Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

568/2009 DEKRETUA, urriaren 20koa, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 5687
  • Xedapen-zk.: 568
  • Xedapen-data: 2009/10/20
  • Argitaratze-data: 2009/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekonomia eta Ogasun Sailaren zereginak eta jarduera-esparruak Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan datoz jasota, 8. artikuluan. Dekretu hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien zereginak eta jardun-arloak finkatzeari buruzkoa da. Gerora, aldatu egin zen, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretu bidez.

Arau horren Lehenengo Azken Xedapenean aurreikusitakoaren arabera, dekretu honek sail horren egitura eta zereginak finkatzen ditu, aipatutako xedapenean ezarritako antolaketa-irizpideei eta aurreikuspenei jarraituz. Sailaren bi arlo nagusiei bidea ematearren, egitura hori bi Sailburuordetzatan taxutuko dugu.

Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzaren ardura izango da Jaurlaritzaren erdi-eperako plangintza ekonomikoa zuzentzea eta koordinatzea. Era berean, beste eginkizun edo esparru hauetan guztietan zuzendari-lana eta koordinazio-lana betetzea dagokio: azterlan ekonomikoen, koiunturaren eta aurreikuspen ekonomikoaren inguruko politiketan; euskal exekutiboak bideratutako egitura-politiken jarraipena egiteko, aurrekontuen eta gastu publikoaren inguruko programazioan; Euskal Autonomia Erkidegoak eskualde-politikan eta erkidegoko funtsen arloko politikan egiten duen guztian; lehiaren defentsan; eta estatistikak egoteko eta argitaratzeko lanetan. Beste alde batetik, bere ardura izango du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak egitea, aurrekontu horien kudeaketa orokorra, jarraipena eta kontrola egitea, eta baita barruko kontrol ekonomikoarekin, auditoretzekin, kontabilitatearekin eta kontabilitateko erantzukizunarekin zerikusia duten eskumenak baliatzea ere. Azkenik, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia berari atxikita dauka, nahiz eta egiturara bildurik eduki ez.

Beste alde batetik, Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetza daukagu. Kontzertu Ekonomikoa, estaturako kupoa eta lurralde historikoen ekarpenak direla-eta administrazio honi dagozkion eskumenak eta zereginak sailburuordetza honen eskuetan batu ditugu. Administrazio honen eta beste batzuen arteko eskumen- eta/edo zerbitzu-eskualdaketak definitzeko, irizpenak emateko eta balorazio-proposamenak egiteko eskumena ere sailburuordetza honek izango du, bai eskumen aktiboena bai pasiboena. Aldi berean, autonomia-erkidegoko zerga-administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-

administratiboen erregimena zuzentzeko eta ikuskatzeko ardura ere izango du, horretarako jarritako organoak erabiliz. Beste esparru hauekin zerikusia duten jardun-arloetatik eratorrita sailak bere baitan dituen eskumenak ere bere ardurapean izango ditu: finantza-politika eta finantza-erakundeekiko eta gizarte-aurreikuspeneko erakundeekiko harremanak, zorpetzea, berme-ematea eta Euskadiko Diruzaintza Orokorraren araubidea. Ondare, kontratazio eta arriskuen eta aseguruen kudeaketaren alorrean autonomia-erkidegoko administrazioak dituen eskumenen ondorioz sortutako araubide orokorrak zuzentzea ere organo honi dagokio.

Eta, sailaren egitura organikoa osatzearren, Zerbitzu Zuzendaritza daukagu. Sailaren barrukoa da, eta sailaren esparru guztiei dagozkien gaien eskumena izango du.

Gero, gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailera atxikita ditugu Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat) administrazio-erakunde autonomoa eta Euskal Finantza Erakundea / Instituto Vasco de Finanzas zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Lehendakariak onetsi, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urriaren 20ko bilkuran aztertu eta onetsi ondoren,

  1. Ekonomia eta Ogasun Sailaren zereginak eta jarduera-esparruak Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan datoz jasota, 8. artikuluan. Dekretu hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien zereginak eta jardun-arloak finkatzeari buruzkoa da. Gerora, aldatu egin zen, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretu bidez.

  2. Batere eskumenik baldin badago, aurreko lerroal­dean jasota dauden gai horiekin zerikusia izan bai, baina autonomia-erkidegoko herri-administrazioko beste organo edo erakunderen bati beren beregiz atxiki gabe, Ekonomia eta Ogasun Sailarena izango da.

  3. Beste zeregin hauek ere Ekonomia eta Ogasun Sailaren ardurapekoak izango dira:

    1. Estatuko administrazio orokorrarekin eta erakunde-

      administrazioarekin, beste autonomia-erkidego batzuekin, lurralde historikoekin eta toki-korporazioekin eta beste erakunde batzuekin eta pertsona publiko eta pribatuekin hitzarmenak eta akordioak sinatzea eta harremanak mantentzea, artikulu honetako orain arteko lerroaldeetan zehazturik datozen gaietan edo legez edo Jaurlaritzaren erabakiz agintzen zaizkion bestelako gaietan, indarrean dauden legeetan ere hala jartzen baldin badu.

    2. Orokorrean autonomia-erkidegoko administrazioaren egiturapeko sailen esku uzten diren eskumen erkideak.

  4. Artikulu honetan bildurik dauden gaietan, administrazio-prozeduraren fase guztiak Ekonomia eta Ogasun Sailaren ardurapekoak izango dira, eta, orokorrean, zeregin exekutiboa burutuko du, non eta dekretu hau irakurrita edo maila bereko beste xedapen batzuk irakurrita ez den beste zer edo zer ulertzen.

tura orokorra.

  1. Aurreko artikuluan zehazturiko gaiei buruzko eskumenak baliatzeko, Ekonomia eta Ogasun Saila organo hauetan egituraturik egongo da:

    1. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.

      Zerbitzu Zuzendaritza.

    2. Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetza.

      1. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.

      2. Aurrekontu Zuzendaritza.

      3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.

    3. Ogasun eta Finantza Sailburuordetza.

      1. Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

      2. Kupo eta Finantza Ekarpenetako Zuzendaritza.

      3. Finantza Zuzendaritza.

      4. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

  2. Aurreko lerroaldeko organo horiek baino beheragoko administrazio-unitateak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren agindu bidez garatuko dira.

  3. Organo hauek ere Ekonomia eta Ogasun Sailera atxikita egongo dira, sorrera-arauetan zehaturik duten bezala:

    1. Arbitraje Batzordea.

    2. Kontratazio Batzorde Nagusia.

    3. Bahitutako Ondasunak eta Eskubideak Itzultzeko Batzorde Instrukziogilea.

    4. Euskadiko Prezioen Batzordea.

    5. Euskal Estatistika Batzordea.

    6. Euskal Estatistika Kontseilua.

    7. Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordea.

