Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

600/2009 DEKRETUA, 2009ko azaroaren 17koa, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6636
  • Xedapen-zk.: 600
  • Xedapen-data: 2009/11/17
  • Argitaratze-data: 2009/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea eman zen, hartara, Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari jokoaren esparruan uzten dion eskumen esklusiboa garatzeko. Eskumen horrek ahalmena ematen dio Gobernuari artikulu horretan ezarri diren garapeneko eta gauzatzeko xedapenak egiteko.

Eskumen hori baliatuz, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako bestelako sistema eta instalazioen araudia onartzen duena. Dekretu horri zenbait moldaketa egin zaizkio, hura egungo gizarteko egoerara egokitzeko.

Jokoaren sektorea etengabe bilakatzen ari da, teknologian etengabeko aurrerapenak baitaude. Bestalde, gai horretako erregelamendua nahiko sakabanatuta dago, eta gainera, denbora luzea igaro da aurreko Erregelamendua onartu zenetik. Horiek hala, beharrezkoa da gai horretako araudia markatuko duen testu bateratua onartzea.

Denbora luzea igaro da, eta tarte horretan aipatu arauak argi utzi du joko-makina eta sistemen azpisektorea arautzeko lanabes eraginkorra dela. Alabaina, testua halabeharrez berrikusi behar da, hartara gizarteko erabilera berrietara eta teknologia berrietara egokitu ahal izateko. Horretarako, teknologiako berrikuntzak txertatu beharko dira, bai eta joko-aukera berriak ere. Halaber, sektore interesatu desberdinek eginiko eskaerak ere aintzat hartu beharko dira.

Era berean, Erregelamendu honetan jokalarien eskubideak babesten dira, joko arduratsua bultzatzen da eta hark zer nolako oinarriak izan behar dituen azaltzen da. Horretarako, informazio eta hezkuntza-kanpainak egin behar direla ezartzen du Erregelamenduak, eta mendekotasunezko jokabideetan espezializatutako elkarteekin kolaboratu behar dela; hartara, jokoak jokalari jakin batzuengan izan ditzakeen eragin kaltegarriak prebenitze aldera.

Makinen Erregelamenduak eremu zabala du, era askotako sektoreei eragiten baitie; hala nola ostalaritzako makinen ustiapenari, joko-aretoei, bingo-aretoei, jokorako kasinoei eta apustu-enpresa berriei. Horiek hala, sektore bakoitzeko zehaztasunen arabera, beharrezko modalitate guztiak hartu beharko dira aintzat.

Berrikuntza nagusien artean, aipatzekoak dira joko-makinen ezaugarri teknikoetan txertatutako moldaketak, bai eta A eta B motako makinen artean beste azpimultzo batzuk bereiztea ere: horien artean nabarmentzekoak dira, batetik, BM postu anitzeko makina, programa bakarrarekin pertsona batek baino gehiagok parte hartzeko aukera ematen duena bakoitzak bere kabuz, elkarrekin edo aldi berean; bestetik, BC erako makinak, programa bakarrarekin bi jokalarik elkarrekin aldi berean lehiatzeko aukera ematen dutenak, eta azkenik, BG erakoak, bideo-seinaleez edo antzekoez kontrolatutako pantailekin bingo-aretoetan kartoien bidez egin ohi diren jokoak elektronikoki egiteko aukera baino ematen ez dutenak. Autonomia Erkidegoko joko-establezimenduetan jarritako makinen arteko konexioak egiteko aukera ere ezarri da. Horretarako, interkonexio-zerbitzuak ematen dituzten enpresak sortu dira, zeinak Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatu beharko baitira.

Halaber, Entsegu Laborategiak eta Ikuskapen Entitateak arautu dira, bai eta joko-makinen informazio-sustapenak ere, eta B erako makinen eskaintza planifikatu da, eta fidantzen erregimena eguneratu, besteak beste.

Garrantzitsua da ezarritako araudia nabarmentzea, hartara ostalaritzako lokaletan zein joko-aretoetan zer nolako joko-makinak eskainiko diren planifikatzeko. Indarrean dagoen Jokoa Arautzeko Legeak ezarritakoari jarraituz, makina kopuruak denbora-muga batez zehaztu dira, makinak kontrolik gabe ez ugaritzeko beharrezko neurriak ezarri, eta parekotasun eta berdintasun-irizpideak hartu dira aintzat ustiapen-baimen berriak esleitzerakoan.

Azkenik, xedapen honek jarraian adierazitako arauetan ezarritako informazio-prozedura igaro du, arau eta erregelamendu teknikoen gainekoa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 22ko 98/34/EE Direktiba, uztailaren 20ko 98/48/EE Direktibak aldatua, eta uztailaren 31ko 1337/1999 Errege Dekretua, erregelamendu teknikoen eta informazio-gizartearen zerbitzuekin lotutako erregelamenduen proiektuak Europako Batzordeari jakinarazteari buruzkoa.

Ondorioz, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2009ko azaroaren 17ko saioan aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honakoa

Lehenengoa. Urriaren 4ko 380/1994 Dekretuak onartutako joko-areto eta jolas-aretoen Erregelamenduaren bigarren paragrafoko 2.2 artikulua aldatzen da, eta honela gelditzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoko joko-areto guztietan ezingo dira B motako 2.500 ustiapen-baimen baino gehiago eman»

Bigarrena. Joko-areto eta Jolas-aretoen Erregelamendua onartzen duen urriaren 4ko 380/1994 Dekretuari beste seigarren kapitulu bat gehitu zaio, hauxe:

  1. Ziber aretoak jolas-aretoak dira, baina haietan, informatika edo telematika-elementu edo euskarriak baino ez dira instalatu edo ustiatzen, eta erabiltzaileari elementu horiek erabiltzeko edo haiekin jolasteko tarte bat eskaintzen diote, diru truke. Sare lokaleko zerbitzari batera konektatuta daude, edo behar bezala baimendutako sare lokal batera, edo urruneko konexiorako sare informatiko edo telematikoak edo satelite bidezkoak erabiltzen dituzte.

    Fatxadan kartel, errotulu edo antzekorik jartzen bada, lokalaren izendapen generikoak Ziber hitza eduki beharko du, eta Sareko jolasak hitzak aipatu beharko ditu, lokal horretan zer nolako jarduerak eskaintzen diren jakinarazteko.

  2. Halaber, jarduera horiek baimendutako beste jolas-areto batzuetan ere egin ahal izango dira, baldin eta haien titularrek A motako enpresa operadorearen baimena badute, edo joko-enpresarena, betiere atal honetan ezarritako homologazio-baldintzak betetzen badira. Horrelakoetan, jolas-aretoaren izendapenari beste bat gehitu ahal izango zaio, era horretako jolasen ingurukoa.

  3. Ziber aretoei ezar dakiekeen araubidea jolas-aretoen berbera da, baina hurrengo artikuluetan aipatuko diren berezitasunak ditu.

  1. Ziber aretoen enpresa titularrek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren nahitaezko baimena izan beharko dute aldez aurretik, eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatu beharko dute, dagokien atalean. Horretarako, joko-areto eta jolas-aretoen Erregelamendu honetako 4., 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  2. Erregelamendu honek aipatzen dituen inskripzio eta baimenak eskuratzeko, 3.000 euroko fidantza ordaindu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian, eta horretarako Joko-areto eta Jolas-aretoen Erregelamendu honetako 13. artikuluak ezarritakoari jarraituko zaio.

  3. Areto Enpresen Erregistroan izena eman nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek eskabide-idatzia aurkeztuko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluak ezarritakoari jarraituz, Herrizaingoko sailburuaren Aginduz ezarritako eskabide-ereduak errespetatuz, eta honako agiriez lagunduta, betiere:

    1. Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo pertsona atzerritarra bada, haren baliokidea; pertsona juridikoen kasuan, Administrazio Kontseiluko kideena, administratzaileena eta bazkideena. Horrekin batera, haien ahalmena egiaztatzeko agiriaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza aurkeztu beharko da, eta horrez gain, sozietatearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza ere bai, Merkataritza Erregistroko inskripzioaren egiaztagiriarekin batera.

    2. Xedapen Gehigarri honetako 3. paragrafoko a) idatz-zatian aipatutako pertsonei buruz Administrazio eskudunak igorritako egiaztagiria aurkeztu beharko da, eta agiri horrek ziurtatu egin beharko du baimena emango den egunaren aurreko bost urteetan pertsona horiek ez dituztela faltsutze-delituengatik edo jabetzaren edo Ogasun Publikoaren aurkako delituengatik epai irmo bidez kondenatu.

      Sozietateko kide den administratzaile, bazkide edo partaideren batek Europar Batasunean edo Espainiako Estatuan egoitza badu, Zigortu eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiko ziurtagiriaren agiri baliokidea aurkeztu beharko du, egoitza duen herrialdean horretarako eskuduntza duen aginteak igorria. Agiri horrek ziurtatu egin beharko du baimena eskatu den egunaren aurreko bost urteetan pertsona hori ez dutela epai irmo bidez faltsutze-delituengatik edo jabetzaren edo ogasun publikoaren aurkako delituengatik kondenatu.

      Alabaina, erakunde ebazleak aipatutako Erregistroari dagozkion ziurtagiriak bildu ahal izango ditu, hartara aurreko paragrafoan aipatutakoa betetzen dela egiaztatu ahal izateko.

    3. Xedapen Gehigarri honen a) idatz-zatiko 3. paragrafoan aipatutako pertsonen aitorpena, adierazten duena ez daudela azaroko 4/1991 Legearen 19. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan azaldutako egoeretan.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 3.000 euroko fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria.

    5. Ziber aretoa jarri nahi den lokalean jarduera hori gauzatzeko aukerarik badagoen argitzen duen agiria, kasu bakoitzari dagokion Udalak igorria.

  1. Sistema edo instalazioen bitartez, ziber aretoetan saririk gabeko jolasak antolatu eta ustiatzeko, sistema edo instalazio horiek homologatu egin beharko dira, Joko-makina eta sistemen Erregelamenduak ezarritakoari jarraituz.

  2. Homologazio-eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira, arauz eska daitezkeen gainerako agiriez aparte, jolasen deskripzioa, jolasean inolako apusturik ez sartzeko eta inolako saririk ez emateko konpromisoa justifikatzeko txostena, eta haurtzaro edo gazteriako heziketa kaltetu dezaketen edo indarrean dagoen araudiak debekatzen dituen irudi edo soinuak erabiltzea edo jarduerak egitea eragozteko egokitutako baliabideak azaltzeko txostena.

Hirugarrena. 1. Jolas-aretoetarako ustiapen-baimen berriak, Lehen Xedapen Gehigarrian aipatutako plangintzatik datozenak, hurrengo irizpideen arabera esleituko dira:

  1. Zazpiehun ustiapen-baimen ostalaritzako establezimendu publikoetan, dantzalekuetan, dantza-aretoetan eta diskoteketan instalatutako B motako makinetatik aterako dira. Baimen horietako bi trukatu ahal izango dira joko-aretoetako B motako makinak ustiatzeko baimen bakarraren truke.

  2. Hirurehun ustiapen-baimen esleituko dira joko-aretoen titular diren enpresen artean.

    1. Ustiapen-baimenak prozedura honen arabera esleituko dira:

      1. Dekretu hau indarrean sartzen denetik hasita, bi hilabeteko epean, B motako joko-makinen operadore diren enpresek eta joko-aretoetako titular izanik interesa duten enpresariek truke-eskabidea egin dezakete ostalaritza-baimenetarako, edo joko-aretoen titularren kasuan, baimenen esleipenerako, baldin eta gehienez bi hilabeteren buruan alta eman nahi badute, edo aipatutako epean ireki beharreko areto berrietarako eskaera egin behar badute.

      2. Baimenak esleitzeko, eta adierazitako epea agortutakoan, joko-aretoen titular diren enpresari interesatuek aurkeztutako eskaeren sarrera-ordenari jarraituko zaio zorrozki. Eskaerak eman daitezkeen baimenak baino gehiago badira, zozketa egingo da, eta baimenak banan-banan esleituko dira, guztiak banatu arte, eskaera horien arabera.

    2. Joko-aretoetako B motako makinei dagozkien ustiapen-baimenak, aurreko zenbakian ezarritako prozeduran esleitu ez direnak, eskatzen dituzten enpresei esleituko zaizkie, Xedapen honetako 1.a) paragrafoan ezarritako irizpidearekin bat etorriz, ustiapen-baimenak trukatuta.

    3. Prozedura horren bitartez eskuratutako baimenak ezingo dira eskualdatu harik eta baimen-datatik gutxienez bi urte igaro arte, xedapen honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

      Joko-aretoaren titularra B motako makinen operadore ez denean baino ezingo ditu eskualdatu esleitutako ustiapen-baimenak, eta baimen horiek bera titular duen joko-areto baterako baimenduta egon beharko dute. Eskualdatzeko ahalmenak denbora-muga jakin bat izango du: aurreko paragrafoan zehaztutakoa.

      Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Apustuen Erregelamenduko 26.7 artikulua, apirilaren 19ko 95/2005 Dekretuak onartua, aldatu da, eta modu honetan idatzia gelditu da:

      Halaber, bingo eta kasinoak apustu-areto gisa antolatu ahal izango dira, betiere gutxienez 35 metro koadroko azalera badute. Alabaina, horrek ez die eragingo areto horietan baimendutako jardueretarako eskatzen diren gutxieneko azalera erabilgarriei, haiek ere artikulu honetako 4. paragrafoko a), b) eta e) idatz-zatietan zehaztutakoa bete beharko baitute.

  1. Dekretu hau indarrean sartzean, xedapen hauek indargabetuta geldituko dira:

    1. Abenduaren 24ko 308/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta bestelako joko-sistema eta instalazioen erregelamendua onartzen duena.

    2. Azaroaren 11ko 252/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makina, makina laguntzaile eta bestelako joko-sistema eta instalazioen Erregelamendua onartzen duen Dekretua zuzendu eta zati batean aldatzen duena.

    3. Otsailaren 8ko 25/2000 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta bestelako joko-sistema eta instalazioen Erregelamendua onartzen duen Dekretua bigarren aldiz moldatzen duena.

    4. Uztailaren 22ko 176/2003 Dekretua, Euskadin B motako makinen eskaintza planifikatzen duena.

  2. Halaber, Dekretu honetan ezartzen denaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabeturik gelditzen dira.

Lehenengoa. Herrizaingoko sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu hau garatu eta egikaritzeko behar diren xedapenak egiteko eta, bereziki, joko-makina eta sistemak homologatzeko behar diren baldintza eta betekizun teknikoak garatzeko. Horretarako, merkatuaren bilakaera aintzat hartu beharko du, bai eta etengabeko teknologia-berrikuntza ere. Baliabide telematikoen bidez ikuskapena erregulatzeko ahalmena ere ematen zaio.

Bigarrena. Herrizaingoko sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honen bidez onartzen den Erregelamenduan arautzen diren fidantzen zenbatekoa aldian behin eguneratzeko, Kontsumoko Prezioen Indizeak duen bilakaera aintzat hartuta.

Hirugarrena. Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 17an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan joko-makinen, makina laguntzaileen eta joko-sistemen bidez garatzen den jokoa arautzea da Erregelamendu honen xedea.

  2. Jokorako erabiltzen diren makina, tresna, aparatu, elementu eta sistemek halabeharrez bete behar dituzte Erregelamendu honek ezartzen dituen betebeharrak.

  3. Halaber, Erregelamendu honek ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte, ezarritako baldintzetan eta halabeharrez, honakoek: joko-makinak, makina laguntzaileak eta joko-sistemak fabrikatu, merkaturatu, instalatu edo ustiatzearekin lotutako enpresa eta establezimenduetako jarduerek; horiez gain, homologazio, egiaztatze, kontrol eta ikuskatze-prozesuetan parte hartzen duten entsegu-laborategi eta ikuskatze-erakundeek eta laguntza teknikoa eta interkonexio-sistemak eskaintzen dituzten enpresek.

  4. Makina hauei ez zaizkie Erregelamendu honetako xedapenak ezarriko:

    1. Prezio baten truke zerbait saltzea helburu duten joko-makina eta sistemak; hots, eskainitako produktua lortzeko edo produktu horren osagarri gisa zori, apustu edo jokorik erabiltzen ez duten makina eta sistemak.

    2. Animalia edo ibilgailuen mugimenduak imitatzen dituzten makinak eta, horiez gain, dituzten izaera edo elementuengatik, haurrentzako baino ez direnak.

    3. Irudiak edo musika erreproduzitzea helburu duten makinak.

    4. Lehiarako edo kirolerako makina edo aparailuak, eskuzkoak zein mekanikoak; hala nola mahai-futbolak, billarrak, mahai-tenisa, dardoak, bola-jokoak, saski-baloi jokoak, eta antzekoak.

      b), c) eta d) idatz-zatietan aipatzen direnetatik, jokorako hautazko osagarri edo lagungarri gisa osagai elektronikoak dituztenak.

