Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

41/2010 DEKRETUA, otsailaren 9koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 802
  • Xedapen-zk.: 41
  • Xedapen-data: 2010/02/09
  • Argitaratze-data: 2010/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren bidez, Jaurlaritzari baimena ematen zaio euskal enpresek finantzaketa eskuratzeko laguntzen berariazko programa bat onar dezan, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez. Horretarako, urte anitzeko finantzaketa-lerro bat ireki ahal izango du banakako enpresaburu, autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzat, 600 milioi euroko gehienezko zuzkidura batekin, honako hauei erantzuteko: zirkulatzailearen beharra, epe laburrerako zorra berritzea eta epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitzea, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak.

Euskal Autonomia Erkidegoak duen krisi ekonomikoa luzatzearen eta bere ondorioak ia sektore ekonomiko guztietan sakondu eta zabaltzearen ezaugarri nagusia da, besteak beste, agente ekonomiko gehienek zailtasunak dituztela finantzaketa eskuratzeko. Kredituen murrizketa horrek egoera horretan dauden agente ekonomikoengan izan litzakeen ondorioak arindu behar direnez, eta autonomia-erkidegoko ekoizpen-gaitasunean duen epe ertain eta luzerako ondorioa ere leundu behar denez, dekretu honen bitartez luzatu egin nahi da 2009. urtean ezarri zen lerro baliokidearen funtzionamendua. Lerro hori enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren eta Banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuaren bitartez arautu zen.

Aurreko urtean definitutako eskemari jarraituz, baina bertako zenbait definizio-ezaugarri eguneratuta, dekretu honek honakoak arautzen ditu: kreditua eskuratzeko baldintzak, onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguen baldintzak, bai eta urte anitzeko finantzaketa-lerroa eskuratzen laguntzeko berariazko programan laguntzen duten finantza-erakundeen eta elkarrekiko berme-baltzuen aurreko tramitazio-prozedura ere. Ondorio horietarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak bidezko lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu elkarrekiko berme-baltzuekin eta finantza-erakundeekin. Dekretu hau osatzeko, halaber, deialdiari buruzko bidezko aginduak ere emango dira.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2010eko otsailaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hori eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren bidez bankuaren finantzaketa lortu ahal izango da, modalitate ezberdinetan, eta horrela zirkulatzailearen beharrak bete, epe laburreko zorra berritu eta epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitu ahal izango da, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak egin ere.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, finantzaketa-lerro hori antolatzeko beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak hitzartuko ditu elkarrekiko berme-baltzu eta finantza-erakunde laguntzaileekin.

LEHENENGO ATALA

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK

  1. Bermeak eta dekretu honetan azaldutako finantzaketa-lerroko baliabideak eskuratu ahal izango dituzte egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE). Horrelakotzat hartuko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

    Ustiapen ekonomikoa egitea.

    250 langile baino gutxiago edukitzea.

    Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

    Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera.

    Aurretiaz adierazitakoaren beste edozein interpretazio egiteko, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioan (EEAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa) enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo gomendio hori ordeztu edo aldatzeko xedapenak hartuko dira kontuan.

    Halaber, elkarrekiko berme-baltzuen bitartez antolatutako bermeen onuradun izan ahal izango dira baltzu horiek abalatutako bazkideak izan daitezkeen enpresak, elkarrekiko berme-baltzuen araubide juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legearen 1. eta 2. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  2. Jarduera ekonomikoko sektore guztiek jaso ahal izango dute finantzaketa. Hala ere, ezin dira onuradun izan erakunde eta sozietate publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, finantza enpresak (EJZko 81., 82., 831., eta 832. epigrafeak) eta higiezin izaerakoak (EJZko 833., 834. eta 861.1 epigrafeak).

  3. Finantzaketa eskuratu ahal izateko enpresa ezin da egon krisi egoeran, Europako Batzordearen 2004/C 244/02 Komunikazioan ezarritakoa betez (EEAO, 2004ko urriaren 1ekoa); horrez gain, enpresak egunean izan behar ditu foru-aldundiekiko eta gizarte-segurantzarekiko betebeharrak.

Finantza-egitura egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira enpresak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko eta, nolanahi ere, bere kapital arrunta balantzearen guztizkoaren % 10 baino gutxiagokoa bada, edo kapital arrunt horren aldaketa negatiboa izan bada azken ekitaldian.

