Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

122/2010 DEKRETUA, apirilaren 20koa, Batxilergoko curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2356
  • Xedapen-zk.: 122
  • Xedapen-data: 2010/04/20
  • Argitaratze-data: 2010/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak xedatzen duenez, autonomia-erkidego bakoitzak ezarri behar du bere irakaskuntza arautuen curriculuma. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen dio irakaskuntzari dagokion guztiaren gaineko eskumena, hau da, mailak eta graduak, modalitateak eta espezialitateak. Eskumen horretaz baliatuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegorako Batxilergoaren curriculuma, eta otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua argitaratu zuen, Batxilergoko curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (otsailaren 27ko EHAA).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari beharrezkoa iruditu zaio otsailaren 27ko 23/2009 Dekretua aldatzea, koherentzia egon dadin oinarrizko izaerarekin finkatutako gutxieneko irakaskuntzen eta dekretu horren artean eta, halaber, elebitasun integratzaile bat egon dadin, Euskararen Normalizazioari buruzko 10/1982 Oinarrizko Legearen arabera (azaroaren 24koa), eta Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legearen arabera (otsailaren 19koa). Bi lege horietan finkatzen da bi hizkuntza ofizialak ikasi beharra, familien aukera-askatasuna errespetatuz.

Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza, eta gaztelania ofizialak dira Euskadin, eta horregatik herritar guztiek dute hizkuntza biok ezagutu eta erabiltzeko eskubidea. Euskararen kasuan, irakaskuntza funtsezko ardatza izan da bere ezagutza zabaltzeko, eta ardatz izaten jarraitu behar du. Hortaz, euskarak lehentasuna izan beharko du hezkuntzan; izan ere, hizkuntza ofizial horren ezagutza urriagoa da dekretu honetan jasotako helburuetarako. Lehentasun hori bat etorriko da Euskararen Aholku Batzordearen Euskara 21 txostenak ematen dituen gomendioekin.

Euskal Herria terminoa erabiltzeko modua ere aldatu da. XVI. mendeaz geroztik, termino hori euskal literaturaren historiako zenbait testutan finkatuta dago- eta testu horietatik gizartean erabiltzera pasatu da-, hizkuntza- eta kultura-kontzeptu bat izendatzeko, baina ez lurralde-izatea edo izate politiko-administratiboa; kontzeptu hori, ostera, Euskal Autonomia Erkidego edo Euskadi terminoek jasotzen dute, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren edukiaren arabera.

Azkenik aldaketa batzuk sartu dira Auzitegi Gorenaren epaiaren ondorioz: ezeztatu egiten da azaroaren 2ko 1467/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluaren 2. idatz-zatia, eta horrek eragina du otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuaren 24.2 artikuluan.

Horrenbestez, dagokion txostenak igorri ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2010eko apirilaren 20an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Batxilergoko curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, honela idatzita geratuko da:

Bat. Hitzaurreko aldaketak.

Hamabosgarren eta hemezortzigarren paragrafoak ezabatuta geratuko dira.

Bi. 2. artikuluaren 1. paragrafoa, Batxilergoaren antolamendurako arau orokorrei buruzkoa, honela idatzita geratuko da:

  1. Batxilergoa derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondorengoaren zati da eta bi mailatan banatzen da. Hainbat modalitate ditu, modu malguan antolatzen da eta, hala balegokio, modalitate bakoitzaren barruan hainbat bidetan, ikasleak bere helburu eta interesen araberako prestakuntza espezializatua jaso ahal izan dezan edo, amaitutakoan, bizitza aktiboan hasteko aukera izan dezan.

    Erregimen arruntean, ikaslea Batxilergoa ikasten egon ahal izango da lau urtez, ondoz ondokoak edo ez.

Hiru. 2. artikuluaren 4. paragrafoa, Batxilergoaren antolamendurako arau orokorrei buruzkoa, ezabatzea:

  1. artikuluaren 4. paragrafoa, Batxilergoaren antolamendurako arau orokorrei buruzkoa, ezabatuta geratuko da.

    Lau. 4. artikuluaren 3. paragrafoa, Batxilergoaren helburuari buruzkoa, honela idatzita geratuko da:

    1. Ikasleak Batxilergoarekin loturiko gaitasunak lortzeko gaitzea, eta goi-mailako ikasketak egiteko prestatzea.

    Bost. 5. artikuluaren 4. paragrafoa, Batxilergoko gaitasunei buruzkoa, honela idatzita geratuko da:

    4. b), e), f) eta h) gaitasunak Batxilergoko modalitate guztien zeharreko oinarrizko gaitasunak dira eta gai guztietan garatzen dira; a), c), g) gaitasunak diziplina arteko oinarrizko gaitasunak dira eta gaitasun horiekin loturiko modalitateko eta aukerako gaien bidez garatzen dira batez ere, baina ez soil-soilik. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna zeharreko zein diziplina artekotzat hartzen da.

    Sei. 6. artikuluaren, Batxilergoaren helburuei buruzkoa, 1. paragrafoko e) letra honela idatzita geratuko da:

    1. Herritartasun demokratikoz jardutea ikuspegi orokor batetik eta kontzientzia zibiko arduratsua lortzea, Espainiako Konstituzioaren, Euskal Autonomia Estatuaren eta giza eskubideen balioetan oinarritua, iraunkortasunari mesede egiten dion gizarte zuzen eta bidezkoa eraikitzeko erantzukizuna sustatzeko.

    Zazpi. 6. artikuluaren, Batxilergoaren helburuak, 1. paragrafoari j) eta k) letra berriak gehitzea.

  1. artikuluaren, Batxilergoaren helburuak, 1. paragrafoari j) eta k) letra berriak gehitu zaizkio:

    1. Arterako eta literaturarako sentsibilitatea garatzea, bai eta irizpide estetikoa ere, prestakuntza-iturri eta kultura-altxor gisa.

    2. Nork bere kabuz heziketa fisikoa eta kirola erabiltzea garapen pertsonala eta gizarteratzea hobetzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko.

    Zortzi. Zientziak eta Teknologia modalitateko b) letraren idazketa berria, 6. artikuluaren, Batxilergoaren helburuei buruzkoa, 2. paragrafoan.

    1. Ikerketaren eta metodo zientifikoen oinarrizko elementuak ulertzea, horiei loturiko prozedurak praktikan jartzea, errealitatearen interpretazio eta esku-hartze onena egiteko tresna matematikoak erabiltzea, modu kritikoan ezagutzea eta balioestea zientziaren eta teknologiaren ekarpena bizi-baldintzak aldatzeko, eta ingurumenarekiko sentsibilitatea eta errespetua sendotzea.

    Bederatzi. Zientziak eta Teknologia modalitateko c) letra ezabatzea, 6. artikuluko, Batxilergoaren helburuak, Batxilergoaren helburuei buruzkoa, 2. paragrafoan.

    Zientziak eta Teknologia modalitateko c) letra ezabatu da, 6. artikuluko, Batxilergoaren helburuei buruzkoa, 2. paragrafoan.

    Hamar. 7. artikuluari, Egiturari buruzkoa, bi paragrafo berriak gehitzea.

  2. artikuluari, Egiturari buruzkoa, 6.paragrafoa eta 7.paragrafoa txertatu zaizkio:

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko baldintzak jarriko ditu, Batxilergoaren lehenengo maila modalitate jakin batean egin duen ikasleak modalitate desberdin batean egin ahal izan dezan bigarren maila.

      I. eranskinak adierazten duen moduan, aurrezagutzak behar dituzten Batxilergoko ikasgaiak lehentasun-hurrenkera baten mende daude, eta haiekin lotutako aurreko ikasgaiak gainditu ondoren soilik ikasi ahal izango dira, edo, hala ez bada, ezagutzen maila egokia duela adierazteko berariazko froga gainditu ondoren.

    Hamaika. 8. artikuluaren, Ikasgai Orokorrei buruzkoa, 2. paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    1. Honakoak izango dira Batxilergoko ikasgai orokorrak:

      Lehenengo maila:

      Mundu garaikiderako zientziak.

      Gorputz-hezkuntza.

      Filosofia eta herritarrak.

      Euskara eta literatura I.

      Gaztelania eta literatura I.

      Atzerriko hizkuntza I.

      Bigarren maila:

      Filosofiaren Historia.

      Espainiaren Historia.

      Euskara eta literatura II.

      Gaztelania eta literatura II.

      Atzerriko hizkuntza II.

    Hamabi. 17. artikuluaren berridazketa, Curriculuma.

  1. artikulua, Curriculuma, honela berridatzi da:

    1. Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Batxilergoko curriculum gisa ulertzen dira ikasketa horietako gaitasunak, helburuak, edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio-irizpideak.

    2. Ikasgaien helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak III. eranskinean agertzen dira, bai eta gaitasunak lortzeko orduan ikasgai bakoitzak egiten duen ekarpena ere.

    Hamahiru. 18. artikuluko, Oinarri pedagogikoei buruzkoa, 4. paragrafoaren berridazketa.

  2. artikuluaren, Oinarri pedagogikoei buruzkoa, 4. paragrafoa honela berridatzi da:

    1. Batxilergoko ikasgaien programazio didaktikoetan irakasleek ikasgai bakoitzean aurreikusitako helburuak lortzeko garatuko dituzten estrategiak agertuko dira, bai eta irakurtzeko interesa eta ohitura eta jendaurrean egoki adierazteko gaitasuna pizten duten jarduerak, eta informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera ere.

    Hamalau. 20. artikuluaren berridazketa, Elebitasuna eta eleaniztasuna.

  1. artikulua, Elebitasuna eta eleaniztasuna, honela idatzita geratuko da:

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak neurri egokiak hartuko ditu hezkuntza-sistema elebiduna finkatzeko, Batxilergoa amaitzean Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna indartzeko. Horretarako, ikastetxeek euskara eta gaztelania gehituko dute, bi hizkuntzetan ulertu, adierazi, hitz egin eta idazteko trebetasunetan benetako gaitasuna lortzeko, biak harremanetarako eta erabiltzeko hizkuntza gisa erabili ahal daitezen eremu pertsonal, sozial edo akademiko guztietan.

    2. Aurreko idatz-zatian aipatutako helburuak lortzeko, ikastetxe bakoitzak Dekretu honetan ezarritako curriculum-planteamenduak zehaztu eta bere inguruabarretara egokituko ditu, hizkuntza-proiektua kontuan izanik eta irakas-hizkuntza ezberdinak aintzat hartuz, era horretan elebitasuna ikasgai bakoitzaren curriculum-edukiak irakastearekin elkartzeko.

    3. Ikasleak elebitasunetik eleaniztunerantz joateko helburua lortzeko, ikastetxeek atzerriko hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko indartze-neurriak ezarriko dituzte, bi hizkuntza ofizialetarako aurreikusitako gaitasun-maila bermatuz. Horretarako, atzerriko hizkuntza horietan eduki edo ikasgai batzuk eman ahal izango dituzte, zehazten diren baldintzetan.

    4. Batxilergoko ikasgaietako bat atzerriko hizkuntzan ematea erabakitzen duten ikastetxeek, hirutik bi ordura gutxitu ahal izango dute Atzerriko hizkuntza I eta IIko gutxieneko ordutegia.

    5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proba homologatuak burutzea ahalbidetuko du, Batxilergoko ikasleek ikasitako hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofiziala lor dezaten, eta hizkuntzen ikasketetarako sarrera sustatuko du.

    Hamabost. Aniztasunari erantzuteari buruzko 21. artikuluko 4. paragraforen berridazketa.

    Aniztasunari erantzuteari buruzko 21. artikuluaren 4. paragrafoa honela berridatzi da:

    1. Ikastetxeek har ditzaketen neurrien artean, bereziki hauek dira garrantzitsuak:

      1. Bigarren mailara pasatu arren gainditu gabeko ikasgaiak dituzten ikasleentzako indartze-programak.

      2. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei curriculuma egokitzea eta ikasgai jakinak salbuestea.

    Hamasei. 24. artikuluaren berridazketa. Maila berean urtebete gehiago geratzea.

    Maila berean urtebete gehiago geratzeari buruzko 24. artikulua honela idatzita geratuko da:

    1. Bigarren mailara pasatzen ez diren ikasleek urtebete gehiago geratu beharko dute lehenengo mailan, eta maila osoa egin beharko dute ebaluazio negatiboa duten ikasgaiak lau baino gehiago badira.

    2. Bigarren mailara pasatzen ez direnek eta hiru edo lau ikasgaitan ebaluazio negatiboa dutenek aukeran izango dute:

      1. Berriro Batxilergoaren 1.an matrikulatzea oso-osorik, lortutako kalifikazio guztiei uko eginez.

      2. Berriro Batxilergoaren 1.an matrikulatzea oso-osorik, gainditutako ikasgaien prestakuntza sendotzeko eta kalifikazioa hobetzeko aukerarekin. Kalifikazioa apalagoa balitz, aurreko urtekoari eutsiko zaio.

      3. Ebaluazio negatiboa izan duen ikasgaietan matrikulatzea. Ikastetxeen antolamendu-aukeren arabera, ikastetxeko Zuzendaritzaren ustez ikaslearen prestakuntzarako egokiak diren beste ikasgaiak ere egin ahal izango ditu, nahi badu.

        Nolanahi ere, ikastetxeek adin txikiko ikaslearen aita, ama edo legezko tutorearen baimena eskatuko dute, aukeratutako ikasgaia egiteko.

    3. Bigarren maila amaitzean ikasgai batzuetan ebaluazio negatiboa duten ikasleek ikasgai horietan matrikulatu ahal izango dira, gainditutako ikasgaiak berriz ikasi behar izan gabe.

    Hamazazpi. Ebaluazio- eta mugikortasun-agiri ofizialei buruzko 26. artikuluaren bigarren paragrafoaren berridazketa.

  1. artikuluaren 2. paragrafoa honela idatzita geratuko da, ebaluazio- eta mugikortasun-agiri ofizialei buruzkoa:

    1. Batxilergoko ikasketen historiala eta ikastetxez aldatzearen txosten pertsonala dira oinarrizko agiriak. Hezkuntza-administrazio bakoitzak araututako curriculuma agertu beharko dute beti eta, Autonomia Erkidegotik kanporako direnean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 36.3 artikuluak dioena beteko da.

    Hemezortzi. Ikastetxeko curriculum-proiektua egiteari buruzko 30. artikuluari hiru paragrafo berri gehitzea.

    1. Ikastetxeetako irakasleek autonomia izango dute hezkuntza-maila honetako material didaktikoak aukeratzeko, baldin Dekretu honen eranskinean finkatutako curriculumera moldatzen badira.

    2. Testuliburuak eta bestelako materialak eskuratu eta argitaratzeko ez da beharko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimenik. Nolanahi ere, liburu eta materialon zorroztasun zientifikoa eta hizkuntza egokitu egin beharko zaizkio ikasleen adinari eta dekretu honetan araututako curriculumari. Era berean, gure ordenamendu juridikoaren oinarriak, balioak, askatasunak, eskubideak eta betebeharrak islatu eta sustatu beharko dituzte, bai eta Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legearen (otsailaren 19koa), Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren (maiatzaren 3koa), eta Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzko Lege Organikoaren (abenduaren 28koa) oinarriak eta balioak ere, eta horietara moldatu behar du hezkuntza-jarduera osoak.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokio ikastetxeek beren pedagogia-autonomia erabiliz aukeratutako testu-liburuak eta gainerako curriculum-materialak ikuskatzea, ikaskuntzako eta irakaskuntzako elementu guztiak ikuskatzeko ohiko prozesuaren baitan.

    Hemeretzi. 31. artikuluaren 2. paragrafoa honela idatzita geratuko da, Ikasgelako curriculumaren plangintzari buruzkoa:

    1. Maila bereko irakasleek beren ikasgeletako programazioak koordinatuko dituzte, koherenteak izan daitezen.

    Hogei. Tutoretza eta orientazioari buruzko 32. artikuluaren 2. paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    1. Tutoretza Ekintzako Plana, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren barruan, ikasle guztientzako ekintzak -orientaziokoak eta bestelakoak- antolatzen dituen egitura da, eta ekintza horiek banakakoak zein taldekakoak izango dira.

    Hogeita bat. Erlijio ikasgaiari buruzko lehenengo xedapen gehigarriaren hirugarren paragrafoa aldatzea.

    Lehenengo xedapen gehigarriaren hirugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    1. Erlijio ikasgaiaren ebaluazioa Batxilergoko gainerako ikasgaien baldintza eta ondorio berberekin egingo da. Estatuarekin lankidetza-hitzarmenak dituzten erlijioen irakaskuntzaren ebaluazioa, hitzarmen horietan ezarritakora egokituko da.

    Hogeita bi. I. eranskina aldatzea. Batxilergoko ikasgaiak mailatan banatzea.

  1. ikasturteko Historia izeneko ikasgai komuna Espainiaren Historia deituko da.

    Hogeita hiru. II. eranskina aldatzea. Hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak Batxilergoan. Hamaseigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Europako Parlamentuaren gomendioari erantzunez (2006ko irailaren 26koa), Euskal Autonomia Erkidegoak Batxilergoa zuzentzen duten arautegiko xedapenetan ondorengo hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak gehitzea erabaki du, kontuan izanik Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma eta Euskal Herrirako Curriculuma proposamenak, goi-mailako hezkuntzaren Europako esparruaren antolaketa berria eta Batxilergoa eta goi-mailako prestakuntza-zikloak irakasteko hezkuntza-sareen esperientzia.

