Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

155/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa, «Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sortzeko dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 3240
  • Xedapen-zk.: 155
  • Xedapen-data: 2010/06/08
  • Argitaratze-data: 2010/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren bitartez «Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sortzea erabaki zen, 2. artikuluan haren estatutuak onartu ziren, zeinen idazketa osoa Dekretuaren eranskinean jasota baitago, eta 3. artikuluan haren helburu soziala finkatu zen. Honako hauxe da helburu hori:

Etxebizitza Hutsaren Programa delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honakoak: aipatu bezalako etxebizitzak birgaitu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.

Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, ezein lagapen-tituluren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

Etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.

Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein eskudun organismoei direlako etxebizitzak eskura jarriaz.

Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreango araudiak zehaztutakoarekin bat etorriaz, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoazbaliatzeko bitartekaritza, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.

Aipatu sozietate publikoa sortzeko justifikazioko memorian dagoeneko adierazten zen errentamendu-kudeaketan espezialista izateak ateak irekitzen zizkiola alokairuetarako sozietate publiko berriari etorkizunean Jaurlaritzaren zein horretan interesatutako beste erakunde publikoen etxebizitza-parke publikoko errentamenduak kudeatzeko. Halaber, Alokabideren etxebizitza-parkea kudeatzeko aukera ikusten zen, baldin eta haren Administrazio Kontseiluak erabaki hori hartuko balu.

Etxebizitza bat jabetzan hartu ezin duten pertsona edo bizikidetza-unitateen premiei erantzuteko, higiezin-ondare propioa sortu eta kudeatzeko gaitasuna duen bitarteko juridiko aproposa izan daiteke Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetako Sozietate Publikoa SA, betiere Jaurlaritzaren alokairu-sustapen publikoko politikaren barnean. Horretarako, eman nahi zaion sozietate-jarduera berriari egokitu behar zaio bere xede soziala, eta esleipen berrietara egokitu funtzionamendu-egitura.

Horiek horrela, Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetako Sozietate Publikoa SAren Administrazio Kontseiluak, 2010eko martxoaren 25ean egindako bileran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari merkataritzako sozietate horren estatutu sozialak aldatzeko proposamena aurkeztea. Indarreko estatutuen 2. artikuluari xede sozialari buruzkoa dena VII. paragrafo bat eta VIII. bat ere eranstean datza proposamena, hau da, batetik bere xede soziala etxebizitzak erosteko eta saltzeko aukerara zabaltzea gero etxebizitzok alokairuan emateko edo saltzeko (VII paragrafoa), eta bestetik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren tresna propio eta zerbitzu tekniko gisa kokatzea Sozietatea, betiere Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30/2007 Legeko 24.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (VIII paragrafoa).

Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren Estatutu Sozialak uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren 2. artikuluan onartuta daude, eranskinean jasotzen da estatutuen idazketa osoa, eta dekretuaren 3.1 artikuluan finkatuta dago Sozietatearen xede soziala. Beraz, beharrezkoa da 126/2007 Dekretuari aldaketak egitea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseilua Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetako Sozietate Publikoa SAren Akziodunen Batzar Orokor eraturik, kapital sozial guztia ordezkatuta egonik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bazkide bakar den aldetik dagozkion eskubideak erabiliz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko ekainaren 8ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren

Lehenengoa. Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sortzea erabakitzen duen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua aldatzea. Artikulu horri bi paragrafo berri gehitzen zaizkio, VII. eta VIII. zenbakia izango dutenak, eta honako idazketa izango du aurrerantzean:

  1. Sozietatearen xede soziala hauxe da:

    Etxebizitza Hutsaren Programa delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honakoak: aipatu bezalako etxebizitzak birgaitu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.

    Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, ezein lagapen-tituluren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

    Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.

    Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein eskudun organismoei direlako etxebizitzak eskura jarriaz.

    Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreango araudiak zehaztutakoarekin bat etorriaz, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

    Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.

    Lehenengo helburu errentatzea duten higiezinak erosi eta saltzea, erositako etxebizitzak euren akuradunei edo horiei ez bada hirugarren batzuei eskualdatzeko aukera alde batera utzi gabe.

    Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30/2007 Legeko 24.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Sozietatearen kapital sozialean partaide diren gainerako erakundeen eta haien mendeko erakunde autonomo eta gainerako erakunde publikoen tresna propio eta zerbitzu tekniko izaera du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk.

    Sozietatearen kapital osoa titulartasun publikokoa izango da, eta bere oinarrizko jarduera tresna propio eta zerbitzu teknikoa deneko erakundeekin burutuko du.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta Sozietatea tresna propio eta zerbitzu tekniko deneko gainerako erakundeek Sozietatearen xede sozialarekin zerikusia duten lan, zerbitzu eta jarduerak egiteko eskatu ahal izango diote Sozietateari, betiere horrek administrazio-ahala erabiltzea ez badakar.

    Sailak edo erakunde gomendatzaileak bere aldetik ezarritako jarraibideen arabera egin beharko ditu Sozietateak kudeatzeko gomendio bitartez agindutako lanak.

    Aipatu kudeatzeko gomendioak tresna-izaera dute eta ez kontratuzkoa; beraz, barrukoak, agindupekoak eta menpekoak dira ondorio guztietarako. Sozietateak betebeharrekoak izango dira, Sozietatea atxikita dagoeneko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailaren arau organikoek izendatutako organoak ezarritako salneurrien arabera ordainduko dira, ekonomia- eta finantza-nahikotasunaren irizpideari jarraituz eta tresna propio eta zerbitzu tekniko deneko gainerako erakundeen partaidetzarekin.

    Tresna propio eta zerbitzu tekniko gisa Sozietateari agindutako ezinbesteko jarduerak proiektu, memoria edo beste dokumentu tekniko batzuetan zehaztuko dira, kasuen arabera, eta dagokien aurrekontuan baloratuko, betiere ezarritako salneurrien arabera.

    Tresna propio eta zerbitzu tekniko izatearen ondorioz, tresna propio deneko erakundeek deitutako lizitazio publikoetan ezingo du parte hartu Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk; halere, lizitatzailerik aurkezten ez denetan lizitazioen helburu diren zerbitzua esleitu ahal izango zaie.

Bigarrrena. Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietate publikoaren estatutuetako 2.1 artikulua aldatzea, xede sozialari buruzkoa. Estatutuok uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuaren eranskinean jasota daude eta dekretu horren beraren 2. artikuluaren bitartez onartu dira. Idazketa berriari aurreko puntuan ezarritako VII. eta VIII. paragrafoak gehitzen zaizkio.

Hirugarrena. Notario aurrean azaldu eta eskritura publikoa eta dekretu hau behar bezala betearazteko beharrezkoa den beste edozein dokumentu publiko zein pribatu emateko ahalmena ematea Alberto Arzamendi Ceciaga jaunari, harik eta egokitutako estatutuak Merkataritza Erregistroan inskribatu arte.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Gernika-Lumon, 2010eko ekainaren 8an.

Lehendakaria

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.