Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

210/2008 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietate publikoko kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena eman eta sozietatearen estatutuak aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 69
  • Xedapen-zk.: 210
  • Xedapen-data: 2008/12/09
  • Argitaratze-data: 2009/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea atxikitzen zaion edo atxikiko zaion saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean».

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.

Aipatu sozietatearen sorrera baimentzen duen uztailaren 24ko 129/2007 Dekretuaren 3. artikulutik ondoriozta daitekeenez, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietatearen xedea ondokoa da:

  1. «Etxebizitza Hutsaren Programa» delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honakoak: aipatu bezalako etxebizitzak birgaitu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.

  2. Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, ezein lagapen-tituluaren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

  3. Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.

  4. Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, azterketak, proiektuak eta mantenu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein organismo eskudunei aipatu etxebizitzak eskura jarriaz.

  5. Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarrean den araudiak zehaztutakoarekin bat etorriaz, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz -lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz-baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

  6. Etxebizitzak eskualdatzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.

    Sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2008ko irailaren 9an egindako bilkuran, besteak beste, xedea garatzeko behar diren diruzaintzako beharrak asetzeko Batzar Orokorrari kapitala zabaltzea proposatzea ebatzi zuen. Proposamen horrek egun hirurogei mila ehun eta bi eurotan (60.102) finkatutako kapitala zabaltzea dakar, hain zuzen ere, bi milioi bederatziehun eta laurogeita hemeretzi mila seiehun eta laurogeita hamahiru euro eta laurogeita bi zentimo (2.999.693,82); 4.991 akzio berri izango dira eta bakoitzak 601,02 euroko balio izendatua izango du. Guztiak ere sozio bakarrak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak harpidetu eta ordainduko ditu.

    Aipatu zabalkuntzan Euskal Autonomia Erkidegoaren zuzeneko parte-hartze portzentajea % 100ekoa da.

    Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Sozietatearen kapitala hiru milioi berrogeita hemeretzi mila zazpiehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita bi zentimokoa da (3.059.792,82), eta 5.091 akziok osatzen dute, ohikoak eta izendunak eta klase eta serie bakarrekoak; akzio bakoitzak seiehun eta bat euro eta bi zentimoko (601,02) balio izenduna du, 1etik 5.091rako zenbakiak dituzte (biak barne) korrelatiboki, eta titulutan gauzatzen dira. Talondegi-liburuetan antolatuko dira akzioak.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.