Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

84/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2381
  • Xedapen-zk.: 84
  • Xedapen-data: 2009/04/21
  • Argitaratze-data: 2009/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legeak, bere 10.1 artikuluan, Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordea eratzen du. Batzorde hori familia-bitartekaritzako eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari atxiki zaio. Era berean, 10.3 artikuluan zehazten da zein zeregin dituen, eta 10.2 artikuluak xedatzen du ezen, aholkularitza emateko zeregina bermatzeko, aholku-batzorde horretako kide izango direla administrazio publikoetako ordezkariak, unibertsitateak, lanbide-elkargoak, familia-bitartekaritzaren arloan nahiz familiako kideen arteko gatazkei arreta profesionala emateko arloan diharduten erakunde esanguratsuak eta, arlo horrekin lotura izanik, beharrezko iritzitako profesional guztiak.

Azaldutako guztiagatik zehaztu beharra dago zein kide dituen Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeak, bai eta zein dituen ere oinarrizko antolamendu-arauak eta funtzionamendu-araubidea, batzordea eratzeko eta legeak ematen dizkion zereginak normaltasunez garatzeko.

Ondorioz, Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legearen azken xedapenetako lehena garatzeko, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko apirilaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen antolaketa, osaera eta funtzionamendu-araubidea arautzea da dekretu honen helburua.

Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordea kontsulta-organoa da, eta familia-bitartekaritzako eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari atxikita dago, baino ez dago Jaurlaritzari aholkularitza emateko hierarkia-egituran sartuta, Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legean ezarritako eskumenak eta atribuzioak erabiliz.

Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legearen 10.3 artikuluan aurreikusita daude Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen zereginak.

Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeak honako organo hauek izango ditu:

  1. Taldekoak:

    Osoko bilkura

    Batzorde Iraunkor Delegatua

    Batzorde Tekniko Espezializatuak

  2. Lagun bakarreko organoak:

    Batzordeburua

    Batzordeburuordea

    Idazkaria

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen osoko bilkurak honako kide hauek ditu:

    1. Batzordeburua: familia-bitartekaritzaren eskumena duen saileko burua.

    2. Batzordeburuordea: familia-bitartekaritzaren eskumena duen sailburuordea.

    3. Batzordekideak:

      1. Familia-bitartekaritzaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria.

      2. Gutxienez zuzendari-maila izango duen pertsona bat, familia-arloaren eskumena duen sailaren ordezkaria izango dena, dagokion sailburuak izendatua.

      3. Gutxienez zuzendari-maila duen izango duen pertsona bat, justizia-arloaren eskumena duen sailaren ordezkaria izango dena, dagokion sailburuak izendatua.

      4. Foru-aldundien ordezkari bat, foru-aldundiek berek beren artean hitzartutako irizpideei jarraiki izendatua.

      5. Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bat, elkarteak berak izendatua.

      6. Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat, unibertsitateak berak bere funtzionamendu-arauei jarraiki izendatua.

      7. Unibertsitate publikoen ordezkari bat, presentzia eta onarpena izango duena, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea betez, lege horretan ezarritako irizpideei jarraiki izendatuko dutena.

      8. Arlo horretako lanbide-elkargoen bi ordezkari, elkargoek berek beren artean hitzartutako irizpideei jarraiki izendatuak.

      9. Familia-bitartekaritzaren arloan nahiz familiako kideen arteko gatazkei arreta profesionala emateko arloan diharduten erakunde esanguratsuak diren erakundeen hiru ordezkari, erakundeek berek izendatuak.

    4. Idazkaria: Batzordeburuak familia-bitartekaritzaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzako langileen artean hautatutako pertsona bat. Pertsona horrek hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezingo du botorik eman.

  2. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen buruak batzordean aztertzen diren gaietan adituak diren pertsonek bileretan parte hartzeko baimena eman dezake. Pertsona horiek hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ezingo dute botorik eman.

  3. Batzordekide bakoitzak ordezko bat proposatu beharko du, titularra joaten ez denean, postu hori hutsik dagoenean edo titularra gaixorik dagoenean, haren ordez jardungo duena.

