Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

538/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 5500
  • Xedapen-zk.: 538
  • Xedapen-data: 2009/10/06
  • Argitaratze-data: 2009/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu. Dekretu horren bidez, Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailen egitura berrantolatu da eta Administrazioko Sailen artean eskumenak banatu dira berriro ere. Jaurlaritzaren legegintzaldi honetarako Programa osatzen duten konpromiso programatikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz betetzeko egin da hori guztia.

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 12. artikuluak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sail berriari dagozkion egitekoak eta jardun-arloak biltzen ditu. Sail hori, adierazitako Dekretuaren Seigarren xedapen Gehigarriaren arabera, Kabinetearen Sailburuordetzaren, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzaren eta desagertutako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gizarteratze eta Familia Sailburuordetzaren organoek eta unitateek osatuko dute, baita Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren eta Herritarren Partaidetzarako eta Harreman Instituzionaletarako Sailburuordetzaren (biak desagertutako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailekoak) organoek eta unitateek ere.

Sailen egitura organiko hau honako antolaketa-irizpide hauen arabera eratu da: zorroztasunaren eta Sailburuordetza eta Zuzendaritza kopurua murrizteko, egiturak lautzeko, eginkizun-arloak batzeko, eduki zabaleko eginkizun-arloak eraikitzeko, egiturazkoak ez diren staff eginkizun-arloak identifikatzeko eta informazio-teknologiak ahalik eta gehien baliatzeko irizpideen arabera; irizpide horiek guztiak maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren Azken Xedapenen artetik Lehenengoaren 2. idatz-zatian ezarrita daude.

Adierazitako arauaren Azken Xedapenen artetik Lehenengoaren 1. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, Dekretu honek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du, arestian aipatutako antolaketa-irizpideei jarraiki.

Egitura horrek hiru Sailburuordetza izango ditu: Gizarte Gaiak, Lan eta Enplegua, Prestakuntza eta Gizarteratzea; eta hirurak ere Zuzendaritzetan egituratu dira, gai espezifikoen arabera.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila Kabinete Zuzen-daritzarekin -Saileko titularra babesteko eta laguntzeko eginkizuna du- eta Zerbitzu Zuzendaritzarekin -Sail osoko baliabide ekonomikoen, materialen, pertsonalen ardura du, baita azterlanena eta aholkularitza juridikoarena ere- osatzen da; bi Zuzendaritza horiek sailburuaren zuzeneko mendekotasuna duten organo horizontalak dira.

Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren zeregin nagusia plangintza egitea, ikuskatzea eta ebaluatzea da, honako alor hauetan: gizarte-zerbitzuak -familiaren bitartekaritza barne- eta gizarte-ongizatea, eta bereziki Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman parte hartzea; familia- eta komunitate-politika -familiako eta bestelako bizitzak bateragarriak eginez-; haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politika; boluntariotza eta ekintza boluntarioa; droga-mendetasunak; immigrazioa; garapenerako lankidetza; horretaz gain, askatasun afektibo-sexuala erraztuko duten baldintzak sustatzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion jardunak koordinatzea ere.

Lan Sailburuordetzak bere gain hartzen ditu lan-harremanen, laneko segurtasunaren eta osasunaren, berrikuntzaren, diseinuaren eta gizarte- nahiz lan-eremuko ekimen berrien inguruko berrikuntzaren, diseinuaren eta esperimentazioaren gaineko gaiei dagokienez Administrazio honi dagozkion eta lan-baldintzak hobetzera bideratuta dauden eskumenak eta egitekoak, bereziki mota guztietako lan-bazterkeriaren eta -diskriminazioaren aurka borroka eginez, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatuz, Eusko Jaurlaritzak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak dituen eskumenak alde batera utzi gabe.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordetzari honako zeregin hauek esleitu zaizkio: enplegu- eta prestakuntza-politikak, ekonomia soziala sustatu eta bultzatzea, ekonomia solidarioari arreta berezia eskainiz, enpresaren erantzukizun soziala, gizarte-bazterkeriaren aurka borroka egitearen eremuan jarduten duten erakunde publiko eta pribatuen jardunak planifikatzea eta koordinatzea. Honen inguruan, gizarte-bazterkeriaren, marjinazioaren eta pobretasunaren aurkako programak sortu eta kudeatuko ditu, beren gisa bizitzeko adina baliabide ez dutenen integrazio pertsonala, soziala eta laborala sustatzeko prestazio ekonomiko eta gizarte-laguntzako bestelako baliabideez gain. Azkenik, gizarteratze-arloko programak, zerbitzuak eta prestazioak ebaluatu eta ikuskatuko ditu.

Horren ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urriaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzeari buruzko eta sail horien egitekoak eta jardun-arloak zehazteari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen dituen egitekoak eta jardun-arloak dagozkio, Dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.

Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak baliatzeko, honako organo hauek izango ditu Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak:

  1. Organo nagusiak:

    1. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua:

      1. Kabinetearen Zuzendaritza.

      2. Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzen-daritza.

    2. Gizarte Gaietako Sailburuordetza:

      1. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

      2. Droga Gaietako Zuzendaritza.

      3. Familia eta Komunitate Politikarako Zuzen-daritza.

      4. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.

      5. Immigrazio Zuzendaritza.

    3. Lan Sailburuordetza:

      1. Lan Zuzendaritza.

      2. Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza.

    4. Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailbu-ruordetza:

      1. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

      2. Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren Zuzendaritza.

      3. Gizarteratze Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Lurralde Historiko bakoitzean dituen Lurralde Ordezkaritzak.

  3. Jarraian azaltzen diren organoak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari esleitu eta/edo lotu zaizkio, beren eraketa-arauetan ezarritakoaren arabera:

  1. Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuaren bitartez sortua.

  2. Sailaren Kontratazio Mahaia, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1996ko uztailaren 12ko Aginduaren arabera sortua.

