Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

30/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Europako Erkidegoak fruten eta barazkien arloa arautzeko sortuak dituen erregelamenduak eta erregelamendu horietatik datorren laguntza-sistema Euskal Autonomia Erkidegoan nola garatu eta aplikatu arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1813
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 2010/01/26
  • Argitaratze-data: 2010/03/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontseiluaren urriaren 28ko 2200/1996 zenbakidun Erregelamenduak (EE) beste merkatu-antolaketa bateratu bat ekarri zuen fruten eta barazkien arlorako, ordura arte indarrean zegoenaren ordez, eta Batzordearen hainbat erregelamendu bidez garatu zen.

Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduak (EE) hainbat xedapen ekarri zuen beren beregiz fruten eta barazkien arlorako; 2001/112/EE eta 2001/113/EE Direktiben baitako hainbat alderdi aldatzea ekarri zuen; erregelamendu batzuetako hainbat alderdi aldatu zituen (827/68 zenbakiduna (EE); 2200/96 zenbakiduna (EE); 2201/96 zenbakiduna (EE); 2826/2000 zenbakiduna (EE); 1682/03 zenbakiduna (EE); 318/2006 zenbakiduna (EE)); eta 2202/96 zenbakidun Erregelamendua (EE) indarrik gabe utzi zuen.

Gerora, Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduak (EE) hainbat xedapen ekarri zuen, Kontseiluaren 2200/1996 (EE), 2201/96 (EE) eta 1182/2007 (EE) Erregelamenduak fruten eta barazkien arloan nola aplikatu jakiteko.

Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 zenbakidun Erregelamenduak, era berean, Nekazaritzako Politika Bateratua indarrean jarriz geroztik nekazaritza-produktuetarako edo nekazaritzako produktu-taldeetarako merkatu-antolakunde erkideen sorrerari buruz Kontseiluak hartu zituen erregelamendu guztiak ordezkatu eta indarrik gabe utzi zituen, NPBren arauzko inguruabarrak sinpletzearren, baina ez zuen neurri edo tresna berririk proposatu. 1234/2007 erregelamendu horretan, nekazaritza-merkatuen antolaketa erkidea eta nekazaritzako produktu batzuetarako hainbat xedapen berezi zehaztu ziren (Merkatu Antolakunde Bateraturako erregelamendu bakarra).

Berrikiago, Kontseiluaren apirilaren 14ko 361/2008 Erregelamendua (EE) sortu dute. Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 zenbakidun Erregelamendua (EE) aldatu, eta, era berean, 1182/2007 zenbakidun (EE) eta 2200/1996 zenbakidun erregelamenduak indarrik gabe utzi zituen.

Espainiako estatuan, 2006ko urtarrilaren 20an, 16/2006 Errege Dekretua onartu zen, fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeetarako funtsei eta programa eragileei buruz. MAB berritu baino lehenago aplikatu behar izaten ziren arauetan jasota zetozen programa eta funtsei buruzko beharrezko xedapenak ekarri zituen. Gerora, uztailaren 31ko 1302/2009 Errege Dekretua jarri zen indarrean, fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeetarako funtsei eta programa eragileei buruz, eta, horrenbestez, aurrekoa indarrik gabe eta ordezkaturik geratu zen.

2008ko abenduaren 1ean, azaroaren 28ko 1972/2008 Errege Dekretua argitaratu zen, fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeak noiz eta nola aitortu behar diren zehazteko, eta hartara, estatuko arauak Europako Erkidegoan indarrean daudenetara egokitzeko.

Eta arau horiek denak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzearren eta aplikatzearren, urriaren 14ko 228/1997 Dekretua onartu zen (urriaren 20ko EHAA, 200. zenbakiduna), hau da, fruten eta barazkien arloan Europako Erkidegoan indarrean dauden erregelamenduak Euskal Autonomia Erkidegoan nola aplikatu arautzen du. Gerora, martxoaren 21eko 56/2000 Dekretua sortu zuten, fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeei Euskal Autonomia Erkidegoan dirulaguntzak noiz eta nola eman arautzen duena.

Horixe dugu gure arauen hesi-barrua. Baina dekretu horiek argitaratu zirenez geroztik eta orain ere horiexek ditugu indarrean-, bai estatuko bai Europako Erkidegoko arauetan hainbat aldaketa interesgarri gertatu da, eta begi-bistakoa da badugula beste arau berri bat sortzeko premia, hartara biltzeko aldaketa horiek denak, eta hartan batzeko, xedapen bakar batean alegia, ekoizle-antolakundeen aitortzari eta antolakunde horietarako dirulaguntzei buruz orain esku artean ditugun erregelamendu guztiak.

Errazago uler ditzagun eta koherentzia handiago lortzeko, dekretu honetan, aplikatu eta garatu beharreko erregelamendu komunitarioetako agindu batzuk errepikatu egin ditugu, baina ez du esan nahi zuzenean aplikatu ezin direnek.

Dekretu hau egiteko, arlo honetako antolakunde profesionalen iritzia ere eskatu dugu.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposaturik, Lehendakaritzak onarturik eta Gobernu Kontseiluak 2010eko urtarrilaren 26an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau xedatu dut:

Dekretu honen xedea da Europako Erkidegoak fruten eta barazkien arlorako sortuak dituen erregelamenduak garatzeko eta aplikatzeko arauak zehaztea eta erregelamendu horietatik datozen laguntzak nola eman arautzea.

  1. 2200/96 Erregelamenduko (EE) 1.2 artikuluan eta 2201/96 Erregelamenduko (EE) 1.2 artikuluan zehazturik dauden produktuetan bete beharko da dekretu hau, Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduan (EE) xedaturik dagoen bezala.

    Ekoizle-antolakunderik osatu nahi izanez gero, produktu horiek honela sailkatuko dira, kategoriaz kategoria (I. eranskinean dator deskripzio zehatza):

    1. Frutak eta barazkiak.

    2. Frutak.

    3. Barazkiak.

    4. Eraldatzeko produktuak.

    5. Zitrikoak.

    6. Fruta azal gogordunak.

    7. Perretxikoak.

    8. Usaintsuak eta gozagarriak.

    9. Jateko mahatsa.

    10. Meloia.

    11. Tipula.

  2. Saltzaileari fresko saltzeko baldin badira, produktu horiek guztiek, kalitatez, sano, txukun eta saltzeko moduan egon behar dute, eta zein herrialdetatik datozen ere adierazita eduki beharko dute, hori guztia Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 113 bis artikuluan eta Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 (EE) Erregelamenduan xedaturik dagoen bezala.

  1. Baldintza hauek betetzen dituzten entitate guztiak aitor daitezke fruta eta barazkien ekoizle-antolakunde gisara: izaera juridikoa eduki behar da, aitorpena eskatu egin behar da, eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 125 ter artikuluan jasotako baldintzak, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) III. tituluko I. kapituluan jasotako baldintzak, eta dekretu honetan jasotakoak ere bete behar dira.

  2. Merkataritzako sozietateetan, akzioak eta partizipazioak izendunak izango dira, eta bazkideek fruta- eta barazki-ekoizleak izan beharko dute, derrigor. Sozietate horiek akzioen edo partizipazioen erregistro-liburua eduki behar dute. Liburu horretan begiraturik, edozein unetan jakin ahal izango da zenbat bazkide dauden, baltzu-kapitalean zenbateko partizipazioa duten, eta zein boto-eskubide duten.

  3. Hori horrela bada ere, beste aukera bat ere badago: eraldaketarako nekazari-kooperatibetan edo nekazarisozietateetan bilduta dauden ekoizleak ere ekoizle-antolakunde bateko kide modura onar daitezke (sozietate horiei, aurrerantzean, ENS deituko diegu).

  4. Gerta daiteke bazkideetako batzuek ez ekoiztea zerrendako kategoria aitortu horietako produkturik, edo ekoizle batzuek ekoizle-antolakundean parte hartu nahi ez izatea, eta gerta daiteke, erabakiak hartzeko orduan, bazkide horiek boto guztien % 24 baino gehiago izatea. Halakoetan, dena delako erakundeak aukera hau izango du: antolakundean parte hartu behar duten ekoizleekin ekoizle-atal edo talde bat osatzea, estatutu eta guzti, eta estatutu horietan arautu beharko da nola funtzionatuko duen.

  5. Halakoetan, dena delako erakunde horren estatutuetan garbi zehazturik utzi beharko da erabaki batzuk ekoizle-antolakundera loturiko ataleko batzarrak hartuko dituela, hain zuzen ere, ekoizle-antolakundeei dagokien aitorpena eskatzeari buruzkoak, ekoizle-antolakundeen funtzionamenduaren eta lanaren ingurukoak, eta, bereziki, programa eragileak aurkezteko eta exekutatzeko hartu behar direnak eta funts eragileak osatzeko hartu behar direnak.

  6. Erakundeak bazkide ekoizleen erregistro bat izango du, bakoitzak zein boto-eskubide duen eta guzti.

1. 3. artikuluan zehaztu ditugun entitate horiek, dekretu honen itzalpean ekoizle-antolakunde modura aitortzea nahi badute, eta Kontseiluaren 2007ko irailaren 26ko 1182/2007 Erregelamenduko (EE) 4. artikuluko 1. paragrafoko a) letran xedaturik dagoenaren ondorioetarako, gutxieneko ekoizle-kopuru bat eduki behar dute eta gutxieneko ekoizpen-bolumen merkaturagarri bat izan behar dute. Hona hemen gutxieneko kopuru horiek:

Kategoriak Gutxienez zenbat ekoizle Gutxieneko bolumena

  1. etik III)ra 15 baino gehiago

    5 eta 15 bitartean 0,5 milioi euro

    1 milioi euro

  1. eta VI)tik XI)ra 5 0,25 milioi euro

  2. A aukera

  1. B aukera 5

    25 3 milioi euro

    500 tona metriko

    Beren barruti ekonomikoaren batez besteko ekoizpen guztiarekin alderaturik, ekoizpen merkaturagarriaren % 15 beren baitan biltzen badute, ekoizle-antolakundeek, 2.1 artikuluan zehazturik dauden I)tik III)ra bitarteko kategorietarako, gutxienez 20 ekoizle eduki behar dituzte, eta IV) eta VI)etik XI)ra bitarteko kategorietarako, berriz, gutxienez 5 ekoizle. Edonola ere, gutxienez 100.000 euroko ekoizpen merkaturagarria eduki behar dute, beti. V) kategoriako B aukerako antolakundeek 100.000 euroko ekoizpen merkaturagarria eduki beharko dute gutxienez.

    1. Gerta daiteke aitorpena eskatu duen horren baitako kide batzuk edo guztiak, era berean, ekoizlez osaturiko entitate juridikoak izatea. Halakoetan, bada ekoizle-kopurua kalkulatzeko beste modu bat ere, hau da, entitate juridiko bakoitzean kidetutako ekoizle-kopurua hartuz oinarritzat.

      Zenbat bazkide dituzten zenbatzeko, eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun (EE) Erregelamenduko 32. artikuluko 3. paragrafoa betetzearren, fruta- eta barazki-ekoizleak ez diren kideak ez dira zenbatuko.

    2. Ekoizpen merkaturagarria zehazteko eta arrazoitzeko, arau hauek erabili beharko dira:

      1. Entitateek, kontularitzako hiru urte oso behintzat baldin badaramate lanean, urte horietako bakoitzean bazkide guztiek produktu aitortuetatik zenbat ekoiztu duten bidali beharko dute. Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 52. eta 53. artikuluetan zehazturik dagoen bezala kalkulatuko da ekoizpen merkaturagarriaren balioa.

        Gerta daiteke urte horietakoren batean entitatera bazkide gehiago bildu izana, edo bazkideetakoren batek sail gehiago eskuratu izana, baina sail horietako ekoizpenaren fakturazio fidagarririk ez edukitzea; halakoetan, gutxienekoak kalkulatzeko, fakturazioa ere zenbatu beharko da, honela: ordainagiri bidez egiaztaturik dauden salmenten balioari sail horietako ekoizpenaren faktura gabeko salmenten balioa gehituko zaio, honela kalkulaturik:

        1. Urtez urte azalera zenbat zabaldu den ikusi, inguru horretan dena delako produktua batez beste zenbat ekoizten den ikusi, bi datuak biderkatu, eta ekoizpena lortuko dugu. Gero, ekoizpen hori prezioarekin biderkatu beharko da, hau da, merkaturatzen dituen produktuetan antolakundeak lortu dituen prezioekin, eta, prezio horien berri ez badugu, biltegi-irteeran inguru horretan ordaintzen diren batez besteko prezioekin.

        2. Bai batez besteko prezioak bai batez besteko errendimenduak egiaztatu egin beharko dira. Lan hori egiteko ardura sailak dauden autonomia-erkidegoko erakunde eskumendunak izango du. Euskal Autonomia Erkidegoko lurretan baldin badaude, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailaren baitako dena delako estatistika-erakundeak egiaztatu beharko ditu datu horiek.

