Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

96/2010 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren ikastegiaren egitura organikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2047
  • Xedapen-zk.: 96
  • Xedapen-data: 2010/03/30
  • Argitaratze-data: 2010/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia eratzen du, Herrizaingo Sailari atxikita dagoen erakunde autonomo gisa, eta bere eginkizunak finkatu eta, bide batez, erakunde autonomoaren gobernu- eta zuzendaritza-organoen oinarrizko eskema ezartzen du.

Banatutako eginkizunen oinarria da Euskal Autonomia Erkidegoko polizia aukeratzea eta gaitzea, segurtasun pribatuko langileen eta herritarrak babesten eta laguntzen lan egiten dutenen heziketa egokirako burutu beharrekoez gain.

Urte horietan guztietan, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak bere lana oinarritu du Ertzaintza eta Udaltzaingoko kidegoen langile funtzionarioak hautatzen eta, batez ere, Ertzaintzaren hedapen eraginkorrean ahaleginak egiten. Lehenengo aldia gaindituta, beharrezkoa da Ikastegiaren berregituratzeari heltzea, aurretik aipatu eremuez gain, segurtasun publikoaren esparruan ere sartutako beste batzuk ulertzeko.

Azken urteetan segurtasun eremuan izandako bilakaera nabarmenari erantzuten dio. Alde batetik, herritarrek segurtasun gehiago eskatzeak ekarri du erakundeek horretara zuzendutako giza baliabide eta bitarteko material gehiago izatea. Eta, bestetik, segurtasun publikoaren kontzepzio integral berria ekarri du, izan ere herritarrak babestera eta laguntzera zuzendutako talde guztien segurtasunean benetan sartzea eskatu baitu; horrek alderdi poliziala hartu ez ezik, larrialdien eta babes zibilaren eremua ere hartzen du.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren diseinu berria segurtasun publikoaren ikuspegi integraletik sortu da eta, horregatik, zeharka estali nahi ditu segurtasun-eremu desberdinetan dauden beharrak, hautatzeko eta prestatzeko prozesuei dagokienez.

Egoera berriak ekarriko du Ikastegian orain arte hedatutako jarduerak handitzea, izan ere ohiko eginbeharrei segurtasun publikoarekin eta larrialdiekin lotutako beste taldeei agindu ahal zaizkienak gehituko baitzaizkie.

Horri gehitu behar zaio segurtasun publikoko profesionalen egokitasun eta gaitasun hobea izaten laguntzen duten eduki eta ezagupen teknikoak eguneratzen eta hobetzen bete beharreko eginbeharra, arlo horretan ikerketa eta garapen zentroa baita. Horretarako, beharrezkoa da ikerketak egiten hastea, teknika polizial eta larrialdietako eta babes zibileko tekniketan gaitzen; prestakuntza metodo modernoak ezartzea teknologia berriek duten ahalmen osoarekin eta prestakuntza jasotzen dutenen behar eta aukeretara hobeto egokitzen diren teknika eta heziketa molde berriak garatzen aurrera egitea.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da lankidetza gehiena ezartzea segurtasun, larrialdi eta babes zibilean ardura duten entitate publiko guztiekin, bai Autonomia Erkidegokoa izan, bai Ikastegia garatzeko positibotzat hartutako edozein erakunde izan.

Helburu horiek bultzada handiagoa beharko dute erakunde autonomo gisa kudeatzen, instalazioak hobetzeari dagokionez, zein Ikastegiaren egitura osatzen duten langileak kudeatzeari dagokionez.

Azaldutako guztiagatik, ezinbestekoa da berritzea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, antolaketa eta funtzioen aldetik.

