Arautegia

Inprimatu

177/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa,familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3308
  • Xedapen-zk.: 177
  • Xedapen-data: 2010/06/29
  • Argitaratze-data: 2010/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azken hamarkadetan, gizartea eta lan-mundua asko aldatu dira eta aldaketa horiek eragin handia izan dute familiarengan; familiak berregituratu egin behar izan du eginkizunak betetzen jarraitzeko, eta, aldi berean, familia-kideentzat norberaren errealizazioko eremu ere izan dadin.

Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen helburu nagusietako bat da familia-eredu jakin bat sendotzea; hain zuzen ere, autonomian, kide guztien arteko errespetuan eta bi bikotekideen arteko berdintasunean oinarritzen den eredua, biek ala biek ere lanbidean aurrera egiteko aukera berberak dauzkatela eta partekatzen dituztela. Azken batean, gure gizartearen balore demokratikoekin bat datorren eredua.

Sendotu nahi dugun familia-eredu berri hori lortzeko, familia eta lana bateragarri egin behar dira, ezinbestean.

  1. mendearen azken laurdenean, lana eta familia bateratzeko premia sumatu zuten langileek eta haien senitartekoek, eta askotariko erantzunak eman zizkioten premia horri; baina kasu askotan, erantzun horiek kostu handia eragin dute, norberaren, familiaren eta lanbidearen arloan.

    Denborak aurrera egin ahala, gainerako gizarte-eragileek enpresa eta administrazio publikoek, bereziki onartu dute arazoa ez dela soilik norberaren eta familiaren eremukoa, eta familia eta lana bateratzen ez laguntzeak gizartearen eta ekonomiaren arloko kostu handia gaixotasunak, estresa, eskola-porrota, haurren babesgabezia, lanean errendimendu txikia eta absentismoa, lanpostu-aldaketa handia eta abar eragiten duela konturatu dira. Arian-arian, gizartea konturatu da gurasoek familiari dedikazio handiagoa ematea eta norberaren, familiaren eta lan-arloko bizitzaren artean oreka handiagoa izatea prebentiboa izan daitekeela eremu guztietan. Horretaz gain, frogatua dago eragin positiboa duela motibazioan eta produktibitatean, eta enplegu-aldaketa gutxiago eragiten duela, langileak gusturago daudelako euren bizi-kalitatearekin.

    Beraz, gizarte osoaren premia larria dela esan dezakegu, eta Eusko Jaurlaritzak jakin badaki bere erantzukizuna dela kultura-aldaketa horren alde egitea, familietako rolak ulertzeko moduak alda daitezen, baita enpresetako produkzio-ereduak ere, guztion artean konponbide egokia eman diezaiogun familia eta lanaren arteko orekaren premiari, betiere norberak bere erantzukizunak onartuz eta pertsonen nahiz familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko bide berriak bilatuz, gizartea, oro har, hobetzeko aukera berriak sortzearren.

    Aurreko legealdietan abiarazi ziren lana eta familia bateragarri egiteko ekintzak, hain justu, familiei laguntzeko erakunde arteko planen bidez. Izan ere, 2001eko uztailaren 3an, Jaurlaritzaren Kontseiluak Seme-Alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko I. Plana onartu zuen, eta familia eta lana bateragarri egiteko politiken abiapuntua izan zen; Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren VI. kapituluan txertatu ziren neurri horiek.

    Bestalde, 2006ko urriaren 26an Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako Seme-Alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko II. Planaren bidez neurri horiek indartu egin ziren. Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak zuzeneko laguntza ekonomikoak finkatu eta zabaldu zituen familia eta lana bateratzeagatik diru-sarreretan murrizketak izaten dituztenentzat.

  1. legealdi honetan, Jaurlaritza honek lehentasuntzat hartu du familia eta lana bateragarri egitea, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagokio aitzindari izatea, Sail hori eskuduna baita familiei laguntzeko programak eta zerbitzuak proposatzeko, baita lanarekin bateragarri egiteko ere.

    Gai hau biziki garrantzitsua izanik, esan gabe doa plangintza-prozesua beharko duela, eta prozesu horretan erakundeek nahiz gizarte-eragileek parte hartu beharko dute; halaber, plangintzaren garapen-esparrua etorkizunean osatuko diren familiei laguntzeko planetan gauzatu ahal izango da. Hortaz, 118/2007 Dekretu horren funtzionamenduan hobetzeko hainbat alderdi atzeman ditugunez, subjektuak nahiz zenbatekoak zabaldu nahi ditugunez, eta dekretu horren mendeko laguntzak izapidetzeko modua erraztu eta modernizatu nahi dugunez, dekretu hau egiteari ekin diogu.

    Familia eta lana bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen dekretu honetan, Eusko Jaurlaritzak familia eta lana bateragarri egiteagatik diru-sarreretan murrizketak izaten dituztenentzako diru-laguntza zuzenak sendotu, hobetu eta handitu ditu, baina lehendik zeuden jardun-ildoei eutsiz. Dekretu honetan, laguntzak lau ardatzetan egituratuko ditugu; hona hemen laguntza horiek:

    Seme-alabak zaintzeko lanaldia murriztu edo eszedentzia hartu duten langileentzako laguntzak.

    Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

    Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzak.

    Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzak.

    Lehen bi laguntza-ildoetan seme-alabak edo mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztea lanaldia murrizten duten edo eszedentzia hartzen duten langileei konpentsazio ekonomikoa ematen zaie, baina aurreko legean finkatutako gizonen aldeko diskriminazio positiboa (laguntzaren zenbatekoa handiagoa zen gizonentzat emakumeentzat baino) ezabatu egin da. Diskriminazio horren helburua gizonen eta emakumeen artean ardurak partekatzea zen, seme-alabak eta mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzerakoan. Hala eta guztiz ere, datuak aztertuta konprobatu da ez dela ia eboluziorik izan laguntzak eskatzen dituzten gizonezkoen ehunekoan. Gainera, neurria onartezina da erantzunkidetasuna gauzatu ezin den kasuetan (guraso bakarreko familia izatea) edo bi gurasoak emakumeak direnean.

    Hori dela-eta, sexuagatik tratuan berdintasunik ez izatea emakumeen aurkako diskriminazio peto-petoa izatera irits daiteke. Horren ondorioz, garatzeko Aginduan aurreikusten diren zenbatekoak berdinak izatea bermatzen du Dekretuak, laguntzen hartzailearen sexuaren araberako aldeak ezabatuta.

    Lehenengo laguntza-ildoan seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu eta lanaldia murriztea bada berrikuntza bat: neurri hori soilik eskolako oporraldietan baliatzeko aukera; orain arte, aukera hori ez zen laguntzetan sartzen, diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez segidako 59 egunekoa izan behar baitzuen. Familia eta lana bateragarri egitea kezka-iturri oso handia izaten da, gaur egun, ama eta aita langile askorentzat; horregatik, zerbitzu berriak sortzearekin batera, eszedentziak edo lanaldi-murrizketak diruz lagunduko dira oporraldi horietan.