      2. Entitateek, ordea, oraindik ez baldin badute kontularitzako hiru urtez lan egin, entitatea osatu baino lehenagoko fakturazioa kalkulatzeko, a) paragrafoko irizpideen arabera lortutako errendimenduak eta batez besteko prezioak aplikatuko zaizkio gaur egun dituzten bazkideen azalerari.

  1. Entitateak, gutxienez, Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 25. artikuluan jasota datozen funtzioak betetzeko behar adina baliabide eta langile eduki beharko du.

  2. Merkaturatzen dituzten produktuak industriarako baldin badira, edo ez badute merkaturatze-araurik bete beharrik, ekoizle-antolakunde gisara aitortu beharreko entitate horiek Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 25. artikulu horretako a), c) eta d) letretan jasota datozen funtzioak betetzeko behar adina baliabide eta langile eduki beharko dute, gutxienez.

  3. Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 125 quinquis artikuluaren arabera eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 29. artikuluaren arabera, antolakundeak bere jarduerak beste entitate batekin hitzartu ditzake, baita bere baitako bazkideetako batekin edo haren elkartearekin edo filial batekin ere, baldin eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 52.7 artikuluan jasota datorrena betetzen badu.

    Paragrafo horren haritik, dena delako ekoizle-antolakundeak Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 25. artikuluan jasota datozen jardueretakoren bat hitzartzen badu, edo merkaturatutako ekoizpenaren balioaren kalkuluan eragina duen jardueraren bat baldin badu hitzartzen, kontratuan gauza hauek denak jaso beharko ditu:

    1. Alderdien identifikazioa.

    2. Zein zerbitzu hitzartzen den. Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 25. artikuluko b) letran jasota datozen zerbitzuak hitzartu behar baditu, entitateak adierazi beharko du zein prozedura erabili behar den hitzarturiko funtzioetako bakoitzean ekoizle-antolakundearen produktuak zein diren identifikatzeko.

    3. Kontratuak zenbat iraungo duen (gutxienez hiru urte).

    4. Hitzarturiko zerbitzuen zenbatekoa (dirutan), eta nola ordainduko den.

    5. Kontratuak erregistro ofizialean duen inskripzioa edo ondare-eskualdaketetako eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria edo egintza juridiko dokumentatuak.

      Aldi jakin batean normalean baino baliabide gehiago behar dituztelako bada, hau da, aldi baterako egoeraren bat konpontzeko bada kontratua, ez da zertan baldintza horiek bete beharrik izango.

  4. Gerta daiteke dena delako ekoizle-antolakundeak bere produktu bat edo batzuk eraldatzeko lana hitzartzea, aurreko paragrafoan zehaztutakoaren arabera, baina ez bere bazkide, elkarte edo filialarekin, baizik eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 52.7 artikuluan jasota datozen baldintzak betetzen dituen beste entitate batekin. Halakoetan, baldintza hauek ere bete beharko ditu:

    1. Ekoizle-antolakundeak izan behar du, beti, produktuaren jabea.

    2. Produktua eraldatzen dutenean, ekoizle-antolakundeak merkaturatu beharko du, bere baliabideak erabiliz.

    3. Antolakundeak inoiz ere ezin dio produktu eraldatua, atzera, eraldatu duen entitateari saldu, eta ezta hark parte hartzen duen beste ezein entitateri ere.

  5. Ekoizle-antolakundeen elkarte batek egiten badu bere jardueratakoren bat beste entitate batekin hitzartu, 3. eta 4. paragrafoak aplikatuko dira, baina aldatu beharrekoak aldatuta.

  1. Bazkideek beren produktu bakoitzaren ekoizpenaren % 10 sal diezaiokete zuzenean kontsumitzaileari, beren ustiategietan bertan edo beste edonon.

  2. Gerta daiteke ekoizle bat ekoizle-antolakunde bat baino gehiagotako partaide izatea, produktu bat baino gehiagorako. Halakoetan, ez zaio aurreko paragrafoa betetzeko eskatuko, halakoetan, produktu guztia entregatu beharko du, hau da, zein antolakundetan zein produktutarako dagoen, hura oso-osorik entregatu beharko du.

  1. Entitateetako bazkideak ekoizle-antolakundeetara gutxienez hiru urterako bildu behar dira, eta, kide izateari utzi nahi badiote, idatziz jakinarazi beharko dute. Ekoizle-antolakundeak zehaztuko du gutxienez zenbat denbora lehenago jakinarazi behar duten (gehienez ere sei hilabete izango dira) eta zein egunetatik aurrera geratuko diren kanpora. Bazkideen eta produktuen artean inor inoren aurretik ez jartzeko ahalegina egin behar dute irizpide orokorretan.

  2. Programa eragileren bat aurkezten badute eta Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduaren (EE) eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduaren (EE) arabera egiten badute, aplikazioak irauten duen bitartean, kideetako batek ere ezin die programa horrek dakarzkion betebeharrei muzin egin, non eta ekoizle-antolakundeak ez dion baimena eman.

  1. Ekoizle-antolakundeek, legez kooperatiba-forma edo ENS-forma baldin badute, erabakiak hartzeko orduan, forma juridiko horietarako arauetan jasota dauden baldintzak bete beharko dituzte.

  2. Ekoizle-antolakundeek beste forma juridiko bat baldin badute, bazkide batek ere ezingo du antolakundearen boto guztien % 34 baino gehiago eduki. Muga hori barne-araudian ere jasota eduki beharko dute, araudi horrek eskritura publikoa izan behar du, eta estatutuetan ere agertu behar du.

  3. Dena delako antolakundean erabakitzeko gaitasunaren % 50 baino gehiago pertsona fisiko baten eskuetan baldin badago, pertsona juridiko bazkideei dagozkien botoak eta pertsona fisiko horrek banakako bazkide modura dituen botoak batu, eta emaitzak ezin ditu 1. eta 2. paragrafoetako ehunekoak gainditu.

    Baldintza hori betetzen den edo ez egiaztatu ahal izateko, sozietatea osatzen duten entitate juridiko guztietako boto-eskubideen banaketa egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko ditu entitateak.

  1. Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 125 ter artikuluan jasota dagoen aitorpen-sistemara bildu nahi duten ekoizle-antolakundeek elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskaria. Eskaria izan daiteke dekretu honetako 2. artikuluan aipaturik dauden produktu-kategorietatik bakarrerako edo hainbaterako, eta, eskariarekin batera, II. Eranskinean zehazturiko agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

    1. kategoriarako aitorpena eskatzen badute («eraldatzeko produktuak» delakorako), entitateek, beste agiriekin batera, beste bat ere aurkeztu beharko dute, alegia, bazkideek agiri bidez aginduko dute beteko dutela gutxieneko entrega-kopurua, hartara, 4.1 artikuluko gutxieneko fakturazioa bermatzeko. IV) kategoria horretan, aitorpena bera ez galtzeko eta aitorpenaren ondorioak ez galtzeko, beste baldintza bat bete beharko da, hau da, ekoizle-antolakundearen eta eraldatzailearen arteko kontratuek ere edo enpresa eraldatzaile horiek ekoizle-antolakundeak baldin badira entrega-konpromisoek ere erakutsi behar dute eraldaketara entregatutako produktuen kopuruak, merkaturatutako ekoizpenaren gutxieneko balioa justifikatzen duten horiek, benetakoak direla.

  2. Elikagai-industrietako eskumenak dituen zuzendaritzak, eskariak hartu, eta ikusiko du ea benetan betetzen dituzten Kontseiluaren 2007ko irailaren 26ko 1182/2007 Erregelamenduko (EE) baldintzak, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamendukoak (EE) eta dekretu honetakoak, eta, gero, dena ondo badago, ebazpen bat idatziz eta jakinaraziz, direnak direlako ekoizle-antolakundeak aitortu egingo ditu, eskaria egin zutenetik gehienez ere hiru hilabeteko epean. Epe horretan ez baldin bada ebazpenik iristen, erantzuna baiezkoa dela uler daiteke.

  3. Elikagai-industrietako eskumenak dituen zuzendaritza horrek, era berean, aitorpen horiek Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaietako eskumenak dituen ministerioari eta Europako Batzordeari jakinaraziko dizkio.

Behin aitorpena lortu ondoren, aitorpen horretarako oinarri modura erabili diren agirietan, informazioetan edo datuetan aldaketarik gertatzen bada, aitorpena lortu duen dena delako ekoizle-antolakundeak elikagai-industrietako eskumenak dituen zuzendaritzan jakinarazi beharko ditu. Eta elikagai-industrietako eskumena duen zuzendaritzak, berriz, ekoizle-antolakunde aitortuei nahi duenean eska diezaieke halako gauzetan eragina duten informazioak eta datuak eguneratzeko.

Kasu hauetan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailean elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzak aitorpen hori kendu egingo die, ebazpen bidez:

  1. Entitateak berak hala eskatu badu. Horrek ez du esan nahi ekoizle-antolakundeen elkarte den aldetik bete behar dituen obligazioak bete behar ez dituenik, eta ez du esan nahi, ezta ere, aitorturik zegoen bitartean egin dituen gauzak direla-eta erantzukizunik baldin badagokio, hartatik libre geratzen denik.

  2. Aurreko artikuluetan deskribaturik dauden neurriak hartu ondoren ikusten baldin bada, edo beharrezko datuak eman nahi ez dituztela-eta ikusten baldin bada ekoizle-antolakundeek dagoeneko ez dituztela Europako Erkidegoko arauetako eta dekretu honetako baldintzak betetzen.

  1. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badute, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailean elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzaren ardura izango da fruta- eta barazki-ekoizleen antolakunde nazioanitzak aitortzea.

  2. Entitate batzuetan, gerta daiteke ekoizpen-osagaiak hainbat herrialdetan banaturik izatea. Halakoetan, elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzak entitate horiek fruta eta barazkien ekoizle-antolakunde gisa aitortzeko, dena delako entitateak baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du.

    2. Hektareaka neurturik, bere ekoizpen-osagaien % 50, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar ditu. Ekoizpen-osagaiak zenbatzeko orduan, estalpeko hektarea bat izango da estali gabeko hiru erregadio-hektarearen baliokide, eta estali gabeko erregadio-hektarea bakoitza izango da lehorreko hiru hektarearen baliokide.

    3. Entitateak produktuak prest uzteko instalazioetako batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar ditu, gutxienez, erkidego horretan ekoizten dituen kopuruak prest uzteko bezain bestekoak.

    4. Kontularitza zentralizatua eduki behar du eta antolakundeak egiten dituen eragiketa guztiak fakturatzeko sistema bat ere bai.

      II. eranskinean zehazturik dauden agiriak aurkeztu beharko ditu, antolakuntzako bazkide guztien agiriak alegia. Bazkide batzuek beste estatu kide batzuetan ekoizpen-osagairik edukiz gero, II. eranskineko 5. paragrafoko zerrenda informatizatuarekin batera dena delako beste estatu horietako agintari eskudunen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, ziurtatzeko informazio hori egiazkoa dela eta ekoizle horiek ez daudela, produktu berbererako, estatu kide horretako beste ekoizle-antolakunde batean izena emanda. Era berean, antolakuntzak erabiltzen dituen instalazioen inguruko informazioari buruzko ziurtagiriak ere behar ditugu. Instalazio horiek dira produktuei sarrera emateko, sailkatzeko, biltegiratzeko eta prest uzteko erabiltzen dituenak, eta, zein estatu kidetan dauden, hark egiaztatu beharko ditu.

  1. Baldintza hauek betetzen dituzten entitate guztiak aitor daitezke fruta- eta barazki-antolakundeen elkarte gisara: izaera juridiko propioa eduki behar da; fruta- eta barazki-ekoizleen elkartez osatuta egon behar da; elkarte horiek aitortuta egon behar dute Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 125 quater artikuluaren arabera; eta aitorpena eskatu egin behar da, dena delako agintaritza eskumendunean.

  2. Edonola ere, ekoizle-antolakundeen elkarteko kideen artean, ekoizle modura aitortu gabeko pertsona fisikoak edo juridikoak ere onar daitezke, baldin eta ekoizle-antolakunde gisara edo ekoizle-antolakundeen elkarte gisara aitorturik daudenen partizipazioak edo akzioak, jardueraz jarduera edo produktuz produktu, partizipazio edo akzio guztien % 50 baino gehiago badira eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun (EE) Erregelamenduko 35. eta 36.2 artikuluetako baldintzak eta xedapen honetako baldintzak betetzen badira.

  3. Gerta daiteke elkarteak produktu jakin batzuetarako aitorpena edukitzea, bazkideetako batzuk ez egotea justu produktu horien ekoizle-antolakunde gisara aitorturik, baina, erabakiak hartzeko orduan, ekoizle horiek elkartearen boto guztien % 24 baino gehiago edukitzea. Halakoetan, elkarteak aukera hau izango du: antolakunde aitortuekin bazkide-atal edo talde bat osatzea, estatutu eta guzti, eta estatutu horietan arautu beharko da nola funtzionatuko duen. Elkarteak ekoizle-antolakunde horien erregistro bat izango du, zein diren edozein unetan identifikatzeko moduan, eta zenbat boto dituzten zehazturik.