Ondorioz, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, EAEko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Lehendakariak onetsi eta gero eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 30eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoa arautzea; Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak sortu zuen administrazio mailako erakunde autonomo gisa eta Herrizaingo Sailari atxikita.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren helburuak hauek dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako langileak prestatzea eta hautatzea, legeak hala egokituz gero edo hala eskatzen bazaio.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrak babesteko edo laguntzeko betebeharrak dituzten entitate publiko edo pribatuekin parte hartzea, prestakuntza edo hedakuntzako jardueretan, segurtasun pribatua, larrialdiei aurre egitea eta babes zibila eremuetan inplikatutako langileei dagokienez.

  3. Segurtasunaren eta herritarrak babesteko eta laguntzeko eremuetan, azterlanak eta ikerketak sustatzea.

  4. Bere eskumenen eremuetan, ezagutza zabaltzea.

  1. Hauexek dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko eginkizunak:

    1. Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuen oinarriak ezartzea, horien deia egitea eta epaimahai kalifikatzaileak izendatzea eta, oro har, hautaketa-prozesuak garatzeko dagozkien beste ahalmen.

    2. Toki-administrazioaren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategoria desberdinetan sartzeko oinarrizko arauak lantzea, baliokideak diren Ertzaintzakoetarako ezarritako antzeko irizpideetara egokituko direnak; zehazki, nahitaez erabili beharreko hautaketa-prozesu komunen programak, edukia eta egitura egitea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietan sartu aurreko prestakuntza ikastaroak eta praktika-aldiak, eta trebatzeko eta hobetzeko bestelako jarduerak programatu, antolatu eta garatzea. Ondorio horietarako, Ikastegiak aldian-aldian kidego horien prestakuntza beharrak ebaluatuko ditu.

    4. Udalerrien menpeko polizia-kidegoetako funtzionarioen prestakuntza-planetara egokitu beharreko oinarrizko irizpideak prestatzea, haien garapena koordinatzea eta gauzatzen laguntzea.

    5. Toki-administrazioaren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuak betearaztea, dagokion udalak agintzen dioenean. Era berean, polizia-kidegoetako funtzionarioak hautatzearekin lotutako udalerriei lankidetza eta laguntza teknikoa eman diezaieke eta, horiek deitutako hautaketa-prozesuetan, epaimahaiei lagundu bere eginkizunak burutzeko beharrezko lankidetza materiala eta laguntza teknikoa emanez.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrak babesteko edo laguntzeko betebeharrak dituzten entitate publiko edo pribatuekin parte hartzea, bere helburuak betetzeko egokiak diren prestakuntza edo hedakuntzako jarduerak sustatuz eta garatuz.

    7. Aldizkako argitalpenak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko poliziako funtzionarioei zuzenduta, prestakuntza eta informatzeko izaerakoak eta, oro har, azken horien kualifikazio profesionalera zuzendutako guztia; horretarako, kasu bakoitzean eginkizunak betetzeko eskatutako ezagupenak eta espezializazioa emango zaizkie.

  2. Orobat, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak Herrizaingo Sailaren eskumeneko organoekin lan egiten du, larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren eremuan, baita Larrialdien Euskal Sisteman parte hartzen duten gainontzeko administrazioekin ere, eremu horietan diseinatuko diren prestakuntza politikak gauzatzen. Lankidetza hori islatuko da jarduera hauetan:

    1. Larrialdi eta babes zibileko gaietan prestakuntza-ekintzak programatzea, antolatzea edo ematea, Larrialdien Euskal Sisteman parte hartzen duten profesional eta langile mota guztientzat, zuzenean edo zeharka, langile publiko, entitate pribatuko langile edo boluntarioa izan. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak izandako ikastaroak gainditu edo bertaratu izana egiaztatzen duten diplomak emango ditu eta bestelako prestakuntza ekintzak aitortzea edo homologatzeari buruz erabakiko du.

    2. Curriculumak aztertzen eta programak homologatzen elkarlanean aritzea, larrialdien euskal sistema osatzen duten profesional-maila guztietan kualifikazio onena eta prestakuntzan baliokidetasuna lortzeko.

