Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

203/2008 DEKRETUA, 2008ko abenduaren 9koa, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzei buruzkoa (Bikain programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7216
  • Xedapen-zk.: 203
  • Xedapen-data: 2008/12/02
  • Argitaratze-data: 2008/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza Politika Bateratuaren 2003. urteko erreformak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen. Aldaketok eragin handia izan dute erkidegoko landa-inguruneen inguru sozioekonomikoan, eta 2007-2013 aldirako Egituren Funtsen erreforma ekarri dute.

Alde horretatik, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduak, nekazaritza-politika bateratuaren finantziazioari buruzkoak, Nekazaritzaren Europako Berme Funtsa (NEBF) eratu du merkatuko neurriak eta bestelako neurriak eta nekazaritza-aldeen garapenerako programak finantzatzera bideraturiko Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (NGNEF) finantzatzeko.

2007-2013 aldirako nekazaritza-aldeen garapenerako politikaren markoa Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduak (EE), nekazaritza-aldeen laguntzari buruzkoak, ezartzen du NGNEFren bitartez.

Araudien testuinguru berri horretan, Estatu kideek berariazko programak garatzen ari dira erkidegoko araugintza berriak ezarritako neurriak bultzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eragina du, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programa Europako Batzordeak 2008ko otsailaren 15ean C(2008)704 erabakiaren bidez onartua egiterakoan.

Elikaduraren sektorea sektore estrategikoa da EAErentzat, eta euskal landa-ingurunearen oinarrizko substratua da. Sektore horren lehiakortasuna areagotzeko helburua lortzearren, garrantzitsua da giza potentziala, potentzial fisikoa eta elikagai-ekoizpenaren kalitatea indartzera eta egokitzera bideratutako estrategia argiak garatzea.

EAEko elikadura-sektorerako lehia-estrategia euskal nekazaritzan halako sustraiak dituzten produktu jakin batzuk desberdintzera eta indartzera bideratu dira batik bat, ekoizleak produkzio- eta eraldatze-estrategian txertatzen saiatuz. Testuinguru horretan sortu dira euskal kontsumitzaileen artean onarpen handia duten jatorri-deiturak, adierazle geografiko babestuak eta kalitate-bereizleak.

Gaur egun, bai euskal elikadura-sektoreak, bai elikadura eraldatzekoak, ahalmen handia dute kalitate eta balio erantsi handiak dituzten produktuen gama handitzeko. Gaurko euskal gizarteak gero eta gehiago eskatzen ditu produktu horiek.

Elikaduraren kalitaterako programetan parte hartzeari buruzko neurriaren helburua kontsumitzaileari produktuaren kalitateari edo programa horietan parte hartzeagatik erabilitako produkzio-prozesuari buruzko bermeak eskaintzea da, elikadura-produktuei balio erantsia gehitzea, eta merkaturatzeko aukerak handitzea. Programa horietan parte hartzeak batzuetan kostu eta betebehar gehigarriak sortzen dituenez, eta merkatuak beti neurri egokian saritzen ez dituenez, nekazariek programa horietan parte hartzea sustatu behar da.

Halaber, ekoizleen elkarteei elikagaien kalitateari buruzko programen arabera egindako produktuen informazio- eta sustapen-ekintzetarako laguntzak eskaintzea komeni da, produktu horien existentziarekiko eta ezaugarriekiko kontsumitzaileen sentsibilizazioa handitzearren.

Dekretu honek Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak batera finantzatutako laguntzen araubidea ezarri eta arautzen du. Batetik, nekazariek elikagaien kalitaterako programetan parte hartzea sustatzeko dira laguntza horiek, eta bestetik, programa horietan sartutako produktuez informatzeko eta horiek sustatzeko, eta helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan elikadura-produktuen produkzioaren kalitatea hobetzea da.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22.era bitarte xedatutakoa aintzat hartuz egin du dekretu hau.

Dekretu hau egiteko, eragindako sektoreko erakunde adierazgarrienak kontsultatu dira, eta arauzko txosten guztiak ditugu.

Horien arabera, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari jarraituz eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak eskatuta, aurrez Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartuta, hauxe

  1. Dekretu honen helburua da elikagaien ekoizpenaren eta produktuen kalitatea hobetzeko laguntzen araubidea ezartzea, laguntza-ildo hauek barne hartuta:

    1. Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte hartzeko laguntzak.

    2. Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak.

      II. kapituluan jasotako diruz laguntzeko ekintzen gastuak urterokoak izango dira eta uneko ekitaldiari dagozkionak; eta III. kapituluan jasotako diruz laguntzeko ekintzen gastuak urterokoak edo urte anitzekoak izango dira, aurrekontu erabilgarrien arabera, 8. artikuluak aipatzen duen urteroko deialdi-aginduak ezartzen duenari jarraituz.

Dekretu hau aplikatzearren, ondorengo termino eta definizioak ezarri dira:

  1. Nekazaritzako ustiategiak: titularrak (pertsona fisikoa zein juridikoa) nekazaritza-jardueraren baitan enpresa moduan antolatutako ondasun eta eskubideak, baldin eta helburua, batik bat, merkaturatzea baldin bada, eta unitate tekniko-ekonomikoa osatzen badute.

  2. Nekazaritzakoa: nekazaritzari eta abeltzaintzari dagokiena edo horiei buruzkoa.

  3. Nekazaritzako jarduera: nekazaritzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak. Eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea ere nekazaritza-jardueratzat joko da ustiategian bertan egiten badira.

  4. Nekazaria: nekazaritza-jarduera burutzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa.

  5. Nagusiki nekazaria: EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten nekazari titularra da, urtero bere errentaren % 50 gutxienez ustiategian betetzen duen nekazaritza-jardueratik lortzen duena; ustiategiarekin zuzenean lotutako jarduerei urtero bere lan-denbora osoaren erdia edo gehiago eskaintzen diena; Gizarte Segurantzako nekazaritzako erregimen berezian alta emanda egon behar du bere kabuz, edo autonomoetan, bere nekazaritza-jardueraren arabera.

    Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 banan-banan nekazaritzat jo badaitezke lehen adierazitako baldintzak betetzen dituztelako. Sozietateak badira forma juridikoa sozietate zibila bada salbu, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute. Edonola ere, estatutuetan edo bazkideen batzar orokorraren erabakian, ezarrita egon beharko du lehen adierazitako baldintzak betetzea bermatuko dela, bazkideen artean tituluak eskualdatuz gero ere.

  6. Nekazari profesionala: Nekazaritza-ustiategi baten titularra izanik, urteko errentaren % 50, gutxienez, nekazaritza-jardueretatik edo nekazaritza-jarduera osagarrietatik lortzen duena; betiere, bere ustiategian egindako nekazaritza-jardueratik zuzenean lortutako errenta ez bada guztizko errentaren % 25a baino txikiagoa, eta nekazaritza-jardueretan edo nekazaritza-jarduera osagarrietan lanean emandako denbora, lanean guztira emandako denboraren erdia baino gehiago bada.

  7. Nekazaritzako elikagaigintza: nekazaritza eta elikagaigintzakoa eta horren eraldaketa edota merkaturatzea hartzen ditu barne.

  8. Elikagaigintza: nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologia-jardueratik datozen produktuak edo beste jatorri natural batekoak ekoitzi, eraldatu, ontziratu eta merkaturatzea hartzen ditu barne.

  9. Ustiategiaren titularra: Nekazaritza-jardueran eta, hala badagokio, beste jarduera osagarri batean ere aritzen den pertsona fisikoa edo juridikoa, ustiategiaren ondasun eta eskubideak enpresa-irizpideetan oinarrituta antolatzen dituena, eta ustiategia kudeatzeak eragindako arriskuak eta erantzukizunak bere gain hartzen dituena. Dekretu honen ondorioetarako, ustiategiaren titulartasuna pertsona batek baino gehiagok badu, horietako bakoitza ustiategiaren titularkidetzat joko da.

  10. Nekazari gaztea: dekretu honen ondorioetarako, nekazari gaztetzat joko dira abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 11. idatz-zatian zehazten direnak (produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainentzako estatuko laguntzen Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori).

  11. Ekoizleen elkarteak: Batzordearen abenduaren 15eko 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren (Kontseiluaren Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa, NGNEFren bitartez nekazaritza-aldeen laguntzari buruzko 1698/2005 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena) 23. artikuluan xedatzen denez, edozein erakunde, bere forma juridikoa edozein dela ere, elikagaien kalitateari buruzko programa batean nekazaritza- edo elikadura-produktu bati dagokionez parte hartzen duena.

  12. Elikagaien kalitateari buruzko erkidegoko programak: Erkidegoko erregistro batean inskribatutako edo, hala badagokio, aintzatespen-aldian dauden kalitate-programak, erregelamendu hauen ondorioz ezarriak: Kontseiluaren 2006ko martxoaren 20ko 510/2006 Erregelamendua (EE), nekazaritza- eta elikadura-produktuen adierazle geografikoak eta jatorrizko deiturak babesteari buruzkoa; Kontseiluaren 2006ko martxoaren 20ko 509/2006 Erregelamendua (EE), bermatuta dauden nekazaritza-produktuen eta elikagaien espezialitate tradizionalei buruzkoa; Kontseiluaren 2006ko ekainaren 24ko 2092/1991 Erregelamendua (EE), nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren eta nekazaritza- eta elikadura-produktuen adierazleari buruzkoa; eta 1999ko maiatzaren 17ko 1493/1999 Erregelamenduaren (EE) IV. titulua, mahatsaren eta ardoaren merkatuaren antolaketa bateratua ezartzen duena.

