Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

573/2009 DEKRETUA, 2009ko urriaren 20koa, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzei buruzko dekretua (Bikain programa) aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5841
  • Xedapen-zk.: 573
  • Xedapen-data: 2009/10/20
  • Argitaratze-data: 2009/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzei buruzko dekretua (Bikain Programa) 2008ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn, 249 zk.dunean. 203/2008 Dekretua da, abenduaren 2koa.

Duela gutxi, Europar Erkidegoko agintariek arauak errebisatzeko lana hartu dute, eta xedapen hori egokitu beharra etorri zaigu, hango organo eskudunak egin dituen adierazpenetara moldatzeko. Ondorioz, dekretu hori aldatu beharra daukagu.

Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19.etik 22.era bitarteko artikuluetan xedatutako kontuan hartuta egin du dekretu hau.

Dekretu hau egiteko, tartean den arloko organizazio adierazgarrienei zein iritzi duten galdetu diegu, eta derrigorrezko txosten guztiak ere esku artean izan ditugu.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 20an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Dekretu honetan arauturik dauden laguntze­tarako deia urtero egingo da, Ingurumen, ­Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ­titularraren agindu bidez.

  2. Deialdi horretan gauza hauek guztiak adierazi beharko dira:

    1. Eskabideak aurkezteko epea.

    2. Laguntza guztietarako dagoen gehienezko kopuru osoa, eta, beharrezkoa baldin bada, urteka nola banatuko den. Kapituluz kapitulu eta funts-motaz -mota zehazturik egon beharko du.

    3. Zer lagunduko den diruz. Dekretu honetako III. kapituluan jasota daude aukerak.

      III. kapituluan jasota dauden laguntzen zenbatekoa zehazteko aukeratu diren irizpide objektiboak. 38. artikuluan jasota dauden irizpideen artetik aukeratu beharko da. Beste irizpide objektiborik erabiltzekotan, fundamentuzko arrazoiak behar dira.

    1. Diruz lagundu beharreko ekintza-mota bakoitzerako aurreikusita daude agirien artetik zein aurkeztu behar diren, deialdi bakoitzean zehazturiko lehentasun-hurrenkeraren arabera.

    2. Laguntzak II. kapituluan jasota daudenak baldin badira, 2. ataleko 21. artikuluan aipatzen diren kalitate-programetako bakoitzeko pizgarri unitarioaren zenbatekoa.

    3. Laguntzak III. kapituluan jasota daudenak baldin badira, 2. ataleko 21. artikuluan aurreikusita dauden kalitate-programen baitan, beharrezkoa baldin bada, jasangarritasun-estrategiak erabiliz lehentasunez babestu beharreko inguru zehatzak.

  3. Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko aldaketak kontuan izatearren, deialdi horretan bada kopuruak eguneratzeko aukera: bai moduluko kopuruak, bai dekretu honetako III. kapituluko 33. artikuluko gehienezko gastu baimenduak.

Laguntza zein motatakoa izan, laguntzen kudeaketa ere ezberdina izango da.

1. II. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako.

  1. Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzak dauka dekretu honetako II. kapituluan jasota datozen laguntzak kudeatzeko eskumena.

  2. Hau izango da Laguntza emateko prozedura: dekretu honetan eta laguntza-deialdiaren dena delako urteko aginduan aginduta datozen baldintzak eta eskakizunak betetzen baldin badituzte, eskatzen duten guztiei emango zaie laguntza.

  3. Kudeaketa Batzordeak kudeatuko du deialdia. Hiru kide izango ditu, Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzetako teknikarien artetik aukeratuko dira, hizpidea eta bozka izango dute, eta Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzaren titularraren ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan bertan erabakiko da nor izango de batzorde horretako idazkaria eta nor lehendakaria.

  4. Kudeaketa Batzordeak, eskabideak hartu, eta banan-banan aztertuko ditu, ikusteko ea bete beharreko arauak betetzen dituzten, eta bakoitzari zenbateko laguntza eman behar zaion ebaluatzeko, dekretu honetako 10. artikuluko 1. paragrafoan xedaturik dagoen bezala. Eduki aldetik, ebaluaketa horretan, gutxienez, dekretu honetako 11. artikuluko 2. paragrafoko a) ataleko A itemean eta b) atalean aipatzen den informazioa azaldu beharko dira. Ebaluaketa horiek Balorazio Batzordera bidali beharko dute.