  1. Zenbatgarriak izango dira, bermearen mailegu-eragiketen zenbatekoa kalkulatzeko, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onetsi zuen Kontabilitate Plan Orokorreko balantzearen pasibo arruntaren 4. eta 5. multzoak osatzen dituzten partida hauek (merkataritza-hartzekodunak eta epe laburrerako zorrak):

    400. Hornitzaileak.

    401. Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak

    407. Hornitzaileentzako aurrerakinak.

    520. Kreditu-erakundeekiko epe laburrerako zorrak.

    521. Epe laburrerako zorrak.

    524. Epe laburrerako finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak.

    525. Epe laburrean ordaindu beharreko efektuak.

    527. Kreditu-erakundeekiko zorren epe laburrerako interesak.

    528. Zorren epe laburrerako interesak.

    Merkataritza-efektuen, kreditu-kontuen eta merkataritza-hartzekodunen deskontu-eragiketetan, eskabidea egin aurreko 12 hilabeteetako batez besteko saldoa zenbatuko da. Kreditu-erakundeekiko zorretan, eskabidearen hurrengo bi urte naturalen amortizaziorako zenbatekoen batura zenbatuko da.

  2. Kapital arruntaren finantzaketa-beharrak aztertu ondoren, elkarrekiko berme-baltzuak, dekretu honetako III. kapituluan ezarritako prozedurari jarraituz, bermearen kreditu edo mailegurako finantza-eragiketaren zenbatekoa eta epea zehaztuko ditu.

    BIGARREN ATALA

    BANAKAKO ENPRESABURUAK ETA AUTONOMOAK

  1. Bermeak eta dekretu honetan azaldutako finantzaketa-lerroko baliabideak eskuratu ahal izango dituzte egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banakako enpresaburu eta profesional autonomoek. Horrelakotzat hartuko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

    Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea.

    PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea.

  2. Jarduera ekonomikoko sektore guztiek jaso ahal izango dute finantzaketa. Hala ere, ezin izango dira onuradun izan higiezin izaerako jarduerak egiten dituztenak (JEZen 833., 834. eta 861.1 epigrafeak).

  3. Ezinbestekoa izango da foru-aldundiekiko eta gizarte-segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea.

Finantza-egitura egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira eskatzaileak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko.

  1. Zenbatgarriak izango dira, bermearen mailegu-eragiketen zenbatekoa kalkulatzeko, eskatzaileek azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onetsi zuen Kontabilitate Plan Orokorreko balantzearen pasibo arruntaren 4. eta 5. multzoak osatzen dituzten partida hauetakoak direla froga ditzaketenak (merkataritza-hartzekodunak eta epe laburrerako zorrak):

    400. Hornitzaileak.

    401. Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak.

    407. Hornitzaileentzako aurrerakinak.

    520. Kreditu-erakundeekiko epe laburrerako zorrak.

    521. Epe laburrerako zorrak.

    524. Epe laburrerako finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak.

    525. Epe laburrean ordaindu beharreko efektuak.

    527. Kreditu-erakundeekiko zorren epe laburrerako interesak.

    528. Zorren epe laburrerako interesak.

    Merkataritza-efektuen, kreditu-kontuen eta merkataritza-hartzekodunen deskontu-eragiketetan, eskabidea egin aurreko 12 hilabeteetako batez besteko saldoa zenbatuko da.

    Kreditu-erakundeekiko zorretan, eskabidearen hurrengo bi urte naturalen amortizaziorako zenbatekoen batura zenbatuko da.

  2. Kapital arruntaren finantzaketa-beharrak aztertu ondoren, elkarrekiko berme-baltzuak, dekretu honetako III. kapituluan ezarritako prozedurari jarraituz, bermearen kreditu edo mailegurako finantza-eragiketaren zenbatekoa eta epea zehaztuko ditu.

  1. Dekretu honetan ezarritakoaren arabera gauzatuko diren mailegu-eragiketa guztiek elkarrekiko berme-baltzuren batek abalatuta egon beharko dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta eragiketan parte hartuko duten elkarrekiko berme-baltzuek hitzarmena sinatuko dute eta, horren bitartez, berme-sistema emango zaie baltzu horiek abalatutako finantza-eragiketei.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta finantza-erakundeek lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituzte, maileguak onuradunen alde gauzatzeko.