  1. Makinen araubide juridikorako, sailkapen hau ezartzen da:

    1. Joko-makinak:

      A motakoa, edo jolasa.

      B motakoa edo jolasa, sari programatuduna.

      C motakoa edo zorizkoa.

      1. Makina laguntzaileak:

        Boleto eta loterienak.

        Zorizko konbinazioenak.

        Apustuenak.

      2. Joko-sistemak.

        1. Joko-makinak dira diru truke edo ordainketa-modu baliokideen bitartez erabiltzaileari aparatua denbora-tarte batez erabiltzeko aukera ematen diotenak; eskuzkoak zein automatikoak izan daitezke eta kasu batzuetan hainbat motatako sariak lortzeko aukera ematen diote: esku-dirutan, espezietan, zerbitzutan edo horiekin trukatzeko moduko beste edozein produktutan ordaindutakoak.

        2. Makina laguntzaileak dira, diru truke edo bestelako ordainketa-modu baliokideen bitartez erabiltzaileari, jokorako osagarri gisa, indarrean dagoen Jokoen Katalogoan agertzen diren beste modalitateetan parte hartzeko aukera ematen diotenak.

        3. Joko-sistemak dira diru truke edo ordainketa-modu baliokideen bitartez, erabiltzaileari Katalogoan agertzen den edozein joko-modalitatetan parte hartzeko aukera ematen dioten bestelako elementu edo euskarri informatiko edo telematikoak. Elementu horiek elkarri konektatuta egon daitezke, sare lokaleko zerbitzari baten bidez, behar bezala baimendutako sare lokal batera, edo informatika, telematika, satelite edo urruneko komunikazio edo konexiorako beste edozein baliabidez osatutako sareetara.

      1. Administrazioa arduratuko da jokalarien eskubideak babesteaz, eta joko arduratsua bultzatuko du. Joko arduratsutzat hartzen da jokalariak jakitun izanik, bere borondatea behartu gabe, bere erabakiz eta parametro osasungarrien barruan jardun dezan bultzatzeko hartzen diren araudi eta informazio-neurriak.

      2. Administrazioak joko arduratsua bultzatzeko prebentzio eta hezkuntza-kanpainak sustatu eta abian jarriko ditu.

      3. Mendekotasun-jokabideak tratatzeko, laguntza eta kolaborazio-programetan diharduten elkarteekin kolaboratuko du Administrazioak.

      1. Jolas-makinak instalatuta dituzten establezimenduetan eta joko-establezimenduetan jendaurrean eta begi bistan jarri beharko da joko arduratsuaren oinarri-aitorpena, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako testu eta formatuari jarraituz.

      2. Joko arduratsuak oinarri hauek izango ditu, besteak beste:

        1. Jokoa aisialdi modu bat da.

        2. Jokoa jarduera soziala da.

        3. Jokoak mendekotasuna ekar dezake.

        4. Ezin da jokotik bizi.

      1. ATALA

      A MOTAKO MAKINAK, EDO JOLAS-MAKINAK

      1. A motako makinak edo jolas-makinak denbora-pasa hutsa dira, eta prezio baten truke aldez aurretik kontrolatu edo programatutako erabilera edo jolas-denbora bat eskaintzen dute.

        Makina horiek beste pizgarri batzuk ere eskain ditzakete; hala nola partidaren zenbatekoa itzultzea dirutan edo espezietan, edo edozein motatako ondasunekin trukatzeko moduko fitxetan, edo partida bera luzatzeko aukera, edo hasierako prezio berean partida gehiago lortzeko aukera.

      2. A motako makinen kategorian azpimultzo berezi hauek daude:

        1. Funtzio anitzeko makinak edo AM izenekoak: euskarri solidarioa dute, bideo-pantaila edo euskarri fisiko edo analogo bat, mekanismoak eta joko-aginteak, hartara programa bat ordezkatu bitartean edo xafla elektroniko edo euskarri informatiko bat aldatu bitartean jokoz aldatu ahal izateko.

        2. Erredentzio-makinak edo AR izenekoak: erabiltzailearen trebetasuna gorabehera, makina erabili edo jolasteko denbora bat lortzeaz gain txartelak, fitxak edo antzeko elementuak irabazteko aukera ematen dute, eta horiek metatu eta trukatu egin daitezke. Erabiltzaileek irabaz daitezkeen ondasunen balioa ezagutzen dute eta aldez aurretik ezarrita dago. Ondasun horien diruzko balioa ez da izango haiek lortzeko gutxienez jokatu behar diren partiden prezioa baino altuagoa.

        3. Errealitate birtualeko jolas-makinak, simulaziokoak edo analogoak, edo AV izenekoak, betiere erabiltzaileak jolasetan modu aktiboan parte hartzen badu.

        4. ASI izenekoak, joko-sistemetan integratutako jolas-makinak. Sistema horiek jolas-erabilerarako baimena dute aldez aurretik, eta erabiltzaileari, prezio baten truke, erabilera edo jolas-denbora bat ematen diote. Halaber, edozein joko-modalitatetan parte hartzeko aukera ematen diote, sistemaren funtzio nagusi zein osagarri gisa.

      3. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz, A motako makinek bete beharreko zehaztapen teknikoak eta eduki beharko dituzten gailu tekniko eta segurtasun-mekanismoak zehaztu ahal izango dira. Zehaztapen horiek halabeharrez bete beharko dira modeloa homologatzeko eta makina ustiatzeko.

        2. ATALA

        B MOTAKO MAKINAK, EDO SARIDUN JOLAS-MAKINAK

      1. Erregelamendu honetan ezarritako ezaugarri eta mugen arabera, B motako makinak edo sari programatudun jolas-makinak dira prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diotenak eta, kasu batzuetan, esku-diruzko saria ematen diotenak.

      2. B motako makinen kategorian azpimultzo berezi hauek daude:

        1. BM makinak edo postu anitzekoak: programa bakarrarekin eta altzari bakarra izanik, pertsona batek baino gehiagok parte hartzeko aukera ematen dute. Bakoitza bere aldetik, elkarrekin edo aldi berean jolastu ahal izango dira, eta makina bakarrari dagokion saria ematen dute.

        2. BC makinak edo partekatuak: programa bakarrarekin eta altzari bakarra izanik, elkarrekin eta aldi berean jolasten diren bi pertsonei elkarrekin lehiatzeko aukera ematen die, eta makina bakarrari dagokion saria ematen dute.

        3. BS motako makinak, edo sari berezidun jolas-makinak: joko-aretoak ez diren lokaletan instala daitezkeen B motako makinak baino sari handiagoak eskaini ahal izango dituzte, eta joko-aretoetan, bingoetan eta kasinoetan baino ezingo dira instalatu. Makina horien aurreko aldean, bideo-pantailan edo antzeko euskarri fisiko batean hauxe adierazi beharko da argi eta garbi: joko-aretoetarako makina berezia.

    1. «BG» motako makinak, edo bingo-aretoetarako sari berezidun jolas-makinak: bingo jokorako txartel fisiko edo birtualen bitartez jolastu ohi diren jokoen antzekoak baino ezingo dituzte eskaini elektronikoki, eta gainerako «B» motako makinek baino sari handiagoak eman ahal izango dituzte, erabiltzaileek apustu egindakoaren proportzioan, edo aldez aurretik ezarritako sari-programaren arabera. Makina horietan, jokoa bideo-seinalez edo antzeko modu batez kontrolatutako pantailak erabiliz garatu ahal izango da, eta inola ere ezingo da kartoi edo euskarri fisikorik banatu informatikoki garatutako jokorako, aretoko langileek parte hartzen ez badute.

  1. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz, «B» motako makinek bete beharreko baldintzak eta jokorako mugak zehaztu ahal izango dira, eta eduki beharko dituzten zehaztapen tekniko, gailu tekniko eta segurtasun-mekanismoak. Zehaztapen horiek halabeharrez bete beharko dira modeloa homologatzeko eta makina ustiatzeko.

  2. Agindu horretan ondokoa finkatu beharko da, gutxienez:

    1. Jokoaren mugak: hala nola partidaren gehieneko prezioa, aldi berean gehienez zenbat partida egin daitezkeen, partida sinpleetan edo aldi bereko partidetan gehienez zenbateko saria jaso daitekeen; ondoz ondoko partida-ziklo jakin bat betetzean, sari gisa itzuli beharreko gutxieneko ehunekoa; denbora jakin batean gehienez zenbat partida joka daitekeen eta partidaren batez besteko iraupena.

    2. Kreditu eta ordainketen sistema. Nahitaezkoa izango da diru-metaketarako kontagailu espezifikoak edukitzea, hala nola sarrera-kredituetarako, ezartzen diren metatze-mugetarako, eta hala badagokio, erreserbako kontagailu gehigarriak.

    3. Makinek jolasa eragozteko blokeatze-mekanismoa izan beharko dute nahitaez, ordainketa behar bezala egiten ez den kasuetarako.

    4. Makinan zer nolako informazioa jarri beharko den idatziz, modu grafiko eta ikusgarrian; informazio horrek joko-arauak azalduko ditu, erabiltzailearen babesa eta joko-debekuak.

    5. Kasu bakoitzean beharrezko diren segurtasun-mekanismoak.

  1. Sariak legezko erabilerarako dirutan ordaindu beharko dira nahitaez, eta makinak eman beharko ditu.

  2. Hala ere, joko-establezimenduetan ezarritako makinen sariak baimendutako legezko edozein bide erabiliz ordaindu ahal izango dira. Halaber, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak txartelak edo ordaintzeko eta dirua itzultzeko euskarri fisiko edo elektronikoak erabiltzeko baimena eman ahal izango du, eta euskarri horiek aurretiaz eskuratu ahal izango dira establezimenduetan bertan.

  3. Ordainketa behar bezala egiten ez bada, jokoa etengo duen blokeatze-mekanismoa izan beharko dute makinek.

  4. Konbinaketa irabazlea lortzen denean, makinaren aurrealdea argituko da edo, bestela, ondo nabarmen geratuko da sari hori lortu dela.

Makinen aurrealdean edo bideo-pantailan hauxe agertuko da idatziz, modu grafiko eta ikusgarrian:

Joko-arauak.

Konbinaketa irabazleen deskripzioa.

Makinak zer nolako txanponak, fitxak, txartelak edo euskarri fisiko edo elektronikoak onartzen dituen.

Partida bakoitzari dagozkion sarien zenbatekoa.

Sarietan itzuli beharreko gutxieneko ehunekoa.

Adin txikikoek debekatua dutela makina erabiltzea. Horrez gain, jokoan aritzeak mendekotasuna ekar dezakeela ohartarazi beharko da.

3. ATALA

«C» MOTAKO MAKINAK

Erregelamendu honetan ezarritako ezaugarri eta mugen arabera, «B» motako makinak edo zorizko makinak dira prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diotenak eta, kasu batzuetan, zoriaren araberako esku-diruzko saria ematen diotenak.

  1. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz, «C» motako makinek bete beharreko baldintzak eta jokorako mugak zehaztu ahal izango dira, eta eduki beharko dituzten zehaztapen tekniko, gailu tekniko eta segurtasun-mekanismoak. Zehaztapen horiek halabeharrez bete beharko dira modeloa homologatzeko eta makina ustiatzeko.

  2. Agindu horretan ondokoa finkatu beharko da, gutxienez:

    1. Jokoaren mugak: hala nola partidaren gehieneko prezioa, aldi berean gehienez zenbat partida egin daitezkeen, partida sinpleetan edo aldi bereko partidetan gehienez zenbateko saria jaso daitekeen; jokaldi-serie estatistiko bat betetzean, sarietan itzuli beharreko gutxieneko ehunekoa. Azken horretarako, guztira zenbat konbinaketa dauden eta partidak batez beste zenbat irauten duen hartuko da kontuan.

    2. Kreditu eta ordainketen sistema. Nahitaezkoa izango da diru-metaketarako kontagailu espezifikoak edukitzea, hala nola sarrera-kredituetarako, ezartzen diren metatze-mugetarako, eta hala badagokio, erreserbako kontagailu gehigarriak; ordainketa erreserbatzeko gordailua, irabazien gordailua; argi eta soinu-mekanismo ohartarazleak.

    3. Makinek jolasa eragozteko blokeatze-mekanismoa izan beharko dute nahitaez, ordainketa behar bezala egiten ez den kasuetarako.

    4. Makinan zer nolako informazioa jarri beharko den idatziz, modu grafiko eta ikusgarrian; informazio horrek joko-arauak azalduko ditu, erabiltzailearen babesa eta joko-debekuak.

    5. Kasu bakoitzean beharrezkoak diren segurtasun-mekanismoak.

  3. «C» motako makinak edo zorizkoak homologatu ahal izango dira baldin eta jokatutako kopuruen ehuneko bat metatzeko aukera ematen badute, hartara sari gehigarri progresiboak osatzeko. Sari horiek modelo bakoitzerako espezifikoak izango diren konbinaketen bitartez eskuratu ahal izango dira.

  4. Makinetan sarrerako kreditu gisa dirua metatzeko kontagailu espezifikoak instalatzea ez da nahitaezkoa izango baldin eta establezimenduak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak aurretiaz baimendutako eta makinekin konektatutako sistema informatiko nagusia badu, eta sistema informatiko horretan erregistratuta gelditzen badira, gutxienez, artikulu honetan aipatutako makinetako banakako kontagailuetan erregistratzen diren eragiketa berak.

  1. Sariak legezko dirutan eman behar dira. Nolanahi ere, fitxak, txartelak edo ordaindu eta dirua itzultzeko bestelako euskarri fisiko edo elektronikoak erabiltzeko baimena eman bada, sariak modu horretan eman ahal izango dira, eta joko-aretoan bertan legezko diruz edo bestelako legezko ordainketa-moduez trukatu beharko dira. Horrek ez du ekarriko inolako gasturik saria lortu duen pertsonarentzako.

  2. Legezko dirua erabili ordez, fitxak, aurretiazko ordainketarako txartel magnetikoak edota ordaindu edo dirua itzultzeko bestelako euskarri fisiko edo elektronikoak erabili ahal izango dira, baina joko-establezimenduetan baino ez. Aldez aurretik erosi ahal izango dira establezimenduan bertan.

    Makinek adierazle argitsu bat eduki beharko dute makinak dirua, fitxak, txartelak edo euskarri fisiko edo elektronikoa onartu duela jakinarazteko eta, hala dagokion kasuetan, apustua onartu dela adierazteko.

  3. Saria osatzen duten txanponen bolumena sariak ordaintzeko erreserba-gordailuaren edukiera baino handiagoa bada edo makinaren saria apustuak eta ordainketak egiteko erabilitako unitatearen zatikia bada, salako langileak eskuz ordaindu ahal izango dizkio apustuak erabiltzaileari (halakoetan, makinek argi edo soinu-ohartarazle bat izan beharko dute, zeina besterik gabe aktibatuko baita erabiltzaileak sari hori eskuratzen duenean).

  4. Ordainketa behar bezala egiten ez bada, jokoa etengo duen blokeatze-mekanismoa izan beharko dute makinek.

  5. Konbinaketa irabazlea lortzen denean, makinaren aurrealdea argituko da edo, bestela, ondo nabarmen geratuko da sari hori lortu dela.

    4. ATALA

    INTERKONEXIO-SISTEMAK

  1. Saridun jolas-makinak eta zori-makinak aldi berean elkarri konektatuta egoteko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak aurretiaz baimendu beharko du. Baimen hori emateko aintzat hartu beharko dira, batetik, Erregelamendu honetan ezarritako baldintzak eta bestetik, interkonexio-sistemek, aurretiaz homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian erregistratuta egoteaz gain, bete beharreko baldintza, zehaztapen tekniko eta segurtasun-mekanismoak zehazteko Herrizaingoko sailburuak emango duen Aginduan ezarritakoak.

  2. Edozein kasutan, interkonexio-sistemak unitate nagusi bat izango du Autonomia Erkidegoan, eta unitate horrek bermatuko du interkonexio-sistemak ondo funtzionatzen duela.

  1. «B» motako makinak elkarri konektatuta egon ahal izango dira, establezimendu berean edo Autonomia Erkidegoko hainbat establezimendutan instalatutakoen artean, eta horretarako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Makinen interkonexioari esker gehienez lor daitekeen zenbatekoa ez da izango makina bakoitzak bere aldetik eman behar duen sari-ehunekoa baino txikiagoa.

    2. Elkarri konektatuta dauden makinetako bakoitzean argi eta garbi adierazi beharko da gehienez zenbateko saria eskura daitekeen, eta azaldu beharko da kopuru hori ez dela izango elkarri konektatutako makina bakoitzaren sari-ehunekoa baino txikiagoa.