    Horretaz gain, lanaldi-murrizketen kasuan, laguntza baliatzeko epe-muga adingabeak zortzi urte bete arte luzatu da, Langileen Estatutuan onartutako eskubidearekin koherente izatearren (Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan egindako aldaketa), eta, oro har, orain arteko indarreko araudian bildutako baliatzeko gehienezko mugak handitu egin dira.

    Bigarren laguntza-ildoan mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztea, diruz laguntzeko moduko kasuak gehiago dira aurreko araudian baino; izan ere, Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean jasotzen den «beren kasa moldatzen ez direnen» kontzeptua bere egin du, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta lege hori garatzeko arauetan baino zabalagoa baita, eta ez hain formalista. Beraz, osasun-egoera larrian dauden senitartekoak ezkontideen eta seme-alaben gaixotasun terminalak edo istripu ezgaitzaileak zaintzeko eszedentziak eta lanaldi-murrizketak ere lagunduko dira diruz; mendetasun-egoera erreal horiek orain arte laguntzetatik kanpo geratzen ziren, kasu askotan, une jakin batzuetan gertatzen zirelako eta/edo mendetasunaren balioespena ez zelako izapidetzen. Hartara, familiaren egoera latz horien ondoriozko arazoei aurre egiteko aukera bakarra eszedentzia hartzea edo lanaldia murriztea duten senitartekoen kolektiboaren eskaerari erantzun zaio eta Langileen Estatutuan onartutako lan-arloko zuzenbideari hobeto atxikitzen zaio laguntza.

    Hirugarren laguntza-ildoan seme-alabak edo mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko, aurreko dekretuan ezarritako irizpideei eutsi zaie, baina lehenengo eta bigarren ildoetan proposatutako hobekuntzen ondorioz, hazkunde handiagoa izango du.

    Laugarren laguntza-ildoa seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzea familia eta lana bateragarri egiteko neurria ez ezik, ezkutuko lan-tasa oso handiak dituen sektorean enplegua sortu eta legeztatzeko neurria ere bada. Era berean, laguntza lortzeko betekizun murriztaileak ezabatu dira; esate baterako, semea edo alaba aurrekontu publikoz finantzatutako haurtzaindegi batean matrikulatuta ez egotea, eta hilean gutxienez 80 orduko kontratua egitea, Etxeko Langileen Erregimen Berezian Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioa bakarra baita, eta horrela, kontratazio partzialak ere sartuko lirateke laguntzan.

    Beste berrikuntza garrantzitsu bat ere bada: ahalegin handia egin da laguntza modu elektronikoan izapidetu ahal izateko. Alde batetik, neurrien hartzaile diren herritarrei administrazioarekiko harremanak erraztea lortu nahi da (berez, denbora gutxi izaten dutelako familiaren eta lanaren arloko betebeharrak direla-eta); eta bestetik, administrazioaren barne-eraginkortasuna hobetzea, laguntzak kudeatzeko garaian.

    Azkenik, Familia eta lana bateragarri egiteko Dekretua 2010eko apirilaren 1etik aurrera garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaie. Horrek esan nahi du araua atzeraeraginez aplikatuko dela, eta hori egingarria eta legezkoa da, arauak ezartzen dituen aldaketa guztiak aurreko araudiaren hobekuntzak direlako, eta Dekretua indarrean hasten den unean bertan aplikatzen hastea ahalbidetzen duelako.

    Dekretu honen bidez familia eta lana bateragarri egiteko neurriak zabaldu eta hobetzen dira; neurri horiekin, Eusko Jaurlaritzak lan-harremanen kontzeptu berria lortzeko prozesuari bultzada eman nahi dio, familia eta lana orekan egon daitezen, familiei eta enpresei zuzenean mesede eginez eta, zeharka, gizartearen garapenari. Helburu hori lortuz gero, Europar Batasuneko gizarte aurreratuenekin bat egingo dugu, pertsonak espazio bat eta familiak beste bat izanik.

    Dekretu hau sortu eta garatzeko garaian, genero-ikuspegia kontuan izan dugu familia eta lana bateratzeko; izan ere, ekintza guztiak berdintasuna sustatzeko eta gizarte-ordena erantzunkidea lortzeko ikuspegitik erabaki eta balioetsi ditugu, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako betebeharrak betez eta printzipioak aplikatuz.

    Ildo beretik, Generoaren araberako Eragin Txostenean Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22.2 artikulua betez egindakoa eta hirugarren jarraibidean aipatutakoa nabarmendu behar dugu, alegia, arau hau lagungarria izango dela atzemandako desorekak murriztu edo desagerrarazteko.

    Dekretu honen bitartez diru-laguntzak ematen dira eta, beraz, sustapen motakoa da. Gizarte-laguntzaren, erkidego-garapenaren, emakumearen, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen politikan Euskadirako Autonomia Estatutuaren 9.2, 10.12, 10.39 eta 12.2 artikuluek Euskal Autonomia Erkidegoari onartzen dizkioten eskumenen babesean eman da.

    Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntza ildoak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduen bidez garatuko dira, ildoen erregulazioa osatuta.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta 2010eko ekainaren 29ann eginiko Bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta,

Dekretu honen helburua laguntzak arautzea da; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, lana eta familia bateragarri egiteko politikaren esparruan emango dituen laguntzak arautzea, honako jardun-ildo hauen bitartez:

  1. Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

  2. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

  3. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzak.

  4. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzak.

  1. Ama edo aita aipatzen denean, tutoretzapean edo familia-harrera iraunkorrean nahiz adoptatu aurrekoan adingabeen zaintza esleituta daukatenak ere hartuko dira barnean.

  2. Halaber, semea edo alaba aipatzen denean, tutoretzapean edo familia-harrera iraunkorrean nahiz adoptatu aurrekoan dauden adingabeak ere hartuko dira barnean.

  1. Familia-unitatea aipatzen denean, onuradunak, horren ezkontideak tartean banantzerik edo dibortziorik izan ez bada edo onuradunarekin izatezko bikotekide gisa bizi ohi denak betiere behar bezala egiaztatzen bada eta seme-alabek baldin eta onuradunak haien gaineko zaintza eta babespea baditu eta bizileku berean bizi badira osatzen duten familia-unitatea hartzen dira barnean.

  2. Aita edo ama aipatzen denean honako hauek ere hartuko dira barnean:

    Semearen edo alabaren zaintza eta babespea duena.

    Aurrekoarekin bizi dena, ezkontidea zein izatezko bikotekidea izan.