  1. Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte, zuzenean edo zeharka, finantza-erakunde laguntzaileen aurrean, dekretu honetako lehenengo artikuluan definitutako beharrizanak estaltzeko erabili diren mailegu-eragiketetatik eratorri badira.

  2. Honakoak izango dira abalen kostua eta baldintzak:

    Azterketa-komisioa: Maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,15, behin bakarrik, abala eskatzean.

    Abal-komisioa: % 0,50, urtero. Aurretiaz aplikatuko da, urtarrilaren 1ean, abalatutako maileguaren urteko batez besteko saldoa oinarri hartuta. Gauzatu den urtean eta behin betiko iraungiko den urtean, urtea amaitu arte edo iraungi arte benetan igaro den egun kopuruaren araberako proportzioan aplikatuko da, batez besteko saldoaren arabera.

    Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

  1. Honako hauen artean egongo da maileguen zenbatekoa:

    50.000 euro eta 600.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.

    10.000 euro eta 100.000 euro artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

    1. Zenbateko horiek zenbatzeko, abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuaren eta abenduaren 30eko 230/2009 Dekretuaren babespean emandako finantzaketa-eragiketen saldo biziak (dekretu honen araberako finantzaketa-eskabidea egin den egunean daudenak) metatuko dira.

  2. Mailegu-eragiketen epea hiru urtekoa izango da, eta urte bateko gabealdia ezarri ahal izango da, amortizaziorako. Hiru hilean behin egingo da interesen eta amortizazio-kuoten likidazioa, amaitutako epeetan.

  3. Aplikatu beharreko interes-tasa Euribor gehi % 1,50eko tartea izango da. Ondorio horietarako, Euribor gisa ulertu behar da, Reuter-en Euribor= pantailaren bidez (oinarria: Act/360) edo, aurrekoa desagertuz gero, informazio bera eman dezakeen beste pantaila baten bidez lortutako bankuen arteko interes-tasa. Tasa hori hiru hilabeterako gordailuetarako da, eta eragiketaren dataren edo berrikuspen-dataren aurreko azken astegunean kalkulatzen da, hala badagokio. Ez da biribiltzerik onartuko. Hiru hilean behin berrikusiko da maileguen interes-tasa.

  4. Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

  5. Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.

  1. Dekretu honek araututako finantzaketa-lerroak eskuratzeko deialdia egingo da; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da hori, eta publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioei jarraitu beharko zaie.

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren aginduaren bitartez egingo da deialdia, eta erabilgarri dauden baliabideen guztizko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epe eta lekua eta gainerako prozedura-alderdiak zehaztu beharko dira bertan. Era berean, deialdian lagunduko duten finantza-erakundeen eta elkarrekiko berme-baltzuen zerrenda ere zehaztuko da.

  2. Deialdian, edo deialdi guztien artean, gutxienez 50 milioi euroko zenbatekoa bermatuko da, eta eskari nahikoa egonez gero, beste 150 milioi eurorekin handitu ahal izango da zenbatekoa, dekretu honetako I. kapituluko bigarren atalean definitu diren banakako enpresaburu eta autonomoentzat.

    Hala ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak zenbatekoak berresleitu ahal izango ditu, dekretu honetan azaltzen diren kolektiboetakoren batean finantzazio-eskaria nahikoa izan ez den kasuetan.

  1. Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea, eranskineko F1P formularioan jasotako ereduaren arabera.

    2. Eskatzailearen ordezkari izateko ahalordearen fotokopia.

    3. Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen aitorpen arduratsua (eranskineko F2P formularioa). Ikuskaritza-bisitan egiaztatu ahal izango dira eta honako hauek dira, hain zuzen ere:

      Eskabidea egin aurreko ekitaldiaren abenduaren 31n plantilan zegoen langile kopurua, hilabete horretako TC1aren arabera.

      Fakturazio-zifra, eskabidea egin aurreko ekitaldiaren abenduaren 31n.

      Urteko balantze orokorraren zifra, eskabidea egin aurreko ekitaldiaren abenduaren 31n.

      Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea enpresa txiki edo ertaina ez den enpresa batek edo batzuek batera.

    4. Foru-aldundiekiko zerga-betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

    5. Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.

    6. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

    7. Azken ekitaldietako urteko kontuak.

    8. Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria. Enpresak egin behar du (eranskineko F3 formularioa).