Dekretu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren dirulaguntzak izango dira.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa, «NGNEF»en eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura kofinantzatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programan xedatutakoari jarraiki.

  2. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan emateko laguntzen guztizkoak ez du deialdi-aginduan urtero ezartzen den horren finantzaketara zuzendutako gehienezko zuzkidura orokorra gaindituko, ezta hori eguneratzeagatik lortzen den kopurua ere, indarrean den legedian aurreikusitako kreditu-loturen edo aurrekontu-aldaketen araubidearen arabera.

    Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Elikagai Politika eta Industria sailburuordearen ebazpen bidez emango da inguruabar horren berri.

  3. Laguntzak beraiei buruzko ebazpena ematen den ekitaldiko dagozkien ordainketa-kredituei egotziko zaizkie edo, urte anitzeko proiektuetan konpromisozko kredituei, zatikako ordainketei aurre egiteko, eta hori guztia ekitaldian aplikatu behar den aurrekontu-itxierari buruzko araudiari kalterik egin gabe.

Ondorengoak ez dira diruz lagunduko:

  1. Helburu bakarra indarrean den legeriaren arabera nahitaezko arauak bete beharraren kontrol zorrotzagoa bermatzea duten kalitate-programak.

  2. Giza kontsumora bideratuta ez dauden elikadura-produktuak.

  3. Produktu-ziurtagiriak izan arren, administrazioak aintzatesten ez dituen kalitatezko produktuak.

Laguntza eskatzen duten pertsonek, dekretu honen 24. eta 35. artikuluetan ezarritako berariazko eskakizunez gainera, eskakizun orokor hauek bete beharko dituzte eskaera egiteko unean:

  1. Diruz laguntzeko gastuek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean kokatutako establezimenduekin edo bertan kokatzekoak direnekin lotuta egon behar dute.

  2. Foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

  3. Zehatuta ez egotea, ez zigorrez, ez administrazio bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, edo horretarako desgaitzen duen legezko debekuren batean okerren bat ez egitea, sexu-bereizkeriagatik egin direnak barne, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoari jarraiki.

  4. Edozein nekazaritza-jarduerari dagokionez, edozein Herri Administraziok administrazio bidez hasitako zehatze-prozedura batean egonez gero, edo Kontseilu Arautzailearen diziplina-espediente baten ikergai izanez gero, dagokion programaren erregelamendu teknikoaren arabera, horiek ebatzi arte baldintzatuta egongo dira laguntzak, eta ukatu egingo dira zehapenak berresten badira.

  1. Laguntza-eskabideak Elikagaien Kalitateko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailaren bulegoetan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein tokitan aurkeztuko dira.

  2. Laguntzak eskatzen dituzten pertsonek, 25. eta 36. artikuluetan ezarritako berariazko agiriak aurkezteaz gain, agiri hauek aurkeztuko dituzte oro har:

    1. Pertsona fisikoa izatekotan, pertsona eskatzailearen NANaren fotokopia.

    2. Pertsona juridikoa izatekotan, enpresaren IFKaren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena, eta legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia ere, dagokion erregistroak zigilatuta. Agiri horiek dekretu honen baitan entregatu bada, eta betiere eskatzaileak agiri horietan inolako aldaketarik izan ez dela adierazten badu, aurkeztutzat joko dira horiek. Hala ere, 4 deialdiren buruan berriz aurkeztu beharko dira.

    3. Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    4. Aurkeztutako agiri guztien egiatasuna, eskabidean aurkeztutako gastu berak ordaintzeko beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen laguntzarik jaso ez izana, eta 6.c) eta d) idatz-zatietan ezarritako eskakizunak bete izana frogatzen duten zinpeko aitorpena.

  3. Eskabideak eskakizun guztiak betetzen ez baditu, pertsona interesdunari hamar egun balioduneko epean hutsegitea zuzendu edo arauzko agiriak aurkezteko eskatuko zaio; horrela egiten ez badu, bere eskaeran atzera egin duela joko dela adieraziko zaio, Elikagaien Kalitateko zuzendariak aurrez ebazpena xedatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

  4. Nolanahi ere, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duen agiri eta/edo informazio gehigarria eskatu ahal izango dio pertsona eskatzaileari, aurkeztutako agiriak behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

  1. Urtero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu bidez, dekretu honetan araututako laguntzetarako deialdia egingo da.

  2. Deialdi horrek ondorengo edukiak izango ditu:

    1. Eskabideak aurkezteko epea.

    2. Laguntza guztiei erantzuteko gehienezko zuzkidura orokorra eta, hala badagokio, horren urte anitzeko banantzea, kapitulu eta funts moten arabera zehaztuta.

    3. Diruz laguntzeko ekintzak, dekretu honen kapitulu bakoitzean ezarritakoen barruan.

    4. Laguntzak kuantifikatzeko hautatutako irizpide objektiboak. Hautapena kapitulu bakoitzean jasotako irizpideen artean egingo da. Irizpide objektibo berriak ezarri ahal izango dira behar bezala justifikatutako inguruabarrak daudenean.

    5. Diruz laguntzeko ekintza mota bakoitzerako aurreikusitakoaren artetik aurkeztu beharreko agiriak, deialdi bakoitzean ezarritako lehenespenaren arabera.

      II. kapituluan jasotako laguntzei dagokienez, urterako lehentasunezkotzat jotzen den programa edo programak zehaztea, hala badagokio, 21. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako kalitate-programen artean.

      III. kapituluan jasotako laguntzei dagokienez, iraunkortasun-estrategien bidez lehenespenez babestu beharreko berariazko zonak zehaztea, hala badagokio, 21. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako kalitate-programen artean.

  3. Deialdi horretan, halaber, dekretu honen III. kapituluko 33. artikuluan baimendutako moduluaren zenbatekoak eta gehienezko gastuak eguneratu ahal izango dira, urte arteko kontsumo-prezioen indizeko aldakuntzak kontuan hartzearren.

  1. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak du dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

  2. Eskabideak analizatu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko da. Honela osatuko da batzordea: batzordearen lehendakari izango den Elikagaien Kalitateko zuzendaria edo eskuordetzea ematen dion pertsona, eta kide izango diren beste bi pertsona, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako langile teknikoen artetik hautatuak, hitz eta botoarekin, Elikagaien Kalitateko zuzendariaren ebazpen bidez izendatuak. Ebazpen horretan izendatuko da batzordearen idazkaritza nork beteko duen.

  3. Balorazio Batzordeak ondorengo funtzioak izango ditu:

    1. Aurkeztutako eskabideen ebaluazioa eta proiektuaren bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren azterketa, gutxienik irizpide hauek aplikatuz:

      Aplikatu beharreko araudia betetzea.

      Dekretu honetan ezarritako eskakizun objektiboak eta berariazkoak betetzea.

    2. Dekretu honetan laguntza mota bakoitzerako aurreikusitako laguntzen balorazio- eta kuantifikazio-irizpide objektiboak oinarri hartuta, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari ebazpen-proposamena egitea. Proposamenak dekretu honen 11. artikuluaren 2. idatz-zatiak aipatzen duen edukia izango du gutxienez.

  4. Balorazio Batzordeak, bere funtzioak betez, de­kretu honen 10. artikuluan aipatutako Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzako langile teknikoek egiten dituzten txostenak baloratuko ditu, eta aurkeztutako eskabideei dagozkien espedienteetako agiriak aztertuko ditu.

  5. Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezartzeko aukera izango du, horiek ez aurreikusitakoan oinarrituz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikulutik 27.era bitarte jasotakoaren arabera.

  1. Batzordeak egindako balorazioen aurretik, aurkeztutako eskabideak Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzako langile teknikoek aztertuko dituzte, eta proiektuaren analisi tekniko eta ekonomikoa egingo dute, dekretu honen II. eta III. kapituluetan aurreikusitako irizpide objektiboak kontuan hartuta. Analisi horrekin proiektua dekretu honetan eta deialdi bakoitzean ezarritako eskakizunetara egokitzen den zehaztuko duen txostena osatuko da, eta batzordeari aurkeztuko zaio.

  2. Aurreko artikuluan aurreikusitako batzordeak dekretu honetan eskatutako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten eskabide guztiak ebaluatuko ditu, beti ere horien proiektuak urtero deialdi bakoitzean aurreikusitako ekintzetara egokitzen badira.

  3. Laguntzarako eskubidea izango dute dekretu honetan eta dagokien urteroko deialdi-aginduetan ezarritako eskakizun eta baldintzak betetzen dituzten proiektuek, eta laguntza motaren arabera, horretarako eskubidea izateko gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuek, dekretu honen 27. eta 39. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

  4. Pertsona eskatzaile bakoitzari eskaintzeko laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, urtero deialdi-aginduan hautatutako irizpide objektiboak eta dekretu honen 27. eta 39. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko dira kapitulu bakoitzari dagokionez. Aurreko erregela aplikatuta, kapitulu bakoitzaren barruan, onuradunen zerrendatu bat egingo da, legokiekeen hasierako laguntza zehaztuta.