    Familia-harreraren edo tutoretzaren kasuan, adingabearen zaintza dutenak, eta, hala badagokio, haien ezkontideak edo izatezko bikotekideak.

  1. Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorrita-ko bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:

    1. Hiru urtetik beherako seme edo alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia. Adopzioaren, familia-harreraren (iraunkorra nahiz adopzio-aurrekoa) edo tutoretzaren kasuetan, eszedentziaz baliatzeko hiru urteko aldia epaileak edo administrazioak ebazpena ematen duenean hasiko da zenbatzen.

    2. Zortzi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldia gutxienez heren bat murriztea.

      Salbuespen gisa, semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna badu onartua, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza semeak edo alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.

  2. Eszedentziak eta lanaldi-murrizketak diruz laguntzeko, derrigorra da neurri horietara bildu den langileak lansariaren zati bat galtzea.

  3. Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren b) letran aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek har ditzaketen eszedentziak edo lanaldi-murrizketak ez dira diruz lagunduko.

Kapitulu honetan araututako laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak.

  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  1. Semearen edo alabaren zaintza eta babespea izatea betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.

  2. Semearekin edo alabarekin batera erroldatuta egotea betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.

    Batera erroldatuta egoteko betekizun hori betetzeaz salbuetsita egongo da banantzea, dibortzioa edo deuseztasuna gertatu bada, zaintza eta babespea konpartitua izanik; kasu horretan, adingabeak zaintza eta babespea esleituta duen edonorekin erroldatuta egon beharko du.

  3. Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.

    Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.

  4. Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.

    Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko 59 eguneko aldia osatu behar du, baina honako egoera hauetan ez du segidakoa izan beharrik:

    1. Eskatzaileak aldizkako kontratu finkoa duenean.

    2. Eskatzailea enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dagoenean.

    3. Eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskolako oporraldietan Aste Santuan, udan edo Gabonetan baliatzen duenean.

      Laguntzari dagokionez, eskolako Aste Santuko oporralditzat hartuko dira ostegun santuaren aurreko astelehenetik pazko-astelehenaren ondoko igandera bitarteko bi aste osoak.

      Laguntzari dagokionez, eskolako udako oporralditzat hartuko da ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldia, bi egun horiek barnean hartuta.

      Laguntzari dagokionez, eskolako Gabonetako oporralditzat hartuko da abenduaren 21etik hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 9ra bitarteko aldia, bi egun horiek barnean hartuta.

      Nahitaez bete beharreko gutxieneko aldiaren azken salbuespen hori honako jardun hauei baino ez zaie aplikatuko: deskribatutako aldi horietan hasi eta bukatzen diren diruz laguntzeko moduko jardunei.

Gizarte Gaietan eskuduna den Sailak, sailburuaren Agindu bidez, seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzen zenbatekoak onartuko ditu, eta edonola ere, emakumeei eta gizonei emandako laguntzen zenbatekoak berdinak izango direla bermatuko du.

Ebazpen hori garatzeko Aginduan diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez, eta betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratua izanik.

Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egunekoak ez diren bestelako aldietan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.

Inolaz ere ez da diruz lagunduko lanaldi oso baten gaindikina, baldin eta langileak lan-kontratu bat baino gehiago izanik, guztiak batuta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoa gainditzen badu.

  1. Bai aitek bai amek elkarren segidan baliatu ahal izango dituzte eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, betiere bakoitzak gutxienez egutegiko segidako 59 eguneko aldiak hartzen baliatzen baditu.

    Bi gurasoek laguntzak aldi berean baliatu ahal izateko kasu bakarra dago: lanaldi-murrizketa; kasu horretan, laguntza lehen eskatzen duenari emango zaio.

  2. Diruz lagundutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baliatzeko gehienezko epe batzuk ezarri dira, bai bikote bakoitzeko, bai eskatzaile bakoitzeko, baita familia-unitate osorako ere, eta garai bakoitzeko; horri dagokionez, seme-alaba bat jaiotzeak esan nahi du garai bat itxi egiten dela eta beste berri bat irekitzen dela. Hona hemen epe horiek:

    1. Lan-eszedentziarako:

      Egutegiko 730 egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 548 eguneko epea gainditu.

      Egutegiko 2.190 egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.460 eguneko epea gainditu.

    2. Lanaldi-murrizketarako:

      Egutegiko 1.825 egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.278 eguneko epea gainditu.

      Egutegiko 5.110 egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 3.650 eguneko epea gainditu.

      Eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, biak hartzen badira, baliatutako epeak zenbatzeko eta gehienezko mugak kontrolatzeko, eszedentzia-egun bat lanaldi-murrizketako bi egunen parekoa izango da.

  3. Banantzearen, dibortzioaren edo deuseztasunaren ondoren, ebazpen judiziala dela medio edo bi alderdiak ados jarrita, zaintza eta babespe konpartituaren kasuetan, zaintza eta babespea esleitua duen pertsona bakoitzak gehienez egutegiko 548 eguneko eszedentzialdia baliatzeko eskubidea izango du eta egutegiko 1.278 egun lanaldi-murrizketan, diruz lagunduta; ez dira aplikatuko bikoteari dagozkion baliatzeko epe-mugak.

  4. Guraso bakarreko eta zaintza eta babespe konpartiturik ez duten familien kasuan, dekretu honetako 4.1 artikuluan ezarritako semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den lan-eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

    Horretarako, honako hau hartzen da guraso bakarreko familiatzat: semeak edo alabak betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia eta aitak edo amak gaur egun ezkontza-harremanik edo antzekorik izan gabe osatzen dutena.

  5. Semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna badu onartua, dekretu honetako 4.1.b) artikuluan ezarritako semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

  6. Laguntzen gehienezko iraupena zenbatzeari dagokionez, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren bidez diruz lagundutako eszedentziako eta lanaldi-murrizketako aldiak kontuan izango dira.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

Hurrengo eskabideak laguntzaren jarraipenerako eskaerak aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Diruz laguntzeko moduko jardunean emandako egun bakoitzari dagokion laguntza eskatzeko, egun hori baliatu denetik urtebete igaro baino lehen egin beharko da eskaera.

  1. Gizarte Gaietan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eskuragarri egongo dira eskaerak, eta euskadi.net atarian familia-arloan eskuduna den egoitza elektronikoan ere deskargatu ahal izango dira.

    Eskaerarekin batera, eta diru-laguntza programa honetan onartutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa bada, eskatzaileak baimena emango dio organo kudeatzaileari Foru Aldundietatik zuzenean egiaztatzeko eskatzaileak zerga-betebeharrak beteta dituela. Eskatzaileak ez badu baimen hori sinatzen, egiaztagiria aurkeztu beharko du.

  2. Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzea, nortasun agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren bidez.

    2. Eskatzailearen eta seme edo alabaren betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia arteko seme-alabatasuneko harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

    3. Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskatuko da.