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen kideak familia-bitartekaritzaren eskumena duen sailburuaren aginduz izendatuko dira, beren kargua dela-eta batzordekide direnak izan ezik.

  2. Beren kargua dela-eta Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen kide diren horiek beren kargua besterik gabe utziko dute, baldin eta izendatzeko arrazoia izan zen kargua galtzen badute.

  3. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen organoetako kideak izendatzeko orduan, ahaleginak egingo dira gizon eta emakume kopurua berdintsua izan dadin, eta gizon-emakume horiek prestakuntza, gaitasun eta trebakuntza egokiak izan ditzaten, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Batzordearen osoko bilkuraren kideen agintaldiena, salbu eta beren kargua dela-eta kide direnena, hiru urtekoa izango da, eta beren agintaldia bukaturik, iraupen berbereko aldietarako hautatu ahal izango dira berriro. Adierazitako epea igaro ondoren, kideek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, beren ondorengoen izendapenak ondorioak izan arte.

  5. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeko kideen agintaldia honako kasu hauetan amaitu ahal izango da iraunaldia amaitu aurretik:

    1. Ezestea edo bertan behera geratzea, izendapenaren ardura duen erakundearen erabakiz.

    2. Karguagatik izendatutako kideen kasuan, izendatzeko arrazoia izan zen kargua galtzen denean.

    3. Uko egitea, osoko bilkuraren lehendakariari aurkeztuta.

    4. Hiltzea edo bere jarduera gauzatzea ezinezko egiten duen gaixotasunen bat izatea.

    5. Epaileak kargu publikoak betetzeko gaitasungabetzea edo eginkizungabetzea dakarren ebazpen judizial edo administratibo irmoa hartzen duenean.

  6. Aurreko paragrafoan esandako arrazoietakoren baten ondorioz gertatzen diren hutsuneak hilabeteko epean beteko dira, Batzordearen idazkariari egoera horren berri ematen zaionetik hasita, harik eta ordezkatua den pertsonaren agintaldia bukatu arte.

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen osoko bilkuraren kideek honako eskubide hauek dituzte:

    1. Hitzarekin parte hartzea, botoa emateko eskubideaz baliatzea, kide anitzeko organoen bilkuretan boto partikularra ematea, eta botoaren esanahia eta arrazoiak adieraztea.

    2. Beharrezko informazioa lortzea esleitutako eginkizunak betetzeko.

    3. Kide duten kide anitzeko organoen bilera baterako ezohiko deialdia eskatzea.

    4. Proposamenak eta iradokizunak aurkeztea gai-zerrendan sartzearren edo kide duten kide anitzeko organoetan erabakiak hartzearren, edo gai jakin bat aztertzearren.

    5. Osoko bilkuraren aginduz joaten diren ekitaldietan Batzorde Iraunkor Delegatua edo Batzorde Tekniko Espezializatua ordezkatzea; nolanahi ere, batzordeburuak du ordezkaritza-esleipen nagusia.

    6. Bilkuretarako deialdiaren eta gai-zerrendaren berri izatea organo bakoitzerako Araudi honetan ezarritako aurrerapenaz, eta gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzko dokumentuak, informazioa eta aurreko bilkurako akta izatea.

    7. Eskaerak eta galderak egitea.

    8. Batzordearen saioetara joateagatik konpentsazio ekonomikoa jasotzea. Konpentsazio hori bateragarria izango da egiten diren bilkuretan parte hartzeak edo horietara joateak eragin ditzakeen bidaiei dagozkien kalte-ordainekin. Bertaratzeagatiko konpentsazioak nahiz bidaiei dagozkien kalte-ordainak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta aurrerago egingo diren aldaketetan aurreikusitako baldintzetan eta mugekin jasoko dira.

      Batzordean sartu edo parte hartu beharra herri-administrazioan betetzen den karguak edo lanpostuak eragiten duenean, ez da ezein kasutan diru kopururik jasoko.