    Kapitulu bakoitzari dagokionez, urteko deialdiko diru-zuzkidura aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatutako zenbatekoei erantzuteko adinakoa bada, zenbateko horien laguntzak emango dira.

  5. Urteko deialdi-aginduan ezartzen den gehienezko zuzkidura orokorra, kapituluka banatuta, kapitulu bakoitzean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko adinakoa ez balitz, zuzkidura hori eskatutako eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da, horietako bakoitzerako kalkulatutako zenbatekoek horiek guztiak estaltzeko behar den guztizko zenbatekoarekiko duten proportzio berean.

    Kapitulu bakoitzaren barruan soberakinik badago, hurrengo kapituluari esleituko zaio, eta horrela hurrenez hurren, guztiz agortu arte, hurrenkera honetan: II. eta III. kapitulua.

  1. Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu eta dekretu honen 9. artikuluan ezarritako proposamena ikusi ondoren, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari egokituko zaio deialdiaren ebazpena egitea, eta ebazpen-proposamenetik aldendu ahal izango da, horretarako argudiatze aproposaren bidez.

  2. Ebazpenak argudiatuta egon behar du, eta informazio hau jaso behar du, gutxienez:

    1. Onetsitako eskabideei dagokienez:

      Onuradunen izen soziala, IFK edo NAN.

      Laguntzen xedea.

      Diruz laguntzeko gastuen zenbatekoa.

      Diruz lagundutako kantitatea, NGNEF erkidegoko aurrekontuaren kontura eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuaren kontura finantzatu beharreko zenbateko zehatza zehaztuz.

      Aurreikusitako ekintzak gauzatzeko epea eta horren urtesariak.

    2. Ezetsitako eskabideei dagokienez:

      Eskatzaileen izen soziala, IFK edo NAN.

      Ukatzearen oinarri diren arrazoiak.

  3. Ebazpena dekretu honen 8. artikuluak aipatzen duen aginduak eragina izaten duenetik sei hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da, eta epe hori berariazko ebazpenik gabe igaro ondoren, pertsona interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dituzte euren eskabideak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  4. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak esleipena emateko edo ukatzeko egiten duen ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

  5. Aurreikusitako laguntzen ebazpenaren banan-banako jakinarazpenari kalterik egin gabe, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen bidez ere, EHAAn dekretu honen babespean eskainitako laguntzen onuradun gertatu diren pertsonen zerrenda argitaratuko da, eta eskainitako zenbatekoak adieraziko dira, publizitatearen eraginetarako.

Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte nolanahi ere:

  1. Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza ematearen jakinarazpena jasotzeko datatik hamabost eguneko epean laguntzaren pertsona onuradunak idatziz ez badio horri espresuki uko egiten, onartu egin dela ulertuko da isilbidez.

  2. Laguntzaren xede den gastua emakida-ebazpenean eta, hala badagokio luzapen-ebazpenean ezarritako epean egitea, dekretu honen 13. artikuluan ezarritako gehienezko mugarekin.

  3. Laguntza horri eman zaion xede horretarako erabiltzea.

  4. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak zertan erabili diren eta haien helburuak bete diren eskatzen duten informazio guztia eman beharko diete, fiskalizatze-funtzioak betez.

  5. Xede bererako edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen dirulaguntzak edo laguntzak lortu izana jakin bezain laster, idatziz jakinaraziko zaio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.

  6. Laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailari.

  7. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

1. II. kapituluan jasotako laguntzei dagozkien proiektuak egikaritzeko gehienezko epea deialdiari dagokion ekitaldiko abenduaren 31 izango da eta ezingo da luzapenik eskaini.

2. III. kapituluan jasotako laguntzei dagozkien proiektuak urteko edo urte anitzeko egikaritza izan ahal izango dute.

  1. Urteko proiektuak egikaritzeko epea deialdiari dagokion ekitaldiko abenduaren 31 izango da, luzapenak emateari kalterik egin gabe, 16. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eta luzatutako proiektuak egikaritzeko gehienezko epea hasieran aurreikusitakoaren hurrengo bigarren urteko azaroaren 30a izango da.

  2. Urte anitzeko proiektuak egikaritzeko epea deialdiari dagokion hurrengo ekitaldiko abenduaren 31 izango da, luzapenak emateari kalterik egin gabe, 16. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eta luzapena hasieran aurreikusitakoaren hurrengo bigarren urteko azaroaren 30erainokoa izan daiteke.

    1. Batzordearen otsailaren 15eko erabakiaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programaren programazioari dagokion aldiko azken urtean ebazten diren proiektuek, edo aurreko ekitaldietako luzapenen ondoriozko proiektuek 2015eko abenduaren 31 izango dute ordaintzeko azken data, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikulua aplikatuz.

  1. Eskainitako laguntzaren gastuaren justifikazioa, 40. artikuluan aurreikusitako berariazko justifikazioari kalterik egin gabe, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari agiri hauek aurkeztuz egingo da:

    1. Burututako ekintzak justifikatzeko memoria bat.

    2. Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria.

    3. Fakturak eta ordainketaren banku-frogagiriak.

  2. Agiri originalak edo, horrelakorik ezean, horien fotokopia konpultsatua baino ez dira onartuko.

  3. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia bermatzearren, gastua egin izana ziurtatzeko agiriak entregatzeko gehienezko epea honako hau izango da:

    II. kapituluan jasotako laguntzei dagozkien proiektuetarako, dagokion deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31.

    III. kapituluan jasotako laguntzei dagozkien proiektuetarako:

    Urteko proiektuetarako: dagokion deialdiaren hurrengo urteko otsailaren 28a. 16. artikuluan xedatutakoari jarraiki luzapena eskaini bada, epe hori luzapenaren hurrengo urteko abenduaren 15era arte luzatuko da.

    Urte anitzeko proiektuetarako: hasieran aurreikusitakoaren hurrengo bigarren urteko abenduaren 15a.

  4. Elikagaien Kalitateko zuzendariak, eskaera arrazoitu bidez, egoki deritzon edozein agiri gehigarri eskatu ahal izango du.

  1. Xedea eta gastua bete izana aurrez justifikatuta egingo dira ordainketak, aurreko artikuluan ezarritako agiriak aurkeztuz.

  2. Ez da laguntzen ordainketa aurreraturik egingo.

  3. Urte anitzeko proiektuak direnean, urte bakoitzean eginiko gastuen ordainketa ekitaldi bakoitzean egingo da, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura.

  4. Laguntzen ordainketa pertsona onuradunei egingo zaie.

  5. Europako NGNEF funtsaren arabera emandako laguntzen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da erakunde ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak xedatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea osatzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoa betez.

  6. Diru-laguntzak onuradunei eskaintzeko eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta horren erakunde autonomoek emandako antzeko diru-laguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa- edo zigor-prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.

  7. Gastua ezarritako gehienezko epeen barruan ez egiteak edo epe horretan gastua egin izana ziurtatzeko agiriak ez aurkezteak hau ekarriko du berekin:

    NGNEFaren kontura finantzatutako laguntzaren zatiari dagokionez, NGNEF ordaintzeko konpromisotik aske geratzea, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren kontura finantzatutako laguntzari dagokionez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala badagokio, dekretu honen 18. artikuluan aurreikusitako itzulketa-prozedurari ekitea.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzen aldaketa oro, eta beste edozein erakunde publiko zein pribaturen dirulaguntzak eta laguntzak lortu izana Elikagaien Kalitateko zuzendaritzari jakinarazi eta idatziz justifikatu beharko zaio, eta dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango du, beti ere dekretu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza emateko xedea babesten badira. Ondorio horietarako, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak behar den likidazio-ebazpena emango du eta bertan dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doituko dira. Beharrezkoa izanez gero, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedura abiaraziko da.

  2. Baldin eta gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza emateko baliatu zena) baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa Elikagaien Kalitateko zuzendariaren ebazpenaren bidez txikituko da, eta gero dirulaguntzaren portzentajea oinarri berriari aplikatuko zaio.

  3. Salbuespen gisa, eta III. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako baino ez, pertsona onuradunak aurrez eskatu eta idatziz justifikatuta, gastua eginda egon behar den urteko abenduaren azken hamabostaldia baino lehen beranduenez, laguntza emateko ebazpenean xedatutakoari jarraiki, Elikagaien Kalitateko zuzendariak, hala badagokio, gastua egikaritzeko luzapen bat eskaini ahal izango du ebazpen bidez. Horretan, luzapenaren gehienezko aldia ezarriko da eta hasieran onetsitako dirulaguntzari eutsiko zaio, baina proiektuak burutzeko gehienezko epea ez da inola ere dekretu honen 13. artikuluan ezarritako epea baino luzeagoa izango.

  1. Laguntza eskatzen duen pertsonak atzera egin dezake bere eskabidean, eta atzera egite hori eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik egin beharko da, eta idatziz aurkeztu eta Elikagaien Kalitateko zuzendariari zuzenduta egongo da. Azken horrek, ebazpen bidez, atzera egitea erabat onartu eta horretarako prozedura amaitutzat emango du.

