkizunen plangintza orokorra egiten eta sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen. Ez da administrazio-organotzat hartuko.

Sailburua izango da zuzendari gorena eta Zuzendaritza Kontseilua sailburuordeek eta Kabineteko zuzendariak osatuko dute; azken horrek Kontseiluko idazkaritza-lanak beteko ditu. Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahal izango dute Kontseiluan.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluek eta Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Sailari esleitzen dizkion egiteko eta jardun-arloen alorrean indarrean dagoen legerian ematen zaizkion eskumenak izango ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak; beti ere, eskumen horiek beste inongo organori atxikita ez badaude.

Saileko organo gorena denez gero, berak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu saileko organo eta jarduera guztiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan Sailari dagokion jardun-arloan izenez esleitutako diru-laguntzak emango ditu.

Halaber, Saileko sailburua arduratuko da, deialdi publikoa egin ondoren, izendapen askeko lanpostuen horniketaz, baita behin-behineko langileak izendatzeaz ere

Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzak, organikoki sailburuaren mende, Saileko Zuzendariei dagozkien funtzio orokorrez gain, jarraian zehazten diren egitekoez eta jardun-arloez arduratuko da:

  1. Sailburuaren lan-egitasmoaren jarraipena egingo du

  2. Sailaren kanpo-harremanen alorrean egin beharreko egintza zehatzak burutuko ditu

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lehendakaritzako Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarekin izan behar duen harremana landuko du, Sailak Arartekoaren erakundearekin eta Jaurlaritzarekin duen harreman eta komunikaziorako

  4. Herritarrei informazio orokorra emateko jardueren eta Sailaren informazioa eta herritarrei arreta emateko zerbitzuek izaera zentralizatu eta ildo anitzeko informazio eta arreta orokorreko zerbitzuen arduradun den Justizia eta Herri Administrazio Sailaren organoarekin duten harreman egokia koordinatuko du.

  5. Gizarteko komunikabideen eta Sailaren arteko harremanez, irudi-lanez, Sailaren kanpo-harremanez eta Sailaren iragarki ofizialen, prentsa-oharren eta publizitate-ekimenen kudeaketaz arduratuko da, beste Sail batzuei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe.

  6. Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Ordezko Batzordeei aurkeztu behar zaizkien gaien jarraipena egingo du

  7. Dokumentazio-zerbitzuen eta dokumentu-baseen kudeaketa, eta Saileko argitalpenen jarraipena eta koordinazioa egingo ditu, indarrean dagoen araudiaren xedapenei jarraiki eta Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe.

  8. Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko araudi eta politikak egiten eta ezartzen parte har dezan, koordinazio neurriak ezarri beharko ditu, indarrean dauden akordio eta arauei jarraiki, Saileko organoek Erkidegoko Erakundeekin dituzten gai eta harremanen tramitazioa bideratuz Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez

Sailburuordetza bakoitzaren buru, sailburuorde bat izango da Saileko sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordeei dagokie, Sailburuordetzan garatutako jardunetan, bai eta horren mende dauden Zuzendaritza eta gainerako Organoetan eginikoetan honakoak ere:

  1. Jarduera-politikak landu eta sailburuari proposatuko dizkiote

  2. Esleitu zaizkien egitekoen eremuan, sailburuari laguntza emango diote

  3. Sailburuordetzari dagozkion egintzak programatu eta burutuko dituzte

  4. Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamendurako jarraibideak, zirkularrak eta xedapenak emango dituzte

  5. Xedapen-proiektuen proposamenak egingo dituzte, ezarritako jardun-politikaren arabera.

  6. Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatuko dute

  7. Beren ardurapeko arloetan, Sailaren eta gainontzeko sailen eta arlo material horren inguruan sortutako sail-arteko koordinazio-organoen arteko harremanetako organo izango dira, aipatu egiteko hori beste organo batzuei dagokienean izan ezik.

  8. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte

  9. Menpeko organoen jarduna ikuskatu eta zainduko dute

  10. Eskumenen ardura menpekoetan eskuordetuko du, menpekoen arteko gatazkak ebatziko ditu eta eskumenak bereganatuko ditu, indarrean dagoen legediaren arabera

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da, hierarkian dagokion sailburuordearen menpeko zuzena izango dena, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzarako aurreikusitakoetan salbu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendarien egitekoak honako hauek izango dira:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatuko dituzte

  2. Burutuko diren egintzak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko dituzte

  3. Beren ardurapeko arloetan egin beharreko egintzen planak edo egitasmoak proposatuko dizkiete organo nagusiei

  4. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte

  1. Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

    1. Saileko Administrazio Unitateen barne-araubidearekikoak koordinatuko ditu

    2. Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatuko du eta aurrekontuen azterketa eta ebaluaketa prozedurak artikulatuko ditu, erabakiak hartzea errazteko, bai eta gainerako ondare eta aurrekontu gaiak ere.

    3. Ekonomiaren aldetik eragina izan dezaketen xedapen eta egintzak gainbegiratuko ditu, Sailaren gastua baimenduz milioi 1 eurotik gorako zenbatekoa duten espedienteetan, Gobernu Kontseiluaren eskumenen kaltetan izan gabe; halaber, gastu-espedienteak koordinatuko ditu, bai eta Gobernu Kontseiluaren eta Ordezko Batzordeen baimena behar duen ekonomia-izaerako beste edozein espediente ere

    4. Indarrean dagoen araubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-organoari esleitzen dizkion eskumenez arduratuko da, eta Sailari dagozkion eskumenen eremuko kontratu guztiak egingo ditu, gutxietsi gabe, ordea, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia eta finantza-kudeaketa arautzen duen araudian xedatutakoa, Dekretu honetako 9.n) artikuluan ezarritakoa eta behe-mailako kontratuekiko Sailaren beste organo batzuei dagozkien eskumena; hala badagokio, kontratazioaren gaian, indarrean dagoen araudian aurreikusitako Errekurtso Bereziak ebatziko ditu.