    4. Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

      Eskatzailea 7. artikuluaren b) eta c) letretan aipatutako salbuespenetako batean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda adierazita. Hori ez ezik, salbuespen horien aukera egiaztatuko du(t)en ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

    5. Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeko arrazoia den seme edo alabaren zaintza eta babespea esleitzen dion ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da.

    6. Eskatzaileak lan egiten duen erakunde publikoaren edo pribatuaren ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duena:

      Eskubide hori noiz baliatu den.

      Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. Horretaz gain, lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).

      Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

    7. Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

      Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

      eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria.

      erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.

    8. Semeari edo alabari betiere seme edo alaba hori zaintzeko murriztu bada lanaldia % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartu bazaio, organo eskudunak emandako indarreko minusbaliotasun-mailaren berri ematen duen ziurtagiria.

    9. Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titular izan beharko du.

    10. Eskatzailearen zinpeko aitorpena, honako hauek adieraziz:

      Ez duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

      Ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

      Ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

  3. Hasierako baliatzealdiaren jarraipena diren baliatzealdietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren f) letran deskribatutako dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasieran egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

    Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko idatz-zatiaren d), f) eta g) letretan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagozkien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagozkiena.

Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagozkien laguntza ere onartu ahal izango da, betiere aldi bakoitzak segidako 59 eguneko gutxienekoa betetzen badu, esanbidez aipatutako salbuespenak salbuespen.

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

  1. Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:

    1. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzea.

    2. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztea, gutxienez, heren bat.

  2. Eszedentziak eta lanaldi-murrizketak diruz laguntzeko, derrigorra da neurri horietara bildu den langileak lansariaren zati bat galtzea.

  3. Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren b) letran aipatzen diren lan-erregimen berezietan sartzen diren langileek har ditzaketen eszedentziak eta lanaldi-murrizketak ez dira diruz lagunduko.

Kapitulu honetan araututako laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak.

  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  1. Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.

    Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.

  2. Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.

    Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko 59 eguneko aldia osatu behar du, baina honako egoera hauetan ez du segidakoa izan beharrik:

    Eskatzaileak aldizkako kontratu finkoa duenean.

    Eskatzailea enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dagoenean.

  1. Senitartekoak betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia mendetasuna onartua izan behar du, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera.

  2. Laguntzaren onuradunaren eta mendetasun-egoeran dagoen senitartekoaren betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia artean odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna egongo da nahitaez, edo eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea izango da.

  3. Mendetasun-egoeran dagoenak ez du egoitza-zentro batean sartuta egon behar, modu iraunkorrean.

    Gainera, eszedentziagatiko laguntzen kasuan, mendetasun-egoeran dagoen senitartekoak ezin du izan gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroen erabiltzaile.

  1. Senitartekoak betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia osasun-egoera oso larrian egon behar du, hau da, autonomia fisiko, psikiko edo intelektuala galdu duelako, eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak (eta, bereziki, zainketa pertsonalari dagozkionak) egiteko laguntza handia behar izatea.

  2. Senitartekoak betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen semea, alaba, ezkontidea edo izatezko bikotekidea izan behar du.

  3. Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoak ez du mendetasun-egoera onartua izan behar, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatutakoaren arabera.

  1. Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko segidako 59 eguneko iraupena izan behar du, 17. artikuluaren b) letran aipatutako kasuetan izan ezik; salbuespen horietan, egutegiko 59 eguneko gutxieneko aldia ez-jarraitua izan daiteke.

  2. Mendetasun-egoeran dagoen ahaide bera zaintzeko eskatzaile bakoitzak eska dezakeen lan-eszedentzia diruz laguntzeko modukoa egutegiko 365 egunekoa izango da gehienez.

  3. Osasun-egoera oso larrian dagoen senitarteko bera zaintzeko eskatzaile bakoitzak eska dezakeen lan-eszedentzialdia diruz laguntzeko modukoa egutegiko 90 egunekoa izango da, gehienez.

    Osasun-egoera oso larrian dagoen senitarteko bera zaintzeko eskatzaile bakoitzak eska dezakeen lanaldi-murrizketaren aldia diruz laguntzeko modukoa egutegiko 180 egunekoa izango da, gehienez.

  4. Laguntzen gehienezko iraupena zenbatzeari dagokionez, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren bidez diruz lagundutako eszedentziako eta lanaldi-murrizketako aldiak kontuan izango dira.

Gizarte Gaietan eskuduna den Sailak, sailburuaren Agindu bidez, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzen zenbatekoak onartuko ditu, eta edonola ere, emakumeei eta gizonei emandako laguntzen zenbatekoak berdinak izango direla bermatuko du.

Ebazpen hori garatzeko Aginduan diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez, eta betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratua izanik.

Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egunekoak ez diren bestelako aldietan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.

Inolaz ere ez da diruz lagunduko lanaldi oso baten gaindikina, baldin eta langileak lan-kontratu bat baino gehiago izanik, guztiak batuta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoa gainditzen badu.

  1. Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatiko eta eszedentzia hartzeagatiko laguntzak, eta osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatiko eta eszedentzia hartzeagatiko laguntzak ezin izango dira aldi berean baliatu, baina bai elkarren segidan.

  2. Mendetasun-egoeran dagoen eta Kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin zerikusia duten pertsona bat baino gehiago badaude, honako muga hauek ezarri dira eskubide hori aldi berean baliatu ahal izateko:

    1. mendetasun handia duen pertsona bat zaintzeko, lan-eszedentzia bat eta lanaldi-murrizketa bat, edo gehienez hiru lanaldi-murrizketa aldi berean.

    2. mendetasun larria duen pertsona bat zaintzeko, lan-eszedentzia bat edo gehienez bi lanaldi-murrizketa aldi berean, eta

    3. mendetasun ertaina duen pertsona bat zaintzeko, lanaldi-murrizketa bat.

      Mendetasun-egoeran dagoen senitarteko bakoitzeko eta denboraldi berean eskaera bat baino gehiago badaude, eskaeren sarrera-ordenaren arabera emango dira laguntzak, lehenengo aurkezten direnei lehentasuna emanda.

  3. Osasun-egoera oso larrian dagoen eta Kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin zerikusia duten pertsona bat baino gehiago badaude, eszedentzia baterako diru-laguntza emango da, edo bestela, bi lanaldi-murrizketetarako, aldi berean.

    Osasun-egoera oso larrian dagoen senitarteko bakoitzeko eta denboraldi berean eskaera bat baino gehiago badaude, eskaeren sarrera-ordenaren arabera emango dira laguntzak, lehenengo aurkezten direnei lehentasuna emanda.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

Hurrengo eskabideak laguntzaren jarraipenerako eskaerak aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Diruz laguntzeko moduko jardunean emandako egun bakoitzari dagokion laguntza eskatzeko, egun hori baliatu denetik urtebete igaro baino lehen egin beharko da eskaera.