    3. Elkarri konektatutako makinen bitartez modu guztietara eskura daitekeen gehieneko saria ezingo da izan elkarri konektatutako makina bakoitzaren gehieneko sarien batura baino handiagoa. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz ezarri ahal izango dira horretarako mugak.

    4. Interkonektatutako sistema bakoitzean argibide-panel bat izan beharko da, erabiltzaileek argi eta garbi irakurtzeko modukoa, eta informazio hau jaso beharko du gutxienez: zenbat makina diren eta baimendutako gehieneko saria zenbatekoa den.

    5. Herrizaingoko sailburuaren Agindu bidez emandako gainerako zehaztapen teknikoak.

«C» motako makinak elkarri konektatuta egon ahal izango dira joko-kasino berean, eta Autonomia Erkidegoko hainbat kasinotan instalatutako makinak euren artean konektatuta ere bai; hartara, sari gehigarri bat eskaini ahal izango da, dirutan edo espezietan ordaindutakoa. Sari hori elkarri konektatutako makina guztien gehieneko sarien batura izango da, eta baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Eskura daitezkeen sariak bi motatakoak izan daitezke: apustuak egiteko erabiltzen diren mota berekoak edo «espezietan» ordaindutakoak, erabiltzaileak aldez aurretik ezarritako zenbateko batekin trukatu ahal izango dituenak. Lokalean bertan adierazi beharko da sariaren zenbatekoa eta saria «espezietan» ordainduko dela, berariaz horretarako jarritako errotulu batean, bai eta elkarri konektatutako makina bakoitzean ere.

  2. Elkarri konektatutako makina bakoitzean argi eta garbi adieraziko da hori hala dela. Halaber, erabiltzaile bakoitzak begi bistan izan beharko du uneoro elkarri konektatutako makinek guztira zenbat diru metatu duten.

  3. Hainbat makinetan zoria sortzeko elementu bakarra dagoenean eta makina guztiek hura partekatzen dutenean, makina horiek elkarri konektatzeko baimena eman ahal izango da, nahiz eta elementu hori kanpoan eta makinetatik bereizita egon.

  4. Elkarri konektatutako makinek interkonexiorako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ahal izateko mekanismo edo sarrera espezifiko bat izan beharko dute.

  5. Elkarri konektatutako sistema bakoitzak erabiltzaileek argi eta garbi irakurtzeko moduko argibide-panel bat izan beharko du, eta bertan informazio hauxe jaso, gutxienez: zenbat makina diren eta baimendutako saria zenbatekoa den.

  6. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz emango diren gainerako zehaztapen teknikoak.

  1. Prozedura abiarazteko, interesatuak eskabidea bidali beharko du Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara, eta bertan adierazi beharko du zenbat makina konektatu behar diren, makina bakoitzaren banakako identifikazioa zein den, zein establezimendutan dauden instalatuta, zer nolako interkonexio-sistema edo modeloa erabiliko den, eta lor daitekeen gehieneko saria zenbatekoa den eta zein motatako sariak dauden.

  2. Interkonexio-sistema homologatzeko, laborategi onetsi batek egiaztatu beharko du Erregelamendu honetan eta Herrizaingoko sailburuaren Aginduan hala badagokio ezartzen diren baldintza eta betekizun teknikoak behar bezala betetzen diren.

  3. Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betez.

  4. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

  5. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak prozeduraren instrukzioaren emaitzari erreparatuko dio eskabidea ebazteko, eta bere ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da, Herrizaingoko sailburuordearen aurrean.

  6. Prozedura bat ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa da.

    Epe hori bertan behera utzi ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen diren kasuetan; bereziki, nahitaezkoak eta ebazpenerako funtsezkoak diren txostenak, hala nola entsegu edo froga teknikoak, eskatu behar direnean.

    5. ATALA

    MAKINA LAGUNTZAILEAK

  1. Boleto eta loterien makinak dira aldez aurretik ezarritako prezio baten truke erabiltzaileari boleto, kupoi, billete edo antzeko joko-euskarriak ematen dizkiotenak, edo horiek baliozkotu, erregistratu edo betetzen dituztenak. Makina horien bitartez, kasu batzuetan, dirutan edo espezietan ordaindutako saria eskura daiteke, eta sari hori berehala edo beranduago jaso, jokoaren ezaugarrien arabera.

  2. Makina horiek homologatzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Egin beharreko apustuak eta makinak eman ditzakeen boleto, kupoi, billete eta antzeko joko-euskarrien bidez eskura daitezkeen sariak kasuan kasuko jokoaren araudian zehaztutakoak izango dira.

    2. Erabiltzaileak sartutako dirua metatzeko kontagailu espezifikoa izango dute.

    3. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz aurreikusitako gailuak eduki beharko dituzte.

  1. Zorizko konbinaketen makinak makina laguntzaileak dira, eta sustatu nahi diren produktu edo zerbitzuak erostearen truke, erabiltzaileari aukera ematen diote dirutan edo espezietan ordaindutako sari bat eskuratzeko, zozketaz edo beste joko baten bidez.

  2. Makina horiek homologatzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Ezingo da zozketa edo jokoan diru truke parte hartu, merkataritza-transakzioaren truke baino ez.

    2. Makinak eman ditzakeen sari edo irabaziak makinaren baimenean ezarritakoak izango dira.

    3. Sariak, guztiak ala batzuk, erabiltzailearen aldeko fitxa, puntu edo kredituen bidez eman ahal izango dira, eta horiek ondasunekin trukatu ahal izango dira.

    4. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz aurreikusitako gailuak eduki beharko dituzte, gutxienez.

  1. Apustu-makina laguntzaileak dira Erregelamendu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, erabiltzaileari apustuak egiteko aukera eskaintzen diotenak, edo apustu horiek baliozkotu edo erregistratzekoa, kiroletako edo bestelako ekitaldien emaitzak kontuan hartuta, eta berariazko araudian ezartzen denari jarraituz.

  2. Makina horiek homologatzeko, apustuak erregulatzeko araudian definitzen diren baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Egin beharreko apustu mota eta haien zenbatekoa, eta eskuratu ahal izango diren sariak kasuan kasuko jokoaren baimenean ezarritakoak izango dira.

    2. Herrizaingoko sailburuaren Aginduz aurreikusitako gailuak ere eduki beharko dituzte.

  1. Joko-makinak, makina laguntzaileak eta Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusiko Modeloen atalean aipatzen diren joko-sistemak nahitaez homologatu eta inskribatu behar dira, haiek fabrikatu, ustiatu, merkaturatu eta lokaletan instalatu ahal izateko.

  2. Joko-makinek, makina laguntzaileek eta joko-sistemek CE marka eduki beharko dute, argi gera dadin makina horiek indarrean dagoen araudia betetzen dutela.

  3. Europar Batasuneko Estatu batean fabrikatutako eta legez merkaturatutako joko-makinak, makina laguntzaileak eta Europako Esparru Ekonomikoko Estatuetako bat edo Europar Batasunarekin Aduana Asoziaziorako Akordioa sinatu duen Estatu bat jatorri dutenak eta bertan legez merkaturatu direnak kapitulu honetan deskribatutako prozeduraren bidez homologatu ahal izango dira, betiere makina horien zehaztapen teknikoek Erregelamendu honetako III. Kapituluko baldintzak betetzen badituzte. Halaber, eta hala badagokie, kasuan kasuko Estatuan indarrean diren erregelamenduak bete beharko dituzte, eta aurretiaz proba edo entseguak egin beharko dira, Erregelamendu honek eskatzen dituen ezaugarriak betetzen diren egiaztatzeko; esaterako, ezaugarri teknikoak, funtzionamendua eta zehaztasun, segurtasun, moldatze eta egokitasun-maila.

  1. Joko-makinen, makina laguntzaileen eta joko-sistemen modeloak ezingo dira homologatu, ez eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatu ere, baldin eta pertsonen funtsezko eskubideak urratzen badituzte edo indarrean dagoen araudiak debekatzen baditu. Ezingo da homologatu ez inskribatu, inondik ere, eduki xenofobo, pornografiko edo sexista duen modelorik.

  2. Makinak ezingo dira Jokoaren Erregistro Nagusian «A» motako makina-modelo gisa homologatu ez inskribatu, baldin eta haur edo gazteen heziketa kaltetu dezaketen irudi edo soinuak erabilarazten badituzte, edo halako kaltea ekar dezaketen jarduerak badituzte.

  1. Modeloen Atalean homologatu eta inskripzioa egiteko baimena eskuratzeko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, idatziz. Idazki horrek, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan eskatzen diren betekizunak bete beharko ditu. Ondoko datuak jaso beharko ditu, gutxienez, eskabideak:

    1. Modeloaren izen komertziala eta makinen zer bertsio homologatzea eskatzen den.

    2. Fabrikatzaile edo inportatzailearen izena eta Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion Ataleko erregistro-zenbakia.

    3. Homologazioa zein lurralde(ta)rako eskatzen den.

  2. Homologatu edo inskribatzeko eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, bikoiztuta:

    1. Makina-aurrealdearen bi argazki, koloretan, eta makinaren neurriak.

    2. «A» makinen kasuan, joko(ar)en deskripzioa, eta gainerakoetan, jokoarena eta erabiltzeko moduarena.

    3. Makinaren eta haren sistema elektrikoaren planoak.

    4. Tentsio baxurako indarrean dagoen erregelamendua betetzearen ziurtagiria, elektrikoen isolamendua bermatzen duena.

    5. Bateragarritasun elektromagnetikoaren aitorpena, indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena.

    6. Makinaren eskuliburu teknikoa, makinaren funtzionamendua eta jokoa azaltzen dituena.

    7. Makinak bestelako elementuekin (hala nola, makinak, metatutako sariak bistaratzeko gailuak, kontrolerako gailu zentralak edota bestelako gailu edo mekanismoak) izan ditzakeen interkonexioen xehetasunak eta haien funtzionamendu eta erabilera-protokoloak.

    8. Behar den kasuetan, joko-programen zerrenda, joko-programak zein gailu duen zehaztuz, bai eta haren identifikatze eta egiaztatze-elementuak ere. Ohiz kanpoko prozedura teknikoak erabiltzen badira, homologazio-prozesuan haiek egiaztatzeko baliabideak eskainiko ditu enpresa fabrikatzaile edo inportatzaileak.

      Nolanahi ere, enpresa fabrikatzaileak Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzari azaldu beharko dio joko-programetara eta identifikatze eta egiaztatze-elementuetara bere kabuz nola sartu.

    9. Homologatu nahi den makinaren modeloak indarrean dagoen araudia betetzen duela egiaztatzen duen aitorpena.

    10. Erregelamendu honetako 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz, antolatutako entsegu-laborategiak aldez aurreko entseguen gainean igorritako ziurtagiria.

  3. Aurreko zenbakiko c) eta d) puntuetan adierazitako dokumentuak teknikari eskudunak sinatu beharko ditu, eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatu.

  4. Makinak modu telematikoan ere homologatu eta inskribatu ahal izango dira, garapen-araudian ezarritako prozedurari jarraituz.

  5. Makinak fabrikatu, inportatu eta merkaturatzen dituen enpresak makina horiek modu telematikoz ikuskatu ahal izateko behar den gailua jarri beharko dute joko-makina eta sistemetan, Herrizaingoko sailburuaren Aginduz xedatutakoari jarraituz.

  1. Aurreko artikuluan xedatutakoaz gain, «B» eta «C» motako makinak, makina laguntzaileak eta joko-sistemak homologatu eta inskribatzeko eskabidea egiten duenak azalpen-txostena ere aurkeztu beharko du, eta txosten horretan argibide hauek jaso beharko ditu, besteak beste:

    1. Jokaldi bakunaren prezioa, eta hala badagokio, aldi bereko jokaldiena, bai eta makinak zer nolako apustuak eskaintzen dituen ere.

    2. Makinak zenbateko saria eman dezakeen gehienez, eta horrez aparte, irabazi-planaren deskripzioa, eta sariena; hala nola makinak eman dezakeen «potoa» edo «jackpot»a, eta hura eskuratzeko prozedura.

    3. Sarietan itzuli beharreko ehunekoa zenbatekoa den, eta ehuneko hori kalkulatzeko zenbat partida edo zein ziklo bete behar den.

    4. Makinak sarien ehunekoa aldatu eta ehuneko horren berri emateko mekanismo edo gailurik baduen.

    5. Makinak dituen bestelako mekanismo edo gailuak, eta nola funtzionatzen duten.

    6. Homologatu beharreko joko-programak gordetzen dituzten memoria edo mikroprozesadoreetako erredundantzia ziklikoen kodeak EZK, memoria-batura edo «checksum»ak. Halaber, joko-makina edo sistemei dagozkien MD5 algoritmoak edo mezua laburtzeko algoritmoak eskatu ahal izango dira.

    7. Jokoaren edo jokoen txosten deskriptiboa, makinak nola erabili eta haiekin nola jokatu azaltzen duena.

    8. Joko-programa biltzen duten memoria, mikrokontrolagailu, disko gogor, DVD, software edo bestelako gailu guztietan itsatsita egon beharko duen eta izpi ultramoreei pasatzen utziko ez dien paperezko etiketaren diseinua edo estalkia identifikatzeko modeloa.

    9. Joko-sekuentziaren simulazio baten estatistika-laburpena. Laburpen horretan jaso beharko da, besteak beste, Herrizaingoko sailburuaren Aginduz ezarri den ondoz ondoko jokaldien zikloa. Simulazio horren jatorrizkoa gordailu gisa emango da, formatu digitalean, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzan.

    10. Jokoa gordetzen duen euskarri edo mikroprozesadorearen ale bat. Memoria horiek ordezkatzeko, berriro homologatu beharko dira. Eskatzailea behartuta egongo da Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari memoria-irakurlea doan ematera.

    11. Modeloak duen kontagailu mota homologatuaren deskripzioa.

    12. Hurrengo artikuluak aipatzen dituen aurretiazko entseguen ziurtagiria.

    1. Joko-sistemen kasuan, joko-sistemarekin lotutako joko-elementuen artean egon litezkeen konexioak.

  2. Makinari jokoan eragina duen edozein gailu eransten bazaio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak identifikatu eta eskuratu ahal izateko modukoa izan beharko du. Beharrezkotzat jotzen bada, Administrazioak makinaren iturburu-kodea eskatu ahal izango du.

  3. Programa ordezkatuta edo xafla elektronikoa edo euskarri informatiko bat aldatuta jokoa aldatzeko aukera ematen duten makinen kasuan, mekanismo batez eta jokorako gailuez osatutako euskarri solidarioa inskribatu ahal izango da modelo gisa. Alabaina, Modeloen Atalean behar bezala inskribatutako programa trukagarriak dituzten jokoak baino ezingo dira erabili modelo horietan.

  1. «B» eta «C» motako joko-makinen modeloek, makina laguntzaileek eta joko-sistemek, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak homologatu aurretik, berariaz antolatutako entsegu-laborategietako funtzionamendu eta egiaztatze-entseguak gainditu beharko dituzte, haien joko-ezaugarriak ziurtatzeko.

  2. Entsegu-laborategiek ziurtagiria igorri beharko dute, eta bertan finkatuko da, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak eskatutako formatuan eta zehatz-mehatz, makinaren modeloak dituen ezaugarri eta funtzionamendua behar bezala egokitzen diren Erregelamendu honetan, Herrizaingoko sailburuaren Aginduan eta aurkeztutako dokumentazioan jasotako zehaztapenetan agertzen diren homologazio-betekizunetara.

  3. «A» motako makinen modeloak direnean, jokoen programa osoa eta haren funtzionaltasun guztiak aurkeztu beharko dira dokumentazioarekin batera, dagokien euskarri digitalean CD-ROM, DVD edo antzeko formatuan, bai eta hura irakurtzeko behar den sistema ere; gainera, paperezko euskarrian ere aurkeztu beharko da hori. Hartara, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak egiaztatu ahal izango du inskribatu nahi den modeloak ez dituela urratzen Erregelamendu honetako 21. artikuluko 2. paragrafoan jasotako debekuak, eta Erregelamendu honetan era horretako makinetarako eskatzen diren betekizun eta baldintza tekniko guztiak betetzen dituela.

  1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin eskabidea jaso duenean, modeloa homologatzeari eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeari buruzko ebazpena emateko prozedura bideratuko du.

    Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

    Horretarako, beharrezkotzat jotzen badu, aldez aurreko entsegu osagarriak eskatu ahal izango ditu, eta eskatzaileari eskatu ahal izango dio beharrezko denboraz makinaren prototipoa utz diezaion, bai eta entseguekin lotuta egonik beharrezkoa den gainerako dokumentazioa ere.