    III. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako.

  1. Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzak dauka dekretu honetako III. kapituluan jasota datozen laguntzak kudeatzeko eskumena.

  2. Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzordea osatuko da. Hiru kide izango ditu, Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzetako teknikarien artetik aukeratuko dira, hizpidea eta bozka izango dute, eta Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzaren titularraren ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan bertan erabakiko da nor izango den batzorde horretako idazkaria eta nor lehendakaria.

  3. Balorazio Batzordeak funtzio hauek izango ditu:

    Aurkeztutako eskaeren ebaluazioa eta proiek­tuaren bideragarritasun teknikoaren eta ekonomi­koaren azterketa, gutxienez irizpide hauek aplikatuz:

    Aplikatu beharreko araudia betetzea.

    Dekretu honetan zehaztu ditugun eskakizun objektiboak eta espezifikoak betetzea.

    Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzaren titularrari ebazpen-proposamen bakarra egitea, balorazio-irizpide objektiboetan eta III. kapituluko laguntzen kuantifikazioan oinarriturik, eta II. kapituluko laguntzei buruzko ebaluaketa kontuan hartuz. Ebaluaketa hori Kudeaketa Batzordeak egindakoa da, eta artikulu honetako 1. atalean dago zehazturik. Proposamenak, gutxienez, dekretu honetako 11. artikuluko 2. atalak adierazten duen edukia izan beharko du.

  4. Balorazio Batzordeak, bere funtzioak bete behar horretan, Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzako teknikariek egindako txostenak baloratu (dekretu honetako 10. artikuluan daude aipaturik), eta aurkeztutako eskabideen espedienteetan dauden agiriak aztertzeko ardura hartuko du.

    1. Artikulu honetan aurreikusitako batzordeek beren funtzionamendu-arau propioak ezartzeko aukera izango dute, eta arau horietan aurreikusi gabeko edozertarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 22.etik 27.era bitarteko artikuluetan xedaturik dagoena beteko dute.

Laguntza zein motatakoa den, laguntza esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura ere ezberdina izango da.

1. II. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako.

a) 9. artikuluko 1. ataleko Kudeaketa Batzordeak, eskabideak aztertu, eta haien azterketa tekniko bat egingo du. Horrek esan nahi du txosten bat idatzi behar duela, dena delako eskabideak dekretu honetako eta deialdi bakoitzeko eskakizunak betetzen dituen edo ez azaltzeko.

  1. Dekretu honetan eta urtean urteko deialdi-aginduetan zehazturik dauden eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten eskari-egileek/eskabideek izango dute laguntza jasotzeko eskubidea.

  2. Laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, biderketa hauetakoren bat egin beharko da, eskari-egileak zein kalitate-programatan izena emanda dauden gorabeheran: urteko deialdi-aginduan zehazturik dauden pizgarrien zenbateko osoa bider edo kontseilu arautzaileek erregistraturiko eta egiaztaturiko hektarea-kopurua; edo bider esnea Idiazabal Jatorri Izendapenerako ematen duten abelburu-kopuru erregistratuak edo Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan erregistraturikoak; edo bider Euskal Okelatarako hildako abelburu-kopurua.

    Aurreko araua aplikatu ostean, onuradunen zerrenda egingo da, egokituko litzaiekeen hasierako laguntza adieraziz.

    Urteko deialdian II. kapitulurako jarrita datorren dirua nahikoa baldin bada hasierako kopuru horiek ordaintzeko, kalkulatutako kopuru horiek ordainduko dira laguntza modura.

  1. Baina urteko deialdi-aginduan II. kapitulurako jarrita datorren gehieneko diru-horniketa osoa ez bada nahikoa aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da, osorik ordaintzeko beharrezko kopurutik proportzio berean, eta bakoitzerako hasieran kalkulatutako zenbatekoa hartuta oinarri modura.

    III. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako.

  1. Batzordeak egin beharreko balorazioak egin baino lehenago, eskabideak Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzako teknikariek aztertuko dituzte. Proiektuaren azterketa teknikoa eta ekonomikoa egingo dute, dekretu honetako III. kapituluko irizpide objektiboetan oinarriturik, eta horrek esan nahi du txosten bat idatzi beharko dutela, adierazteko ea proiektuak betetzen dituen dekretu honetan eta deialdi bakoitzean jasota datozen eskakizunak, eta txosten hori Batzordean aurkeztuko dute.