    5. Euskal Hezkuntza Sistemaren ekonomia- eta administrazio-kudeaketa eta baliabide materialen kudeaketa zuzenduko du, aipatu baliabideak planifikazio orokorrera egokitzen direla baieztatu eta gainbegiratuz

    6. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen finantzazioaren eta horiekiko itunen arloan Sailak eramango duen politika koordinatuko du, dagozkien esparruetan, Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak zehazturiko Hezkuntza Sistemako unibertsitatez kanpoko plangintzari jarraiki

    7. Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistema Publikoaren giza baliabideei dagozkien egintzak koordinatu eta gainbegiratuko ditu, baita langileen kontratazioari dagozkionak ere, dagozkien esparruetan, Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak zehazturiko Hezkuntza Sistemako unibertsitatez kanpoko plangintzari jarraiki

    8. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen alorreko beka eta laguntzak sustatu eta bultzatuko ditu

    9. Lan-arriskuen prebentzioaren gaian aplikatu beharreko neurriak proposatuko ditu. Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Berezko Zerbitzua zuzendu eta kudeatuko du

    10. Kudeaketa gomendatzeko Akordioak eta Hitzarmenak sinatuko ditu enpresa, erakunde eta korporazioekin, beti ere eskumen hori ez badagokio beste organo bati

    11. Sailak Datuak Babesteko Euskal Agentziarekin dituen harremanak bermatu eta koordinatuko ditu

    12. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren zerbitzura dauden langile publikoen euskalduntze eta hizkuntza-normalizaziorako prozesua bultzatzeko neurriak sustatuko ditu.

    1. Oro har, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Planetan eta indarrean dauden arauetan aurreikusitako neurriak egikarituko ditu, Lehendakaritzari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe. Zuzendaritzekin, Erakunde Administrazioko entitateekin eta horiei atxikitako organoekin, legean aurreikusitako neurriak egikaritzeko egintzak sustatu, koordinatu eta elkarlanean aritzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Unitate deiturikoei dagozkien egitekoekin bat etorriz

    2. Hezkuntza Sistema Informazioaren Gizartearen premia eta exijentzia berrietara egokitzeko beharrezko diren sistema informatikoak bultzatu eta sustatuko ditu, planifikazioan eta diseinuan beharrezko izan daitezkeen eskumenak erabiliz

    3. Sailaren barne-kudeaketan beharrezko diren baliabide informatikoak zuzendu, koordinatu eta bultzatuko ditu, Internet eta Intranet zerbitzuak barne.

    4. Estatistikaren arloan Sailari dagozkion egitekoak burutuko ditu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Estatistika Organoak sortu eta arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera, Organo hori zuzenean Sailburuordetza honi dago atxikia. Lan-arriskuen prebentzioaren gaia salbuespena da, kasu horretan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Berezko Zerbitzuari baitagokio.

  2. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko antolakuntza

    Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpe daude zuzendaritza hauek: Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza, Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza, eta Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Halaber, Sailburuordetza honen menpe egongo da Zerbitzuen Administrazio Ikuskatzailetza

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Erregistro Orokor Nagusiaren Bulegoaren jardunerako beharrezko baliabideak eskainiko ditu.

  2. Saileko diru-sarreren eta gastuen aurrekontuen aurregitasmoa egingo du; baita horien kudeaketa eta jarraipena ere

  3. Aurrekontu-programen jarraipena eta ebaluaketa egingo du, helburuak erdietsi diren eta lortutako eraginkortasuna norainokoa den egiaztatzeko, beti ere, administrazioko beste organoek gai horretan dituzten eskumenen kaltetan izan gabe.

  4. Jaurlaritzaren Ordezko Batzordeetara eramango diren gaiak prestatuko ditu eta nahitaezko txostena egingo du, baita ekonomia-arlokoak izan eta Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztu beharrekoak ere.

  5. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eta Hezkuntza Sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa egingo du, Sistemaren finantza-ereduak ezartzeko.

  6. Saileko organo guztiei aholkuak emango dizkie antolaketari, finantzaketari eta aurrekontuen kudeaketari dagozkion gaietan

  7. Eskoletako jantokiei eta eskola-garraioari eman beharreko laguntzak kudeatuko ditu eta jarduera horiek arautzeko neurriak hartuko ditu

  8. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen alorreko era guztietako beka eta laguntzak aztertu eta kudeatuko ditu

  9. Unibertsitatez kanpoko Ikastetxe Pribatuen finantzazioaren eta horiekiko itunen arloko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatuko ditu.

  10. Unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeetako irakasleen ordainketa eskuordetua kudeatuko du.

  11. Ikastetxeen ekonomia eta administrazioa kudeatzeko eredua ezartzeko, ikuskatzeko eta eguneratzeko informazioa emango du eta proposamenak egingo ditu, ikastetxeen kudeaketa-autonomia aintzat hartuz, dagozkion aurreikusitako araudien kaltetan izan gabe

  12. Hezkuntza Sistemak behar dituen obrak kontratatzeko espedienteak izapidetuko ditu, bai obra, hornidura eta zerbitzuei dagozkienak, bai horiek proiektatu eta zuzentzeko beharrezko diren aholkularitza eta laguntza-lanei dagozkienak; beti ere, indarrean dagoen araudian xedatutako baldintzen kaltetan izan gabe

  1. Sailaren gastua baimenduko du milioi bat euroko zenbatekoa gainditzen ez duten espedienteen kasuan, indarrean dagoen araudia jarraiki. Halaber, aipatu zenbatekoa gainditu gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ordezko Batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak prestatu eta koordinatuko ditu, bai eta izaera ekonomikoko beste edozein ere.