  1. Gizarte Gaietan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eskuragarri egongo dira eskaerak, eta euskadi.net atarian familia-arloan eskuduna den egoitza elektronikoan ere deskargatu ahal izango dira.

    Eskaerarekin batera, eta diru-laguntza programa honetan onartutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa bada, eskatzaileak baimena emango dio organo kudeatzaileari Foru Aldundietatik zuzenean egiaztatzeko eskatzaileak zerga-betebeharrak beteta dituela. Eskatzaileak ez badu baimen hori sinatzen, egiaztagiria aurkeztu beharko du.

  2. Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzea, nortasun agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren bidez.

    2. Mendetasun-egoeran dagoen senitartekoa zaintzeko eszedentzia hartzeagatiko edo lanaldia murrizteagatiko laguntzaren kasuan, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

    3. Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoa zaintzeko eszedentzia hartzeagatiko edo lanaldia murrizteagatiko laguntzaren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen txostena, senitartekoaren sendagileak egina aurkeztu beharko da.

    4. Eskatzailearen eta senitartekoaren betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia arteko ahaidetasun-harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

    5. Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

      Eskatzailea 17. artikuluaren a) letraren bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiriaz gain, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

    6. Eskatzaileak lan egiten duen erakunde publikoaren edo pribatuaren ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duena:

      Eskubide hori noiz baliatu den.

      Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. Horretaz gain, lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).

      Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

    7. Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

      Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

      Eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria.

      Erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.

    8. Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titular izan beharko du.

    9. Eskatzailearen zinpeko aitorpena, honako hauek adieraziz:

      Ez duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

      Ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

      Ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

  3. Hasierako baliatzealdiaren jarraipena diren baliatzealdietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren f) letran azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu behar da, nahitaez.

    Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko idatz-zatiaren f) eta g) letretan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagozkien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagozkiena.

Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagozkien laguntza ere onartu ahal izango da, betiere aldi bakoitzak segidako 59 eguneko gutxienekoa betetzen badu, esanbidez aipatutako salbuespenak salbuespen.

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

  1. Langabe moduan inskribatuta dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak emango dira, betiere jarraian azalduko diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten eta besteren kontura lan egiten duten langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezteko kontratatzen badira. Egoera horretan dauden pertsonek honako hauek zainduko dituzte:

    1. seme-alabak, eta

    2. mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak,

      baldin eta eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egoera horietan dekretu honetako II. eta III. Kapituluetan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

  2. Era berean, eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen lanpostua betetzeko lehendik denbora partzialeko kontratua zuen langilearen lanaldia luzatzen bada, horretarako ere diru-laguntza emango da.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie; diruz laguntzeko moduko jarduntzat hartuko da lehenengo kontratua edo kontratuaren indarreko sei hilabeteko aldi bakoitza.

Honako hauek izango dute eskubidea Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko: bere kontura lan egiten duen pertsona fisikoak, baita pertsona juridiko pribatuak, sozietate publikoak izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak lantokia, betiere besteren konturako langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak, edo lan-bazkideak kontratatzen badituzte lantoki horietan lan egiteko.

1. 27.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzapenaren kasuan izan ezik, kontratatutako langileak langabe gisa inskribatuta egon beharko du autonomia-erkidegoko, Estatuko edo Europar Batasuneko Enpleguko Zerbitzu Publiko batean.

  1. Besteren kontura lan egiten duten eta seme-alabak edo mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordeztu behar badira, sinatutako bitarteko lan-kontratuaren iraupena egutegiko segidako 59 egunekoa izango da, gutxienez, eta Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete beharko ditu. Horretaz gain, ordeztuko den langilearen kontratuan itundutako lanaldia gutxienez egin beharko du eszedentziagatiko ordezkapenaren kasuan, edo ordeztutako langileak hartutako lanaldi-murrizketaren ehunekoaren baliokidea den lanaldia, baldin eta ordezkapena lanaldia murrizteagatik izan bada.

  2. Kooperatiba-sozietateen kasuan, sozietate horiek iraupen zehatzeko bazkide-kontratua egin beharko dute, seme-alabak edo mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezteko. Kontratu horrek gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako iraupena izango du, eta eszedentziagatiko ordezkapenaren kasuan, ordeztutako langilearen kontratuan itundutako lanaldi bera beteko du, gutxienez; lanaldia murrizteagatiko ordezkapenaren kasuan, aldiz, murriztutako ehunekoaren baliokidea den lanaldia.

  3. Legez edo akordio indibidualaren edo kolektiboaren arabera bermatuko da eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langileari bere lanpostua gordetzea edo bere ohiko lanaldira itzultzea.

  4. Ez da laguntzeko modukoa izango enplegu-emailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa, ez enplegu-emailearen aurreko, ondorengo edo zeharkako senitartekoena (odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna), ezta pertsona juridiko pribatuetako gobernu- eta zuzendaritza-organoetako kideen senitartekoen (arestian aipatu dira) kontratazioa ere.

  5. Onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan beharko dituzte.

  6. Onuradunek Minusbaliatuen Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38. artikuluan eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloko araudian xedatutakoa bete beharko dute, Prebentzio Zerbitzuen Araudia eta gainerako lan-arauak onartzen dituen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak kontratatzen direnean, aurreko artikuluaren bigarren idatz-zatian aipatzen diren kontratuen kasuan, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira, kontzeptu horrengatik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak diruz laguntzen ez duen aldearen pareko zenbatekoan.

  2. Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.

  3. Kooperatiba-sozietatearen Estatutuen arabera, erabaki bada bertako lankide-bazkideak edo lan-bazkideak besteren kontura lan egiten duten langileen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntza emango da.

  4. Sinatutako kontratuari dagokionez, ordeztutako langilearen kontratuan azaltzen den lanaldia gainditzen badu, edo lanaldi-murrizketaren ehunekoa gainditzen badu, ordezkapenarekin bat datorren zati proportzionalaren araberako diru-laguntza emango da, ez gehiago.

  1. Kapitulu honetan arautzen diren laguntzak honako gehienezko denboraldi hauetan emango dira diruz laguntzeko moduko jardun bakoitzeko:

    Egutegiko 548 egun, seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu duen langilea ordezteko.

    Egutegiko 365 egun, mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu duen langilea ordezteko.

    Egutegiko 90 egun, osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu duen langilea ordezteko.

    Egutegiko 1.278 egun, mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztu duen langilea ordezteko.

    Egutegiko 180 egun, osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztu duen langilea ordezteko.

  2. Laguntzen gehienezko iraupena zenbatzeari dagokionez, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren arabera diruz lagundutako aldiak kontuan izango dira.