  2. Laguntzaren pertsona onuradunak emandako laguntzari uko egin ahal izango dio. Ebazpenaren jakinarazpenaren eta gastuaren amaieraren artean edozein unetan egin ahal izango da, eta idatziz aurkeztu eta Elikagaien Kalitateko zuzendariari zuzenduta egongo da. Azken horrek, ebazpen bidez, atzera egitea erabat onartu eta horretarako prozedura amaitutzat emango du.

    Uko egitea onartu ondoren, pertsona onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aintzatetsitako eskubidea, eta emandako laguntza osoa edo horren zati bat kobratzeko eskubidea.

    Uko egitea onartu ondoren eta egokia denean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzultze-prozedura abiaraziko da.

  1. Pertsona onuradunak dekretu honetan ezarritako edozein eskakizun eta betebehar eta aplikatzeko gainerako arauak, eta hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak beteko ez balitu, laguntza emateko finkatutako xedea guztiz indargabetuz, edo Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan aurreikusitako itzulketako arrazoiren batean okerren bat egingo balu, Nekazaritza zuzendariak, erakunde ordaintzailearen zuzendari gisa, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuak xedatzen duenaren arabera, interesdunari entzunaldia eskaini eta ez-betetzearen espedientea hasi ondoren, dirulaguntza oso edo zati baterako eskubidearen galera adieraziko du ebazpen bidez eta, hala badagokio, Euskadiko Diruzaintza Nagusiari hartutako laguntzak eta dagozkien legezko interesak itzultzeko betebeharra ere bai, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura egiten diren berme eta sarrerei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta aipatutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraiki, bidezkoak diren gainerako ekintzei kalterik egin gabe. Aipatutako kantitateak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

  2. Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, organo eskudunari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko.

  1. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, beste Herri Administrazioek edo erakunde pribatuek dekretu honetan jasotako xede beretarako eskainitako laguntzak bateragarriak izango dira, kontzeptu berberen gastuak diruz laguntzeko ez badira.

  2. Nolanahi ere, eta dekretu honen 12. artikuluaren e) paragrafoan ezarritakoari jarraiki, onuradunak Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari idatziz jakinarazi beharko dio xede bererako lortutako edozein administrazio edo erakunderen dirulaguntza edo laguntza lortu izana.

  3. Dekretu honen III. kapituluan aurreikusitako laguntzak bateraezinak izango dira nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren (Lehiatu programa) IV. kapituluan aurreikusitakoekin.

  4. 2092/91 Erregelamenduaren ondorioz produktu jakin bat dela-eta elikagaien kalitate-programa batean parte hartzeagatik diruz lagundutako kostu finkoak ez dira zenbatuko produktu beraren laguntzaren zenbatekoa kalkulatzean, nekazaritza ekologikoari laguntzeko nekazaritza- eta ingurumen-neurri baten barruan.

  1. Kapitulu honen helburua nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte-hartzeko laguntzak arautzea da.

  2. Kapitulu honetan jasotako laguntzen xedea hauxe da:

    1. Merkatuan hazkunde handiena duten kalitateari buruzko programak aurrera eramatea.

    2. Kalitate-programetan ekoizle berriak sartzea bultzatzea.

    3. Ustiapenak kalitate-programetan integratzeagatik horietarako sortutako gainkostuak murriztea.

  1. Kapitulu honetan araututako laguntzen pertsona onuradunak izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenen titularrak direnak, 22. artikuluan aurreikusitako diruz laguntzeko ekintzaren helburu direnak, eta dekretu honetan xedatutakoa betetzen dutenak.

  2. UNE-EN 45011 arauaren arabera ziurtatutako edo ziurtatze-aldian den kontrol- eta ziurtatze-sistema bat duten eta EAEn kokatuta dauden erakunde, entitate edo ordezkaritzek gauzatu edo egikaritzen duten ondorengo kalitate-programaren batean inskribatuta egon beharko dute pertsona horiek.

    1. Kontseiluaren 2006ko martxoaren 20ko 510/2006 Erregelamendua (EE), nekazaritza- eta elikagai- produktuen adierazle geografikoak eta jatorrizko deiturak babesteari buruzkoa, eta Kontseiluaren 2006ko martxoaren 20ko 509/2006 Erregelamendua (EE), bermatuta dauden nekazaritza- eta elikadura-produktuen espezialitateei buruzkoa.

      «Idiazabalgo Gazta» Jatorrizko Deitura Babestua. Ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren gazta.

      «Euskal Okela» AGB. Euskal Autonomia Erkidegoan jaio, hazi eta hildako behikia.

    2. Mahatsaren eta ardoaren merkatuaren antolaketa bateratua ezartzen duen 1999ko maiatzaren 17ko 1493/1999 Erregelamenduaren (EE) barruko kalitate-programak, zehazki IV. titulua, eskualde jakinetan ekoiztutako kalitatezko ardoak:

      «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko deitura: Ardo zuria, beltza eta gorria.

      «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» jatorrizko deitura: Ardo zuria, beltza eta gorria.

      «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorrizko deitura: Ardo zuria, beltza eta gorria.

    3. Nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren eta nekazaritza- eta elikadura-produktuen adierazleari buruzko Kontseiluaren 2006ko ekainaren 24ko 2092/1991 Erregelamenduaren (EE) barruko kalitate-programak:

      Ekoizpen Ekologikoa: Landare-produktuak eta animalia-jatorriko produktuak.

    4. Erkidegoko edo Euskal Autonomia Erkidegoan aitortutako beste kalitate-programa batzuek eskatutako kontrol- eta ziurtatze-sistemaren hautua egin eta Europako Batzordeak onartutako NGPIaren aldaketa bat diren heinean, neurri horren onuradun izan ahalko dira.

  1. Kapitulu honen ondorioetarako, diruz laguntzekoak izango dira pertsona onuradunei kalitate-programen (21. artikuluaren 2. idatz-zatian zerrendatutakoak) zehaztapenen betearazpena egiaztatzeko egindako beharrezko kontrolak.

  2. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen kontrolek, besteak beste, ondorengo jarduerak hartzen dituzte barne:

    1. Kontrol- eta ziurtatze-sistemaren diseinua eta ezarpenak.

    2. Ikuskapen arruntak.

    3. Laginak bildu eta analizatzea.

    4. Koordinazioa eta zuzendaritza teknikoa eta administrazio-lanak.

    5. Txostenak eta gainerako agiriak egin eta bidaltzea.

    6. Ekintza zuzentzaileak aztertzea.

Kapitulu honen ondorioetarako, diruz laguntzekoak izango dira dekretu honen 22. artikuluak aipagai dituen kontrolak egiteko beharrezko kostu guztiak, BEZ izan ezik.

Laguntza eskatzen duten pertsonek, eskabidea egiterakoan, dekretu honen 6. artikuluan xedatutakoa betetzeaz gain, EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten nekazari titular izan beharko dute, kapitulu honetan araututako laguntzarako eskubidea izateko.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntza eskatu nahi duten pertsonek, dekretu honen 6. artikuluan ezarritako aurkeztu beharreko agiri orokorrak aurkezteaz gain, hau ere aurkeztu beharko dute:

  1. Eskabidea, dekretu honen eranskinean aurreikusitako eredua erabiliz. Eredua web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

  2. Gutxienez ustiategiaren deskribapena, horren kokapena, egiten duten produktua ekoizteko, eraldatzeko edo elaboratzeko prozesua, egin edo egingo zaien kontrol-ekintza jakinen deskribapen xehatua, eta ekintza egikarituko duten epea jasotzen duen memoria xehatua.

  3. EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan titular den ustiategiaren inskripzioa ziurtatzeko agiriak.

  4. Dekretu honen 21. artikuluan aurreikusitako kalitate-programaren batean inskribatu izana eta inskripzioaren antzinatasuna ziurtatzeko agiriak.

  5. Hala badagokio, higiene-jarraibide egokien gidak ezartzeko prozesuaren ezarpena edo egoera, edo Ekoizpen Integratuari atxikitakoenak ziurtatzeko agiriak.

  6. Hala badagokio, elikadura-sektoreari aplikatutako kalitatea kudeatzeko sistema normalizaturen bat ezarri izana ziurtatzeko agiriak: ISO 22000 eta BRC/IFS protokoloa, besteak beste.

  7. Nagusiki nekazaritzan jarduten dutenentzat, beren kabuz ari diren langileen Gizarte Segurantzako nekazaritzako erregimen bereziko, edo beren kabuz ari diren langileen erregimen bereziko edo autonomoetako alta-ziurtagiria.

  1. Kapitulu honetan jasotako proiektuen balorazioak proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio bat sortuko du, eta horren bitartez kalkulatuko da dirulaguntza, dekretu honen 27. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Irizpide objektibo hauetako bat edo batzuk hartuko dira kontuan proiektuak baloratzerakoan:

  1. Irizpide orokorrak:

    1. Ingurumena eta baliabide naturalak babesten dituzten ustiategiak, gehienez 30 puntu.

    2. Ongarriak, pestizidak eta antibiotikoak bezalako produktu kimikoak erabiltzen ez dituzten ustiategiak, eta genetikoki eraldatutako produktuak laboratzen ez dituztenak, gehienez 20 puntu.

    3. Euren lehengaien kostuaren igoera batengatik edo merkatuan euren produktuen prezioaren murrizketa handi batengatik euren diru-sarrerak unean txikitu dituzten nekazaritza-ustiategien titularrak: gehienez 20 puntu.