    3. Eskumeneko administrazioekin lankidetza izatea larrialdietan eta babes zibilean lan egiten duten langileak aukeratzeko eskatutako eskumenak, profilak eta ezagupenak zehazteko, eta helburu horiei hautaketa-prozesuetako probak eta metodoak egokitzea.

    4. Hautaketa-prozesuak edo horien zati bat antolatzea eta gauzatzea, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuetan eta larrialdietako beste zerbitzu batzuetan sartzeko eta horien promoziorako, baita dagozkion prestakuntza ikastaroak ere, dagokion prozesuaz arduratuko den administrazioak hala agintzen badu. Dena dela, Ikastegiak, hala adostu eta gero, eskumeneko administrazioei eskatzen zaien laguntza teknikoa emango dio.

Hauek dira Euskal Herriko Polizia Ikastegiko gobernu-organoak:

  1. Kontseilu Errektorea.

  2. Ikastegiko zuzendaria, Gobernu Kontseiluaren dekretu bidez izendatu eta kenduko da kargutik, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, eta Eusko Jaurlaritzako sailburuorde maila izango du.

  1. Ikastegiko zuzendariaren menpe, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaritzako kudeaketa-organo gisa, Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza dago.

  2. Horren titularra Gobernuaren dekretu bidez izendatu eta kenduko da kargutik, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, eta Eusko Jaurlaritzako zuzendari maila izango du.

  1. Administrazio-unitateak bere eginkizunak betetzeko behar diren dibisio, arlo eta sekziotan antola daitezke.

  2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia atal hauetan egituratzen da:

    1. Ikastegiko zuzendariaren menpe:

      1. Kabinete Pedagogiko eta Zientifikoa.

      2. Azterlanen eta Plangintzaren Dibisioa.

      3. Ikasketak Kudeatzeko Dibisioa.

    2. Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren menpe:

      Araubide Juridiko, Kudeaketa Ekonomiko eta Gai Orokorren Dibisioa.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko gobernu-organo gorena den Kontseilu Errektoreak 4/1992 Legearen 8. artikuluan jasotako osaera eta eginkizunak izango ditu.

  1. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren eginkizunak hauek dira:

    1. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia ordezkatzea eta zuzentzea.

    2. Ikastegiko zerbitzuak eta jarduerak zuzentzea eta kudeatzea, bultzatzea, koordinatzea eta ikuskatzea.

    3. Ikastegiko aurrekontuen aurregitasmo-proposamena eta bere urteroko txostena, jarduerei buruzko urteko plana eta hautatzeko eta prestatzeko plan orokorrak egitea eta Kontseilu Errektoreari aurkeztea, baita Ikastegiak bere eginkizunen esparruan beste entitate publiko edo pribatu batzuekin sina dezaketen hitzarmenak ere.

    4. Kontseilu Errektorearen akordioak benetan betetzen direla zaintzea.

    5. Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuen oinarriak onartzea, horien deia egitea eta epaimahai kalifikatzaileak izendatzea.

    6. Toki-administrazioaren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategoria desberdinetan sartzeko oinarrizko arauen lanketa zuzentzea eta, zehazki, nahitaez erabili beharreko hautaketa-prozesu komunen programak, edukiak eta egitura.

    7. Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuen garapena gainbegiratzea eta, hala aginduz gero, tokiko polizietan sartzeari edo babes zibil eta larrialdietako langile bezala dagozkionak.

    8. Euskal Herriko polizia kidegoen, segurtasun pribatuko zerbitzuen, larrialdietako zerbitzuen eta larrialdietako eta babes zibileko boluntario eta herritarren ikasketa-planen eta heziketa eta trebakuntzarako ikastaroak zuzentzea, planifikatzea eta gainbegiratzea.

    9. Ikastegiari dagokion prestakuntzako unitate eta entitate barruko langileen prestakuntza beharrak aztertzea eta horiei erantzutea.