    Hogeita lau. II.4 eranskina aldatzea.

    Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna honela idatzita geratuko da:

    1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

      Gaitasun horrek herritar helduen berezko testuinguruetan hizkuntza erabiltzea esan nahi du, hau da, ahoz eta idatziz komunikatzea, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzea, ezagutza eraiki eta jakinaraztea eta nork bere pentsaera, emozioak eta jokabidea erregulatu eta antolatzea.

      Gaitasun horretako ezagutza, trebetasun eta jarrerei esker lortzen da pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adieraztea, elkarrizketan jardutea, iritzi kritiko eta etikoa eratzea, ideiak sortzea, ezagutza egituratzea, mintzaldiari eta norberaren ekintzei eta eginkizunei koherentzia eta kohesioa ematea, erabakiak hartzea, eta ahoz edo idatziz entzun, irakurri edo adieraziz gozatzea; horrek guztiak laguntzen dio autoestimuaren garapenari eta norbere konfiantzari.

      Komunikatzeko eta elkarrizketan jarduteko trebetasunen bidez, besteekin eta inguruarekin harreman eta lotura konstruktiboak ezartzen dira, kultura berrietara hurbiltzen da, eta horiek ezagutu ahala, arreta eta errespetua lortzen dute. Harremanekin loturiko trebetasunak gero eta garrantzi handiagoa ari dira lortzen, nahiz ikasketen arloan ezagutza eraikitzeko, nahiz lanbide-arloan eginkizunak kudeatu eta antolatzeko. Ukaezina da hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna elkarrekin bizitzeko eta gatazkak konpontzeko gaitasunetako bat dela.

      Entzun, azaldu eta elkarrizketan jarduteak hitzezko harreman-mota nagusiez jabetzea dakar, pixkanaka geroz eta konplexuagoak diren berezko komunikazio-egoeretara egokitutako mintzaldiak adierazi eta ulertzeko gai izatea, eta komunikazioa testuingurura moldatzea. Kode eta abilezia linguistiko eta ez linguistikoak modu aktiboan eta eraginkorrean erabiltzea ere badakar, bai eta komunikazio-trukearen berezko arauak ere hainbat egoeratan, gero eta formaltasun handiagoarekin.

      Irakurriz eta idatziz hainbat trebetasun sortu eta indartzen dira, eta trebetasun horiei esker lortzen da informazioa bilatu, bildu eta prozesatzea, eta askotariko komunikazio- eta sormen-asmoak dituzten testu-motak ulertu, egin eta erabiltzea. Irakurketaren bidez kodea interpretatu eta ulertu, era horretan idatzizko hizkuntza erabiltzeko bidea eman, eta, gainera, gozatzeko, beste inguru, hizkuntza eta kultura batzuk aurkitzeko, amesteko eta jakiteko balio du. Horrek guztiak, komunikaziorako gaitasuna hobetzen laguntzen du.

      Hizkuntza-komunikazioaren berezko ekintzei (elkarrizketa, irakurketa, idazketa, eta abar) proposamen edo helburu jakinak aukeratu eta aplikatzeko trebetasuna loturik dago gaitasun honen oinarrizko ezaugarri batzuekin: esate baterako, nork bere burua mentalki irudikatzea, errealitatea ulertu eta interpretatzea, eta norberaren ezagutza eta ekintza antolatu eta erregulatzea, koherentzia emanez.

      Ulertzea eta komunikatzen jakitea jakintza praktikoak dira, hizkuntzaren funtzionamenduan eta hori erabiltzeko arauei buruzko ezagutza erreflexiboan oinarritu beharrekoak, eta hizkuntzari behatzeko eta aztertzeko gaitasuna dakarte berekin. Denetariko testuinguru sozial eta kulturaletan komunikazio-egoerarekin bat datozen denetariko mintzaldiak adierazi eta interpretatzeak zera eskatzen du: hizkuntza-sistemen eta hizkuntza-harreman egokiak izateko estrategien funtzionamendu-arauak ezagutzea eta modu egokian aplikatzea.

      Gaitasun hau izateak konbentzio sozialez, balio eta alderdi kulturalez eta komunikazio-asmoaren eta testuinguruaren araberako hizkuntzaren aldakortasunaz jabetzea dakar. Besteen lekuan jartzeko gaitasun enpatikoa esan nahi du; norberarena ez bezalako iritziak sentsibilitatez eta kritikoki irakurri, entzun, aztertu eta kontuan hartzea; norberaren ideiak eta emozioak egoki adieraztea -funtsean eta forman-, eta kritikak asmo konstruktiboz onartzea eta egitea.

      Jakintza- eta formalizazio-maila desberdinak egon arren bereziki idatzizko hizkuntzan, gaitasun horrek, atzerriko hizkuntzen kasuan, horietako batzuen erabiltzaile independente gisa komunikatu ahal izatea esan nahi du, eta, era horretan, harreman sozialak aberastea eta norberarenak ez bezalako testuinguruetan moldatzea. Horiek erabiliz, informazio-, komunikazio-, eta ikaskuntza-iturri gehiago eskura daitezke. Ikasle etorkinek ekarritako hizkuntzei dagokienez, hizkuntza horiek mantentzea mesedegarria da eta aberastu egiten du inguru eleanitzeko hizkuntza-aniztasuna.

      Labur esanda, Batxilergoaren amaieran hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeak bi hizkuntza ofizialetan egoki eta zehatz komunikatu ahal izatea esan nahi du, herritar heldu baten berezko erabilera-eremu eta egoeretan. Egoera horiek, askotan, eremu formalekoak dira, batez ere akademikoak, profesionalak, eta abar; eremu horietan, gainera, espezializazio-maila handikoak eta konplexuak diren diskurtsoak ulertu eta ekoitzi behar izaten dira. Halaber, gutxienez atzerriko hizkuntza bat erabiltzea dakar berekin.

    Hogeita bost. II.7 eranskina aldatzea. Giza- eta arte-kulturarako gaitasunaren lehenengo paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Gaitasun honek esan nahi du denetariko kultura- eta arte-adierazpenak ezagutzea, ulertzea, aintzat hartzea eta kritikoki balioestea, aberastasun- eta gozamen-iturri gisa erabiltzea, eta herrien ondarearen zatitzat hartzea.

    Hogeita sei. II. eranskina aldatzea.

    Curriculuma gaitasunen arabera egitea izeneko idatz-zatiaren hirugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Ikasgaien helburuek gaika zein zeharka biltzen dituzte Batxilergoko oinarrizko gaitasunak. Printzipio hori funtsezkoa da proposamenaren koherentzia bermatzeko.

    Hogeita zazpi. III. eranskina. Aurkibidea.

    1. mailako Historia izeneko ikasgai komuna Espainiaren Historia deituko da.

      Hogeita zortzi. III. eranskina.

      Filosofia eta herritartasuna. Sarrera. Seigarren paragrafoa ordeztea.

      Sarrerako seigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

      Aipatu ditugun hiru elementuen aldeko erronka irmoak zeharo baldintzatzen du Filosofia eta herritartasuna ikasgaian erabili beharreko metodologia. Gure jardun filosofikoa autonomian, gogoetan eta elkarrizketan oinarritu nahi badugu, hiru elementu horiek triangelu beraren hiru erpintzat hartu beharko ditugu, hirurak bereizi gabe, ezinezkoa baita bata bestetik bereizita lantzea. Eskolako antolakuntza (espazioak, denborak, taldeen banaketa, metodologiak...) da horretarako dugun trabarik handiena, hezkuntza-jarduera dialogikoa garatzeko garaian. Hartara, eta gure jardunerako dauzkagun baldintzen arabera, talde-mota bat edo beste erabili ahal izango dugu, eta filosofian aditu diren nahiz ez diren beste pertsona batzuekiko elkarrizketa ere erabili ahal izango dugu, haien testuetara joz, liburutegietatik testuak hartuz eta, batik bat, Internet erabiliz.

    Hogeita bederatzi. III. eranskina. 2. eduki-multzoko edukiak honela idatzita geratuko dira:

    1. eduki-multzoa. Jakintza filosofikoa.

      Filosofia, zientzia eta beste jakintza-eredu batzuk.

      Filosofia arrazionaltasun teoriko gisa: egia eta errealitatea.

      Filosofia arrazionaltasun praktiko gisa: etika eta filosofia politikoa.

      Filosofiaren galdera eta arazo nagusiak.

      Mitotik logosera: filosofia presokratikoa.

      Hogeita hamar. III. eranskina. Euskara eta literatura. Gaztelania eta literatura. Atzerriko hizkuntza. Sarrera.

      Sarrerako laugarren eta bosgarren paragrafoak honela idatzita geratuko dira:

      Gizakiak hitz egiteko duen gaitasuna hizkuntza zehatzetan gauzatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoak bi hizkuntza ofizial ditu: euskara eta gaztelania, eta eskolak helburu nagusitzat hartu du ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea bermatzea eta, ondorioz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du bi hizkuntza ofizialak egoki eta taxuz erabiltzea hainbat egoera komunikatibotan, testuinguru desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan.

      Atzerriko hizkuntzari dagokionez, ikasleek aurreko etapetan eskuratutako komunikazio-trebetasunak garatu, eta beren hizkuntza-baliabideak aberastu beharko dituzte; horretarako, zabaldu egin beharko dituzte moldatzen jakiteko komunikazio-egoerak, beren interes akademiko eta profesionalen arabera, betiere. Horrela, elebitasuna bermatzeko erronkari gehitu behar zaio atzerriko hizkuntza bat, gutxienez, menderatzen duten pertsona eleaniztunak lortzea.

    Hogeita hamaika. III. eranskina. Euskara eta literatura. Gaztelania eta literatura. Atzerriko hizkuntza. Helburuak.

  2. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Gure errealitate elebiduna ezagutzea eta interpretatzea soziolinguistikako ezaupideen laguntzarekin-, euskararen ohiko erabilera bermatzeko.

    Hogeita hamabi. III. eranskina. Euskara eta literatura. Gaztelania eta literatura. Atzerriko hizkuntza. Lehenengo maila. Edukiak.

  1. eduki-multzoko edukiak honela idatzita geratuko dira:

    1. eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

      Gaur egungo hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aztertzea, eta horri buruzko gogoeta egitea.

      Gure inguruko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aztertzea, eta horri buruzko gogoeta egitea.

      EAEko gaur egungo egoera soziolinguistikoa -eta izan duen bilakaera- aztertzea.

      Hizkuntzarekiko jarrerak eta gizarte-harremanak identifikatzea -taldeka nahiz bakarka-, eta horiei buruzko gogoeta egitea.

      Hizkuntzarekiko jarrerak identifikatzea, hainbat egoera aztertuz.

      Hizkuntzen arteko ukipen-fenomenoak aztertzea.

      Espainiako estatuko hizkuntzen ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzea, testuak irakurriz eta entzunez.

      Gure inguruko hizkuntzen ezaugarriak alderatzea.

      Euskalki nagusiak identifikatzea eta aztertzea, ahozko testuak eta testu idatziak erabiliz.

      Gaur egungo gizartearen hizkuntza- eta kultura-aniztasuna.

      Elebitasuna. Eleaniztasuna. Gutxiengoen eta gehiengoen hizkuntzak. Hizkuntza gutxituak.

      Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa. Elebitasuna eta diglosia. Ordezkapena.

      Hizkuntzak eta dialektoak.

      Espainiako estatuko hizkuntzak.

      Euskararen eta gaztelaniaren historia eta bilakaera.

      Hizkuntzen bilakaerari eta hedapenari eragiten dioten faktoreak.

      Inguruko hizkuntzen arteko ukipen-fenomenoak (fonetikoak, morfosintaktikoak eta semantikoak).

      Gizartearen hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren balioespen positiboa, Euskal Herriko egoerari dagokionez bereziki.

      Hizkuntzak, pertsonak erlazionatzeko eta komunitateen nortasuna adierazteko bitartekoak direla balioestea.

      Inguruko hizkuntzen eta haien aldaeren erabilera errespetatzea eta ondo balioestea.

      Etorkinen hizkuntzak eta hizkuntza horien hiztunak errespetatzea.

      Jarrera positiboa izatea hizkuntza desberdinekiko eta batez ere euskara berreskuratzearekiko, eta hura erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatzea.

      Euskara batuaren aldeko jarrera izatea, eta eskualde bakoitzeko euskalkiak erabiltzen jarraitzea.

      Hedapen handiagoko hizkuntzen elementuak hartzerakoan kritikoa izatea.

      Hizkuntzari buruzko aurreiritzien aurrean kritikoa izatea.

    Hogeita hamahiru. III. eranskina. Euskara eta literatura. Gaztelania eta literatura. Atzerriko hizkuntza. Bigarren maila. Edukiak.

  1. eduki-multzoko edukiak honela idatzita geratuko dira:

    1. eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

      Hizkuntzarekiko jarrerak eta gizarte-harremanak identifikatzea -taldeka nahiz bakarka-, eta horiei buruzko gogoeta egitea.

      Hizkuntzarekiko jarrerak identifikatzea, hainbat egoera aztertuz.

      Inguruko hizkuntzen arteko ukipen-fenomenoak aztertzea.

      Gure inguruko hizkuntzen ezaugarriak alderatzea.

      Euskalki eta dialekto nagusiak identifikatzea eta aztertzea, ahozko testuak eta testu idatziak erabiliz.

      Hizkuntza normalizatzeko prozesuak.

      Hizkuntzak garatzeko, sustatzeko eta normalizatzeko erakundeak.

      Hizkuntzak eta dialektoak. Ameriketako gaztelania.

      Euskalkiak. Datu garrantzitsuenak.

      Hizkuntzen aldaera soziokulturalak. Hizkuntza estandarra. Hizkuntza-araua.

      Inguruko hizkuntzen arteko ukipen-fenomenoak.

      Gizartearen hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren balioespen positiboa, Euskal Herriko egoerari dagokionez bereziki.

      Hizkuntzak, pertsonak erlazionatzeko eta komunitateen nortasuna adierazteko bitartekoak direla balioestea.

      Inguruko hizkuntzen -eta haien aldaeren- erabilera errespetatzea eta ondo balioestea.

      Etorkinen hizkuntzak eta hizkuntza horien hiztunak errespetatzea.

      Jarrera positiboa izatea hizkuntza desberdinekiko eta batez ere euskara berreskuratzearekiko, eta hura erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatzea.

      Euskara batuaren aldeko jarrera izatea, eta eskualde bakoitzeko euskalkiak erabiltzen jarraitzea.

      Hedapen handiagoko hizkuntzen elementuak hartzerakoan kritikoa izatea.

      Hizkuntzari buruzko aurreiritzien aurrean kritikoa izatea.

    Hogeita hamalau. III. eranskina. Espainiaren Historia.

    Espainiaren historiaren curriculuma berridaztea:

    «ESPAINIAREN HISTORIA

    SARRERA

    Historiak zientzia-diziplina gisa dituen ezaugarri batzuk azpimarratu nahi ditugu, hezkuntza-balio handikoak eta ikasgai honetan Batxilergoan sartu beharrekoak: Informazioaren tratamendua eta kontzeptualizazioa, globaltasuna, iraganaren azterketa, faktore-aniztasuna, historialarien aldez aurreko usteek emaitzetan duten eragin erabakigarria, eta egungo egoeraren gaineko eragina.

    Informazioak egungo gizartean duen garrantzia oso handia denez, informazioaren gizartean bizi garela esan dezakegu. Ikasleek informazio asko jasotzen dute, baina askotan ez dute behar bezala prozesatzen, eta, beraz, informazio hori «zarata» bihurtzen da, eta ez dute barneratzen beren prestakuntzan. Historia ikasgaiari esker arindu dezakegu arazo hori; izan ere, ikasleek lehen eta bigarren mailako iturriekin lan egiten dute, eta, horren ondorioz, jasotzen duten edozein informazio sistematizatzen eta ulertzen ahalegintzera ohitzen dira. Historiak, beste ikasgai batzuekin batera, hezkuntza-prozesua garatzen laguntzen du, eta, hain zuzen ere, hori da informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera pasatzeko modurik onena.

    Edozein zientzia osatzeko orduan ezinbestekoa da kontzeptu egokiak zehatz erabiltzea, baina batez ere Batxilergoko Historian, ikasgaian landutakoa ulertzeko eta egokiro adierazi ahal izateko.

    Globaltasuna eta iraganaren azterketa dira Historiaren berariazko bi ezaugarri. Lehenengoak aukera ematen du hainbat giza zientzia egituratzeko, besteak beste, ekonomia-, gizarte-, lege-, politika- eta kultura-alderdien arteko harremanak erakusten dituelako. Gure ikasgaian, iragana aztertzen dugu, eta bai aldatzen dena, bai irauten duena interesatzen zaizkigu. Ikasleek, azken hori ulertzeko, hainbat garai edo aldi bereizi behar dituzte, haietako bakoitzaren ezaugarriez ohartu, eta garai batetik bestera zerk igaroarazten gaituen jakin behar dute. Historia ikasgaia daten zerrendatzat hartu izan da sarri; ezin gaitezke, orain, erabat beste aldera lerratu, eta datak guztiz baztertu; aldiak mugatzen dituzten datak azpimarratu behar dira, zergatik diren garrantzitsuak adierazi, eta aldi bakoitzeko zenbait data azpimarragarri nabarmendu.

