Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2852
  • Xedapen-zk.: 629
  • Xedapen-data: 2009/12/22
  • Argitaratze-data: 2010/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira ondoko dekretuaren testuan, 2009ko abenduaren 30eko EHAAn (250. zk.) argitaratutakoan: 629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok.

2.A) artikuluan, 2009/6786 (5) orrialdean, euskarazko testuan honakoa esaten den lekuan:

  1. Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza,

    Honako hau esan behar da:

  1. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza.

2.B) artikuluan, 2009/9786 (5) orrialdean, honakoa esaten den lekuan:

  1. Izurri-hilkariei buruzko Arautegia Garatu eta aplikatzeko Batzorde Teknikoa,

    Honako hau esan behar da:

  1. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.

Azkenik, 2009/6786 (6), honako paragrafoa kendu egiten da:

  1. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren abenduaren 29ko 10/2006 Legearen bidez sortua.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.