  2. Aurreko artikuluko Batzorde horrek aztertuko ditu dekretu honetan eskatzen diren eskakizun eta baldintzak betetzen dituzten eta deialdi bakoitzean urtez urte aurreikusten diren ekintzen araberako proiektuak dituzten eskabide guztiak.

  3. Dekretu honetan eta urtean urteko deialdi-aginduetan zehazturik dauden eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten eta, dekretu honetako 39. artikuluaren arabera, laguntza jasotzeko eskubidea izateko gutxieneko puntuazioa badaukaten proiektuek izango dute laguntza jasotzeko eskubidea.

  4. Eskari-egile bakoitzari hasiera batean zenbateko laguntza eman kalkulatzeko, deialdi-aginduan urte bakoitzean aukeratutako irizpide objektiboak eta dekretu honetako 39. artikuluan xedaturik dagoena aplikatuko da. Aurreko araua aplikatu ostean, onuradunen zerrenda egingo da, egokituko litzaiekeen hasierako laguntza adieraziz.

    Urteko deialdian III. kapitulurako jarrita datorren dirua nahikoa baldin bada hasierako kopuru horiek ordaintzeko, kalkulatutako kopuru horiek ordainduko dira laguntza modura.

  5. Baina urteko deialdi-aginduan III. kapitulurako jarrita datorren gehieneko diru-horniketa osoa ez bada nahikoa aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da, osorik ordaintzeko beharrezko kopurutik proportzio berean, eta bakoitzerako hasieran kalkulatutako zenbatekoa hartuta oinarri modura.

    1. Kapituluren baten ezer sobran geratzen bada, hurrengo kapitulurako izango da, eta gero hurrengorako eta hurrengorako, harik eta agortu arte, baina hurrenkera honetan: II. kapitulua eta III. kapitulua.

  1. Aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertuta, eta dekretu honetako 9. artikuluan jartzen duen moduan, iritsi zaion proposamena ikusita, Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzako titularraren ardura izango da deialdia ebaztea. Ebazpen-proposamenarekin ados ez badago eta beste zerbait ebatzi nahi badu, arrazoitu egin beharko du.

  2. Ebazpenak arrazoituta egon behar du, eta informazio hau jaso behar du, gutxienez:

    1. Aintzat hartutako eskabideei buruz:

      II. kapituluko laguntzei buruz:

      Onuradunaren izena edo baltzu-izena.

      Laguntzaren xedea.

      Guztira zenbat jaso behar duen, eta, kopuru horretatik, zenbat Feader funts komunitariotik eta zenbat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontutik.

      III. kapituluko laguntzei buruz:

      Onuradunaren izena edo baltzu-izena.

      Laguntzaren xedea.

      Diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoa.

      Dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, kopuru horretatik, zenbat Feader funts komunitariotik eta zenbat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontutik.

      Dena delako ekintza zein epetan egin behar den, eta urtekako banaketa.

    2. Aintzat hartu ez diren eskabideei buruz:

      Eskari-egilearen izena edo baltzu-izena, IFK edo NAN.

      Zergatik ez den eskabidea onartu.

  3. Dekretu honetako 8. artikuluan aipaturik dagoen aginduak ondorioak eragiten dituenetik, gehienez ere sei hilabeteko epea egongo da ebazpena hartzeko eta jakinarazteko. Epe hori amaitu eta oraindik ez badago berariazko ebazpenik, interesdunek ulertu beharko dute ez zaiela eskabidea onartu, hala jartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan.

  4. Laguntza emateko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzako titularrari eta horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

  5. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena ­banan-banan jakinarazi behar bada ere, publizitate-­premiak betetzearren, dekretu honen babespean laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da Elikagai Industrien Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira.

  1. Eskainitako laguntzaren gastuaren justifikazioa, 40. artikuluan aurreikusitako berariazko justifikazioari kalterik egin gabe, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari agiri hauek aurkeztuz egingo da:

    Burututako ekintzak justifikatzeko memoria bat.