  3. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez sortutakoak.

  4. Herri Lanetarako Erakunde arteko Batzordea, apirilaren 29ko 74/2008 Dekretuaren arabera sortua.

  5. Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera sortua.

  6. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera sortua, aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren bitartez arautua. Dekretu hori irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatu zuen.

  7. Familia Bitartekaritzako Aholkularitza Kontseilua, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak sortua eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuak arautua.

  8. Nazioarteko Adopzioko Batzorde Teknikoa, urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak arautua.

  9. Garapen Lankidetzarako Euskal Kontseilua, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren arabera arautua.

  10. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea, martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuaren arabera arautua.

  11. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuaren arabera arautua.

  12. Droga-mendetasunen Aholku Batzordea eta Droga-mendetasunen Sailen arteko Batzordea, Drogamenpekotasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen arabera sortuak.

  1. Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren arabera arautua.

  2. Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren arabera arautua.

  1. Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Behatokia, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusia.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa, abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren arabera arautua.

  3. Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen arabera sortua. Kontseilu horrek dagozkion Erakunde arteko Batzordea, Batzorde Iraunkorra eta Sailen arteko Batzordea biltzen ditu.

  4. Gizarteratzeko Euskal Kontseilua, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen arabera arautua.

  5. Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen arabera arautua.

  6. Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen arabera arautua.

  7. Enpleguaren Euskal Kontseilua eta Enpleguaren Lurralde Kontseiluak, ekainaren 15eko 121/2004 Dekretuaren arabera sortuak.

  8. Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia, martxoaren 3ko 34/1998 Dekretuaren arabera sortua, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari atxikitako organo gisa.

  1. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari Osalan Erakunde Autonomoa (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) atxikitzen zaio, Osasun Saileko Lan Osasunerako Unitatearekiko duen mendetasun funtzionala alde batera utzi gabe.

  2. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia atxiki zaio. Agentzia hori ekainaren 19ko 5/2008 Legearen arabera sortu zen nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa.

  3. Era berean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari Egailan SA Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Anonimo Publikoa atxiki zaio.

1. ATALA

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO

SAILBURUA

  1. Honako hau dagokio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari: «Gobernu Legeari» buruz ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak gauzatzea, baita Sailari egokitutako egiteko eta jarduera-arloen esparruan indarreko legediak esleituko dizkion eskumenak gauzatzea ere.

  2. Zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnean, Autonomia Erkidegoko funtsezko zerbitzuak bermatzeko neurriak ezartzea ere badagokio, ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuaz eskuordetu baitzitzaion eskumen hori.

  3. Lan-arriskuen prebentzioari dagokionez, bere goreneko mailan oso larritzat hartzen diren zehapenak jartzea ere badagokio.

  4. Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua ere badago, Sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute Kontseilu hori: Kabinetearen zuzendariak, Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak, sailburuordeek eta landuko diren gaien arabera sailburuak izendatzen dituen pertsonak.

    2. ATALA

    SAILAREN ORGANO HORIZONTALAK

Kabinetearen Zuzendaritza baten berehalako laguntza izango du sailburuak. Zuzendaritza horri, Dekretu honen 8. artikuluak oro har esleitzen dizkionaz gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Sailburuaren lan-programaren segimendua eta plangintza egitea eta zuzenean laguntzea. Ordezkaritza instituzionala egiteko jarduerei arreta berezia jarriko die.

  2. Sailburuaren kanpoko jarduerak antolatzea, eta bereziki Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako Erakunde eta Instituzioekiko harremanak.

  3. Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea eta Sailaren jardun-arloen inguruan dauden kexak eta iradokizunak jasotzea.

  4. Komunikabideekiko harremanak eta protokoloa.

  5. Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta gainerako ekintza publikoak eta pribatuak antolatzea.

  6. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskuduntzak alde batera utzi gabe.

Dekretu honetako 8. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako egiteko hauek dagozkio zuzenean eta hierarkikoki sailburuaren mendekoa den Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari:

  1. Sailaren Aurrekontuen Aurreproiektua lantzea, eta haren jarraipena eta aldaketak egitea.

  2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, baita gastuak baimentzea eta Sailaren kanpoko organoen aurrean aurrekontua gauzatzeko fase guztiak bideratzea ere.

  3. Sailaren eskumeneko gaiei lotutako Aurrekontu-etan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak bideratzea.

  4. Jaurlaritzaren Kontseiluaren mende jarri behar diren eta eduki ekonomikoa eta aurrekontu-edukia duten Sailaren gaiak prestatzea.

  5. Sailari atxikitako giza baliabideak administratzea eta kudeatzea eta, horretarako, indarreko araudiak esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea.

  6. Langileak prestatzeko eta hobetzeko planak lantzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenak aparte utzi gabe.

  7. Saileko langileen euskalduntze eta hizkuntza-normalkuntzarako prozesua bultzatzea eta euskararen erabilera sustatzea.

  8. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan indarrean dauden Planetan eta arauetan aurreikusitako neurriak gauzatu daitezen sustatzea.

  9. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskuduntzak aparte utzi gabe.

  10. Sailaren kontratazio-organoa izatea. Horrez gain, kontratazioen gastua baimentzea dagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion eskumenak baztertu gabe.

  11. Sailaren aholkularitza juridikoa.

  12. Jaurlaritzaren Kontseilura eta Batzordeetara eraman beharreko Sailaren gaiak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak bidal daitezen bideratzea.

  1. Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagokien beste organoekin batera koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan sistema eta metodoen barne antolaketa arrazionalizatzea eta informatizazioa lortzeko proposamenak prestatzea.

  2. Eusko Jaurlaritzak kalitatearen, etengabeko hobe-kuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektroni-koaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek Sailean sustatzea.