  2. Banakako enpresaburuek eta profesional autonomoek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea, eranskineko F1A formularioan jasotako ereduaren arabera.

    2. Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen aitorpen arduratsua (eranskineko F2A formularioa).

    3. Foru Aldundiaren ziurtagiria, profesionalak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.

    4. Foru-aldundiekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

    5. Eskatzailearen ondasunen aitorpena.

    6. 2009. urteko diru-sarrera eta gastuen egikaritzea, eta urte honetarako aurreikuspena.

    7. Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria.

  3. Eskatzaileak gorago aipatutako aitorpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, indarrean dagoen zigor-araubidea ezarriko zaio, bai administratiboa eta bai penala.

  4. Edonola ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileek, aurkeztutako eskabidea ulertu, ebaluatu eta tramitatzeko beharrezko informazio osagarria eskatu ahal izango diote enpresa eskatzaileari.

  1. Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak.

  2. Interesdunek www.ejgv.euskadi.net atarian edo Zuzenean (012 telefonoa) arreta-zerbitzuaren bitartez eskuratu ahal izango dute informazio gehiago, bai eta eskabide-eredua eta inprimakiak ere; halaber, lehen aipatutako erakundeetan ere eskuratu ahal izango dira.

  1. Programan laguntzaile diren elkarrekiko berme-baltzuen ardura izango da aurkeztu diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea, abala eman aurretik.

  2. Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo 12. artikuluan zerrendatutako agiri guztiak ez badira aurkeztu, elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileak agindeia egingo dio enpresa interesdunari, huts hori zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkez ditzan 10 eguneko epean; era berean, agindutakoa bete ezean eskaera bertan behera utzi duela ondorioztatuko dela ohartaraziko zaio.

  3. Elkarrekiko berme-baltzuak autonomia izango du jaso dituen abal-eskabideak onartu edo ukatzeko, bai eta kontraberme erreal edo pertsonalak eskatzeko ere; horretarako, egokitzat hartzen dituen azterketa- eta erabaki-irizpideak aplikatuko ditu.

  4. Elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileak, eskabidea aztertu ostean, «abala baimentzeko agiria» emango du, hala badagokio, eta F4 formularioan azaldutako informazioa zehaztuko da bertan.

  5. Elkarrekiko berme-baltzuak aldi berean emango die «abala baimentzeko agiriaren» berri onuradunari, finantza-erakunde laguntzaileari eta Ekonomia eta Ogasun Sailari.

  6. Elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileak gauzatutako zein ukatutako abal-eragiketak jakinaraziko dizkio Ekonomia eta Ogasun Sailari, horretarako egin den lankidetza-hitzarmenean ezarritako aldizkakotasun, betekizun eta ereduei jarraituz.

  1. Elkarrekiko berme-baltzuak kreditu-eragiketarako «abala baimentzeko agiria» onetsi eta bidezko finantza-erakundeari bidali ostean, enpresa txiki eta ertainek lankidetza-hitzarmena sinatu duen finantza-erakunderen batekin gauzatuko dute eragiketa hori.

  2. Finantza-erakundeek gauzatutako mailegu-eragiketak jakinaraziko dizkiote Ekonomia eta Ogasun Sailari, lankidetza-hitzarmenean ezarritako aldizkakotasun, betekizun eta ereduei jarraituz.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak amaitu egingo dira bere babespean emandako finantza-eragiketak 600 milioi euroko zenbatekora heltzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera.

  2. Ogasun eta Finantza Sailburuordetzaren ebazpenaren bitartez jakinaraziko du inguruabar hori Ekonomia eta Ogasun Sailak, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  1. Eragiketek Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 Erregelamendua (CE) bete beharko dute, hau da, minimis laguntzei buruzko itunaren 87 eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzko erregelamendua.

    Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein herri-administrazio, sail, erakunde publiko zein pribatuk emandako laguntzekin, betiere laguntzak metatuta ez bada eskuratzen kategorien araberako salbuespenen erregelamenduan edo Batzordeak hartutako erabakiren batean inguruabar zehatzetarako ezarritako zenbatekoa baino gehiago.

  2. Arau honen bitartez onuradun izango diren pertsona edo erakundeek uneoro jakinarazi beharko diote Ekonomia eta Ogasun Sailari beste diru-laguntza edo laguntzaren bat jaso duten helburu bererako; halaber, zerga-ekitaldi horretan zein aurreko bi ekitaldietatik aurrera jaso dituzten minimis laguntzak ere jakinarazi beharko dizkiote.