    1. kapitulua dela-eta, dagokion kontrol-erakundeak bidalitako ziurtagiria, hektarea eta abelburuen kopurua jasotzen duena, horrela kalkulatu ahal izango baita laguntzaren hasierako zenbatekoa, dekretu honen 10. artikuluaren 1. puntuko c) atalean ezartzen denez.

    2. kapituluan jasotako laguntzei dagokienez egindako gastuak direla-eta, fakturak eta ordainketaren banku-ziurtagiriak.

  2. Agiri originalak edo, horrelakorik ezean, fotokopia konpultsatua baino ez dira onartuko.

  3. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia bermatzearren:

    1. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako aurkeztutako eskabideekin batera, artikulu honen 1. puntuko b) atalean aurreikusitako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    2. kapituluan jasotako laguntzei dagozkien proiektuen gastua egin izana ziurtatzeko agiriak entregatzeko gehienezko epea honako hau izango da:

      Urteko proiektuetarako: dagokion deialdiaren hurrengo urteko otsailaren 28a. Baina 16. artikuluan xedatutakoari jarraiki luzapena eskaini bada, epe hori luzapenaren hurrengo urteko abenduaren 15era arte luzatuko da.

      Urte anitzeko proiektuetarako: hasieran aurreiku­sitako urtearen hurrengotik kontatzen hasita, bigarren urteko abenduaren 15a.

  4. Elikagaien Kalitateko zuzendariak, eskaera arrazoitu bidez, egoki deritzon edozein agiri gehigarri eskatu ahal izango du.

  1. Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradunak honako hauek izan ahalko dira: pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak, ondasun-erkidegoak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiapenen titularrak direnak, 22. artikuluan aurreikusitako diruz laguntzeko ekintzaren helburu direnak, eta dekretu honetan xedatutakoa betetzen dutenak.

    Ondasun-erkidegoen kasuan, bertan parte hartzen duten pertsona guztiak, fisikoak zein juridikoak, pertsona onuraduntzat hartuko dira, eta guztiek bete beharko dituzte dekretu honetan eta dekretua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Denen artean ordezkari bat aukeratuko dute, eta hark aurkeztuko du eskabidea eta hura izango da baliozko solaskidea administrazioaren aurrean, diru-laguntzarekin zerikusia duten arlo guztietarako.

Urteroko zuzeneko pizgarri gisa emango zaio laguntza nekazariari, 21.artikuluko 2. paragrafoan adierazitako Kalitate Programaren batean izena eman eta parte hartzen badu.

  1. Laguntza eskatu dutenek, kapitulu honetan arautzen den laguntza jasoko badute, eskabidea egiteko unean, dekretu honetako 6. artikuluak xedatzen duena betetzeaz gain, EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emanda dagoen nekazaritza-ustiategi baten titular izan behar dute, eta 21. artikuluko 2. paragrafoak aipatzen dituen Kalitate Programetakoren batean inskribatuta egon edo inskribatuta egoteko konpromisoa hartu (gutxienez, bost urtez).

  2. Baldin eta laguntza jasoko dutenak ondasun-elkarteak badira, idatzizko akordio bat eduki beharko dute, zehazten duena elkargoko kide bakoitzak proiektuaren exekuzioan zenbateko parte-hartze kuota daukan, bakoitzak zehazki zer lan egingo duen, eta elkargoaren ordezkari zein izendatu duten.

Kapitulu honetako laguntza eskatu nahi duen bakoitzak, dekretu honetako 7. artikuluan zehaztutako dokumentazio orokorraz gain, honako hau ere aurkeztu beharko du:

Agindu honetako I. eranskinean datorren eredua erabiliz egindako eskabidea. Webgunean dago eskura: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

Memoria xehakatua. Gutxienez, informazio hau eman behar du: ustiategiaren deskribapena, kokalekua, lantzen duten dena delako produktuaren eraldaketa-, ekoizpen- edo elaborazio-prozesua, aplikatu diren edo aplikatuko diren kontrol-ekintza guztien deskribapen xehea, eta ekintza zein epetan burutuko den.

