Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

572/2009 DEKRETUA, urriaren 20koa, Euskadik 700.000.000 euroko zor publikoa -amortizagarria eta obligaziotan eratua- jaulkitzeko erabakiari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5737
  • Xedapen-zk.: 572
  • Xedapen-data: 2009/10/20
  • Argitaratze-data: 2009/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeak dio zor publikoa jaulkitzea Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu bidez erabakiko duela, eta dekretu horretan zenbatekoaren mugak eta jaulkipena egiteko epea adierazi beharra dagoela, beste ezaugarri batzuk ere jaso daitezkeen arren. Halaber dio, dekretuan jaso ezean, ezaugarri horiek Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren agindu baten bidez finkatuko direla, eta agindu hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Abenduaren 29ko 19/2008 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, 11. artikuluko 1. paragrafoan, baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzari zorpetze-eragiketak egin ditzan, baina muga hau ezartzen dio aurrekontuaren gehikuntza horri: ekitaldia ixterakoan saldoa ekitaldia hasterakoan zena baino 300.000.000 euro gehiagokoa izango da gehienez ere. Urriaren 8ko 1/2009 Legeak, presako aurrekontu-neurriei buruzkoak, 2. artikuluko 1. paragrafoan, muga hori 514,63 milioi eurora arte gehitzen du. Bigarren paragrafoan ezartzen duenez, muga hori automatikoki berrikusiko da indarreko Aurrekontu Legeak jasotako sarreren aurreikuspenen eta sarreren benetako garapenaren arteko desbideratzeak direla-eta, baina ezin izango da inola ere 1.350 milioi eurotik gorakoa izan.

Koordinazio-izapidea bete ondoren, bidezkoa da Euskadik 700.000.000 eurora arteko zor publikoa barnekoa, amortizagarria eta obligaziotan eratua jaulkitzeko xedatzea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urriaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskadiren zor publikoa jaulkitzea erabaki da: zazpiehun milioira artekoa (700.000.000) eta amortizagarria izango da.

  1. Zorra jaulkitzeko data bat etorriko da zorra ordaindu behar den datarekin, eta aurtengo urriaren 20tik azaroaren 20ra bitartekoa izango da.

  2. Zorra jaulkitzen den datatik hasita, urtero sortuko dira interesak eta orduan ordainduko dira.

  3. Baloreak parean amortizatuko dira.

  4. Amortizazio-data jaulkipen-datatik hamargarren urtera gertatuko da.

Jaulkitako baloreak Bilboko Burtsako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Idatzoharren Zerbitzuaren bidez ordezkatuko dira.

  1. Jaulki beharreko baloreen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duten erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

  2. Jaulkipena kolokatuko duten erakundeek bakoitzari dagokion zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Diruzaintza Nagusiaren izenean sartuko dute jaulkipen-datan.

  3. Jaulkipenaren «Behin betiko baldintzen orria»n finkatuko da egin duten lanagatik erakunde kolokatzaileek jasoko duten komisioaren zenbatekoa.

    5 artikulua. Onura fiskalak.

  1. Dekretu hau medio jaulkitako baloreak jaraunspenez do legatuz eskuratzen badira, beren arau erregulatzaileetan jasotako murriztapena izango dute Dohaintza eta Oinordetzen gaineko Zergako zerga-oinarrian.

  2. Aplikatu beharreko arau erregulatzaileak murriztapena aurreikusita ere, murriztapenaren ezaugarririk adierazten ez badu eta murriztapena agiteko eskubidea ematen duen zorpetze publikoaren jaulkipenaren baldintzetara jo beharra jasotzen badu, ehuneko laurogeita hamarrekoa izango da ehunekoa, baldin eta balore horiek kausatzailearen ondarean kausatzailea hil aurretik gutxienez urtebetez egon badira.

Dekretu honen arabera jaulkitako baloreak gaitzat joko dira ondoren aipatzen diren erakundeen koefi­zienteetan egin beharreko inbertsioen ondorioetarako. Hauek dira erakundeak: elkarren bermerako sozietateak, aseguru pribatuko erakundeak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeak eta Estatuko Zor Publikoaren konputagarritasuna berez aitortuta duten erakundeak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Sailari dagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko agindu bidez, jaulkipenaren behin betiko zenbatekoa zehaztea eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren ezaugarriak zehaztea, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.