  2. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen osoko bilkuraren kideek honako betebehar hauek dituzte:

    1. Beren kide anitzeko organoen bileretara joatea. Urte beraren barruan justifikatu gabe elkarren segidako bi bileratara edo bereizitako hiru bileratara joan ezean, kidea izendatu zuena kargutik kentzea proposatzeko komenigarritasuna aztertu beharko du nahitaez osoko bilkurak.

    2. Organoan duen karguaren lanetan jarduterakoan erabiltzen diren agiri, eduki, erabaki eta informazioekin behar besteko zuhurtasunez eta erabateko pribatutasunez jokatzea, bai eta gerora ere, nahiz eta dagoeneko organo horretako kide ez izan.

    3. Bidezko isiltasunarekin eta zuhurtziarekin jardutea, aztertzen diren gaien izaerak eskatzen duenean eta, bereziki, gai horiek ohore-eskubidea, norberaren eta familiaren intimitaterako eskubidea eta norberaren irudirako eskubidea eraginpean hartzen dituztenean.

    4. Dekretu honi eta, hala badagokio, dekretu hau garatzeko onartzen diren jarraibideei eta aginduei jarraiki jardutea.

  1. Osoko bilkurak oso-osorik bereganatzen ditu Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legean Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeari ematen zaizkion zereginak; horrek ez du esan nahi zeregin horiek Batzorde Iraunkor Delegatuaren esku utz ezin daitezkeenik.

  2. Horiez gain, honako eginkizun hauek bete behar ditu osoko bilkurak:

    1. Batzordearen epe labur eta luzeko jarduera-ildoak ezartzea.

    2. Batzorde Iraunkor Delegatua eratzea. Haren osaera eta zereginak dekretu honen 10. artikuluan ezarrita daude.

    3. Batzorde Teknika Espezializatuak eratzea eta beren osaera, helburuak, funtzionamendu-arauak eta iraupena zehaztea.

    4. Dekretu hau garatu eta aplikatzeko jarraibideak eta argibideak onartzea, Batzordeak funtzionatzeko beharrezkoak baitira.

    5. Batzorde Iraunkorraren esku jartzea legez osoko bilkurari esklusiboki esleitu ez zaizkion atribuzioak.

    6. Erabakia hartzea beren erabakien argitalpenaz.

    7. Familia-bitartekaritzaren eskumena duen sailean jardueren urteko memoria onartu eta aurkeztea, bai eta familia-bitartekaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen egoeraz diharduena ere, biak ere Batzorde Iraunkor Delegatuak prestatu behar baitituzte.

    8. Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudia prestatu, aldatu eta onartzea.

  1. Batzordearen osoko bilkurak ohiko eta ezohiko bilerak egin ahal izango ditu, lehenengo edo bigarren deialdian.

  2. Batzordearen osoko bilkurak urtean birritan egin beharko du derrigor ohiko bilera. Aparteko neurri gisa, batzordeburuaren eskariz egin ahal izango da bilera, edo Batzorde Iraunkor Delegatuaren erabakiz, edo gutxienez osoko bilkuraren kideen heren batek idatziz hala eskaturik.

  3. Batzordeburuak egingo du osoko bilkurarako deialdia, zeina idatziz edo euskarri elektronikoz jakinaraziko baitzaie osoko bilkurako kide guztiei. Ohiko bilera bada, deialdia gutxienez bilera-eguna baino hamabost egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei; ezohiko bilera bada, berriz, gutxienez bost egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie deialdia.

  4. Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Deialdiarekin batera, aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da.

  5. Osoko bilkura balioz eratu ahal izateko, lehenengo deialdian gutxienez kideen erdiak beharko dira. Quorum hori lortzen ez bada, osoko bilkura bigarren deialdian eratu ahal izango da, lehenengo deialdirako finkatutako ordua baino hogeita hamar minutu geroago, eta balioz eratuta geratzeko, kideen herena beharko da.

  6. Batzarrak balioz egin ahal izateko, betiere batzordeburua, idazkaria edo haiek ordezkatzen dituztenak beharko dira.

  7. Erabakiak, txostenak, gomendioak eta gainerako testuak ontzat hartzeko, bertan diren kideen gehiengo soilaren aldeko botoa beharko da. Berdinketarik gertatuz gero, batzordeburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.