Titularitate-pean daukan nekazaritza-ustiategia EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Dekretu honetako 21. artikuluan jasotako kalitate-programetakoren batean izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Izena emanda dagoen kalitate-programan, gutxienez, bost urtez inskribatuta egon izana edo, gutxienez, bost urtez izena emanda egongo dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Dena delako kalitate-programan atxikitako hektarea eta abelburuen kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa; dokumentazio horren bidez kalkulatuko da laguntzaren hasierako zenbatekoa (dekretu honen 10. artikuluko 1. puntuko c) atalak dioenaren arabera).

Ondasun-elkargoak formalizatutako idatzizko akordioaren kopia. Akordio horrek zehaztuko du elkargoko kide bakoitzak proiektuaren exekuzioan zenbateko parte-hartze kuota daukan, bakoitzak zehazki zer lan egingo duen, eta elkargoaren ordezkari zein izendatu duten.

  1. Pizgarri unitarioa zenbatekoa izango den finkatzeko, programetan parte hartzeak eragiten dituen kostu finko onargarriak hartzen dira kontuan. Kostu finko onargarriak dira, hain justu ere, programako zehaztapenak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko diren kontrolek eragindako kostuak.

  2. Urteko pizgarri unitarioaren gehieneko zenbatekoa, dekretuko 21. artikuluko 2. paragrafoko kalitate-programetatik izena emanda dagoen programen arabera, ezingo da izan handiagoa hemen ezarritakoa baino:

    Programa Pizgarri unitarioa

    euro/ hektarea edo buruko

    g.p. Euskal Okela 60

    Idiazabal Gazta Jatorri-Izendapena 1

    Getariako Txakolina Jatorri-Izendapena 108

    Arabako Txakolina Jatorri-Izendapena 226

    Bizkaiko Txakolina Jatorri-Izendapena 185

    Nekazaritza ekologikoa 138 hektarea/17 buru

  3. Urtero-urtero, 8. artikuluak xedatuta deialdi-agindua ateratzen denean, honakoa zehaztuta utziko du:

    Azalera motaren eta abere motaren araberako pizgarri unitarioaren zenbatekoa, produktu bakoitzeko kalitate-programa bakoitzaren kontrol- eta ziurtapen-gastuak kontuan hartuta aterata.

    Pizgarri unitarioa kalkulatzeko beharrezko hektarea edo abelburuak kontatzeko kontuan hartuko den eguna edo epea. Egun edo epe hori zein izango den, dagokion kalitate-programaren arabera zehaztuko da.

  4. Nekazari bakoitzak ezingo du inola ere 3.000 euro baino gehiago jaso urtean.

Honako gastu hauentzat ez da dirurik emango:

  1. Ferietan erakustera joandakoan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren, sektoreko elkarteen, Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Merkataritza Ganberen edo ekoizle-elkarteen alde jokatzen duten halako erakundeen standak egonik, euskal ekoizleen elkarteei leku utzi dioten ferietako gastuak. Arau honetatik kanpo geratzen dira lekua eskatuta ere, berei ez dagozkien arrazoiengatik, lekurik gabe geratu diren ekoizle-elkarteak. Kasu horretan, laguntza emateko, stand-aren m2 bakoitzeko kostu efektiboa Sailarekin doazen ekoizle-elkarteen kostuaren arabera doituko da. Edonola, kostu hori ezingo da izan handiagoa dekretu honetan ezarritako gehienekoa baino.

  2. Zuzeneko misioetako eta produktuen aurkezpenetako gastuak, baldin eta erakusketa hori batera gertatzen bada Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren, sektoreko elkarteen, Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Merkataritza Ganberen edo ekoizle-elkarteen alde jarduten diren halako erakundeek antolatutako besteren batekin.

  3. BEZa, non eta benetan laguntza jasoko duenak ezin duen zerga hori jasanarazi, eta aldi berean pertsona fisiko edo juridiko pribatua bada.

Abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Sailari egindako erreferentziak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailari eginda jo behar dira.

Horrez gain, abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuak eta dekretu honek Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari eta Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzari egindako erreferentziak, hain zuzen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren egitura organiko eta funtzionala arautzeko dekretuaren arabera, elikagaien kalitateari buruzko eskumena daukaten sailburuordetza eta zuzendaritzari eginda jo behar dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

URRIAREN 20ko 573/2009 DEKRETUAREN ERANSKINA

BIKAIN PROGRAMA

ELIKAGAIEN KALITATE-PROGRAMAK SUSTATZEKO ETA PARTE HARTZEKO EKINTZETARAKO DIRULAGUNTZAK

I. ESKABIDEA

Jn./And.: NAN:

Ustiategiaren titularra:

Ustiategiaren kodea:

Kalea eta zenbakia:

Herria: PK:

Telefonoa: Faxa:

Helbide elektronikoa:

Zein kalitate-programatan dago izena emanda?