  1. Egutegiko 59 egunetik 180 egunera bitarteko iraupen jarraitua duten ordezkapenetarako, eskaerak aurkezteko hiru hilabeteko epea izango da, kontratua amaitzen den egunetik hasita.

  2. Egutegiko 180 egunetik gorako iraupen jarraitua duten ordezkapenen kasuan, eskaera bat aurkeztuko da kontratua indarrean dagoen sei hilabeteko aldi bakoitzeko, hiru hilabeteko epean, bakoitza amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

  3. Azken ordezkapenaldiak egutegiko 180 egun baino gutxiago irauten badu, eskaera aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita.

  4. Egutegiko 180 hilabetetik gorako kontratua lehenago amaitzen bada, diru-laguntzaren eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztuko da, amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

  5. Eskaera bakar batean ez da inoiz diruz lagunduko egutegiko 180 egunetik gorako aldirik.

  6. Bi eszedentzia edo lanaldi-murrizketa edo gehiago ordezteko langile bat kontratatzen bada, eskaera bat aurkeztu beharko da kontratuan azaltzen den ordezkapenetako bakoitzeko diruz laguntzeko moduko jardun bakoitzarentzat, aurreko idatz-zatian ezarritako baldintza eta epeen arabera.

  7. Gizarte Gaietan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eskuragarri egongo dira eskaerak, eta euskadi.net atarian enplegu-arloan eskuduna den egoitza elektronikoan ere deskargatu ahal izango dira.

    Eskaerak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

    1. Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa (ordainketak banku bidez egiteko inprimaki normalizatua), entitateak edo eskatzaileak sinatuta eta dagokion banketxeak zigilatuta.

    2. Entitatearen edo eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

    3. Diru-laguntza jaso behar duen kontratua eragin duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria, eskubide horietaz baliatu den pertsonari buruzko honako datu hauek jasotzen dituena:

      Eskubidea baliatuko den denbora.

      Ordura arte egiten zuen lanaldia eta hori zein proportziokoa zen lanaldi osoaren aldean, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.

      Lanaldi-murrizketaren kasuan, murrizketa zenbatekoa den (ehunekoetan) egin ohi zuen lanaldiarekin alderatuta.

      Lanpostua gordetzeko edo ohiko lanaldira itzultzeko bermea.

    4. Besteren kontura lan egiten duten langileen ordezkapenaren kasuan, seme-alabak edo mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duen langilea ordezteko Enpleguko Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, bazkide langilearen edo lan-bazkidearen iraupen mugatuko kontratuaren kopia.

    5. Kontratatutakoaren enplegu-eskatzailearen txartelaren kopia edo, bestela, dagokion Enpleguko Zerbitzu Publikoak emandako agiria, langabe gisa inskribatuta dagoela egiaztatzen duena.

      Jarraian aipatzen diren kasuetan ez da agiri hori aurkeztu beharko:

      Kontratatutakoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa inskribatuta badago. Kasu horretan egoera hori eskaera-orrian adieraziko da.

      2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzatzeen kasuan. Kasu horretan aurretik lanaldi partzialeko kontratazioa zegoela eta kontratua ordezkapena betetzeko helburuarekin aldatu dela egiaztatu beharko da.

    6. Kontratatutako pertsona agertzen den TC2 kotizazio-ereduaren edo Kotizazio Buletin Ofizialaren orrialdeen kopiak, eskatutako epeari dagozkionak.

    7. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Lurralde Zuzendaritzaren edo Kooperatiba Sozietateen kasuan, dagokion entitatearen egiaztagiri eguneratuak, laguntza eskatzen duen entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen dutenak. Zor bat atzeratzea lortzen duen erakundeari ordainketak eguneratutzat joko zaizkio, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.

    8. Entitatea edo eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena.

    9. Entitate eskatzailearen zinpeko aitorpena, Minusbaliatuak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38. artikuluan eta Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko araudian ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duena.

    10. Erakunde edo pertsona eskatzailearen aitorpena, indarreko ekitaldian eta aurreko bietan jasotako «minimis» laguntzei buruzkoa, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak emandakoak izan ezik.

  8. Hasierako baliatzealdien jarraipena diren baliatzealdietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren f) eta g) letretan azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Kapitulu honetan azaldu diren laguntzek Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Erregelamenduan (EB) ezarritako «minimis» araua bete beharko dute. Adierazitako araudia «mininis» laguntzei buruzko Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 2006ko abenduaren 28an argitaratu zen Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean.

Seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntza emango da.

Kapitulu honetan araututako laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

  1. Laguntzaren onuradun familia-unitateko aita edo ama izan daiteke, betiere semea edo alaba adingabea zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan etxekoen unitatearen titular gisa azaltzen bada.

  2. Laguntza jasotzeko eskubidea izateko, onuradunak Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta izan beharko ditu.

    Gizarte Segurantzaren kuotak arauzko epean ordaintzen ez badira, epe horretan ordaindu ez diren denboraldietako kuotei dagokien laguntza automatikoki galduko da.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Onuradunak etxekoen unitatearen titular gisa azaldu beharko du etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan.

    2. Eskaera aurkezten denean eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egon beharko du.

      Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.

    3. Onuradunak eta seme edo alabak betiere kontratatutako langileak seme edo alaba hori zaindu behar badu bizileku berean bizi eta bertan erroldatuta egon beharko dute diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.

    4. Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak ordainduriko jardueraren bat gauzatu beharko dute bai besteren kontura, bai norberaren kontura, edo, bestela, lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute, gutxienez.

    5. Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lanaldiaren iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da.

      Kategoria bereziko familia ugariak salbuetsita daude; izan ere, gurasoetako batek lanaldia murriztuta izan dezake.

    6. Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du.

  2. Familia-unitate bakoitzak Kapitulu honetan aurreikusitako laguntza bat baino ez du jasoko.

  3. Ez da inolaz ere diruz laguntzeko modukoa izango onuradunaren ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa.

  1. Laguntzari dagokionez, onuradunak Gizarte Segurantzari egindako ekarpena hartuko da erreferentziatzat; hain zuzen ere, seme-alaba adingabeak zainduko dituen langilearen kontratazioa dela-eta onuradunak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena, legez dagokiona.

  2. Familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoan honako hau hartuko da erreferentziatzat: enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziari egindako kotizazioaren eta Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritako hobariaren artean dagoen aldea.

  3. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarriko da, eta hori kalkulatzeko familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-maila eta familia-unitatean bizi diren kideen kopurua hartuko dira kontuan.

    1. Errenta-maila honela ezarriko da: zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarriaren baturaren arabera.

    2. Horren arabera ezarritako familia-errenta etxekoen unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituko da. Adierazitako koefiziente hori kalkulatzeko, familia-unitateko kide bakoitzari dagokion koefizientea jarraian azalduko direnetatik aplikatu eta guztiak batu egingo dira. Hona hemen koefiziente horiek:

      Bi gurasoko familia-unitatea osatzen duen eskatzailea: 1,00.