  1. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta Saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

  2. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, baita Sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunaraztea ere.

  3. Herritarrei informazioa eta laguntza emateko Sailaren zerbitzuen (2. eta 3. mailak) funtzionamendua kudeatzea eta herritarrei laguntzeko Zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak ezartzea.

  4. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak lantzen Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea.

  5. Saileko edozein organori laguntza teknikoa

    ematea, Sailen estatistikekin lotura duten arloetan.

  6. Saileko estatistika-organo bereziari esleitutako eskumenak eta ahalmenak gauzatzea, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

    3. ATALA

    SAILEKO SAILBURUORDEAK

Sailburu titularraren zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez, honako egiteko hauek dagozkie oro har, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko sailburuordeei:

  1. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, Sailak Sail-buruordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

  2. Sailburuordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.

  3. Sailburuordetzarentzako araudia eta jardun-planak proposatzea sailburuari.

  4. Sailburuordetzari atxikita dauden zerbitzuen jarduna egokia izateko beharrezkoak diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

  5. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen premiak definitzea, Aurrekontuen Aurreproiektua lantzeko.

  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.

  7. Oro har, indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dizkienak edo Saileko sailburu titularrak esanbidez eskuordetzan ematen dizkienak.

    4. ATALA

    SAILEKO ZUZENDARIAK

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak alde batera utzi gabe.

  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  3. Dagokien eskumenaren alorrean, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzarekin lankidetzan jardunda bere Zuzendaritzarekin lotutako azterlan orokorrak diseinatzeari eta lantzeari dagokionez.

  4. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak Jaurlaritzako zuzendariei oro har esleitzen zaizkielako.

  1. Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Gizarte Gaietako Sailburuordetzari:

    1. Politika publikoa planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea honako jardun-arlo hauetan: gizarte-zerbitzuak eta gizarte ongizatea, familia-politika eta komunitate-politika, haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politika; boluntariotza, droga-mendetasunak; immigrazioa; garapenerako lankidetza eta askatasun afektibo-sexuala erraztuko duten baldintzak sustatzea.

    2. Sailburuordetzaren erantzukizuna diren sektore-arloko politiken eta zeharkako politiken arteko elkarlana.

    3. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza Sailburuordetzaren erantzukizuna diren jardun-arloetan.

    4. Erakunde arteko adostasuna, elkarrizketa soziala, lanbide-lankidetza, elkartasun zibikoa eta sareko lana sustatzea, baita jakintza eta herritarren partaidetza sustatzea esku-hartzeen eta politika sozialen eremuan.

    5. Sailburuordetzaren eskumenekoak diren gaietan legediaren garapena, aplikazioa, eta, hala badagokio, aldaketa bultzatzea.

  2. Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren mende:

    1. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza.

    2. Droga Gaietako Zuzendaritza.

    3. Familia eta Komunitate Politikarako Zuzen-daritza.

    4. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.

    5. Immigrazio Zuzendaritza.

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzari:

  1. Gizarte-zerbitzuen alorrean behar diren azterketak eta proposamenak egitea.

  2. Gizarte zerbitzuetako alorrean, prestazioak eta zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezarritako baldintzen arabera.

  3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa proposatzea.

  4. Doakoak ez diren zerbitzuak eta prestazioak finantzatzeari dagokionez, erabiltzaileen partaidetza ekonomikoari buruzko irizpide orokorrak arautzeko proposamena.

  5. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak lortzeko baldintzak betetzen ote diren erabakitzeko aplika daitezkeen tresna teknikoak egitea, ondoren onartzeko.

  6. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrari eustea.

  7. Gizarte-zerbitzuen planifikazioa eta ebaluazio orokorra egitea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.

  8. Gizarte-zerbitzuetako profesionalen prestakuntza eta trebakuntza bultzatzea eta sustatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.

  9. Gizarte zerbitzuen eta gizarte ongizatearen alorrean duten erantzukizuna oinarri hartuta, gizarte-arloko zeharkako politiketan laguntzea, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuetan ikuspegi desberdinak sartzea sustatuz.

  10. Nazioarteko adopzioko erakunde laguntzaileak akreditatzea, kontrolatzea eta ikuskatzea, urriaren 28ko 263/2003 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  11. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari ez ezik Erakunde arteko Organoari ere babesa eta laguntza ematea.

  12. Pertsona Bitartekarien Erregistroaren kudeaketa.

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Droga Gaietako Zuzen-daritzari:

  1. Droga-mendetasunen alorrean euskal politika integrala definitzea eta eremu horretako jardunen sailen arteko eta erakundeen arteko bultzada gauzatzea tartean sartuta dauden gainerako sektore-eremuekin lankidetzan.

  2. Droga Menpetasunen Sailen Arteko Batzordea zuzentzea eta sustatzea, Droga Mendetasunen Aholku Kontseilua babestea eta laguntzea, baita Droga Mendetasunen Euskal Behatokia zuzentzea ere. Behatoki hori 1997ko otsailaren 4ko Aginduaren arabera sortu zen alor horretako ikerketa-, informazio- eta dokumentazio-zerbitzu gisa.

  3. Droga Mendetasunen arloko jarduna arautzen duten arauak ezarri, aldatu eta aplikatzearekin zerikusia duten proposamenak egitea.

  4. Droga Mendetasunei dagokienez Prebentzioari, Laguntzeari eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak esleitzen dion zehatzeko ahala gauzatzea.

  5. Droga-mendetasunei dagokienez prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, ikerketa eta prestakuntza garatu eta sustatuko dituzten jarduerak bultzatzea.

  6. Droga-mendetasunen alorreko arriskuak eta kalteak murrizteko ekimenak bultzatzea.

  7. Espetxean eta espetxetik kanpo drogen menpean daudenei laguntza eta tratamendua emateko beharrezko baliabideak ematen laguntzea, osasun-arloan eskumena duten organoekin eta espetxe-instituzioekin batera.