  2. Administrazio eta Dirubideen zuzendariaren bidez, Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubide organikoak Saileko kontratazio-organoari esleitzen dizkion eskumenez arduratuko da, eta Sailari dagozkion eskumenen eremuko kontratu guztiak egingo ditu, lizitazioaren oinarrizko aurrekontuak ez duenean milioi bat euroko zenbatekoa gainditzen eta horri buruzko aurreikuspen-araudien kaltetan izan gabe

  3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatuko ditu

  4. Saileko administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko eta kudeaketa-prozedurak diseinatzeko eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egingo ditu, Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe.

  5. Administrazioaren Erreforma eta Modernizazioaren eskumena duen organoak agindutako ekimenak eta ildoak garatu eta egikarituko ditu.

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Saileko kolektiboetako karreratako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak kontratatzeko hautespen-probetako oinarri-arauak, programak eta edukiak finkatuko ditu, Hezkuntza Sailburuordetzarekin eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzarekin bat etorriz dagozkien eskumen-alorretan. Halaber, bere ardura izango da proba horiek kalifikatuko dituen epaimahaia izendatzea eta hautespen-prozesua antolatzea eta kudeatzea

  2. Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarri-arauak finkatuko ditu, baremazio batzordeak izendatuko ditu eta lehiaketaren bilakaera kudeatuko du

  3. Unibertsitatez kanpoko ikerketako zein irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak bete daitezen, merezimendu-lehiaketen oinarri-arauak, Hezkuntza Berriztatzeko eta Etengabeko Irakaskuntzako Zuzendaritzekin bat etorriz, eta horien kudeaketa egingo du

  4. Sailari atxikitako langileen nominak kudeatu eta kontrolatuko ditu, administrazioko beste organoen eskumen diren alderdiak izan ezik.

  5. Saileko langile-gastuak aurreikusiko ditu

  6. Bertako negoziazio kolektiboa eta sindikatuekiko harremanak zuzenduko ditu

  7. Lanera ez agertzea kontrolatuko du eta dagozkion estatistika-azterlanak egingo ditu

  8. Saileko langileen erregistroa eramango du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz

  9. Administrazio-egoeren deklarazioa egingo du eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena emango die, zeregin hori beste erakunde bati ez dagokionean

  10. Bateragarritasun-espedienteak ebatziko ditu eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa egingo du

  11. Zerbitzu eginkizunetan arituko diren langileak izendatuko ditu eta beste organoek ematen ez dituzten baimen eta lizentziak emango ditu

  12. Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.

  1. Unibertsitatez kanpoko irakasle ez direnen lanpostuen zerrendak proposatuko ditu

  2. Oro har, langileen buru izango da eta administrazio eta kudeaketa orokorraz arduratuko da

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Baliabide Materialen Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Azpiegitura-hornidurak kudeatuko ditu Hezkuntza Sistema modu egokian gara dadin

  2. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez, horien prozeduren izapideak egin eta gainbegiratuko ditu.

  3. Lanen exekuzioa ikuskatuko du, bai eta erabakiak hartu izana eta beharrezko argibideak eman izana, itundutako zerbitzua egoki burutzen ari dela bermatzeko, beste organo edo Sail batzuei dagozkien egitekoen kaltetan izan gabe

  4. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak hornitzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatuko ditu, beste Sail batzuei dagozkien jardunen kaltetan izan gabe

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Sailerako interesgarriak diren azterketa juridikoak eta lege-azterketak zuzendu eta egingo ditu

  2. Sailaren jarduera guztiei buruzko aholkularitza juridikoa emango du, oro har.

  3. Saileko organoek emandako ebazpen guztien aurkako administrazio-errekurtsoei buruzko ebazpen-proposamenak izapidetu, berri eman eta aurkeztuko ditu.

  4. Gobernu Kontseiluari edo Eskuordeko Batzordeei aurkeztu behar zaizkien gaiak izapidetuko ditu, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu behar diren gaiak ere

  5. Lege Aurregitasmoak eta xedapen orokorrak lantzeko eta izapidetzeko zuzendaritza, bultzada eta koordinazioa egingo ditu, Sailari dagozkion gaietan, bai eta Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko edozein entitateri dagozkion gaietan ere

  6. Administrazioko izapidetzeak eskatzen dituen zuzenbidezko txostenak emango ditu, eta Saileko organoek eta, hala behar denean, Sailari atxikitako edo menpeko erakundeek gauzatzen dituzten egintzen prozedura egokitzen eta oinarritze juridikoa egiten, eta irizpenak ematen lagunduko du, aholkularitza juridikoaren bitartez

  7. Sailak izenpetu behar dituen erabakien edo hitzarmenen txosten juridikoak emango ditu, bai eta aginduzko legezkotasun-txostenak ere, beste organo batzuei atxikita daudenak izan ezik.

  8. Gai juridiko bereziei buruzko irizpenak eta txostenak landuko ditu, ikastetxeek eskatzen baldin badituzte, unibertsitateek izan ezik, eta hezkuntza-arloan eragina baldin badute

  9. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola egingo ditu, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana bideratuko du

  10. Sailaren jarduera dela eta, Ondare Erantzukizuneko Espedienteei hasiera eman eta azken ebazpenera arteko jarraibideak egin beharko ditu

  11. Hezkuntzaren zerbitzu publikoaren eraginpeko jabetza publikoko ondasunei buruzko espedienteak ebatziko ditu, eta bai horien inguruko gorabehera guztiak ere

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak burutuko ditu

  1. Arartekoek Hezkuntza Sailari planteatutako gaiei buruzko txosten juridikoa egingo du, hezkuntza-jarduerarekin zerikusia duten kasuetan.