    Faktore-aniztasuna zientzia askoren ezaugarria da, bereziki giza zientziena, eta, haien barruan, Historiarena. Ikasleek, beraz, ikasi behar dute gertaera baten jatorrian dauden faktoreak bereizten, haien arteko hierarkia ezartzen, eta elkarri nola eragiten dioten ikusten.

    Giza zientzia guztietan eta, beraz, Historian ere bai, badago ezaugarri komun bat: ikertzailearen aldez aurreko usteek eragin erabakigarria dute emaitzetan. Ikasleek aurre egin behar diete gertaera berari buruz egiten diren interpretazioei, baina soil-soilik haien ezagutza-mailak aukera ematen badu interpretazio horiek ulertzeko. Horrenbestez, ez dugu gure ikasgaia aurkeztu behar bukatuta dagoen zerbait balitz bezala, ikusmolde bakarra balego bezala. Gainera, ez dugu eztabaida gehiegi proposatu behar, ikasleek pentsa ez dezaten gaia anabasa hutsa dela, eta edozer baieztatzeak balio duela.

    Historia orainetik egiten da; gure ikasgaia lagungarria da herritar arduratsuak eta gizartearekin nolako betebeharrak dituzten dakitenak prestatzeko. Iritzi propioa duten herritarrak prestatzen laguntzen du, beren nortasuna kritikoki ulertzen dutenak eta mundu globalaren testuinguruan hura egoki kokatzen dutenak. Edukiagatik eta zabaldu nahi dituen gaitasunengatik, Historiak ikasleen giza eta adimen-heldutasuna lortzen laguntzen du, eta jakintzak eta trebetasunak ematen dizkie, bizitza aktiboan arduraz txertatzeko gizarte-funtzioak gara ditzaten. Emakumeek historiaren bilakaeran egindako ekarpena aintzat hartu, agerian jarri eta balioetsi behar du ikasgaiak, eta hausnarketa egin behar da emakumeei eta gizonei historian zehar egotzitako gizarte-rolen osatze-prozesuari buruz, rol horiek berriz zehazteko laguntza emanez, betiere berdinen arteko harremanen barruan.

    Historia ikasgaia garatzeko, oinarritzat hartu behar ditugu Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzietako sarrerako edukiak. Batxilergoan, iragana ikastearen konplexutasuna azpimarratuko da. Horregatik, ikasleek zehaztasuna lortuz joan beharko dute alderdi hauetan guztietan: kontzeptuen ulertze eta erabileran, ikasitako aldien datazioan, ekonomia-, gizarte-, politika- eta kultura-alderdien bereizte eta erlazioan, aldaketen eta irauten duten gauzen faktore anitzeko azalpenean, eta dakitenaren adierazpen egokian. Lehenengoz helaraziko zaie iraganari erreparatzeko moduen aniztasuna, eta ikasleek jarrera kritikoa garatzea, aniztasuna errespetatzea, intolerantzia gaitzestea, eta askatasuna, berdintasuna eta justizia irmoki defendatzea sustatuko da.

    Historia ikasgaiak lotura argia du Batxilergoko beste ikasgai batzuekin; besteak beste, hauekin: Mundu Garaikidearen Historia, Artearen Historia, Ekonomia, Filosofiaren Historia, Mundu Garaikiderako Zientziak.

    Ikasgai hau globala denez, ikasleak giza jarduerari lotutako beste unibertsitate-diziplina batzuk ulertzen hasiko dira: Ekonomia, Soziologia, Zuzenbidea, Politika Zientziak, Antropologia, Informazio Zientziak, Filologia eta Arte Ederrak. Beste diziplina batzuetan ikasitakoak barneratzeko gune bat ere ematen die, edozein zientzia- eta teknologia-azterketak kontuan hartu behar baitu nola garatu zen diziplina hori iraganean.

    Multzo guztietan agertzen diren edukiak lehenago aztertu ditugun ikasgaiaren ezaugarrietan daude oinarrituta; lehendabiziko laurek kontzeptu- eta prozedura-alderdiei heltzen diete, eta gainerakoek jarrera-alderdiei.

    Edukien multzoek kronologiari jarraitzen diote, Batxilergoan denborazkotasuna, globaltasuna, faktore-aniztasuna eta abar lantzeko erarik egokiena hori dela ematen baitu. Beharrezkoa da iragan hurbilenaren ikasketa sustatzea; horregatik, XX. mendeko eta egungo aspektuak lantzeak ikasturtearen zati handiena hartu behar du. Aurkezpen kronologiko hori ez da bateraezina gai jakin handi batzuek denbora tarte zabalagoetan izandako bilakaera kontuan hartzearekin; izan ere, egungo kezkek gai horiek plazaratu ditzakete.

    Metodologian, eragotzi behar dugu gure eskolek gertaeren azalpen hutsa egitea, eta ahaleginak egin behar ditugu ikasleek eratzen duten ikasprozesuan kontzeptuak, prozedurazko edukiak (azterketa kritikoa, sintesia, ikasitakoaren azalpena...) eta jarrerazkoak gara ditzaten: aniztasuna balioestea, besteak errespetatzea, arazo kolektiboetan aktiboki parte hartzeak duen garrantziaz ohartzea Ikasleek bigarren mailako beste iturri batzuetatik ere lortu behar dute informazioa; besteak beste, Batxilergoko ikasliburuetatik eta Internetetik.

    Era berean, hainbat formatutako iturriei buruzko iruzkinak egin behar dituzte: mapak, grafikoak, estatistikak, irudiak, testuak...; horretarako, beharrezko teknikak lortu beharko dira. Testu-iruzkinek garrantzi berezia izango dute, baldin eta iruzkinak egiteko komeni bada lehentasunez lehen mailako iturriak erabiltzea; izan ere, horrela, ikasleek lotura zuzenagoa dute iraganarekin. Ikasleek Historian zer-nolako aniztasuna dagoen jakin dezaten, historiografia-eztabaidaren bat aurkeztuko zaie, baina baldin eta ikasleen jakintza-mailak aukera ematen badie garai batean gertaera baten inguruan zeuden jarrerak eta lehen mailako iturriak testuak, irudiak ulertzeko. Emakumeek egindakoa oso ahaztuta gelditu ohi da; horregatik, haiek egindakoa nabarmentzeko, gai horrek azaldu behar du iruzkintzeko testu batzuetan. Ez dugu testu juridiko gehiegi erabili behar, eta eguneroko bizitza adierazten duten testuak, irudiak eta abar ere landu behar ditugu, ikasleek garaiarekiko enpatia izan dezaten.

    Ebaluazio-irizpideen bidez egiazta dezakegu zenbateraino lortu diren helburuak ikas- eta irakas-prozesuan, eta zenbateraino landu diren proposatutako edukiak. Neurketa errazten duten hainbat adierazletan zehazten dira.

    OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO, IKASGAI HONEK EGITEN DUEN EKARPENA.

    Espainiaren Historia ikasgai integratzailea denez, hura ikastea lagungarria da oinarrizko gaitasunak eskuratzeko.

    Ikasten ikasteko gaitasuna.

    Gaitasun honek izan behar du ikasgaiaren ikas- eta irakas-prozesu osoa kutsatuko duen helburuetako bat. Ikasleek eskuratutako gaitasunek helburu argi bat izan behar dute: etorkizunean, eskuratu dituzten trebetasun intelektual, etiko eta sozialak erabiltzea.

    Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

    Gaitasun hau daukana gauza da bana-banako eta taldeko ekintzak eta proiektuak asmatzeko, abiarazteko, garatzeko eta ebaluatzeko; hori dena, sormena, konfiantza, ardura eta zentzu kritikoarekin. Gaitasun honek aurrekoa (ikasten ikastea) proiektatzen du etorkizunerantz. «Ikerketa, garapena eta berrikuntza» leloak laburtzen du egungo gizartearen erronka handietako bat. Ikasten ikasteko gaitasunak ikerketa- eta garapen-alderdiak azpimarratzen ditu; norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunak, berriz, berrikuntza.

    Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

    Ikasleek, inguruan dituzten ikuspuntuek eraginda, zorroztasun zientifikoa zientzia formaletan eta zientzia esperimentaletan bakarrik aplikatu behar dela pentsatu ohi dute, eta ez dela beharrezkoa giza zientzietan; gainera, uste dute Historian edozein iritzik balio duela. Ikuspuntu hori desagerrarazteko, zorroztasuna erabili behar da ikasgai hau irakasteko eta ikasteko prozesuan, eta azpimarratu behar da kontzeptu egokiak erabili behar direla, informazioa era kritikoan aztertu, historiaren bilakaeran esku hartzen duten faktoreak bereizi eta erlazionatu, garaiak zehaztean zorrotz jokatu

    Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

    Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna izateko, ezinbestekoa da pertsona autonomoa, eraginkorra, kritikoa eta gogoetatsua izatea, bai informazioa eta haren iturriak, bai tresna teknologikoak aukeratzeko, tratatzeko eta erabiltzeko orduan; ezinbestekoa da, halaber, jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea eskura dagoen informazioa ebaluatzeko orduan, beharra dagoenean hura kontrastatzea, bai eta informazioaren erabilera eta euskarri guztietako haren iturriak arautzeko gizartean erabakita dauden portaera-arauak errespetatzea ere. Heziketa da informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera pasatzeko erarik onena. Historia irakasteko eta ikasteko prozesuan, hiru fase bereizi behar ditugu: informazioa bilatzea eta biltzea, hura aztertzea, eta lortutako emaitzak landu eta jakinaraztea. Lehen mailako iturriak erabiltzen ditugu, nahiz eta horietan aukera bat egin den ikasleek gehiegizkoak eta ulertezinak diren arazoak izan ez ditzaten; izan ere, lehen mailako iturri horiek historialarien eginkizunetako bat aurkezten diete ikasleei, eta azterketak egiteko zenbait teknika erabilarazten zaie. Bigarren mailako iturriak, besteak beste, ikasliburuak, historialarien liburuak eta dokumentu digitalak izan daitezke. Informazioa bilatzen ikasteko, Internet tresna eraginkorra izan daiteke; beharrezkoa da, baina ezinbestekoa, orobat, hura era kritikoan ulertzea eta aztertzea. Eragotzi behar dugu ikasleen lana bilatzea, kopiatzea eta itsastea besterik ez izatea. Ahozko lekukotasunak, estatistikak, grafikoak, mapak, irudiak aztertzeko eta azaltzeko, beharrezkoa da berariazko teknika batzuk erabiltzen ikasiz joatea, gauza bera ere egin dezaten egungo hedabideen bidez jasotzen dituzten informazioekin. Testuak aztertzean eta iruzkinak egitean, komeni da lehen mailako iturriak sarriagotan erabiltzea, iraganarekin harreman zuzena izateko aukera ematen dutelako, eta ekartzen duten informazioa ez dagoelako bigarren mailako iturrietakoa bezain landuta; horrenbestez, ikasleek ahalegin handiagoa egin behar dute testuko hitzak eta hizkuntza ulertzeko, aipatzen den gertaeraren bati buruzko informazioa bilatzeko, eta hura bere testuinguruan jartzeko.

    Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

    Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunaren helburua zen ikasleek, besteak beste, testuetan, estatistiketan, grafikoetan, mapetan eta irudietan emandako informazioa ulertzea; hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren bidez, berriz, gure helburua izango da ikasleak ikasitakoa adierazteko gauza izatea, horretarako hainbat bitarteko erabiliz: ahozko azalpena -guztiz ahaztua ikastetxeetan-, idatzizkoa, laburpenak, kontzeptu-mapak, PowerPoint erabiliz egindako aurkezpenak Komunikazioak argia eta zuzena izatea lortu behar dugu, Batxilergoa amaitzen ari baitira. Hizkuntza-adierazpena hizkuntza-ikasgaiei soilik dagokiela pentsatzeko arriskua baztertu behar dugu: ikaslea ikasitakoa egokitasunez adierazteko gauza denean baino ezin baiezta dezakegu zuzen burutu dela ikasprozesua.

    Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

    Historia ikasgaiak oso ekarpen garrantzitsua egiten dio gizarterako eta herritartasunerako gaitasunari; izan ere, iturri historikoen azterketan eta kritikan oinarritzen da nagusiki, eta horrek ikasleari aukera ematen dio aurkezten zaizkion aldi historikoei buruzko diskurtso egituratuak ikasteko. Gainera, ikasleek aukera dute haien benetakotasuna egiaztatzeko, hainbat iturri idatzizkoak, ikonikoak, grafikoak, estatistikoak, kartografiazkoak, ahozkoak eta abar aztertzearen bidez. Era berean, bide ematen die historialariaren metodoan murgil daitezen, eta, horrenbestez, iraganeko gertaerak eta haien gaineko interpretazioak ezar ditzaten, egungo historiografiaren ereduetako batek landutakoekin kontrastatuz eta konparatuz. Hitz batean, ikasleei metodoa eta tresna intelektualak ematen dizkie, gauza izan daitezen aurreko aldietan ikasitako teknikak eta lortutako ezagutzak baliatzeko. Ikasketa honi esker, ikasleek arazorik gabe erabili ahal izango dituzte mota guztietako dokumentuak, era horretan gizartea konplexutasun osoan aztertzeko eta ulertzeko, arazoak konpontzeko, hipotesiak proposatzeko, ondorioak ateratzeko eta, azkenik, parte hartzen duten faktoreak elkarrekin erlazionatzeko.

    Giza eta arte kulturarako gaitasuna.

    Gaitasun honek esan nahi du kultura- eta arte-adierazpenak ezagutu, ulertu, balioetsi eta kritikoki balioestea, adierazpen horiek gehiago jakiteko, aberasteko eta gozatzeko erabiltzea, eta baita herrien ondarearen parte gisa hartzeko ere. Kulturen arteko planteamendu batean kokatuta, lehentasuna izango dute euskal kulturari dagozkion kultura- eta arte-adierazpenek. Batxilergoan, ikasle guztiek Filosofia, Euskal Literatura eta Espainiar Literatura ikasgaiak lantzen dituzte; eta haietako batzuek Artearen Historia, Musikaren Historia, Antropologia eta abar. Kultura-adierazpenek sortzen diren garaiarekin dituzten loturak nabarmentzea da Historiaren eginkizunetako bat; horrela, ikasleei ez zaie irudituko ikasitakoak beren artean zerikusirik gabeko atal bereiziak direnik, eta ohartuko dira garai bateko kultura ikasteko era desberdinak direla.

    Matematikarako gaitasuna.

    Espainiaren Historia ikasgaian, grafikoak eta estatistikak azaltzean lantzen dugu gaitasun hau, ikasleek datu absolutuak erlatiboetatik bereizi behar baitituzte: ehunekoak, tasak, indizeak Erabili behar dituzten matematika-ezagutzen maila apala da ikasia dutenaren aldean, baina garrantzitsua da ezagutza horiek beste ikasgai batean erabiltzea, eskolan ikasitakoa praktikan gehiago erabiltzea ekartzen duelako.

    HELBURUAK

    Etapa honetan, gaitasun hauek eskuratzea da Espainiaren Historia ikasgaiaren helburua.

  1. Espainiaren eta Euskadiren historia-bilakaeran izandako gertaera, prozesu eta protagonista behinenak identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, denboran eta espazioan kokatuta, bi errealitate historiko horien egungo osaeran izan duten eragina ikusteko.

  2. Espainiaren eta Euskadiren historia garaikideko prozesu garrantzitsuenak jakitea; eta horretarako, gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea, aurrekariak eta parte hartu duten faktoreak ulertzeko.

  3. Prozesu historikoan izaten diren aldaketak eta irauten duten gauzak azaltzen dituzten faktoreak ulertzea, eta gizarte-gertaerei lotutako kausalitate askotarikoa ulertzea.

  4. Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak egokiro ulertzea eta erabiltzea, ikasitako prozesu historikoak ulertzeko, haiek azalduko dituzten hipotesiak lantzeko eta hizkuntza zuzena -terminologia historikoa barne- erabiliz jakinarazteko.

  5. Ikasgaiaren berezko edukiak egokiro, nortasunez eta sormenez adieraztea eta jakinaraztea, eta hainbat hizkuntzaren bidez adierazitako datuak eta informazioak aukeratzea eta interpretatzea, berezko ikasprozesua lortzeko.

  6. Informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, eta bilatze- nahiz sintesi-ikerketa txikiak egitea, informazio historikoak aztertu, kontrastatu eta integratzeko.

  7. Iturrien eginkizuna balioestea, eta ulertzea informazio desberdinak eman ditzaketela, are elkarren aurkakoak ere, eta iruzkinak egitea lehen eta bigarren mailako iturri historikoei buruz -testuak, estatistikak, grafikoak, mapak, irudiak, dokumentalak, filmak-, historialariaren zereginaz ohartzeko, eta ezagutza historikoa etengabe lantzen ari den prozesua dela ulertzeko.

