Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

55/2010 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1350
  • Xedapen-zk.: 55
  • Xedapen-data: 2010/02/23
  • Argitaratze-data: 2010/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteari buruzko ekainaren 19ko 4/2008 Legez sortzen da Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, zeinaren xedea baita terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei arlo honetako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari dagokionez, 4/2008 Legeko 6.5 artikuluan xedatutakoa garatzea da dekretu honen helburua.

Hori dela bide, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, behar diren txostenak eman aldez aurretik, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2010eko otsailaren 23ko batzarrean eztabaidatu eta onetsi ondoren, honakoa

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren osaera, izendapen sistema, funtzionamendu erregimena eta eginkizunak arautzea da dekretu honen helburua.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua organo kolegiatua da, zeinen helburua terrorismoaren biktimen arloan partaidetza, lankidetza eta aholkularitza eskaintzea baita.

Terrorismoaren biktimei sorospena eskaintzeko arloan eskumena duen organoa txertatzen den Sailari atxikiko zaio Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, nahiz eta ez den bere egitura organikoan txertatuko. Sail horrek Vitoria-Gasteizen dituen bulegoetan izango du egoitza. Batzarrak, hala ere, EAEko edozein tokitan egin ahal izango ditu.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izaera orokorraz ematen dituen xedapen proiektuen berri izan, betiere terrorismoaren biktimak sorosteari eragiten badiote.

  2. Terrorismoaren biktimen elkarteen eta euskal administrazio publikoen arteko harremanak bideratu terrorismoaren biktimen kolektiboari eragiten dion arlo orotan.

  3. Terrorismoaren biktimen arloan jardun ohi duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak eta diru-laguntzak banatzeko irizpideak proposatu.

  4. Bidezkotzat jotako ekimen eta proposamenak aurkeztu EAEko administrazio publikoei, terrorismoaren biktimentzako politika publikoetan aurrera egin eta hobetze aldera.

  5. Indarreko legeek egotzitako gainerakoak.

  1. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kide izango dira, lehendakari izango denaz gain, honako hauek:

    1. Administrazio Publikoetatik:

      Terrorismoaren biktimak sorosteko eskumena duen organoa txertatzen den Saileko sailburua.

      Terrorismoaren biktimak sorosteko eskumena duen organoko titularra.

      Organo horren ordezkaria den kide bat, Kontseiluko idazkaria ere izango dena.

      Bi kide, EUDEL EAEko Udalen Elkartearen edo udalen ordezkaritzarik nagusiena duen elkartearen ordezkariak.

    2. Gizarte Zibilaren aldetik:

      Hiru kide, EAEn egoitza edo ordezkaritza duten terrorismoaren biktimen elkarteen ordezkariak.

      Kide bat, terrorismoaren biktima bati lotuta sortutako EAEko fundazioen ordezkaria.

      Kide bat, EAEko bake elkarteen ordezkaria.

  2. Izendapena eta kargua uztea.

    1. EAEko administrazio publikoetako ordezkariak, non eta ez diren kargu izatearen ondorioz eta horien ordezkoak administrazio bakoitzak proposatuko ditu, eta Kontseilua atxikita dagoen Saileko titularrak izendatuko ditu.

      Gizarte zibilaren arloko erakundeen ordezkari diren kideak eta horien ordezkoak- erakundeok proposatuko dituzte, terrorismoaren biktimak sorosteko eskumena duen organoaren eta erakundeon arteko adostasunez ezarritako irizpideen arabera. Era horretan proposatutako ordezkariak Kontseilua atxikita dagoen Saileko titularrak izendatuko ditu bi urterako. Berriro ere aukeratu daitezke.

    2. Kargu izatearren badira kide, kargu izateari uzten diotenean utziko diote kide izateari; gainerako kideak, eurek ordezkatzen dituzten erakundeak edo administrazioak proposatuta kendu ahal dira kargutik, eta, ondorioz, euren ordezkoak proposatu behar dira.

Ospe handiko pertsona bat izango da Kontseiluko lehendakari, bere kideen artetik adostasunez izendatuta. Lehendakariak ebatziko ditu berdinketak bere botoz, erabakiak hartze aldera. Lehendakaria ez egotea, gaixo izatea edo bere kargua hutsik egotea gertatuz gero, Kontseiluaren erabakiz aukeratuko da bere ordezkoa.

Kontseiluaren lehendakaritzak, bere ekimenez edo kideek hala eskatuta, adituek edo beste norbaitzuek noiz edo noiz bileretan parte hartzeko eska dezake, uste bada euren iritzia interesgarria izan daitekeela aztertzen diren gaietan. Hitz egiteko eskubidea izango du, baina ez botorik.

Kontseiluak ohiko bilera egingo du gutxienez urtean behin; eta apartekoa, bere eginkizunetarako beharrezkoa dela uste duen oro. Ekimena lehendakariarena edo kideen hiru laurdenarena izango beharko da.

Kontseilua lehendakariaren aginduz deituko da, gutxienez bost egun lehenago, non eta ez dauden presako deialdia egiteko arrazoiak, izan ere, orduan, deialdia gutxienez hogeita lau ordu lehenago egin beharko da.

Kontseilua balio osoz eratzeko, hau da, bilkurak egiteko, lehendakariak eta idazkariak bilkuran egon behar dute, edo, bestela, beren ordezkoek, eta, gutxienez, kideen erdiek egon beharko dute.

Botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak. Hartutako erabakiak aktetan jasota utziko ditu idazkariak.

Kontseiluko kideek ez dute dirurik jasoko. Hala ere, Kontseiluan parte hartzeak eragiten dituen gastuak ordain dakizkieke aldez aurretik justifikatuta, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuz aldatutakoaren arabera.

Lehenengoa. Dekretu honetan xedatu gabekoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. Tituluko II. Kapituluko organo kolegiatuei buruzko xedapenak aplikatuko zaizkio Kontseiluaren funtzionamenduari.

Bigarrena. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko otsailaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.