Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

25/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Vitoria-Gasteizko Ramiro Maeztu kaleko 10. zenbakian dagoen eraikina kudeaketa zentralizatukotzat hartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 503
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2010/01/19
  • Argitaratze-data: 2010/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostiako «Kirolgi Fundazioaren» estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da, honakoak kontuan izanik:

Lehenengoa. 2007ko maiatzaren 29an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan eskabide bat aurkeztu zuen Ramón Martiarena Bergaretxe jaunak, «Kirolgi Fundazioaren» izenean eta ordez. Idazki horren bidez, Fundazioaren estatutuetan izandako aldaketa erregistroan inskribatzeko eskatu zuen.

Eskabide horri honako agiri hauek erantsi zitzaizkion:

Donostiako «Kirolgi Fundazioaren» estatutuen aldaketaren eskritura publikoaren kopia baimendua eta kopia sinplea, zehazki, 2007-05-08an José Carlos Arnedo Ruiz jaunak, Iruñako Elkargoko notario denak, emandako (protokolo zenbakia: 1.563).

Aipatu eskriturak ondoko ziurtapena jasotzen du: 2007-04-26an, Fernando Tapia Alberdi lehendakariaren oniritziarekin, Ramón Martiarena Bergaretxe Fundazioaren Patronatuko idazkariak emana. Onirizpen hori honakoan jaso zen: 207-03-02n Patronatuak egindako batzarraren aktan, non erabaki baitzen Donostiako «Kirolgi Fundazioaren» estatutuetako 1., 5., 12., 14., 17., 25., 32. eta 33. artikuluak aldatzea.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, 2008ko ekainaren 26an emandako idazkiaren bidez, interesdunei eskatu zien bidalitako dokumentazioan antzemandako zenbait akats zuzen zezaten, hilabeteko epean, hartara Erregistroan inskripzioa gauzatu ahal izateko (2008ko ekainaren 14an bidalitako idazkia).

Hirugarrena. 2008ko abuztuaren 20an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan eskabide bat aurkeztu zuen Ramón Martiarena Bergaretxe «Kirolgi Fundazioaren» izenean eta ordez. Idazki horren bidez, honako agiriak aurkeztu zituen:

Donostian, 2008ko abuztuaren 1ean, Ramón Martiarena Bergaretxe Fundazioaren Patronatuko idazkaria emandako ziurtagiria, hain justu ere egungo lehendakariaren onirizpena zuena, eta bat zetorrena «Kirolgi Fundazioaren» estatutuak aldatzeko, 2007ko martxoaren 2an, Fundazioko Patronatuak hartutako erabakiarekin.

Donostiako «Kirolgi Fundazioaren» estatutuen aldaketaren eskritura publikoaren kopia baimendua, zehazki, Donostian, 2008ko abuztuaren 13an, José Carlos Arnedo Ruiz jaunak, Iruñako Elkargoko notario denak, emandakoa (protokolo zenbakia: 2.705). Eskritura horretan jaso egiten da gorago aipatu eskritura publikoa.

Laugarrena. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza honetako zerbitzu teknikoek, espedientea aztertu ostean, ebazpen-proposamena egin dute.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioen estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago arau hauetan: lehendakariak maiatzaren 8an Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e artikuluan, batetik, eta bestetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Fundazioen Babeslaritzak estatutuen aldaketa onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aldaketa hori inskribatzeko espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 31. artikuluan aurreikusitako betekizunak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 40. eta 62. artikuluetan zehaztutakoak ere. Hori aplikatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankorrari jarraituz.

Hirugarrena. Fundazioen estatutuetako aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Lehenengoa. «Kirolgi Fundazioaren» estatutuetako 1., 5., 12., 14., 17., 25., 32. eta 33. artikuluen aldaketa onartzea, zehazki, 2007ko martxoaren 2an, Fundazioaren Patronatuak erabaki bezala.

Bigarrena. Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, fundazioaren erabakiak publiko egiteari buruzko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Donostian, 2007ko maiatzaren 8an, José Carlos Arnedo Ruiz Iruñako Elkargoko notarioaren aurrean gauzatu zen eskritura hori (2.682 protokolo zenbakia: 2.705), eta aldatua izan zen, 2008ko abuztuaren 13an, Donostian, notarioaren aurrean emandako eskrituraren bitartez (protokolo zenbakia: 2.705).

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 6a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.