    10. Kontratazio-organoaren eginkizunak betetzea eta ordenamendu juridikoak erakunde autonomoei ondarearen gainean ematen dizkion eskumenaz baliatzea, baldin eta eginkizun horiek beste organo batzuei atxikitzen ez bazaie dekretu honen bidez. Era berean, kontratazioaren arloko errekurtso berezia ebaztea egokituko zaio, baita kontratazioaren gainean behin-behineko neurriak hartzea ere.

    11. Erakunde autonomoaren gastuak baimentzea, 500.000 eurotik gorakoak badira eta ez badute gainditzen erakunde autonomoek gastua baimentzeko legeak ezarritako kantitatea.

    12. Giza baliabideen eta langileak kudeatzearen alorreko politika zuzentzea eta gainbegiratzea.

    1. Plantillako langileen eta Ikastegian prestakuntza-aldian dagoenaren funtzioak zuzentzea.

    2. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 7.2 artikuluan aurreikusitako delegazioak baimentzea.

    3. Polizia Ikastegiko prestakuntza-ikastaroen diplomak eta egiaztagiriak egitea eta, hala badagokio, prestakuntzako beste jarduera batzuk homologatzea, aitortzea eta baliozkotzea.

    4. Eskumeneko administrazioek, Ikastegian burutuko diren ikasketak baliokidetzen saiatzea, bai ikasketa-titulazio gisa, bai lanbide-titulazio gisa.

    5. Erakunde mailako laguntza sustatuko da, hauekin: Hezkuntza Administrazioa, Unibertsitatea, Epai-agintaritza eta, bereziki, irakastea helburu duten beste erakunde, zentro edo establezimendu batzuk.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrak babesteko edo laguntzeko betebeharrak dituzten entitate publiko edo pribatuekin parte hartzeko formulak proposatzea, Ikastegiko helburuak betetzeko egokiak diren prestakuntza edo hedakuntzako jarduerak sustatuz eta garatuz.

    7. Ikastegiko jardueraren funtzionamendua, egoitzen, instalazioen eta lotutako zerbitzuen erabilera arautzen duten jarraibideak eta zirkularrak onartzea.

    8. Erakunde autonomoari agindutako helburuak betetzeko, beste organo batzuei eman ez zaizkien ahalmen horiek guztiak burutzea.

  2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak beregana ditzake, edozein unetan, Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzari atxikitako ahalmen eta eginkizunak.

Oro har, Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariari dagozkio jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea: araubide juridikoa, ekonomia-, ondare- eta aurrekontu-kudeaketa, zerbitzu orokorrak eta giza baliabideak, baita Ikastegiko baliabide teknikoak eta azpiegiturak eta, zehazki, eginkizun hauek:

  1. Hala egokituz gero, Ikastegiko zuzendariak emango dizkion eskumenak eta ez dagoenean, kanpoan dagoenean edo gaixo denean, haren ordez jardutea.

  2. Erakunde autonomoari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Herrizaingo Saileko beste organo batzuei emandako eskumenei eragin gabe.

  3. Ikastegiaren zerbitzura dagoen langileen prestakuntza-plan eta -programak koordinatzea eta kudeatzea.

  4. Oro har, Ikastegiaren berezko gaien gainean irizpen tekniko eta aholkularitza juridikoa egitea.

  5. Ikastegiko aurrekontuaren aurreproiektua koordinatzea eta egitea, baita hauek ere: aurrekontu-gauzatzearen jarraipena, gastu-programen ebaluazioa eta aurrekontu aldaketak izapidetzea.

  6. Erakunde autonomoaren kontratazio-organoari dagozkion eskumenak betetzea, kontratu horien lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 500.000 eurotik gorakoa ez bada, baita Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4. artikuluaren 1.n atalean adierazitako negozio juridikoak ere.

  7. Erakunde autonomoaren gastuak baimentzea, 500.000 eurotik gorakoak ez badira.

  8. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako den otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako planean ezarritakoa betearazteko, Ikastegiko zuzendaritza eta arlo guztiekin sustatzea, koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

  9. Indarreko legeen arabera, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari dagozkion eginkizunak burutzea, izan ere Eusko Jaurlaritzako organismo autonomo guztiei baitagozkie, orokorrean, komunak izateagatik eta erakundearen berezko gaiekin lotuta daude.

  10. Erakunde autonomoaren informatikako berezko zerbitzuak kudeatzea.

  11. Ikastegiko hizkuntza-normalkuntza eta euskara agirietan agertzea, zaintzea eta behar diren itzulpengintza-zerbitzuak burutzea ere bai.

  12. Argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 10. artikuluak Ikastegiari atxikitako eginkizunak burutzea, argitalpenei dagokienez.

  1. Ikastegiari berari dagokion erregistroko eta artxibo nagusiko sistema antolatzea.

  2. Administrazioa eraberritzeko organo eskudunek emandako jarraibideak eta ekimenak aurrera eraman eta betearazteko beharrezkoa den euskarria bermatzea.

Ikastegiaren Zuzendaritzaren menpe eta horren gain-begiradapean, Kabinete Pedagogiko eta Zientifikoaren eginbeharra da pedagogia eta zientzia arloan aztertzea, sustatzea, gaurkotzea eta aurreratzea; hori dela eta, eginkizun hauek bete behar ditu:

  1. Teknika polizial eta larrialdietarako eta babes zibileko tekniketan prestakuntzaren ikerketa sustatzea, Ikastegian prestakuntza jaso behar dutenen behar eta aukeretara egokituko diren teknika berriak eta hezkuntza-moldeak ebaluatuz.

  2. Ikastegiak garatutako prestakuntza-, hautaketa- eta jarraipen-prozesuak ebaluatzea eta horiek ebaluatzera eta hobetzera zuzendutako ikerketak egitea.

  3. Prestakuntza-programak eta -sistemak ebaluatzera zuzendutako ikerketak egitea, polizia, larrialdi eta babes zibilaren arloko prestakuntza eremuan.

  4. Azterlan alderatuak egitea, beste erakunde eta instituzioetako praktikaren gainean, prestakuntza- edo azterlan-helburuak Ikastegia hobetzeko interesgarriak badira.

  5. Ikastegia garatuko dituen hautaketa-prozesuak diseinatzen parte hartzea.

  6. Euskal Poliziaren Museoa kudeatzea.

  7. Emandako gaiak editatzea, argitaratzea eta zabaltzea sustatuko da.

Ikastegiaren Zuzendaritzaren menpe eta horren gain-begiradapean, Azterlanen eta Plangintzaren Dibisioaren eginbeharra da Ikastegiko prestakuntza-eskaintza aztertzea, planifikatzea, diseinatzea, programatzea eta garatzea, baita garatuko dituen hautaketa-prozesuenak ere; hori dela eta, eginkizun hauek hartzen ditu:

  1. Ikastegiko Prestakuntza Planean sartutako prestakuntza-ikastaroak planifikatzea, programatzea, antolatzea eta ematea.

  2. Poliziaren Ikastegiko Prestakuntza Planean aurreikusitako prestakuntza-ikastaroen curriculum-diseinua egitea.

  3. Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuen oinarriak prestatzen parte hartzea, baita Toki-administrazioaren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategoria desberdinetan sartzeko oinarrizko arauak egiten ere eta, zehazki, nahitaez erabili beharreko hautaketa-prozesu komunen programak, edukiak eta egitura.

  4. Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuak garatzea, administrazioko beste unitate batzuei aginduko zaizkien eginbeharrei eragin gabe.

  5. Toki-administrazioaren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategorietara sartzeko deialdietan eta hautaketa-prozesuetan laguntza eta euskarri teknikoa ematea, baita suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuetan eta larrialdietako beste zerbitzu batzuetan ere, dagokion Administrazio Publikoak Ikastegiari aginduko dizkion probak antolatuz eta kudeatuz.

  6. Aurreko atalak jasotako taldeen hautaketa-prozesuak antolatzea eta gauzatzea, dagokion Administrazio Publikoak Ikastegiari hala agintzen badio.

  7. Prestakuntza eta informazio izaera duten eskuliburu, testu eta argitalpenak egitea, gaikuntza profesionala lortzen eta dibisioaren berezko gaien gaineko edukiak zabaltzen lagunduko dutenak.

  8. Ikastegiko bibliografia-baliabideak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu nagusietakoekin batera antolatzea, Herrizaingo Saileko beste organo batzuek dituzten eskumenen kaltetan joan gabe.

  9. Agirien funtsa osatzea eta eguneratzea eta emandako gaiak editatzea, argitaratzea eta zabaltzea sustatuko da.

Ikastegiaren Zuzendaritzaren menpe eta horren gain-begiradapean, Ikasketak Kudeatzeko Dibisioari dagokio ikaslearen bizitza akademikoa hartzen duten izapide guztien kudeaketa eta koordinazio administratiboa, eginkizun hauek dituena:

  1. Koadro edo egutegi pedagogikoa egitea eta irakasleak eta prestakuntza-programak eta -ekintzak emateaz arduratzen diren gainontzeko langileak kudeatzea eta koordinatzea.

  2. Hautaketa-prozesuak ebaluatzen dituzten langileak gaitzea.

  3. Euskal Herriko Polizia-kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetako jarrerazko balioespen-planak eta -programak eta praktika-aldiak programatzea eta betearaztea eta, hala egokituz gero, babes zibileko eta larrialdietako langileena.

  4. Gaitzeko ikastaro osagarriak antolatzea eta garatzea, jatorrizko kidegoa ez den beste polizia-kidego bateko lanpostuak betetzeko beharrezkoak badira, 4/1992 Legearen 73.3 artikuluan aurreikusitakoa garatzeko arauz zehaztutakoaren arabera.

  5. Administrazio-prozesuen multzoa kudeatzea, Ikastegiko prestakuntza-eskaintzan parte hartu nahi duten ikasleak sartzearekin lotuta, aurre-izenemate, matrikulatze prozesuak eta Ikastegiko araudi orokorra barne.

  6. Ikastegia gauzatutako hautaketa-prozesuak garatzen parte hartzea.

  7. Beken deialdia eta kudeaketa akademikoaren gaineko eskakizunak eta erreklamazioak kudeatzea.

  8. Ikastegiko ikasleen espediente akademikoak kudeatzea eta ikaslearen informazio akademiko orokorra koordinatzea.

  9. Administrazio-prozesuen multzoa kudeatzea, honekin lotuta daudenak: Ikastegiak emandako tituluak eta diplomak, bai homologatuak bai berezkoak, balioestea, egitea eta horien erregistro orokorra.

  10. Ikastegiko eskolako eta hezkuntzako araudia eta barruko erregimena egiten eta aplikatzen aholku ematea.

  11. Ikastegiko Prestakuntzako urteko planean sartuta ez dauden gai espezifikoen gaineko mintegi, jardunaldi edo hitzaldiak planifikatzea, antolatzea eta programatzea.

Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren menpe eta horren gain-begiradapean, Araubide Juridiko, Kudeaketa Ekonomiko eta Gai Orokorren Dibisioari dagokio horren eskumeneko jardun-arloak kudeatzea eta, zehazki, eginkizun hauek:

  1. Ikastegiko zuzendariak erabaki beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea, beste arlo batzuei eman ez bazaie.

  2. Ikastegiak izenpetu behar dituen akordio eta itunei buruzko txosten juridikoak egitea.

  3. Ikastegiko edozein organok eskatzen dizkion legezko azterlanak eta txostenak egitea eta aholkularitza ematea.

  4. Ikastegiak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola.

  5. Ikastegiari atxikitako langileen kudeaketa arrunta.

  6. Ikastegiko informatika-sistemak eta -aplikazioak kudeatzea eta horren mantenua.

  7. Ikastegiko barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eta, bereziki, erregistro eta artxibategi nagusia kudeatzea.