  2. Arartekoen erakundeek hasitako prozesuen garapena egingo du eta izapidetuko du, Kabinetearen Zuzendaritzarekin koordinatuta.

  3. Datuen babesari dagokionez, diseina daitezkeen Sailaren planak garatuko ditu eta Datuak Babesteko Euskal Agentziak ezarritako jarraibide eta gomenduak burutuko ditu

  4. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak eskatuta, bere aurrean eman daitezkeen prozeduretan aholkularitza emango du eta txostenak egingo ditu. Halaber, Zuzendariak bere Administrazioko Kontseiluaren aholkularitza juridikoa burutuko du

  5. Eta, oro har, Sailari eragiten dioten gaien bultzada, aholkularitza eta koordinazio juridikoaz arduratuko da

  1. Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, Hezkuntza Sailburuordetzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika zehaztuko du, baita horrek curriculumaren eta araudiaren garapenean duen eragina, irakasleen prestakuntzan, hezkuntza-beharrizan berezietan eta hezkuntza berriztatzeko programen garapenean ere

    2. Programazioa bultzatu eta koordinatuko du eta unibertsitatez kanpoko Ikastetxeetan ezarriko du.

    3. Irakaskuntzaren kalitate-prozesuak sartzera eta hobetzera bideratutako neurriak hartu ahal izateko eta kontrola eramateko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen ebaluaketara bideratutako egintzak gainbegiratuko ditu, Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe

    4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak antolatzeko, berritzeko eta ikertzeko egintzak koordinatuko ditu

    5. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan giza baliabide eta baliabide materialen premiak aztertzeko prozesuak koordinatuko eta zehaztuko ditu, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzarekin bat etorriz

    6. Gai-zerrendetan edukiak ezartzea gainbegiratuko du eta hezkuntzako funtzio publikorako eta laguntza-zerbitzu eta hezkuntzako ikuskatzailetzarako sarbide-proben oinarri, programa eta edukiak lantzen parte hartuko du

    7. Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren planifikazioa koordinatuko du. Besteak beste, ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, langile-premiei erantzuteko proposamenak eta giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko agertzen diren asmoak aztertuko ditu, baita azpiegitura eta ekipamendu baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak ere.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sistemaren barruan, hizkuntza-helburuak hobetzeko proposamenak planifikatu eta horien jarraipena egingo du. Ildo horretatik, helburu horiek lortzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste, irakasleen euskalduntze programak kudeatuko ditu eta euskarazko material didaktikoa sortuko du.

    9. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea garatzeko egintzak zehaztu eta koordinatuko ditu, beti ere, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eremuan. Horretaz gain, euskararen ezagutzaren egiaztagiriak emateko espedienteak ebatziko ditu

    10. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak non kokatuko diren adierazten duen programazioa planifikatuko du. Horretaz gain, unitateak eta ikastetxe pribatuak sortzeko, aldatzeko edo kentzeko baimenak proposatuko ditu

    11. Artikulu honetako a, b, c eta d ataletan atxikitako egitekoek ez dituzte 16. artikuluan Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren berezko egiteko gisa ezarritakoak kaltetuko.

  2. Hezkuntzako Ikuskatzailetza Hezkuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. artikuluaren 2. paragrafoan esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen legeriak ematen dizkionez gain

  3. Halaber, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI) Hezkuntza Sailburuordetzaren menpe dagoelarik otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak burutuko ditu, baita agintzen zaizkion gainerakoak ere.

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren plangintza egin, bultzatu eta garatuko du, hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena barne.

  2. Curriculuma garatzeko material didaktikoen lanketa bultzatuko du

  3. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan teknologia berriak garatu eta ezarriko ditu

  4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako curriculumaren garapena aztertu eta ebaluatuko du, eta proposamenak egingo ditu

  5. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren ebaluazioa arautuko du

  6. Beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta bultzatuko ditu unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarekin zerikusia duten Europako programetan eta Erkidegoaren ekintzetan parte hartzeko

  7. Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Ebaluazio eta Ikerketa Zerbitzuak, eta eskolari laguntzeko bestelako zerbitzuak bultzatuko ditu, ikastetxeetako kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzen lagungarri izan daitezen eta eskolei barne laguntza eman diezaieten.

  8. Hezkuntza Sistemako hezkuntza-beharrizan berezietako neurriak aztertu, ebaluatu eta proposatuko ditu

  9. Unibertsitatez kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatuko du, Lanbide Heziketako irakasleena izan ezik. Ildo horretatik, birziklatze orokorra eta kanpoko espezialitateetakoa bultzatuko ditu

  10. Unibertsitatez kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza-esperientziak baimenduko ditu eta horien jarraipena eta kontrola egingo du

  11. Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eta Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen aplikazioa erreala eta eraginkorra izan dadin egin beharreko egintzak eta irakasleak euskalduntzeko programak kudeatuko ditu

  12. Artikulu honetako a, d, e eta f ataletan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutakoak.

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Ikastetxeen Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeen programazioa eta kokapena garatuko ditu, eta unibertsitatez kanpoko zenbat irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin eta Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzarekin batera

  2. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitate eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 52. artikuluan ezarritakoa errespetatuz

  3. Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan duten parte-hartzea sendotzeaz arduratuko da.

  4. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu-premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

  5. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu.