      Ezkontidea edo bikotekidea: 0,5.

      Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bakoitza: 0,3.

      Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bakoitza, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua duela: aurreko koefizienteari 0,3 gehituta.

      Ezkontiderik edo bikotekiderik gabeko eskatzailea: 1,3.

  4. Gizarte Gaietan eskuduna den Sailak, sailburuaren Agindu bidez, familia-errenta estandarizatuaren atalasean onartuko ditu, baita aplikatu beharreko dagozkien laguntza-ehunekoak ere.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitako errenta-maila kalkulatzeko zenbatu daitezkeen zerga-oinarri orokorra eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarria honako hauek izango dira: laguntza eskatu den zergaldiaren aurreko bi zergaldiei buruzko zergaldiari dagozkionak.

  2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) aitortu beharrik ez duten eskatzaileei dagokienez, Foru Ogasunen organo kudeatzaileek zenbatuko dute haiei dagokien errenta. Jarraian, errenta hori aditzera emango dute, zerga-arlokoak ez diren xedeetarako informazioa emateari buruzko Lankidetza Hitzarmenak betez.

    Eskatzaileak ez badu baimena sinatzen Foru Ogasunen organo kudeatzaileak errenta-maila zehazteko behar duen informazioa lortzeko, eta ez badu horri buruzko ziurtagiririk aurkezten, familia-errenta estandarizatua atxikiko zaie, laguntzaren gutxieneko ehunekoa ezarriz.

  3. Gai hau arautzen duen araudiaren arabera eskatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zerbaren (PFEZ) aitorpena aurkeztu behar badu, eta Foru Aldundiek emandako informazioaren arabera ez badu aurkeztu, laguntza-eskaera ukatu egingo da.

Hona hemen diruz laguntzeko moduko aldiaren iraupena: kontratatutako zaintzaileak zaindu behar duen semearen edo alabaren jaiotza, adopzioa, harrera (adopzio aurrekoa edo iraunkorra) edo tutoretza gertatu ondoko hamazazpigarren astetik seme edo alaba horrek hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra bitarte.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

Hurrengo eskabideak laguntzaren jarraipenerako eskaerak aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Diruz laguntzeko moduko jardunean emandako egun bakoitzari dagokion laguntza eskatzeko, egun hori baliatu denetik urtebete igaro baino lehen egin beharko da eskaera.

  1. Gizarte Gaietan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eskuragarri egongo dira eskaerak, eta euskadi.net atarian familia-arloan eskuduna den egoitza elektronikoan ere deskargatu ahal izango dira.

  2. Lehenengo eskaeran familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren baimenak sinatu behar dira, organo kudeatzaileak zuzenean Foru Aldundietatik lor dezan dekretu honen 41. artikuluan aipatzen den errenta-maila; horrekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

    1. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzea, nortasun agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren bidez.

    2. Ezkonduta egonez gero, ezkontzaren ziurtagiria.

    3. Izatezko bikotearen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan inskribatuta ez badaude, egoera hori egiaztatu egin beharko da.

    4. Eskatzailearen eta seme edo alabaren betiere seme edo alaba hori zaintzeko kontratatu bada etxeko langilea arteko seme-alabatasuneko harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

    5. Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskatuko da.

    6. Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

      Eskatzailea 39.1.b) artikuluaren bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko du(t)en erroldatze-ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

    7. Gurasoen ezkontza deuseztatu bada, edo banandu edo dibortziatu badira, eskatzaileari edo bere ezkontide nahiz izateko bikotekideari etxeko langileak zaindu behar duen semearen edo alabaren zaintza eta babespea esleitzen dion epai judizialaren kopia.

    8. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako alta-dokumentuaren kopia.

    9. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izanaren ziurtagiria, eskatutako hilabeteetan.

    10. Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa bide telematiko bidez lortzerik ez badago, honako hauek aurkeztuko dira:

      Administrazioak egindako ordainketaren kopia. Ordainketa hori familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) deklarazioari (baterakoa edo bakoitzarena) dagokiona da eta laguntza eskatzen ari den urtearen aurreko bi urteei buruzko zergaldiari dagokio.

      Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, kontratatutako zaintzaileak zainduko duen semearen edo alabaren zaintza eta babespea esleitu zaion aitaren edo amaren errenta-aitorpenari dagokionez Administrazioak egindako likidazioaren kopia aurkeztu beharko da.

      Salbuetsita daudelako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena egin ez dutenek salbuetsita daudela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Egiaztagiri hori dagokion Erakundeak eman beharko du.

    11. Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama besteren konturako langileak badira, jarduera gauzatzen duten sektoreko lanaldiari dagokionez, haiek betetzen duten lanaldiaren iraupena egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, lan egiten duten erakunde publikoak edo pribatuak egina.

      Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama norberaren konturako langileak badira, haien jarduera egiaztatu beharko dute Gizarte Segurantzaren kotizazioari dagozkion azken ordainagiriak aurkeztuz.

      Kategoria bereziko familia ugarien kasuan, gurasoetako batek lanaldia murriztua badu egoera hori aipatu egin beharko da.

    12. Familia-unitatea osatzen duten aitari edo amari lanerako ezintasun absolutua onartu badiote, zirkunstantzia hori egiaztatzen duen dokumentua.

    13. Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bati % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartu bazaio, organo eskudunak emandako indarreko desgaitasun-mailaren berri ematen duen ziurtagiria.

    14. Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titular izan beharko du.

    15. Eskatzailearen zinpeko aitorpena, honako hauek adieraziz:

      Ez duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

      Ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

      Ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

  3. Hasierako baliatzealdiaren jarraipena diren baliatzealdietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren i) letran azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu behar da, nahitaez.

    Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko idatz-zatiaren f), i) eta k) letretan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagozkien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagozkiena.

Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagozkien laguntza ere onartu ahal izango da.

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daitezke, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.

1. II., III. eta V. Kapituluetan aurreikusitako laguntzak bide elektronikoz izapidetu daitezke.

  1. Laguntza hauek izapidetzeko bide elektronikoak erabiltzeko jarraibideak eta prozedura euskadi.net atarian familia-arloan eskuduna den organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Aurkeztu beharreko eskaerak eta dokumentazioak arau honetan ezarritako betebehar guztiak biltzen ez baditu, edo horien edukia osatu gabe dagoela aintzat hartzen bada, eskatzaileari eskaera egingo zaio 10 laneguneko epean dokumentazioa osatu edo hutsegiteak konpon ditzan. Halaber, horrelakorik egiten ez badu, haren eskaera baliogabetuko dela jakinaraziko zaio, eta Administrazioak eskaera horri buruzko esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi beharko dio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992, Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

  1. Dekretu honen II., III. eta V. kapituluetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzari dagokio.

  2. Dekretu honen IV. kapituluan araututako laguntza kudeatzeko eskumena Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari dagokio.

