Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, abenduaren 23ko 220/2008 Dekretuarena. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutun-azal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak zehazten dituena, baita material hori banatzeko prozedura ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 216
  • Xedapen-zk.: 220
  • Xedapen-data: 2008/12/23
  • Argitaratze-data: 2009/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.b) artikuluak honako hau ezartzen du: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak ikusi egin dira abenduaren 23ko 220/2008 Dekretuan; honako hau ezartzen da dekretu horren bidez: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutun-azal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak, baita material hori banatzeko prozedura ere. Beraz, zuzenketa dagokio.

Dekretuaren izenburuan, euskarazko zutabean, honako hau esaten den lekuan:

220/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeetan .

Honako hau esan behar du:

220/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan .

Hirugarren xedapen gehigarrian, azkenean, euskarazko zutabean, honako hau esaten den lekuan:

indarreko prozedura espezifikoaren arabera.

Hau esan behar du:

indarreko prozedura espezifikoaren arabera (Abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretua eta abenduaren 21eko INT 3817/2007 Agindua).

Hirugarren Xedapen Gehigarrian, azkenean, erderazko zutabean, honako hau esaten den lekuan:

y Orden 3817/2007, de 21 de diciembre).

Honako hau esan behar du:

y Orden INT 3817/2007, de 21 de diciembre).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.