  4. Aurreko paragrafoa aplikatu behar denetan, dena delako entitate horren estatutuetan garbi zehazturik utzi beharko da erabaki batzuk ekoizle-antolakundera loturiko ataleko batzarrak hartuko dituela, hain zuzen ere, ekoizleen antolakunde-elkarteei dagokien aitorpena eskatzeari buruzkoak, ekoizleen antolakunde-elkarteen funtzionamenduaren eta lanaren ingurukoak (esparru honetan: Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamendua (EE) eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamendua (EE)), eta, bereziki, zatikako programa eragileak aurkezteko eta exekutatzeko hartu behar direnak.

  5. Bazkide-atal edo -talde berezi hori sortu ordez (artikulu honetako 3. paragrafoan zehazturik dagoenaz ari gara) eta talde hori sortzeak dakartzan betebeharren ordez, bada beste aukera bat ere: barne-araudia idaztea, eskritura publikoan idaztea eta estatutuetan ere haren berri aurreikustea, eta araudi horretan garbi zehaztuta uztea, merkatu-antolakunde erkidearekin zerikusia duten eta ekoizle-antolakundeen elkartean eragina duten erabaki guztietan, ekoizle-antolakunde gisa aitortu gabe dauden bazkideek ezin dutela boto guztien % 24 baino gehiago eduki, boto-banaketa Europako Erkidegoko erregelamenduetan araututa duten erabakietan izan ezik.

Aitorpen-eskabidean, ekoizle-antolakundeen elkarteek aitorpena zein produktutarako eta zein jardueratarako nahi duten zehaztu beharko dute. Produktuak, beren ekoizle-antolakundeei dagozkienetatik zehaztu beharko dituzte, eta jarduerak, berriz, honako hauetatik (bat behintzat adierazi beharko dute):

  1. Ekoizpena ezagutzeko denentzako arau berberak jartzea bazkideen artean.

  2. Ekoizpenerako arau berberak jartzea bazkideen artean.

  3. Produktuak merkaturatzeko arau berberak jartzea bazkideen artean.

  4. Ingurumena babesteko denentzako arau berberak jartzea bazkideen artean.

  5. Krisiei aurrea hartzeko eta krisiak kudeatzeko neurriak hartzea, Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduan (EE) eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduan (EE) definiturik dauden bezala.

  6. Produktuak sustatzeko neurriak hartzea.

  7. Bazkideek aurretiaz hartuak dituzten arauak zabaltzeko eskabideak aurkeztea. Zein produktutara zabaldu nahi dituzten ere zehaztu beharko dute, eta zein barruti ekonomikotan aplikatuko den ere bai.

  8. Elkarteko antolakundeen ekoizpen guztiari edo zati bati sarrera ematea, sailkatzea, biltegiratzea eta prest uztea, edo elkarteko antolakundeen ekoizpen guztia edo zati bat merkatuan kudeatzea.

  9. Eraldatuz, ekoizpena balorizatzea.

  10. Elkarteko ekoizle-antolakundeen helburuak erdiesteko beste jarduera batzuk. Estatutuetan jasota dauden helburuez ari gara.

    Jarduera horietarako, ekoizle-antolakundeen elkarteek zatikako programa eragileak erabil ditzakete, edo, bestela, Europako Erkidegoko legerik urratzen ez duten beste bide batzuk.

  1. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badute, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailean elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzaren ardura izango da fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeen elkarte nazioanitzak aitortzea. Eskabidea zuzendaritza horretan aurkeztu beharko dute, III. eranskinean zehazturik dauden agiriekin batera.

  2. Elikagai-industrietako eskumenak dituen zuzendaritzaren ebazpen bidez, kasu hauetan deklaratuko da aitorpena iraungita dagoela:

    1. Entitateak berak hala eskatu badu. Horrek ez du esan nahi ekoizle-antolakundeen elkarte den aldetik bete behar dituen obligazioak bete behar ez dituenik, eta ez du esan nahi, ezta ere, aitorturik zegoen bitartean egin dituen gauzak direla eta erantzukizunik baldin badagokio, hartatik libre geratzen denik.

    2. Aitorpena emateko irizpideak urratu egin dituztela ikusiz gero (Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduko (EE) 116. artikuluan dago jasota nola), edo erregelamendu horretako 117. artikuluan jasota datozen gorabeherak gertatuz gero.

  1. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badute, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailean elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzaren ardura izango da fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeen elkarte nazioanitzak aitortzea.

  2. Entitate batzuetan, gerta daiteke ekoizle batzuk herrialde anitzetakoak izatea. Halakoetan, elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzak entitate horiek fruta eta barazkien ekoizle-antolakundeen elkarte gisa aitortzeko, dena delako entitateak baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du.

    2. Elkartean dituen ekoizle-antolakundeen % 50 baino gehiagok eta elkartean dituen antolakunde guztietako ekoizpen-osagai guztien % 50 baino gehiagok EAEn kokaturik egon behar dute. Ekoizpen-osagaiak zenbatzeko orduan, estalpeko hektarea bat izango da estali gabeko hiru erregadio-hektarearen baliokide, eta estali gabeko erregadio-hektarea bakoitza izango da lehorreko hiru hektarearen baliokide.

    3. Elkarteak egiten dituen eragiketa guztietarako kontularitza zentralizatua edukitzea.

  3. Elkarte nazioanitzek aurreko 15. artikuluan zehazturik datozen agiriak aurkeztu beharko dituzte. III. eranskineko 6. paragrafoak dakarren zerrenda dela-eta, berriz, dena delako antolakundeak egoitza beste estatu kide batzuetan baldin badauka, informazioak hango agintari eskumendunak egiaztaturik etorri beharko du, eta hark egiaztatu beharko du, era berean, ez dagoela estatu hartako edo beste edozein estatu kidetako beste elkarte batean izena emanda, eranskin horretako 3. paragrafoko b) letran jartzen duen moduan.

  1. Ekoizle-antolakunde gisara aitortzea nahi dutela-eta, 2. artikuluan aipaturiko produktuetakoren batzuk lantzen dituzten nekazariek entitate juridiko bat sortzen badute, ondo definitua, edo halako entitate batean atal berezi bat sortzen badute, ondo definitua, horixe izango da ekoizle-talde bat.

  2. Ekoizle-talde modura aitortzea nahi duenak aitorpen-eskabidea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailean elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzan aurkeztu beharko du, IV. eranskinean zehazturik datozen agiriekin batera.

  1. Ekoizle-antolakundeek funts eragileak osatu ditzakete. Honela finantzatuko dira:

    1. Kideen ekarpenekin edo antolakundearen beraren ekarpenekin. Ekoizle-antolakundeak zehaztuko ditu ekarpen horiek.

    2. Europako Erkidegoak ekoizle-antolakundeetarako laguntzarik ematen badu, laguntza horiekin.

  2. Funts eragileak gauza bakarrerako erabil daitezke: Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 103 octies artikuluaren arabera eta dekretu honetako 20. artikuluaren arabera baimendutako programa eragileak finantzatzeko.

  3. Ekoizle-antolakundeek, beranduenera ere urte bakoitzeko irailaren 15ean, elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzara datu hauek denak bidaliko dituzte: Europako Erkidegotik zenbateko partaidetza espero duten; hurrengo urteko funts eragileetarako kideek eta ekoizle-antolakundeak berak ekarpena zenbateko ekarpena egingo duten; programa eragileak; aldaketak onartzeko eskabideak; eta V. Eranskineko zerrendan jasota datozen informazioa eta agiriak.

    Funts eragileen kopuru aurreikusia kalkulatzeko, programa eragileak eta merkaturatutako ekoizpenaren balioa hartuko dira oinarritzat. Kalkulua bi gastu-motatan desglosatuko da: krisiak kudeatzeko eta prebenitzeko neurrietarako gastuak, eta beste neurri batzuetarako gastuak.

  4. Merkaturatutako ekoizpenaren baliotzat, hain zuzen ere, ekoizle-antolakundeko kideen ekoizpenak kontularitzan duen balioa hartuko da, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun (EE) Erregelamenduko 2007/2327 52LCEur artikuluan eta aplikatu beharreko oinarrizko arauetan xedaturik dagoen bezala kalkulaturik.

    Fakturaturiko ekoizpenaren balioari, ekoizle-antolakundeak merkaturatutako horri, murriztapen hauek aplikatu beharko zaizkio:

    1. Ontzietan sartuta eta saltzeko prest dituzten salgaiak garraiatzearren hirugarrenei ordaindutako kopuruak, hain zuzen ere, entitatearen kontularitzan agertzen direnak.

    2. Komisionisten eta salmenta-bitartekari independienteen zerbitzu profesionalen zenbatekoa.

    3. Salmentetan, azkar ordaintzeagatik egindako deskontuen zenbatekoa.

    4. Itzulitako salmenten zenbatekoa.

    5. Rappel-en eta salmenta-eragiketetan aplikatutako deskontuen zenbatekoa.

    6. Ontzietan sartuta eta saltzeko prest dituzten salgaiak beren baliabideak erabiliz garraiatzen badituzte, amortizazioaren eta baliabide horiek erabiltzearen kostuaren zenbateko baliokidea.

    7. Ekoizle-antolakundeak berak produktuak bigarren aldiz edo beste behin eraldatu behar baditu, eraldaketa horren kostuaren zenbateko baliokidea.

    8. Agintari eskumendunak uste baldin badu produktua prest uzten duten lekutik, filialaren bidez azkenean merkatura irteten duen lekura, distantzia handia dagoela, eta merkaturatutako ekoizpenaren balioa filialetik ateratzen den fasean kalkulatzen baldin bada, prestaketa-zentrotik irteerako horretara garraiatzeko kostua.

    1. , b), c), d) eta e) paragrafoetan aurreikusitako murriztapenak aplikatu ahal izateko, zenbatekoek aurretiaz kontabilizaturik egon beharko dute, eta murriztapenak kontabilitateko idazpenen arabera egin beharko dira.

  5. Kontularitzako azken urtebetea izango da Merkaturatutako Ekoizpenaren Balioa zehazteko erreferentziako tartea. Urte horrek amaiturik behar du egon, eta ekoizle-antolakundeko organo eskumendunak onarturik, funts eragilearen zenbatekoaren berri ematen den urteko abuztuaren 1a baino lehenago.

    Gerta daiteke produktu baten edo batzuen balioa merkatzea. Ez baldin bada ekoizle-antolakundearen erantzukizunez edo kontrolaren eraginez, merkaturatutako ekoizpenaren balioa, hala ere, aurreko artikuluetan jasota datozen arauen arabera kalkulatuko da, non eta balio berria ez den aurreko erreferentzia-garaiko balioaren % 65 baino txikiagoa. Txikiagoa baldin bada, ordea, ekoizle-antolakundeak beste aukera hau izango du: funts eragilea eskatzeko bada, dena delako kanpainarako, aurreko bi kanpainen arteko batez bestekoa hartu ahal izango du produktu horren edo horien baliotzat, edo aurreko kanpainaren batez bestekoa, aurretiaz kanpaina bat besterik egon ez bada.

    Ekoizle-antolakundeak berak esan beharko du erreferentziako baloreen zenbatekoa zehazteko bi aukera horietako zein nahiago duen, V. eranskinean B) paragrafoko 3. puntuan aipaturiko agiriekin batera, artikulu honetan zehazturiko komunikazioa egiten duen momentuan.

  6. Funts eragileak kudeatzeko erabiltzen diren finantza-kontuak ekoizle-antolakundeak kudeatu beharko ditu, eta, kontu horietan, eragiketa bakoitza kontabilizatu beharko da funts eragileari dagokion gastuen eta sarreren kontabilitate-idazpen bakoitza identifikatzeko moduan, eta baita, halakorik baldin badago, funtsetik eta funtsera egindako ordainketak ere. Funts eragiletik edo funts eragilera egin beharreko ordainketak egiteko, bi aukera daude:

    1. Banku-kontu baten bidez. Bakarra izango da, eta funts eragilea kudeatzeko baino ez da izango.

    2. Ekoizle-antolakundeen beste banku-kontu batzuen bidez, hau da, funts eragilerako esklusiboak izan beharrik ez duten beste kontu batzuen bidez, baina, hori bai, funtsetikako edo funtserako ordainketa guztiak ahal izango dira identifikatu, eta kanpo-auditoreek urtero egiaztatu beharko dituzte. Auditore horiek, gainera, Kontabilitateko eta Kontu Auditoriaren Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean edo Erkidegoko beste erregistro baliokide batean izena emanda egon beharko dute.

  1. Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 103 quater artikuluko zerrendan datozen helburuetatik, derrigorra da programa eragileek bi edo gehiago edukitzea beren baitan, eta, gainera, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduan (EE) jasotako baldintzak bete behar dituzte.

    Krisiei aurrea hartzeko eta kudeatzeko neurrietarako ezin da, inoiz ez, programa eragilearen gastu guztien herena baino gehiago jaso.