  6. Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatuko du

  7. Hezkuntza-itunen deialdietarako, ikastetxeen proposamen-txostena egingo du Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzarekin elkarlanean. Halaber, bera arduratuko da ikastetxe pribatuei baimenak emateaz.

  8. Arte Irakaskuntzen Ikastetxeetan eta Hizkuntza-eskola Ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.

  9. Etapa, maila, Ikastetxe eta Zerbitzu desberdinei dagozkien irakasleak esleituko dizkie, Sailaren egintza eta lehentasunen arabera.

  10. Artikulu honetako c, d, e, f eta g ataletan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutako egitekoak

  1. Saileko Sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

    1. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratuko ditu, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta

    2. Ezagutzaren gizarte berrira sarraraziko gaituen eta eskaintzen dizkigun aukerak baliaraziko dizkigun prestakuntza-sistema garatzeko beharrezkoa den bizitzan zeharreko ikaskuntza-egintzak diseinatu, zehaztu eta aplikatuko ditu

    3. Hezkuntza-sisteman, prestakuntza bizitza osoan zehar hartzeko edo handitzeko bidea emango diguten lanbide-heziketako edo etengabeko ikaskuntzako politikak diseinatuko ditu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari esleitutako eskumenen kaltetan izan gabe

    4. Berariazko lanbide-heziketako programa egingo du eta programa hori lanbide-heziketa irakasten duten ikastetxeetan ezarriko

    5. Lanbide-heziketa ebaluatuko du, kontrolatu ahal izateko eta lanbide heziketaren kalitatea ziurtatzera bideratutako neurriak hartzeko, ISEI-IVEI delakoari esleitutako eskumenen kaltetan izan gabe.

    6. Lanbide-heziketa hezkuntza-sisteman eta bizitzan zeharreko ikaskuntza antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak planifikatuko ditu.

    7. Giza baliabideen eta baliabide materialen premiak aztertu eta planifikatuko ditu hezkuntza-sisteman eta helduen hezkuntzan, bai eta irakasleen hobekuntzarako eta prestakuntzarako planak ere, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta.

    8. Lanbide Heziketa hezkuntza-sisteman emateko beharrezko diren espazio, instalazio eta ekipamenduen hornidurara bideratutako baliabideak planifikatuko ditu, Administrazio eta Dirubideen eta Baliabide Materialen Zuzendaritzekin koordinatuta.

    9. Helduen Hezkuntzarako eta desberdintasunak konpentsatzeko egintzak garatuko ditu gizarteratzea eta lan-integrazioa errazteko Programen eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen bidez, bereziki, araututako hezkuntzan

    10. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin koordinatuta, gaitasun profesionalen ebaluazio, onartze, ziurtatze eta erregistrorako modua sustatuko du.

  2. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzara atxikita, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak dekretu hauetan ezarritako egitekoak izango ditu: otsailaren 22ko 100/1994 Dekretua eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautu zuen Dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 222/1998 Dekretua

  3. Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren menpe eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzarekin elkarlanean, Koalifikazioen Euskal Institutuak ekainaren 23ko 119/1998 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu

  4. Lanbide Heziketako Zuzendaritzara atxikita eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren zuzendaritza eta koordinaziopean, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuan ezarritako egotekoak garatuko ditu.

  5. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren zuzendaritza eta koordinaziopean, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroak (TKnikak) martxoaren 1eko 39/2005 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu.

  6. Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketari eta bizitzan zeharreko Ikaskuntzari dagozkion egitekoak artikulu honen f, g, h eta i ataletan zehazten dira eta ez dira Hezkuntza Sailburuordetzari dagozkion eskumen eta egitekoen kaltetan izango.

  1. Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Lanbide Heziketako Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

    1. Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleen artean izaera ekintzailea sustatuko du eta enpresa-kulturaren alde egingo du

    2. Lanbide Heziketari dagokion guztia antolatzen eta arautzen duen araudia argitaratu eta eguneratuko ditu, gure eskumenen esparruan.

    3. Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak osatzen dituzten curriculum-diseinuak garatzen dituen araudia argitaratu eta eguneratuko ditu

    4. Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketako irakaskuntzak antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak planifikatu eta zuzenduko ditu

    5. Ikastetxeen Zuzendaritzarekin lan egingo du Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen programazio eta kokapenean, bai eta zenbat irakasle behar diren zehazten ere, Langileriaren kudeaketa Zuzendaritzarekin eta Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzarekin koordinatuta

    6. Ikastetxeen Zuzendaritzarekin lan egingo du, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoei dagokienez, 15. artikuluko b) atalak aipatzen duen txostena egiteko

    7. Hezkuntza- eta ekoizpen-sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da

    8. Hezkuntza-sisteman, Lanbide Heziketako titulu bakoitzari dagokion Lanbide Heziketarako behar diren oinarrizko gune-, instalazio- eta ekipamendu-moduluak zehaztuko ditu

    9. Lan-merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horiei egokitzeko tresnak ezarriko ditu

    10. Gizarte-eragileek lanbide-heziketan parte har dezatela bilatuko du. Horretarako, beren lantokietan jaso daitekeen prestakuntzari buruzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie; horrela, lanbide-heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta ekoizpenarena lotuz

    11. Lantokietan egiten diren praktiken jarraipena egiteko sistema bat eratuko du eta praktika horietan tutore baten kontrola egongo dela bermatuko du

    12. Lanbide Heziketako ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu

    1. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eraentzeko araubidea kontrolatuko du

    2. Hezkuntza Itunen Deialdirako Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatuen proposamenaz informatuko du Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzarekin elkarlanean. Halaber, bera arduratuko da Ikastetxeen Zuzendaritzari Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen baimen-proposamenen berri emateaz.