Honen ordezkari gisa:

Enpresa:

IFZ/IFK: Kalea eta zk.:

Telefonoa: Faxa:

  1. maila:

    Udalerria: Lurraldea: PK:

    Enpresan harremanetarako pertsona

    Telefonoa:

    HONAKOA ESKATZEN DU: Elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuak ematen dituen dirulaguntzak jasotzea.

Egingo den gastuaren zenbatekoa guztira (BEZik gabe) ___________

_________________en, __-(e)ko ___________-ren ___ -(e)an.

Eskatzailearen sinadura eta enpresaren zigilua (halakorik balego)

II. ZINPEKO AITORPENA

Jn./And.: NAN-zk.:

Enpresa honen ordezkari: IFK:

ONDOKOA ADIERAZTEN DUT:

  1. Laguntza-eskabidean egindako adierazpenak eta aurkeztutako agiriak egiazkoak dira; nire gain hartzen dut horien faltsutasunak edo zehaztasun-ezak ekar lezakeen erantzukizuna, jakinik ez dudala izango aukerarik alegatzeko faltsutasuna edo zehaztasun-eza eragin duten gertaeren berririk ez nuela.

  2. Honako eskabide honetaz gainera, behean ageri diren erakunde publikoei edo pribatuei laguntza eskatu diet, edo/eta haien laguntza jaso dut proiektu honetarako; eta konpromisoa hartzen dut aurrerantzean ere proiektu honetarako laguntzarik eskatuko banu, horren berri emateko:

    Eskabide-eguna Instituzioa Programa Eskatutako zenbatekoa Emandako laguntza

  3. Halaber, hitz ematen dut Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batasunaren esku jarriko dudala inbertsioa eta proiektua gauzatu direla egiaztatzeko dokumentazioa.

  4. Beharrezkoa bada, konpromisoa hartzen dut dekretu honetako 21. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen kalitate-programetako batean izena emanda egoteko, gutxienez, bost urtez.

  5. Ez nago dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jasota, eta ez daukat dirulaguntzak jasotzeko legezko inolako debekurik, ez eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoaren arabera, sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere.

  6. Ez nago inongo administrazio publikok abiarazitako inolako zehapen-prozeduraren pean (Elikagaien kalitateari buruzko programetan parte hartzen duten nekazarien kasuan) Ez nago Kontseilu Arautzaileak irekitako diziplina-espedienteren pean.

    __________________, 20___-(e)-ko _____________ren ____a.

    Idazkariaren izenpea eta enpresaren zigilua

    Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoa betetzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailak ondokoa adierazi nahi dizu: inprimaki honetan idatzi dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu, ondoren erabili ahal izateko. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen denez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta, Arrantzako Saileko Zerbitzuen Zuzendaritzara idazkia bidali beharko duzu, bera baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

    III. USTIATEGIAREN DATUAK (II. KAPITULUKO LAGUNTZAK)

    1. Ustiategiaren kodea.

    IV. III. KAPITULUKO SUSTAPEN-EKINTZAK

  1. Egin beharreko inbertsioaren banakapen ekonomikoa

    Kontzeptua Urtea (eurotan)

    Azoka eta erakusketak antolatzea

    Azoka eta erakusketetan parte hartzea

    Azoka, erakusketa eta zuzeneko misioetara joatea

    Ekitaldi, kongresu eta jardunaldi teknikoak antolatzea

    Publizitate-kanpainak, produktuak sustatu edo zabaltzea

    Alderantzizko misioak antolatzea

    Promozioko dastatzeak antolatzea

    GUZTIRA

  2. Egingo diren ekintzen deskribapena eta programazioa.

    V. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANaren fotokopia.

    Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena, legezko ordezkariaren NANa, erakundearen estatutuen fotokopia bai eta estatutuok dagokien erregistroan inskribatuta daudela adierazten duen dokumentua ere.

    Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria. Sozietate Zibilen eta Ondasun Erkidegoen kasuan ere, ordainketak egunean izatearen agiri horiek berak aurkeztu beharko dira, kide bakoitzeko.

    Azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada, Hirugarrenaren Alta Agiria eta enpresaren titularraren IKZren fotokopia.

    Dokumentu horiez gain,

Bere titularitateko nekazaritza-ustiategia EAEko Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Dekretuaren 21. kapituluan agertzen diren kalitate-programetakoren batean izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, inskripzioaren antzinatasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, eta dena delako kalitate-programari atxikita dauzkan hektarea eta abelburuak egiaztatzeko dokumentazioa.

Memoria xehakatua. Honako informazioa jaso behar du gutxienez:

  1. Ustiategiaren eta kokalekuaren deskribapena.

  2. Lantzen duten produktuari eragiten dion eraldaketa- edo elaborazio-prozesua.

  3. Aplikatzen diren edo aplikatuko zaizkien kontrol-ekintza zehatzen deskribapena.

Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

Informatzeko materiala, sustapen-materiala eta publizitate-materiala.

Azoka eta erakusketatan ibilia izanez gero, erakusle izateko izen-emate eskariaren kopia.

Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabaltze-kanpainaren bat egin izanez gero, bataz besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren justifikazioari buruzko dokumentazioa (33.2 artikuluko e. atalak agintzen duenez).

Azoka eta erakusketetan beste ekoizle-elkarteren batekin batera parte hartu izanez gero, merkataritza-akordioa eta aurreikusitako gastuak behar beste ziurtatzen dituen dokumentuaren kopia.

Lehiatu Programaren IV. Kapituluko laguntzarik jaso ez izana adierazteko zinpeko aitorpena (Lehiatu Programa: Nekazaritzako eta elikadurako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak arautzeko 172/2008 Dekretua, urriaren 7koa).

Memoria xehakatua. Honako informazioa jaso behar du gutxienez:

  1. Dirulaguntza jasotzeko aurkeztu diren ekintzen helburu, eremu, jarduketa, iraupen eta kostuen deskribapena.

  2. Diruz laguntzea nahi den jarduerak komertzializazioan, epe laburrean edo ertainean, izan dezakeen ondorio positiboaren deskribapena.

  3. Diruz lagundu nahi den ekintza gauzatzekoa den esparruan, bere produktuak izango lukeen merkatu errealaren deskribapena.

  4. Azoka eta erakusketetan parte hartu izanez gero, aukeratutako azokaren justifikazioa.

  5. Zuzeneko misioen kasuan, misioaren helburuen deskribapen zehatza, aukeratutako merkatua zergatik aukeratu den, bisiten programa, bisitatu beharreko erosle eta preskriptoreen zerrenda eta aurreikusitako gastuak.

  6. Ekitaldi, kongresu eta jardunaldi teknikoak antolatzen jarduteko, egingo diren ekintzen deskribapen zehatza.

  7. Produktuen publizitate-, sustapen- edo hedapen-kanpainak egitekotan, jadanik eskura dauden sustapen-materialen nahiz prestatu nahi diren materialen deskribapena, eta zein helburu lortu nahi diren eta zenbateko gastua aurreikusten den.

  8. Alderantzizko misioen kasuan, misioaren helburuen deskribapen zehatza, bisiten programa, gonbidatutako erosle eta preskriptoreen zerrenda eta aurreikusitako gastuak.

  9. Dastatzeak antolatzekotan, egingo den ekintzaren deskribapen zehatza, dastatzea noiz eta non izango den, eta zenbat produktu jarriko den dastatzeko.

    Edonola ere, Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo/eta agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio enpresa eskatzaileari.

    INFORMAZIOA, ESKAERAK ETA AURKEZTEKO LEKUA

    Laguntzen programari buruzko kontsultak agripes@ejgv.es helbide elektronikoan edo

    945 01 96 70 telefonoan egin daitezke.

    Inprimakiak eta beste agiriak helbide honetan daude eskuragarri: www.nasdap.net

    Hemen aurkeztu behar dira eskaerak:

    Eusko Jaurlaritza

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

    Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritza

    Donostia-San Sebastián, 1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako batetik.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.