  8. Botoa zuzenekoa, pertsonala eta besterenezina izango da. Botoa sekretua izango da, edozein kidek batzordeburuari hala izatea eskatzen badio.

  9. Osoko bilkuraren bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta batzordeburuaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen Batzorde Iraunkor Delegatua osoko bilkuraren organo delegatua da, eta osoko bilkuraren kideek osatzen dute. Hain zuzen ere, honako kide hauek ditu:

    1. Osoko bilkuraren lehendakaria, Batzorde Iraunkor Delegatuaren lehendakari ere izango dena, edo hura ez badago, osoko bilkuraren lehendakariordea.

    2. Familia-bitartekaritzaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria.

    3. Kide bat, Foru Aldundiak ordezkatuz.

    4. Kide bat, Eudel ordezkatuz.

    5. Kide bat, unibertsitateak ordezkatuz.

    6. Kide bat, lanbide-elkargoak ordezkatuz.

    7. Kide bat, familia-bitartekaritzaren arloan nahiz familiako kideen arteko gatazkei arreta profesionala emateko arloan diharduten erakunde esanguratsuak ordezkatuz.

    8. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen idazkaria, zeregin hori beteko duena: hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezin izango du botorik eman, Batzorde Iraunkor Delegatuaren bileretan.

  2. Batzorde Iraunkor Delegatuaren kideek eta osoko bilkuraren kideek eskubide eta betebehar berberak dituzte, dekretu honen 7. artikuluan jasota daudenak.

  3. Honako hauek dira Batzorde Iraunkor Delegatuaren zereginak:

    1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen gaiak ohiz izapidetzea, osoko bilkurak bilerarik egiten ez badu.

    2. Osoko bilkurari proposatzea Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen egutegiak eta jarduera-lehentasunak, eta betetzen direla zaindu (zeregin horren barruan sartu beharko litzateke Batzorde Tekniko Espezializatuen lana).

    3. Batzordearen osoko bilkuraren saioak prestatzea, gai-zerrenda, beharrezko agiriak eta deialdi-eguna proposatuta.

    4. Batzordearen jardueren urteko oroitidazki bat prestatzea, familia-bitartekaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen egoeraz ere jardungo duena.

    5. Osoko bilkuraren erabakiak betetzen direla zaintzea.

    6. Osoko bilkurak eskatzen dizkion gaiak aztertu, izapidetu eta ebaztea.

  1. Batzorde Iraunkor Delegatuak, hiruhilean behin, ohiko bilera bat egin beharko du derrigor. Halaber, bilera bereziak honako kasu hauetan egin ditzake:

    1. Batzordeburuak hala eskatzen badu.

    2. Gutxienez kideen heren baten eskariz.

  2. Batzordeburuak egingo du Batzorde Iraunkor Delegatuaren deialdia, zeina idatziz edo euskarri elektronikoz jakinaraziko baitzaie kide guztiei. Ohiko bilera bada, deialdia gutxienez bilera-eguna baino lau egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei; bilera berezia bada, berriz, gutxienez bi egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie deialdia.

  3. Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Deialdiarekin batera, aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da.

  4. Batzorde Iraunkor Delegatua balioz eratu ahal izateko, lehenengo deialdian gutxienez kideen erdiak beharko dira. Quorum hori lortzen ez bada, Batzorde Iraunkor Delegatua bigarren deialdian eratu ahal izango da, lehenengo deialdirako finkatutako ordua baino hogeita hamar minutu geroago, eta balioz eratuta geratzeko, kideen herena beharko da.

  5. Batzarrak balioz egin ahal izateko, betiere batzordeburua, idazkaria edo haiek ordezkatzen dituztenak beharko dira.

  6. Bildutako kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira Batzorde Iraunkor Delegatuaren erabakiak. Berdinketarik gertatuz gero, batzordeburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.

  7. Bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta batzordeburuaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen erabakiaren bidez, batzorde tekniko espezializatuak osa daitezke tratamendu espezifikoa eskatzen duten gai jakin batzuetan.