    Halaber, entseguak egin ahal izango ditu «A» motako makinekin, eskatzailearen kontura, makinaren funtzionamendu edo ezaugarrien inguruan zalantzarik badago.

  3. Administrazioa arduratuko da aurreko artikuluetan aipatutako dokumentuetan jasotako datuak gordetzeaz.

  1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza prozeduraren instrukzioaren emaitzaz baliatuko da eskabidea ebazteko, eta ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari.

  2. Prozedura bat ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa da.

    Epe hori bertan behera utzi ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen diren kasuetan; bereziki, nahitaezkoak eta ebazpenerako funtsezkoak diren txostenak, hala nola entsegu edo froga teknikoak, eskatu behar direnean.

  1. Jokoaren Erregistro Nagusian homologazioa eta inskripzioa eginda, titularrek joko-makinak eta sistemak fabrikatu, inportatu edo merkaturatzeko eskubidea lortuko dute.

  2. Inskribatutako joko-makina edo sistema baten modeloa inportatu eta fabrikatzeko gaitasuna emateko, emaileak zein hartzaileak Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Komertzializatzaileen Atalean inskribatuta egon beharko dute, eta Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote; hura, nolanahi ere, inskripzioaren titular den emailearekin baino ez da jarriko harremanetan modelo horri dagokionez.

  3. Ez da inskribatuko lehendik inskribatutako modeloen izen berbereko joko-makina edo sistemen modelorik. Inportatzaile desberdinek modelo berbera inskribatzea eskatzen badute, haren izendapenari zifra korrelatibo bat erantsita egingo da inskripzioa Modeloen Atalean. Homologatzeko izapideak erraztu egingo dira ondoz ondoko inportatzaileen kasuan.

    22. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen diren dokumentuetako edukien fede emango du bakarrik Modeloen Atalean inskripzioa egiteak.

  1. Homologatu edo inskribatu den modeloari edozein aldaketa egiteko, aurretiaz baimendu eta inskribatu beharko da, aurreikusitako prozedura orokorrari jarraituz.

  2. Aurretiazko entseguak egitetik salbuetsita daude lehendik homologatuta dauden joko-makinen modeloetako joko-programetan egin diren eta funtsezkoak ez diren aldaketak.

  3. Makinaren joko-programaren aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko baldin eta ez badio eragiten zuzenean ez zeharka joko-programaren parametroei; hala nola partidaren prezioari, itzuli beharreko ehunekoari, jokoaren abiadurari, irabazien planari edota jokoaren garapenak berezko dituen bestelako ezaugarriei.

    Aldaketa ez funtsezkoen eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: jokoaren gaineko txostenaren kopia bat, aldaketa justifikatzeko txosten teknikoa, jokoaren txostena gordetzen duen euskarria, eta aurreko lerroetan aipatutako funtsezko elementuak aldatu ez izanaren idatzizko konpromisoa. Hori guztia ikusita ebatziko du Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak.

  4. Joko-programa berean bi aldiz baino gehiagotan aldaketa ez funtsezkoa egitea eskatzen bada, txosten horren homologazio-entsegua eskatuko da, eta artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako moduan jokatu beharko da.

  1. Joko-makina eta joko-sistemen modeloen inskripzioa ezeztatu egin ahal izango da titularrak hala eskatuta. Horretarako, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak aurretiaz egiaztatu beharko du modelo hori ez dela ustiatzen ari.

  2. Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak modeloaren inskripzioa ezeztatuko du, aurretiaz interesatuari entzunaldia egin ondoren, baldin eta modeloaren inskripzioa emateko kontuan hartu diren ezaugarri guztiak edo batzuk galtzen badira. Alabaina, isunak ere jar litezke.

  3. Halaber, ustiatzeko baimenak indarra galduko du, edozein arrazoi dela medio, enpresa operadore titularraren baimena iraungitzen bada, eta betiere, Erregelamendu honen 61. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa kontuan hartuta.

  4. Ezeztatze horren ondorioz, modeloari dagozkion makinak fabrikatu, inportatu, merkaturatu eta instalatzeko ahalmena galduko da, eta haiek ustiatzeko baimenak automatikoki errebokatuko dira. Hori erabakitzeko ebazpenean ezarriko da makina horien ustiapena erretiratzeko epea, baina epe hori ezingo da inoiz 20 egunetik gorakoa izan.

  1. Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatutako fabrikatzaile edo inportatzaileei baimena eman ahal izango zaie baimendutako lokal publikoetan proba komertzialean dauden joko-makina eta sistemak instalatzeko. Hala ere, Erregelamendu honetako 20. artikuluan eta hurrengoetan joko-makina eta sistemen modeloak homologatu eta inskribatzeari buruz ezartzen dena bete beharko da.

    Baimendutako lokal publikoetan proba komertziala egiteko baimenak ez du emango makina horiek instalatzeko eskubiderik.

  2. Aipatutako proba komertzialak baldintza hauetan egin beharko dira:

    1. Proba komertziala lau hilerako baimendu ahal izango da, eta aldi hori beste hil batez luzatu ahal izango da, baldin eta modeloa fabrikatzaileari egotzi ezineko arrazoi bategatik homologatu ez bada. Modelo bakoitzeko hamar makina instalatu ahal izango dira gehienez.

    2. Proba komertzialean dagoen makina bakoitzak ustiapen-baimena altan duen beste makina bat ordezkatuko du.

    3. Proba komertzialeko makinak instalatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara zuzendu beharreko eskabide-idatzian fabrikatzaileak egiaztatu egin beharko du baimendu beharreko modeloak erregelamenduzko betekizun guztiak betetzen dituela.

    4. Makina horietan argi eta garbi adierazi beharko da homologatu gabeko modeloak direla.

    5. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak entseguak egin ahal izango ditu makina horiekin, hartara gehieneko apustuen eta jokoaren abiaduraren inguruko erregelamenduzko betekizunak eta, oro har, indarrean dagoen araudia betetzen den egiaztatu ahal izateko.

  3. Prozedura hasteko, interesatuak eskabide zioduna zuzendu beharko dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, eta hark, beharrezko egiaztapenak ofizioz egin ondoren, eskaera ebatziko du zioak emanez eta erabiltzaileen eskubideak zaindu beharra kontuan hartuz. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari.

  4. Prozedura bat ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa da.

    Epe hori bertan behera utzi ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen diren kasuetan; bereziki, nahitaezkoak eta ebazpenerako funtsezkoak diren txostenak, hala nola entsegu edo froga teknikoak, eskatu behar direnean.

  1. Homologatu gabeko joko-makinak, makina laguntzaileak eta joko-sistemak jokoaren sektoreko azoka eta erakusketetan erakutsi ahal izateko, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, azoka edo erakusketa egin baino 15 egun lehenago, gutxienez.

  2. Modelo horiek erakusteko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Makina horietan argi eta garbi adierazi beharko da makina homologatuak edo homologatu gabeak diren.

    2. Erakusgai dagoen makinari ezingo zaio eragin legezko txanpon, billete, txartel edo bestelako ordainketa-moduen bidez.

    3. Homologatu gabeko modeloak erakusteak ez du inola ere eskubiderik ematen gerora modeloari dagokion Jokoaren Erregistroan inskribatu eta homologatzeko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregistro Nagusian dagokien Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Komertzializatzaileen Atalean inskribatuta dauden pertsonek baino ezingo dute fabrikatu, inportatu eta merkaturatu.

  2. Joko-makinak merkaturatzeko enpresa gisa inskribatzeak makinaren fabrikazio-dokumentazioa eta dokumentazio teknikoa gordailutan eman, saldu eta eskuragarri jartzeko zerbitzua emateko eta makinen oinarrizko mantentze-lanak eskaintzeko baimena bakarrik emango du.

  1. Jokoaren Erregistro Nagusian Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Komertzializatzaileen Atalean homologatu eta inskripzioa egiteko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, idatziz. Idazki horrek, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan eskatzen diren betekizunak bete beharko ditu. Ondoko datuak jaso beharko ditu, gutxienez, eskabideak:

    1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren edo agiri baliokidearen fotokopia.

    2. Eskatzailea pertsona juridikoa bada: ordezkariaren nortasun agiri nazionala edo agiri baliokidea, bere ahala egiaztatzen duen kopia konpultsatua edo notario-testigantza, sozietatearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia konpultsatua edo notario-testigantza, eta sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.

    3. Jarduera burutzeko baliabide teknikoak eta giza baliabideak dituela justifikatzen duen memoria.

      Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertu ahalko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

  3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza prozeduraren instrukzioaren emaitzaz baliatuko da eskabidea ebazteko, eta ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari.

  4. Prozedura bat ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa da.

    Epe hori eten egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritako kasuren batean egonez gero.

  1. Fabrikazio-ziurtagiria makina fabrikatu edo inportatu duen enpresak igorri beharreko dokumentua da, eta datu hauek jaso behar ditu gutxienez:

    1. Enpresa fabrikatzaile edo inportatzailea, eta haren inskripzio-zenbakia.

    2. Modeloa, modeloaren inskripzio-zenbakia dagokion Atalean, serie-zenbakia eta erregistro edo fabrikazio-zenbakia.

    3. Makinako jokoaren deskripzioa.

    4. «B» eta «C» motako makinen kasuan, egin daitezkeen apustuak, gehieneko prezioa eta sarietan itzuli beharreko ehunekoa.

    5. Makina laguntzaileen kasuan, eta hala badagokio, egin daitezkeen apustuen eta eskura daitezkeen sarien deskripzioa, jokoaren ezaugarriak kontuan hartuta.

    6. Makinaren fabrikazio-data eta salmenta-data.

  2. Ziurtagiri hori igortzen duen enpresa fabrikatzaile edo inportatzailea izango da bertan jasotako datuen egiazkotasunaren erantzule.

  3. Fabrikazio-ziurtagiriek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon beharko dute eta, hala behar bada, zinpeko itzultzaile batek itzulita.

  4. Fabrikazio-ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa izango da makinarako ustiapen-baimena eskuratzeko.

  1. Merkatura atera baino lehen, enpresa fabrikatzaile edo inportatzaileak honako datuak grabatu beharko ditu joko-makina edo elementuan, ezabatu ezineko moduan eta argi eta garbi:

    1. Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Komertzializatzaileen Ataleko enpresa fabrikatzaile edo inportatzaileari dagokion izena eta erregistro-zenbakia.

    2. Modeloen Atalean dagokion modeloaren erregistro-zenbakia.

    3. Makinaren seriea eta fabrikazio-zenbakia korrelatiboak izan beharko dute.

      Herrizaingoko sailburuaren Aginduz, makinak baliabide teknologikoen bidez identifikatzeko aukera emango duten bestelako fabrika-markak ezarri ahal izango dira, osagarri modura.

  2. Halaber, joko-programa biltzen duten memoria, mikroprozesadore edo euskarrietan, hauek grabatu beharko dira:

    1. Enpresa fabrikatzaile edo inportatzailearen logotipoa eta zenbakia.

    2. Modeloaren erregistro-zenbakia eta jokoaren bertsioa, hala badagokio.

    3. Memoria fabrikatu duen enpresaren marka, gutxienez hiru letrarekin.

    4. Joko-programa biltzen duen euskarri edo mikroprozesadore mota.

    5. Homologatu beharreko joko-programak biltzen dituzten memoria edo mikroprozesadoreetako erredundantzia ziklikoen kodeak EZK, memoria-baturak edo «checksum»ak; joko-sistema edo makinen MD5 algoritmoak edo mezua laburtzeko algoritmoak.

Inskripzioek bost urteko balioa izango dute eta automatikoki berritu ahal izango dira iraupen bereko ondoz ondoko denboraldietarako, baldin eta berritzeko unean indarrean den araudiak eskatzen dituen betekizun guztiak betetzen badira.

1. ATALA

ENPRESA OPERADOREAK ETA MAKINA LAGUNTZAILEEN ENPRESAK

  1. Joko-makinen enpresa operadoreen eta makina laguntzaileen enpresen titular izan ahal izango dira pertsona fisiko zein juridikoak, Zuzenbidean onartutako sozietate-formak badituzte; helburu sozial gisa, Jokoaren Erregistro Nagusian dagozkien Atalean inskribatu badira; eta aldez aurretik baimenduta dauden joko-jarduerak garatzen badituzte.

    Atzerriko kapitalaren partaidetzari dagokionez, gai horren inguruan indarrean dagoen araudiak xedatutakoari jarraituko zaio.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan jardun nahi duten enpresa operadore eta makina laguntzaileen enpresek egoitza bat finkatu beharko dute EAE barruan, Administrazio eskudunarekin izan beharreko harremanetarako.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 19. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan jasotzen diren egoeretako batean dauden pertsonak ezingo dira izan enpresa horietako titular, partaide, akziodun edo administratzaile.

  4. «B» motako makinen enpresa operadoreek, beren jarduera gauzatu ahal izateko, 10 ustiapen-baimenen titular izan beharko dute gutxienez, eta baimen horiei dagozkien makinak instalatuta eta martxan eduki beharko dituzte.

  1. Enpresa operadore eta makina laguntzaileen enpresetarako baimenak bost urterako emango dira, eta automatikoki berrituko dira baldin eta berritzeko unean indarrean den araudiak baimena emateko eskatzen dituen betekizunak betetzen badira.

  2. Enpresa operadore eta makina laguntzaileen enpresen baimenak ezin dira eskualdatu. Heriotza baten ondorioz enpresaren titulartasuna edo partaidetza eskuratuz gero, kausadunek 40. artikuluak eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, Jokoaren Erregistro Nagusian dagokien atalean baimendu eta inskribatzeko.

  1. «A» motako makinen enpresa operadore gisa aritzeko baimena eskuratzeko, 4.000 euroko fidantza ordaindu beharko da Enpresen Atalean.

  2. Makina laguntzaileen enpresa gisa aritzeko baimena eskuratzeko, 16.000 euroko fidantza ordaindu beharko da Enpresen Atalean.

  3. «B» motako makinen enpresa operadore gisa aritzeko baimena eskuratzeko, enpresak dituen ustiapen-baimenen araberako fidantza ordaindu beharko da. Hauek izango dira zenbatekoak:

    25 ustiapen-baimeneraino: 45.000 euro.

    26 ustiapen-baimenetik 100eraino: 85.000 euro.

    101 ustiapen-baimenetik 250eraino: 210.000 euro.

    251 ustiapen-baimenetik 500eraino: 350.000 euro.

    501 ustiapen-baimenetik 1.000raino: 550.000 euro.

  4. Enpresa operadoreak ez badu makinak ustiatzeko eskatzen den fidantza osoa kontsignatu, ezingo da ustiapen-baimen gehiagorik eman.

  1. Enpresa operadore eta makina laguntzaileen enpresa gisa aritzeko baimen-eskaera Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, idatziz. Idazki horrek, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan eskatzen diren betekizunak bete beharko ditu. Ondoko agiriak erantsiko zaizkio eskabideari:

    1. Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, eta atzerritarra bada, haren baliokidea; pertsona juridikoak badira, Administrazio Kontseiluko kideena, administratzaileena eta bazkideena.

    2. Sozietatearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua edo notario-testigantza.

    3. Merkataritza-sozietate eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

    4. Sozietatearen ziurtagiria, erakunde eskudunak igorria, bazkideen eta partaide-kuoten zerrenda eta kapital sozialaren zifra azaltzen dituena. «A» motako makinen enpresa operadoreak izan ezik, bazkideak pertsona juridikoak direnean, bazkide horiek zehaztuko dira, kapital sozialean gutxienez % 5etik gorako partaidetzaren titular diren pertsona fisikoetaraino iritsi arte.

    5. Sozietatea Merkataritza Erregistroan edo haren baliokidean inskribatu izanaren ziurtagiria.

    6. Atal honetako a) idatz-zatian aipatutako pertsonei buruz Administrazio eskudunak igorritako egiaztagiria aurkeztu beharko da, hartara ziurtatzeko baimena emango den egunaren aurreko bost urteetan pertsona horiek ez dituztela faltsutze-delituengatik edo jabetzaren edo Ogasun Publikoaren aurkako delituengatik epai irmo bidez kondenatu.

      Sozietateko kide den administratzaile, bazkide edo partaideren batek Europar Batasunean edo Espainiako Estatuan egoitza badu, Zigortu eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiko ziurtagiriaren agiri baliokidea aurkeztu beharko du, egoitza duen herrialdean horretarako eskuduntza duen aginteak igorria. Agiri horrek ziurtatu egin beharko du baimena eskatu den egunaren aurreko bost urteetan pertsona hori ez dutela epai irmo bidez faltsutze-delituengatik edo jabetzaren edo ogasun publikoaren aurkako delituengatik kondenatu.

      Alabaina, erakunde ebazleak aipatutako Erregistroari dagozkion ziurtagiriak bildu ahal izango ditu, hartara aurreko paragrafoan aipatutakoa betetzen dela egiaztatu ahal izateko.