  2. Programa eragileetan, bi neurrik edo gehiagok ingurumena babesteko izan beharko dute, edo, gastuaren % 10, gutxienez, ingurumena babesteko neurrietarako erabili beharko da.

    Ingurumena babesteko neurri horiek hainbat baldintza bete beharko dute, hain zuzen ere, Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduko (EE) 39. artikuluan eta 133/2008 Dekretuan nekazaritza- eta ingurumen-arlorako datozen laguntzetarako baldintzak (dekretu hori nekazari-arloko egiturak eta ingurumena babesteko laguntzei buruzkoa da).

    Ekoizle-antolakunde batean, nekazari bazkideen % 80k gutxienez nekazaritza- eta ingurumen-arloko konpromiso berbera edo berberak hartu baditu, artikulu honetako lehen paragrafoa betetzera begira, konpromiso horietako bakoitza ingurumen-arloko neurri bat izango da.

  3. Programa eragileek gutxienez hiru urtez iraungo dute, eta, gehienez, bost. Programa horien finantzaketak ere iraupen bera izango du (ekoizleek edo ekoizle-antolakundeek egiten duten edo Europako Erkideko funtsen bidez egiten den finantzaketaz ari gara).

    2. puntuan aipaturik dauden ingurumen-babes neurrietarako laguntzek neurriaren ondorioz sortzen diren kostu osagarriak eta galtzen den irabazpidea ere estaliko dute.

  1. Dekretu honetako laguntzak jaso nahi badituzte, ekoizle-antolakundeek programa eragilearen proiektua onartzeko eskaria egin behar dute, elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzan, beranduenera ere, aplikatzen hasi behar duten aurreko urteko irailaren 15ean.

    Programa eragileetarako proiektuak agiri bakarrean aurkeztu behar dira, eta, egituraz, dekretu honetako VI. eranskinean jasota dauden jarraibideak bete beharko ditu.

    Programa eragileetarako proiektuekin batera, gutxienez dekretu honetako VII. eranskinean azaldutako agiriak aurkeztu beharko dira.

  2. Eskaria 9. artikuluko aitorpen-eskariarekin batera aurkez daiteke. Halakoetan, programa eragilea onartzekotan, aitorpena lortu beharra egongo da, horretarako epe-muga amaitu baino lehen lortu ere.

  3. Elikagai-industrietako eskumenak dituen zuzendaritzak ebatziko du programa eragilea onartzen den edo ez, aurkeztu duten urteko irailaren 15a baino lehenago. Epe horretan ez baldin bada ebazpenik iristen, erantzuna baiezkoa dela uler daiteke.

    Elikagai-industrietako eskumenak dituen zuzendaritzak, behin betiko ebazpena hartu baino lehen, proiektuan aldaketarik egitea eska dezake. Hala bada, eskatutako aldaketak egin egin beharko dira, proiektua onartzekotan.

  1. Ekoizle-antolakundeek badute programa eragileetan zer edo zer aldatzeko eskatzeko aukera. Industria-elikagaietako eskumenak dituen zuzendaritzan eskatu beharko dute, beranduenera ere irailaren 15ean. Aldaketa horiek hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

    Zuzendaritza horrek abenduaren 15a baino lehenago ebatziko du aldaketa horiek onartzen diren edo ez. Ebazpena hartuko du aurkeztu dituzten egiaztagiriak irakurrita, eta erkidegoan edo estatuan indarrean diren oinarrizko arauetako irizpideen arabera. Epe horretan ez baldin bada ebazpenik iristen, erantzuna baiezkoa dela uler daiteke.

    Aldaketa-eskariekin, gutxien-gutxienez, dekretu honetako VIII. eranskinean aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

  2. Hasita dagoen urtean bertan ere onar daiteke programa eragilearen aldaketarik, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 (EE) Erregelamenduko 67. artikuluaren arabera.

    Elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzak hilabeteko epean ebatziko du aldaketa horiek onartzen diren edo ez. Ebazpena hartuko du aurkeztu dituzten egiaztagiriak irakurrita, eta erkidegoan edo estatuan indarrean diren oinarrizko arauetako irizpideen arabera. Epe horretan ez baldin bada ebazpenik iristen, erantzuna baiezkoa dela uler daiteke.

Funts eragile bat osatzen badute, eta programa eragile baterako onarpena lortzen badute, ekoizle-antolakunde aitortuek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte:

  1. Erkidegotik, finantza-laguntza bat, Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 103 quinquies artikuluaren eta Batzordearen 2207ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduaren (EE) arabera.

  2. Estatutik, finantza-laguntza bat, baldin eta betetzen badira Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 103 sexies artikuluan eta Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduan (EE) jasota datozen baldintzak (ekoizleak ez egotea oso ondo antolaturik, eta Europako Batzordeak baimena ematea).

  1. Erkidegotik datorren finantza-laguntza, aurreko artikuluko a) letran zehazturik dagoen hori, izango da, diru-kopuruz, dekretu honetako 18.1.a) artikuluan aipatzen diren finantza-kontribuzioetatik betenetan ordaindu direnen berbera, eta ez du egindako benetako gastuen % 50 gaindituko. Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 103 quinquies artikuluan zehazturik dauden kasuetan, ehuneko hori % 60koa edo % 100ekoa izan daiteke.

  2. Erkidegotik datorren finantza-laguntzak gehienezko beste muga bat ere izango du: ekoizle-antolakundeak merkaturatutako ekoizpenak balio duenaren % 4,1.

    Baina, muga hori merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 4,6koa ere izan daiteke, baldin eta merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 4,1etik aurrerako zatia krisiei aurrea hartzeko eta krisiak kudeatzeko neurrietarako besterik ez bada erabiltzen.

  1. artikuluko b) letrako finantza-laguntza, estatutik datorrena alegia, gehienez ere izango da dekretu honetako 18.1.a) artikuluan zehazturik dauden finantza-kontribuzioen % 80koa. Funts eragilearen osagarri modura balio du.

  1. Bai Europako Erkidegoko funtsetatik datozen laguntzetarako eskabideak bai Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzetarako eskabideak elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Denak aldi berean aurkeztu beharko dira, beranduenera jota hurrengo urteko otsailaren 15ean, alegia, eskabidea zein urtetarako den, hurrengo urteko egun horretan beranduenera ere.

  2. Laguntza-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Entitatearen datuak:

      Ekoizle-antolakundearen izena edo sozietate-izena, erregistro-zenbakia eta IFZ.

      Botereen kopia eta ordezkariaren IFZ.

    2. Zein laguntza eskatzen den.

      Zein laguntza-mota eskatzen den.

      Zein urtetakoa den laguntza.

    3. Programa eragileari buruzko datuak:

      Zein programa eragiletakoa den.

      Programa eragilea finantzatzeko modua.

      Programa eragilea kudeatzeko modua.

      Ordainketa zein banku-kontutan egin behar den.

      Exekutatzeko eta finantzatzeko egutegia.

      Krisiak kudeatzeko eta aurrea hartzeko neurriak.

    4. Merkaturatutako ekoizpenaren balioa.

      Merkaturatutako ekoizpenaren egiaztagiriak (programako erreferentzia-garaikoak).

    5. Kideengandik eta ekoizle-antolakundetik bertatik bildutako finantza-kontribuzioak.

      Funts-eragileko dotazioaren egiaztagiriak.

    6. Programa-eragilearekin loturik eginiko gastuak, ekintzaz ekintza desglosaturik.

      Programa eragileko gastuen egiaztagiriak eta zerrenda. Ordaindu behar duten erakundeek, nahi badute, badaukate eskabidearekin batera egiaztagiri-zerrenda bakarrik aurkeztea baimentzeko aukera, eta gero ekarri beharko dira administrazioak behar dituen ordainagiriak, jatorrizkoak edo konpultsatuak.

      Funtsaren kontuan izan diren mugimenduen laburpen-orria, banketxeak egiaztaturik edo kanpoko auditoria baten txosten bidez egiaztaturik.

    7. Krisiei aurrea hartzeko eta krisiak kudeatzeko gastuak, ekintzaz ekintza sailkatuta.

    8. Funts eragiletik, zein zati utzi duten krisiei aurrea hartzeko eta krisiak kudeatzeko, ekintzaz ekintza sailkatuta.

    9. Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko (EE) 103 quinquies artikuluan xedaturik dagoena betetzea (krisiei aurrea hartzea, krisiak kudeatzea, ingurumena babesteko neurriak eta Erkidegoko finantza-laguntza).

    10. Idatzi batean adierazi beharko da dekretu honen itzalpean lagundu diren neurriengatik edo ekintzengatik ez dela finantzaketa bikoitzik jaso ez Erkidegotik ez estatutik.

    11. Kopuru finko bat oro harreko prezioan ordaintzeko eskatzen baldin badute (1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) VIII. eranskineko 61.4 artikuluan xedaturik dagoenez), dena delako ekintza exekutatu dutela erakusteko froga.

    12. Aurrerakinik eskatuz gero, abala, kauzio-asegurua edo diru-gordailua egin izanaren egiaztagiria. Aurretiaz beste aurrerakinik izan badu, aurrerakin hori benetan erabili izanaren egiaztagiria.

      Eskabideetan, hala ere, gastu programatuak ere jaso daitezke, oraindik egin gabe egonagatik ere, baina 1580/2007 zenbakidun (EE) Erregelamenduko 70.3 artikuluan jasotako kasuetan eta baldintzetan.

  3. Elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzak akats, huts edo okerren bat ikusten badu aurkeztutako eskabidean, eskabide-egileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio akatsa zuzentzeko. Epe hori amaitu, eta oraindik ez bada konpondu beharrekoa konpondu, atzera egin duela ulertu beharko da, ebazpena hartu baino lehenago.

  4. Urtero emango da jakitera, Elikagai Industrietarako zuzendariaren agindu bidez, dena delako urte horretan guztira zenbateko laguntzak eman diren fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeetarako.

  1. Elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritza izango da laguntza hauek kudeatzeko organoa.

  2. Dekretu honen aplikazioak bere baitan dakarren edozertan, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoen ordezkariek herri-administrazioekin euskaraz edo gazteleraz egiteko eskubidea dute bai idatziz bai ahoz, eta aukeratzen duten hizkuntzatan erantzungo zaie. Eskubide hori bermaturik izango dute.

  3. Ekoizle-antolakundeetan, aldian-aldian, berme-kontrolak egingo dira, ikusteko benetan betetzen ote dituzten laguntzak jasotzeko baldintzak, Kontseiluaren 2007ko irailaren 26ko 1182/2007 Erregelamenduan (EE) xedaturikoaren eta Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduan (EE) xedaturikoaren arabera. Kontrol horiek, oinarrian, arrisku-analisiak izango dira, eta, trakeskeria nabarmenik baldin badago, beste kontrol osagarri batzuk egingo da.

  4. Laguntzarik dekretu honen itzalpean eskatzen badute, ekoizle-antolakundeek derrigorra dute kontrol horiek egiteko ateak zabaltzea.

1. 22. artikuluko a) letran aurreikusita dagoen laguntza dela-eta, alegia, Europako Erkidegoko funtsetatik ordaintzen den hori dela-eta, konprobatu beharrekoa konprobatu ondoren, elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzako titularrak, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epean, dirua jarri behar duen erakundeko zuzendariari proposatuko dio egiteko ordainketa. Proposamen horretan, baimendutako laguntza zenbatekoa den zehaztu beharko da, eta aurrerakinik egon bada, saldoa zenbatekoa den. Proposamen hori ikusita, gehienez ere proposamena jaso eta hilabeteko epean, dirua jarri behar duen erakundeko zuzendariak ebatziko du ea laguntza ematen duen, edo ez, eta/edo bermeak askatzen dituen.

2. 22. artikuluko b) letran aurreikusita dauden laguntzak direla-eta, berriz, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik ordaintzen direnak direla-eta alegia, konprobatu beharrekoa konprobatu ondoren, elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzako titularrak, aurreko paragrafoan zehazturik dagoen epe berean, ebatziko du ea laguntza ematen duen, edo ez, eta/edo bermerik askatzen duen. Ebazpen horretan zehaztuko du laguntza zenbatekoa den, edo, aurrerakinik egon bada, saldoa zenbatekoa den.

  1. Epe horiek igaro ostean, berariaz Ebazpenik ez badago eta ez bada jakinarazi, eskaerak gaitzetsitzat joko dira, 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Lege Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 44. artikuluan xedatutakoarekin bat.

  2. Kasu hauetan, laguntza-eskariei ezezkoa erantzungo zaie, beti:

    Gizon-emakumeen arteko berdintasuna dela-eta, dena delako antolakundeak lan-hitzarmenean ez baldin baditu Langileen Estatutuan eta gizon-emakumeen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legean agintzen diren betebeharrak betetzen.

    Dena delako antolakundeak estatutuetan edo helburuetan irizpide baztertzailerik baldin badu.

    Antolaketan edo funtzionamenduan inor sexuaren arabera baztertzen badute, edo erabakietan baztertzen badute inor sexuaren arabera.