  8. Droga-mendetasunak prebenitzeko programak eta ekimenak bultzatzea eta horiei eustea.

  9. Gizarte-erakundeek, hedabideek eta herritarrek oro har droga-mendetasunei buruzko prebentzioan, laguntzan eta gizarteratzean parte har dezaten indar-tzea.

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzari:

  1. Familia- eta komunitate-ikuspegia sustatzea politika publikoetan, familia- eta komunitate-ikuspegitzat honako hau hartuz: familiak osatzeko duten eskubidea balia dezaten erraztu nahi duena, komunitate-harremanak ezarri nahi dituena, laguntza informala eskaini eta jaso nahi duena eta lan-bizitza eta komunitate-bizitza bizitzako gainerako alderdiekin uztartu nahi dituena.

  2. Familiak laguntzeko alorreko lege-ekimena gauzatzeko behar diren azterketak eta proposamenak lantzea, abenduaren 12ko 13/2008 Legean aurreiku-sitakoaren arabera.

  3. Familia-politikari buruzko plangintza, koordinazioa eta, oro har, ebaluazioa egitea Euskal Autonomia Erkidegoan, familiak babesteari buruzko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera, Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko Plana lantzea, garatzea eta ebaluatzea barne.

  4. Familia-politikaren arloko zuzeneko ekintzaren prestazioak eta jarduerak kudeatzea, 13/2008 Legean bildutako baldintzen arabera.

  5. Familia ugariaren agiria emateko aukera kudeatzea eta familia ugarientzako baliabide gisa eguneratzea eta banatzea.

  6. Gizarte-ekimena sustatzea, baita familia- eta komunitate-politikaren arloan jarduerak gautzeko laguntzak emateko aukera ere.

  7. Familiaren Euskal Kontseilua eta haren batzordeak babestea eta laguntzea.

  8. Prebentzio, esku-hartze eta garapen komunitarioko jardunak aztertu eta sustatzea.

  9. Gizarte-politiketan haur eta nerabeen ikuspuntua indartzea.

  10. Haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politikaren alorreko lege-ekimena gauzatzeko behar diren azterketak eta proposamenak lantzea.

  11. Eusko Jaurlaritzako haur eta nerabeen zeharkako politikaren eta politika integralaren planifikazioa, koordinazioa, ezarpena eta ebaluazioa.

  12. Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala babestea eta laguntzea.

  1. Haur eta Nerabeen Behatokia zuzentzea eta sustatzea.

  2. Ekintza boluntarioaren eta boluntariotza-elkarteen eta -agentzien sustapen orokorra, boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak eta hori garatzeko araudiak Eusko Jaurlaritzari agindutako zereginak betez, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua babestea eta laguntzea barne.

  1. Askatasun afektibo-sexualaren esparruan herri-tarren benetako berdintasuna bultzatu eta sendotzeko jarduerak proposatzea.

  2. Askatasun afektibo-sexuala galarazten duten oztopoak kentzeko jarduerak proposatzea eta arauzko proiektuak lantzea.

  3. Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea.

  4. Askatasun Afektibo Sexualaren Zerbitzua (Ber-dindu) kudeatzea.

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari:

  1. Garapen-lankidetzarako programak eta proiektuak sustatzea.

  2. Nazio Batuen Erakundearekiko harremanak sendotzea, laguntza humanitarioari eta garapen-lanki-detzari dagokienez.

  3. Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeari eta Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordeari laguntzea.

  4. Autonomia Erkidegoko edo kanpoko bestelako erakunde publikoek edo gizarte-ekimeneko erakundeek helburu berdinekin ezar ditzaketen programak eta ekimenak gauzatzen laguntzea.

  5. Arlo horretako profesionalen prestaketa sustatzea.

  6. Garapen-lankidetzaren alorreko lege-ekimena gauzatzeko behar diren azterketak eta proposamenak lantzea.

  7. Lankidetza-jardunaren alorreko politika eragin-korragoa abian jartzeko beharrezko tresnak eta neurriak diseinatzea.

  8. Garapen-lankidetzarako azterlan garrantzitsuak egitea eta hedatzea.

  9. Giza eskubideak, gatazken konponketa baketsua eta gizarteak jardun-eremu horretan parte har dezan sustatzea.

  10. Garapena sustatzea, hedatzea, horri buruzko sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza.

  11. Larrialdi humanitarioari buruzko laguntzak aztertu, ebaluatu eta proposatzea.

  12. Harremanetarako eta elkarrizketarako ildoak eratzea eta adostasunen bilaketa etengabea garapen-lankidetzarako sektorearekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, sindikatuekin, unibertsitateekin eta garapen-lankidetzan parte hartzen duten gainerako agenteekin.

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egite-koez gain, honako hauek dagozkio Immigrazio Zuzen-daritzari:

  1. Etorkinak gizarteratzearen eta horien gizarte-partaidetzaren alorrean Euskal Autonomia Erkidegorako estrategia propioa definitzea.

  2. Etorkinak gizarteratzeko eta gizartea babesteko sistemetan txertatzeko, eta, oro har, komunitatean txertatzeko ekintzak eta neurriak proposatzea.

  3. Immigrazioari dagokionez, beste Herri Admi-nistrazio batzuekin koordinatzeko mekanismo eta tresnak proposatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan.

  4. Harrera-biztanleak sentsibilizatzeko eta elkarteen eta kulturen arteko jarduerak sustatzeko neurriak proposatu eta gauzatzea.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa babestea eta laguntzea.

  6. Etorkinentzako udal-oinarriko harrera-sarea babestea.

  7. Etorkinak sektore-arloko politika publikoetan gizarteratzeko neurrien sustapen aktiboa.

  8. Kultura-aniztasuna eremu eta eragile sozial, ekonomiko eta politikoetan kudeatzeko neurriak eta ahalmenak sustatzea.

  9. Etorkinen asoziazionismoa indartu dadin babestea.

  10. Migrazio-fenomenoak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaerari buruzko jarraipena eta azterlana.

  1. Dekretu honetako 8. artikuluan, oro har, esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Sailburuordetza honi:

    1. Lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan diharduten agente sozialek hartutako akordioak babestea.

    2. Itunetan eta langileek enpresaren baitan parte-hartzean oinarritutako enpresa-kultura bultzatzea.

    3. Lanaren antolamenduaren modernizazioa bultza-tzea, formula malguen bidez, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko enpresen baitan.

    4. Industria eta Berrikuntza Sailari laguntzea Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea lan-eremuan garatzeko, koordinaziorako eta lankidetarako formulak garatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte- eta industria-arloko sarea osatzen duten sektoreen produkzio-prozesuak bultzatzeko.

    5. Laneko Segurtasun eta Osasuneko Ikuskatzailetzaren oinarriak ezartzea eta jardunak planifikatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko eremuetan.

    6. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak, edo hala badagokio, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Ikuskatzailetzak proposatuta, zehapenak jartzea, laneko arriskuen prebentzioaren alorrean arau-hausteak egiten direnean, erdi-mailako oso larritzat hartzen direnak, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten direnean, maila goreneko oso larritzat hartzen diren zehapenak.

    7. Berrikuntza soziolaborala sustatzea lan-harremanen arloan, enplegu mugagabea, egonkorra eta kalitatezkoa bultzatuz eta sustatuz.

  2. Honako Zuzendaritza hauek daude Lan Sail-buruordetzan:

    1. Lan Zuzendaritza.

    2. Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza.

Dekretu honetako 8. artikuluan, oro har, esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Lan Zuzendaritzari:

  1. Lan-harremanei buruzko espedienteen berri izatea, horiek izapidetzea eta lehen auzialdian erabakitzea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala egitea eta izapidetzea.

  3. Enplegu-erregulazioko espedienteak bere gain hartu, izapidetu eta erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan agintzen denaren arabera, baldin eta espedientean dagoen enpresak Lurralde Historiko batean baino gehiagotan baditu lantegiak.

  4. Erakunde Sindikalen eta Elkarte Profesionalen Estatutuen Gordailuari dagokion Bulego Publikoa zuzentzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

  5. Bitartekaritza-, arbitratze- eta adiskidetze-egitekoak betetzea, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak bere gain hartu eta izapidetzea, gatazka horiek Lurralde Historiko batean baino gehiagotan gertatzen badira, betiere, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan Laneko Gatazkak Konpontzeko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbideen arteko Akordioak (Preco) dituen egitekoak alde batera utzi gabe.

  6. Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dagoen araudian agintzen denaren arabera, eta hitzarmen kolektiboak hedatzeko espedienteak izapidetzea.

  7. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskatzailetza sortu ziren.

  8. Greba egiteko eskubidea gauzatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko xedapenen proposamena izapidetzea.

  9. Lurralde Ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, ordezkaritza horiek Sailaren beste edozein Zuzendaritzarekiko dituzten eskumenak alde batera utzi gabe.

  10. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak erabakitzea, beren eskumeneko arloetan.

  11. Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Ikuskatzailetzaren jardunak antolatzea eta zuzentzea Euskal Autonomia Erkidegoari eskumena aitortu zaion eremuetan.

  12. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak, edo hala badagokio, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Ikuskatzailetzak proposatuta, zehapenak jartzea, laneko arriskuen prebentzioaren alorrean arau-hausteak egiten direnean, maila txikieneko oso larritzat hartzen direnak, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten direnean, txikieneko mailakotzat eta erdi-mailakotzat hartzen diren zehapenak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, horiei administrazio-baimena ematea eta enpresa horien gainean Lan-administrazioko Agintaritzari esleitutako eskumenak betetzea.

  2. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren alorrean Lan-administrazioko Agintaritzari dagozkion egitekoak gauzatzea, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak alde batera utzi gabe.

  1. Enpresetatik kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jardun nahi duten erakunde espezializatuek egindako egiaztatze-eskabideak ezagutzea, izapidetzea eta ebaztea, baita prebentzio-sistemaren gaineko prestakuntza-arloko edo kontu-ikuskaritzako jarduerak garatu nahi dituzten pertsonei eta erakunde espezializatuei buruzkoak ere; horretarako, egiaztatutako pertsonek edo erakundeek horren gaineko araudia betetzen ote duten kontrolatuko dute eta jarraipena egingo dute.

  2. Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditoretzen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Sektorean Egiaztatutako enpresen Erregistroa ere.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autono-moaren Elkarteen Erregistro Berezia, Langile Auto-nomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean biltzen dena, zuzentzea eta kudeatzea.

  4. Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

Dekretu honetako 8. artikuluan, oro har, esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritzari:

  1. Azterlanak, azterketak eta txostenak egitea, eta ekintzak gauzatzea lanaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arloan berrikuntzak gauzatzeko; horretarako, programa berriak sustatuko dira eta lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arteko ikuspegi berriak definituko dira.

  2. Ekintza berritzaileetan azterlanak, txostenak eta lankidetzak gauzatuko dira Enpleguaren Euskal Zerbitzuaren (Lanbide) diseinuak eta funtzionamenduak berrikuntzaren printzipioei erantzun diezaien bere politiken eta helburuen kudeaketari dagokionez.

  3. Laneratzeari dagokionez herritarren berdintasuna sustatzea, hedatzea eta horri buruz sentsibilizatzea; horretaz gain, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren programa espezifikoak planifikatzea eta sustatzea lan-arloan, enpresetan Berdintasun-planak egitea barne, Emakunde (Emakumearen Euskal Erakundea) erakunde autonomoak egiten duen lana alde batera utzi gabe.

  4. Familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko politikak indartzea; horretarako, kultura berri bat sustatuko da eta denbora berrantolatzeko estrategia berriak probatuko dira, garapen ekonomikoa eta bizitza pertsonalaren eta familia-bizitzaren bateragarritasuna elkartzea ahalbidetuko duten estrategiak; hori guztia, gaiarekin lotutako Zuzendaritzekin elkarlanean jardunda.

  5. Aniztasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea lan-arloan, bereziki Europar Batasunetik kanpoko langile etorkinen, ezinduen eta gizarte-bazterkeriaren egoeran edo arriskuan dauden kolektiboen integrazioa eta berdintasuna sustatuz, Gizarte Gaietako Arloarekin elkarlanean jardunda.

  6. Gazteak lan-merkatuan sartzeko eremuan berrikuntza- eta hobekuntza-politikak bultzatzea, enplegura bideratutako prestakuntza-arloan Unibertsitateak eta Enpresak elkarlanean jarduteko formula berriak bilatuz, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean jardunda.

  7. Lanaren antolamenduaren modernizazioa bultzatzea, formula malguen bidez, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko.

  8. Krisi-egoeran dauden enpresetako langileentzako prestakuntza-planak laguntzeko plan berritzaileak eta esperimentalak sustatzea, prestakuntza edo berprestakuntza hobetu dadin lagunduz.

  9. Enplegagarritasun-politikak eraberritzea, langileen eta enpresen arteko bitartekotza- eta komunikazio-bideak hobetuz.

  10. Lana lortzeko bidea erraztuko duten lanaurreko programa esperimentalak sustatzea.

  11. Enpleguan kalitatea erraztuko duten proiektu berritzaileak sustatzea.

  12. Lan autonomoa sustatzearen alorrean eraberritzea eta norberaren konturako enplegua sortzeko ekimen berriak babestea.

  1. Lan-baldintzak hobetuko dituzten proiektu berritzaileak sustatzea, bereziki lan-arriskuen prebentzioa aintzat hartuta, Osalan erakunde autonomoarekin elkarlanean jardunda.

  2. Enplegua sortzeko interes orokorreko eta sozialeko proiektu berritzaileak sustatzea eta lantzea, enplegu-sorgune berrietarako neurriak bultzatzea eta garatzea, eta sortzen ari diren enpleguak identifikatzea, horiek sustatzeko eta garatzeko.

  1. Elkarteekiko, erakundeekiko, eta/edo entitatee-kiko akordioak eta hitzarmenak sustatzea, lanean hobetzeko eta ekimen berriak bultzatzeko eremu soziolaboralean.

  2. Adin gehien duten langileek lan-merkatuan baldintza egokietan jarraituko dutela bermatzeko programak garatzea eta bultzatzea, etengabeko prestakuntzaren bitartez eta langile horiek teknologia berrietara egokituz.

  3. Zenbait trebakuntza-mailetan egon litezkeen profesionalen defizitak atzematea eta horien lan-estaldura sustatzea gabezia horiek beteko dituzten profesionalak edukitzea ahalbidetuko duten programen bitartez.

  4. Mota horretako beste edozein egiteko, politika soziolaboraletan berrikuntza ahalbidetuko duena, baita garapen ekonomikoa eta lan-arloko hobekuntza ahalbidetuko duena ere.

  5. Lantokietan pertsonekiko jazarpen-jokabideak agertzeak eta horiei eusteak dakartzan kalteei buruz sentsibilizatzera, egoera horiek prebenitzera, babestera eta desagerraraztera bideratutako neurri integralak sustatzea eta bultzatzea.

  1. Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordetzari:

    1. Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.

    2. Enpleguaren alorrean, lan-harremanen esparruan diharduten gizarte-eragileek hartutako akordioei laguntza ematea.

    3. Ekonomia sozialaren, solidarioaren eta koope-ratibismoaren alorreko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.

    4. Enpresaren erantzukizun sozialaren alorreko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.

    5. Lanbide Heziketa osoaren plangintzan eta diseinuan laguntzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin eta Hobetuzekin elkarlanean.

    6. Enplegurako Prestakuntza planifikatzea eta diseinatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

    7. Lanerako lanbide-prestakuntzaren, enpleguaren sustapenaren eta laneko bitartekaritzaren eskumenak gauzatzeko behar den planifikazioa egitea, Enplegurako Euskal Zerbitzu bakar bat, integrala eta integratua, diseinatu eta edukitzeko.

    8. Ekintza positiborako mekanismoak jartzea, Euskadin langabezia, gainbehera eta bazterkeria gehien dauden alderdien alde eta lanean hasteko zailtasunak dituzten taldeen alde.

    9. Gizarteratzearen aldeko jardueraren eremuan jarduten duten erakunde publikoen eta pribatuen jardunak sustatzea eta koordinatzea.

    10. Gizarte-bazterkeriaren arrazoi sortzaileen aurkako prebentzio-ekintzak garatzea.

    11. Elkartasun aktiboa bultzatzea, gizartetik bazter-tuak dauden edo egoera horretan egoteko arriskua duten herritarrak, gizon zein emakume, gizarteratzeko.

    12. Gizarteratzearen arloan, Jaurlaritzaren ekintza zuzena indartzea.

    1. Gizarteratzeko Euskal Planari dagozkion jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

    2. Gizarteratze-arloan erakunde-jarduerak egitea eta programak kudeatzea, batez ere laneratze-enpresen sektorean eta bazterkeria-egoeran dauden edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzera bideratutako programen sektorean.

    1. Gizarteratzeko batzorde sektorialen jarduna bultzatzea.

  2. Honako Zuzendaritza hauek egongo dira En-plegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordetzaren mende:

    1. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

    2. Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren Zuzendaritza.

    3. Gizarteratze Zuzendaritza.

Dekretu honetan oro har Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Zuzendaritza honi:

  1. Enpleguaren eta Prestakuntzaren alorreko arau-proposamenak egitea.

  2. Enplegu-plan orokor eta sektorialak egin eta bete daitezen sustatzea.

  3. Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean jardutea eta, hala dagokionean, Estatuko enplegu-zerbitzu publikoarekiko lankidetza-jardunak gauzatzea.

  4. Lan-merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.

  5. Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokiaren urteko ekintza-plana onartzea.

  6. Lanerako Prestakuntza planifikatu, diseinatu eta kudeatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekiko lankidetzan, langileen trebakuntza lortu eta igotzeari dagokionez.

  7. Europako Gizarte Funtsetik datozen laguntzak kudeatu, izapidetu eta ebaluatzea.

  8. Enplegu-politiken eraginkortasuna eta kalitatea ebaluatzea.

  9. Lurralde Ordezkaritzek beren eskumeneko arloetan emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak erabakitzea.

Dekretu honetan, oro har, esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren Zuzendaritzari:

  1. Gizarte Ekonomia sustatu, bultzatu eta garatzeko programak prestatu, kudeatu eta gauzatzea.

  2. Ikuskatze-lanak egitea Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea betetzeari dagokionez, eta zehapen-espedienteak ematea.

  3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

  4. «Lan Sozietate» izendapena ematea eta Lan Sozietateei buruzko Legean jarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta, behar denean, sailkapena kentzeari buruz ebazteko ahalmena.

  5. Sailburuari kooperatibak deskalifikatzeko propo-samenak aurkeztea eta kooperatiba horietan esku hartzeko aldi baterako neurriak hartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 141. eta 142. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera.

  6. Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak gehitzeko edo hasteko baimenen eta inoren konturako langileen legezko lanaldien urteko ordu kopurua gainditzeko baimenen espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta horren gaineko ebazpenak proposatzea sailburuari, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.

  7. Lan Sozietateei baimena ematea bazkide izan gabe aldi mugagabe baterako kontratatutako langileek urtean lan egindako ordu kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.

  8. Herri onurako kooperatiba-sozietateen deklarazioaren espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan. Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen dekretu horrek.

  9. Kooperatibak «gizarte-ekimenezkotzat» jotzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera, betiere 1. artikuluan aipatutako kooperatibei dagokienez.

  10. Lurralde Ordezkaritzek beren eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.

  11. Ekonomia solidarioaren eredua jarraitzen duten enpresa-esperientziak sustatzeko programak egitea, kudeatzea eta betearaztea, eta horiek ordezkatzen dituzten elkarteak babestea.

  12. Enpresaren erantzukizun soziala politika publikoetan, eta bereziki lan- eta enplegu-arloko politiketan txerta dadin sustatzea.

  1. Enpresaren erantzukizun soziala -enpresa txiki eta ertainena bereziki- sustatzeko neurriak ezartzea.

  2. Espiritu eta kultura ekintzailea sustatuko duten programak egitea eta kudeatzea.

  1. Enplegu autonomoa sustatzeko eta enplegu hori ordezkatzen duten elkarteak laguntzeko programak egitea eta kudeatzea.

Dekretu honetako 9. artikuluan, oro har, esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Gizarteratze Zuzendaritzari:

  1. Gizarte-bazterkeriaren aurkako jardunak agintzea eta garatzea, betiere indarreko araudiarekin bat etorriz.

  2. Gizarteratzeko diru-sarrerak bermatzearen gaineko funtsezko arauei buruzko jardunak koordinatzea, hala Herri Administrazioei nola erakunde pribatuei dagokienez.

  3. Gizarteratze aktiboa erraztuko duten jardunen garapena sustatzea politika sozialen eta enplegu-politiken arteko koordinazioaren bitartez.

  4. Prebentzio komunitarioaren eremuan, jarduera instituzionalak sustatzea.

  5. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legeak aplikatzen duen langileen trebakuntza sustatzea.

  6. Pobreziaren zergatiak aztertzea eta gizarte-desberdintasunen gaineko diagnostikoak egitea.

  7. Gizarteratze Hitzarmenei metodologia-prozesu homogeneoak ezartzea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak gizarteratze eta laneratze aldera.

  8. Gizarteratze-enpresen erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

  9. Gizarteratze-enpresen garapena eta finkatzea sustatuko duten jardunak garatzea.

  1. Lurralde Historiko bakoitzean Lurralde Ordezkaritza bana egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde-ordezkaria izango da, zeina, Laneko zuzendariaren mende egonik, bere lurralde-eremuko lan-administrazioko agintaria izango baita. Hauek dira lurralde ordezkariaren eskumenak:

    1. Bere lurralde-eremuan lan-harremanei buruzko espedienteen berri izatea eta horiek lehenengo auzialdian erabakitzea, gai horri buruz indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion ahalmenez baliatuz.

    2. Dagokion Lurralde Historikoko lan-ordutegiko tokian tokiko jaien ordutegia ezartzea.

    3. Banakako gatazketan, nahitaezko adiskidetze-lanak gauzatzea azaroaren 23ko 2756/1979 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

    4. Enplegu-erregulazioko espedienteak erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuko eranskineko b) idatz-zatiko 1. puntuan ezarritakoaren arabera, eta txosten bat egitea, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen 64. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

    5. Erakunde Sindikalen eta Elkarteen Estatutuen gordailuari dagokion Bulego Publikoa kudeatzea.

    6. Bitartekaritza-, arbitratze- eta adiskidetze-egitekoak betetzea, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkien ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak bere gain hartu eta izapidetzea, gatazka horiek Lurralde Historiko batean baino gehiagotan gertatzen badira, betiere, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan Laneko Gatazkak Konpontzeko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbideen arteko Akordioak (Preco) dituen betebeharrak alde batera utzi gabe.