    7. Eskatzailearen aitorpena, eta hala badagokio, bazkide edo akziodunena, Erregelamendu honetako 43. artikulua Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen bestelako enpresa operadoreetan parte hartzeari buruzkoa betetzen dela ziurtatzen duena. «A» motako makinen enpresa operadoreak salbuetsita daude.

    8. Atal honetako a) idatz-zatian aipatutako pertsonen aitorpena, adierazten duena ez daudela azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 19. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan azaldutako egoeretan.

    9. Erregelamendu honetako 39. artikuluak aipatzen duen fidantza ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua.

    10. Enpresak bere jarduera burutzeko baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak dituela deskribatzen duen memoria.

    11. Eskatzailearen izenera gutxienez 10 ustiapen-baimen eskualdatzeko eskaera egin izana egiaztatzea.

  2. Joko-kasino, bingo-areto edo joko-areto izateko baimena duen eta hala inskribatuta dagoen enpresak eskumena du lokal horietan instalatutako makinak ustiatzeko. Kasu horretan, Jokoaren Erregistro Nagusian, Enpresen Atalean, inskribatuta egongo da enpresa hori, eta artikulu honetan adierazten den baimenik eskatu beharrik ez du izango.

  1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin eskabidea jaso duenean, enpresari baimena emateari eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeari buruz ebazteko prozedura bideratuko du.

    Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

  3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza prozeduraren instrukzioaren emaitzaz baliatuko da eskabidea ebazteko, eta ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari.

    Ebazpenak eskabidea baiesten badu, eskatzaileak baimena izango du enpresa operadore edo makina laguntzaileen enpresa gisa jarduteko, bai eta Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean inskribatzeko ere.

  4. Prozedura bat ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa da.

    Epe hori eten egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritako kasuren batean egonez gero.

    2. ATALA

    USTIATZEKO BAIMENAK

  1. Ustiatzeko baimena Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ematen duen administrazio-baimena da, makina bakoitzaren legezkotasuna babesten duena, makina inskribatutako modeloarekin eta bere titulartasunarekin bat etortzeari dagokionez.

  2. Ustiatzeko baimenak bakar-bakarrik emango zaizkie Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean behar bezala inskribatuta dauden enpresei.

  3. Ustiatzeko baimenak bi urteko indarraldia izango du, eta, besterik gabe, bi urteko aldietan berrituko da behin eta berriz, baldin eta, berritze hori gauzatzerakoan, indarrean dagoen araudiak eskatutako baldintzak betetzen badira.

  1. «B» motako makinen eta makina laguntzaileen titularra den enpresa operadore batek ezingo ditu izan, guztira, 1000 ustiatzeko baimen baino gehiago.

  2. Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzari emandako baimen kopurua kontabilizatzeko, ondoko honi jarraituko zaio: enpresa operadorearen baimen-kopuruaren eta kapital sozialean duen partaidetzaren arteko proportzionaltasuna.

  3. Artikulu honen lehen paragrafoan adierazitako muga berberak aplikatuko zaizkio, halaber, norbere izenean baina hirugarren baten onurarako jarduten duenari. Artikulu honetan ezarritako mugak aplikatzerakoan, sozietate izaerako enpresa operadoreetako ustiatzeko baimenak, bai eta sozietate horien akzio edo partaidetzen titulartasuna ere, horien onura jasotzen duen pertsonarenak direla ulertuko da.

  1. Ustiatzeko baimena eskuratzeko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, idatziz. Idazki horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu.

    Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertu ahalko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. B motako makinak ustiatzeko baimenerako eskabideek erregelamendu honen hirugarren xedapen gehigarrian B motako makinen plangintza adierazitako zehazpenei jarraituko die.

  3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

  4. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ebatziko du prozedura, eta ebazpena jakinaraziko du, gehienez, sei hilabeteko epean. Nolanahi ere, Zuzendaritza horrek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio hierarkian gorago dagoen organoaren titularrari.

    Ebazteko eta jakinarazteko epea eten egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritako kasuren batean egonez gero.

  1. Ustiatzeko baimenak eskualdatzea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimenduko du.

    Nolanahi ere, enpresa operadore moduan inskribatuta egon behar dute baimen-hartzaileak eta baimen-emaileak, eta bete egin behar dituzte 43. artikuluak ezarritako arauak, ustiatzeko gehienez izan daitekeen baimen-kopuruari buruzkoak.

  2. Ustiatzeko baimena eskualdatzen uzteko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, idatziz. Idazki horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu.

    Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatuta, prozedura ebatziko du, eta, gehienez, sei hilabeteko epean, jakinarazi egingo du ebazpena. Nolanahi ere, Zuzendaritza horrek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio hierarkian gorago dagoen organoaren titularrari.

    Ebazteko eta jakinarazteko epea eten egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritako kasuren batean egonez gero.

  3. «B» motako makinak ustiatzeko baimena eman eta, gehienez, bi hilabeteko epean, makina ustiatzen hasi behar da. Epe hori administrazioak baimena ematen duenetik edo makinaren azken instalazioalditik aurrera zenbatuko da.

    Epe hori igaro, eta enpresa operadoreak ez badu instalatu makinarik ezein lokaletan, behin betiko baja-egoerara pasako da ustiatzeko baimena, hain zuzen ere, Erregelamendu honen Hirugarren Xedapen Gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritakoa betez, berriro esleitu ahal izateko.

    3. ATALA

    BAIMENDUTAKO LEKUAK

«A» motako makinak ondoko lokaletan instalatu ahal izango dira:

  1. Jolas-aretoetan.

  2. «B» motako joko-makinak instalatzeko baimena duten lokaletan.

  3. Kanpin, jolas-parke, azoka-esparru edo antzekoetan horretarako egokitutako lekuetan.

  4. Bakar-bakarrik ostalaritzara, edo, besteak beste, ostalaritzara ere dedikatzen diren lokal publikoetan.

  1. «B» motako makinak instalatu ahal izango dira ondoko lekuetan:

    1. Joko-aretoetan.

    2. Bingo-aretoetan horretarako egokitutako lokal eta geletan.

    3. «C» motako makinak instalatzeko baimena duten lekuetan.

    4. Apustu-aretoetan.

    5. Ostalaritzako establezimendu publikoetan, dantzalekuetan, dantza-aretoetan, diskoteketan, baldin eta establezimendu iraunkorrak badira, jendearen iraganbideetatik aparte badaude, eta makinak lokalen barruan badaude. Makinek jendearen iraganbidetik ahalik eta urrunen instalatuta egon behar dute.

  2. «B postuaniztuna» makinak eta «BS» makinak joko-aretoetan, bingo-aretoetan horretarako egokitutako lokal eta geletan, eta «C» motako makinak instalatzeko baimena duten lekuetan bakarrik instalatu ahal izango dira.

  3. «BG» motako makinak bingo-aretoen barruan bakarrik instalatu ahal izango dira: horretarako gune bat egokitu beharko da, ohiko bingoaren partidak eta bere modalitateak egiten diren gunetik behar bezala bereiztuta. Halaber, harrera-gunean ere instalatu ahal izango dira horrelako makinak. Makinak daraman ustiatzeko baimenak makina hori instalatuta daukan bingo-aretoaren izena jaso behar du, baita makinaren enpresa operadorearena ere.

    Banaketa desmuntagarriak onartu egingo dira, baldin eta indarreko araudian ezarritako segurtasun-neurriak betetzen badira, eta zerbitzu osagarriak ere eskaini ahal izango dira, betiere, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena izanez gero.

    Bingo-enpresek beste irekiera-ordutegi bat eska dezakete «BG» motako makinen aretorako. Harrera eta kontrol-sistema lanean egongo da aretoa irekitzen denetik ixten denera arte.

  4. Kasino eta bingoetan dauden «B» motako makinak areto horretako jokalariek bakarrik erabili ahal izango dituzte, eta makina horietan jokatzeko, ezinbestekoa izango da aurrez harrera eta kontrol-zerbitzuari horren berri ematea.

  1. «B» motako zori-makinak joko-kasinoetan eta baimendutako itsasontzietan bakarrik instala daitezke.

  2. Makinak eramango duen ustiatzeko baimenean ustiapena egingo duen kasinoaren izena jarri behar da.

  3. Kasinoaren joko-saletan dauden makinek soinu-maila murriztu behar dute, gainerako jokoak garatzeko eragozpen izan ez daitezen.

  4. «C» motako makinak kasinoaren joko-salatik kanpoko beste areto zehatz batzuetan badaude, horien kanpoaldean argi eta garbi jaso beharko da adin txikikoek sarrera galarazita dutela; Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan adierazi beharko da hori. Halaber, kontrolerako eta zaintzarako berariazko zerbitzu edo sistema bat izango dute, eta kasinoaren erantzukizunpean, galarazi egingo zaie kasinora sartzea adin txikikoei eta legez debekatuta daukaten beste pertsona batzuei. Sistema horren bidez, lokalak baimenduta daukan edukiera ere kontrolatuko da. Horregatik, titularrek, harrera-zerbitzuaren bitartez, identifikatu egingo dituzte makina-aretora sartu nahi duten pertsonak.

  5. Indarrean dagoen araudian ezarritakoak izango dira makina-aretoetako segurtasun-baldintzak. Horretaz gain, ondoko baldintzak ere bete behar dituzte:

    1. Aretoaren barruan dirua eta fitxak trukatzeko zerbitzu bat egon behar da.

    2. Kasinoko makina-aretoetan zerbitzu osagarriak edo erregelamendu honetan adierazitako beste zerbitzu batzuk instalatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena beharko da.

    3. Makinen irabazien gordailuak jendearentzako ordutegiaz kanpo irekiko dira, eta erregistratu egingo da hori dagokion kontrol-liburuan edo behar bezala baimendutako beste sistema baliokide batzuetan.

    4. Makina-aretoan behar bezala bideratuko den erreklamazio-liburu bat eduki behar da.

Makina laguntzaileak kasuan kasuko jokorako egokitutako lokal edo postu espezifikoetan instalatu ahal izango dira, betiere, joko bakoitzerako araudiak ezartzen dituen baldintzak betez. Halaber, joko bakoitzaren araudi sektorialean zehaztuko dira jendea biltzen duten beste lokal batzuetan makina laguntzaileak instalatzeko baldintzak.

  1. Hona hemen establezimendu bakoitzean gehienez instala daitekeen makina-kopurua:

    1. Jolas-aretoetan araudi espezifikoak uzten duen adina «A» motako makina instalatu ahal izango dira.

    2. Joko-aretoetan araudi espezifikoak zehazten duen adina «A» eta «B» motako makina instalatu ahal izango dira.

    3. Kasinoetan instala daitekeen «C» motako makina-kopurua ondoko arau hauen araberakoa izango da:

      Makinak kasinoaren joko-salarenak ez diren sarrera espezifikoak ditu(zt)en gela batean/batzuetan kokatuta badaude, ezin izango da «C» motako 15 makina baino gehiago instalatu 50 pertsonako, betiere kasinoaren gehienezko edukiera kontuan hartuta.

      Kasinoaren joko-salan ezin izango dira instalatu «C» motako bi makina baino gehiago, sala horretako joko-mahai bakoitzeko.

      Kasinoaren geletan barrena makinek hartuko duten azalera ez da inolaz ere izango gainerako jokoek hartuko duten azalera baino handiagoa.

    4. Bingo-aretoetan eta apustu-lokaletan araudi sektorial espezifikoan ezarritakoari jarraituko zaio.

    5. Kanpin, jolas-parke, azoka-esparru edo antzekoetan, gehienez, «A» motako bost makina instala daitezke.

    6. Ostalaritzako lokal eta instalazioetan, dantzalekuetan, dantza-aretoetan eta diskoteketan ezingo dira hiru makina baino gehiago instalatu. Hona hemen instala daitezkeen makinak eta kopuruak:

      «B» motako makina bat.

      «A» motako bi makina.

      Apustu, boleto edo zorizko konbinazioen makina laguntzaile bat.

      Ostalaritzako lokaletan edo antzekoetan instalatzen d(ir)en makina(k) euskarri espezifiko baten gainean jarriko d(ir)a. Ezingo da euskarritzat hartu barrarik, mahairik edo helburu horretarako erabiltzen ez den gainerako objekturik.

  2. Artikulu honetan ezarritakoa gorabehera, kasinoetan, joko-aretoetan edo bingoetan makinak instalatzeko, joko bakoitzari dagokion erregelamendu sektoriala aplikatuko da.

  3. Aretoetan makinak instalatzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira betiere, indarrean dagoen Eraikuntzako Kode Teknikoak ezarritakoa betez:

    1. Makina-aretoan gehienez sar daitekeen pertsona-kopurua honako hau da: lokalaren azalera erabilgarriaren 1,50 m²-ko, pertsona bat.

    2. Makinek ez dituzte oztopatu behar lokaleko korridoreak eta ebakuazio-bideak. Jokalariek, makina bakoitzeko, erabilgarri izan behar dute, gutxienez, 0,60 x 0,60 m.

    3. Makinaren dokumentazioak argi eta garbi ikusteko moduan egon behar du.

  4. Ustiatzeko baimen batek babestuta, bi erabiltzailek edo gehiagok erabil dezaketen altzari bakarreko makina, artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, makina bakar gisa hartuko da, dagokion araudi fiskalean ezarritakoa gorabehera.

    4. ATALA

    INSTALAZIO-BAIMENA

  1. Instalazio-baimena da agiri bat, zeinaren bidez aldi zehatz baterako lotzen baitira enpresa operadore bat eta 47.1 artikuluan adierazitako lokaletako baten titularra, «B» motako makina zehatz bat edo makina laguntzaile bat instalatzeko.

  2. Instalazio-baimena beharrezkoa da makina bat ustiatu ahal izateko; baina hori ez da nahikoa: instalazio-baimenak ustiatzeko baimenaren babesa izan behar du beti. Bai instalazio-baimenak, bai ustiatzeko baimenak makinan jarri beharko dira, makina hori ustiatzen ari den bitartean, horretarako ezarritako lekuan eta behar bezala babestuta. Agiri horiek argi eta garbi ikusteko moduan jarriko dira makinetan.

  3. Enpresa operadoreek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan edo haren web-orrian eskuratuko dute instalazio-baimenaren agiria. Agiri horri eskuratzen den unean jarriko zaio zenbakia eta data, eta eskuratu eta hiru hilabetera galduko du indarra.

  1. Instalazio-baimena enpresa operadorearen titularrak edo haren legezko ordezkariak eta establezimenduaren titularrak izenpetu behar dute.

  2. Ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak izapideak egin ditzan:

    1. Establezimenduaren titularraren NANaren kopia pertsona fisikoa baldin bada edo Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia pertsona juridikoa baldin bada, titulartasun-aldaketa bat bada edo lokalean egiten den lehenengo makina-instalazioa baldin bada.

    2. Instalazio-baimena izenpetzen duenaren aitorpena, zeinetan aitortuko baitu baduela lokal bat. Horrek ez du esan nahi jarduera burutzeko beharrezko lizentziak edo dagozkion baimenak ere eskatuko ez zaizkionik.

  3. Establezimenduaren jabeak beretzat gorde dezake instalazio-baimena izenpetzeko ahalmena, baldin eta jarduera ustiatzen duen pertsona fisiko edo juridikoarekin aurrez hala erabakitzen badu. Erabaki hori Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

  4. Instalazio-baimenak, gutxienez, ondoko datuak jaso behar ditu:

    1. Makinari buruzkoak: mota, modeloa, erregistro-zenbakia eta serie-zenbakia.

    2. Ustiatzeko baimenaren zenbakia.

    3. Nortasun Agiri Nazionala, edo enpresa operadorearen kasuan, Identifikazio Fiskaleko zenbakia edo baliokidea; Baita pertsona edo sozietatearen izena, eta Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean duen zenbakia ere.

    4. Establezimenduaren izen komertziala, kategoria eta helbidea; Nortasun Agiri Nazionala, edo hala dagokionean, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia edo baliokidea; eta negozioaren titularraren izena.

  5. Instalazio-baimenak, gutxienez, hiru urterako izan behar du, eta gehienez, sei urterako. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak bideratuko du instalazio-baimenerako eskabidea, hitzartutako aldian baimen horrek balioa izan dezan.

  6. Instalazio-baimena indarrik gabe utz dezake alderdietako edozeinek. Horretarako, baimenaren indarraldia ez dela luzatu nahi jakinarazi behar zaio idatziz Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, epemugaren hila baino lehenagoko hirugarren hilean. Indarraldiaren amaiera iragarri dela jakinarazi egin behar zaio beste alderdiari, iragarri eta hamabost eguneko epean.

    Aurreko paragrafoan adierazitako epean indarraldiaren amaiera iragartzen ez bada, instalazio-baimena urtebeteko aldietan luzatzen dela ulertuko da, harik eta legezko gehienezko sei urteak betetzen diren arte.