  8. Gure ordenamendu konstituzionalaren oinarrizko arauak ezagutzea, erakunde demokratikoekiko konpromiso indibiduala eta kolektiboa sustatzea, eta kontzientzia hartzea gizarte-arazoen aurrean, batez ere giza eskubideekin lotutakoen aurrean.

  9. Egungo gizartearen ezaugarrien, gatazken eta erronken sustrai historikoak ezagutzea, eta aintzat hartzea gizabanakoek eta taldeek zer-nolako borrokak egin dituzten bizi-baldintzak hobetzeko, sistema demokratikoa eratzeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna erdiesteko.

  10. Egungo euskal gizartearen irudi aniztun eta integratzailea eraikitzea, eta Euskadiren bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra eskuratzea, haren barne-heterogenotasuna ikus dadin; eta, era berean, agerian gera dadin nolako harremanak izan diren, denboran zehar, lurralde guztien artean eta inguruko herri eta errealitate historikoekin.

  11. Espainiako egungo gizartearen irudi aniztun eta integratzailea eraikitzea, eta aintzat hartzea estatuko nazionalitateek eta lurraldeek Espainiaren historiari egindako ekarpenak; horren ondorioz sortutako estatuaren nazio-aniztasuna balioestea, eta hala alderdi komunak nola berezitasunak errespetatzea eta balioestea, nazionalitate-lurraldeen arteko tolerantzia- eta elkartasun-jarrerak sortzeko.

  12. Kontzientzia konprometitua, arduratsua eta aktiboa garatzea Euskadiko eta Espainiako arazoen aurrean, bereziki honako hauei dagokienez: eskubide demokratikoen, giza eskubideen eta bakearen defentsa; ondarearen errespetua eta kontserbazioa; eta edozein diskriminazio-mota baztertzea.

  13. Egungo gizarteari eta Euskadiren nahiz Espainiaren iragan historikoari buruzko norberaren ikuspuntuak argudiatzea, besterenak kontuan hartzea, ulertzea eta errespetatzea, eta ikuspegi berdintzaileak eta hertsiak gainditzea, Espainian eta Euskadin dagoen aniztasuna errespetatzeko, eta denok batera irtenbideak bilatzeko, bizikidetza demokratikoa izan dezagun, eta arazoak konpon ditzagun.

    EDUKIAK

  1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

    Euskadiren eta Espainiaren historian izandako prozesu, egitura eta gertaera garrantzitsuak denboran eta espazioan kokatzea, eta haien alderdi ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak identifikatzea.

    Euskadiren eta Espainiaren historiarako eta Euskadiko eta Espainiako egungo errealitatearen eraketarako garrantzitsuak izan diren bilakaera- eta aldaketa-prozesuetako kausalitate-elementuak identifikatzea eta ulertzea.

    Lehen eta bigarren mailako iturrietatik -testuak, mapak, grafikoak eta estatistikak, prentsa, ikus-entzunezkoak- datorren informazioa bilatzea, aukeratzea, aztertzea eta interpretatzea; bai eta informazio-teknologiek emandakoa ere.

    Gertaera edo prozesu historiko berari buruzko interpretazio historiografikoak aztertzea, ikuspuntu guztiak kontrastatuz eta balioetsiz.

    Iraganarekiko interesa eta jakin-mina -orainaldia ezagutzeko bidea den aldetik-, zorroztasuna eta objektibotasuna iturri historikoak aztertzean eta interpretatzean, eta azalpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko lerratuak baztertzea: etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak.

    Kultura-adierazpenen aniztasuna balioestea, aberastasun pertsonal eta sozialaren iturri diren aldetik.

    Pertsonek eta kolektiboek historian zehar izan dituzten bizimoduen, sinesmenen eta jarreren tolerantzia, errespetua eta balioeste kritikoa.

    Aintzat hartzea elkarrizketaren eta eztabaidaren aldeko jarrerak, arazoak eta gatazkak konpontzeko egokienak direlako, eta, aldi berean, intolerantzia eta indarkeria baztertzea, eta aniztasuna eta desadostasuna onartzea, gizarte-bizitzarako funtsezko elementuak direlako.

    Arazo kolektiboetan parte-hartze aktiboa izateak eta bakea, justizia, berdintasuna eta bizi- nahiz ingurumen-baldintzak hobetzearen aldeko proiektu eta ekintzetan laguntzeak duen garrantziaren kontzientzia hartzea.

  2. eduki-multzoa. Euskadi eta Espainia garaikideen sustrai historikoak.

    Historiaurrea eta Antzinaroa: Gizakien lehen arrastoak. Populatzea eta giza jarduera franko-kantauri aldean Hispaniaren erromatartze-prozesua. Baskoniaren erromatar kolonizazio ez-uniformea.

    Erdi Aroko gizarteak: Erdi Aroko penintsulako entitate politikoen jatorria, bilakaera eta kultura-aniztasuna: kristau-erresumak eta Al Andalus. Hispaniako erresumen eboluzioa. Berant Erdi Aroko krisia.

    Aro Modernoko gizarteak: Hispaniar monarkia anitz eta deszentralizatuaren eraketa eta bilakaera: Errege-erregina Katolikoak, Austriako etxearen inperioa, itxasoz haraindi hedatzea eta inperio koloniala sortzea. Borboitarren zentralismoa. Erreformismo ilustratua: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Erregimen Zaharraren ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak Espainian. Ekonomia, gizartea, Foruak eta politika Euskal Herrian, Antzinako Erregimenean. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.

  3. eduki-multzoa. Erregimen zaharraren krisia Euskadin eta Espainian.

    Antzinako Erregimenaren krisialdia. Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa, 1812koa.

    Absolutismoa eta liberalismoa aurrez aurre. Fernando VII.aren erregealdiaren bilakaera politikoa. Hispanoamerikaren emantzipazioa.

  4. eduki-multzoa. Estatu liberala eratzea eta finkatzea.

    Estatu liberalaren eraketa eta bilakaera Elisabet II.aren erregealdian: moderatuak eta aurrerakoiak.

    Foruak eta liberalismoa. Lehen Karlistaldia: alde bakoitzaren ezaugarriak eta gerraren bilakaera.

    Seiurteko iraultzailea: demokratizazio-ahaleginak. 1869ko Konstituzioa. Monarkia demokratikoa. Karlismoa berragertzea. Lehen errepublika Espainian.

    Monarkiaren Berrezarkuntza. Karlismoaren amaiera. Foruak indargabetzeko 1876ko Legea. Kontzertu Ekonomikoen ezarpena 1878an.

    Berrezarkuntzaren sistema politikoa. Sistema canovistaren ezaugarriak eta funtzionamendua. Sistemaren aurkako oposizioa. Nazionalismo periferikoen sorrera. Gerra koloniala eta 1898ko krisia.

    Euskal nazionalismoa. Jatorria. Sabino Arana: pentsamendu eta jarduera politikoa. Euskal nazionalismoaren bilakaera 1930 arte.

  5. eduki-multzoa. Ekonomiaren bilakaera eta gizarte aldaketak XIX. mendean eta XX. mendearen lehen herenean.

    Ekonomiaren bilakaera Espainian. Desamortizazio-prozesua eta nekazaritza-aldaketak. Azpiegituren modernizazioa: trenbidea. Espainiako industrializazioaren berezitasunak.

    Ekonomiaren bilakaera Euskadin. Industrializazioa. Faktoreak eta lurralde-aniztasuna.

    Gizarte- eta kultura-aldaketak Espainian eta Euskadin. Demografiaren bilakaera. Estamentu-gizartetik klase-gizartera. Herritarren bizi-baldintzak. Langile-mugimendua: ideologia eta erakunde nagusiak. Euskal sozialismoa. Mentalitateen aldaketa.

  6. eduki-multzoa. Estatu liberalaren krisia, Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila.

    Berrezarkuntzaren sistema modernizatzeko ahaleginak. Monarkia konstituzionalaren krisia eta porrota. Gizarte-gatazkak. Marokoko arazoa. Primo de Riveraren Diktadura.

    Bigarren Errepublika Espainian. 1931ko Konstituzioa, emakumeen sufragioa. Erreformen politika. Biurteko eskuindarra. Fronte Popularra.

    Bigarren Errepublika Euskadin. Indar politikoak. Estatutua lortzeko prozesua.

    Militarren matxinada eta Gerra Zibila Espainian. Alde bakoitzaren ezaugarriak eta bilakaera. Gerraren fase nagusiak eta haren nazioarteko alderdia. Gerraren ondorioak.

    Gerra Zibila Euskadin: aldeak, fronteen bilakaera, 1936ko Estatutua, Eusko Jaurlaritzaren jarduerak. Gerraren ondorioak.

  7. eduki-multzoa. Frankoren diktadura. Atzerriratzea, errepresioa eta oposizioa.

    Erregimen frankistaren ezaugarri ideologiko, politiko eta sozialak.

    Estatu frankistaren sorrera Espainian (1939-1959): diktadura, autarkia eta nazioarteko bakartzea. Berrogeita hamarreko urteak. Oposizioa.

    Diktadura frankista Euskadin 1939tik 1959ra bitartean: autarkiatik industria-hazkunde geldora. Atzerriratzea, errepresioa eta oposizioa.

    Diktadura frankista finkatzea (1959-1975): hazkunde ekonomikoa, gizarte-aldaketak, gobernua eta oposizioa. Frankismoaren krisia, krisi ekonomikoa eta oposizioaren lana.

    Diktadura frankista Euskadin 1959tik 1975era bitartean: garapen ekonomiko handitik krisialdira. Gizarte-aldaketak. Errepresio politiko eta kulturala. Oposizioa. Euskal kultura frankismoan zehar: euskara, hezkuntza, literatura, artea, musika.

  8. eduki-multzoa. Trantsizio demokratikoa. Demokrazia gaur egun.

    Demokraziara iristeko trantsizio-prozesua Espainian (1975-1982): krisi ekonomikoa eta gizarte-gatazkak. 1978ko Konstituzioa: printzipio konstituzionalak eta erakunde demokratikoak. Garapen instituzional eta autonomikoa.

    Trantsizioa Euskadin (1975-1986): krisi ekonomikoa eta gizarte-gatazkak. Gernikako Estatutua eta Lurralde Historikoen Legea. Indarkeria eta politika eta bizikidetza normalizatzeko zailtasunak.

    Gobernu demokratikoak Espainian 1982tik aurrera. Gizarte-, ekonomia- eta kultura-aldaketak.

    Euskadi 1986tik gaur egunera arte. Krisi ekonomikotik hedaldira. Gizarte-aldaketak. Indarkeria eta politika eta bizikidetza normalizatzeko zailtasunak. Euskal kultura.

    Espainia Europar Batasunean. Espainiaren eginkizuna Europako eta munduko testuinguruan.

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  1. Euskadiren eta Espainiaren Historiaren aldi nagusiak identifikatzea, eta bakoitzaren berezko ezaugarriak aztertzea, aldaketak eta irauten duena bereizteko.

  1. Ea kokatzen dituen Euskadiren eta Espainiaren Historiako garai nagusiak denboran, bai eta haietako bakoitzaren barruan dauden aldiak ere.

  2. Ea aztertzen dituen garai edo aldi bakoitzaren ezaugarriak.

  3. Ea konparatzen dituen aurreko eta ondoko garaien ezaugarriekin.

  4. Ea azaltzen duen garai batetik bestera zer aldatu den eta zerk irauten duen.

  5. Ea identifikatzen dituen, garai edo aldi bakoitzaren barruan, gertaera eta pertsonaia garrantzitsuenak.

  1. Espainiaren eta Euskadiren historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.

  1. Ea bereizten dituen garai bakoitzaren ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak.

  2. Ea azaltzen duen haiek elkarri nola eragiten dioten.

  3. Ea egiten duen garai bakoitzaren laburpena edo kontzeptu-mapa, eta ea elkarren artean erlazionatzen dituen alderdi ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak.

  1. Prozesu historikoan gertatzen diren aldaketak eta irauten duten gauzak azaltzen dituzten faktoreak ulertzea, eta gizarte-gertaerei lotutako kausalitate-aniztasunaz ohartzea.

  1. Ea identifikatzen dituen ikasitako garai bakoitzaren barruan zerk edo nork susta ditzaketen aldaketak eta irauten duten gauzak.

  2. Ea aztertzen duen ondorengo garaian aldaketaren ala iraupenaren aldeko faktoreak nagusitu diren.

  3. Ea azaltzen duen zergatik gertatu den horrela.

  4. Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak ulertzea eta egokiro erabiltzea.

  1. Ea definitzen dituen aztertutako garai bakoitzean agertzen diren kontzeptu eta termino nagusiak.

  2. Ea kontzeptu eta termino nagusiak beren garaian kokatzen dituen, eta garaiarekin erlazionatzen dituen.

  3. Ea ulertzen duen zer kontzeptu eta termino diren ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ea erlazionatzen dituen eremu bereko beste batzuekin.

  4. Ea kontzeptu eta termino nagusiak zuzen erabiltzen dituen azalpenetan, lanetan, azterketetan eta abarretan.

  5. Ikasgaiaren edukiak egokiro, nortasunez eta era sortzailean adieraztea eta jakinaraztea.

  1. Ea egokiro erabiltzen dituen adierazpen-teknikak: idatzizkoa, ahozkoa, ikus-entzunezkoa.

  2. Ea nahi duena argiro adierazten duen.

  3. Ea egiten dituen idazlan ortografikoki zuzenak eta zehatzak, eta ea berariazko lexikoa erabiltzen duen.

  1. Informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, eta, horretarako, bilatze- eta sintesi-ikerketa txikiak egitea, hainbat informazio aztertu, kontrastatu eta integra ditzaten.

  1. Ea bilatzen duen informaziorik aspektu jakin bati buruz.

  2. Horretarako, ea hainbat iturri erabiltzen dituen.

  3. Ea egokiro aipatzen dituen erabilitako iturriak.

  4. Ea ulertzen duen iturrien edukia.

  5. Ea kontrastatzen duen iturrien informazioa.

  6. Ea sintesia egiten duen, lortutako informaziotik abiatuta.

  7. Ea aztertzen duen ikasleentzako web-orrietan ageri ohi diren lanetako bat.

  8. Ea azpimarratzen dituen haren ekarpen interesgarriak.

  9. Ea azpimarratzen dituen izan ditzakeen kontzeptualizazio- eta garai-akatsak, anakronismoak eta abar.

  1. Iturrien betekizuna balioestea eta iruzkinak egitea lehen eta bigarren mailako iturri historikoei buruz -testuak, estatistikak, grafikoak, mapak, irudiak, dokumentalak, filmak-, historialariaren zereginaz ohartzeko, eta ezagutza historikoa etengabe lantzen ari den prozesua dela ulertzeko.

  1. Ea bereizten duen dokumentua nolako iturri-mota den eta ea haren ezaugarri nagusiak interpretatzen dituen.

  2. Ea aurkezten dituen dokumentuari dagokion garaia, haren egilea, hartzailea eta abar.

  3. Ea aztertzen eta azaltzen duen edukia garaiarekin erlazionatuta.

  4. Ea ondorioztatzen duen dokumentuak Historiari zer ekarpen egiten dion.

  5. Ea azaltzen duen dokumentuak ondorengo garaian nolako eragina duen.

  6. Ea aztertzen duen, gertaera beraren inguruan lehen mailako hainbat iturrik aurkezten dituzten jarreretatik abiatuta, bakoitzak zer ekarpen egiten duen.

  7. Ea ondorioak ateratzen dituen aztertutako gertaera historikoaz.

  8. Ahal bada, ea egiten duen iturri horien kritikarik.

  9. Ea laburtzen dituen dauden jarrerak ikaslearen prestakuntzarako ulergarria izan daitekeen eztabaida historiografiko batean.

  10. Ea azpimarratzen dituen jarrera horien artean dauden antzekotasunak eta aldeak eta horiek nola azaltzen diren.

  11. Ea eztabaida horri buruzko laburpena egiten duen.

  1. Egungo gizartearen ezaugarrien, gatazken eta erronken jatorri historikoa ezagutzea.

  1. Ea erlazionatzen duen iraganaz ikasitakoa egungo gizartearekin.

  2. Ea bereizten dituen iraganeko garai baten ezaugarrien eta egungo gizartearen ezaugarrien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.

  3. Ea balioesten dituen norbanakoek eta taldeek bizi-baldintzak hobetzea, sistema demokratikoa eratzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko borrokak.

  1. Demokraziarako trantsizio-prozesuaren ezaugarriak eta zailtasunak deskribatzea, bere garrantzia balioestea, 1978ko Konstituzioaren berezitasuna aitortzea, eta egungo antolamendu politikoaren eta lurralde-antolamenduaren oinarriak azaltzea.

  1. Azaldu zer aldaketa izan diren politikan, gizartean eta ekonomian Franko hil zenetik.

  2. Ea balioesten dituen bizikidetza demokratikoa berreskuratzeko prozesua eta Euskadin izandako zailtasunak.

  3. Ea ezagutzen dituen 1978ko Konstituzioan Espainiaren antolamendu politikoa eta lurralde-antolamendua arautzen duten oinarriak eta egitura.