    7. Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroko lurraldeko sekzioa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean den araudian agindutakoaren arabera.

    8. Sindikatu Hauteskundeen Lurralde Bulegoei dagozkien egitekoak betetzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskatzailetza sortu ziren.

    9. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza antolatzen duen azaroaren 14ko 42/1987 Legearen 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren gaineko titulartasun funtzionala izatea.

    10. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak, edo hala badagokio, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Ikuskatzailetzak proposatuta, zehapenak jartzea, laneko arriskuen prebentzioaren alorrean arau-hausteak egiten direnean, larritzat eta arintzat hartzen direnak, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten direnean, larritzat eta arintzat hartzen diren zehapenak.

    11. Lantokia bere lurralde-eremuan duten aldi baterako lan-arloko enpresen erregistroa kudeatzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean Lan-administrazioko agintariak dituen eskumenak betetzea.

    12. Hamasei urtetik beherakoek ikuskizun publi-koetan parte hartzeko aparteko baimena ematea.

    1. Laneko segurtasunaren eta osasunaren alorrean, Lan-administrazioko Agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, dagokion Lurralde Historikoan, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak alde batera utzi gabe.

    2. Joan-etorrien jakinarazpenez arduratzea eta izapidetzea, nazioz gaindiko zerbitzuak ematen diren esparru horretan, baita hartzea ere, hala badagokio.

    1. Prebentzio-delegatuen eta segurtasuneko eta osasuneko batzordeetako kideen izendapenen jakinarazpenak hartzea eta erregistratzea, baita irekitze-jakinarazpenak eta lanbide-istripuei eta lanbide-gaixotasunei buruzko parteak ere.

    2. Dagokion Lurraldean baliatzea lan-legedia eta laneko segurtasuna eta osasuna betearaztearen alorreko arauek esleitzen dizkioten eskumenak.

  2. Enplegu eta Prestakuntzaren arloan, eta Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariaren agindupean, enplegu- eta prestakuntza-programen informazioa eta laguntza teknikoa dagozkio, baita dagokion lurralde-eremuari dagozkion espedienteak begiratzea, izapidetzea eta ebaztea ere, dagozkion arauetan ezarri moduan.

  3. Gizarte Ekonomiaren arloan, eta Gizarte Eko-nomiako, Enpresaren Erantzukizun Sozialeko eta Lan Autonomoko zuzendariaren agindupean, eta dagokion Lurralde Historikoan helbidea duten Gizarte Ekonomiako erakundeei dagokienez, honako egiteko hauek dagozkio:

    1. Gizarte-ekonomia bultzatzeko programen gaineko informazioa eta aholkuak ematea, baita bero-riek izapidetzea ere, dagozkion arauetan ezarritako moduan.

    2. Euskadiko Kooperatiben Erregistroko arduradunari esleitutako egiteko guztiak gauzatzea, sozietate eta elkarte kooperatibak gaitzeari eta euren liburuak legeztatzeari dagokionez, baita urteko kontuen aditzera emateari dagokionez ere.

  4. Familia Babestearen alorrean, eta Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariaren mendetasun funtzionalaren pean, honako egiteko hauek dagozkio:

    1. Dagokion Lurralde Historikoko familiek beren kontura dituzten seme-alabengatiko laguntza-eskabideen berri ematea, horiek jasotzea, aztertzea eta izapidetzea, dagozkion arauetan ezartzen denaren arabera.

    2. Dagokion Lurralde Historikoko familiek beren familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntza-eskabideen berri ematea, horiek jasotzea, aztertzea eta izapidetzea, dagozkion arauetan ezartzen denaren arabera.

  5. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagozkion gainerako gaietan, eta dagozkien zuzendarien mendetasun funtzionalaren pean, Zuzendaritza horietako programei buruzko espedienteetako informazioa, eskabideen harrera eta izapidetzea egiteko zeregina du, dagozkien arauei jarraituz.

  6. Eta, oro har, indarreko antolamendu juridikoak esleituko dizkien eginkizun guztiak, eta haien esku propio utziko direnak.

Idazkaritza Nagusiak, Lurralde-ordezkariaren agin-dupean, administrazio-atalak koordinatuko ditu eta Lurralde-ordezkaria behin-behingoz ordezkatuko du, baldin eta Lurralde-ordezkariaren lanpostua hutsik badago, edo Lurralde-ordezkaria bera falta bada nahiz gaixorik badago. Era berean, fede publikoa emango du, Kooperatiben Erregistroan izena eman dezaketen liburu pribatuen sinadura kautotuko du eta indarreko araudiak eta organo eskudunek esleitzen dizkioten egiteko guztiak gauzatuko ditu.

Saileko Sailburuordetzetako eta Zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraiki egingo dira:

  1. Sailburuordetzei emandako eskumenak eta egitekoak Sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei emandako eskumenak eta egitekoak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu egoera horrek dirauen bitartean, hurrengo idatz-zatian adierazten den kasuan izan ezik.

  3. Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari esleitutako eskumenak eta egitekoak Kabineteko zuzendariak egingo ditu, eta alderantziz.

Izapidetzen ari diren espedienteak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuan jasotako organoren batek ebaztekoak baldin badira, Dekretu honetan ezarri diren organoek izapidetu eta ebatziko dituzte, gaiaren arabera.

Indargabetuta geratzen dira Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretua, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua, azken hori Dekretu honetan aintzat hatzen diren antolamendu-arloetan; baita Dekretu honetan ezarritakoaren aurka dagoen maila bereko edo beheragoko edozein xedapen ere.

Lehenengoa. Arau-garapena.

Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.

Bigarrena. Indarraldiaren hasiera.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (29)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.