  3. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak emateko eta, hala badagokio, ukatzeko, organo kudeatzailearen zuzendariak dagokion esanbidezko Ebazpen indibidualizatua emango du.

  4. Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita; epe hori igaro eta interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntza emantzat hartuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoari dagokionez.

  5. Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, indarreko legeriaren arabera.

  6. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunei laguntzak eman, eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

1. II. kapituluan aurreikusitako laguntzak ez dira bateragarriak izango V. kapituluan araututakoekin, ezta V. kapitulukoak II. kapitulukoekin ere.

  1. Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren VI. kapituluaren babesean diruz lagundutako eszedentziak eta lanaldi-murrizketak ez dira bateragarriak izango dekretu honetan aurreikusitako laguntzekin.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira Administrazio Publikoek xede horri begira eman edo ezar ditzaketen bestelako laguntzekin, aurreko artikuluan xedatutakoa izan ezik.

  2. Laguntza bat baino gehiago jasotzen bada, honako muga hauek hartuko dira kontuan:

    II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntzetan ezin izango da gainditu dekretu honen bidez diruz lagunduko eszedentziak edo lanaldi-murrizketak eragindako soldata-ordainsariaren gutxitzea.

    IV. kapituluan aurreikusitako laguntzetan ezin izango da gainditu kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100a, edo kooperatiba-sozietateek iraupen jakin baterako bazkide langileak edo lan-bazkideak kontratatzen badituzte, eta sozietateen Estatutuek beren langile bazkideak langile autonomoekin parekatzea erabaki badute, ezta gutxieneko kotizazio-oinarriaren gainean kontingentzia arruntengatik, aldi baterako ezintasuna izan ezik, kotizazio mota aplikatzearen ondorioz ateratzen den kuotaren pareko zenbatekoaren % 100a ere.

    V. kapituluan aurreikusitako laguntzetan ezin izango da gainditu etxekoen unitatearen titularrak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziari legez ordaindu behar dion kotizazioaren % 100a.

  3. Laguntza bat baino gehiago jasotzen bada, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, emango duen laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, beti, muga gainditzen duen gaindikinaren hein berean.

  1. Dekretu honen xedea betetzeari begira bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontu-arloko lege-mailako arauetan horretarako propio ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan emango diren laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko izendatutako diru-kopurua. Halaber, indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, laguntzen bolumen osoak ezin izango du horrela eguneratutako kopurua gainditu.

  2. Aurrekontuan helburua betetzeko behar besteko kreditu ez badago, laguntza ez da onartuko, eta, hartara, dekretu honek eta garapen-arauek beste laguntza batzuk emateko duten eraginkortasuna baliogabetuta geratuko da. Horregatik, dekretu hau indarrean dagoen bitartean ekitaldi ekonomiko batean esleitutako kreditua agortzen bada, organo kudeatzailearen goreneko kargudunak administrazio-ebazpena emango du zirkunstantzia horren berri emateko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, bertan, aipatutako kreditua noiz agortu den adieraziko da.

  3. Aurrekontu-ekitaldi batean laguntzak jasotzeko eskaerei erantzuterik ez badago ekitaldi horren aurrekontu-kredituak kontuan hartuta, eskaera horiek hurrengo ekitaldiko kredituei esleitzeko aukera izango da, eskaera berriz ere aurkeztu behar izan gabe, baldin eta eskaera horiek dekretu honetan laguntzak lortzeko ezarritako betebeharrak betetzen badituzte.

  4. Publizitate-printzipioa betetzearren, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, sailburuaren Aginduaren bitartez, urtetik urtera emango du dekretu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-zuzkiduraren berri, edo, hala badagokio, zuzkidura hori eguneratzetik eratorriko den zenbatekoaren berri.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak dekretu honen helburuak betetzen direla bermatzeko behar diren ikuskapen- eta kontrol-jarduerak egiteko aukera izango du.

Azaroaren 11ko 1/1977 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharretan aplikagarri gertatzen direnak betetzeaz gain, diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek bete behar dituzte:

  1. Diruz lagundutako egoeren xedea edo izaera funtsean aldatzen duen aldaketaren bat sortzen bada, horren berri ematea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, eta Sail horri laguntzea jarduera horiek egiaztatu eta ikuskatzen, baita egoera horien jarraipena eta kontrola egiterakoan ere.

  2. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedea fiskalizatzeko eginkizunak betetze aldera.

Laguntzak jaso dituzten onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan sartzen badira, edo dekretu honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan, baita diru-laguntza emateko Ebazpenean ere, ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, organo kudeatzailearen zuzendariak, dagokion ebazpenaren bidez, ordaindu gabeko kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak gehi diru-laguntza ordaindu zitzaionetik sortutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen itzuli beharra, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru laguntzen bermeen eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena ezarritakoa betearaztean dagozkien gainerako ekintzak alde batera utzi gabe. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien lege-ondorioetarako, eta erantzukizunen erregimena Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

Lehenengoa. Seme-alabak edo mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzen eta seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzen araubide iragankorra.

  1. Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera eman diren edo izapidetzen ari diren laguntzak, eta 2010eko martxoaren 31ra bitarte (egun hori barnean hartuta) baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunak lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren bidez arautuko dira.

  2. Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren babespean hasi, eta 2010eko apirilaren 1etik aurrera etenik gabe garatu diren diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntzaren eskaera dekretu hau indarrean hasten denetik aurrera egin ahal izango da, betiere 11.3 artikuluan, 24.3 artikuluan eta 44.3 artikuluan aurreikusitako eskabide erraztuen bidez (dagokion laguntza-ildoaren arabera).

    Bigarrena. Seme-alabak edo mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzen araubide iragankorra.

  1. Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko egindako kontratuengatiko laguntzak Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren bidez arautuko dira, baldin eta 329/2003 Dekretu horren VI. kapituluan aurreikusitakoaren babespean eman badira.

  2. Seme-alabak edo mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko egindako kontratuengatiko laguntzak Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren babespean eman badira edo izapidetzeen ari badira, baita 2010eko apirilaren 1a baino lehen hasitako diruz laguntzeko moduko jardunak ere 118/2007 Dekretu horren arabera arautuko dira; diruz laguntzeko moduko jarduntzat hartuko da lehenengo kontratua edo kontratuaren indarreko sei hilabeteko aldi bakoitza.

Lehenengo eta bigarren Xedapen Iragankorretan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretua indargabetu da, baita dekretu honen edukiaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko gainerako xedapen guztiak ere.

Lehenengoa. Arau-garapena.

Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.

Bigarrena. Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (17)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.