  1. Instalazio-baimena ondoko arrazoi hauetako baten ondorioz iraungiko da:

    1. Instalazio-baimenaren indarraldia amaitzea.

    2. Alderdiek aho batez hala erabakitzea; Administrazioari idatziz jakinarazi behar zaio hori.

    3. Instalazio-baimena iraungi dela adierazten duen ebazpen judiziala.

    4. Makinan, emandako datuetan edo baimenerako erantsitako dokumentazioan funtsezko zehaztasunik eza dagoela egiaztatzea; kasu horretan, beharrezkoa izango da Joko eta Ikuskizun zuzendariak ebazpen arrazoitu bat ematea.

    5. Instalazio-baimena babesten zuen ustiatzeko baimena iraungitzea zeinahi delarik ere arrazoia, eta enpresa operadore tituluaren inskripzioa errebokatzea.

    6. Zehapen-espediente baten bidez ezarritako zehapena, instalazio-baimena babesten duen ustiatzeko baimena iraungi edo eteten duena.

    7. Alderdietako batentzat errentagarria ez izatea instalazio-baimena duen joko-makina ustiatzea. Kasu horretan, Administrazioak, espedientea ebazteko, errentagarritasun eza argudiatzen duenari eska diezaioke makina horren ustiapenari buruzko kontu-ikuskapena egiteko.

    8. Bederatzi hilabetez jarraian establezimendua itxita egotea, non eta bi alderdiek bestelakorik erabakitzen ez duten.

  2. Aurreko paragrafoko d), g) eta h) idatz-zatietan jasotako arrazoien ondoriozko iraungitzea Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpen baten bidez egingo da, aurrez dagokion espedientea bideratu ondoren.

  3. Establezimenduaren edo enpresa operadorearen titulartasuna aldatzeak ez du esan nahi indarrean dagoen instalazio-baimena iraungitzen denik; titular berriak aurreko titularraren eskubide eta betebeharrak hartuko ditu, harik eta indarraldia amaitzen den arte. Baina titular berriak instalazio-baimenaren indarraldiaren amaiera iragar diezaioke Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari; kasu horretan, subrogazioak, gehienez, hiru urterako ondorioak izango ditu, amaiera iragartzen denetik aurrera.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, subrogaziorik ez dela gertatu joko da, establezimenduaren titularrak instalazio-baimena izenpetzen duenetik jardueraren etenera sei hilabete baino gutxiago igaro badira. Kasu horretan, instalazio-baimen berria izenpetu aurreko instalazio-baimenak hartuko du indarra aurreko baimen horren epe berberarekin, eta kendutako makina berbera edo antzeko ezaugarriak dituen beste bat instalatu beharko da.

  5. Artikulu honen 1. paragrafoan ezarritakoa gorabehera, alderdietako batek indarrean dagoen instalazio-baimenarekin joko-makina ustiatu nahi ez badu, ondorioak honako hauek izango dira: erantzulea establezimenduaren jabea bada, instalazio-baimen berriak zigilatzeko gaitasungabetzea ekarriko dio, harik eta aurrekoak zeukan epea bete arte; erantzulea enpresa operadorea bada, ustiatzeko baimenik gabe egon beharko du, harik eta aipatutako epea amaitu arte. Neurri hori hartzeko, Joko eta Ikuskizun zuzendariak emango du ebazpena.

    5. ATALA

    FUNTZIONAMENDUA ETA LAGUNTZA TEKNIKOA

  1. Makinek matxuratuta ez badaude, behintzat funtzionamenduan egon behar dute establezimenduak baimenduta daukan ordutegian zehar, alegia, jendaurreko ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako ordutegian zehar.

  2. Jokalarien eskura egon behar dute beti makinek, egoera oso onean, inolako arazorik gabe erabiltzeko moduan.

  1. Ezingo dute saridun makinen erabiltzaile izan enpresa operadorearen eta makinen titularrek, establezimenduaren titularrak, horien zerbitzura lanean dihardutenek, ezta ezkontideek, gurasoek eta seme-alabek ere.

  2. Halaber, debekatuta dago:

    1. Erabiltzaileei kredituak edo konturako dirua ematea.

    2. Erabiltzaileari hobariak edo doako partidak ematea. Salbuespena izango da «A» motako makinetarako ezarritakoa.

  3. Makinak dituzten ostalaritzako establezimenduen titularrek edo arduradunek debekatu egingo die adingabeei makinak erabiltzea «A» motako makinak direnean izan ezik Halaber, ezin izango dute inolako makinarik erabili makinak gaizki tratatzen edo maneiatzen dituztenek.

  4. Makinek jardunean egon behar dute beti, alegia, makinak instalatuta dauden establezimenduak daukan ordutegia errespetatu egin behar da. Makinak aldi baterako kendu ahal izango dira udalerriko zaindariaren jaietan eta jendetza handia izatea espero den ekintzetan betiere, establezimenduaren gehienezko edukiera errespetatuta, baldin eta aurrez Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak horretarako baimena ematen badu.

  1. Enpresa operadoreak, makina laguntzaileen enpresak eta erregelamendu honetan araututako makinak instalatuta dituzten lokaletako pertsona titularrak, behartuta daude makina horiek egoera onean edukitzera, bai funtzionamenduari, bai segurtasunari dagokionez.

  2. Enpresa operadoreak, makina laguntzaileen enpresak eta makinak instalatuta dituzten lokaletako titularrak izango dira euren titulartasunpeko makinak gaizki erabiltzeak izan ditzakeen ondorioen erantzule solidario, betiere, erregelamendu honen zehapen-araubidean ezarritakoa kontuan hartuta.

  3. Akats mekaniko bat dela medio, makinak ez badu ordaintzen lortutako saria, negozioaren titularrak edo haren zerbitzura dagoen langileak unean bertan ordaindu beharko du, osorik edo falta den zenbatekoa bakarrik; eta jokoari ezin izango zaio berriro ekin, harik eta ez ordaintzeko egon den arazoari konponbidea ematen zaion arte.

  4. Matxura baten ondorioz, makinak gaizki funtzionatzen badu, eta unean bertan arazoari konponbiderik eman ezin bazaio, lokalaren arduradunak deskonektatu egin beharko du makina, baina horrek ez du esan nahi aurreko paragrafoan ezarritakoa bete behar ez denik.

  5. Makinan argi ikusteko moduan adierazi behar da matxura bat gertatu dela. Behin matxura iragarrita, jokalariari ez zaio itzuliko gerora sartutako dirurik, eta matxura iragarri baino lehen dirua sartu bada, gehienez, partida bati dagokion dirua itzuliko da.

  1. Erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera, makinaren edo modeloaren ezaugarriak definitzen dituen elementuren bat konpondu, manipulatu, ordezkatu edo aldatzea, Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean eragiketa horiek egiteko berariaz inskribatuta dauden pertsona edo enpresen egitekoa izango da; eta horretarako, egiaztatu egin beharko dute nahikoa prestakuntza tekniko eta bitarteko material dituztela.

  2. Jokoaren Erregistro Nagusian Laguntza Teknikoa emateko Enpresen Atalean inskribatzeko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari egin behar zaio, idatziz. Idazki horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete behar ditu, eta horretaz gain, ondoko agiriak erantsi behar zaizkio:

    1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren edo agiri baliokidearen fotokopia.

    2. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo agiri baliokidea, bere ahala egiaztatzen duen kopia konpultsatua edo notario-testigantza, sozietatearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia konpultsatua edo notario-testigantza, eta sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.

    3. Jarduera burutzeko baliabide teknikoak eta giza-baliabideak dituela justifikatzen duen memoria.

      Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betez.

      Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

      Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatuta, prozedura ebatziko du, eta, gehienez, sei hilabeteko epean, jakinarazi egingo du ebazpena. Nolanahi ere, Zuzendaritza horrek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio Herrizaingoko sailburuordeari.

      Ebazteko eta jakinarazteko epea eten egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritako kasuren batean egonez gero.

  3. Makinetan egiten diren eragiketak baita ustiatzen ari ez diren makinetan egiten direnak ere ziurtatu eta jaso egin behar ditu ahal dela, erregistroko liburu batean horretarako baimena duen pertsona edo enpresa batek.

  1. «B» eta «C» motako makinen enpresa operadoreek ikuskapen teknikoa egiteko eskatu behar diote horretarako baimenduta dagoen erakunde bati, hain zuzen ere, makinak homologazioan eta indarreko araudian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko. Ondoko kasu hauetan egin beharko da ikuskapena:

    1. Makina lehen aldiz instalatu eta bost urtera. Behin bost urte igarota, ikuskapen hori bi urtean behin egin beharko da.

    2. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora instalatuta egon den eta ustiatzen aritu den makina bat instalatu aurretik.

  2. Ikuskapena egin eta makinak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu ostean, indarrean dagoen araudia betez, erakunde horrek eranskailu identifikatzaile bat emango dio enpresa operadoreari, eta enpresa horrek makinan ipiniko du, argi ikusten den leku batean.

  3. Ikuskapena egin eta makinak behar bezala funtzionatzeko baldintza tekniko guztiak ez dituela betetzen ikusten bada, enpresa operadoreak makina kendu egin beharko du, harik eta ikuskapen teknikoa gainditu duela egiaztatzen duen arte.

  1. Erregelamendu honetan ezarritako interkonexioen ezaugarriak definitzen dituen elementuren bat instalatu, manipulatu, ordezkatu edo aldatzea, Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean eragiketa horiek egiteko berariaz inskribatuta dauden pertsona edo enpresen egitekoa izango da.

  2. Jokoaren Erregistro Nagusian Interkonexio-

    sistemak eskaintzen dituzten Enpresen Atalean inskribatzeko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari egin behar zaio, idatziz. Idazki horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete behar ditu, eta horretaz gain, ondoko agiriak erantsi behar zaizkio:

    1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren edo agiri baliokidearen fotokopia.

    2. Eskatzailea pertsona juridikoa bada: ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo agiri baliokidea, bere ahala egiaztatzen duen kopia konpultsatua edo notario-testigantza, sozietatearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia konpultsatua edo notario-testigantza, eta sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.

    3. Jarduera burutzeko nahikoa prestakuntza tekniko eta baliabide material duela bermatuko duen memoria.

      Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertu ahalko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betez.

      Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

      Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatuta, prozedura ebatziko du, eta, gehienez, sei hilabeteko epean, jakinarazi egingo du ebazpena. Nolanahi ere, Zuzendaritza horrek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio Herrizaingoko sailburuordeari.

      Ebazteko eta jakinarazteko epea eten egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritako kasuren batean egonez gero.

  3. Interkonexio-sistemetan egiten diren eragiketak behar bezala ziurtatu eta erregistro-liburu batean jaso beharko ditu horretarako baimena duen pertsona edo enpresa batek.

    6. ATALA

    PUBLIZITATEA

  1. Joko-makinen sektoreko informazio-sustapen batzuk egin ahal izango dira, baldin eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, aurrez, horretarako berariazko baimena ematen badu.

    Informazio-sustapenean berariaz jaso behar da adingabeek debekatuta daukatela jokoa, baita joko ez arduratsuak zein ondorio kaltegarri ekar ditzakeen ere; halaber, debekatuta daude jokora bultzatzen duten mezuak, izan zuzenak, izan limurtzaileak.

  2. Ondoko informazio-sustapen hauetarako ez da beharrezkoa izango aurrez baimena edukitzea:

    1. Aisia eta bidaia-aldizkari espezializatuetan edo sektorekoetan informazioa zabaltzea.

    2. Jokorako lokal espezifikoei eta horien zerbitzu osagarriei buruzko liburuxkak lantzea eta argitaratzea. Liburuxka horiek hoteletan, bidaia-agentzietan, bidaiarien garraio-zentroetan, eta jendaurreko ikuskizunetarako lokal edo instalazioetan utzi ahal izango dira.

    3. Joko-lokalaren izena erabiltzea erakustaldi publikoak eta jolas, kirol edo kultura-jarduerak burutu behar diren une zehatzetan. Salbuespen izango dira adingabeentzako jarduerak.

  3. Instalazio-baimena eskuratzeko eskabidea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar da, idatziz. Idazki horrek, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 70. artikuluan eskatzen diren betekizunak bete beharko ditu. Ondoko agiriak erantsiko zaizkio eskabideari:

    1. Sustapenaren edukia jasotzen duen memoria: publizitate-sustapenaren helburua, lurralde-eremua eta kanpainaren iraupena jaso behar dira.

    2. Publizitate edo sustapen-jardueraren proiektua: testuen eta konposizio grafikoaren erreprodukzio egoki bat izan behar da, informazio hori zabaltzeko euskarriaren araberakoa.

  4. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin eskabidea jaso duenean, modeloa homologatzeari eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeari buruzko ebazpena emateko prozedura bideratuko du.

    Derrigorrezko datu edo dokumenturen bat falta bada, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, hutsa zuzendu dezala; hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betez.

  5. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu alegatutako egintzak edo datuak egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduerak; zeregin horretan, espedientea ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkeztea edo instrukzio-egintzak burutzea eska dezake.

  6. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, izapideak egin ostean, prozedura ebatziko du, eta ebazpena jakinaraziko du, gehienez, hilabeteko epean. Zuzendaritza horrek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio Herrizaingoko sailburuordeari.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde formalizatu behar da fidantza, EAEko Diruzaintzan; bai eskudirutan, bai abuztuaren 2ko 33/1984 Legearen menpe dauden banku, aurrezki-kutxa, aseguru-erakunde, kreditu-kooperatiba edo elkarren bermerako sozietateen kauziozko poliza edo abalen bitartez eratu ahal izango da. Eta ondoko hauen ondoriozko erantzukizunen menpe egongo da: Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoa arautzeko 4/1991 Legean eta hura garatzeko araudian aurreikusitako obligazioak ez betetzea eta administrazio-tasak ez ordaintzea.

  2. Fidantzaren zenbatekoa murrizten bada, pertsona edo entitate titularrak bi hilabeteko epea izango du, fidantza hori derrigorrezko zenbatekoraino osatzeko. Fidantza berriz ipintzen ez bada, enpresa operadorearen ustiatzeko baimenak errebokatuko dira eta inskripzioa ezeztatuko da, non eta titularrak baimenak eskualdatu behar ez dituen, errebokatzeko ebazpena eman eta hamabost eguneko epean.

  3. Fidantza Administrazioaren baimenarekin bakarrik kendu ahal izango da. Baimen hori lortzeko, fidantza formalizatzea eragin zuten arrazoiak desagertu egin behar dira, eta ez da kitatu gabeko diru-obligaziorik administrazio-tasarik edo zehapen-espedienterik izan behar. Fidantza itzultzeko eskatzerakoan zehapen-espediente bat amaitzeke badago, ez da itzulketarik baimenduko, harik eta espediente hori ebazten den arte.

  1. Enpresa operadoreen eta makina laguntzaileen enpresen baimenak erregelamendu honek jasotzen dituenak kasu hauetan iraungiko dira:

    1. Interesdunak baimenari uko egitea, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari aurkeztutako idazki baten bidez.

    2. Enpresaren borondatezko edo legezko desegitea. Pertsona titularra edo enpresako bazkide nahiz partaideren bat hiltzen bada, izapideak egingo dira ondorengotzari buruz zuzenbide pribatuan dauden arauak betez, eta ondoren, beharrezkoak diren administrazio-baimenak eskatuko dizkio kausadunak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

    3. Indarreko araudia betez bideratu den administrazio-prozeduran hartutako errebokatze-ebazpena. Honako hauek izan daitezke arrazoiak:

      1. Zenbatekoa murriztu arren, fidantzarik berriz ez ipintzea 61.2 artikuluan ezarritako epean.

      2. Baimenak indarrean dauden bitartean, baimena emateko arrazoi izan ziren baldintza guztiak edo batzuk galtzea.

      3. Baimenen titularrek, bazkideek edo administratzaileek erregelamendu honen 40. artikuluko baldintzak betetzeari uztea.

      4. Interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla medio, B motako ustiatzeko baimenak 10 baino gutxiagora murriztea.

  2. Halaber, ustiatzeko baimenak indarra galduko du, edozein arrazoi dela medio, enpresa operadorearen edo makina laguntzaileen enpresaren baimena iraungitzen bada, eta betiere, Erregelamendu honen 61.2 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

1. ATALA

ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK

  1. «A» motako makinek, leku baimenduetan instalatzeko, ustiatzeko baimen berezi bat behar dute, baina ez dute instalatzeko baimenik behar. Garapen-araudian zehaztuko dira makina horiei buruzko prozedurak.