  1. Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

    1. Ikaskuntza bizitzan zehar garatzeko estrategia diseinatu eta planifikatuko du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin elkarlanean.

    2. Lanbide-heziketako irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana diseinatu, aplikatu eta jarraipena egingo du; kontuan hartuko ditu hala lanbide-heziketaren eguneratzea nola espezializazioa

    3. Hasierako Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako Programen garapenerako beharrezkoak diren ekintzak bultzatu eta aplikatuko ditu

    4. Beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta bultzatuko ditu hezkuntza-sisteman lanbide-heziketarekin, bizitzan zeharreko ikaskuntzarekin eta e-Learning delakoarekin zerikusia duten Europako programetan eta Erkidegoaren ekintzetan parte hartzeko

    5. Heziketa Zikloei dagokien eskaintza partziala eta bizitzan zeharreko ikaskuntzarako aukera eskainiko duen prestakuntza-eskaintza proposatuko ditu, zuzeneko prestakuntzaren, urrutiko prestakuntzaren, on-line edota teleprestakuntzaren bidez

    6. Bizitza osoan ikaskuntza erabilgarrirako ekintzak garatzen dituzten jardueren garapena proposatuko du.

    7. Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetako giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatuko ditu

    8. Gaitasuna aitortzeko eta bizitzan zeharreko ikaskuntza-sistema ebaluatzeko egintzak planifikatuko ditu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin koordinatuta

    9. Ikastetxeen Zuzendaritzarekin lan egingo du Helduen Hezkuntzako unitate eta Ikastetxeak sortu, aldatu edo kentzeko, bai eta zenbat irakasle behar diren zehazteko ere, Langileriaren kudeaketa Zuzendaritzarekin eta Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzarekin koordinatuta.

Saileko Sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Saileko unibertsitate-politika diseinatuko du tartean dauden gainontzeko eragileekin batera

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-esparruan ikasketa arautuen multzo osoa arrazionalizatu eta gizarte-premietara egokitzeko tresnak artikulatuko ditu, hala, bere unibertsitate-politikan aurreikusitako helburuak lortzeko.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren osoko garapenerako ereduaren ezarpena koordinatuko du

  4. 2001eko ekainaren 7an eratutako Goi Mailako Musika Ikastegirako, Musikenerako, Fundazio Pribatuarekin dauden harremanak koordinatuko ditu eta, oro har, jarduera horretatik erator daitezkeen egitekoak bere gain hartuko ditu. Unibertsitate-alorreko harremanak koordinatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artean, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artekoak ere

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan edo kanpoan dauden unibertsitate, sail edo unibertsitate-institutuekin, edo erakunde publikoekin edo pribatuekin egokiak diren kontratu eta hitzarmenak ezartzea.

  6. Ikasteko bekak eta laguntzak antolatu, aztertu eta aurkeztuko ditu, aukera-berdintasuna lortzeko.

  7. Sailburuordetzaren eskumenen esparruan, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Planetan eta indarrean dauden arauetan aurreikusitako neurriak egikarituko ditu, Lehendakaritzari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe

  8. Euskal Unibertsitate Sistema bultzatu eta Sistemaren kalitatea bermatuko du

  9. Unibertsitate Planaren diseinua eta onespena bultzatu eta sustatuko ditu, bai eta planaren eguneraketa ere

  10. Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatu eta lagunduko du.

  11. Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen ikasle-trukea eta mugikortasuna sustatuko du Europako unibertsitateekin

  12. Unibertsitatearen jarduera akademikoetan zientzia garatzen den beste hizkuntzen ezagutza eta erabilera sustatuko ditu

  1. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziarekin elkarlanean arituko du, indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkion jarduera-arloetan, Hezkuntza sailari atxikita zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa lantzen dituen alde guztietan lagunduz

  2. Zientzia- eta teknologia-garapena sustatuko du interes orokorraren onurarako, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera egintzak ezarriz, eta Sail horri edo beste Sail batzuei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe.

  1. Zientziaren eta ikerketa zientifikoaren gaian euskal gizartearen sentsibilizazio, hedapen eta prestakuntzarako planak sustatuko ditu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin elkarlana bultzatuz, eta Sail horri edo beste Sail batzuei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe.

  2. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan burutzen dituzten egintzak ordenatu, planifikatu, bultzatu eta koordinatuko ditu

  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana egiten eta bere garapena bultzatzen parte hartuko du.

  4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean biltzen diren eragileekiko harreman-organoa izango da, bai eta ikerketaren alorrean erakunde arteko topagune-foroekiko ere, beti ere beste organo bati atxikita ez badago zeregin hori

  5. Unibertsitate, Ikerketa Zentro, Enpresa, Teknologia Zentro eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean dauden beste eragileen arteko elkarlana bultzatu eta sustatuko du, ikerketa-arloko baliabideei ahalik eta etekin gehiena ateratzeko, gizarteari zientzia-ezagutza helarazteko eta baliabide pribatuak ikerketa-lanetara bideratzeko, gai horretan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritzari dagokion eskumenaren kaltetan izan gabe.

  6. 2006ko abenduaren 18an eratu zen Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatu eta koordinatuko ditu

  7. Ikerketa eta teknologiaren garapeneko politiken gidalerro orokorrak landuko ditu, lehentasuna duten arloak zehaztuko ditu, zientzia- eta teknologia-helburuak definituko ditu eta ikerketa eta teknologiaren garapenerako urte anitzeko planak landuko ditu, arlo horretan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokion eskumenaren kaltetan izan gabe

  8. Ikerketa-programa eta proiektuen, giza baliabideen aukeraketa eta prestakuntzaren eta azpiegiturak sortzearen alorrean ikerketa eta teknologia-garapenerako planen egikaritza egokirako beharrezko tresnak diseinatuko ditu, bai eta horiek ebaluatzeko tresnak ere, alor horretan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokion eskumenaren kaltetan izan gabe.