Programaren Segimendu eta Ebaluazio Batzordea eratuko da. Ekonomia eta Ogasun Saileko ordezkariak eta elkarrekiko berme-baltzu eta finantza-erakunde laguntzaileetako ordezkariak izango dira bertako kideak, eta programaren aplikazio eta bilakaera aztertuko du.

Lehenengoa. Finantzen Euskal Institutua subrogatu egin ahal izango da dekretu honetan zein bertatik eratorriko diren agindu eta lankidetza-hitzarmenetan Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskubide, betebehar eta zereginetan.

Bigarrena. Aurreko lerroa agortu zelako ez bazen aintzat hartu Enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren eta Banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuaren arabera elkarrekiko berme-baltzuei egindako eskabideren bat, eskabide horrek lehentasuna izango du lerro honetan sartzeko, baina horretarako ezinbestekoa izango da eskatzaileak adieraztea ados dagoela dekretu honetan ezarritako baldintza berriekin.

Lehenengoa. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua ahaldundu da dekretu hau garatzeko beharrezko xedapenak emateko.

Bigarrena. Dekretu hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratu eta biharamunean egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko otsailaren 9an,

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

F1P ESKABIDE-INPRIMAKIA

Espediente-zenbakia: Sozietatearen izena:

Izen-abizenak NAN zk.:

Kargua:

Enpresa honen lege-ordezkaria: IFZ:

Enpresaren jarduera:

Helbidea:

Tel.: Faxa: Helbide elektronikoa:

Honen bitartez «enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programari» heltzeko eskatu nahi dut.

Eguna eta sinadura:

Honekin batera doazen agiriak:

n Eskatzailearen ordezkari izateko ahalordearen fotokopia.

n Enpresaren datuei buruzko aitorpen arduratsua.

n Zerga-betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

n Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

n Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zerga azaltzen duena.

n Azken ekitaldietako urteko kontuak.

n Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen memoria.

Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoa betetzeko, Ekonomia eta Ogasun Sailak ondokoa adierazi nahi dizu: agiri honetan idatzi dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu, ondoren tramitatu ahal izateko. Datu horiek laguntzen duten elkarrekiko berme-baltzuei eta finantza-erakundeei laga ahal izango zaizkie, finantzaketa-programa kudeatzeko. Eskatzaileak datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurkaratzeko eskubideak erabili ahal izango ditu, Legeak aurreikusten duenez, Ekonomia eta Ogasun Sailaren aurrean: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

F2P AITORPEN ARDURATSUA

Espediente-zenbakia: Sozietatearen izena:

Izen-abizenak NAN zk.:

Kargua:

Enpresa honen lege-ordezkaria: IFZ:

AITORPENA:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan daukat helbidea.

  2. Bete egiten ditut Europako Batzordeak ezarritako ETE baldintzak.

  3. Egoera erregularizatuta daukat foru-aldundiekiko zerga-betebeharrei dagokienez, indarrean dauden legeen arabera, bai eta Eusko Jaurlaritzarekiko zein bere sozietate publiko guztiekiko zerga-betebeharrei dagokienez ere.

  4. Egoera erregularizatuta daukat Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagokienez.

  5. Honako hauek dira enpresa eskatzailearen datuak, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003-05-06 Gomendioan adierazitakoaren arabera:

    Langile kopurua Negozio-bolumena () Urteko balantze orokorra ()

    Itxitako azken ekitaldia

    Itxitako azkenaurreko ekitaldia

    Eguna eta sinadura

    F3 PASIBO GALDAGARRIA FINANTZATZEKO BEHARRIZANEN DESKRIBAPEN-MEMORIA

  1. Azaroaren ..... (e)ko ....../2008 Dekretuaren 4. artikuluak aipatutako pasibo arruntaren kontuek enpresaren balantzean duten egoera:

    (Zenbatekoa eurotan)

    Kontabilitate-kontua Izena 2007 2008

    400 Hornitzaileak

    401 Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak

    407 Hornitzaileentzako aurrerakinak

    520 Kreditu-erakundeekiko epe laburrerako zorrak

    521 Epe laburrerako zorrak

    524 Epe laburrerako finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak

    525 Epe laburrean ordaindu beharreko efektuak

    527 Kreditu-erakundeekiko zorren epe laburrerako interesak

    528 Zorren epe laburrerako interesak.

    Guztira

  2. Onuradunaren kapital arruntaren bilakaera 2007 eta 2008. urteetan.

    Balantzea (milioika eurotan) 2007ko abenduaren 31 2008ko abenduaren 31

    Irabazia, interesen eta zergen aurretik

    Finantza-gastuak

    Amortizazioak

    Aktibo arrunta

    • Diruzaintza edo baliokideak

    • Kobratu beharreko efektuak

    • Izakinak

    • Bestelako aktibo arruntak

      - .

