Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

87/2010 DEKRETUA, martxoaren 16koa, Euskal Finantza Erakundearen estatutuak onartzeko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1879
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 2010/03/16
  • Argitaratze-data: 2010/04/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriari jarraiki, Euskal Finantza Erakundea sortu zen.

Araudi horretan ezarritakoaren arabera, Euskal Finantza Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoei aplikagarri zaizkien lege-xedapenen bidez arautuko da, xedapen horretan ezarritako berezitasunetan izan ezik, bai eta bere estatutuen bidez ere. Estatutuok Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko dira, finantza arloan eskuduna den sailaren proposamenez.

Abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren bidez onartu ziren bere estatutuak. Xedapen horretan, besteak beste, bertako gobernu-organoak arautu ziren, dituzten eginkizunak, osaketa eta funtzionatzeko araubidea ezarriz.

Horrela bada, estatutu horien 6. artikuluan Administrazio Kontseiluaren osaketa dago zehaztuta eta bertako kide dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezko gisa jardungo duten lau kontseilukide, sailburuordeen maila izango dutenak; horietariko hiru finantzen esparruan eskudun den sailburuak proposatuko ditu eta bestea industria eta ekonomia sustatzeko esparruan eskudun den sailburuak.

Gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, garrantzi berezia dauka Erakundeak eremu horretako politika publikoko tresna gisa duen jokaerak. Beraz, kide kopurua handitzea eta kontseilukide izateko eskatzen den sailburuordeen maila kentzea komeni da. Izan ere, bi baldintza horiek partaidetza handiagoa ekarriko dute finantza-politikaren eta kreditu publikoaren alorretan erabakiak hartzeko orduan.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2010eko martxoaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Administrazio Kontseilua erakundearen gobernu organo nagusiena da. Kontseiluko kideak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezko gisa jardungo duten sei kontseilukide. Administrazioko goi-kargudunak izango dira eta Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu; horietariko lau finantzen esparruan eskudun den sailburuak proposatuko ditu eta beste biak industria eta ekonomia sustatzeko esparruan eskudun den sailburuak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 16a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.