  2. Batzorde tekniko espezializatuen osaera, helburuak, funtzionamendu-arauak eta iraupena Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen osoko bilkuraren eskumen izango dira. Osoko bilkurak dagokion eratze-erabakia hartuko du.

  1. Familia-bitartekaritzaren eskumena duen saileko buruak izango du Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen lehendakaritza.

  2. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen buruak honako eskumen hauek ditu:

    1. Batzordearen izenean aritzea.

    2. Batzordearen jarduerak zuzentzea.

    3. Osoko bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren bileretarako deialdia egitea eta bilera horiek zuzentzea, bilerak behar bezala egiteko jarraibide orokorrak lantzea, eta eztabaidak moderatzea.

    4. Osoko bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren bileren gai-zerrenda egitea.

    5. Bere sinadurarekin bilkuren aktak berrestea, erabakien igorpena eta argitalpena agintzea, eta bete daitezen xedatzea.

    6. Batzordearen izenean erakundeetara, organismoetara, elkarteetara, agintariengana eta partikularrengana jotzea.

    7. Dekretu hau bete eta betearaztea, osoko bilkurari bere interpretazioa proposatuz zalantzazko kasuetan, eta integrazioa adierazi gabekoetan.

Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen buruaren plaza hutsik bada edo zuzendaria kanpoan edo gaixorik dagoenean, haren ordezkoa Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen buruordea izango da, edo bestela, familia-bitartekaritzaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaria.

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen, osoko bilkuraren eta Batzorde Iraunkor Delegatuaren Idazkaritza familia-bitartekaritzaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzako langile batek izango du, eta langile hori batzordeburuak izendatuko du.

  2. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen idazkariak honako eskumen hauek ditu:

    1. Batzordearen eta bere komisioen saioetako gai-zerrendak eta saio horietan aztertu beharreko gaiei buruzko agiriak prestatu eta bideratzea.

    2. Batzordeburuaren aginduz, Batzordearen bileretarako deiak egitea.

    3. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen kideen esku jartzea gai-zerrendako gaiak lantzeko behar diren agiriak edo gai horiek lantzeko egoki ikusten diren agiriak.

    4. Osoko bilkuraren eta batzorde iraunkor delegatuen bileretara joatea hitz egiteko bai, baina botoa emateko eskubiderik gabe-, eta bileren akta egitea.

    5. Kideek zein hirugarren batzuek Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeari aurkeztu nahi dizkioten gai, txosten eta agiri guztiak bildu eta prestatzea, eta horiek guztiak bideratzea dagokien eran.

    6. Irizpen, akta edo erabakien ziurtagiriak ematea, batzordeburuaren oniritzia dutenak.

    7. Espedienteak, bere kargura dagoen artxiboa eta dokumentuen sarrerako eta irteerako erregistroa antolatu eta zaintzea, eta organoen eta kideen eskura jartzea, hori eskatzen zaionean.

    8. Batzordearen jarduerak azaltzen dituen urteko oroitidazkia lantzeko behar diren datu guztiak ematea.

    9. Batzordeburuak agintzen dizkion edo bere karguari datxezkion kudeaketako eta koordinazioko zeregin guztiak betetzea.

  3. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen idazkariaren plaza hutsik badago edo idazkaria kanpoan edo gaixorik dagoenean, haren ordezkoa Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordearen buruak izendatuko du familia-bitartekaritzaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzako langileen artean.

Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeak osatu ahal izango ditu dekretu honetan ezarritako jarduera-arauak.

Lehenengoa. Dekretu honetan ezarrita ez dauden kontuetarako eta Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordeak onar ditzakeen funtzionamendu-arauetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa bete beharko da.

Bigarrena. Aldatu egiten da azaroaren 15eko 375/2005 Dekretuaren 2.c) artikulua. Dekretu horren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da; eta 14. puntua eransten zaio sailari atxikitako eta/edo lotutako organoen zerrendari. Aurrerantzean honela idatziko da:

  1. Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordea, Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bidez sortua.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko apirilaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.