      Aktibo arrunta, guztira (1)

      Pasibo arrunta

    • Ordaindu beharreko efektuak

    • Laburrerako zordunak

    • Bestelako pasibo arrunta

      -

      Pasibo arrunta, guztira (2)

      Kapital arrunta (1)-(2)

      Kapital arruntaren aldakuntza

  3. Pasibo arrunta, kreditu-kontuak edo merkataritza-deskontua finantzatzeko beharrizanen deskribapena.

    F1A ESKABIDE-INPRIMAKIA

    Espediente-zenbakia: Sozietatearen izena:

    Izen-abizenak: NAN zk.:

    Kargua:

    Enpresa honen lege-ordezkaria: IFZ:

    Enpresaren jarduera:

    Helbidea:

    Tel.: Faxa: Helbide elektronikoa:

    Honen bitartez «ETEen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programari» heltzeko eskatu nahi dut.

    Eguna eta sinadura:

    Honekin batera doazen agiriak:

    n Enpresaren datuei buruzko aitorpen arduratsua.

    n Zerga-betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

    n Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

    n Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zerga azaltzen duena.

    n 2009ko diru-sarrera eta gastuen eta 2010erako aurreikuspenen egikaritzeari buruzko dokumentazioa.

    n Eskatzailearen ondasunen aitorpena.

    n Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen memoria.

    Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoa betetzeko, Ekonomia eta Ogasun Sailak ondokoa adierazi nahi dizu: agiri honetan idatzi dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu, ondoren tramitatu ahal izateko. Datu horiek laguntzen duten elkarrekiko berme-baltzuei eta finantza-erakundeei laga ahal izango zaizkie, finantzaketa-programa kudeatzeko. Eskatzaileak datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurkaratzeko eskubideak erabili ahal izango ditu, Legeak aurreikusten duenez, Ekonomia eta Ogasun Sailaren aurrean: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    F2A AITORPEN ARDURATSUA

    Espediente-zenbakia: Sozietatearen izena:

    Izen-abizenak: NAN zk.:

    AITORPENA:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan daukat helbidea.

  2. Alta emanda daukat norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian.

  3. Etekinak lortzen ditut pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez.

  4. Egoera erregularizatuta daukat foru-aldundiekiko zerga-betebeharrei dagokienez, indarrean dauden legeen arabera, bai eta Eusko Jaurlaritzarekiko zein bere sozietate publiko guztiekiko zerga-betebeharrei dagokienez ere.

  5. Egoera erregularizatuta daukat Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagokienez.

    Eguna eta sinadura

    F4 ABALA BAIMENTZEKO AGIRIA

  1. Erakunde abal-emailea:

  2. Banakako enpresaburu / autonomo / enpresa onuradunaren datuak

    Sozietatearen izena / Izena

    Helbidea

    IFZ/IFK

    EJSN

    Jardueren deskribapena

  3. Abalatutako finantza-erakundea

    Eragiketa-mota

    Baimenaren zk.

    Eragiketaren zenbatekoa

    Baimenaren eguna

    Interes-tasa Euribor + (%)..

    Iraungipena

    Gabealdi nagusia

    Ordainketa nagusiaren kadentzia

    Interesen ordainketaren kadentzia

    Finantza-erakundea

  4. Bestelakoak:

    Bestelako ohar batzuk

    Honen bitartez ziurtatu nahi dut (erakundea) EBBk baimena eman duela (2. epigrafean deskribatutako enpresari/pertsonari) abala eman eta gauzatzeko, eranskin honetan azaldutako baldintzei jarraituz, hori guztia Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duen otsailaren ....(e)ko ..../2010 Dekretuan araututako baldintzen arabera.

    .................................................... (e)n, 2010eko .......................................ren ............ (e)(a)n

    (Erakunde abal-emailea) EBB

    Izpta.: