Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "471/2009 Dekretua, abuztuaren 28koa, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6578
  • Xedapen-zk.: 471
  • Xedapen-data: 2009/08/28
  • Argitaratze-data: 2009/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak, 18.2.b) artikuluan zehazten duenez, testuinguruak argi eta garbi aditzera ematen dituen eta dokumentuen esanahia aldatu ez, baina balizko nahasketak saihesteko aldatzea komeni diren hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzendu beharko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen erakundeak eskatuta.

Horrelako akatsak antzeman dira Herrizaingo Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren testuan (2009ko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 171. zk.an) eta honela zuzenduko dira:

  1. artikuluko 8. atalean, honakoa dioen zatian:

  1. Herrizaingo sailburuari dagokio ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea, Dekretu honen 22.2.h) artikuluan Segurtasun Sailburuordetzari aitorturiko ahalmenaren kaltetan joan gabe.

    Hau jarri behar da:

  1. Herrizaingo sailburuari dagokio ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea, Dekretu honen 22.2.g) artikuluan Segurtasun Sailburuordetzari aitorturiko ahalmenaren kaltetan joan gabe.

  1. artikuluaren 7. ataleko c) hizkian, euskal idazkeran hauxe dioen zatian:

    1. Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari egindako arau-hauste oso larriei dagokienez, bere ardura da 360.000 eurora arteko isunak jartzea, eta kirol ikuskizunak antolatzeko gaitasun-gabeko edo kirol-esparrua urtebete gehienez ixteko zehapenak, eta horra sartzea hiru urte arte debekatzea.

      Eta hauxe behar du:

    1. Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari egindako arau-hauste oso larriei dagokienez, bere ardura da 360.000 euro baino gehiagoko isunak jartzea, eta kirol ikuskizunak antolatzeko gaitasun-gabeko edo kirol-esparrua urtebete gehienez ixteko zehapenak, eta horra sartzea hiru urte arte debekatzea.

      1. artikuluaren 1. ataleko c) hizkian hauxe dioen zatian:

        1. Saileko kontratazio-organoari dagozkion eskumenak betetzea, kontratu horien gutxi gorabeherako balioa 500.000 eurotik gorakoa ez bada, baita Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4. artikuluaren 1.n) atalean daudenak ere.

          Eta hauxe behar du:

        1. Saileko kontratazio-organoari dagozkion eskumenak betetzea, kontratu horien lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 500.000 eurotik gorakoa ez bada, baita Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4. artikuluaren 1.n) atalean daudenak ere.

          Lehenengo Xedapen Gehigarriaren a) hizkian hauxe dioen zatian:

        1. Segurtasun, Herrizaingo eta Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzen eskumenak eta eginkizunak Herrizaingo sailburuak beteko ditu, edo kasuan kasu berak izendatzen duen zuzendariak.

          Hau jarri behar da:

        1. Segurtasun, Herrizaingo eta Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzen eskumenak eta eginkizunak Herrizaingo sailburuak beteko ditu, edo kasuan kasu berak izendatzen dituen sailburuorde edo zuzendariak.

          Bosgarren Azken Xedapenean, 2. atalean, hauxe dioen zatian:

          1. Honela geratuko da idatzita 3. artikuluaren 1. ataleko A) azpiataleko C) hizkiko 3) zenbakia:

          1. Hurrengo arlo hauetan eskumena duten sail bakoitzeko ordezkari bat:

            Lehendakaritza.

            Industria.

            Hezkuntza.

            Garraioak.

            Kultura.

            Osasuna.

            Ingurumena.

            Justizia.

            Hau jarri behar da:

          1. Honela geratuko da idatzita 3. artikuluaren 1. ataleko A) azpiataleko C) hizkia:

            1. Mahaikideak, zuzendari kargua dutenak, gutxienez:

              1. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako bi ordezkari.

              2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordetzako bi ordezkari.

              3. Hurrengo arlo hauetan eskumena duten sail bakoitzeko ordezkari bat:

                Lehendakaritza.

                Industria.

                Hezkuntza.

                Garraioak.

                Kultura.

                Osasuna.

                Ingurumena.

                Justizia.

              4. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria.

              5. Ertzaintzaren zuzendaria.

              6. Trafikoko Zuzendaritzaren teknikari bat.

              7. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek izendaturiko ordezkari bana, garraio edota errepide arloetan ardura duena.

              8. Hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako udal bakoitzeko ordezkari bat.

              9. Autonomia Erkidegoan ezarpen handiena duen Udalerrien Elkarteak izendatutako ordezkari bat.

                Jorratu beharreko gaiek horrela gomendatzen badute, herri-administrazioetako beste ordezkari batzuk deitu ditzake, hizpidea bai baina botorik gabe.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.