    4. Lehenago dekretu honetan jasotako inolako kalitate-programa batean egon ez diren nekazaritza-ustiategien titularrak, eta azken 12 hilabeteetan programan inskribatu direnak: gehienez 20 puntu.

    5. Higiene-jarraibide egokien gidak ezarrita dituzten edo ezartzeko prozesuan diren nekazaritza-ustiategien titularrak, edo nekazaritza ekologikoari edo Ekoizpen Integratuari atxikitakoenak: gehienez 20 puntu.

    6. Elikadura-sektoreari aplikatutako kalitatea kudeatzeko sistema normalizaturen bat ezarrita duten nekazaritza-ustiategien titularrak: ISO 22000 eta BRC/IFS protokoloa, besteak beste. gehienez 10 puntu.

    7. Ekoitzi, eraldatu eta elaboratzeko prozesu osoa garatzen duten nekazaritza-ustiategien titularrak: gehienez 10 puntu.

    8. Nagusiki nekazaritzako ustiategien titularrak, azken bi urteetan jarduerari buruzko prestakuntza-ikastaroak ziurta ditzaketenak: gehienez 10 puntu.

    9. Landa-ingurunean gazteen eta/edo emakumeen enplegua sustatzen duten nekazaritza-ustiategiak: gehienez 10 puntu.

  2. Berariazko irizpideak:

    1. Dekretu honen 8. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako urteko deialdi-aginduan, hala badagokio, nagusiki nekazaritzako ustiategien titularrak, lehentasunezko gisa ezarritako kalitate-programetakoak direnak: 20 puntu.

    2. Dekretu honen 8. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako urteko deialdi-aginduan, hala badagokio, lehentasunezkotzat jotzen den zona batean kokatutako nekazaritza-ustiategiak: 15 puntu.

    3. Titular nagusi gisa emakumeak dituzten nekazaritza-ustiategiak: 10 puntu.

    4. Titular nagusi gisa gazteak dituzten nekazaritza-ustiategiak: 10 puntu.

      1. Puntuazioak ezingo dira inola ere hamartarrekin esleitu.

  1. Aurreko artikuluan eta urteko deialdi-aginduan zehaztutakoa aplikatuz proiektu bakoitzak lortutako balorazioen arabera, 10. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza honela gauzatuko da:

    0 eta 10 bitartean: % 0ko laguntza.

    11 eta 35 puntu bitartean: Diruz laguntzeko gastuaren % 10eko zuzeneko laguntza.

    36 eta 60 puntu bitartean: Diruz laguntzeko gastuaren % 25eko zuzeneko laguntza.

    61 eta 85 puntu bitartean: Diruz laguntzeko gastuaren % 40ko zuzeneko laguntza.

    86 eta 110 puntu bitartean: Diruz laguntzeko gastuaren % 55eko zuzeneko laguntza.

    110 puntutik gora: Diruz laguntzeko gastuaren

    • 70eko zuzeneko laguntza.

  2. Laguntzaren urteko gehienezko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da pertsona onuraduneko.

Laguntzaren pertsona onuradunek, dekretu honen 12. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzeaz gain, dekretu honen 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programaren batean inskribatuta egon eta parte hartu beharko dute.

  1. Kapitulu honen helburua ekoizleen elkarteentzako laguntzak arautzea da, elikagaien kalitate-programen esparruan produktuen informazio- eta sustapen-jarduerak gara ditzaten.

  2. Kapitulu honetan jasotako laguntzen xedea hauxe da:

    1. Dekretu honetan sustatzen diren kalitatezko produktuen barne-merkatuko barneratze-maila eta kontsumoa gehitzea.

    2. Dekretu honetan sustatzen diren kalitatezko produktuen balio erantsia sortzea bultzatzea.

    3. Merkatuan hazkunde-potentzial handiena duten kalitate-programak bultzatzea.

    4. Dekretu honetan laguntzen diren kalitate-programetan ekoizle berriak sartzea bultzatzea.

    5. Programazio-aldian zehar, hautatutako hautazko kalitate-programa bakoitzaren 5 publizitate- eta sustapen-ekintza egitea gutxienez.

Kapitulu honetan araututako laguntzen pertsona onuradunak izan daitezke dekretu honen 21. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako elikagaien kalitate-programen barruan dauden produktuen informazio- eta sustapen-jarduerak garatzen dituzten ekoizleen elkarteak. Batzordearen abenduaren 15eko 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren (Kontseiluaren Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa, NGNEFren bitartez nekazaritza-aldeen laguntzari buruzko 1698/2005 Erregelamendua (EE) aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena) 23. artikuluak aipatzen ditu elkarte horiek.

  1. Kapitulu honen ondorioetarako, diruz laguntzekotzat jotzen dira ekintza hauek:

    1. Estatuan egiten diren feriak eta erakusketak antolatzea, euren produktuak soilik edo kalitate berezituko beste produktu batzuekin batera aurkezteko xedearekin.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan edo Europako Batasuneko barne-merkatuan egiten diren feria eta erakusketetan parte hartzea, ekoizleen elkarteen merkataritza-jarduerak garatzeko xedearekin, euren produktuak aurkezteko, feria eta lehiaketetan banakako edo banatutako erakustokiak instalatuta.

    3. Europar Batasunean feria, erakusketa eta zuzeneko misioetara joatea, laguntzaren eskatzaileak gainerako autonomia-erkidegoetako edo Europar Batasuneko estatu kideetako elikagaien arloko feria, erakusketa edo erosle edo preskriptoreei bisitaldiak eginez, kalitateko produktuak merkatu berrietan sustatzeko helburuarekin.

    4. Ekitaldiak, biltzarrak eta jardunaldi teknikoak antolatzea, programan nekazari berriak, inskribatutakoak edo azken kontsumitzailea txertatzera bideratutako prestakuntza- edo zabalkunde-ekintzak barne hartuta.

    5. Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabalkunde-kanpainak egitea, azken kontsumitzaileari bideratuta, komunikazio-euskarri ezberdinen bidez (irratia, telebista, web-orriak, liburuxkak...).

    6. Alderantzizko misioak egitea, hots, Euskal Autonomia Erkidegora bidaia antolatuak egitea, erosleek eta/edo iritzi-preskriptoreek kalitate-programaren ezaugarriak ezagut ditzaten, ekoizpen-inguruak eta instalazioak bisitatuz.

      Iritzi-preskriptoreek nazioarteko prestigioa duten kazetari edo gastronomia-kritikariak izan beharko dute, prentsa espezializatuan idazten dutenak, edo bestelako prentsa batean erreportaje motaren bat egiten dutenak.

    7. Erosle edo iritzi-preskriptoreentzako dastatzeak antolatzea, produktuaren ezaugarriak azaltzeko.

  2. Ekintza horiek guztiak Europar Batasuneko barne-merkatuan garatu beharko dira.

  3. Diruz laguntzeko ekintzek eskakizun hauek bete beharko dituzte gainera:

    1. Informazio, sustapen, argitalpen eta publizitateko material guztiak 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programen erkidegoaren logoa izatea.

    2. Portaera oldarkorrak ez bultzatzea, ezta jaiotza, arraza, erlijio, iritzi edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatiko bereizkeriarik ere.

    3. Bultzatzen dituzten produktuak kontsumitzeko jende egokiarengana zuzenduta egotea.

    4. Informazio- eta sustapen-ekintzek 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programetan barne hartutako produktuen ezaugarriak edo berariazko abantailak, berariazko ekoizpen-metodoak eta abereen ongizatea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzeko aplikatutako arau zorrotzak azpimarratzea.

Ondorengo ekintzak ez dira diruz laguntzekoak izango:

  1. Nekazaritza-produktuen informazio- eta sustapen-ekintzak barne-merkatuan sustatzeko Kontseiluaren 2000ko abenduaren 19ko 2826/2000 Erregelamenduaren (EE), bidez diruz lagundutako informazio- eta sustapen-ekintzak.

  2. Merkataritzako marken sustapenarekin lotutako ekintzak.

  1. Ondorengo gastuak diruz laguntzekoak izango dira:

    1. Feriak eta erakusketak antolatzeari dagokionez:

      Esparrua alokatzea.

      Esparrua egokitzea.

      Feria edo erakusketari buruzko informazio- eta zabalkunde-materiala.

      Feriaren edo erakusketaren esparruan antolatutako jardunaldi teknikoak.

    2. Feria eta erakusketetan parte hartzeari dagokionez:

      Lurzorua alokatzea.

      Erakustokia eraiki eta dekoratzea.

      Materiala garraiatzea.

      Pertsona bati gehienez lau izarreko hotel batean edo antzekoan ostatu ematea.

      Pertsona baten hegazkin-txartela edo turista-mailako beste garraio mota batekoa.

      Ibilgailu partikularraren gastuak, joan-etorria hurbileko estatu batera egiten bada.

      Ekoizleen beste elkarte batzuekin batera feria eta erakusketetan parte hartzeagatik sortutako gastuak.

    3. Feria, erakusketa eta zuzeneko misioetara joateari dagokionez:

      Pertsona bati gehienez lau izarreko hotel batean edo antzekoan ostatu ematea.

      Pertsona baten hegazkin-txartela edo turista-mailako beste garraio mota batekoa.

      Ibilgailu partikularraren gastuak, joan-etorria hurbileko estatu batera egiten bada.