  2. «B» motako joko-makinen administrazio-izapideetarako, jarduteko prozedura hauek ezarri dira:

    1. Ustiatzeko baimenaren eskabidea.

    2. Makina aldatzeko edo trukatzeko eskabidea.

    3. Makina establezimenduz aldatzeko eskabidea.

    4. Makina instalatuta dagoen establezimenduaren titulartasuna aldatzea.

    5. Ustiatzeko baimena eskualdatzeko eskabidea.

    6. Ustiatzeko baimenaren behin betiko bajaren eskabidea.

  3. C motako makinetarako eta makina laguntzaileetarako, artikulu honen 2. paragrafoko a), b), c) eta f) idatz-zatiak aplikatuko dira.

  4. Prozedurak hasteko eskabide guztiak aurreko paragrafoetan adierazitakoak agiri normalizatu batean egingo dira, eta agiri horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 70. artikuluko baldintzak bete beharko ditu. Agiriaz gain, garapen-araudiak zehaztutako bestelako agiriak ere aurkeztu beharko dira. Espedientea amaitu aurretik, behar izanez gero, txostena eman behar da; eta espedienteari amaiera emateko, baimenaren ebazpena emango da edo agiria bideratu edo zigilatuko da izapideak berak eskatzen duenaren arabera.

  5. Prozeduren garapen-araudian ezarritako derrigorrezko dokumentazioaz gain, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dokumentazio osagarria eskatu ahal die interesdunei, baimen-eskabideetan jarritako datuak benetakoak direla ziurtatzeko.

    2. ATALA

    ENTSEGU-LABORATEGIAK ETA IKUSKAPEN-ENTITATEAK

  1. Joko-makina eta sistemen entsegu-laborategiak eta ikuskapen-entitateak gaitzeko prozedura atal honetan araututakoa da.

  2. Erregelamendu honen ondorioetarako, entsegu-laborategiak dira ondoko baldintza hauek guztiak betetzen direla egiaztatzen duten laborategiak: erregelamendu honetan araututako makina bakoitzari ezarritako baldintza teknikoak, eta Jokoen Katalogoko jokoak garatzeko erabil daitezkeen gainerako baliabide, sistema nahiz materialei joko zein apustuei dagozkienei ezarritako baldintzak.

  3. Erregelamendu honen ondorioetarako, ikuskapen-entitateak dira, aurreko paragrafoan adierazitako makina, baliabide, sistema eta materialek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko, ikuskapen teknikoa egiten dutenak.

  4. Bai entsegu-laborategiek, bai ikuskapen-entitateek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren gaikuntza izan behar dute aurrez.

  1. Gaikuntza eskatzen duten entsegu-laborategiek eta ikuskapen-entitateek ondoko hauek egiaztatu behar dituzte:

    1. Nortasun juridiko propioa duten pertsona publiko zein pribatuak direla.

    2. Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) emandako akreditazioa dutela, EAEn indarrean dauden agiri arau-emaileei dagokienez. Halaber, estatuko edo nazioarteko beste egiaztapen-erakunde batzuk emandako akreditazioak ere balioko du, baldin eta bermatzen bada erregelamendu honetan ezarritako baldintzen baliokide diren segurtasun, egokitzapen eta egokitasun-baldintzak betetzen direla.

    3. Egiaztapen, kontrol eta ikuskapenerako baliabide tekniko egokiak dituztela, baita jarduerak burutzeko gaitasun eta espezializazio nahikoa duten giza-baliabideak dituztela ere. Bai baliabide teknikoak, bai giza-baliabideak zehaztuko dituen memoria aurkeztu beharko da.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, beste administrazio batzuekin dituen elkarrekikotasun-irizpideak kontuan hartuta, aitor dezake beste autonomia erkidego batzuek ikuskapen-entitateei eta entsegu-laborategiei emandako gaikuntza, betiere, entitate eta laborategiei Erregelamendu hau betez eskatutako baldintzen baliokide diren segurtasun, egokitzapen eta egokitasun-baldintzak bermatzen direla egiaztatzen bada.

  1. Joko eta Ikuskizun zuzendariak, beharrezko jotzen dituen informazio eta egiaztapenen ondoren, aurkeztutako eskabidearen gaineko ebazpena emango du, eta eskatzailea entsegu-laborategi ala ikuskapen-entitate dagokiona izateko gaitu eta inskribatuko du.

  2. Entsegu-laborategi edo ikuskapen-entitate izateko baimenak 5 urterako emango dira, eta epe bereko aldietan berritu ahal izango dira. Aurrez egin beharko da berritzeko eskabidea; hain zuzen ere, baimena iraungi baino sei hilabete lehenago. Baimena berritzerakoan, indarrean dagoen araudian eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da.

Entsegu-laborategi edo ikuskapen-entitate izateko baimena kasu hauetan errebokatu edo iraungiko da:

  1. Gaikuntzaren eta inskripzioaren indarraldia amaitzea, berritzeko eskabiderik aurkeztu gabe.

  2. Gaikuntza-ebazpenean ezarritako baldintzaren bat, edo Dekretu honetan baimena emateko ezarritakoren bat ez betetzea.

  3. Gaikuntzaren titularrak edo haren ordezkariak berariaz uko egitea baimenari.

  4. Gaitutako entitatearen borondatezko edo legezko desegitea.

  5. Administrazio-prozeduraren baitan hartutako errebokatze-ebazpena.

  6. Egiaztapeneko erakunde ofizialak emandako akreditazio ofiziala kentzea.

    3. ATALA

    IKUSKAPENA

  1. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen arabera, jokoaren alderdi administratibo eta teknikoen ikuskapen, zaintza eta kontrola, baita jokoarekin zerikusia duten eta erregelamendu honetan arautzen diren enpresa eta lokalena ere, Herrizaingo Sailari dagokio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren bitartez, eta Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitatea sail horren menpe egongo da, aurrez ezarritako hori betetzeko.

  2. Erregelamendu honetako baimenen titular diren pertsona fisiko zein juridikoek, euren legezko ordezkariek, edo jokoak garatzen diren lokalen ardura duten pertsonek, utzi egin behar diote Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateari bere eginkizunak burutzen: lokal edo establezimenduetara sartu eta egiaztapenak egiten, baita joko-makinen eta jokoarekin lotutako gainerako elementuen dokumentazioa aztertzen; eta ikuskapeneko zeregin horretan, lagundu ere egin behar diote.

  3. Ikuskapena egin behar dutenek, euren eginkizunak burutu aurretik, zeregin horretarako ahalmena dutela egiaztatzen duen dokumentazioa erakutsi behar dute.

  1. Ikuskatzaileek egiaztatutako egintzak edo ekintzak aktan jasoko dira eta bakoitzaren hiru ale banatuko dira. Akta horietan jasoko dira ikuskatu behar diren ekintzak zeintzuk diren hobeto adierazteko beharrezkoak diren egintzak edo inguruabarrak. Halaber, aktak sinatu egin behar dituzte akta horiek egiterakoan bertan dauden pertsonek, eta sinatutako horren kopia jasoko dute. Akta sinatzeak ez du esan nahi aktaren edukia onartzen denik interesdunak berariaz hala adierazten ez badu, behintzat. Aipatutako pertsona horiek aktan jasoaraz ditzakete bere edukiari buruz egin nahi dituzten oharrak.

  2. Bertaratutako pertsonek akta sinatzen ez badute ere, aktak balioa izango du. Akta sinatzea ukatzen dutenei adierazi behar zaie sinadura eman dezaketela, bakar-bakarrik, akta jaso dutela adierazteko, eta horrek ez duela aktaren balioa aldatuko; hori jasota utziko dute eginbidez jarduten duten ikuskatzaileek, eta sinadura ukatzeko arrazoirik badago, hori ere adierazi egin beharko da.

  3. Arrazoi justifikaturik egon ezean eta hori ere aktan jaso beharko da, bi ikuskatzailek sinatu behar dute akta: bata instruktorea izango da, eta bestea idazkaria.

  4. Aktan jasotakoak egiazkotasun-presuntzioa izango du, aurkakorik frogatzen ez den bitartean; eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidali behar da, zuzendaritza horrek, behar izanez gero, dagokion espedienteari hasiera eman dakion edo beharrezko neurriak har ditzan.

  5. Aktaren ale bat lokalaren eta makinaren titularrari entregatuko zaio beti. Titularrak eskubide horri uko egiten badio, aktan jasoko da, interesdunaren adierazpenarekin edo sinatzeko ukoarekin batera.

  1. Joko-makinen eta sistemen arloko arau-hauste administratiboak dira EAEn jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta erregelamendu honetan tipifikatutako egintzak edo hutsak.

  2. Erregelamendu honen eremuan Herri Administrazioak duen zehatzeko ahala ondoko xedapen hauetan ezarritakoaren araberakoa izango da: jokoaren arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen IX. Kapitulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehapen-ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea; eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. Kapitulua.

  3. Arau-hauste administratiboak oso larriak, larriak eta arinak izan daitezke.

Azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste oso larriak dira:

  1. Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusian Modeloen Atalean homologatu eta inskribatu gabeko joko-makinak eta sistemak merkaturatzea, banatzea, ustiatzea eta instalatzea.

  2. Joko-makinak eta sistemak merkaturatzea, banatzea, ustiatzea eta instalatzea, euren homologaziorako eskatutako baldintza teknikoak bete gabe.

  3. Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean inskribatu gabe dauden pertsonek edo inskripzioa ezeztatuta dutenek joko-makina eta sistemak ustiatzea eta instalatzea.

  4. Joko-makinak eta makina laguntzaileak ustiatzea ustiatzeko baimenik izan gabe.

  5. Joko-sistemak ustiatzea edo joko-makinak elkarri konektatzea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimenik gabe, edo erregelamendu honetan ezarritako baldintzak edo garapen-araudian ezartzen diren baldintza teknikoak bete gabe.

  6. B motako joko-makinak edo makina laguntzaileak ustiatzea eta instalatzea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak bideratutako instalazio-baimenik gabe, edo behin baimenaren indarraldia amaituta.

  7. Baimenduta ez dauden lekuetan makinak ustiatzea eta instalatzea; salbuespen izango dira A motako makinak.

  8. Joko-makinak eta sistemak iruzurraren bidez ordezkatzea edo manipulatzea.

  9. Fabrikako markarik ez duten joko-makinak instalatzea eta ustiatzea, edo marka hori aldaketekin edo zehaztasunik gabe edukitzea.

  10. Joko-makina eta sistemen fabrikazio-ziurtagiriak ematea, datu okerrez edo osatugabez baliatuta.

  11. Joko-makina eta sistemen proba komertzialak egitea, erregelamendu honetan ezarritako baldintzak bete gabe.

  12. Enpresa operadoreen edo makina laguntzaileen enpresen akzioak edo partaidetzak besterentzea, aurrez Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimenik izan gabe.

  1. Ustiatzeko baimenak besterentzea, aurrez Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimenik izan gabe.

  2. Erregelamendu honen 55. artikuluan adierazitako pertsonek, zuzenean edo hirugarren pertsonen bidez, erabiltzaile moduan erabiltzea saridun makinak euren titulartasunekoak direnak edo euren establezimenduetan instalatuta dituztenak.

    55. artikuluan adierazitako pertsonek, baita makinak instalatuta dauden establezimenduetako titularrek ere, kredituak edo konturako dirua ematea joko-makina eta sistemen erabiltzaileei.

  1. Datu faltsuen edo manipulatutako agirien bidez lortzea erregelamendu honetan eskatzen diren administrazio-baimenak edo agiriak, baita Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean inskribatzea ere.

  2. Saria 3.005,06 euro baino handiagoa denean, joko-makinen eta sistemen enpresa ustiatzaileak deus ez ordaintzea, zati bat ordaintzea edo baimenduta ez dagoen moduren batean ordaintzea apustulari eta jokalariei.

  3. Makinak, matxura mekaniko bat izan duelako, saria ordaintzen ez badu, negozioaren titularrak edo haren zerbitzura lanean diharduenak lortutako saria edo hura osatzeko falta den zenbatekoa unean bertan ez ordaintzea, betiere, saria 3.005,06 euro baino gehiagokoa izanik.

  4. Baimenduta ez dauden lekuetan joko-makinak eta sistemak ustiatzen edo instalatzen uztea (salbuespen izango dira A motako makinak).

  5. Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean inskribatu gabe dauden pertsonei joko-makina edo sistemak ustiatzen edo instalatzen uztea, edo homologatu gabeko joko-makina eta sistemak ustiatzen edo instalatzen uztea.

  6. Baimendutakoak baino saridun makina eta makina laguntzaile gehiago instalatzea eta ustiatzea, baita interkonexio-sistema bat ustiatzea ere, baimenduta duen makina-kopuruarekin bat etorri gabe.

  7. Makinak instalatuta dauden ostalaritza edo joko-establezimenduen titularrek edo arduradunek adingabeei uztea joko-makina eta sistemak, eta ziber-jardueretarako sistemak erabiltzen (salbuespen izango dira A motako makinak).

  8. Saridun joko-makinen eta sistemen informazio-sustapenak egitea, aurrez Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren administrazio-baimenik izan gabe.

  9. Saridun joko-makinen eta sistemen informazio-sustapenak egitea, administrazio-baimenean ezarritako baldintzak bete gabe, ondoko hauei dagokienez: adingabeei jokoa debekatzea, jokora bultzatzen duten mezu limurtzaile edo zuzenik ez erabiltzea, eta jokoak ekar ditzakeen ondorio txarrak jasotzea.

  10. Urtebeteko epean bigarren arau-hauste larria egitea.

Azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste larriak dira:

  1. Bingo eta kasinoetan dauden makina-aretoetara sartzen uztea adingabeei eta horretarako debekua daukaten beste pertsona batzuei.

  2. Bingo eta kasinoetan dauden makina-aretoetara sartzen uztea harrera eta kontrol-sistemak aurrez identifikatu ez dituen pertsonei.

  3. Bingo eta kasinoetan dauden makina-aretoetan kontrol eta zaintza-sistema berezi bat ez izatea, pertsonen sarrera kontrolatzeko.

  4. Bingo eta kasinoen makina-aretoetako harrera-sistema martxan ez edukitzea, aretoak irekitzen direnetik ixten diren arte.

  5. Organo eskumendunei ukatzea erregelamendu honek arautzen dituen joko-jardueren kontrol egoki baterako beharrezkoa den informazioa.

  6. Ezezkoa ematea edo oztopoak jartzea agintaritzaren agenteek egiten duten kontrol eta zaintzako ikuskapen-jarduerari, baita egiteko horietaz berariaz arduratzen diren funtzionarioen jarduerari ere.

  7. Joko-makinak eta makina laguntzaileak ustiatzea, beharrezkoak diren administrazio-baimenak egiaztatzen dituen dokumentazioa agerian izan gabe.

  8. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimenik izan gabe, bingo eta kasinoen makina-aretoetan zerbitzu osagarriak instalatzea, eta horrek segurtasun-neurriak murriztea.

  9. Makina-aretoetan banaketa desmuntagarriak instalatzea, indarrean dagoen araudiak ezarritako segurtasun-neurriak bete gabe.

  10. Aretoetan joko-makinak edo makina laguntzaileak instalatzea, lokalaren korridoreak eta ebakuazio-bideak oztopatuz.

  11. Joko-makina edo sistemen enpresa operadoreak deus ez ordaintzea, zati bat ordaintzea edo baimendu gabeko moduren batean ordaintzea apustulari eta jokalariek irabazitako zenbatekoak, 3.005,06 eurokoak edo txikiagoak.

  12. Makinak, matxura mekaniko bat izan duelako, saria ordaintzen ez badu, negozioaren titularrak edo haren zerbitzura lanean diharduenak unean bertan ez ordaintzea lortutako saria edo hura osatzeko falta den zenbatekoa, betiere, saria 3.005,06 eurokoa edo txikiagoa izanik.

  1. Joko-makinak edo sistemak ustiatzen dituzten lokalek duten gehienezko edukierak zehaztutako pertsona-kopurua baino gehiago onartzea.

  2. Apustulariak eta jokalariak adeitasunik gabe tratatzea, bai apustuak egiterakoan, bai erreklamazio edo kexak aurkezterakoan.

  1. A motako makinak ustiatzea eta instalatzea baimendu gabeko lekuetan, edo baimendutakoa baino kopuru handiagoan.

  2. Behin lokala ixteko ordua igarota, joko-makinak eta sistemak martxan jarraitzea.

  3. Urtebeteko epean hirugarren arau-hauste arina egitea.

  4. Aurreko artikuluan aurreikusitako edozein arau-hauste, baldin eta bere izaera, egoera edo inguruabarra dela medio, oso larritzat jo behar ez bada.

Azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste arinak dira:

  1. Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean inskribatu gabe dauden pertsonek edo inskripzioa ezeztatuta dutenek joko-makina eta sistemak fabrikatzea eta inportatzea.