  1. Programa eragilea exekutatu eta hurrengo urteko urriaren 15a baino lehenago ordaindu beharko dira dirulaguntzak.

  2. Hori hala bada ere, ekoizle-antolakundeek aurrerakinak eta zatikako ordainketak ere eska ditzakete, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduko 72. eta 73. artikuluetan xedaturik dagoenaren arabera.

Dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte, beti:

  1. Emandako diru-laguntza onartu egin behar dute. Ildo horretatik, diru-laguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak diru-laguntzari beren beregi uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin duela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza erabili behar du eman zaion horretarako, eta emateko edo, bestela, likidatzeko ebazpenean ezarritako baldintzekin bat.

  3. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europar Batasuneko organo eskudunek, beren lana egiteko, dekretu honen kargura jaso dituen diru-laguntzen gainean informaziorik eskatzen badiote, informazio hori ematea.

  4. Programa eragilea gauzatzerakoan, dirulaguntzak jasotzen dituen antolakundeak emakumeak eta gizonak berdin-berdin hartuko ditu tratuan, enplegua lortzeko aukeran, sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, kontratua azkentzean, ordainsarietan, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, eta lanaldiaren iraupenean eta antolaketan. Halaber, programa eragilea gauzatzerakoan, dirulaguntza jaso duen antolakundeak programa gauzatzen lan egiten dutenei bizitza pertsonala, familiakoa eta lana uztartzen laguntzeko neurriak ezarri behar ditu.

  5. Euskal herri-administrazioek diruz laguntzen dituzten jardueretan, harremanetarako, bi hizkuntza ofizialak erabiltzea. Eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legeak dakartzan hizkuntza-betebeharrak ere zaindu beharko ditu.

Laguntzak emateko orduan kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik gertatzen bada, edozein aldaketa, baina laguntzaren helburua bete dela ikusten bada, edo, aldi berean beste diru-laguntza batzuk lortu dituztela-eta, laguntza modura eman daitekeen gehienezko kopurua gainditu egiten bada, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatzea eragin dezake. Horretarako, Elikagai Industrietako zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena egingo du, emandako dirulaguntzen zenbatekoa egokitzeko.

  1. Erkidegoko erregelamenduetan, estatuan indarrean dagoen oinarrizko legeetan eta dekretu honetan agindutako baldintzak betetzen ez badituzte, onuradunei eskatu dituzten laguntzak gutxitu edo eten egingo zaizkie, eta gerta daiteke jasotako guztia itzuli behar izatea, legezko interesak eta guzti, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamenduko (EE) 120.etik 125.era bitarteko artikuluetan (biak barne) eta 147. artikuluan jasota dagoen moduan.

  2. Gai horietan, hau da, baldintzak bete ez izana, dirua itzuli beharra edo zigorrik jarri beharra gertatzen bada, ordezko modura, 1/1997 Legegintza Dekretuan eta 698/1991 Dekretuan datozen xedapenak aplikatuko zaizkie laguntza hauen onuradunei. 1/1997 Dekretu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.

Lehenengoa. 2201/96 zenbakidun (EE) eta 2202/96 zenbakidun (EE) Erregelamenduetan eta martxoaren 21eko 56/2000 Dekretuan jasota datozen laguntza-sistemek, beren baitan dituzten produktuetarako, 2008an amaitzen den merkaturatze-kanpainan ere aplikagarriak izaten jarraituko dute.

Bigarrena. Gerta daiteke ekoizle-antolakunde batzuk eta ekoizle-antolakundeen elkarte batzuk, 2200/96 Erregelamenduaren (EE) eta 228/1997 Dekretuaren itzalpean, lehenagotik egotea aitorturik, hau da, Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 Erregelamendua (EE) indarrean sartu baino lehenagotik, hala bada, aurrerantzean ere aitorturik jarraituko dute, baina azken erregelamendu horren eta dekretu honen arabera. Beharrezkoa baldin bada, 2010eko abenduaren 31 baino lehenago egokituko dira arau horietan agintzen diren baldintzetara.

Hirugarrena. Indarrean noiz sartuko den Bigarren Azken Xedapenean dago zehazturik, baina, hori horrela bada ere, dekretu hau 2209ko merkaturatze-kanpaina hasten denetik aplikatu beharko da.

Lehenengoa. Lehen eta bigarren xedapen indargabetzaileetan xedaturik dagoena bete egin behar bada ere, hemendik aurrera, urriaren 14ko 228/1197 Dekretua indarrik gabe geratuko da. Dekretu horren arabera arautu izan da Euskal Autonomia Erkidegoan nola aplikatu behar diren Europako Erkidegoak fruten eta barazkien arlorako onartuak dituen erregelamenduak.

Bigarrena. Lehen Xedapen Iragankorrean xedaturik dagoena bete egin behar bada ere, hemendik aurrera, martxoaren 21eko 56/2000 Dekretua indarrik gabe geratuko da. Dekretu horren bidez arautu izan da nola banatu laguntzak fruta- eta barazki-ekoizleen antolakundeen artean.

Lehenengoa. Beharrezkoa baldin bada xedapen osagarririk hartzea dekretu hau aplikatzeko edo, Europako Erkidegoko erregelamenduetan edo estatuko oinarrizko arauetan zer edo zer aldatu dela-eta, dekretu hau aldaketa horietara egokitzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak badu ahalmena xedapen osagarri horiek hartzeko, agindu bidez.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 26an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN I. ERANSKINA

EKOIZLE-ANTOLAKUNDEEN KATEGORIAK

  1. Fruta eta barazkiak (Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 47. artikuluko 1. paragrafoan zehazturik dauden produktu guztiak).

    Aukeran dago kategoria honetan sartzea fruitu azal gogordunak, perretxikoak, zitrikoak, eraldaketarako produktuak, usaintsuak eta goxagarriak, jateko mahatsa, meloia eta tipula.

  2. Fruta: abrikota, gerezia, muxika, nektarina, brinoia, arana, basarana, sagarra, udarea, irasagarra, jateko mahatsa, meloia, sandia, marrubia, papaia, pikua, anana, ahuakatea, txirimoia, guaiaba, mangoa eta mangostana, kiwia, fruitu azal gogordunak, zitrikoak eta gainerako fruitu freskoak.

    Aukeran dago kategoria honetan sartzea fruitu azal gogordunak, zitrikoak, eraldaketarako produktuak, jateko mahatsa eta meloia.

  3. Barazkiak: tomatea, tipula, tipulatxa, baratxuria, porrua, aza, azalorea, aza kizkurra, arbi-aza, letxuga, eskarola, endibia, azenarioa, arbia, jateko erremolatxa, apioa, arbiak, errefaua, pepinoa, ozpin-pepinoa, brokolia, berenjena, kalabazina, zainzuria, ziazerba, perretxikoak, lekale freskoak eta gainerako barazki freskoak edo hoztuak.

    Aukeran dago kategoria honetan sartzea perretxikoak, eraldaketarako produktuak eta tipula.

  4. Eraldatzeko produktuak: lekaleak eta barazkiak (egosiak, egosi gabeak, kontserban, lehorrak); piku lehorrak, mahaspasa, fruta (egosia, egosi gabeak, kontserban), fruitu lehorrak (hauek izan ezik: almendra, algarroba, hurra, intxaurra, pintatxoa, gaztaina eta pinaziak); azal hauek: zitrikoak, meloiak, sandia, gerezia (izoztuta edo kontserban); piper eztiak edo pipermorro lehorrak; fruta (egosia, egosi gabea, izoztua); tomate prestatuak edo kontserban, perretxikoak edo boilurra (prestaturik edo kontserban, baina ez ozpinetan edo azido azetikotan); fruta, fruta-azala (melaturik, almibarreztaturik, glasaturik edo azukreztaturik), azukretan melakuriko bananak izan ezik; konpotak, jeleak eta mermaladak, purea eta fruta-pasta; beste era batera prestaturiko eta kontserbaturiko fruta eta landare-zati jangarriak; fruta-ura (mahats-ura izan ezik), eta banana-ura edo lekale- eta barazki-ura hartzitu gabea eta alkoholik gabea.

  5. Zitrikoak: limoia, laranja, satsuma, klementina, beste mandarina batzuk, pomeloa eta arabisagarra.

  6. Fruitu azal gogordunak: almendra, algarroba, hurra, intxaurra, pistatxoa, gaztaina eta pinaziak.

  7. Perretxikoak: Agaricus generoko onddoak, boilurra eta gainerako perretxiko edo onddo freskoak edo hoztuak.

  8. Usaintsuak eta gozagarriak: azafraia, ezkaia, albaka, garraiska, menda, oreganoa, erromeroa eta salbia.

  9. Jateko mahatsa.

  10. Meloia.

  11. Tipula.

    URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN II. ERANSKINA

    EKOIZLE-ANTOLAKUNDEAK: AITORPEN-ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    1. Entitatea eraturik dagoela, zein forma juridiko duen eta identifikazio fiskaleko zein kode duen egiaztatzeko agiria.

    2. Ekoizle-antolakunde modura aitortzeko eskatzea erabaki zenuten batzarreko aktaren kopia. Batzar hori izan daiteke entitateak egina, edo -entitateko bazkideetakoren bat ekoizlea ez bada- ekoizle-atalak edo taldeak egina, edo, merkataritzako sozietateetan, akziodunen batzar nagusiak egina. Halako antolakundeetan bete behar izaten diren arauak betetzeko konpromisoak ere agertu behar du, eta aitorpena zein produktu-kategoriatarako eskatzen duzuen ere zehaztu.

    3. Entitatearen funtzionamendu-estatutuak. Onetsi behar dituen erakundeak onetsita egon behar dute, eta, besteak beste, gauza hauek jaso behar dituzte:

      Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 1. paragrafoko b) eta c) letretan zehazturik dauden produktuak.

      Elkartera bildutako ekoizleek berentzako onartuak dituzten betebeharrak. Gutxienez, izango dira Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 2. paragrafoan eta dekretu honetako 6. eta 7. artikuluan zehazturik daudenak.

      Gerta daiteke ekoizle-antolakundeak bere baitako ekoizleei produktuak antolakundearen kanpoko bideetatik merkaturatzen uzteko aukera ere ematea, hiru kasutan, hau da, Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 3. paragrafoan zehazturik dauden hiru kasuetan. Hala bada, zein prozedura erabiliko den baimen hori emateko.

    4. Ekoizle-antolakundeak zein prozedura erabiliko duen, bere baitako ekoizleei estatistiketarako zein datu eska ahal dizkien zehazteko, Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 2. paragrafoko d) letran jasota datozen betebeharrak bete beharrez.

    5. Zein xedapen bidez daukazuen bermaturik Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko 3. artikuluko 4. paragrafoan xedaturikoa.

    6. Agindu behar duzue beteko duzuela Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 28. artikuluko 2. paragrafoan jasota datorren baldintza.

    7. Agindu behar duzue aitormenpeko jarduerak aitorpen-egunetik aurrera aparteko kontularitza batean jasoko dituzuela.

    8. Gerta daiteke bazkideetako batzuek ez ekoiztea zerrendako kategoria aitortu horietako produktuak, edo ekoizle batzuek ekoizle-antolakundean parte hartu nahi ez izatea eta, erabakiak hartzeko orduan, bazkide horiek boto guztien % 24 baino gehiago izatea. Halakoetan, dena delako erakundeak aukera hau izango du: antolakundean parte hartu behar duten ekoizleekin ekoizle-atal edo talde bat osatu beharko du, estatutu eta guzti, eta estatutu horietan arautu beharko da nola funtzionatuko duen.

      Halakoetan, dena delako erakunde horren estatutuetan garbi zehazturik utzi beharko da erabaki batzuk ekoizle-antolakundera loturiko ataleko batzarrak hartuko dituela, hain zuzen ere, ekoizle-antolakundeei dagokien aitorpena eskatzeari buruzkoak, ekoizle-antolakundeen funtzionamenduaren eta lanaren ingurukoak, eta, bereziki, programa eragileak aurkezteko eta exekutatzeko hartu behar direnak eta funts eragileak osatzeko hartu behar direnak.

    9. Egiaztatu behar duzue bazkideen artean baduzuela, kopuruz, nahikoa fruta- eta barazki-ekoizle, eta bazkide guztiek sortzen duten eta merkatura daitekeen ekoizpenaren balioa ere nahikoa dela, hau da, iristen zaretela xedapen honetako 4.1 artikuluko taulako gutxieneko kopuruetara. Eta, horretarako:

    1. Zuen entitatean zenbat ekoizle bazkide duzuen egiaztatzeko, entitateko idazkariaren egiaztagiria, lehendakariaren oniritzia eta guzti. Zenbaketa hori egiteko, oinarritu behar zarete bazkideen esplotazioen titulartasun-egiaztagirietan eta aitorturik dituzuen kategorietan izan duzuen ekoizpena egiaztatzeko agirietan. Entitateak egiaztagiri horiek bere baitan izan behar ditu, eta agintari eskumendunaren eskura egon behar dute, egiaztatu nahi baditu ere.