    4. Ekitaldiak, biltzarrak eta jardunaldi teknikoak antolatzeari dagokionez:

      Esparrua alokatzea.

      Esparrua egokitzea.

      Informazio- eta zabalkunde-materiala.

      Hizlariak kontratatzeko gastuak.

    5. Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabalkunde-kanpainak egiteari dagokionez:

      Irrati-iragarkiak edo erreportajeak editatu eta ematea eta prentsa idatzian txertatzea.

      Liburuxkak, katalogoak edo antzekoak egitea, paperean zein euskarri elektronikoan.

      Web-orriak sortu eta mantentze-lana egitea.

      Publizitate-gastuak saltokian, zuzeneko marketin-ekintzen bidez.

      Publizitate-hesiak edo antzekoak instalatzea.

    6. Alderantzizko misioak antolatzeari buruz:

      Pertsona bati gehienez lau izarreko hotel batean edo antzekoan ostatu ematea.

      Hegazkin-txartelak edo turista-mailako beste garraio mota batekoak, joan-etorria jatorriko lekutik eginda.

      Ibilgailu partikularrean egindako joan-etorriak, jatorriko lekutik EAEraino.

    7. Dastaketak antolatzeari buruz:

      Erosle eta/edo iritzi-preskriptoreei zuzendutako dastatzeen salgai asimilatuak janaritegian erostea.

  2. Onuradun bakoitzeko, ekintza bakoitzaren barruan, gehienez ondorengo gastuak onartuko dira:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan feriak eta erakusketak antolatzeagatik, 10.000 euro gehienez: atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da.

    2. Feria eta erakusketetan erakusketari gisa parte hartzeagatik:

      Euskal Autonomia Erkidegoko feria edo erakusketa bada, gehienez 4.500 euro.

      Estatuko feria edo erakusketa bada, gehienez 5.500 euro.

      Europar Batasuneko beste inongo feria edo erakusketa bada, gehienez 7.000 euro.

      Atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 24.000 eurokoa izango da. Ibilgailuen joan-etorriagatik 0,29 euro/km zenbatuko dira, gehienez 500 euroraino.

    3. Feria, erakusketa eta zuzeneko misioetara joateagatik:

      Euskal Autonomia Erkidegoko ekintza bada, gehienez 800 euro.

      Estatu barruko ekintza bada, gehienez 1.000 euro.

      Europar Batasuneko beste inongo ekintza bada: 1.500 euro.

      Atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da. Ibilgailuen joan-etorriagatik 0,29 euro/km zenbatuko dira, eta gehienez 500 euro.

    4. Ekitaldiak, biltzarrak eta jardunaldi teknikoak antolatzeagatik: atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da.

    5. Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabalkunde-kanpainak egiteagatik.

      Atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa honelakoa izango da:

      Gehienez 50.000 euro, batez besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren arabera, produktuaren fakturatze-bolumena 1.000.000 eurotik beherakoa bada.

      Gehienez 100.000 euro, batez besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren arabera, produktuaren fakturatze-bolumena 3.000.000 eurotik beherakoa bada.

      Gehienez 150.000 euro, batez besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren arabera, produktuaren fakturatze-bolumena 5.000.000 eurotik beherakoa bada.

      Gehienez 200.000 euro, batez besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren arabera, produktuaren fakturatze-bolumena 7.000.000 eurotik beherakoa bada.

      Gehienez 250.000 euro, batez besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren arabera, produktuaren fakturatze-bolumena 9.000.000 eurotik beherakoa bada.

      Gehienez 300.000 euro, batez besteko prezioaren eta ziurtatutako bolumenaren arabera, produktuaren fakturatze-bolumena 9.000.000 eurotik gorakoa bada.

    6. Alderantzizko misioak antolatzeagatik, gehienez 800 euro ekintzako, eta atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da. Ibilgailuen joan-etorriagatik 0,29 euro/km zenbatuko dira, eta gehienez 500 euro.

      Benetan etorri diren gonbidatuen gastuak baino ez dira onartuko, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.

    7. Sustapeneko dastatzeak antolatzeagatik, gehienez 100 euro ekintzako, eta atal honetako ekintzetarako, eskatzaile bakoitzeko, urteko gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.

      Pertsona onuradunak aurkeztutako kostua salgai asimilatuen janaritegi-prezioa izango da.

Ondorengo gastuak ez dira diruz laguntzekoak izango:

  1. Ferietan erakusketari gisa parte hartzean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren, sektoreko elkarteen edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberaren edo ekoizleen elkarteak laguntzen dituzten antzeko erakundeen erakustoki bat ez dagoen ferietan parte hartzeagatiko gastuak, feria horietan euskal ekoizleen elkarteentzat feria-espazio bat eskaini bada. Erregela honetatik kanpo geratzen dira espazio hori eskatu eta, eskatzailearen esku ez dauden kausengatik, eskaera horiei ezin erantzun izan bazaie. Kasu honetan, emandako laguntza erakustokiaren m²-aren benetako kostuari doituko zaio, eta Sailarekin batera parte hartzen duten ekoizleen elkarteen kostuari, dekretu honetan ezarritako mugak gainditu gabe.

  2. Zuzeneko misioetan eta produktuen aurkezpenetan, ekintza Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, sektoreko elkarteek edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak edo ekoizleen elkarteak laguntzen dituzten antzeko erakundeek antolatutako beste batekin egokitzen bada.

    c) BEZ.

Laguntza eskatzen dutenek, eskabidea egiteko garaian, dekretu honen 6. artikuluan xedatutakoa betetzeaz gain, eskakizun hauek ere bete beharko dituzte kapitulu honetan araututako laguntza jaso ahal izateko:

  1. Parte hartzeaz gain, nekazaritza- edo elikadura-produktu jakin bati buruzko elikagaien kalitate-programa bat kudeatu beharko dute.

  2. Nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan (Lehiatu programa) aurreikusitako laguntzen onuraduna ez izatea.

  3. Dekretu honen 21. artikuluan, nekazaritza- edo elikadura-produktu jakin bati buruz aurreikusitako elikagaien kalitate-programaren batean parte hartu izana egiaztatzeko agiriak.

  4. Informazio, sustapen, argitalpen eta publizitateko material guztiak 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programen erkidegoaren logoa izatea.

  5. Diruz lagundutako ekintzek portaera oldarkorrak ez bultzatzea, ezta jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatiko bereizkeriarik ere.

  6. Diruz lagundutako ekintzak horiek bultzatzen dituzten produktuak kontsumitzeko jende egokiari zuzenduta egotea.

  7. Ekoizleen beste elkarte batzuekin batera feria eta erakusketetan parte hartuz gero, hori antolatzeko merkataritza-akordioa egotea.

  8. Kalitate-programak beste autonomia-erkidego batzuekin banatzen badira, hots, ekoizpenak zenbait autonomia-erkidegotan babesten badira, diruz lagundutako ekintzak programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtatzen duen bolumenarekiko proportzionalak izango dira.

  9. Informazio- eta sustapen-ekintzek 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programetan barne hartutako produktuen ezaugarriak edo berariazko abantailak, berariazko ekoizpen-metodoak eta abereen ongizatea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzeko aplikatutako arau zorrotzak azpimarratzea.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntza eskatu nahi duten pertsonek, dekretu honen 7. artikuluan ezarri den aurkeztu beharreko agiriak aurkezteaz gain, hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. Eskabidea, dekretu honen eranskinean aurreikusitako eredua erabiliz. Eredua web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

  2. Memoria esplikatzailea. Horretan zehaztuko dira, gutxienez, diruz laguntzeko ekintzen helburuak, esparrua, ekintzak, iraupena eta kostua, gauzatu beharreko ekintzak ondorio positibo argia izatea epe ertain edo laburrera ekoizleen elkartearen merkaturatze-jardueran, eta diruz laguntzeko ekintza garatu nahi den destinoan horien produktuetarako benetako merkatu bat egotea.

  3. Informazio, sustapen eta publizitateko material guztia, diruz lagundutako jarduera batean landutako materialak erkidegoko araudiari jarraitzen diola eta 35.i) artikuluan xedatutakoa betetzen duela ikusteko.

  4. Dekretu honen 21. artikuluan, nekazaritza- edo elikadura-produktu jakin bati buruz aurreikusitako elikagaien kalitate-programaren batean parte hartu izana egiaztatzeko agiriak.

    31. artikuluaren b) atalean aurreikusitako jarduerarako, artikulu honetan jasotako b) ataleko memoria esplikatzaileaz gain, parte hartu nahi deneko feria hautatu izanaren justifikazioa, eta ferian edo erakusketan erakusketari gisa egindako izen-ematearen fotokopia.

    31. artikuluaren c) atalean aurreikusitako zuzeneko misioaren jarduerarako, artikulu honen b) atalean jasotako memoria esplikatzailea beste memoria batekin osatuko da, hauek zehaztuko dituena: misioaren helburuak, merkatua hautatzeko arrazoiak, bisitaldien egitaraua, bisitatu beharreko erosle edo preskriptoreen zerrenda eta aurreikusitako kostuak.

    31. artikuluaren d) atalean aurreikusitako jarduerarako, artikulu honen b) atalean jasotako memoria esplikatzailea ekitaldi, biltzar edo jardunaldi tekniko horretan egin beharreko jardueren deskribapen zehatza jasotzen duen beste memoria batekin osatuko da.