  9. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema Europako Ikerketa Sisteman integratzea errazteko joera duten neurriak eta egintzak sustatuko ditu, hori guztia teknologia eta berrikuntzaren alorrean Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste organo batzuei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe

  10. Euskal Autonomia Erkidegoan guztien erabilerarako ikerketa-azpiegiturak sortzea bultzatzeari begirako neurri eta ekintzak sustatuko ditu.

  11. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitu diezazkiokeen beste edozein egiteko

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Unibertsitate Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Fakultate, eskola tekniko edo politekniko, unibertsitate-eskola, unibertsitate-eskola politekniko, ikerketako unibertsitate-institutu edo bertaratu gabeko irakaskuntzak antolatzen dituzten beste zentro edo egiturak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenak egingo ditu

  2. Autonomia Erkidegoko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezarri edo kentzeko baimena proposatuko du

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate, Zentro eta Unibertsitate Ikasketen Erregistroa garatu eta kudeatuko du

  4. Atzerriko unibertsitateko hezkuntza-sistemen arabera irakaskuntza eskaintzen duten zentroen espedienteak aztertuko ditu, eta baita aplikagarri den antolamendu juridikotik erator daitezkeen fakultateak ere, horiek baimentzeko

  5. Ikastetxeak unibertsitate publiko edo pribatura atxikitzeko edo ez-atxikitzeko proposamenak aztertuko ditu ondoren onartzeko

  6. Unibertsitateek Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean eta aplikagarri den gainerako antolamendu juridikoan xedatutakoa betetzen dutela ikuskatzen dela zainduko du

  7. Beka, ikasketa-mailegu eta unibertsitate-laguntzen politika garatu eta kudeatuko du eta hori, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bidez koordinatuko du

  8. Unibertsitate Planaren egikaritze egokirako eta ondorengo ebaluaziorako beharrezko diren tresnak diseinatu eta kudeatuko ditu, bai eta aipatu Planeko Idazkaritza Teknikoaren funtzioak ere

  9. Unibertsitate-legeriari buruzko aldaketak proposatuko ditu, lege-aurreikuspenak egokitu edo aldatzeko

  10. Unibertsitateekin, diruz lagunduriko administrazio izaera izango duten programa-kontratuak egitea proposatuko du

  11. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluarekin edo, unibertsitate pribatuen kasuan, baliokidea den organoarekin, dituen harremanak koordinatuko ditu

    Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate publikoei dagokienez, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  12. Sortu edo kentzeko beharrezko den lege-proiektua eta Jaurlaritzari egin beharreko proposamena egingo ditu

  1. Unibertsitate publikoen jarduerak hasteko baimena landuko du, indarrean dagoen legean eta eratze-legean aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren

  2. Ikasketa Planei buruzko txostena egingo du unibertsitateak horiek onartu ondoren, horien ekonomia-bideragarritasuna eta aplikagarri den legedian aurreikusitako oinarrizko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak eginiko txostenak ikusirik

  1. Unibertsitatearen finantzazioa proposatuko du, aurrez unibertsitateari harrera egin eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena egina duela

  2. Inbertsio eta Azpiegituretarako Urte anitzeko Programa egin eta gainbegiratuko du

  3. Egitura tekniko bat eratzea sustatuko du, hitzarmen, akordio eta itun kolektiboen negoziazioaren alde publikoaren ordezkaritza bere gain hartzeko, bai eta horien jarraipena egiteko ere.

  4. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile, funtzionario eta kontratatuen ordainsari-osagarrien mugak ezartzea proposatuko dio Eusko Jaurlaritzari, eraginkortasun- eta efikazia-irizpideak jarraituz.

  5. Zerbitzu akademikoengatik eta legez ezarritako gainerako eskubideengatik ordaindu beharreko unibertsitateko prezio publikoak ezartzeko araudia egingo du

  6. Euskal Unibertsitate Sistemaren esparruan, jabari publikoko ondasunen desafektazioa eta, hala badagokio, antolamenduarena aztertuko du

  7. Irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen kostuak eta postu eta kontratuen aurreikuspena ebaluatuko ditu, ondoren baimentzeko

  8. Kapital-eragiketako kredituak ohiko gastuetarako eragiketetara transferitzeko baimena aztertuko du, bai eta zorpetzeko eta abalak eskatzeko eragiketena ere

    Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuei eta, neurri batean, Eliza katolikoarenak direnei dagokienez, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Horiek onartzeko eta, hala badagokio, aipatu onarpena bertan behera uzteko, legea landuko du eta bi kasuetan, Eusko Jaurlaritzari egingo dio bere proposamena

  2. Unibertsitate ez publikoen onarpena sustatuko duen edozein pertsona fisiko edo juridikok onarpenerako eskatzen diren lege-baldintzak betetzen dituela egiaztatuko du

  3. Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 110.3 artikuluan jasotzen diren unibertsitate ez publikoen egintzak aztertu eta horien berri emango du

Saileko Zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Jaurlaritzaren Sail desberdinen eta Autonomia Erkidegoko zein kanpoko erakundeen zientzia- eta teknologia-koordinaziorako mekanismoak sortu eta jarraitzeko proposamenak egin eta burutuko ditu.