    2. Merkaturatutako ekoizpenaren balioa, xedapen honetako 4.3 artikuluan xedaturik dagoenaren arabera. Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 52. eta 53. artikuluetan jartzen duen bezala egin beharko da balioaren zenbaketa.

    1. Datu hauen zerrenda informatizatua (zein formatu erabili jakiteko, Ingurumen, Baserrialde eta Itsasalde Ministerioaren web orriko dena delako eskuliburuan begiratu):

      Entitatearen datuak: IFK, izena, forma juridikoa, helbidea, posta-kodea, udalerria (INEren arabera), probintzia, autonomia-erkidegoa, Europako Erkidegoko estatua, telefonoa, faxa, posta elektronikoa, jarduera-esparrua.

      Bazkideen datuak: bazkide-kopurua, IFZ edo IFK, izena Europako Erkidegoko estatua, zein egunetatik den bazkide, bazkide ekoizlea den edo ez, antolakundera zein produktutarako bildu den.

      Aitorpena eskatzen duzuen momentuan eskura dituzuen ekoizpen-osagaiei buruzko datuak: Europako Erkidegoko estatua, autonomia-erkidegoa, probintzia, udalerria, agregatua, zonaldea, poligonoa, partzela, barrutia eta barrutiaren azalera (SIGPACen araberako datuak). Azpibarrutia eta azpibarrutiaren azalera ere adierazi, alta-eguna, uzta, produktua, ereindako edo landatutako azalera eta zenbateko ekoizpena espero duzuen (azpibarruti terminoa erabiltzen dugu balitekeelako barruti batean aldi berean produktu bat baino gehiago lantzea, ekoizle bakar batenak edo hainbatenak).

      Landutako azalera bakoitzeko ekoizpena kalkulatzeko, 4. artikuluko 3. paragrafoko a) edo b) letretan zehazturik dagoen bidea erabili behar da.

    2. Jarduera-programa bera eta programaren edukia onartzeko akordioaren hitzez hitzeko egiaztagiria. Akordio horrek hartua behar du izan edo batzar nagusian, dela entitatearen batzar nagusian dela ekoizle-atal edo -taldearenean, edo akziodunen batzar nagusian, eta, gutxienez, gauza hauek adierazi behar ditu:

      Ekoizpena ezagutzeko arauak.

      Ekoizpen-arauak.

      Merkaturatze-arauak eta bazkideekiko kitapen-modua.

      Lurra lantzeko arauak eta material erabiliak kudeatzeko arauak ingurumena zaintzeko modukoak.

    3. Antolakundearen egitura, baliabideak eta planteamendu ekonomikoa azaldu, lana ondo buruko duen, zenbat denborarako izango den eta emaitza onak izango dituen jakiteko bermeak ebaluatzeko moduan, eta, zehatz-mehatz:

      Zerrenda baten bidez, adierazi ea zenbat langile eta baliabide dituzuen zuen bazkideei landaketa-teknika garbiak erabili ahal izateko laguntza teknikoa eskaintzeko, hau da, ingurumena zaintzeko moduko landaketa-teknikak.

      Zerrenda batean, ea zein baliabide tekniko eta langile jarriko dituzuen bazkideen eskura, produktuei sarrera ematea, sailkatzea, biltegiratzea, prest uztea eta merkaturatzea dela-eta antolakundeak aurreikusita dituen ekintzak egin ahal izateko, eta merkaturatzea, kontabilitatea eta aurrekontua behar bezala kudeatu ahal izateko eta fakturazio-sistema bat bermatzeko.

      Antolakundearen jardueraren bat beste inor (hirugarrenak) kontratatuz egin behar bada, kontratuak aurkeztu beharko dituzue. Dekretu honetako 5. artikuluko 3. paragrafoan zehazturiko baldintzen arabera eginak behar dute egon.

      URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN III. ERANSKINA

      EKOIZLE-ANTOLAKUNDEEN ELKARTEAK: AITORPEN-ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

      1. Entitatea eraturik dagoela, zein forma juridiko duen eta identifikazio fiskaleko zein kode duen egiaztatzeko agiria.

      2. Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduaren (EE) ondorioetarako, fruta- eta barazki-ekoizleen antolakunde-elkarte modura aitortuak izateko eskatzea erabaki zenuten batzar nagusiko aktaren egiaztagiria. Batzar hori izan daiteke entitateak egina, edo -entitateko bazkideetakoren bat ekoizle-antolakunde modura aitortu gabe baldin badago-, antolakunde-atalak edo taldeak egina, edo, merkataritzako sozietateetan, akziodunen batzar nagusiak egina. Halako antolakundeetan bete behar izaten diren arauak betetzeko konpromisoak ere agertu behar du.

      3. Funtzionamendu-estatutuak. Onetsi behar dituen erakundeak onetsita egon behar dute, eta, besteak beste, gauza hauek jaso behar dituzte:

        1. Entitatearen jarduerak, hau da, 14. artikuluan zehazturik datozen guztiak edo, gutxienez, jarduera horietako bat.

        2. Elkarteko antolakundeek zein betebehar onartzen dituzten. Betebehar hauek gutxienez onartu behar dituzte: aurreko a) paragrafoan jasotako jardueretarako (baterako edo hainbaterako) eta produktu berbererako, xedapen honetan arauturik dauden elkarteetako bakar bateko kide izatea; eta antolakundearen barruan eman beharreko denbora.

          Alde horretatik, bazkideen betebeharren artean jasota utzi beharko da elkartean gutxienez hiru urtez egon beharra dagoela, eta, alde egin nahi izatera, idatziz adierazi beharko dela utzi egiten zaiola kide izateari. Elkarteak zehaztu dezake aurretiaz abisatu behar hori noiz egin behar den eta behin betiko baja handik zenbatera etorriko den, baina ezin du handik sei hilabetera baino beranduago izan, eta, irizpide orokor modura, ezin da ez bazkideen artean ez produktuen artean bazterkeriarik gertatu.

        3. Altak eta bajak eskatzeko prozedura, eta zigor-araubidea.

        4. Elkarteko kideen boto-eskubidea zehazteko arauak:

          Ekoizleen antolakunde-elkarteek, legez, kooperatiba-forma edo ENS-forma baldin badute, erabakiak hartzeko orduan, forma juridiko horietarako arauetan jasota dauden baldintzak bete beharko dituzte.

          Ekoizleen antolakunde-elkarteek beste forma juridiko bat baldin badute, bazkide batek ere ezingo du antolakundearen boto guztien % 34 baino gehiago eduki. Muga hori barne-araudian ere jasota eduki beharko dute, araudi horrek eskritura publikoa izan behar du, eta estatutuetan ere agertu behar du aukera horrek.

          Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 36. artikuluko 2. paragrafoa bete beharrez, ekoizle-antolakundeen elkarteko bazkideen artean baten bat ez baldin badago fruta- eta barazki-ekoizleen antolakunde gisa aitorturik, elkarteko antolakundeen programa eragileak erabat edo zati batean exekutatzeko orduan eraginik izan dezaketen erabakietan ez du boto-eskubiderik izango.

        5. Aitortzen zaituztegun egunetik aurrera, aitormenpeko jarduerak aparteko kontularitza batean jaso beharko dituzue.

      4. Jarduera-programa, entitateko batzar nagusiak onartua, edo elkarturiko ekoizle-antolakundeen ataleko edo taldeko batzar nagusiak onartua, edo akziodunen batzar nagusiak onartua. Elkarturiko ekoizle-antolakundeen jarduera-programak elkartearen programaren araberakoa izan behar du, hau da, ezin du kontraesanik egon elkartearen jarduera-programaren eta oinarriko ekoizle-antolakundeen programaren artean.

      5. Elkartearen egitura, baliabideak, antolaketa eta planteamendu ekonomikoa azaldu, lana ondo buruko duen, zenbat denborarako izango den eta emaitza onak izango dituen jakiteko bermeak ebaluatzeko moduan.

      6. Elkartera bilduta dauden ekoizle-antolakundeen zerrenda, bakoitza zein egunetan bildu zen eta guzti. Bakoitzaren ustiategiek gaur egun guztira zein azalera duten ere zehaztu beharko duzue, autonomia-erkidegoka sailkaturik.

        URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN IV. ERANSKINA

        EKOIZLE-TALDEAK: AITORPEN-ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

      1. Entitatea eraturik dagoela, zein forma juridiko duen eta identifikazio fiskaleko zein kodea duen egiaztatzeko agiria.

      2. Ekoizle-taldea izateko aurretiazko aitorpena eskatzea erabaki zenuten batzarreko aktaren kopia. Batzar hori izan daiteke entitateak egina, edo -entitateko bazkideetakoren bat ekoizlea ez bada-, ekoizle-atalak edo taldeak egina, edo, merkataritzako sozietateetan, akziodunen batzar nagusiak egina. Halako taldeetan bete behar izaten diren arauak betetzeko konpromisoak ere agertu behar du, eta aitorpena zein produktu-kategoriatarako eskatzen duzuen ere zehaztu.

      3. Funtzionamendu-estatutuak. Onetsi behar dituen erakundeak onetsita egon behar dute, eta, besteak beste, gauza hauek jaso behar dituzte:

        1. Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 1. paragrafoko b) eta c) letretan zehazturik dauden produktuak.

        2. Elkartera bildutako ekoizleek onartzen dituzten betebeharrak. Gutxienez, onartu beharko dituzte Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 2. paragrafoko b) eta d) letretan jasota daudenak, hau da, produktu bakoitzeko talde bakar batera bil daitezkeela dioena, eta ekoizle-taldeak estatistiketarako eskatzen dituen datuak eman egin behar dituztela dioena (batez ere, azalerekin, uztekin, etekinekin eta zuzeneko salmentekin izango dute zerikusia), eta dekretu honetako 7. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen direnak.

        3. Gerta daiteke ekoizle-taldeak bere baitako ekoizleei produktuak taldearen kanpoko bideetatik merkaturatzen uzteko aukera ere ematea, hiru kasutan, hau da, Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 3. paragrafoan zehazturik dauden hiru kasuetan. Hala bada, zein prozedura erabiliko den baimen hori emateko.

        4. Ekoizle-taldeak zein prozedura erabiliko duen, bere baitako ekoizleei estatistiketarako zein datu eska ahal dizkien zehazteko, Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 2. paragrafoko d) letran jasota datozen betebeharrak bete beharrez.

        5. Zein xedapen bidez daukazuen bermaturik Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 3. artikuluko 4. paragrafoan xedaturikoa.

        6. Agindu behar duzue beteko duzuela Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 43. artikuluan jasota datorren baldintza.

        7. Agindu behar duzue aitormenpeko jarduerak aitorpen-egunetik aurrera aparteko kontularitza batean jaso dituzuela.

        8. Bazkideen artean ez badira denak ekoizleak, ekoizle-atalkako edo taldekako antolaketa eta xedapen honetako 3. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan jasotakoa.

      4. Azaldu behar duzue gutxieneko ekoizle-kopurua bostekoa duzuela, eta bazkide guztien ekoizpen merkaturagarriaren balioa, aurretiazko aitorpena eskatu duzuen momentuan, gutxienez, ekoizle-antolakundeei eskatzen zaienaren erdia badela (xedapen honetako 4. artikuluan dago jasota).

      5. Datu hauen zerrenda informatizatua (zein formatu erabili jakiteko, Ingurumen, Baserrialde eta Itsasalde Ministerioaren web orriko dena delako eskuliburuan begiratu):

        Entitatearen datuak: IFK, izena, forma juridikoa, helbidea, posta-kodea, udalerria (INEren arabera), probintzia, autonomia-erkidegoa, Europako Erkidegoko estatua, telefonoa, faxa, posta elektronikoa, jarduera-esparrua.

        Bazkideen datuak: bazkide-kopurua, IFZ edo IFK, izena, Europako Erkidegoko estatua, zein egunetatik den bazkide, bazkide ekoizlea den edo ez, antolakundera zein produktutarako bildu den.

        Ekoizpen-osagaien datuak: Europako Erkidegoko estatua, autonomia-erkidegoa, probintzia, udalerria, agregatua, zonaldea, poligonoa, partzela, barrutia eta barrutiaren azalera (SIGPACen araberako datuak). Azpibarrutia eta azpibarrutiaren azalera ere adierazi, alta-eguna, uzta, produktua, ereindako edo landatutako azalera eta zenbateko ekoizpena espero duzuen (azpibarruti terminoa erabiltzen dugu balitekeelako barruti batean aldi berean produktu bat baino lantzea, ekoizle bakar batenak edo hainbatenak).

        Landutako azalera bakoitzeko ekoizpena kalkulatzeko, 4. artikuluko 3. paragrafoko a) edo b) letretan zehazturik dagoen bidea erabili behar da.

      6. Jarduera-programa, entitateko batzar nagusiak onartua, edo ekoizle-ataleko edo taldeko batzar nagusiak onartua, edo akziodunen batzar nagusiak onartua. Gutxienez, gauza hauek izan beharko ditu zehazturik:

        Ekoizpena ezagutzeko arauak.