  4. Ea ezagutzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren alderdi nagusiak.

  1. Espainiako egungo gizartearen irudi aniztun eta integratzailea eratzea.

  1. Ea dakizkien eta ulertzen dituen Espainiaren bilakaera historikoaren lurralde-desberdintasunak eta alderdi komunak.

  2. Ea dakien eta ulertzen duen zenbait errealitate nazional eratu direla Espainiaren bilakaera historikoan.

  3. Ea dakizkien eta ulertzen dituen Espainiako nazionalitateen eta lurraldeen arteko harremanak.

  4. Ea dakizkien eta ulertzen dituen Espainiak beste estatu batzuekin dituen harremanak.

  5. Ea dakien eta ulertzen duen zer eginkizun duen Espainiak Europaren integrazio-prozesuan eta zein diren haren ondorioak.

  1. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta aktiboa garatzea Euskadiko eta Espainiako gizarteen arazoen aurrean.

  1. Ea defendatzen dituen eskubide demokratikoak, giza eskubideak eta bakea.

  2. Ea ondarearen kontserbazioa errespetatzen duen, eta hartan laguntzen duen.

  3. Ea baztertzen duen edozein diskriminazio-mota.

  1. Egungo gizarteari eta Euskadiren eta Espainiaren iraganaldi historikoari buruzko norberaren ikuspuntuak argudiatzea, eta besteenak kontuan hartzea, ulertzea eta errespetatzea.

  1. Ea bere ikuspuntuak zentzuz azaltzen dituen, Historiarekin zerikusia duten Euskadiko eta Espainiako gizarteen egungo arazoei buruzko idazki eta eztabaidetan.

  2. Ea gainerakoen ikuspuntuak kontuan hartzen, ulertzen eta errespetatzen dituen, Historiarekin zerikusia duten Euskadiko eta Espainiako gizarteen egungo arazoei buruzko eztabaidetan. Ea gainditzen dituen ikuspegi berdintzaileak eta hertsiak.

  3. Ea errespetatzen duen Espainian eta Euskadin dagoen aniztasuna.

  4. Ea bizikidetza demokratikoa izateko eta arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzen dituen, ikaskideekin batera».

    Hogeita hamabost. III. eranskina. Filosofiaren Historia. Helburuak eta edukiak.

    Filosofiaren Historiaren helburuak eta edukiak honela idatzita geratuko dira:

    Filosofiaren Historia ikasgaiaren helburua, Batxilergoan, gaitasun hauek garatzea da:

    1. Testuek adierazitako problema filosofikoak identifikatzea eta horiek ikuspegi kritikoz aztertzea eta balioestea; eta problemak beren sorrerako testuinguru historikoan, sozialean eta kulturalean kokatzea.

    2. Testu filosofikoak ulertzea eta haien barne-koherentzia aztertzea. Testuok laburtzea eta konparatzea, erabilitako termino filosofikoak ulertzeko eta iruzkin kritikoak egiteko, norberaren iruzkin-ekarpenak eginez.

    3. Filosofia-teoria eta -korronteen arteko antzekotasunak eta diferentziak erkatuta, jarrera kritikoa lantzea, egungo munduko egoerak, ideiak eta pentsamoldea interpretatzeko eta balioesteko.

    4. Norberaren bizipenetatik abiatuta, informazio-iturriak kontrastatzea, eta gidaliburuetako, hiztegietako, Interneteko eta beste iturri batzuetako informazioa bilatzea eta hautatzea, lortutako informazioa zenbait estrategiaren bidez antolatzeko eta sistematizatzeko; esaterako, kontzeptu-mapak eginez, eskemak eginez edo filosofia-hiztegiak osatuz.

    5. Ikasitako autoreen pentsamoldea zuzen adieraztea hitzez eta idatziz, eta, adierazpen horretan, ideia nagusiak hautematea eta ulertzea, norberaren hausnarketak argi, zuzen eta koherentziaz arrazoitzeko.

    6. Historian zehar landutako teoria etiko nagusiak eta gizarte-, estatu- eta herritartasun-teoriak ezagutuz eta aztertuz, arrazoiak norberaren eta taldearen jarduera arautzeko duen ahalmena aintzat hartzea eta, gogoeta etikoaren ondoren hartutako gizabidezko konpromisoen ildotik, norberak gizarterako eta herritartasunerako duen gaitasuna sendotzea.

    7. Besteren argudioekiko, filosofia-jarrerekiko eta sinesmenekiko sentikor izatea, eta, besteren iritziekiko tolerantzia eta errespetua landuz, elkarrizketa arrazionala eta ideien adierazpen askea sustatzea, gure aniztasun ideologikoa eta kulturala onartzeko.

    8. Desberdintasunak eta diskriminazioak justifikatzeko ahalegin ororen aurrean kritikoa izatea eta kulturekiko irekia izatea, eta, horrekin batera, diskurtso filosofikoaren zenbait jarrera salatzea (androzentrismoa, etnozentrismoa eta antzekoak). Halaber, giza eskubideen errespetuan, bizikidetza baketsuan eta izadiaren babesean oinarritutako gizartea eraikitzeko ahaleginak bultzatzea eta balioestea.

      EDUKIAK

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Testu filosofikoak aztertzea eta iruzkintzea, eta egoki eta zuzen erabiltzea termino eta kontzeptu filosofiko nagusiak.

      Eztabaidetan parte hartzea, eta, horietan, norberaren pentsamoldea zentzuz azaltzea.

      Idatziz azaltzea norberak oinarrizko galdera filosofikoekiko egindako hausnarketak, eta, pixkanaka, ikasitako autoreen pentsamoldea ikuspegi kritikoz jasotzea hausnarketa horietan.

    2. eduki-multzoa. Antzinako filosofia.

      Pentsamendu filosofikoaren jatorriak.

      Sokrates, sofistak eta Platon.

      Aristoteles.

    3. eduki-multzoa. Erdi Aroko filosofia.

      Arrazoia eta fedea. Agustin Hiponakoa.

      Tomas Akinokoa eta filosofia eskolastikoa.

    4. eduki-multzoa. Filosofia modernoa.

      Errenazimentua eta iraultza zientifikoa.

      Arrazionalismo kontinentala: Descartes.

      Filosofia enpirista: Locke-rengandik Hume-rengana.

      Ilustrazioa. Kanten idealismo transzendentala.

    5. eduki-multzoa. Filosofia garaikidea.

      Filosofia marxista:Karl Marx.

      Ilustrazioko arrazoimenaren krisia: Nietzsche.

      Filosofia analitikoa eta bere ordezkari nagusiak.

      1. mendeko beste korronte filosofiko batzuk. Logika eta hizkuntzaren filosofia: Wittgenstein.

        Espainiako filosofia. Bizi-esperientzia eta filosofia: Ortega y Gasset.

    Hogeita hamasei. III. eranskina. Artearen historia. Sarrera.

    Sarrerako hirugarren paragrafoa aldatzea. Artearen Historiako hirugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Halaber, Batxilergoan, Artearen Historia ikasgaia amaierakoa eta propedeutikoa da aldi berean, eta horrek bideratzen eta ahalbidetzen du artearen inguruko ikasketak egiten jarraitzea, bai Lanbide Heziketako zikloetan eta ziklo artistikoetan, bai unibertsitatean.

    Hogeita hamazazpi. III. eranskina. Artearen Historia. Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

    Artearen Historiaren helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak honela idatzita geratuko dira:

    1. Historian zehar egon diren artearen ikuskera desberdinak ulertzea eta balioestea, eta artearen gizarte-funtzioen bilakaeraz jabetzea, adibide jakin batzuei erreparatuta. Hori lortzeko, artistak balioetsiko dira, munduko kulturei eta historia-aroei erreparatuta.

    2. Artelanek osagai historiko-kulturala eta osagai estetiko-formala dutela ulertzea. Osagai horiez bere horretan goza daiteke iruzkin eta irakurketa espezifikoen bitartez, eta garai baten eta garai hartako kulturaren testigantza gisa balioets daitezke.

    3. Artea aldaera historiko askoko hizkuntza dela eta hainbat aldi artistikotan irakurketa esanguratsuak egitea ahalbidetzen duela ulertzea. Horretarako, adieraziko dira artisten eta gizartearen arteko harreman bereziak eta garai bateko edo etorriko diren garaiei dagokienez egin edo egingo diren aldaketak.

    4. Azterketa-metodo bat erabiltzea, sentikortasuna eta irudimena lantzeko eta berariazko terminologia eskuratzeko, eta, era berean, metodo horren bidez, arte-estiloen formen, gaien eta funtzioen oinarrizko ildoak laburbiltzea.

    5. Mendebaldeko arte-estilo nagusietako artista behinenak eta arte-adierazpen nabarmenenak ezagutu, bereizi eta aztertzea (berariaz aipatuko da Euskal Herrian eta Espainian ekoitzitako artea), eta behar bezala kokatzea denboran, espazioan eta testuinguru historikoan, aldaketak eta jarraipenak ikusteko eta ondare kolektiboaren elementu gisa balioesteko.

    6. Gure arte-ondarea ezagutu, hartaz gozatu eta balioestea, modu aktiboan lagunduz ondare hori zaintzen eta etorkizuneko belaunaldiei helarazten, eta hondatzen duten jokabideak eta arriskuan jarriko duten proiektuak ukatuz.

    7. Sentikortasun artistikoa, gozamen estetikorako gaitasuna eta zentzu kritikoa garatzea, sortze-lan artistikoak aztertzean norberaren sentimenduak eta ideiak adierazten ikasteko, artelanak ulertzeko askotariko moduak errespetatuz eta estereotipoak eta aurreiritziak gaindituz.

    8. Informazioa biltzeko eta ikertzeko jarduerak gauzatzea; jarduera horietan artearen historiako alderdi esanguratsuei buruz iturri askotatik (Internet, entziklopediak, aldizkari espezializatuak eta museo edo galerietako katalogoak) lortutako informazioa aztertu, alderatu eta interpretatuko da, interpretazioak eta ondorioak noraino diren erlatiboak eta behin-behinekoak balioeste aldera.

    9. Museo, erakusketa eta monumentu interesgarri eta esanguratsuenetako artelanen kokalekua zehaztea, artelanok ezagutzea, aztertzea eta haietaz gozatzea. Horretarako, ahal denean, zuzeneko behaketa erabiliko da irteeren, bisiten eta ibilbide artistikoen bitartez, estiloen bereizgarri diren ezaugarriak antzemateko eta garai berean gara daitezkeen korronte estetikoen aniztasuna balioesteko.

    10. Artearen historiak emakumeak nola tratatu dituen kritikoki balioestea, bai artista gisa, bai irudikapen-subjektu gisa; eta emakumeek gauzatutako arte-ekarpenen garrantzia balioestea, ahoz edo idatziz adierazitako ikerlanen bitartez.

      EDUKIAK

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Ikasgaia ikasteko hizkuntza-trebetasunak aplikatzea: testu eta irudi idatziak eta ahozkoak ulertzea, berariazko lexikoa interpretatzea eta erabiltzea, eta ahoz eta idatziz zuzen adieraztea.

      Estilo edo mugimendu artistikoen kausei, bilakaerari, iraupenari eta eraginari buruzko hipotesiak planteatu, egin eta egiaztatzea.

      Hainbat estilo, garai, espazio eta autoreren artelanak aztertu, identifikatu eta modu arrazoituan sailkatzea.

      Artelanetan ikonografia, materialak eta teknikak ezagutzea.

      Lan baten plangintza egin eta lana gauzatzea (banaka edo taldean), eta egiazta daitekeen askotariko informazioa erabiliz artista edo arte-garairen bati buruzko ondorioak biltzea.

      Museo, erakusketa edo monumentuetara egingo diren irteeretan hainbat artelani zuzenean behatu eta artelanok aztertzea.

      Hainbat iturritatik lortutako artea ulertzeko moduari, funtzioari, estiloei eta arte-ekoizpen ikusizko eta plastikoei buruzko informazioa aztertu, egiaztatu eta balioztatzea.

      Hainbat garaitako artelan batzuk alderatuz aztertzea, analogiak eta aldeak bilatzea, eta batzuek besteen gainean dituzten eraginei eta harremanei antzematea.

      Artearen Historiako oinarrizko terminoen glosarioa egitea.

      Obren, artisten, estiloen eta abarren ezaugarriak, koordenatuak edo harremanak oro har azalduko dituzten kontzeptu-mapak, kronologia-frisoak, taulak edo eskemak egitea.

      Bertako edo eskualdeko artista, artelan edo estiloren baten inguruko ikerketa txikia gauzatzea, hainbat euskarri erabiliz (CD-ROMa, DVDa, bideoa, murala eta abar); eta sailkatu eta alderatzea, dagokion nazioarteko korronte, mugimendu edo estiloaren arabera. Halaber, antzekotasunak, eraginak eta ezaugarri bereziak nabarmentzea.

      Askotariko espazio eta garaitako arte-adierazpenak ezagutu eta ulertzeko interesa, eta horiek faktore-multzo konplexu baten adierazpen gisa balioestea.

      Zorrotza eta objektiboa izatea, denboran zehar estiloetan eta artea ikusteko moduan izan diren aldaketak eta iraun duten alderdiak hautemateko, eta historiako hainbat unetan artista garrantzitsuek izan duten protagonismoa balioesteko.

      Oro har, Espainiako eta Euskal Herriko arte-ondarea eta, bereziki, herrikoa edo eskualdekoa ezagutzeko interesa.

      Artelanei behatzeko eta artelanak kontzeptualki ulertzeko interesa eta gustua, norberaren gustua eratzen eta balio estetikoak garatzen laguntzeko bide gisa.

      Historiako beste jakintza-iturri garrantzitsu bat baita, irudiaren edo kultura materialaren egokitasunaren aurrean gogoeta eta kritika erabiltzea.

      Talde-lana balioestea, informazio-iturrietan kontsulta egiteko eta iturriok egiaztatzeko modu eraginkor gisa; eta gizartearen eta banakoaren alderdiak aztertu eta interpretatzea, aurkezpena eta hizkuntza zainduz.

      Gure kultura-ondarearen aldeko ekintzetan eta/edo elkarteetan aktiboki parte hartzeko prest egotea, eta arte-ondare unibertsala zaintzeko, zaharberritzeko eta zabaltzeko ekimen orokorrak babestea.

      Irekia eta kritikoa izatea norberaren gustukoak ez diren eta iritziekin bat ez datozen arte-adierazpenen aurrean, bai eta joera berrien aurrean ere, autoreen nahiz garaietako balioen eta sentikortasunaren adierazpen gisa.

    2. eduki-multzoa. Artea: giza adierazpena denboran eta espazioan.

      Artea definitzeko zailtasunak eta sailkatzeko askotariko moduak. Aldaketak artearen kontzeptuan.

      Arteak historian izan dituen gizarte-funtzioak. Hainbat eredu historikotan eta hainbat kulturatan izan duen balioespena.

      Artea kulturako elementu aktibo gisa balioestea eta arte-ondarea zaintzea.

      Arte-estiloak: definizioa, analisia eta eboluzio-tipologiak.

    3. eduki-multzoa. Artelana ulertzeko modua eta azterketa.

      Ikus-hizkuntza: materialak, prozedura teknikoak eta elementu formalak.

      Ikonografia eta ikonologia: arteko gaien eta tipologien trataera eta esanahia.

      Artista eta sorkuntza-prozesua, dagokien garaiko testuinguru sozialaren, intelektualaren eta teknikoaren barruan. Bezeroen eginkizuna eta mezenasgoa.

    4. eduki-multzoa. Arte-estiloak: bilakaera historikoa eta espazio aniztasuna.

      Arte klasikoa: Grezia eta Erroma; historian izan duten eragina. Artea Hispania erromatarrean.

      Erdi Aroko arte kristaua: ikonografia baten egitura. Erromanikoa eta gotikoa. Erromanikoa Donejakue Bidean.

      Islamiar artea, bereziki hispaniar-musulmana.

      Errenazimentua: klasikoak berreskuratzea eta adierazpen-sistema berriak bilatzea. Italiaren esanahia. Errenazimentua Espainian eta Euskadin.

      Barrokoa. Sorkuntza-guneak eta europar aldaerak. Espainiako Barrokoa. Espainiako pinturaren ekarpena: Urrezko Mendearen figura nagusiak.

    5. eduki-multzoa. Arte garaikidean bizirik iraun dutenak eta izan diren aldaketak.

      Neoklasizismoa. Erromantizismoa. Errealismoa. Goya.

      1. , XX. eta XXI. mendeetako arkitektura: material berriak eta espazioaren ikuskera berria. Hirietako zabalguneetatik joera arkitektoniko berrietara. Arkitektura eta hirigintza Euskadin.

        Adierazteko eta gauzatzeko sistema tradizionalen haustura: inpresionismotik XXI. mendeko abangoardietara.

        Euskal pintura eta eskultura XX. eta XXI. mendeetan.

        Ikus-sistema berriak sortzea: argazkigintza eta zinema.

    6. eduki-multzoa. Arte-egintzaren gaurkotasuna.

      Joera artistiko berriak. Artea eta teknologia.

      Merkatua eta artearen kontsumoa: finantzaketa, kritika eta hedapena.

      Monumentu eta objektu artistikoak zaintzea eta zaharberritzea.

      Monumentua. Artelana museoan. Arte-museoak. Hainbat ibilbide historiko-artistiko-kultural.