  2. Ikerketa eta teknologia-garapeneko programa eta proiektuen ebaluazio, aukeraketa, egikaritze, jarraipen eta kontrolerako irizpideak ezarriko ditu, bai eta unibertsitate- eta zientzia-esparruan azpiegiturak sortzeko programenak ere

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikerketa-proiektu eta programetara eta ikerketa-azpiegituretara zuzenduriko baliabideen esleipena proposatuko du

  4. Ikertzaileak aukeratu eta prestatzeko programak egin eta exekutatuko ditu eta horien jarduera prestatu eta ikuskatuko du

  5. Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeen jarduerarako eta interes estrategikoa duten gaien ikerketarako laguntza- eta subentzio-deialdiak ezarri, zehaztu eta kudeatuko ditu

  6. Ezagutza zientifikoa sektore pribatura transferitzeko joera areagotuko duen eta ikerketa-zereginetarako baliabide pribatuak erakarriko dituen ikerketa translazionalerako laguntza- eta subentzio-deialdiak ezarri, zehaztu eta kudeatuko ditu.

  7. Sailak sinatutako kontratu-programetan ikerketa-arloan jasotako aurreikuspenak proposatu eta gainbegiratuko ditu

  8. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planetik eratorritako programak kudeatuko ditu, Jaurlaritzako beste Sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

  9. Ikerketa-programetako formula berriak proposatuko ditu, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei eta Ikerketaren Europar Espazioari aurre egin diezaieten

  10. Ezagutza eskualdatzeko, publiko eta pribatuaren arteko elkarlana sustatzeko programetan formula berriak landu eta exekutatuko ditu

  11. Erakunde arteko esparruan plan, azterketa, txosten eta jardunerako proposamenak landuko ditu Zuzendaritza honen eskumeneko gaietan

  12. Euskal gizartean zientzia-kultura sustatuko du zientzia eta ikerketa zientifiko eta teknologikoaren alorrean sentsibilizazio-, hedapen- eta prestakuntza-programak landuz

  1. Bere egitekoak burutzen dituenean egintzak jarraitu eta kontrolatuko ditu

  2. Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak gainbegiratuko ditu

  1. Abenduaren 26ko 278/2000 Dekretuak aldatutako apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ezarritako egitekoak garatuko ditu. Dekretu horietan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sare sortu eta arautu zen, Euskadiko teknologia ikerketako entitateekiko lankidetza eta koordinazio harremanak ezarriz, eta horien ezaugarri eta egitekoak zehaztuz. Halaber, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onesten duenak eta ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruzkoa den urtarrilaren 23ko 2/2009 Dekretuan ezarritako egitekoak ere garatuko ditu

  2. Ikerketa-politikaren alorrean, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak aurreikusitako neurriak bultzatuko ditu.

Lurralde historiko bakoitzean Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bana egongo da, sailburuorde bakoitzaren menpe, sailburuordetza bakoitzari eta bertako zuzendaritzei atxikitako jarduera-esparruen arabera. Lurralde Ordezkaritza bakoitzak lurralde ordezkari bana izango du, honako egiteko hauek dituela:

  1. Dagokion lurralde historikoaren eremuan sailaren ordezkaria izango da

  2. Sailak lurralde historikoan dituen Administrazio Zerbitzu eta Unitateen zuzendari izango da.

  3. Sailak eman dituen eta dagokion lurralde eremuan bete behar diren jarraibide eta arauak bideratuko ditu

  4. Sailaren eskumenen alorrean ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egiten diren programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen diren kontrolatuko du.

  5. Sailaren Organo Nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterketak eta proposamenak egingo ditu

  6. Bitarteko unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleak izendatu eta kargutik kenduko ditu eta unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleen kargu-hartze eta uzteei dagozkien jakinarazpenak egingo ditu

  7. Norbanakoek edo Sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatuta unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan edota Sailaren gainontzeko lokaletan nolabaiteko jarduerarik antolatzen bada, horren jakitun egongo da eta, hala badagokio, berak emango ditu baimenak

  8. Berak egingo ditu dagokion lurraldeko kontratazioak, baita beheko kontratuei dagokien baimena eman ere, horiek aplikatu beharreko araudian xedatutakoaren arabera, beren zenbatekoagatik kontratu txikien kategorian sartzen badira.

Lehenengoa. Sailburuordetzetako eta zuzendaritzetako titularrak kanpoan edo gaixorik badaude edo lanpostu horiek betetzeke badaude, hierarkian gainetik hurbilen daudenek beteko dituzte horiei dagozkien egitekoak eta funtzioak, egoerak dirauen artean, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 17. artikuluan araututako ordezkatze-figura aplikatuz, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz har litezkeen eskumen-eskuordetze eta sinadura-eskuordetzeen kaltetan izan gabe

Bigarrena. Kontratu txikiei dagokienez, honako organoei, beren egitekoen eta lurraldearen esparruan, kontrataziorako eskumena aitortzen zaie, bai eta indarrean dagoen legedian kontratu txiki gisa tipifikatutakoen gastua onartzea ere, beti ere, beren egitekoak burutzeko beharrezkoak badira eta kudeaketa zentralizatukoak edota beste ente batzuen eskumena ez badira, ez eta eskumeneko pertsonak eginiko proiektu teknikoa behar duten obrak badira ere:

Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari (TKnikari), martxoaren 1eko 39/2005 Dekretuko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz

Euskadiko Eskola Kontseiluari

ISEI-IVEIri

Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuei eta funts aurreratuak kudeatzeko baimena duten sailaren menpeko beste erakunde batzuei

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretua indargabetua geratzen da, bai eta Dekretu honen edukiaren aurka dagoen maila bereko edo beheragoko edozein xedapen ere.

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua baimenduko da, Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko, bai eta Zuzendaritzetatik behera dauden organo-unitateak bildu, sortu edo kentzeko ere, beti ere, horrek ez badu gastua areagotzen.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (13)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.