  8. Ikastegiaren zerbitzura dagoen langileen euskalduntzea eta hizkuntza normalkuntza kudeatzea, baita Ertzaintzaren zerbitzura dauden funtzionarioena ere.

  9. Ikastegiaren kudeaketa ekonomikoa.

  10. Ikastegiaren ondare-espedienteak kudeatzea, baita kontratazio-espedienteena ere, baldin eta Ikastegia horien kontratazio-organoa bada, Herrizaingo Saileko Kontratazio-mahaiaren berezko ahalmenak urratu gabe.

  11. Ekonomia edukia duten aurreproiektu eta proiektuek, hitzarmenek eta diru-edukia duten edozein jarduerak duten eragina, aurrekontu eta ekonomia aldetik, aztertzea eta gainbegiratzea.

  12. Ikastegiko ondarea mantentzea eta gordetzea, horretarako xede horrekin egindako jarduera material guztiez arduratuko da, eginbehar horiei zuzendutako langileak kudeatzea barne.

  1. Baliabideen horniketa kudeatzea eta azpiegituren dotazioa eta kudeaketa.

  2. Ikastegiko ostalaritzako zerbitzuak kudeatzea.

Ikastegiko organo guztiak elkarrekin koordinatuta ibiliko dira eginkizunak betetzen, erakunde autonomoaren helburuak betetzeko behar den lankidetza eta laguntza elkarri emanez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Ikastegiak ondo prestatutako irakasleen, profesionalen edo funtzionarioen lankidetza eska dezake eskolak, mintegiak eta hitzaldiak emateko edo Erakundearen beren-beregiko edozein jardueratan parte hartzeko.

Erakunde autonomoaren egoitza ofizialaz gain, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak beste instalazio batzuk, nola propioak hala hitzartuta, erabil ditzake eta bertan bere jarduerak programatu, prestakuntza-helburuak lortzeko egokia badira.

Lehenengoa. Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzako titularraren postua hutsik dagoenean, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, egoera horrek iraun bitartean, Ikastegiko Zuzendaritzako titularrak beteko ditu eginkizunak.

Bigarrena. Ikastegiko Dibisioen titularren lanpostuak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren segurtasuneko zerbitzu laguntzaileen lan-kontratuko langileen artean beteko dira izendapen askez.

Lehenengoa. Indargabe gelditzen da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 27ko 218/1993 Dekretua.

Bigarrena. Indargabe gelditzen da Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 18.3 artikulua.

Lehenengoa. Aldatu egiten da Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 3. artikulua eta honela idatzita geratuko da:

Bigarrena. Aldatu egiten da Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 18. artikuluaren i) hizkia eta honela idatzita geratuko da:

  1. Larrialdiei eta babes zibilari buruzko prestakuntza-politika definitzea, horretarako hauxe dagokio:

    1. Aipatu prestakuntza-politikako ildo estrategikoak eta jarraibide orokorrak egitea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak heldu behar dituenak, prestakuntza politika hori burutu nahi izanez gero.

    2. Bitarteko didaktikoak sortzea sustatuko da, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren langileak kualifikatzeko eta, oro har, herritarrak sentsibilizatzeko.

    3. Larrialdiei Aurre egiteko Euskal Sisteman dauden baliabideen homogeneizazioa sustatzea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren lankidetzan, prestakuntza programa komunak ezarriz.

    4. Larrialdiak kudeatzeko profesionalen maila guztietako prestakuntza-curriculumaren garapena bultzatzea.

Hirugarrena. Ekonomia eta Ogasun Sailak beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan dauden kredituak, Larrialdien Euskal Eskolak egin beharreko prestakuntza-jarduerei dagozkienak, Euskal Herriko Ikastegia Erakunde Autonomoari atxikitzeko.

Laugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.