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

    1. Artea ikusteko moduan gertatu diren aldaketak aztertu eta alderatzea, bai eta historiako hainbat unetan eta hainbat kulturatan izan dituen gizarte-funtzioak ere; eta egilea nor den adibideen bitartez nabarmentzea.

    1. Ea bereizten dituen, artearen bilakaera historikoaren esparruan, artea ikusteko moduan izan diren aldeak.

    2. Ea ondorioztatzen duen artelanaren esanahia.

    3. Ea identifikatzen dituen artearen eginkizunak, historian izan diren artistei, bezeroei eta sustatzaileei dagokienez.

    4. Ea ezagutzen duen XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrerako artearen eta autorearen eginkizuna: gizartea salatzeko artetik kontsumo-ondasun den artera.

    1. Arte-hizkuntza zorrotz interpretatzea (formak, gaiak eta esanahiak), historian aldakorra izan den gai gisa.

    1. Ea identifikatzen dituen arte klasikoaren (Grezia eta Erroma) funtsezko ezaugarriak.

    2. Ea deskribatzen dituen Greziako eta Erromako lanen estiloaren bilakaeran izan diren aldaketa eta berdin jarraitu duten ezaugarri nagusiak, lan horien aurrekoei eta ondorengoei begiratuz.

    3. Ea ezagutzen dituen Espainiako arte erromatarraren lan nagusiak.

    4. Ea ezagutzen dituen arkitektura, eskultura eta pintura erromanikoa.

    5. Ea dakien non dagoen Donejakue Bidea, eta ea onartzen duen estilo erromanikoaren zabalkuntzan izan duen garrantzia.

    6. Ea bereizten dituen arkitektura, eskultura eta pintura gotikoaren ezaugarri nagusiak, hiri-kulturaren testuinguruan.

    7. Ea lotzen dituen musulmanen kultura eta arte hispaniar-musulmana, eta ea balioesten dituen haien ekarpenak.

    1. Garai bateko eragin soziologikoz, egiletzaz, esanahiz, formaz eta materiaz osatutako artelanaren elementuak ezagutu eta bereiztea. Elementu horiek artelanaz estetikoki gozatzeko aukera ematen digute.

    1. Ea identifikatzen dituen Italiako errenazimentuko estilo-ezaugarriak (arkitektura, eskultura eta pintura).

    2. Ea bereizten dituen Barrokoko ezaugarri orokorrak, dituen aniztasun kronologikoan eta geografikoan.

    3. Ea lotzen dituen Barroko garaiko espazio arkitektonikoa eta hiria, botere politikoak eta Elizaren botereak.

    4. Ea deskribatzen dituen Barroko garaiko pinturan eta eskulturan izan ziren gai, forma, funtzio eta joera nagusiak.

    5. Ea ezagutzen dituen Espainiako pintura barrokoaren artista eta artelan nagusiak.

    6. Ea identifikatzen duen XVIII. mendeko arkitektura, eta ea balioesten duen haren egoera Barrokoak iraun izanaren eta Neoklasizismoaren artean.

    1. Artelanak interpretatzea, artearen elementuei antzematea ahalbidetzen duen metodoarekin: elementu esplizituei (materialak, forma-elementuak, gaiaren trataera eta esanahia) eta inplizituei (artistaren nortasuna, bezeroak, baldintza ekonomikoak eta sozialak eta eragin ideologikoak).

    1. Ea mota guztietako bitartekoak erabiltzen dituen estilo-bilakaerari buruzko informazioa lortzeko.

    2. Ea egiten duen txostenik, kontzeptu-maparik eta DVDrik, Artearen Historiaren alderdi esanguratsuren bati buruzko ikerlanetik abiatuta (artista, korronte artistikoa eta obra).

    3. Ea aztertu eta interpretatzen dituen artelanak beren testuinguruaren barruan; eta, horretarako, ea zuzen erabiltzen duen diziplinaren berariazko lexikoa.

    4. Ea lotzen dituen garai bateko lan garrantzitsuak aurreko edo ondorengo lanekin.

    5. Une historiko bakoitzeko artelan esanguratsuak aztertu, identifikatu eta kronologikoki eta espazioan kokatzea; arte-estiloen ezaugarri bereizgarri behinenak adieraztea; eta beste garai batzuetako artelan, autore eta toki esanguratsuekin alderaketa egitea.

    1. Ea egiten duen espazio geografikoa eta denbora historikoa deskribatzen duen kronologia-frisorik, eta ea sartzen duen daturik, obrarik, autorerik, gertakizun historiko-artistikorik eta estilorik.

    2. Ea identifikatzen dituen fenomeno artistikoen kausak eta ondorioak, beren testuinguru historiko eta kulturalean.

    3. Ea ezagutzen duen arteak arte klasikotik gaur egun arte izan duen bilakaera.

    4. Ea deskribatzen dituen garai historiko bakoitzeko arte-ekoizpenaren homogeneotasuna eta aniztasuna.

    5. Ea alderatzen dituen zenbait tokitako obra adierazgarriak, eta ea aztertzen dituen haien arteko aldeak, antzekotasunak eta harremanak.

    6. Ea identifikatzen duen alderdi historikoek arte-hizkuntzaren sortzean eta bilakaeran izan duten eragina.

    1. Ikuskera estetikoak eta ezaugarri estilistikoak egiaztatu eta alderatzea, iraun duten gauzak eta aldaketak ikusteko, eta arte-mugimenduen arteko harremanak eta eraginak nabarmentzeko.

    1. Ea jarrera kritikoa eta irekia duen arte-adierazpenen aurrean.

    2. Ea antzematen dituen artean dauden iraute- eta aldatze-prozesuak.

    3. Ea identifikatzen dituen arteak dituen arazo tekniko berriak.

    4. Ea deskribatzen dituen arte-gaiak lantzean izan den aldaketa eta arteari lotzen zaizkion erabilera eta funtzio berrien eragina.

    1. Artista handien artelan behinenak identifikatu, aztertu eta interpretatzea, estiloa bereizten duten ezaugarriak ezagutuz eta beren garaiko gizartea erakusten dutela eta, era berean, harengan eragiten dutela ulertuz.

    1. Ea balioesten duen beren lanetan planteamendu berriak garatu dituzten artisten edo inguruabar historiko jakin batzuetan bide artistiko berriak ireki dituzten artisten protagonismoa.

    2. Ea identifikatzen dituen gure inguruko artean eragin handiena izan duten -eta, gaur egun ere, duten- artistak.

    3. Ea erakusten duen maisulanak ikuskatzeko eta aztertzeko interesik eta zaletasunik.

    4. Ea deskribatzen dituen mugimendu bakoitzaren berezitasunak.

    1. Arteak egunerokotasunean eta komunikabideetan duen presentzia ulertu eta azaltzea, eta artea kontsumo-objektu gisa erabiltzeari buruzko balorazioa egitea.

    1. Ea aztertzen dituen ikusizko zenbait sistema garaikide (argazkigintza, kartelak egitea, zinemagintza eta abar) eta ea identifikatzen dituen haien mintzairaren berezitasunak.

    2. Ea balioesten dituen arteak gaur egungo munduan duen eginkizuna eta komunikabideetan eta ingurune sozio-kulturalean duen presentzia.

    3. Ea ebaluatzen duen gaur egungo arte-merkatuaren eta -kontsumoaren mundua.

    4. Ea identifikatzen duen teknologia berriek artearen sorkuntzan izan duten eragina.

    1. Ikerlanak eta egiaztatze-lanak egitea, arte-mugimendu, garrantzi berezia izan duen artista edo ibilbide artistikoren baten inguruan (eskualdekoak edo bertakoak). Eta, horretarako, informazio-iturriak erabiltzea eta azterlanaren emaitzak argi jakinaraztea.

    1. Ea identifikatzen duen arkitekturak XIX. mendean izan duen bilakaera, historizismoko, eklektizismoko eta modernismoko obra berezi batzuk aztertuz, batez ere Euskadikoak.

    2. Ea antzematen duen hirigintzaren eginkizun berriak betetzeko material berriak erabiltzen direla arkitekturan.

    3. Ea bereizten dituen abangoardia nagusiak, eta ea balioesten duen Mendebaldekoak ez diren tradizioek abangoardien sorreran duten eragina.

    4. Ea deskribatzen dituen XX. mendeko korronte arkitektoniko nagusiak, besteak beste, arrazionalismoa, organizismoa eta nazioarteko estiloa.

    5. Ea identifikatzen dituen XX. mendeko bigarren erdiko plastikaren ezaugarri nagusiak.

    1. Artelanekin harreman zuzena izateko aukera ematen duten museo eta erakusketetara joan eta monumentu artistikoei eta artelanei behatu eta horiek aztertzea.

    1. Ea identifikatzen dituen erromanikoaren funtsezko ezaugarriak.

    2. Ea ezagutzen dituen gotikoaren ezaugarri nagusiak.

    3. Ea deskribatzen dituen Errenazimentuaren berezitasunak.

    4. Ea ondorioztatzen dituen Barrokoaren berezitasunak.

    5. Ea dakien zein diren arte garaikidearen bereizgarriak.

    6. Ea dakien non dauden obra erromanikoak, gotikoak, errenazentistak, barrokoak eta garaikideak.

    1. Arte-jarduerak gaur egun dituen dimentsio askotariko eta konplexuen inguruan gogoeta eta eztabaida egitea; horren aurrean kritikoa eta irekia izatea; eta emakumeek artearen sorkuntzan duten eginkizuna balioestea.

    1. Ea bereizten duen, gaur egun, erakundeek duten zeregina artea finantzatzean, zabaltzean, erakustean, arte-bildumak egitean edo merkaturatzean; besteak beste, erakunde publikoek, galeria pribatuek, arte-azokek, fundazioek, museoek eta enkanteek.

    2. Ea balioesten duen ondarea herentzia kultural gisa babesteko eta zabaltzeko beharra.

    3. Ea balioesten duen emakumeen zeregina artearen sorkuntzan.

    4. Ea egiten duen bertako emakume artistaren bati buruzko txostenen bat (bakarka edo taldeka).

    Hogeita hemezortzi. III. eranskina. Ikus-entzunezkoen kultura. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Komunikabideen ezaugarri teknikoak eta adierazpen-ezaugarriak ulertzea, aztertzeko jarrera izanez eta hartzailearen sentikortasuna kontuan hartuz; horrela, ikasleak selektiboak eta kritikoak izango dira hainbat kanaletatik zabaldutako ikus-entzunezko produktuei dagokienez. Ildo horretatik, batik bat publizitatearen mezuak aztertuko dira, eta bereiziko dira informazioa, artea, propaganda eta sedukzioa.

    Hogeita hemeretzi. III. eranskina. Ikus-entzunezkoen kultura. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Egungo ikus-entzunezkoen kultura egin eta zabaltzen den ingurua ezagutzea, eta oinarrizko ezaugarriak eta produktuen funtzioak bereiztea.

    1. Ea ezagutzen dituen irratiko, telebistako eta Interneteko oinarrizko ezaugarri teknikoak eta adierazpen-ezaugarriak.

    2. Ea ikus-entzunezko produktuak identifikatu eta balioesten dituen, eta ea kontuan hartzen duen horien informazio-, pertsuasio-, estetika- edo aisialdi-dimentsioa.

    3. Ea interesa eta jakin-mina adierazten duen eskura dituen ikus-entzunezko produktuekiko.

    4. Ea ikuspuntu arrazoituak eta pertsonalak dituen ikus-entzunezko produktuak interpretatzean.

    5. Ea ezagutu eta justifikatzen dituen publizitatearen funtzioak, eta bereizten dituen batetik informazioa eta, bestetik, emozioa, sedukzioa eta lilura.

    Berrogei. III. eranskina. Musika-azterketa II. Edukiak.

    Musika-azterketa IIko eduki-multzoak honela idatzita geratuko dira:

    EDUKIAK

    1. eduki-multzoa. Musika-formak eta generoak Mendebaldeko musikaren historian.

      Mendebaldeko musikaren eta, tartean, antzerkirako musikaren entzunezko ezaugarrien, formen eta generoen analisi historikoa.

      Musika-estetika batzuk eta besteak bereizten dituzten ezaugarri formal nagusien ezagutza.

      Musika instrumentaleko generoetako musika-formen aldaketen eta transformazioen eta musika-formek gizartean izan dituzten ondorioen analisi historikoa.

      Musika-formen eta generoen aldaketen eta beste arte-adierazpen batzuetako (hala nola pinturako, eskulturako eta arkitekturako) aldaketen arteko erlazioaren analisi historikoa.

      Musika-lanen analisi estilistikoa egiteko eta musika-lanak testuinguru estilistikoan kokatzeko bakarkako edo taldekako lanak.

      Musika-azterketaren berezko terminologiari buruzko lexiko zuzen eta zabalaren ikaskuntza eta erabilera, eta musika-lan bakarraren hainbat bertsiori buruzko musika-kritikak. Musika interpretatzen den bitartean, entzuteko ohitura eta besteenganako errespetua sendotzea.

      Erdi Aroko musika: entzunezko ezaugarrien eta estilo-ezaugarrien azterketa analitikoa, kantu gregorianoaren eta beste liturgia-kanta batzuen formak eta generoak, musika profanoa, polifonia, Ars Antiqua eta Ars Nova.

      Errenazimentua: entzunezko ezaugarrien eta estilo-ezaugarrien azterketa analitikoa (ahots- eta instrumentu-taldeak, sonoritate bertikalak, kadentziak, ornamentuak), formak, eskolak eta generoak.

      Barrokoa: entzunezko ezaugarrien eta estilo-ezaugarrien azterketa analitikoa (akordeak, prozedura harmonikoak, kadentziak, ornamentazioa, sonoritateak), ahots-musikaren eta musika instrumentalaren formak eta generoak.

      Estilo galantea eta klasizismoa: entzunezko ezaugarrien eta estilo-ezaugarrien azterketa analitikoa (akordeak, prozedura harmonikoak, kadentziak, ornamentazioa, sonoritateak), aldi horietako formak eta generoak. Estilo galantea eta rokokoa: trantsizioa Klasizismora. Vienako Klasizismoa.

      Erromantizismoa: entzunezko ezaugarrien eta estilo-ezaugarrien azterketa analitikoa (akordeak, prozedura harmonikoak, kadentziak, ornamentazioa, sonoritateak), musika erromantikoaren formak eta generoak. Nazionalismoen sorrera.

      Erromantizismo-ondokoa eta nazionalismoak: entzunezko ezaugarrien azterketa analitikoa (akordeak, prozedura harmonikoak, kadentziak, modalismoak berragertzea, sonoritateak...), erromantizismo-ondoko musikaren formak eta generoak. Eskola nazionalen garapena. Tinbrearen erabilera era orkestraren trataera.

      Inpresionismoa: entzunezko ezaugarrien eta estilo-ezaugarrien azterketa analitikoa (akordeak, prozedura harmonikoak, kadentziak, modalismoaren erabilera berria, sonoritateak...), musika inpresionistaren formak eta generoak. Autore nagusiak eta beren konposizio-teknikak. Beste kulturetako musikaren eragina.

    2. eduki-multzoa. Musika garaikideak.

      Mendebaldeko XX. mendeko musika landuaren entzunezko ezaugarrien (prozedura harmonikoak, kadentziak, sonoritateak), formen eta generoen azterketa analitikoa. Joera eta konposatzaile nagusiak. Mendebaldeko XX. mendeko musika landuaren hizkuntzaren eta grafiaren eta mende horretako abangoardiako beste arte-hizkuntza batzuen arteko analogien analisia.

      Teknologien ekarpena musika sortzeko. Musika elektroakustikoa: jatorria eta bilakaera.

      Jazzaren, flamenkoaren, poparen eta rock-and-rollaren ezaugarri formal nagusien analisia, eta beste forma eta genero batzuetarako bilakaerarena.

      Euskal musikagileen musika-lan garaikideen entzunezko ezaugarrien, formen eta generoen entzuketa eta analisia.

      Ahozko tradizioko musikak. Estetika- eta komunikazio-printzipioen eta gizartean dituzten funtzioen eta erabileren azterketa.

      Mendebaldekoak ez diren musikak: beste kulturetako musika tradizionalera hurbiltzea.

    Berrogeita bat. III. eranskina. Musikaren eta Dantzaren historia. Edukiak.

    Musikaren eta Dantzaren Historiaren 2., 3. eta 4. eduki-multzoak honela idatzita geratuko dira:

    1. eduki-multzoa. Musika eta dantza historian.

      Lehen musika- eta dantza-adierazpenen sorrera: antzinako zibilizazioak. Gizarte- eta erritu-funtzioa.

      Musika Erromanikoan: kantu gregorianoa. Trobadoreak: Alfontso X.a Jakituna. Polifoniaren, Ars Antiquaren eta Ars Novaren jaiotza.

      Errenazimentua: musika instrumentala. Tresnak. Gorteko dantzak. Balletaren jaiotza. Ahots-musika erlijiosoaren eta bere ordezkarien garrantzia. Ahots-forma profanoak: madrigala eta madrigal-estiloa. Espainiako polifoniaren Urrezko Mendea: musika erlijiosoa. Tomás Luis de Victoria. Musika profanoa.