    31. artikuluaren e) atalean aurreikusitako jarduerarako, artikulu honen b) atalean jasotako memoria esplikatzailea beste memoria batekin osatuko da, hauek azalduko dituena: badituen sustapen-materialen eta gauzatu nahi direnen azalpena, horiekin lortu beharreko helburuak, aurreikusitako kostuak eta batez besteko prezioa eta ziurtatutako bolumena justifikatzeko agiriak, 33.2 artikuluaren e) atalean ezartzen den bezala.

    31. artikuluaren f) atalean aurreikusitako jarduerarako, artikulu honen b) atalean jasotako memoria esplikatzailea beste memoria batekin osatuko da, hauek zehaztuko dituena: alderantzizko misioaren helburuak, bisitaldien egitaraua, erosle edo preskriptore gonbidatuen zerrenda eta aurreikusitako kostuak.

    31. artikuluaren g) atalean aurreikusitako jarduerarako, artikulu honen b) atalean jasotako memoria esplikatzailea beste memoria batekin osatuko da, hauek jasoko dituena: dastatzea egingo den lekua eta data, zer ekintzatan egingo den, hala badagokio, eta xede horretara bideratutako produktuaren kantitatea.

  1. Feria eta erakusketetan ekoizleen beste elkarte batzuekin batera parte hartuz gero, merkataritza-akordioa eta aurreikusitako gastuak nahikotasunez egiaztatzen dituen agiriaren fotokopia.

  2. Nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan (Lehiatu programa) aurreikusitako laguntzak ez jaso izanaren zinpeko aitorpena.

  1. Dekretu honen 12. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzeari kalterik egin gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek dirulaguntza jasoko duten jarduerei buruzko informazio edo publizitate guztian jaso beharko dute erkidegoko fondoek eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak batera finantzatuta dagoela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak (1999ko urriaren 26ko 205. EHAA) araututako Eusko Jaurlaritzaren Korporazio-identitatearen eskuliburuan ezarritakoari jarraiki.

  2. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek diruz lagundutako programaren bilakaera zehaztuko duen memoria bat aurkeztu beharko dute hori eskatzerakoan: pertsona ekoizleen eta babestutako enpresen kopurua, ziurtatutako bolumena, tipoak eta zer merkatutan merkaturatzen den, besteak beste.

Kapitulu honetan jasotako proiektuen balorazioak proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio bat sortuko du, eta horren bitartez kalkulatuko da dirulaguntza, dekretu honen 39. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Irizpide objektibo hauetako bat edo batzuk hartuko dira kontuan proiektuak baloratzerakoan:

  1. Dekretu honen 8. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako urteko deialdi-aginduan, hala badagokio, lehentasunezko gisa ezarritako kalitate-programetakoak diren ekoizleen elkarteak: gehienez 40 puntu.

  2. EAEtik kanpo sustapen- edo informazio-ekintzak eta sustatu nahi diren produktuetarako merkatu berriak irekitzea ekartzen duten jarduerak: gehienez 30 puntu.

  3. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Industria eta Elikagaien Kalitateari buruzko plan estrategikoan aldi horretarako lerrokatutako diruz laguntzeko ekintzak: gehienez 20 puntu.

  4. Kalitate-programan ekoizle berriak sartzea errazten duten informazio- edo sustapen-ekintzak: gehienez 20 puntu.

  5. Euskarri edo bide berritzaileak erabiltzen dituzten edo horien eraginkortasuna eta inpaktua neurtu eta zehazten duten azterketen bidez ebaluatzen diren informazio- edo publizitate-ekintzak: gehienez 20 puntu.

  6. Ondorioak estatu kide bat baino gehiagotan sortzen dituzten sustapen-ekintzak: gehienez 15 puntu.

  7. 15 egun naturaletik gorako iraupena duten publizitate-kanpainak: gehienez 15 puntu.

  8. Sustatu nahi diren produktuetarako irekitako merkatuetan gehiago barneratzea edo finkatzea ekartzen duten ekintzak: gehienez 15 puntu.

  9. Ingurumenarekiko errespetuaren onura diferentzialei buruz informatzen duten publizitate-kanpainak, edo kontsumitzaileen artean kezka hori sustatzen dutenak: gehienez 15 puntu.

  10. Kontsumitzaileari elikagaien segurtasunari dagokionez euren kalitate-programen diferentzialei buruzko informazioa ematen dioten publizitate-kanpainak: gehienez 15 puntu.

  11. Aurreko kanpainetan aipamen, sari, etab. bat lortu duten sustapen-ekintzak: gehienez 10 puntu.

  1. Laguntzaren gehienezko muga diruz laguntzeko gastuen % 50era iritsi ahal izango da.

  2. Aurreko artikuluan eta urteko deialdi-aginduan zehaztutakoa aplikatuz proiektu bakoitzak lortutako balorazioen arabera, 10. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza honela gauzatuko da:

    0 eta 10 bitartean: % 0ko laguntza.

    11 eta 35 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 10eko zuzeneko laguntza.

    36 eta 60 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 20ko zuzeneko laguntza.

    61 eta 85 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 30eko zuzeneko laguntza.

    86 eta 110 puntu bitartean: diruz laguntzeko gastuaren % 40ko zuzeneko laguntza.

    110 puntutik gora: diruz laguntzeko gastuaren

    • 50eko zuzeneko laguntza.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntza lortu duten pertsonek, dekretu honen 14. artikuluan ezarritako gastua justifikatzeko agiri orokorrak aurkezteaz gain, hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    1. Dekretu honen 31. artikuluaren a) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Esparruaren alokairuaren fakturak, eta horren egokitzapenarenak. Egokitzapentzat joko dira esparrua feria edo erakusketarako modu egokian prestatzera bideratutako ekintza guztiak.

      Feria edo erakusketaren informazio- eta zabalkunde-materialaren kostuaren fakturak, eta horren ordainagiria.

      Feria edo erakusketaren informazio- eta zabalkunde-materialen ale bana.

      Jardunaldi teknikoetan gauzatutako jardueren memoria esplikatzailea, eta horiek sortutako gastuen fakturak.

    2. Dekretu honen 31. artikuluaren b) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Lurzoruaren alokairuaren fakturak, eta erakustokia eraiki eta dekoratzearenak, eta horien ordainagiriak.

      Erakustokiaren argazkia, ekoizleen elkartearen edo lankidetzan ari izan diren elkarteen logotipoa agertzen dena.

      Hegazkin-txartela edo beste garraiobide batena eta ontziratzeko txartelaren ordezkagiria.

      Hoteleko egonaldiaren faktura eta horren ordainagiria.

      Hala badagokio, ibilgailuz egindako joan-etorriaren egiaztagiria eta autopistako txartelak.

      Material-garraioaren fakturak eta horien ordainagiria.

    3. Dekretu honen 31. artikuluaren c) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Hegazkin-txartela edo beste garraiobide batena eta ontziratzeko txartelaren ordezkagiria.

      Hoteleko egonaldiaren faktura eta horren ordainagiria.

      Hala badagokio, ibilgailuz egindako joan-etorriaren egiaztagiria eta autopistako txartelak.

      Ekoizleen elkarteak bere produktuak aurkezteko areto edo lokalen alokairuaren fakturak eta horien ordainagiriak.

      Negozio-bileretarako lokalen alokairuaren fakturak eta horien ordainagiriak.

      Erreferentziako ekintza burutu dela nabarmen erakusten duten argazkiak edo ikus-entzunezko materialak.

    4. Dekretu honen 31. artikuluaren d) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Esparrua alokatu eta egokitzearen fakturak eta horien ordainagiriak.

      Ekitaldia, biltzarra edo jardunaldi teknikoa burutu dela nabarmen erakusten duten argazkiak edo ikus-entzunezko materialak.

      Informazio- eta zabalkunde-materialaren fakturak eta horien ordainagiriak.

      Hizlarien kontratazioak sortutako gastuen fakturak eta horien ordainagiriak.

    5. Dekretu honen 31. artikuluaren e) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Irrati edo telebistako iragarkiak editatu eta emateak sortutako gastuen fakturak eta horien ordainagiriak.

      Liburuxka, katalogoak edo antzekoak egitearen fakturak eta horien ordainagiriak.

      Web-orria sortu eta mantentze-lanak sortutako gastuen fakturak eta horien ordainagiriak.

      Zuzeneko marketin-ekintzek sortutako gastuen fakturak eta horien ordainagiriak.

      Publizitate-hesiak edo antzekoak instalatzeak sortutako gastuen fakturak eta horien ordainagiriak.

      Aurreko ekintzak burutu direla nabarmen erakusten duten argazkiak edo ikus-entzunezko materialak.

    6. Dekretu honen 31. artikuluaren f) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Hoteleko egonaldiaren faktura eta horren ordainagiria.

      Hegazkin-txartela edo beste garraiobide batekoa, joan-etorria jatorriko lekutik eginda, eta ontziratzeko txartelaren ordezkagiria.

      Hala badagokio, ibilgailuz egindako joan-etorriaren egiaztagiria eta autopistako txartelak, jatorriko lekutik EAEra.

      Ekintza horiek burutu direla nabarmen erakusten duten argazkiak edo ikus-entzunezko materialak.