        Ekoizpen-arauak.

        Merkaturatze-arauak eta bazkideekiko kitapen-modua.

        Lurra lantzeko arauak eta material erabiliak kudeatzeko arauak, ingurumena zaintzeko modukoak.

        URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN V. ERANSKINA

        18. ARTIKULUKO KOMUNIKAZIOAREKIN BATERA, URTERO BIDALI BEHARREKO GUTXIENEKO INFORMAZIOA ETA AGIRIAK

        1. Erakundearen datu orokorrak

          Erakundea:

          Programako zein urte finantzatu behar den:

          Zein programa eragiletakoa den: 200... a) 20(e)tik

          Entitatearen funts eragileetako zenbatgarren urtea:

        2. Bidali beharreko agiriak.

          1. Azaldu behar duzue, ekoizle-antolakundearen idazkariaren egiaztagiri bidez, entitateko batzar nagusiak erabaki duela, edo, entitatea atalka banaturik badago, ataleko batzar nagusiak edo, izaera juridikoaren arabera, organo baliokideak erabaki duela urteko funts eragilea osatzea, han erabaki direla funts hori osatzeko xedapenak ere, eta baita, halakorik baldin baduzue, bazkideen finantza-ekarpenak kalkulatzeko metodoa ere. Egiaztagiri horretan, datorren urtarrilaren batetik aurrerako urtean zenbateko funtsa osatuko duzuen ere adierazi beharko duzue, eta bi gauza hauetarako zenbateko kopurua erabiliko duzuela uste duzuen adierazi:

            Programa eragilea egiteko (krisiei aurrea hartzeko eta kudeatzeko zenbat, eta gainerako neurrietarako zenbat).

            Funtsa bera administratzeko.

          2. Egiaztagiri batean, ekoizle-antolakundearen Merkaturatutako Ekoizpenaren Balioa zein den adierazi, arau hauetan jartzen duen bezala kalkulaturik: Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun (EE) Erregelamenduko 2. artikuluan; oinarrizko arau aplikagarrietan; eta dekretu honetan. Egiaztagiri horretan, gauza hauek ere adierazi beharko dituzue:

            Salgaiak, behin ontzietan sartuta eta saltzeko prest, ekoizle-antolakundeak berak garraiatzen baldin baditu eta bere baliabideak erabiliz garraiatzen baditu, baliabide horiek ordaintzeko eta erabiltzeko behar den oro harreko zenbatekoa lortzeko egindako kalkulua, Merkaturatutako Ekoizpenaren Baliotik kendu dena alegia.

            Ekoizle-antolakundeak bere produkzio osoa edo produkzioaren zati bat gero beste behin edo bigarren aldiz eraldatzen badu, eraldaketaren kostua zehazteko kalkulua, gero MEBtik kendu dena alegia.

          3. Produkturen bat edo batzuk merkatu egin baldin badira baina ez baldin bada izan antolakundearen erantzukizunez edo kontrolaren ondorioz, eta dekretu honetako 18. artikuluko 5. paragrafoko 2. lerroaldean jartzen duena bete nahi baduzue, agiri hauek aurkeztu beharko dituzue:

            1. Antolakundearen egiaztagiri batean, azaldu beharko duzue dekretu honetako 18. artikuluko 5. paragrafoko 1. lerroaldean aipaturik dagoen erreferentzia-epean produktu bakoitzak zenbat balio izan duen, eta, beharrezkoa bada, aurreko bi erreferentzia-epeetako balioa ere bai.

            2. Txosten batean, azaldu beharko duzue zergatik egin duen behera dena delako produktuaren balioak, eta, bereziki, erakutsi behar duzue ez dela izan ekoizpen-osagaiak gutxitu egin direlako.

          4. Ekoizlearen erakundeak beste gauza batzuk merkaturatzen dituela-eta, edo merkatura dezakeen ekoizpen-bolumenaren aldean bazter-balio bat besterik ez dakartela eta, produktuak beste erakunde baten bidez merkaturatu badira, hau da, ekoizleak berea duen ez beste erakunde baten bidez, dena delako erakunde merkaturatzaile horren egiaztagiria, produktuen balioa azaltzeko.

            URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN VI. ERANSKINA

            PROGRAMA ERAGILEETARAKO PROIEKTUEK IZAN BEHARREKO EGITURA

          1. Erakunde eskatzailearen datuak:

            1. Sozietatearen izena:

            2. Sozietatearen helbidea:

            3. Telefonoa:

            4. Faxa:

              e-posta:

              f) IFK:

            1. Kontakturako nor eta telefonoa:

            2. Entitatearen barruan, programa-proiektua zein motatako ekoizle-antolakunderena den:

              Autonomikoa.

              Autonomia-erkidegoa baino beste esparru zabalago bat. Ekoizpen-osagaiak zein autonomia-erkidegotan dituen:

              Nazioa baino haratagokoa. Europako Erkidegoko zein estatutan dituen osagaiak:

            3. Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 zenbakidun erregelamenduko (EE) 5. artikuluko aitorpena.

              2200/96 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 14. artikuluan jasota datorren aurretiazko aitorpena, 1182/2007 zenbakidun Erregelamendua (EE) indarrean sartu baino lehenago baldin bada, eta aitorpena 11. artikuluko bidetik eskatu baduzue.

              2200/96 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 11. artikuluaren edo 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 4. artikuluaren araberako behin betiko aitorpena. Datu hauek eman:

              Erregistro-zk.

              Aitorpen-eguna.

              Aitorpen-kategoria.

              Esparru geografikoa, autonomia-erkidegoka.

              Gaur egun zenbat bazkide. Sexua ere adierazi.

              Gaur egungo ekoizpen-osagaiak (azalera osoa eta ekoizpen guztia, espezieka)

              1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 4. artikuluko aitorpena eskatu baduzue.

              Datuak sexuka banaturik

              Batzar nagusian parte hartzeko eskubidea duten bazkideen kopurua, sexuka banaturik.

              Zuzendaritza-taldeko bazkideen artean, zenbat diren gizonezkoak eta zenbat emakumezkoak.

              Antolakundeko egitura eta organigrama, karguz kargu gizonezkoa nor eta emakumezkoa nor den ikusteko moduan.

              Langileen artetik zenbat gizonezko eta zenbat emakumezko lanaldi osoan eta zenbat lanaldi murritzagoetan.

              Batzarretako aktak, parte hartu duten bazkideen artetik zenbat gizonezko eta zenbat emakumezko adierazita.

              Programa eragilea exekutatzeko orduan zenbat gizonezko eta zenbat emakumezko kontratatu dituzuen.

              Gizon-emakumeen berdintasunerako politikei edo neurriei buruzko datuak

              Antolakundean egon badauden planak, programak edo neurriak, gizon-emakumeen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko edo emakume gutxiegi dagoen zuzendari-ataletan emakume gehiago egoteko bidea zabaltzeko.

              Lana eta etxeko bizitza uztartzeko zein neurri hartu dituzuen programa eragilea exekutatzen duzuen bitartean.

          2. Entitatearen abiapuntua azaltzea.

            1. Entitatearen ekoizpen-osagaiak direla-eta:

              Zein lur-azalerak dituzuen landuta, espezieka, autonomia-erkidegoka eta Erkidegoko estatuz estatu.

              Ekoizpen-bolumenak espezieka, autonomia-erkidegoka eta Erkidegoko estatuz estatu.

              Ekoizpenaren arloan antolakundeak gaur egun ere zer egiten duen.

            2. Bazkideen ekoizpenaren merkaturatzea dela-eta:

              Merkaturatze-prozesuaren deskribapena.

              Arlo honetan antolakundeak gaur egun ere zer egiten duen.

            3. Azpiegitura dela-eta:

              Bazkideek eskura zer-nolako instalazioak dauzkaten (deskribatu), eta adierazi ea jabetzan dauzkaten, edo errentan edo zerbitzu-kontratupean.

              Langileak.

              Administrazioko lan-taldea.

            4. Ekoizle-antolakunderako zein adierazle diren garrantzitsuak, Estatuko estrategian eta Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) XIV. eranskinean jasota dagoen programa eragilearen arabera.

          3. Programa eragilerako proiektuaren iraupena eta helburuak.

            Lortu nahi diren helburuak zehatz-mehatz adierazi, eta, horretarako, bereziki kontuan eduki zer dagoen xedaturik Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 61.1 artikuluko b) letran.

          4. Neurriak ekintzaz banaturik, eta ekintzak, berriz, jarritako helburuak lortzeko egin beharreko inbertsioka eta gastu-kontzeptuka banaturik, Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 61.1 artikuluko c) letraren arabera.

            Ekintza, inbertsio eta gastu-kontzeptu bakoitzeko, datu hauek denak aurkeztu:

            Zehatz-mehatz deskribatu behar dituzue.

            Zein autonomia-erkidegotan burutuko dituzuen.

            1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 9.1 artikuluan jasota datozenetatik, zein helburu lortu nahi dituzuen.

            Zein langile eta baliabide behar diren.

            Aurrekontua, obra-unitateka.

            Beharrezkoa zergatik den azaldu.

            Exekutatzeko eta finantzatzeko egutegia.

            Gutxienez programa eragilearen lehen urterako:

            Neurri horiek zein sailetan hartuko dituzuen adierazi, geografikoki adierazi, SIGPAC sistema erabiliz.

            Banakako ustiategietan ere hartu behar baldin baduzue hobekuntza-neurririk, neurri horien onuradunak, hau da, izen-abizenak edo sozietate-izena eta IFZ.

          5. Finantza-arloko hainbat datu:

            1. Neurriak, ekintzak, inbertsioak eta gastu-kontzeptuak burutzeko egutegia, urtez urte.

            2. Neurriak, ekintzak, inbertsioak eta gastu-kontzeptuak finantzatzeko egutegia, urtez urte.

              URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN VII. ERANSKINA

              PROGRAMA ERAGILEETARAKO PROIEKTUEKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO GUTXIENEKO AGIRIAK

              1. Ekoizleen konpromisoa, adieraziz beteko dituztela Kontseiluaren irailaren 26ko 1182/2007 Erregelamenduko (EE), Batzordearen 2007ko abenduaren 21eko 1580/2007ko eta estatuan bete beharreko arauetako xedapenak.

              2. Ekoizle-antolakundearen konpromisoa, adieraziz ez dutela, ez zuzenean ez zeharka, programa eragilearen baitako neurriak direla-eta finantzaketa bikoitzik jasotzen ez Europako Erkidegotik ez estatutik. Afiliatuen ustiategietan programa eragilearen konturako batere inbertsiorik egin behar bada, afiliatu horitako bakoitzaren konpromiso hau bera ere behar da.

              3. Azaldu behar duzue, ekoizle-antolakundearen idazkariaren egiaztagiri bidez, entitateko batzar nagusiak erabaki dituela, edo, entitatea atalka banaturik badago, ataleko batzar nagusiak edo, izaera juridikoaren arabera, organo baliokideak erabaki dituela programa eragilerako proiektua bera, han erabaki dela urteko funts eragileak osatzea eta finantzatzea, eta, bereziki, han erabaki direla funts hori osatzeko xedapenak ere, eta baita, halakorik baldin baduzue, bazkideen finantza-ekarpenak kalkulatzeko metodoa ere. Egiaztagiri horretan, gauza hauek ere adierazi beharko dituzue:

                1. Programarako proiektuaren gida-lerroak, garatu beharreko neurriak eta ekintzak eta guzti.

                2. Dekretu honetako 8. artikuluan jasota daudenen artetik, funts eragilea kudeatzeko zein bide erabiliko duzuen, eta, 1182/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 8. artikuluaren arabera, nola finantzatuko duzuen.

              4. Dekretu honetako 8. artikuluko 1. paragrafoko a) letrako aukera hartzen baduzue, funtsa mugitzeko soilik daukazuen kontua dagoen finantza-etxearen egiaztagiria ere ekarri behar duzue. Sukurtsala eta kontu-zenbakia adierazi, eta izen hau jarri: «(antolakundearen izena) ekoizle-antolakundearen funts eragilea».

              5. Azaldu behar duzue:

                1. Ekoizle guztiek izan dutela funts eragileaz baliatzeko aukera. Horretarako, batzar nagusiko akta ekarri beharko duzue, eta, bertan, agertu beharko du denek izan dutela programa-eragilearen baitako neurrietan edo ekintzetan parte hartzeko aukera. Batzar nagusi hori izango da ekoizle-antolakundeak egindakoa, edo, atalka antolaturik baldin badago, atalak egindakoa, edo, bestela, organo baliokideak, izaera juridikoaren arabera.

                2. Ekoizle-antolakundearen baliabideak erabiltzearekin eta funts eragileetara egin beharreko finantza-ekarpenekin zerikusia duten erabakiak hartzeko orduan ekoizle guztiek izan dutela demokrazia-legez parte hartzeko aukera. Horretarako, ulertuko dugu baldintza hori betetzen duzuela, programa eragilearen eztabaida eta onarpena bere baitako gai modura eduki zuen batzar nagusiko akta ekartzen baduzue. Batzar nagusi hori izango da ekoizle-antolakundeak egindakoa, edo, atalka antolaturik baldin badago, atalak egindakoa, edo, bestela, organo baliokideak, izaera juridikoaren arabera.