    8. Zerga Koordinaziorako Organoa.

    9. Euskadiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboa.

    10. Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia.

  4. Erakunde eta organismo hauek ere Ekonomia eta Ogasun Sailera atxikita daude:

    1. Euskal Finantza Erakundea / Instituto Vasco de Finanzas zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

    2. Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat) administrazio-organismo autonomoa.

  5. Bada Zuzendaritza Kontseilu bat ere, saileko politika gauzatzen laguntzeko. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izango da kontseiluko burua, eta gainerako kideak, berriz: Ekonomia eta Ogasuneko sailburuordeak, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustateko) zuzendaria, eta saileko Zerbitzu zuzendaria. Saileko beste goi-kargu batzuk, konfiantzako edo aldi baterako langile batzuk ere izan daitezke Zuzendaritza Kontseiluko kideak. Hain zuzen ere, sailburuari egokiak iruditzen zaizkion guztiak.

  1. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio eskumen hauek baliatzea: Jaurlaritzaren arauetan zehazturik daudenak eta Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera sailari dagozkion zereginetan eta esparruetan indarrean dauden legeek agintzen dizkioten guztiak. Dekretu hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien zereginak eta jardun-

    arloak finkatzeari buruzkoa da, eta gerora aldatu egin zen, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretu bidez.

  2. Beste zeregin hauek ere Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren ardura dira:

    1. Autonomia-erkidegoen eta estatuko ogasunaren finantza-jardunak ondo koordinatzeko organorik sortzen baldin bada, dena delako organo horretan parte hartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea.

    2. Zergak eta finantzak direla-eta beste herri-

      administrazio batzuen aitzinean azalpenik eskatu edo eman behar bada, Euskadiko administrazioak koordinatzea, eta Kontzertu Ekonomikotik datozen baliabideak banatzeko sistemaren puntu erkideetan ere Euskadiko administrazioak koordinatzea, hori guztia Euskadiko Finantza Publikoetako Kontseiluaren berezko zereginetatik ezer kendu gabe.

    3. Saileko organo eta jarduera guztiak programatzea, bultzatzea, zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

    4. Saileko 1.000.000 eurotik gorako gastuak bai-

      mentzea, Gobernu Kontseiluaren eskumenak bazter utzi gabe.

    5. Izendapen askeko lanpostuak betetzea, deialdi publikoa eginda.

    6. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.000.000 eurotik gorakoa izanez gero, hitzarmen eta itun horietan Ekonomia eta Ogasun Saileko kontratazio-organoaren ahalmenak baliatzea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin zer edo zer hitzartzeko negozio juridikoak egitea, aurreko lerroaldeko kopuru horretaraino. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

      Era berean, paragrafo honetan jasota datozen eskumenen barruan Sektore Publikoko Kontratuak arautzen dituen Legeak ezarritako behin-behineko neurriak hartzea eta kontratazioaren arloko errekurtso berezia ebaztea ere bere ardura du.

    7. Indarrean dauden arauek Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskuetan utzi izanagatik ere, saileko beste ezein organori edo sailaren menpeko beste ezein erakunderi eman ez zaizkion zereginak; eta, dekretu honetako

      1. artikuluko gaiekin zerikusia duten eskumenen artetik, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko beste organo batzuen eskuetan berariaz utzi gabe daudenak.

  3. Zerbitzu Zuzendaritza Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren menpe dago zuzenean eta hierarkiaz.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzak, dekretu honetako

  1. artikuluan adierazitakoez gain, honako zeregin hauek izango ditu:

    1. Sailera atxikita dauden langileen burua izango da, sailarekin zerikusia duten administrazio-egintzak eta ohiko kudeaketa-egintzak gauzatzeko ardura izango du, eta indarrean dagoen arautegiak agintzen dion beste edozein zeregin. Bereziki, zeregin hauek izango ditu:

      1. Langile-gaietan Euskal funtzio publikoaren arauek sail bakoitzari ematen dizkioten eskumenak baliatzea.

      2. Langileak prestatzeko eta doitzeko planak eta programak prestatzea, Funtzio Publikoaren ardura duen zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eskumenetatik ezer kendu gabe. Era berean, Saileko langileen euskalduntzea eta hizkuntza-normalizazioa lortzeko prozesua sustatzea, eta euskararen erabilera bultzatzea.

      3. Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, funtzio publikoaren arloan ardura duten organoen eskumenen kaltetan joan gabe.

    2. Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatzea eta lantzea eta haren jarraipena egitea, saileko erakunde autonomoen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta sailarenarekin bategitea, aurrekontuan egin beharreko aldaketak tramitatzea, eta saileko gastu-programak ebaluatzea.

    3. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, eta, horretarako, jarri eta mantendu beharreko informazio-, etengabeko ebaluaketa- eta jarraipen-sistemak jartzea eta mantentzea.

    4. Saileko 1.000.000 eurotik beherako gastuak baimentzea.

    5. Saileko atalek lanpostuak fisikoki kokatzeko eta ekipamendua banatzeko egiten duten lana zuzentzea eta lekua eraberritzeko eta hobetzeko egiten dituzten obrak zuzentzea, baliabide orokorren ardura duen zuzendaritzari eskumenetatik ezer kendu gabe.

    6. Sailaren egoitzetako barruko araubidea betetzea eta begiratzea eta sailak atxikita duen ondarea eta ekipamendua administratzea eta zaintzea.

    7. Saileko erregistro nagusia, artxibategia, liburutegia eta gainerako agiritegiak kudeatzea, baliabide orokorren eskumena duen zuzendaritzari eginkizunik kendu gabe.

    8. Saileko zerbitzu eta lan-moldeen barne-

      antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, saileko gainerako organoekin koordinaturik eta autonomia-erkidegoko administrazioko organo eskudunekin koordinaturik.

    9. Saileko Segurtasun eta Osasun Atalaren lanak zuzentzea eta antolatzea, Prebentzio Zerbitzuari eginkizunik kendu gabe.

    10. Organo eskudunek onartu baino lehen, eta egiteko eskatuz gero, arau-xedapen orokorrei buruzko proiektuak eta sailaren berezko gaiei buruzko ebazpenak prestatzea eta lantzea, eta haietatik sortutako administrazio-espedienteak zaintzea.

    11. Berariaz bestelakorik adierazten ez bazaio behinik behin, sailaren gaien artetik Gobernu Kontseiluak eta gobernu-batzordeek onartu beharrekoak direnak hara bidaltzeko tramiteak egitea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizia­letan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-

      egintzak dena delako aldizkari horretara bidaltzeko tramiteak egitea.

    12. Sailean agertzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, dena delako gaia beste zerbitzu edo organo baten ardura ez bada.

    1. Gainerako sailekin eta sailarekin harremanetan dauden organo edo erakundeekin komunikazio-organo gisara jardutea; eta, aztergaien artean zuzendaritza honen ardurapeko eginkizunik baldin badute, sail arteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.

    2. Euskadiko Ogasun Orokorraren berezko gaiekin, antolaketarekin eta informatikarekin zerikusia duten eta, orokorrean sail guztien eskuetan egoten direla-eta, zeregin erkidetzat hartzen diren zereginen artetik, indarrean dauden legeen arabera Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkionak, eta, orokorrean, sailari aholku juridikoak ematea, sailaren gainerako organoek beretzat hartuak ez dituzten gaietan.

      1. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.000.000 euro arterainokoa izanez gero, hitzarmen eta itun horie­tan Ekonomia eta Ogasun Saileko kontratazio-

        organoaren ahalmenak Zerbitzu zuzendariak baliatuko ditu, non eta arau honetan bertan ez zaizkion berariaz beste organo bati eman.

        Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin zer edo zer hitzartzeko negozio juridikoak egitea, aurreko lerroal­deko kopuru horretaraino. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

        Era berean, paragrafo honetan jasota datozen eskumenen barruan Sektore Publikoko Kontratuak arautzen dituen Legeak ezarritako behin-behineko neurriak hartzea eta kontratazioaren arloko errekurtso berezia ebaztea ere bere ardura du.

      2. Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailaren esparruan, Zerbitzu Zuzendaritzak ardura hauek izango ditu:

        1. Administrazioa eraberritzeko eta modernizatzeko eskumena duten organoek mahai gainean jarritako ekimenak eta gidalerroak gauzatzeko beharrezko eusgarriak bermatzea, gobernuak gai horren inguruan dituen aurreikuspenak sailaren jarduera-esparruan garatze aldera.

        2. Europar Batasunaren araubidea eta politikak sortzen eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak duen parte hartzearen barruan, sailaren eskumenpeko gaietan, koordinazio-neurriak gauzatzea, indarrean dauden akordioak eta arauak aintzat harturik, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, Europar Batasuneko Erakundeekin landu beharreko gaien eta harremanen izapideak bideratuta.

        3. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko arauetan eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun-

          planean jasota datozen neurriak betetzeko, sustapen-lana eta koordinazio-lana egitea eta saileko gainerako zuzendaritza eta esparruekin eta sailera atxikitako erakunde autonomo, erakunde eta organoekin lankidetzan aritzea.

        4. Sailak herritarrei harrera egiteko eta informazioa emateko dituen zerbitzuek zuzen-zuzen lan egiten dutela bermatzea (harrera egiteko 2. eta 3. mailak), eta Jaurlaritzak herritarrei harrera egiteko duen zerbitzua­rekiko harremanak behar bezala taxutzea (Zuzenean zerbitzuarekiko harremanak), eta, horretarako, eskumenpean dituen gai guztietarako solaskideren bat beti lanerako prest edukitzea.

Orokorrean, zeregin hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasuneko sailburuordeek:

  1. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo guztiak eta jarduketa guztiak zuzentzea, koordinatzea, sustatzea, programatzea eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

  2. Jardute-politikak prestatzea eta sailburuari proposatzea; halaber, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, sailburuari laguntza teknikoa ematea.

  3. Xedapen-proiektuak proposatzea, erabakitako jardun-politikarekin bat.

  4. Indarrean dauden arauetan jasota dauden kasue­tan, sailburuordetzaren menpeko organoen ebazpenen aurka aurkezten diren errekurtsoak ebaztea.

  5. Indarrean dagoen legeriak ematen dizkien egiteko guztiak; halaber, orokortasunez sailburuordeei izendatuta datozela-eta guztientzat izan daitezkeenak.

Orokorrean, zeregin hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasuneko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak gauzatzea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.

  2. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatzea, bultzatzea, zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  3. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek emandako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxibategiak antolatzea.

  4. Indarrean dauden arauetan zehazturik dauden kasuetan, errekurtsoak ebaztea.

  5. Indarrean dagoen araubide juridikoak berariaz ematen dizkien egiteko guztiak; halaber, orokortasunez zuzendariei izendatuta datozela-eta guztientzat izan daitezkeenak.

1. ATALA

EKONOMIA, AURREKONTU ETA KONTROL EKONOMIKOKO SAILBURUORDETZA

  1. Honako arlo hauetan, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzak beteko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailari eman zaizkion eskumenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua gainetik zuzendari duela: plangintza ekonomikoa; azterlan eta metodo ekonomikoak; koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoa; eskualde-politika; lehiaren defentsa; estatistikak egitea eta argitaratzea; autonomia-erkidegoko aurrekontuak zuzentzea, egitea, orokorrean kudeatzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea; barruko kontrol ekonomikoa; kontabilitatea eta kontabilitateko erantzukizunak. Eta, sailburuaren ardura izango da, dekretu honetako 5. artikuluan jasota datozen zereginak betetzeaz gainera:

    1. Jaurlaritzaren planifikazio ekonomikoa zuzentzea eta koordinatzea; ekonomia-azterlanen arloa, koiunturaren arloa eta aurreikuspen ekonomikoen arloa zuzentzea eta koordinatzea; eta egonkortasuneko aurrekontu-agiriak sortzea eta garatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eskualde-politikaren arloan egiten duena zuzentzea eta koordinatzea.

    3. Urteko aurrekontuetan errespetatu beharreko gidalerro ekonomikoak eta teknikoak sortzea, autonomia-

      erkidegoko Aurrekontu Orokorren Aurreproiektua egitea eta aurrekontu horiek onartzeko lege-aurreproie­ktua egitea, gai horri buruz indarrean dagoen legediaren arabera.

    4. Aurrekonturako kargaren bat dakarten lege-

      proiektu guztiek berekin eraman behar duten finantzaketa-eranskina prestatzea, eta, autonomia-erkidegora beste eskumen eta/edo zerbitzurik eskualdatzen denean edo autonomia-erkidegotik beste herri-administrazio batzuetara eskualdatzen denean, aurrekontu-kredituak gehitzeko eta/edo kentzeko proiektuak egitea.

    5. Urte anitzeko aurrekontu-plangintza zuzentzea, taxutzea eta ezartzea, eta, horretarako, sailak eta gainerako erakunde eta ente publikoak koordinatzea.

    6. Autonomia-erkidego guztirako interesekoak diren gastu publikoko ekimenak ekitaldi bakoitzeko programa eta aurrekontuetan nola zehaztu behar diren koordinatzea, eta Ekonomia eta Ogasun Sailak ekonomiaren eta gastu publikoaren arloan egiten duen lana koordinatzea.

  2. Hierarkiaz eta funtzionamenduz erabat autonomoa izanagatik ere, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia Ekonomia eta Ogasun Sailera atxikita dago, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzaren bidez.

  3. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Aurrekontuetako Zuzendaritza eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoa ere Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzaren menpe daude zuzenean eta hierarkiaz.

  1. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, dekretu honetako 6. artikuluan adierazitakoez gain, honako zeregin hauek izango ditu:

    1. Jaurlaritzaren erdi-eperako politika ekonomikoaren gidalerro eta norabideak zehaztea; ekonomian eraginik baldin badute, sailen eta administrazio-atalen jarduerak koordinatzen laguntzea; eta jarduera horiek politika ekonomiko orokorrarekiko koherenteak izango direla begiratzea.

    2. Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoak bere baitan izan behar dituen tresnak eta edukiak definitzea eta sortzea, eta programa eta politika publikoen ebaluazioa sustatzea eta bultzatzea, hori bai, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari barruko kontrol ekonomikoaren arloan dagozkion eskumenetatik ezer kendu gabe.

    3. Euskal arlo publikoak -osotasunean harturik-, herri-administrazioek eta enpresa-arlo publikoak ekonomiaren eta finantzen arloan zer egiten duten jakiteko jarraipena eta azterlana egitea, hartara, errazago doitu eta eguneratu ahal izan dadin Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren urte anitzerako programazioa.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartzen duen gainerako herri-erakundeen jarduerak planifikatzen parte hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duen moduan; eta gizarteko eta ekonomiako eragileek parte hartu ahal izateko moduak dinamizatzea eta sustatzea, ekonomia­ren planifikazio hitzartua lortzearren, benetan.

    5. Indarrean diren arauen arabera lurraldea antolatzeko izango ditugun tresnak sortzeko prozesuetan parte hartzea, hain zuzen ere, eskualdearen plangintzan eragina duten eta ekonomiarekin zerikusia duten erabakietan.

    6. Euskal ekonomiari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, bai orokorrak bai arlokakoak.

    7. Autonomia-erkidegoko administrazioak egiten dituen eta jarduera ekonomikoan eragina duten azterlan guztiak koordinatzea, eta ekonomiaren arloan diharduen edozein organori laguntza teknikoa eskaintzea, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak edo Gobernu Kontseiluak zehazten duten bezala.

    8. Ikerketa ekonomikoetarako metodoak garatzea, eta bereziki, euskal ekonomiarako ereduak eta ekonomia horren arloetarako eta/edo zatietarako ereduak garatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera ekonomikoari buruzko urteroko eta sei hileroko txostenak egitea. Txosten horiek Euskadiko aurrekontu-

      erregimenaren arauetan eta Euskadiko Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren arauetan daude aurreikusita.

    10. Ekonomia eta politika ekonomikoa -bai Euskadikoa bertakoa bai, bestela, Euskadin eragina duena- zertan den eta orokorrean eta arloka nola bilakatzen ari diren jakiteko jarraipena egitea, eta nazioko eta nazioar­teko koiuntura ekonomikoaren jarraipena egitea, aurreikuspen-teknikak sortuz eta erabiliz, eta koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak eginez.

    11. Jaurlaritzak, salbuespenez, urteko aurrekontua baino haratago beste neurri ekonomiko-finantzariorik hartu behar badu, neurri horiek aztertzea eta analizatzea.

    12. Sailaren estatistikak ekoizteko lanak bultzatzea, proposatzea eta garatzea, Euskal Estatistika Erakundeari (Eustati) eskumenetatik ezer kendu gabe.

    1. Euskadik Europar Batasunean izan behar duen Esparru Estrategikorako proposamena egitea, eta Euskadirako Estatu Laguntzen Maparako proposamena egitea, erkidegoko bete beharreko arauetan jartzen duen moduan.

    2. Erkidegoak Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartzeko dituen programak eta ekimenak egitea, haien jarraipena egitea eta kontrolatzea, Europako eskualde-politikaren arloan; nekazaritza, arrantza eta elikadura arloan eskumena duten sailei dagozkien programak eta ekimenak izan ezik.

    1. Europako ekonomia-politika nola bilakatzen eta garatzen ari den ikustea eta informazio hori Jaurlaritzari ematea, batez ere eskualde-politika.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko barruko eskualde-politikari buruzko programak egitea, proposatzea eta kudeatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren zereginak.

  2. Euskadiko Prezioen Batzordea eta saileko Estatistikarako Organo Berezia ere Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzara atxikita daude.

Aurrekontu Zuzendaritzak, dekretu honetako

  1. artikuluan adierazitakoez gain, honako zereginak izango ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren organo eta erakundeen aurrekontu-egitura prestatzea, eta dagokion organo eskudunari proposatzea, onets dezan.

    2. Urteko aurrekontu-ikuspenak prestatzea, nola diru-sarrerenak hala gastuenak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako baliabideen asignazio organiko, ekonomiko eta funtzionala proposatzeko beharrezko diren ikerlan eta txostenak taxutzea ere.

    3. Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren Aurrekontu Orokorren aurre-proiektuak egituratzeko oinarri izango diren gida-lerro ekonomikoak garatu eta gida-lerro teknikoak prestatzea, dagokion organo eskudunak onesteko.

    4. Autonomia-erkidegoaren administrazio-

      organoetan aurrekontuak prestatzeko teknika modernoak jartzeko beharrezko azterketak egitea, lortu beharreko helburuak behar bezala identifikatzeko moduan izateko, helburuak zenbateraino bete diren ikusteko adierazle operatiboak formulatzeko eta gastu-programen emaitzen ebaluazioa egiteko (programaz programako aurrekontuaren arabera), aukerak nahiz jarri beharreko baliabide globalak aztertuz eta zehaztuz.

    5. Autonomia-erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako helburuak bete ahal izateko ekintzei jarraipena egin eta bultzada ematea, aurreikusitako xede horiek betetzeko bidea emango duten neurriak proposatuz eta, kasuan kasu, aurrekontuetako diru-sarrerak eta gastuak ahalik eta onenak izateko moduan berriz asignatuz baliabideak.

    6. Proposatutako arauei buruz, hitzarmenei eta mami ekonomiko handia daukaten akordioei buruz egoki diren txostenak egitea, modua egon dadin aurrekontuak izango duen inpaktua ebaluatzeko eta egin beharreko egokitzapenak proposatzeko, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-kontrola eta kontabilitatea arautzen dituen ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 27.4 artikuluak ezarritakoaren arabera.

    7. Hainbat urtetako gastuen eta aurrekontuen edonolako aldaketen inguruan lege-antolamenduak Autonomia Erkidegoari egozten dizkion zereginak, gobernuari edo bestelako organoei egotzita daudenak izan ezik.

    8. Laguntza teknikoa eskaintzea Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak aurrekontuen inguruan daukaten hartu-emanetan.

    9. Aurrekontuen inguruko prozeduretan, Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenekoak izan arren, ebazpena ez baldin badagokio berari, dena delako prozedura hori izapidetzea eta, beharrezkoa bada, proposatzea. Sail jakin batena ere ez badira baina administrazio orokorraren aurrekontuen barruan badaude, aurrekontu-

      atalen hasierako baimena eta kudeaketa orokorra egiteko eskumena berea izango du.

    10. Estatuko, aldundietako eta toki-administrazioetako aurrekontu-organoekin koordinatzea eta, egokitzen bada, elkarlanean aritzea.

    11. Autonomia-erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatu, kudeatu, ebaluatu eta zelatatzeko (jarraipena egiteko), gai hau erregulatzen duen araudian edo indarrean dagoen lege-ordenamenduan jasota egon eta inongo beste organok ez daukan beste edozein zeregin betetzea.

  1. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zuzendaritzako maila organikoa izango du eta, dekretu honetako

  1. artikuluan adierazitakoez gain, honako zereginak izango ditu:

    1. Kontabilitatea eta barruko kontrol ekonomikoa­ren arloan autonomia-erkidegoko administrazio publikoari dagozkion ahalmen guztiak betetzea, Ekonomia eta Ogasun Saileko beste organo batzuei emandakoak izan ezik, eta kontu horiek erregulatzen dituen araudiak zehazten duen moduan.

    2. Kontabilitatearekin zerikusia daukaten dokumentu, kontu eta txostenak prestatu eta hedatzea, bai eta autonomia-erkidegoko administrazio orokorra eta instituzionala osatzen duten erakundeen eta partaidetutako enpresen jarduera ekonomiko eta finantzarioari buruzkoak ere, bestelako organoek gai honetan dauzkaten eskuduntzak direnak direla ere.

    3. Autonomia-erkidegoko administrazio orokorraren eta bere erakunde autonomoen kontabilitatearen eta barruko kontrol ekonomikoaren arloan bitarteko nahiz baliabide elektroniko eta informatikoak nola aplikatzen eta ezartzen diren gainbegiratu eta kontrolatzea, kontabilitatea informatizatzeko plan eta programak jarriz, trataera informatikoa zein kontabilitate-lanek eduki behar duten erabakiz, kontabilitate publikoaren esparruan egin beharreko garapen informatikoei onespena emanez, eta informatizatutako kontabilitate-informazioa eskuera izan eta erabiltzeko baimenak emanez.

    4. Arlo ekonomikoan gobernu arduratsua eta arriskuen kudeaketa eta barruko kontrola egiteko politikak jartzearen alde egin, eta politikok koordinatu eta gainbegiratu, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan sektore publikoaren kudeaketa hobetzea eta xedeak erdiesten laguntzea.

    5. Koordinazioan eta, egoki denean, elkarlanean aritzea Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin, Estatuko Kontuen Epaitegiarekin eta kanpoko kontrola eramaten duten bestelako organoekin, eta koordinazioan jardutea beste administrazio publikoetako ikuskapen-

      organoekin eta barruko kontrol ekonomikoa daramaten organoekin.

      1. Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren gain dago Osakidetzaren ikuskapena egitea.

        2. ATALA

        OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUORDETZA

ruordetza.

  1. Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzak betetzeko ditu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua gainetik zuzendari duela, Ekonomia eta Ogasun Sailari eman zaizkion eskumenak honako arlo hauetan: finantza-

    politika eta finantza-erakundeekiko harremanak, diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea, aseguruak baimendu eta aseguru-bitartekaritzako lanen kontrola, gizarte-aurreikuspeneko erakundeak, kontzertu ekonomikoa, estatuari eman beharreko kupoa eta lurralde historikoen ekarpena, transferentzian ematekoak diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa, eta estatuarekin izan beharreko finantza-fluxuak zehaztea, gizarte-

    segurantzaren finantzazioaren inguruan, zerga-administrazioaren inguruan eta erreklamazio ekonomiko-

    administratiboen inguruan. Titularrak, dekretu honetako

  1. artikuluan zehaztutakoez gain, honako zereginak izango ditu:

    1. Ogasuneko kontuetan:

      1. Lege-ordenamenduak kontzertu ekonomikoaren kudeaketatik ateratako baliabideen banaketa-sistemaren inguruan eta kontzertutik eratorritako finantza-

        lanetatik autonomia-erkidegoko administrazioari egozten dizkion eskumen guztiak, non eta ez dauden Eusko Jaurlaritzari edo bestelako organoren bati emanda.

      2. Euskal Gizarte Segurantzaren finantzazioaren inguruan estatuko administrazioarekin ezarriko diren finantza-fluxuak zein izango den zehaztea.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko administrazioaren eta lurralde mailako bestelako erakundeen artean transferitzekoak diren eskumen edota zerbitzuen balorazioak definitu, horien gainean ebatzi eta proposatu, eta erkidegoetan, horiek onesteko zeregina daukaten organoei babesa ematea, koordinazio etengabea edukitzeko xedez.

      4. Lege-ordenamenduak xedatutakoaren arabera, zergen arloan lurralde historikoen arteko koordinazio, kolaborazio eta harmonizazio fiskalen barruan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari dagozkion eskumenenak betetzea.

      5. Zergen alorreko eta zergen araubideko eskumenak, hain justu, Kontzertu Ekonomikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoari eman zaizkionak, Eusko Jaurlaritzari emandakoak aparte utzita.

      6. Autonomia-erkidegoko administrazioaren nahiz bere erakunde autonomoen organoek emandako zerga-e­gintza guztien ofiziozko errebisioei buruzko espedienteen gainean ebazpena ematea.

      7. Euskadiko Ogasun Nagusiko zerga propioak eta eskubide publiko nahiz pribatuko bestelako diru-sarrera ez finantzarioak arautzeko beharrezko lege-aurreproiektuak prestatzea.

      8. Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotuta dauden finantza-fluxu europarren jarraipena egitea.

    2. Finantzen arloan:

      1. Indarrean dagoen legediaren arabera, autonomia-erkidegoaren zereginetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxa eta Kreditu Kooperatiben antolaketa, dependentzia-araubidea eta lege-araubidearekin lotutakoak, zehazki, baimena ematea, onestea eta kontzesioak ematea behar dutenak.

        Edonola ere, aparteko ordezkaria izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxak Kontrolatzeko Batzordea osatzen dutenek egin beharrekoa da, hala agintzen baitu indarrean dagoen legeak.

      2. Indarrean dagoen legearen arabera, arauak hausteagatik Aurrezki Kutxek eta Kreditu Kooperatibek eragindako zehapenak proposatzea eskuduntza daukan organoari, eta zehapenei dagozkien espedienteak izapidetzea.

      3. Aseguruen bitartekaritzako lanak egin ahal izateko beharrezko baimenak ematea, eta baimen horiek kentzea.

      4. Aurrerakinak eskatzea eta, kasuan kasu, legeak aipatzen dituen atzerapenak onartzea (Autonomia-

        erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 25.2 artikulua).

      5. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren arabera diruzaintza-arloan eskumena daukan sailak eragindako zorrak atzeratzeko eta zatika ordaintzeko eskabideen izapideak egin eta eskabideon inguruan ebaztea.

      6. Finantzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudiak Ekonomia eta Ogasun Sailari agindutako zereginak egitea, hain justu, bermeak formalizatu, aldatu eta berrestearekin lotutakoak.

      7. Finantzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren gain utzitako harremanak koordinatzea, eta gai horretan eskuduna daukaten organoetan erkidegoaren ordezkari izatea, bereziki, Balioaren Merkatuaren Batzorde Nazionalean eta edozein esparrutako finantza-erakundeetan.

      8. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko xedapen-proiektuak proposatu eta prestatzea.

    3. Orokorrean, ogasunari, finantza-politikari eta finantza-erakundeekiko zein gizarte-aurreikuspeneko erakundeekiko harremanei, diruzaintzari, zortzapenari eta bermeak emateari buruzko legeak bete daitezela ziurtatzea, horretarako beharrezko neurriak hartuz edo, behar bada, proposatuz, eta indarrean dagoen araudiak agintzen dizkion bestelako zeregin guztiak betetzea.

      Halaber, ondare eta kontratazio kontuetan Ekonomia eta Ogasun Sailari agindutako eskumenak gauzatu beharko ditu.

      1. Bere jurisdikzio bereziaren barruan egindako erreklamazioak ebazteko independentzia funtzionala izango duen arren, Euskadiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboa Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia dago, Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzaren bitartez.

      2. Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzaren mendeko zuzen eta hierarkiko dira beste hauek: Zerga Administrazioko Zuzendaritza, Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza, Finantzen Zuzendaritza eta Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritza.

Zerga Administrazioko Zuzendaritzak, dekretu honetako 6. artikuluan adierazitakoez gain, honako zereginak izango ditu:

  1. Lege-ordenamenduak zerga-administrazioaren arloan autonomia-erkidegoko administrazio orokor eta instituzionalari ematen dizkion eskumen guztiak, tasa eta kontribuzio berezien kudeaketarekin lotutako egintza administratiboak izan ezik, baldin horien egintza zergagarria ez bada Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenekoa, bilketa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa kanpo utzita. Atal honetan xedatutakoak ezin du erakunde autonomoek beren eskubide ekonomiko propioak administratu, kudeatu eta eraginkor egiteko daukaten eskumenaren kontra jo, indarrean dauden xedapenek adierazten duten moduan.

  2. Zergadun edo ordezko gisa autonomia-

    erkidegoaren administrazioari dagozkion zerga-betebehar guztiak betetzea, bere organo guztien laguntza bilduta, sailak berak, orokorrean eta kasu bakoitzerako, ezarritako baldintzen arabera.

  3. Zergadun edo ordezko gisa organismo autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, sozietate publikoei eta autonomia-erkidegoko sektore publikoko beste erakundeei dagozkien zerga-betebeharrak betetzen direla kontrolatzea eta betebehar horiei buruzko aholkuak ematea.

  4. Autonomia-erkidegoko administrazioaren nahiz bere organismo autonomoen organoek emandako zerga-egintza guztien ofiziozko errebisioei buruzko espedienteak izapidetzea.

  5. Zerga Koordinazioko Organoari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea.

  6. Lege-ordenamenduak agintzen duenaren arabera, zerga kontuetan autonomia-erkidegoko administrazioari dagozkion harmonizazio, koordinazio eta elkarlan fiskalak, kasuan kasu, behar dituzten azterketa, ikerketa eta txosten guztiak egitea.

  7. Autonomia-erkidegoko administrazioaren ordezkari izatea edozein erakunde publikoren aurrean, bien artean zerga-harremanak badaude administrazioa, zergadun edo ordezko gisa, harremanetan parte dela.

  8. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea bere zereginak egiteko, Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzarekin koordinazioan jardunez.

Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzak, dekretu honetako 6. artikuluan adierazitakoez gain, honako zereginak izango ditu:

  1. Kontzertu Ekonomikoaren edo finantzazioko bestelako tresna juridikoen arabera, estatuko administrazioarekin eta Foru Aldundiekin dituen harremanetan autonomia-erkidegoak dauzkan eskubide edo obligazioen kudeaketa eta izapidea egitea.

  2. Autonomia-erkidegoaren, Estatuko administrazioaren eta lurraldeetako bestelako erakundeen artean transferitzekoak diren eskumen edota zerbitzuen balorazioari buruzko txostena prestatzea, eta erkidego horien barruan, balorazioak onesteko ardura daukaten organoei laguntza ematea.

  3. Estatuko administrazioarekin, Euskadiko beste administrazioekin eta beste administrazio publikoekin dituen harremanetan autonomia-erkidegoko administrazioak arlo ekonomikoan dauzkan eskubide eta obligazio guztiak izapidetzea, indarrean dagoen araudiak hala agintzen duenez eta bete behar denez; alde batera utzita zerga-arloko edo finantza-arloko eskubide eta obligazioak.

  4. Tarteko diren erakundeekin batera, kupoaren osagaien eta metodologiaren eta urteko zenbatekoaren kalkuluari eta balorazioari buruzko azterketa eta ikerlanak egitea, eta horretan arituko diren organoetan lotu beharreko arau eta akordioen metodologia eta artikulazioa zehaztea.

  5. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea bere zereginak egiteko, Zerga Administrazioaren Zuzendaritzarekin koordinazioan jardunez.

  6. Kontzertu Ekonomikoaren baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen artean banatzeko sistemari buruzko azterketa eta ikerlanak egitea, zehazki, sistemaren arauak nola egituratuko diren eta horretarako jarritako organoek arauok etengabe nola interpretatuko dituzten; halaber, baliabideak banatzeko sistemei jarraipena egin eta txostenak prestatzea, bereziki, Foru Aldundiek Euskadiko Ogasun Nagusira egin beharreko ekarpenei buruzkoak, hala agintzen baitute organo eskudunen akordioek eta indarrean dagoen araudiak.

  7. Babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea Finantza Publikoen Euskal Kontseiluari, agindutako zereginak bete ditzan.

  8. Kontzertu Ekonomikoan eta finantzazioko beste sistema orokorretan jasotako zerga-araudiak finantzazioan daukan eraginari buruzko azterketak eta ikerlanak egitea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan bildutako zerga-baliabideei buruzko azterketak eta ikerlanak ere, autonomia-erkidegoaren finantzazio-sistemaren jarraipena egin ahal izateko, gainerako administrazio publikoekin konparazioa eginez.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak erakundeetatik jasotzen dituen eskubide ekonomikoei buruzko ikerlan, azterketa eta txostenak egitea, bai eta erkidegotik kanpoko edozein iturritatik nahiz beste organo batzuek, beren lanean, ezartzen dituzten determinazioetatik autonomia-erkidegoak eskura dezakeen finantzazioaren optimizazioari buruzko ikerlan, azterketa eta txostenak ere.

  10. Euskadiko administrazioek daukaten eskumen mailaren kalkulua eta balorazioa egiteko beharrezko diren azterketa eta ikerlanak egitea, udaletako finantzazioa ere barne dela, eta, orokorrean, Euskadiko administrazioen barruan, erakundeen finantzazioari eragiten dioten beste edozein egite ekonomikori buruzko azterketa eta ikerlanak.

  11. Gaiaren arabera eskumena daukaten sailekin elkarlanean jardunez, Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura daukaten finantza-fluxu europarrei aplikatu beharreko gidalerro eta irizpideak ezartzea.

  12. Europako Batzordearen Kohesio Funtsaren (edo pareko figuraren baten) kargura finantzatzeko modukoak izan daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko proposamen eta ekimenak prestatzea, jarraitzea, horien gaineko zuzendaritza-lana egitea eta prestakuntza ematea, gai horretan eskudun diren sailekin koordinazioan jardunda.

Finantza Zuzendaritzak, dekretu honetako 6. artikuluan adierazitakoez gain, honako zereginak izango ditu:

  1. Indarrean dagoen legeriaren arabera, aurrezki kutxen eta kreditu-kooperatiben antolaketa, mendekotasun araubide eta araubide juridikoari dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren esku dauden egitekoak, Dekretu honetako 11. artikuluko 1.b.1) paragrafoaren baitan daudenak izan ezik. Bereziki, erakunde horiek Ekonomia eta Ogasun Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainbegiratzea egingo du.

    Nolanahi ere, Zuzendaritza horri dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki kutxen eta kreditu entitateen erregistroen kudeaketa, zaintza eta bideratzea, eta, hala behar denean, entitate horien zuzentza-organoetako goi-karguena.

  2. Elkarrenganako bermedun sozietateei eta finantza-entitateekiko harremanei buruz Autonomia Erkidegoan dagoen araudiak Sailari ematen dizkion egitekoak, Autonomia Erkidegoaz kanpoko Administrazioekin erlazionatutakoak izan ezik, horiek sailburuari baitagozkio.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak diruzaintza alorreko eskumenak dituen sailari emandako egitekoak, ordainketa-aginduak bereziki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen arloan indarrean dagoen araudiaren babespean itundutako diruzaintza-eragiketen kudeaketa.

  4. Borondatezko epean, diru-bilketaren kudeaketa zuzentzea zerga bidezkoak ez diren zuzenbide publikoko diru-sarrerei dagokienez (prezio publikoak izan ezik), eta, epe exekutiboan, berriz, diru-bilketaren kudeaketa edozein kontzepturi dagokionez, zuzentzea eta gainbegiratzea ere barne direla. Ondorio horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketari buruzko Araudian diruzaintzako alorrean Sailari egotzitako eskumen guztiak dagozkio, zorrak geroratzeari eta zatitzeari buruzkoak izan ezik.

  5. Euskadiko Zor Publikoaren eta kreditu- edo mailegu-eragiketen kudeaketa osoa; sailburuak baimendutako zorpetze-eragiketek zein ezaugarri izango duten zehaztea; eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sozietate publikoen zorpetze-eragiketak baimentzea.

  6. Emandako Bermeen Erregistroaren kudeaketa. Hala ere, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek bermeak eman ahal izateko baimena sailburuak eman behar du.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa arautzen duen araudiaren arabera Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkion guztiak, arau-hauste oso larriengatik zehapenak ezartzeko ahalmena izan ezik, ahalmen hori sailburuarena baita.

  8. Prozedura guztiak izapidetzea, finantzen, finantza-

    entitateekiko harremanen eta diruzaintzaren gaietan Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenekoak diren baina horiei buruz erabakitzea bere esku ez dagoen kasuetan.

  9. Erregistroak kudeatzea, jardueren jarraipena, ikuskapena, zigor-espedienteak izapidetzea eta aseguru-

    bitartekarien arloan egin beharreko gainerako guztiak, salbu eta Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari esleitutakoak eta diplomak ematea, diplomak ematea sailburuari baitagokio.

  10. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko araudia betetzen den kontrolatzea, gainbegiratzea eta ikuskatzea, antolaketa eta funtzionamenduari, eta, batez ere, erakundeen kaudimenari eta jarduera ekonomiko eta finantzarioari dagokienez.

  11. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bidali behar dioten dokumentazio ekonomiko-finantzarioa arautu, garatu, aztertu eta gainbegiratzea.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoan, gizarte-

    aurreikuspen osagarriaren arloan politika publiko orokorrak aztertu, diseinatu eta proposatzea.

  1. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen erregistroa zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea.

  2. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak bultzatu, sustatu eta garatzeko programak egin eta kudeatzea.

  1. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, dekretu honetako 6. artikuluan adierazitakoez gain, honako zeregin hauek izango ditu:

    1. Ondareko kontuetan:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren titulartasunpekoak diren eta Euskadiko Ondare barrukoak diren ondasun eta eskubideen gaineko jabari-ahalmenak erabiltzea, ondasun eta eskubide horiek kudeatzea, administratzea eta ustiatzea, ordezkatzea eta auzitegietatik kanpora defendatzea, Ondareari buruzko Legean arauturiko gaiei buruz Gobernu Kontseiluak hartzen dituen erabakiak betearaztea, eta auzitegietan ondasunen eta eskubideen aldeko akzioak baliatzea, baldin eta ez bazaizkio, berariaz, beste organo edo erakunderen bati agindu, eta atxikitze-egintzak berak berarekin dakartzan ahalmenei ezer kendu gabe.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunpekoak diren eta Euskadiko ondare barrukoak diren ondasun eta eskubideen kudeaketa, administrazioa eta ustiaketa, baldin eta beste organo edo entitate batzuei atxikita ez badaude.

      3. Euskadiko ondareko ondasun eta eskubideen afektazioa, desafektazioa, atxikipena, atxikipena kentzea eta helburua aldatzea, bai eta higiezinen errentamendua, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean adierazten den bezala.

      4. Euskal Autonomia Erkidegoari edozein eratako enpresa eta sozietatetan partaide izateagatik dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organo bati berariaz izendatu zaizkion kasuetan izan ezik.

      5. Ustez Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondareko parte diren ondasun eta eskubideen ikerketa egitea; edozein tituluren bidez horiek erabiltzeko baimena duen edozein pertsona edo erakunderen erabilpena ikertzea; banatzea eta mugak zehaztea; babestea, defendatzea, errebindikatzea, zigor-ahalmenak erabiltzea eta horiekiko erantzukizunak eskatzea.

      6. Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen aurkako ekintzak jurisdikzio penalari jakinaraztea, delitu edo falta izan badaitezke.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen Errolda Nagusia egitea, eguneratzea eta, halaber, beren egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta Erregistro Publikoe­tan inskribatzea.

      8. Ondarearen alorrean Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenekoak diren prozedura guztiak izapidetzea eta dagozkien agiriak formalizatzea; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen ondasun edo eskubideak adierazten edo gauzatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak edukitzea eta zaintzea.

      9. EAEko Administrazio Orokorrak, bere erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek Interneten egiten dituen domeinu-izenen erreserba.

      10. Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Berreskuraketarako Batzorde Eragilearen eskumenekoak diren espediente guztiak izapidetzea.

      11. Euskal Autonomia Erkidegoko Administra­zioaren jabetza publiko edo pribatuko ondasun eta eskubideen arloan indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein ahalmen.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio barruan kontratazio araubidea garatu eta koordinatzen duen zentro zuzentzaile denez, izaera orokorrez, Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkion eskumenak izango ditu. Arlo horri dagokionez, jardunerako eta barne antolaerarako arauak ezar ditzake kontratazio espedienteak izapidetzerakoan eta kontratuen eta kontratisten erregistroko kontuetan.

    3. Hauek ere badagozkio:

      1. Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumeneko kontratazio espedienteak izapidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubidea arautzen duen araudiarekin bat etorriz.

      2. Kontratazio elektronikoaren ezarpena koordinatzea.

      3. Kontratistak sailkatzeko espedienteak izapidetzea.

      4. Berariaz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko organo konkretu bati ematen ez zaizkion kontratuak kudeatzea.

      5. Sailetan eta erakunde autonomoetan ezartzen diren kontratazio mahaietan parte hartzea.

      6. Euskal Autonomia Erkidegoko kontratuen eta kontratisten erregistroak ikuskatzea eta kudeatzea.

      7. Kontratazio Batzorde Nagusiari laguntza teknikoa ematea bere egitekoak betetzerakoan; eta aholkuak ematea eta koordinazio lanak egitea, kontratazio administratiboaren eta kontratazio pribatuaren arloan.

      8. Txostenak, gomendioak, memoriak, azterlanak, inkestak eta Administrazio Kontratazioen Aholku Batzordearen eskumenekoak diren gainerako jarduerak gauzatzea, Batzordeak emandako artezpideen arabera, gero, Batzordeak aztertu ditzan eta, hala badagokio, onar ditzan.

      9. Kontratazioak izapidetzean sortzen diren arazoak direla-eta, arazo horiek garrantzi berezia badute, Administrazio Kontratazioen Aholku Batzordeari iritzia eskatzea.

    4. Arrisku eta aseguruen kudeaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko langile, ondare eta jardunaren gainean eragina duten arriskuen analisi, baloraketa, kudeaketa eta bermeari buruzko araudian ezarritako eskumenak izango ditu eta, bereziki, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako egitura eta eskumenei buruzko indarreko araudian azaldutakoak.

    5. Lehiaketa-prozesuetan akordioak edo hitzarmenak sinatzea; dena dela, zenbait kasutan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak edo Gobernu Kontseiluak baliteke baimena eman behar izatea aurretik.

    6. Ondare, kontratazio eta arriskuen eta aseguruen kudeaketaren gaietan indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein eskumen.

  2. Halaber, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako egitura eta eskumenei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuan -otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuak eta ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak indargabetu egin zuten dekretu horren zati bat- finkatutako egitura eta eskumenak ematen zaizkio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, betiere Dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira.

Lehenengoa. Ordezkapenen araubidea.

Ekonomia eta Ogasun Saileko organoetako titularren lanpostuak bete gabe badaude, titularra ez badago edo gaixorik badago, eta egoera hori gertatu baino lehen eskuordetu ez baziren eta egoera horrek irauten duen bitartean, honako hauek beteko dituzte horien egitekoak: goragoko hurbileneko agintariak; lanpostu hori bete gabe dagoenean, edo titularra gaixorik edo kanpoan badago, goragoko hurrengo agintariak eta horrela jarraian, berariazko erabakiren batek edo lege-xedapenen batek kontrakoa agindu ezean.

Bigarrena. Indarrean dauden arauek EAEko gizarte aurreikuspeneko alorrean dagoeneko deseginda dagoen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari egiten dizkio­ten aipamenak Ekonomia eta Ogasun Sailari egindakotzat joko dira, hain zuzen ere, Dekretu honetan Sail honi esleitutako eskumenei dagokienez.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 28ko 42/2006 Dekretua indargabetu egiten da, baita dekretu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten xedapenak ere, maila berekoak edo beheragokoak badira.

Lehenengoa. Lanpostuen zerrendak.

Dekretu honetan ezarritako egitura organikoak lanpostuen zerrendetan eragingo dituen aldaketak funtzio publikoaren alorreko organo eskudunek egindako ereduzko agirian jasoko dira, zeinean zerrenda horiei buruzko informazioa aldiro eguneratuko baita.

Bigarrena. Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.