      Barrokoa: adierazpen-hizkuntzaren bilakaera. Musika-tresnak eta forma instrumental eta ahots-forma erlijiosoak eta profanoak. Operaren jaiotza. Ballet de tour. Komedia-balleta. Gorteko dantzak Barrokoan. Musika eszenikoa.

      Klasizismoa: Estilo Galantea eta Mannheimgo Eskola. Ahots-musika: Gluck-en erreforma, Opera bufoa eta Opera serioa. Musika sinfonikoaren bilakaera: Haydn, Mozart eta Beethoven. Ganbera-musika. Ekintza-balleta. Ikuskizunaren alderdi berriak. Musika-tresnak: pianoa, orkestra sinfonikoa.

      Erromantizismoa, nazionalismoa eta erromantizismo-ondokoa: forma sinfonikoak. Sinfonia eta kontzertu solista. Nazionalismo musikalen jatorria eta esanahia: eskolak eta estiloak. Opera. Verismoa. Ballet erromantikoa. Ballet akademikoaren trantsizioa. Ballet akademikoa. Literaturaren eragina musikan. Areto-musika eta dantzak. Zarzuela.

      Lehenengo joera modernoak: Lehenengo hausturak: inpresionismoa, espresionismoa eta atonalitate librea. Stravinski eta Diaghilev-en ballet errusiarrak. 98ko belaunaldia Espainian: Falla. Teatro musikal europarra eta amerikarra XX. mendearen hasieran. Jazz musikaren jatorria eta bilakaera. Musika-hizkuntzaren aldaketak. Dodekafonismoa. Musika utilitarioa. 27ko Belaunaldia. Musika-tresnak.

      Musika eta dantza tradizionala munduan: musika exotikoa, etnikoa, folklorikoa, herrikoia. Kantu eta dantza flamenkoak. Musika eta dantza errituetan, tradizioetan eta festetan.

    2. eduki-multzoa. Dantza, XX. mendetik gaur egun arte.

      1. mendetik gaur egun arte izan diren eskola, joera eta koreografiako estilo nagusiak ezagutu, identifikatu eta balioestea. Obrak zuzenean eta zeharka ikuskatzea eta erreferentzia diren sortzaileen errepertorioa ezagutzea.

      1. mendeko testuinguruan, fenomeno artistikoen kausak eta ondorioak identifikatzea, eta aipamen berezia egitea prozedura eta ondorio estilistikoei eta jarraipen- eta haustura-prozesuei.

        Mugimendua ulertzeko moduan izan diren aldaketak, gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzaren adierazpen-gaitasunak eta horiek XX. mendeko koreografiako mintzairan izan dituzten ondorioak aztertzea.

        Konposizio- eta koreografia-formetan eta egituretan izan diren aldaketak eta eraldatzeak ezagutu, identifikatu eta balioestea, arte eszenikoei, plastikoei eta musikalei dagokienez.

        Inguru hurbileneko koreografiako sorkuntza garaikideari buruzko ikerketa: dantza klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea eta flamenkoa, besteak beste.

        Mundu garaikidean, musikaren eta koreografiaren sorkuntza-prozesua ulertzea: Mintzaira berriak, euskarri berriak: agertokia, bideoa, zinema eta teknologia digital berriak, besteak beste.

        Dantza garaikidea. Musika eta dantza herrikoi modernoa: popa, rocka. Kantu eta dantza flamenkoak. Zinemako, publizitateko eta girotzeko musikaren garrantzia. Dantza zineman. Teknologia eszenografikoen aplikazioa musikan eta dantzan.

    3. eduki-multzoa. Musika, XX. mendetik gaur egun arte.

      1. mendetik gaur egun arte izan diren eskola eta musika-joera nagusiak entzutea eta balioestea, musika-lan esanguratsuenak entzunez.

      1. mendetik gaur arte musikan izan diren aldaketak eta hausturak ezagutzea: tonalitatea zabaltzea eta deuseztatzea, erritmoaren tratamenduan aldaketak, egitura, instrumentazioa. Forma eta egitura berriak -edo halakorik eza- musika garaikidean.

        Euskadiko eta inguruko konpositore garaikideen belaunaldiek egin dituzten ekarpenak ikertu, aztertu eta balioestea, bai eta nazioarteari egin dioten ekarpena ere.

        Jazz, pop eta rock musika, hiriko musika herrikoia eta horietatik eratorritako estiloak entzun eta balioestea; eta arreta berezia jartzea Euskal Herrian egiten den musikan.

        Serialismo integrala Europan. Musika elektroakustikoa eta musika konkretua. Serialismo-ondokoa: indeterminazioa eta ausazkotasuna. Grafia musikal berriak. Abangoardiako musika Espainian: 51ko Belaunaldia. Musika-tresna berriak eta teknologia musikara aplikaturik.

    Berrogeita bi. III. eranskina. Biologia eta Geologia. Helburuak.

    Biologia eta Geologiaren helburuak honela idatzita geratuko dira:

    Etapa honetan, Biologiaren eta Geologiaren irakaskuntzak gaitasun hauek garatzea du xede:

    1. Azalpen-eskemak eratzea Biologiaren eta Geologiaren kontzeptu, teoria eta eredu garrantzitsu eta orokorrak uztartuz, zientziaren arlo horien garapenari buruzko ikuspegi orokor bat izateko eta sistema eta fenomeno natural gailenak interpretatzeko, bai testuinguru zientifikoan, bai eguneroko bizitzan.

    2. Ikerlan txikiak egitea, bai bakarka bai elkarlanean, zientzien berezko estrategiak gero eta autonomia handiagoz erabiliz, modu kritikoan eta testuinguruan txertaturik interes zientifiko edo soziala duten eguneroko bizitzako egoerei aurre egiteko eta lan zientifikoaren izaera hurbilketazko eta sortzailea onartzeko.

    3. Biologiaren eta Geologiaren ezagutzak askotariko testuinguruetan erabiltzea, eguneroko bizitzan zientzia horiek teknologiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten harremanak aztertuz, gizateriak dituen arazo lokal eta globalen inguruan hartu beharreko erabaki arrazoituetan herritar gisa parte hartzeko eta ingurune natural eta sozialaren kontserbazioan, babesean eta hobekuntzan lagunduz etorkizun iraunkor bat eraikitzeko.

    4. Zientzia eraikuntza-prozesu etengabean dagoen jarduera gisa onartzea, hipotesi eta teoria kontrajarriak aztertuz eta alderatuz, debate zientifikoek giza ezagutzaren bilakaerari egindako ekarpena aitortuz, horrela pentsaera kritikoa garatzeko, zientziak pertsonen heziketa osoan duen kultura-dimentsioa aintzat hartzeko eta gizartean zein ingurumenean dituen ondorioak balioesteko.

    5. Informazio zientifikoa zuzen interpretatu eta adieraztea hainbat euskarri eta baliabide erabiliz informazio- eta komunikazio-teknologiak barne-, eta biologiarekin eta geologiarekin zerikusia duten gai zientifiko, teknologiko eta sozialen inguruan zehatz komunikatzeko terminologia egokia baliatuz.

    6. Lurraren barrualdeaz dauden datuak ezagutzea eta horien bidez azalpeneko hipotesiak egitea bere osaketa, sorrera-prozesu eta dinamikari buruz.

    7. Plaken tektonikak eskaintzen duen koherentzia aitortzea, bai eta proposatzen duen ikuspegi globalizatzaile eta bateratzailea ere hainbat fenomeno azaltzeko kontinenteen desplazamendua, mendikateen eta harkaitzen sorrera eta planetaren barne dinamismoa, eta izaki bizidunen banaketa azaltzeko.

    8. Izaki bizidunen antolaketa-eredu desberdinetara hurbiltzea, eta haien egitura eta jarduera ulertzen saiatzea, ingurune jakin batean bizirik irauteko arazoen erantzun posible gisa.

    9. Eboluzioaren teoriak izaki bizidunen aniztasunaren aurrean eskaintzen duen azalpena ulertzea, eta geologiak erakusten dituen krisialdiak integratzea, oreka etenaren proposamenera iristeko.

    Berrogeita hiru. III. eranskina. Fisika eta Kimika. Ebaluazio-irizpideak.

    11 ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Euskadiko industria kimiko garrantzitsu baten oinarrizko prozesu kimikoak deskribatzen ditu.

    Berrogeita lau. III. eranskina. Industria-teknologia I. Ebaluazio-irizpideak.

    2 ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Euskadiko energia-ekoizpenaren eta garraioaren gune nagusiak non dauden adierazten du.

    Berrogeita bost. III. eranskina. Biologia. Helburuak.

    Biologiaren helburuak honela idatzita geratuko dira:

    Etapa honetan, Biologiaren irakaskuntzak gaitasun hauek garatzea du xede:

    1. Azalpenezko eskemak eraikitzea, biologiaren kontzeptu, teoria eta eredu garrantzitsuak eta orokorrak uztartuz, zientziaren arlo honen garapenaren ikuspegi orokorra izateko, eta sistema eta fenomeno natural gailenak interpretatzeko, bai testuinguru zientifikoan, bai eguneroko bizitzan.

    2. Ikerketa txikiak egitea, banan-banan bezala lankidetzan ere bai, eta, horretarako, zientzien berezko estrategiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, zientzia- edo gizarte-intereseko egoerei era kritikoan eta testuinguru egokian ekiteko, eta lan zientifikoa probazkoa eta sormenezkoa dela onartzeko.

    3. Biologiaren ezagutzak erabiltzea hainbat testuingurutan, eguneroko egoeretan zientzia horiek teknologiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten harremanak aztertuz, herritar gisa parte-hartzea izateko gizadiak aurre egin behar dien tokian tokiko eta maila orokorreko arazoak konpontzeko hartu behar diren erabakietan, eta gizarte-ingurunea eta ingurumena kontserbatzen, babesten eta hobetzen laguntzeko; hitz batean, etorkizun iraunkorra eraikitzeko.

    4. Zientzia hau etengabeko eraikuntza-prozesuan dagoela onartzea, eta, horretarako, hipotesiak eta teoriak aztertzea eta alderatzea, eta aintzat hartzea nolako ekarpenak egiten dizkioten debate zientifikoek giza ezagutzaren eboluzioari, pentsamendu kritikoa garatzeko, pertsonen prestakuntza osoan zientziak duen kultura-alderdia balioesteko, eta aintzat hartzeko nolako oihartzuna duten haren ekarpenek gizartean eta ingurumenean.

    5. Informazio zientifikoa zuzen interpretatzea eta adieraztea hainbat euskarri eta baliabide erabiliz, informazio- eta komunikazio-teknologiak barne, eta terminologia egokia baliatuz, komunikazioa zehatza izateko biologiarekin zerikusia duten gai zientifiko, teknologiko eta sozialei buruz.

    6. Zelula egituratzen duten oinarrizko molekulen ezaugarri kimikoak eta propietateak ezagutzea, prozesu biologikoetan duten funtzioa ulertzeko.

    7. Zelula izaki bizidunen unitate estruktural, funtzional eta genetikotzat hartzea, eta bere antolaketa-eredu desberdinak eta zelulen funtzioen konplexutasuna ezagutzea.

    8. Herentziaren lege eta mekanismo molekularrak eta zelularrak ulertzea, giza genomaren inguruko azken aurkikuntzak eta ingeniaritza genetikoan eta bioteknologian dituen aplikazioak interpretatzea, ondorio etikoak eta sozialak balioetsiz.

    9. Mikroorganismoen ezaugarriak aztertzea, bai eta prozesu natural eta industrial askotan duten parte-hartzea, eta mikrobiologiaren aplikazio industrial ugariak ere. Mikroorganismoek eragindako eritasun ugarien jatorri infekziosoa ezagutzea, bai eta erantzun immunitarioaren mekanismo nagusiak ere.

    Berrogeita sei. III. eranskina. Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak. Helburuak.

    Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak ikasgaiaren helburuak honela idatzita geratuko dira:

    Etapa honetan, Lurraren eta Ingurumenaren Zientzien irakaskuntzak honako gaitasun hauek garatzea du helburu:

    1. Azalpenezko eskemak eraikitzea, Lurraren eta Ingurumenaren Zientzietako kontzeptu, teoria eta eredu garrantzitsuak eta orokorrak erlazionatuz, gai honen garapenaren ikuspegi orokorra izateko, eta natura-ekosistemen funtzionamendua eta haiek giza sistemekin duten interakzioa interpretatzeko, nola testuinguru zientifikoan hala eguneroko bizitzan.

    2. Ikerketa txikiak egitea, banan-banan bezala lankidetzan ere bai, eta, horretarako, zientzien berezko estrategiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, ingurumen-intereseko egoerei era kritikoan eta testuinguru egokian ekiteko, eta lan zientifikoa probazkoa eta sormenezkoa dela onartzeko. Natura-baliabideak erabiltzeko aukerak neurtzea, beren aplikazioak barne, mugatuak direla onartzea, eta haien erabilera berrikuntza-ahalmenera moldatu beharra balioestea.

    3. Lurraren eta Ingurumenaren Zientzien ezagutzak erabiltzea hainbat testuingurutan, eguneroko egoeretan zientzia horiek teknologiarekin, gizartearekin, ekonomiarekin edo kulturarekin dituzten erlazioak aztertuz, herritar gisa parte-hartzeko gizadiak aurre egin behar dien tokian tokiko eta maila orokorreko arazoak konpontzeko hartu behar diren erabakietan, eta gizarte-ingurunea eta ingurumena kontserbatzen, babesten eta hobetzen laguntzeko; hitz batean, etorkizun iraunkorra eraikitzeko. Arrisku naturalen eragileak aztertzea, baliabidek ustiatzeak dakartzan ondorioak ezagutzea, eta prebenitzeko eta zuzentzeko hainbat neurri aintzat hartzea.

    4. Zientzia hauek etengabeko eraikitze-prozesuan daudela onartzea, eta, horretarako, elkarren aurkako hipotesiak eta teoriak aztertzea eta alderatzea, eta aintzat hartzea nolako ekarpenak egiten dizkioten eztabaida zientifikoek giza ezagutzaren eboluzioari, pentsamendu kritikoa garatzeko, pertsonen prestakuntza osoan ingurumen-zientziek duten kultura-alderdia balioesteko, eta aintzat hartzeko nolako oihartzuna duten haien ekarpenek gizartean eta ingurumenean.

    5. Informazio zientifikoa zuzen interpretatzea eta adieraztea, hainbat euskarri eta baliabide erabiliz, informazio- eta komunikazio-teknologiak barne, eta terminologia egokia baliatuz, komunikazio zehatza izateko ingurumen-arazoekin zerikusia duten gai zientifiko, teknologiko eta sozialei buruz.

    Berrogeita zazpi. III. eranskina. Ekonomia. Sarrera.

    Jakitea zer ezaugarrik bereiz ditzakeen enpresaren antolaketa Euskadin eta haren europar ikuspegia; Enpresaren Ekonomiaren ezaguera orokorrak gure ingurunearen berezitasunera egokitzea eta aldatzea; eskualdeko enpresa-tipologia ezartzea, oinarritzat zenbait datu hartuta produkzio-unitate bakoitzeko enplegatutako langileen kopurua, esportazio-oinarria eta enpresen forma juridikoa; tipologia hori, bereziki, Autonomia Erkidegoan beste eskualde batzuetan dagoenarekin konparatzea, bai eta, oro har, Espainiako eta Europar Batasuneko beste lekuetan dagoenarekin konparatzea ere, horrenbestez, kokatzen garen esparruetako bakoitzeko produkzio-sarearen berezitasunaz ohartzea, eta kasu bakoitzetik ondorioztatzen diren abantailak, desabantailak eta enpresa antolatzeko erak aztertzen ahalegintzea.

    Berrogeita zortzi. III. eranskina. Ekonomia. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratu da:

    1. Espainiako, Europako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren egoeraren eta aurreikuspenen ildo nagusiak nazioarteko ekonomiaren testuinguruan zein diren jakitea eta ulertzea: beren ekoizpen-egituraren ezaugarri nagusiak identifikatzea; produktibitateari, kostuei eta mozkinei buruzko datuetan oinarrituta, enpresen deslokalizazioaren zergatiak aztertzea; ekonomiaren egoerak enpleguan eta migrazio-mugimenduetan duen eragina balioestea. Horrela, sistema ekonomikoen funtzionamenduaren eta haien arteko lotura estuaren ikuspegi orokorra hartuko dute, eta Europako herrialdeetako ekonomien arteko elkarmendetasuna ulertuko, bereziki Euskadiren eta gainerako Espainiaren artekoa.

    Berrogeita bederatzi. III. eranskina. Ekonomia. Edukia.

  1. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Gaur egungo ekonomia-desorekak.

      Ekonomiaren krisi ziklikoak.

      Kontsumo-ereduak bereiztea eta haien ondorioak balioestea.

      Pobreziaren eta azpigarapenaren zergatiak, eta jar daitezkeen konponbideak identifikatzea. Kanpo-zorra. Herrialde garatuetako pobrezia: Euskal Autonomia Erkidegokoa.

      Herrialde garatuen eta azpigaratuen artean dauden harremanak eta dinamika. Haien artean zer-nolako egiturazko desorekak eta desberdintasun ekonomikoak dauden jabetzea. IKTak eta herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko zuloa.