              6. Funts eragileak oso-osorik edo zatiren batean bazkideen ekarpenen bidez finantzatzen badira, ekarpen horiek kalkulatzeko metodoa.

              7. Maila ezberdinetako bazkideentzat ekarpen ezberdinak zehazten baldin badira, mailaketa hori azaltzeko beharrezko informazioa.

              8. Programaren barruan bazkideen beren banakako ustiategietarako inbertsiorik edo ekintzarik ageri bada, datu hauek ekarri beharko dituzue:

                1. Onuradun bakoitzaren izena, sozietate-izena eta nortasun-agiria edo IFZ, eta egin beharreko inbertsioak non egingo diren (kokapen geografikoa). Kokapena zehazteko, SIGPAC sistema erabili.

                2. Bazkideen ustiategietan programa eragilearen kontura inbertsiorik egin behar denetarako, akordio batean adierazi beharko da bazkide horiek, gero antolakundean baja ematen badute, inbertsio horien hondar-balioa atzera itzuli egin behar dutela. Bada, akordio horren egiaztagiria ere ekarri behar da. Akordioa hartu beharra dago entitatearen batzar nagusian, edo, entitatea atalka antolaturik baldin badago, dena delako atalaren batzar nagusian, edo, izaera juridikoaren arabera, dena delako organo baliokidean.

                3. Inbertsioak edo inbertsioen hondar-balioak atzera itzultzea noiztik noiz arte den, hondar-balioa kalkulatzearren, derrigorra. Epe hori ekoizle-antolakundeak zehaztuko du eta gehienez ere bost urtekoa izango da. Hondar-balio hori aipaturik dago paragrafo honetako b) letran eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 60. artikuluko 3. paragrafoko azken lerroaldean.

                1. letran aipaturik dagoen hondar-balioa honela kalkulatuko da:

                  Hondar-balioa = [Eskuratze-balioa x derrigor itzultzeko epea eskuratze-egunaren eta bazkidearen baja-egunaren arteko epea] / derrigor itzultzeko epea.

                1. Egiaztagiri batean, agertu behar duzue ekoizle guztiek izan dutela funts eragileaz baliatzeko aukera. Horretarako, batzar nagusiko aktaren kopia konpultsatua ekarri beharko duzue, eta, bertan, agertu beharko du kide guztiek izan dutela programa-eragilearen baitako neurrietan edo ekintzetan parte hartzeko aukera. Batzar nagusi hori izango da ekoizle-antolakundeak egindakoa, edo, atalka antolaturik baldin badago, atalak egindakoa, edo, bestela, organo baliokideak, izaera juridikoaren arabera.

              9. Programa eragilea aldatzeko eskabideen aurkezpenean (dekretu honetako 21. artikuluan aurreikusita daude), eskumena ekoizle-antolakundeko atalen baten esku utzi behar baduzue, eskumen hori eskuordetzeko akordioa erakutsi beharko duzue, ekoizle-antolakundeko idazkariaren egiaztagiri batean. Akordioak hartua behar du egon entitateko batzar nagusian, edo, entitatea atalka antolaturik baldin badago, dena delako ataleko batzar nagusian, edo, izaera juridikoaren arabera, ekoizle-antolakundeko dena delako organo baliokidean.

              10. Programa-proiektuaren baitan saiakerazko ekoizpen-gastu berezirik ere sartu behar baduzue, protokolo batean, zein saiakera egin behar duzuen azaldu beharko duzue, proiektua berritzailea dela eta arriskurik ere badakarkizuela egiaztatzeko. Ikerketa-zentro batek onetsia beharko du egon.

              11. Bigarren eskuko ekiporik eskuratu beharra ere sartu baldin baduzue programa-proiektuan:

                Agiri bidez egiaztatu behar duzue ekipo horiek, ezaugarri teknikoz badirela dena delako eragiketarako egokiak, aplika daitezkeen arauak betetzen dituztela eta ez direla merkatukoak baino garestiagoak.

                Ekipoaren saltzailearen adierazpen baten bidez, erakutsi beharko duzue ekipoa nondik datorren eta ez dela azken zazpi urteetan ez estatuko eta Europako Erkidegoko dirulaguntza bidez erosi.

                Tasazio-egiaztagiria, erosketa-prezioa jasotzen duena, tasatzaile kolegiatu batek emana.

              12. Programa-proiektuaren baitan lur-sail eraikigabeak eskuratzea ere jaso baldin baduzue, tasazio-egiaztagiria, egiaztatzeko eros-prezioa ez dela merkatukoa baino handiagoa. Tasatzaileak independientea eta kolegiatua izan beharko du.

              13. Programa-proiektuaren baitan finantza-errentamendurik sartzen baduzue, dena delako ondasuna eskuratzeko aurrekontua, merkatuan duen prezioa eta guzti.

              14. Programa-proiektuaren baitan ondasun higiezinen eskuratzea sartzen baduzue:

                Tasazio-egiaztagiria, eros-prezioa zehazteko eta garbi uzteko prezio hori ez dela merkatukoa baino handiagoa. Tasatzaileak kolegiatua izan beharko du.

                Saltzailearen egiaztagiria, adierazteko azken hamar urteotan ez duela inolako dirulaguntzarik jaso ez estatutik ez Europako Erkidegotik.

                Agindu behar duzue lokala, gutxienez bost urtez, eskuratu duzuen horretarako erabiliko duzuela.

              15. Programa-proiektuan inbertsioak ordezkatzea ere jaso baldin baduzue, ordezkatuko duzuen inbertsioaren hondar-balioa azaltzeko agiri bat.

              16. Enpresa-akziotan inbertitzea ere jaso baldin baduzue inbertsio-proiektuaren baitan, tasatzailearen egiaztagiria, eros-prezio egiaztatua azaltzeko, eta baieztatzeko eros-prezioa ez dela merkatuko balioa baino handiagoa. Tasatzaileak independientea eta kolegiatua izan behar du.

                URTARRILAREN 26KO 30/2010EKO DEKRETUAREN VIII. ERANSKINA

                PROGRAMA ERAGILEAK ALDATZEKO ESKABIDEEKIN AURKEZTU BEHARREKO GUTXIENEKO AGIRIAK

                1. Kasu guztietan:

                  1. Egiaztagiri batean, adierazi behar duzue eskatu dituzuen aldaketak organo eskumendunak onartu dituela (izaera juridikoaren arabera eskumenduna) edo hark eskuordetutako aukeratu duen atalak.

                  2. Agiri bidez, aldaketa horien arrazoiak, izaera eta ondorioak azaldu behar dituzue. Aldaketa-proposamen horiek onartzeko beste agiririk behar badugu, agiri horiek ere ekarri.

                  3. Bazkideen banakako ustiategiak lekuz aldatzea edo ustiategi horien titularra aldatzea baldin bada kontua:

                    1. Onuradun berriek idatziz agindu beharko dute ez dutela, ez zuzenean ez zeharka, programa eragilean jasotako neurriez gainera, beste finantzaketa bikoitzik, ez estatutik eta Europako Erkidegotik.

                    2. Inbertsioak zein sailetan egingo dituzuen adierazi behar duzue, SIGPAC sistema erabiliz. Onuradun berrien sozietate-izena eta IFZere adierazi.

                  4. Kontua funts eragileen finantzaketa-bidea aldatzea baldin bada, agiri bidez, gauza hauek adierazi:

                    1. Finantzaketarako hartu dituzuen xedapenak, baita finantzaketarako erabiliko dituzuen baliabideen jatorria ere.

                    2. Funts eragileak oso-osorik edo zatiren batean bazkideen ekarpenen bidez finantzatzen badira, ekarpen horiek kalkulatzeko metodoa.

                    3. Gauza hauek ere egiaztatu behar dituzue:

                      Ekoizle guztiek izan dutela funts eragileaz baliatzeko aukera. Horretarako, batzar nagusiko akta ekarri beharko duzue, eta, bertan, agertu beharko du kide denek izan dutela programa-eragilearen baitako neurrietan edo ekintzetan parte hartzeko aukera. Batzar nagusi hori izango da ekoizle-antolakundeak egindakoa, edo, atalka antolaturik baldin badago, atalak egindakoa, edo, bestela, organo baliokideak, izaera juridikoaren arabera.

                      Ekoizle-antolakundearen funtsak erabiltzearekin eta funts eragileetara egin beharreko finantza-ekarpenekin zerikusia duten erabakiak hartzeko orduan ekoizle guztiek izan dutela demokrazia-legez parte hartzeko aukera. Horretarako, ulertuko dugu baldintza hori betetzen duzuela, programa eragilearen eztabaida eta onarpena bere baitako gai modura eduki zuen batzar nagusiko akta ekartzen baduzue. Batzar nagusi hori izango da ekoizle-antolakundeak egindakoa, edo, atalka antolaturik baldin badago, atalak egindakoa, edo, bestela, organo baliokideak, izaera juridikoaren arabera.

                  5. Funts-eragileak kudeatzeko modua aldatzen baduzue eta dekretu honetako 18. artikuluko 6. paragrafoko a) letrako aukera hartzen baduzue, funtsa mugitzeko soilik daukazuen kontua dagoen finantza-etxearen egiaztagiria ere ekarri behar duzue. Sukurtsala eta kontu-zenbakia adierazi, eta izen hau jarri: «(antolakundearen izena) ekoizle-antolakundearen funts eragilea».

                  6. Programa eragilea aldatzeko eskabideen aurkezpenean (dekretu honetako 21. artikuluan aurreikusita daude), eskumena ekoizle-antolakundeko atalen baten esku utzi behar baduzue, eskumen hori eskuordetzeko akordioa erakutsi beharko duzue, ekoizle-antolakundeko idazkariaren egiaztagiri batean. Akordioak hartua behar du egon entitateko batzar nagusian, edo, entitatea atalka antolaturik baldin badago, dena delako ataleko batzar nagusian, edo, izaera juridikoaren arabera, ekoizle-antolakundeko dena delako organo baliokidean.

                2. Hasi gabeko urteei buruz:

                  Kideen banakako ustiategietan egin beharreko inbertsioak ekintza berri gisara sartzen baldin badituzue, edo programa eragilearen baitako inbertsioak bazkideen lehen baino banakako ustiategi gehiagotan egin behar badituzue:

                1. Egiaztagiri baten bidez, erakutsi behar duzue zein akordiotan erabaki zenuten bazkideek gero antolakundean baja ematen badute inbertsio horien balioa edo hondar-balioa atzera berriz zuenera inguratuko duzuela. Akordioa hartu beharra dago entitatearen batzar nagusian, edo, entitatea atalka antolaturik baldin badago, dena delako atalaren batzar nagusian, edo, izaera juridikoaren arabera, dena delako organo baliokidean.

                2. Inbertsioak edo inbertsioen hondar-balioak atzera itzultzea noiztik noiz arte den, Hondar-balioa kalkulatzearren, derrigorra. Epe hori ekoizle-antolakundeak zehaztuko du eta gehienez ere bost urtekoa izango da. Hondar-balio hori aipaturik dago paragrafo honetako a) letran eta Batzordearen abenduaren 21eko 1580/2007 zenbakidun Erregelamenduko (EE) 60. artikuluko 3. paragrafoko azken lerroaldean.

                  Hondar-balioa honela kalkulatuko da:

                  Hondar-balioa = [Eskuratze-balioa x derrigor itzultzeko epea eskuratze-egunaren eta bazkidearen baja-egunaren arteko epea] / derrigor itzultzeko epea.

                3. Banakako ustiategietarako inbertsiorik jasotzen duen kide onuradun bakoitzak idatziz agindu beharko du, ez duela, ez zuzenean ez zeharka, programa eragilean jasotako neurriez gainera, beste finantzaketa bikoitzik, ez estatutik eta Europako Erkidegotik.

                4. Egiaztagiri batean, agertu behar duzue ekoizle guztiek izan dutela funts eragileaz baliatzeko aukera. Horretarako, batzar nagusiko aktaren kopia konpultsatua ekarri beharko duzue, eta, bertan, agertu beharko du kide guztiek izan dutela programa-eragilearen baitako neurrietan edo ekintzetan parte hartzeko aukera. Batzar nagusi hori izango da ekoizle-antolakundeak egindakoa, edo, atalka antolaturik baldin badago, atalak egindakoa, edo, bestela, organo baliokideak, izaera juridikoaren arabera.

            3. Hasita dagoen urteari buruz.

              Bazkideen banakako ustiategiak lekuz aldatzea edo ustiategi horien titularra aldatzea baldin bada kontua, elikagai-industrien eskumena duen zuzendaritzaren akta, edo, horrelakorik ez badago, notario-akta bat, zeinetan adierazten den egin beharreko inbertsioa ez dela kokapen berriko sailean hasi.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.