    7. Dekretu honen 31. artikuluaren g) atalean aurreikusitako jarduera justifikatzeko:

      Antolatutako sustapen-dastatzeetarako salgai asimilatuak janaritegian erosi izanaren fakturak.

      Ekintza horiek burutu direla nabarmen erakusten duten materialak (liburuxka, argazkiak ikus-entzunezkoak).

  2. Aurkeztu beharreko agiriak originalak izango dira, edo kopia konpultsatua.

Lehenengoa. Garatzeko ahalmena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari ahalmena ematen zaio bere eskumenen baitan, dekretu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatu ahal izateko beharrezko xedapenak emateko, baita xedapen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programa dela-eta erkidegoaren araudian edo erabakietan gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko dagozkion egokitzapenak eta aldaketa teknikoak egiteko ere.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Dekretu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.b) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 2an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

I. ESKABIDEA

jn./and. NAN zk. duena

Ustiategiaren titularra:

Ustiapen-kodea:

Kale eta zk.

Udala

PK

Telefonoa:

Faxa:

Posta elektronikoa:

Inskribatuta dagoen kalitate-programa:

Honen ordezkari gisa:

Enpresa:

IFZ/IFK:

Kalea eta zk.

Telefonoa

Faxa:

Posta elektronikoa:

Udala:

(Lurraldea)

PK:

Harremanetarako pertsona enpresan

Tel.:

ESKATZEN DU: 203/2008 Dekretua, 2008ko abenduaren 2koa, elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta partez hartzeko ekintzetarako laguntzei buruzkoan (Bikain programa) aurreikusitako laguntzetara biltzea.

Egin beharreko guztizko gastuaren zenbatekoa (BEZ gabe) euro

Egin beharreko guztizko gastuaren zenbatekoa (BEZ gabe) euro

(e)(a)n, ko

aren (e)(a)n

Eskatzailearen sinadura eta enpresaren zigilua (hala badagokio).

II. ZINPEKO AITORPENA

jn/

and. NAN zk. duena

Enpresa honen ordezkaritzan:

IFK:

HAU ADIERAZTEN DU:

  1. Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa beregain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.

  2. Laguntza-eskabide hau ez ezik «proiektu honetarako» laguntza-eskabidea ere aurkeztu duela edo/eta laguntza lortu duela, segidan adierazitako erakunde publiko edo pribatuetan; halaber, erakunde pribatuei zein publikoei proiektu honetarako aurkezten dizkien laguntza eskabide guztien berri emateko konpromisoa hartu duela.

    Eskabide-eguna

    Fecha solicitud Instituzioa

    Institución Programa

    Programa Eskatutako zenbatekoa

    Importe solicitado Emandako laguntza

    Ayuda concedida

  3. Halaber, hitz ematen duela Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batasunaren esku jarriko dituela inbertsioa eta proiektua gauzatu direla egiaztatzeko agiri guztiak.

  4. Zehatuta ez egotea, ez zigorrez, ez administrazio bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, edo horretarako desgaitzen duen legezko debekuren batean okerren bat ez egitea, sexu-bereizkeriagatik egin direnak barne, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoari jarraiki.

  5. Edozein Herri Administraziok hasitako zehapen-prozedura batean ez egotea, eta elikagaien kalitate-programetan parte hartzen ari diren nekazarien kasuan, Kontseilu Arautzailearen diziplina-espediente baten ikergai ez izatea.

    (e)n, 20 ko aren (e)an

    Ordezkariaren sinadura eta enpresaren zigilua

    Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskuratutako zure datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen denez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara idazkia bidali beharko duzu, hori baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

    III. USTIATEGIAREN DATUAK

    (II. KAPITULUKO LAGUNTZAK)

    1. Ustiapen-kodea

    2. Ustiategiaren titulartasuna

    Izena Titulartasunaren portzentajea

    GUZTIRA % 100

    IV. III. KAPITULUKO SUSTAPEN EKINTZAK

  1. Gauzatu beharreko ekintzen banantze ekonomikoa

    Kontzeptua Urte naturala ()

    Feriak eta erakusketak antolatzea

    Feria eta erakusketetan parte hartzea

    Feria, erakusketa eta zuzeneko misioetara joatea

    Ekitaldiak, biltzarrak eta jardunaldi teknikoak antolatzea

    Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabalkunde-kanpainak egitea

    Alderantzizko misioak antolatzea

    Sustapen-dastatzeak antolatzea

    GUZTIRA

  2. Aurreikusitako ekintzen deskribapena eta programazioa.

    V. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    Pertsona fisikoa izatekotan, pertsona eskatzailearen NANaren fotokopia.

    Pertsona juridikoa izatekotan, enpresaren IFKaren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena, eta legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta baita erakundearen estatutuen eta dagokion erregistroko inskripzioaren fotokopia ere.

    Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria. Sozietate zibil eta ondasun-erkidegoen kasuan, agiri horiek bazkide bakoitzarentzat ere aurkeztu beharko dira.

    Azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez badu, hirugarrenaren altaren agiria eta enpresaren titularraren IFZaren edo NANaren fotokopia.

    Aurreko agiriez gain,

EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan titular den nekazaritza-ustiategiaren inskripzioa ziurtatzeko agiriak.

Dekretu honen 21. artikuluan aurreikusitako kalitate-programaren batean inskribatu izana eta inskripzioaren antzinatasuna ziurtatzeko agiriak.

Hala badagokio, higiene-jarraibide egokien gidak ezartzeko prozesuaren ezarpena edo egoera, edo Ekoizpen Integratuari atxikitakoenak ziurtatzeko agiriak.

Hala badagokio, elikadura-sektoreari aplikatutako kalitatea kudeatzeko sistema normalizaturen bat ezarri izana ziurtatzeko agiriak.

Nagusiki nekazaritzan jarduten dutenentzat, beren kabuz ari diren langileen Gizarte Segurantzako nekazaritzako erregimen bereziko, edo beren kabuz ari diren langileen erregimen bereziko edo autonomoetako alta-ziurtagiria.

Memoria xehatua, gutxienez hauek dituena:

  1. Ustiategiaren deskribapena eta kokapena.

  2. Elaboratzen duten produktuaren eraldatze- edo elaboratze-prozesua.

  3. Egiten ari diren edo egingo diren kontrol-ekintza zehatzen deskribapen xehatua.

  4. Ekintza egikaritzeko epea.

Informazio, sustapen eta publizitateko materiala.

Feria eta erakusketetan parte hartzekotan, erakusketari gisa egindako inskripzio-eskabidearen fotokopia.

Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabalkunde-kanpainak eginez gero, batez besteko prezioa eta ziurtatutako bolumena justifikatzeko agiriak, 33.2 artikuluaren e) atalean ezartzen den bezala.

Feria eta erakusketetan ekoizleen beste elkarte batzuekin batera parte hartuz gero, merkataritza-akordioa eta aurreikusitako gastuak nahikotasunez egiaztatzen dituen agiriaren fotokopia.

Nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan (Lehiatu programa) aurreikusitako laguntzak ez jaso izanaren zinpeko aitorpena.

Memoria xehatua, gutxienez hauek dituena:

  1. Diruz laguntzeko ekintzen helburuak, esparrua, ekintzak, iraupena eta kostuak.

  2. Ekintzak merkaturatze-jardueran epe labur edo ertainean izan dezakeen ondorio positiboaren deskribapena.

  3. Bere produktuetarako benetako merkatuaren deskribapena diruz laguntzeko ekintza gauzatu nahi den destinoan.

  4. Feria eta erakusketetan parte hartuz gero, parte hartu nahi den feriaren hautapenaren justifikazioa.

  5. Zuzeneko misioen kasuan, ondorengo hauen deskribapen xehatua: misioaren helburuak, merkatua hautatzeko arrazoiak, bisitaldien egitaraua, bisitatu beharreko erosle edo preskriptoreen zerrenda eta aurreikusitako kostuak.

  6. Ekitaldiak, biltzarrak eta jardunaldi teknikoak antolatuz gero, gauzatu beharreko ekintzen deskribapen xehatua.

  7. Produktuen publizitate-, sustapen- edo zabalkunde-kanpainak eginez gero, badituen sustapen-materialen eta gauzatu nahi direnen deskribapena, horiekin lortu beharreko helburuak eta aurreikusitako kostuak.

  8. Alderantzizko misioen kasuan, hauen deskribapen xehatua: misioaren helburuak, bisitaldien egitaraua, erosle edo preskriptore gonbidatuen zerrenda eta aurreikusitako kostuak.

  9. Dastatzeak antolatuz gero, hauen deskribapen xehatua: egingo den jarduera, lekua eta data, eta xede horretara bideratutako produktuaren kantitatea.

    Nolanahi ere, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duen agiri eta/edo informazio gehigarria eskatu ahal izango dio enpresa eskatzaileari, laguntza-eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

    INFORMAZIOA, ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO LEKUA

    Dirulaguntza-programari buruzko kontsultak agripes@ejgv.es posta elektronikoan edo 945 01 96 56 telefonoan egin daitezke.

    Inprimakiak eta bestelako agiriak helbide honetan izango dira eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

    Eskabideak helbide honetan aurkeztuko dira:

    Eusko Jaurlaritza

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

    Elikagaien Kalitateko Zuzendaritza

    Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

    Edo, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.