  2. Jokoaren Erregistro Nagusian dagokion atalean inskribatu gabe dauden pertsonek edo inskripzioa baliogabetuta dutenek joko-makinen edo sistemen elementuak edo gailuak konpontzea, ordezkatzea edo aldatzea.

  3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazi gabe, Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Komertzializatzaileen Atalean inskribatutako pertsona batek atal horretan inskribatutako beste bati gaikuntza ematea, Jokoaren Erregistro Nagusian, Modeloen Atalean, inskribatutako joko-makina edo sistema modelo bat fabrikatzeko eta inportatzeko.

  4. Jokoaren sektoreko azoka eta erakusketetan homologatu gabeko joko-makina eta sistemak erakustea, erregelamendu honetan ezarritako baldintzak bete gabe.

  5. Bingo eta kasinoetako makina-aretoetan ez agerian egotea adingabeek sarrera debekatuta dutela dioen kartela.

  6. Kasinoetako makina-aretoetan C motako makinak ustiatzea soinu-maila murriztu gabe, eta gainerako jokoen garapena eragotziz.

  7. Joko-makinak eta makina laguntzaileak ustiatzea beharrezko dokumentazioa erraz ikusteko moduan eta ondo babestuta egon gabe.

    50.3 artikuluan ezarritako gutxieneko espazioa ez izatea aretoetan instalatutako joko-makinak eta makina laguntzaileak erabiltzeko.

    1. Ondo funtzionatzen ez duten eta modu egokian erabili ezin diren joko-makinak eta sistemak ustiatzea.

      1. Joko-makina edo makina laguntzailea ustiatzen duen lokalaren arduradunak makina ez deskonektatzea, makinaren funtzionamenduari eragingo dion matxura batez ohartu, eta une horretan bertan konpontzea ezinezkoa izango dela jakin arren.

      2. Inolako matxurarik ez duten joko-makinak eta makina laguntzaileak deskonektatzea, makina horiek instalatuta dauden establezimenduaren ordutegi baimenduan zehar.

      3. Ez ohartaraztea ikusgai egon behar duen informazioaren bidez makina matxuratuta dagoela.

      1. Erregistroko liburuan ez jasotzea eta ez ziurtatzea joko-makina eta sistemetan egindako eragiketak.

      2. Baimendutako entitateek makinei egin beharreko aldizkako ikuskapen teknikoak erregelamendu honetan ezarritakoak ez egitea.

      1. Joko-makinari aldizkako ikuskapen teknikoa egin zaiola egiaztatzen duen eranskailu identifikatzailea ez jartzea makinan, ikusteko moduan.

      2. Joko-makinak eta makina laguntzaileak instalatuta dituzten establezimenduetan eta joko-lokaletan argi eta garbi ez erakustea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak joko arduratsuari buruz emandako printzipioak.

      3. Ziber-jarduera burutzea, lokalaren fatxadan izen generikoarekin ipinitako errotuluak edo antzekoak «Ziber» hitza edo «Sareko jolasak» izendapena jaso gabe.

      4. Ostalaritzako lokaletan edo antzekoetan joko-makinak eta makina laguntzaileak instalatzea, berariazko euskarri bat izan gabe.

      5. Joko-makinak eta makina laguntzaileak aldi baterako kentzea, aurrez Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimenik izan gabe.

      6. C motako makinen aretoek dirua eta fitxak trukatzeko zerbitzurik ez izatea.

      7. Jendearentzako ordutegiaren barruan, C motako makinen aretoetan instalatutako makinen irabazien gordailuak irekitzea.

      8. Kontrol-liburuan edo antzeko sistema batean ez jasotzea C motako makinak dauden aretoetan instalatutako makinen irabazien gordailuak ireki izana.

      9. Aurreko artikuluan adierazitako edozein arau-hauste, baldin eta bere izaera, egoera edo inguruabarra dela medio, ezin bada larritzat jo.

      10. Erregelamendu honetan ezarritako edozein baldintza eta debeku ez betetzea, baldin eta arau-hauste hori arau-hauste larri edo oso larri gisa tipifikatu ez bada.

  1. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta erregelamendu honetan tipifikatutako ekintza edo ez-egiteetan maltzurkeriaz, erruz edo arduragabekeria hutsez jarduten duten pertsona fisikoak zein juridikoak izango dira erantzuleak.

  2. Joko-makinekin zerikusia duten enpresetan zuzendaritzakoek, administrariek edo langileek egindako arau-hausteen erantzule solidarioak izango dira, bai arau-haustea egin duten horiek, bai horien zerbitzua jasotzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak.

  3. Joko-makina eta sistemen baldintza teknikoak ez betetzeagatik egindako arau-hausteen erantzule solidarioak izango dira fabrikatzailea eta makina edo sistema horien titularra den enpresa operadorea. Nolanahi ere, mota horretako arau-hausteen erantzukizuna izan dezake makina edo sistema horiek instalatuta dituen lokalaren titularrak.

  4. Joko-makina eta sistemen baldintza eta betekizun dokumentalen ondoriozko arau-hausteen erantzule solidarioak izango dira joko eta sistema horiek dauden lokaleko titularra, eta lokal horietan ustiatzen ari diren makina eta sistemen titular diren enpresa operadoreak.

  5. Ustiatzeko baimenik ez duen makina batean arau-hauste bat egiten bada, makina instalatuta duen establezimenduaren titularra joko da makina horren jabetzat, non eta beste titulartasun bat behar bezala egiaztatzen ez den.

  1. Arau-hauste arinek egin eta urtebetera preskribatuko dute; larriek eta oso larriek, berriz, bi urtera.

  2. Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenek hiru urtera preskribatuko dute, arau-hauste larriengatik ezarritakoek bi urtera, eta arau-hauste arinengatik ezarritakoek urtebetera.

  3. Arau-hausteak ezeztatzeko, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

  1. Aurreko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteei honako isunak ezarriko zaizkie:

    1. Arau-hauste oso larriak: 60.101,22 eurotik 601.012,10 eurora. 601.012,10 eurotik gorako irabazi bidegabea izan dela egiaztatzen bada, isuna zenbateko horren hirukoitza izango da.

    2. Arau-hauste larriak: 6.010,13 eurotik 60.101,21 eurora.

    3. Arau-hauste arinak: 60,10 eurotik 6.010,12 eurora.

  2. Arau-hauste larriei eta oso larriei ondoko zehapenak ezarri ahal izango zaizkie:

    1. Jokoak ustiatzeko baimena aldi baterako etetea (gehienez, bi urterako), edo baimen hori behin betiko errebokatzea.

    2. Joko-makinak ustiatzeko baimena aldi baterako etetea (gehienez, urtebeterako) edo baimena behin betiko errebokatzea; eta ostalaritzako establezimenduetan ustiatzen ari diren joko-makinen ustiapena etetea, gehienez, urtebeterako.

    3. Jokoak izan behar duen baimenaren titular izateko gaitasungabetzea, aldi baterako (gehienez, bi urterako) edo behin betiko; eta, hala dagokionean, jokoaren arloan diharduten enpresa edo tokietan jarduera hori burutzeko gaitasungabetzea.

    4. Arau-haustea egin den jokoaren osagaiak, makinak edo elementuak konfiskatzea, eta epaia irmoa bada, horiek guztiak deuseztatzea edo erabilezin bihurtzea.

  3. Zehapenak ezartzeko, dauden inguruabarrak neurtuko dira, eta kontuan hartuko da inguruabar horiek lurralde eta gizarte-eremuan nolako eragina duten. Proportzionaltasun-irizpideak aplikatuko dira beti, eta zehapenak ezingo du izan bidegabe eskuratutako irabazien hirukoitza baino txikiagoa.

  4. Hutsegite larriaren edo oso larriaren zantzuak badaude, kautelazko neurriak hartzea erabaki daiteke: joko-makinak eta sistemak ustiatzen dituen establezimendua ixtea, edo joko horretarako erabilitako elementuak edo materialak zigilatzea, gordailatzea edo konfiskatzea. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 33.5 artikuluan ezarritakoa betez egingo da hori.

  1. Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari dagokio arau-hauste larri eta arinen ondoriozko zehapenak ezartzea, baita erregelamendu honen 76.2.b) artikuluan adierazitako etena zehaztea ere.

  2. Herrizaingoko sailburuordeari dagokio betiere, Joko eta Ikuskizun zuzendariaren proposamenez arau-hauste oso larrien ondoriozko zehapenak ezartzea, baita ustiatzeko baimenak geldiaraztea edo behin betiko errebokatzea eta aldi baterako gaitasungabetzea ere.

  3. 300.506,05 euro baino gehiagoko zehapenak Herrizaingoko sailburuari dagozkio.

  4. Lokala ixtea, titularra gaitasungabetzea edo baimena behin betiko errebokatzea eragingo duten zehapenak Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkio betiere, Herrizaingoko sailburuak proposatuta.

Lehenengoa. Inportatzaileak.

  1. Erregelamendu honetan inportatzaileei buruz egiten diren aipamenak bakar-bakarrik izango dira ondoko estatu hauetatik ez datozen makinak komertzializatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei buruzkoak: Europar Batasuneko kide diren estatuak, Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioa izenpetu duten estatuak edo Europar Batasunarekin Aduana Elkarteko Akordioa duten estatuak.

  2. Europar Batasuneko kide den beste estatu batean, Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioa izenpetu duen estatu batean edo Europar Batasunarekin Aduana Elkarteko Akordioa duten beste estatu batzuetan kokatuta dagoen fabrikatzaile oro, edo estatu horietako batean kokatuta egon eta zuzenean estatu horietatik inportatzen duen enpresa oro inskribatu ahal izango da erregistroan, espainiar estatuan kokatuta dauden enpresei ezartzen zaizkien baldintza berberak betez.

    Bigarrena. Araudi honen betebeharrak ez zaizkie aplikatuko ez Europar Erkidegotik datozen produktuei, ez Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan Alderdi Kontratatzaileak diren EMAEko herrialdeetatik datozenei ere, ez eta Europar Batasunarekin Aduana Elkarteko Akordio bat duten estatuei ere, baldin eta honako hauek betetzen badituzte:

    1. Jarduera onen araudi edo kode bat, normalizazio nazionaleko erakunde batetik edo Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan Kontratatzaileak diren Alderdietako bateko entitate baliokide batetik datorrena, baldin eta alderdi horretan legez jarraitu badira.

    2. Nazioarteko araudi bat, estatu horietako batean aplikatu ahal izango dena.

    3. Arau tekniko bat, estatu horietako batean fabrikatu, merkaturatu edo erabiltzeko aplikatu beharrekoa.

    4. Fabrikazio-metodo tradizionalak edo berritzaileak, Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan Kontratatzaileak diren Alderdietako batean legez jarraitzen direnak. Metodo horiek dokumentazio tekniko deskriptiboa izan behar dute, behar bezain zehatza, produktua adierazitako aplikaziorako ebaluatu ahal izateko behar izanez gero, proba osagarriak egin ahal izango dira. Ezinbestekoa izango da arauak, praktika onen kodeak, arau teknikoak edo dena delako metodoak erregelamendu honek lortu nahi duenaren pareko babes-maila bermatzea.

      Hirugarrena. «B» motako makinen plangintza.

      1. Erregelamendu hau indarrean jartzen denetik aurrera, ez da emango «B» motako makinak ustiatzeko beste baimenik, baldin eta makina horiek 47.1.e) artikuluan adierazitako ostalaritzako lokal publikoetan, dantzalekuetan, dantza-aretoetan eta diskoteketan instalatu nahi badira. Hori horrela izango da plangintza hau amaitu arte, alegia, 2012ko abenduaren 31ra arte.

      2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, urtero emango den ustiatzeko baimen-kopurua eta urte natural horretan zehar behin betiko baja egoerara pasa den ustiatzeko baimen-kopurua («B» motako makinei dagokiena) berbera izango da.

      3. Ustiatzeko baimena lortzeko eskabidea aurkeztu behar da baimen horrek indarra hartzen duen urte naturalaren aurreko abenduaren 1a baino lehenago.

      4. Baimenak emateko, zorrotz errespetatuko da eskabideen sarrera-hurrenkera, betiere, aurreko paragrafoan adierazitako epea amaitzen denetik aurrera. Eskabideak eman daitezkeen baimenak baino gehiago badira, zozketa egingo da, eta baimenak banan-banan esleituko dira, guztiak banatu arte, eskabide horien arabera.

      5. Artikulu honetan adierazitako baimenen behin betiko bajen ondorioz ustiatzeko baimena jaso duten enpresa operadoreek ezingo dute euren titulartasuna eskualdatu, baimena eman zitzaienetik, gutxienez, bi urte igaro ez badira.

      6. Eskatutako ustiatzeko baimenen kopurua eskaintzen den baimen-kopurua baino txikiagoa bada, eman gabe gelditu diren baimenak gorde egingo dira hurrengo urtean eskaini ahal izateko.

        Laugarrena. Jokoaren Erregistro Nagusia.

        Joko-makina, makina laguntzaile eta beste joko-sistema eta instalazio batzuei dagokienez, honela dago egituratua Jokoaren Erregistro Nagusia:

        1. Enpresen Atala:

          A motako makinen operadoreak.

          B motako makinen operadoreak.

          C motako makinen operadoreak.

          Makina laguntzaileen operadoreak.

          Interkonexio-sistemen enpresak.

        2. Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Merkaturatzaileen Atala.

          Fabrikatzaileak.

          Inportatzaileak.

          Merkaturatzaileak.

        3. Laguntza Teknikoa emateko Enpresen Atala.

        4. Entsegu Laborategien eta Ikuskapen Entitateen Atala.

        5. Modeloen Atala:

          A motako makinak.

          B motako makinak.

          C motako makinak.

          Makina laguntzaileak.

          Joko-sistemak eta instalazioak.

        6. Ustiatzeko Baimenen Atala.

Lehenengoa. Erregelamendu hau indarrean jarri aurretik formalizatutako instalazio-baimenek balioa izango dute harik eta hitzartutako indarraldia amaitzen den arte. Nolanahi ere, baimen horiek luzatu egin ahal izango dira, erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Dekretu hau indarrean jartzen den egunean aldi baterako bajan dauden «B» motako ustiatzeko baimenak alta egoerara edo behin betiko baja egoerara pasa behar dute, Dekretu hau indarrean jarri eta hamabi hilabeteko epean. Halakorik egiten ez bada, ustiatzeko baimen horiek ofizioz pasako dira behin betiko baja egoerara.

Hirugarrena. Aurreko xedapenean ezarritako epea igaro ondoren, hilabeteko epea zabalduko da behin betiko baja egoerara pasa diren ustiatzeko baimenak eskatzeko. Baimen horiek ematerakoan, lehentasuna izango dute erregelamendu hau indarrean jartzen den egunean 10 ustiatzeko baimen baino hots, beharrezko gutxieneko kopurua baino gutxiago dituzten enpresa operadoreek, harik eta gutxieneko kopuru horretara iritsi arte. Horretarako baldintza izango da, erregelamendu hau indarrean jarri aurreko urtean ustiatzeko baimenik eskualdatu ez izana.

Laugarrena. Erregelamendu hau indarrean jartzean baja asimilatuan dauden B motako makinen ustiatzeko baimenek hiru hilabete izango dituzte alta egoerara pasatzeko. Halakorik egiten ez badute, behin betiko baja egoerara pasako dira.

Bosgarrena. 10 ustiatzeko baimen baino gutxiago dituzten B motako joko-makinen enpresa operadoreen inskripzioak erregelamendu hau indarrean sartzean eginda daudenak baliozkoak izango dira Jokoaren Erregistro Nagusiko inskripzioak dirauen bitartean. Nolanahi ere, enpresa horrek enpresa operadore izateari utziko dio, baldin eta bere ustiatzeko baimenen kopurua murrizten badu, interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla medio.

Seigarrena. Dekretu hau indarrean jarri baino lehen baimendutako entsegu-laborategiek indarrean jarraituko dute, eta Dekretua indarrean sartu eta sei hilabeteko epean, erregelamendu honetan ezarritakoari egokitu behar zaizkio. Epe hori igaro eta ez bazaizkio erregelamendu honi egokitu, errebokatze-espedientea bideratuko da, erregelamendu honen 67.e) artikuluan ezarritakoa betez.

Zazpigarrena. Erregelamendu hau indarrean sartzean instalatuta dauden B eta C motako makinen modeloek erregelamendu honen 58. artikuluan adierazitako ikuskapen teknikoa egin behar dute, bost urteko epean. Lehendabiziko ikuskapena egiten denetik aurrera, bi urtean behin egingo dira ikuskapenak.

Zortzigarrena. Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatutako pertsona fisiko edo juridikoak erregelamendu honetan ezarritakoari egokituko zaizkio, fidantzen arloko betekizunei dagokienez; horretarako, hamabi hilabeteko epea izango dute, erregelamendu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.