      Errenten banaketa desorekatuarekiko eta egoera horren bilakaerarekiko jarrera kritikoa.

      Hazkunde ekonomikoa eta hazkundeak ingurumenean nahiz bizi-kalitatean dituen eraginak. Hazkundeak nazioartean, Espainian eta Euskadin dituen muga ekologikoak.

    Berrogeita hamar. III. eranskina. Ekonomia. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Badaki Euskadiko nahiz Espainiako ekoizpen-egiturak zer ezaugarri orokor dituen, eta zer harreman duen Europar Batasuneko herrialdeekin eta merkatu globaleko aldaketekin.

    Berrogeita hamaika. III. eranskina. Geografia. Sarrera.

    Hamabigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Hirugarren eduki-multzoan, Espainiako eta Euskadiko eremuen eta paisaien dinamika ekogeografikoak aztertzen dira. Natura-ingurunearen elementuak ikasten dira (erliebea, klima, landaredia, lurzoruak eta ur kontinentalak), naturaren eta gizartearen arteko elkarrekintza, eta faktore politikoek, sozioekonomikoek, teknikoek eta kulturalek paisaien eta, oro har, eremu geografikoen osaeran eta aldaketan duten zeregina.

    Berrogeita hamabi. III. eranskina. Geografia. Helburuak.

  1. eta 8. helburuak honela idatzita geratuko dira:

    1. Natura-ingurunearen ezaugarri orokorrak ezagutzea, Espainiako eta Euskadiko paisaia naturalak ezagutzeko, bertako elementuak eta dinamika identifikatuz, euren arteko elkarrekintza azalduz eta gizakiaren ekintzak haietan duen eragina balioetsiz.

    1. Espainiaren eta Euskadiren kokapena eta, elkarrekin erlazionatutako mundu batean, estatuko lurraldeen arteko harremanak esplikatzea, datu ekonomikoak eta demografikoak aztertuz, ekonomiaren uniformizazio-prozesuak eta desberdintasun sozioekonomikoko prozesuak aldi berean gertatzen direla ulertzeko.

    Berrogeita hamahiru. III. eranskina. Geografia. Edukiak.

  1. , 3., 4. eta 5. eduki-multzoak honela idatzita geratuko dira:

    1. eduki-multzoa. Eremu geografikoaren batasuna eta aniztasuna.

      Euskal eta espainiar eremuen kokapen geografikoa. Batasun- eta aniztasun-faktoreak. Lurralde-antolaketa: prozesu historikoak eta gaur egungo antolaketa politiko-administratiboa.

      Espainia Europan. Europar Batasunaren eraikuntza-prozesua. Eskualdeetako eta lurralde-kohesiorako politikak. Espainiaren kokapena Europar Batasunean.

      Globalizazioa eta aniztasuna munduan: mundializazio-prozesuak eta lurraldeen arteko desberdintasunak. Munduko ardatz handiak. Espainiaren eta Euskadiren kokapen erlatiboa munduko esparru sozioekonomikoetan eta geopolitikoetan.

    2. eduki-multzoa. Dinamika ekogeografikoak.

      Espainiako eta Euskal Herriko natura-ingurunea. Elementuak: erliebea, klimak, landaredia, lurzoruak eta baliabide hidrikoak. Natura-multzo handiak: elementu eta mota nagusiak.

      Natura babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko politikak.

      Natura/gizartea elkarrekintza. Faktore politikoek, sozioekonomikoek, teknikoek eta kulturalek duten zeregina eremu geografikoen osaeran eta aldaketan.

    3. eduki-multzoa. Eremu geografikoa eta ekonomia-jarduerak.

      Ekonomia-jardueren eta eragiten dituzten dinamiken eta arazoen ezaugarri orokorren deskribapena.

      Espainiako eta Euskadiko nekazaritza-eremuak: aldaketarik berrienak, nekazaritza-egituraren elementuak. Nekazaritza Politika Bateratua.

      Itsas baliabideak, arrantza-jarduera eta akuikultura.

      Eremu industrialak. Lehengaiak eta energia-iturriak. Sektore industrialaren bilakaera. Berregituratze industriala eta gaur egungo joerak. Espainiako eta Euskadiko bigarren sektorea: ezaugarriak eta kokapena.

      Zerbitzuen sektorea: ekonomiak hirugarren sektorerako duen joera, garraioak eta komunikazioak: eragina lurraldearen egituratzean. Eremu turistikoak: ekonomian duten garrantzia, turismo-motak, eskualdeak eta ingurumen-eragina.

      Ekonomia-jardueren ondorioak ingurumenean eta gizartean. Gaur egungo ekoizpen-sistemak eta haien banaketan ageri diren desoreken balorazioa.

      Ekonomia-banaketan ageri ohi diren desorekak kokatzea eta balioestea.

    4. eduki-multzoa. Biztanleria, hiri-sistema eta eskualdeen arteko kontrasteak.

      Iturri demografikoak.

      Espainiako eta Euskadiko biztanleriaren bilakaera. Hazkunde naturala, migrazio-mugimenduak eta desberdintasun espazialak. Gaur egungo egitura demografikoa eta perspektibak. Immigrazioaren garrantzia.

      Hiri-populatzea. Hiriaren morfologia eta funtzioak. Espainiako eta Euskadiko hiri-sarea: hierarkia eta egitura. Hiritartze-prozesua. Bizimodua hirietan.

      Landa-populatzea.

      Lurraldeen arteko kontrasteak: desberdintasun espazialak, demografikoak eta sozioekonomikoak. Lurraldeen arteko kontrasteak eta desorekak. Eskualde-politikak eta kohesiorako politikak.

    Berrogeita hamalau. III. eranskina. Geografia. Ebaluazio-irizpideak.

  2. , 4., 5., 6. eta 8. ebaluazio-irizpideak honela idatzita geratuko dira:

    1. Natura-ingurunearen ezaugarri orokorrak ezagutzea, eta Espainiako eta Euskal Herriko paisaia naturalen aniztasuna ezagutzea eta mapan kokatzea, bertako elementuak eta dinamika identifikatuz, euren arteko elkarrekintza azalduz eta gizakiaren ekintzak haietan duen eragina balioetsiz.

    1. Ea ezagutzen, kokatzen eta deskribatzen dituen Euskal Herriko natura-ingurunerik garrantzitsuenak, eta lotzen dituen Espainiako eta Europako parekoekin.

    2. Ea ulertzen duen edozein paisaiak bere originaltasuna duela, eta ea estimatzen duen haien aberastasuna eta aniztasuna.

    3. Ea paisaiaren elementuak eta bertako elkarrekintzak ezagutzen dituen, gizakion jarduerarekin lotuz aztertzen dituen, eta eragiten dieten arazoak balioesten dituen.

    4. Ea aztertzen dituen euskal paisaiaren adibideak, naturalak zein gizatiartuak.

    1. Ekonomia-jarduerak eta haiek eragiten dituzten aldaketak aztertzea, ingurunearen eta giza taldeen arteko elkarrekintza zein den ikusiz, kokatze-faktoreak eta banaketa zein diren jakinez, eta gertatzen diren Europako testuinguruan balioetsiz.

    1. Ea kokatzen eta deskribatzen dituen Euskadiko eta Espainiako ekoizpen-eremu nagusiak (landa-ingurunekoak, industrialak eta zerbitzuetakoak), ikuspuntu dinamiko batetik, eta horri esker azkenaldiko kokatze- eta aldaketa-faktoreak ezagutzen dituen.

    2. Ea gaurkotutako dokumentazio estatistikoa eta kartografikoa erabiltzen duen.

    3. Ea balioesten dituen ekonomia-jardueren eragin espazialak eta haien inpaktua sozioekonomian eta ingurumenean; eta, orobat, beste hainbat eragin, hala nola esku-hartze politikoenak, Europar Batasunean hartutako erabakienak eta nazioarteko egoerarenak.

    4. Ea gure sistemaren ondorio sozialak balioesten dituen; besteak beste, bazterketa ekonomikoa eta soziala, immigrazioa edo emakumearen parte-hartzea lan-munduan.

    5. Giza jarduerek ingurumenean dituzten inpaktu nagusiak identifikatzea eta kokatzea, sortzen dituzten arrazoiekin eta osasunean eragiten dituzten ondorioekin lotuz, mundu mailako eskala, ikuspuntu globala, erabiliz; era berean, zenbait eskalatan planteatzen diren berreskuratze- eta kontserbazio-politikak eta -konpromisoak ezagutzea: lekuan lekukoak, autonomikoak, estatukoak, Europakoak eta mundukoak.

    1. Ea aztertzen eta balioesten dituen giza jarduerek dituzten inpaktuak natura-sistemetan eta haien elementuetako bakoitzean (erliebea, lurzoruak, klima, landaredia eta baliabide hidrikoak).

    2. Ea aintzat hartzen duen natura-ingurunearen kontserbazio-maila, era askotako agiriak eta mapak erabiliz (landaredia, topografikoak, gaikakoak).

    3. Ea ebaluatzen dituen giza jarduerak hainbat fenomenotan dituen efektuak: basamortutzean, higaduran, kutsaduran, bioaniztasunaren galeran, deforestazioan eta abarretan.

    4. Ea ezagutzen dituen ingurunea zaintzeko eta berreskuratzeko nazioartean hartutako konpromisoak.

    5. Ea kontzientziarik baduen baliabideen eta ingurumenarekiko errespetuaren zentzuzko erabilerari buruz.

    6. Ea parte hartzen duen ikastetxeko Agenda 21ek sustatutako jardueretan.

    1. Populazioa funtsezko faktoretzat ulertzea, jakinda haren banaketak, dinamikak eta egiturak modu nabarmenean eragiten dutela espazioa osatzen duten prozesuetan, eta esplikatzea desberdintasun ekonomikoen, populazioaren banaketa desberdinaren, migrazio-mugimenduen edo herritarren zahartzearen arrazoiak eta ondorioak.

    1. Ea ezagutzen dituen Espainiako eta Euskadiko populazioaren dinamika eta egitura.

    2. Ea iturri eta estatistika demografikoak eta grafikoki adierazteko moduak erabiltzen eta interpretatzen dituen.

    3. Ea aztertzen duen espainiar nahiz euskal populazioaren hazkunde demografikoa, eta etorkizunerako joera ondorioztatzen duen.

    4. Ea ulertzen duen indarrean dauden tasen balioen esanahia eta alderatzen duen Europako estatuetakoekin, zahartzearen ondorioak kontuan hartuz eta immigrazioak gure gizartean duen eginkizuna balioetsiz.

    1. Populatze-motak bereiztea. Espainiako hiritartze-prozesua interpretatzea, lurraldea bere hiri-sistemaren osaeraren bidez antolatzeko modu gisa. Hirien morfologiaren oinarrizko alderdiak ezagutzea eta identifikatzea, eta haien funtzioak eta banaketa hiri-eremuan.

    1. Ea bereizten dituen euskal eta espainiar eremu geografikoko landa- eta hiri-populatze motak.

    2. Ea lotzen duen hiritartze-prozesua ekonomiaren garapenarekin eta aldaketarekin (industriaren eta zerbitzuen kokapena), lurraldearen antolaketa politiko-administratiboarekin eta lurraldea antolatzeko politikekin.

    3. Ea hiri-morfologiaren oinarrizko elementuak identifikatzen dituen era askotako informazio-iturriak erabiliz, planoak eta behaketa zuzena batez ere, eta kasu zehatzak aztertuz.

    4. Ea ezagutzen dituen hiri-planifikazioak, udal-kudeaketak edo presio-taldeen esku-hartzeak dituzten ondorioak gizarte-bizitzarako eta iraunkortasunerako.

    1. Euskadiko eta Espainiako antolakuntza politikoaren eta administratiboaren oinarrizko elementuak deskribatzea; zenbait iturri eta adierazle erabiliz, aberastasunaren banaketak autonomia-erkidegoetan dituen kontrasteak balioestea, eta garapenerako eta eskualde-kohesiorako adibideak ematea Espainiako nahiz Europako politiketan.

    1. Ea hartzen duen Espainia errealitate geografiko askotariko gisa, hainbat eremu politiko-administratibotan antolatua: autonomia-erkidegoak, probintziak, udalerriak eta abar.

    2. Ea ulertzen dituen administrazio-antolaketa horretatik sortutako efektu espazialak.

    3. Ea Euskadiko eta Espainiako ekonomia-jardueren eta baliabideen kokatzea egiaztatzen, aztertzen eta ebaluatzen duen, eta desoreka espazialak balioesten dituen.

    4. Ea ezagutzen dituen Espainiako eta Europar Batasuneko erakunde politiko-administratiboetatik egiten diren integrazio- eta kohesio-politikak.

    Berrogeita hamabost. III. eranskina. Mundu Garaikidearen Historia. Sarrera.

    Mundu Garaikidearen Historiako sarreraren hamalaugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Mundu Garaikidearen Historia ikasgaiak, beste ikasgai batzuekin (Ekonomia, Artearen Historia, Filosofiaren Historia, Filosofia eta Herritartasuna, Zientzia/Teknologia eta Gizartea) lotura argia izateaz gainera, Batxilergoko ikasleak egoera egokian jartzen ditu beren inguruko mundua, gizartea, aurrerapenak eta aldaketak ikuspegi orokor eta integratzaile batetik ulertzeko, eta, aldi berean, beharrezko prestakuntza ematen die geroagoko ikasketak egiteko, bai unibertsitatekoak, bai tekniko profesionalak, eta halako esparru bat ematen die, beste diziplina batzuetan ikasten dutena koka dezaten.

    Berrogeita hamasei. III. eranskina. Mundu Garaikidearen Historia. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    2. XIX. eta XX. mendeetan esparru guztietan gertatutako aldaketa garrantzitsuenak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta munduko eremu guztietan bakoitzak zer-nolako eragina izan duen adieraztea, batez ere Europar Batasuna eratzeko orduan, eta testuinguruan eta munduan izandako eragina balioestea.

    Berrogeita hamazazpi. III. eranskina. Latina I eta II. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratu da:

    1. Erromatar munduaren garapen historikoen etapen berri jakitea eta erromanizazio-prozesuak konkistatutako lurraldeetan bereziki Hispanian zer aldaketa ekarri zituen ohartzea.

    Berrogeita hemezortzi. III. eranskina. Latina I. Edukia.

    Edukien 4. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Erroma eta haren ondarea.

      Mapak eginez, Erroma sortu zenetik Erromatar inperioa desagertu arte izandako hedapen-prozesua ulertzea.

      Ardatz kronologikoak eginez, erromatar gizarteak K.a. VIII. mendetik K.o. V. mendera arte izan zuen bilakaera historikoa identifikatzea, eta bilakaera horren zergatiak aztertzea.

      Antzinako Erromako gobernu-modua eta gizarte-antolakuntza gaur egun guk ditugunekin alderatzea.

      Hispaniaren erromanizazio-prozesuak izandako bilakaeraren eta faktore nagusien analisia.

      Erromatar munduari buruzko ikerlanak egitea, horretarako hainbat iturri eta informazioaren nahiz komunikazioaren teknologiak erabilita.

      Erromatar garaiko bizimodua jarrera kritikoz eta errespetuz aztertzea, eta bizimodu horrek gure bizimoduetan, ohituretan eta pentsamoldean izan duen eragina balioestea.

    Berrogeita hemeretzi. III. eranskina. Latina I. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Hispaniaren erromanizazioaren aztarna material nagusiak identifikatzea, eta gure kultura-ondarea balioestea.

    1. Erromatar zibilizazioa nondik hedatu zen adierazten du Espainiako mapa batean, eta kokaleku nagusiak eta erromatar aztarnak kokatzen ditu bertan.

    2. Latinak eta erromatar ohiturek Euskadin duten asimilazio-maila aztertzen du, eta gelan horri buruz eztabaidatzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bigarren Azken Xedapenak aurreikusten duen moduan, 2008/2009 ikasturtean Euskara eta Literatura ikasgaia Banakako Lan Plan baten barruan egin duen eta 2009/2010 ikasturtean Batxilergoan matrikulatuta dagoen ikaslea ebaluaziotik salbuetsia egongo da Batxilergoaren 1. eta 2. mailako ohiko eta ezohiko deialdietan.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

2. LEHEN ETA BIGARREN MAILAKO IRASKAGAIEN LEHENTASUN-HURRENKERA.

Bigarren mailako irakasgaiak Lehen mailako irakasgaiak

Euskara eta literatura II Euskara eta literatura I

Gaztelania eta literatura II Gaztelania eta literatura I

Atzerriko hizkuntza II Atzerriko hizkuntza I

Marrazketa artistikoa II Marrazketa artistikoa I

Musika azterketa II Musika azterketa I

Biologia Biologia eta geologia

Lurraren eta ingurumenaren zientziak Biologia eta geologia

Marrazketa teknikoa II Marrazketa teknikoa I

Elektroteknia Fisika eta kimika

Fisika Fisika eta kimika

Matematika II Matematika I

Kimika Fisika eta kimika

Industria teknologia II Industria teknologia I

Grekoa II Grekoa I

Latina II Latina I

Gizarte zientziei aplikaturiko matematika II Gizarte zientziei aplikaturiko matematika I

Atzerriko bigarren hizkuntza II Atzerriko bigarren hizkuntza I