Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

184/2008 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 6560
  • Xedapen-zk.: 184
  • Xedapen-data: 2008/11/11
  • Argitaratze-data: 2008/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Landa garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legearekin bat etorriz, landa inguruneak balio anitzeko ekarpen garrantzitsuak egiten ditu gizartean. Baina ekarpen horiek Euskadiko diseinu sozioekonomikoan duen tokiaren araberakoak izango dira, hiri munduarekin dituen harremanak orekatzeaz gainera ingurune erakargarria izateko inguruabarrak sortzen ahalegintzen delako biztanleen gutxitzea gelditu eta jarduera berriak ezartzeko asmoz.

Nekazaritzako ustiategi baten iraupena bermatzeko, bertan egiten diren jarduera ekonomikoak dibertsifikatu daitezke. Horretarako, hain zuzen, ustiategiko jarduerarekin bateragarriak diren eta errenta osagarria emango duten jarduerak sortu behar dira eta, hauek, zuzeneko enplegua mantentzen edo sortzen lagunduko dute, batez ere aisia edo turismoa bezalako esparruetan. Gainera, nekazaritzako ustiategi bat dibertsifikatzeko ekimenek landa inguruneko gazteei eta emakumeei zuzendutako jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak landa turismoko jarduera, hau da, nekazaritzako ustiategiari lotutako jarduera sustatzen ari da bere helburua ohikoa dugun eta euskal gizarteak erabat onartzen duen jarduna gaurkotzea delako, landako erkidegoak mantendu eta finka daitezen, horietan berezkoak diren kultura eta bizimoduak dauden bezala manten daitezen, erkidego horietako biztanleen bizi-kalitatea hobetu dadin eta enplegua sortu eta mantendu dadin. Azken finean, landa ekonomia dibertsifikatzeko neurriak hartuko dira nekazaritzako ustiategiak iraunarazteko.

Landa edo baserri giroko turismoa nekazaritzakoak ez diren jarduerak dibertsifikatzeko neurrien barruan sartzen da; Batzordearen 2008ko otsailaren 15eko C 704 Erabakiaren bidez onetsi zen «Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana» -LGIP- (2007-2013) izenekoan jasotzen da eta Erkidegoaren landa garapenerako laguntzei buruzko araudi berriaren itzalpean (Kontseilu Europarraren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Araudia, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren - Feader- bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa) landu da.

Horrenbestez, dekretu honen bidez landa inguruko turismo jarduera mugatuko da, nekazaritza lanbidetzat duten pertsonen nekazaritzaren bidezko errentarako jarduera osagarri moduan. Alabaina, beste araudi batzuen itzalpean landa inguruetan eman daitezkeen turismoari lotutako bestelako jarduerak dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratuko dira.

Hori dela bide, Landaberrik aldeko txostena egin ostean eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak proposaturik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 11n egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzea, Batzordearen 2008ko otsailaren 15eko C 704 Erabakiaren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana LGIP (2007-2013) izenekoaren itzalpean.

  1. Landa turismotzat jotzen da landa ingurunean dauden establezimenduetan ostatua (mantenuarekin edo mantenurik gabe) eta bestelako zerbitzu osagarriak ematea prezio jakin baten trukean. Horrela ezartzen da, landa ingurunean turismo ostatua ematen duten establezimenduak arautzeko maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretuko II. kapituluan (irailaren 23ko 210/1997 Dekretuak aldatuta).

  2. Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko landa ingurune guztietan aplikatuko da, hau da, nekazaritza, basogintza, nekazaritzako elikagaiak edo landari lotutako beste edozein jarduera eusten duten guneetan.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana -PDRS- (2007-2013) indarrean dagoen bitartean aplikatuko da, oso-osorik gauzatu arte.

  1. Dekretu honetan ezartzen diren diru-laguntzei heldu ahal izango diote nekazaritzako ustiategi bateko titularrak edo titularkideak eta elkarte modura eratutako ustiategietako kideak, baldin eta eskabidea aurkezten denean hurrengo betekizunak betetzen badituzte:

    1. Nekazariak izatea.

    2. Landa turismoko establezimenduaren jabea izatea edo jarduera horretan aritzeko moduko ahala edo baimena duen pertsona izatea eta establezimendua dagoen nekazaritzako ustiategian edo alboan bizi izatea.

      Elkarte modura eratutako ustiategietan, gutxienez pertsona batek bete beharko ditu aurreko betekizunak.

    3. Gutxienez etengabeko bi urteko antzinatasuna frogatzea landa turismoko establezimendua dagoen nekazaritza-ustiategian.

    4. Ustiategia ekonomia aldetik bideragarria dela frogatzea; ingurumenari, higieneari eta abereen ongizateari buruzko Europako arauak betetzea eta titularraren gaitasun profesionala frogatzea.

  2. Nolanahi ere, nekazaritzako ustiategia Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan egon behar da inskribatuta.

  1. Dekretu honetan arautzen diren laguntzen ondorioetarako, laguntza jaso dezaketen inbertsiotzat hartuko dira ondoren zehazten direnen ondorioz sortutako gastuak:

    1. Establezimendu berriak: landa turismoko establezimendu berria edo norberaren etxebizitza landa turismorako erabiltzeko egokitzea.

    2. Egungo establezimenduen handitzeak.

    3. Establezimenduen hobekuntzak, turismo esparruko sail eskudunak eman duen irekitzeko lizentzia aldatzea badakarte.

  2. Urteko laguntzen deialdian zehaztuko da inbertsioak zein denbora eremutan egin behar diren; eta, Xedapen Iragankorrean 2008ko ekitaldirako ezarri diren salbuespenetan izan ezik, dagokion deialdiaren ekitaldian hasi beharko dira.

  3. Hona hemen diruz lagunduko diren gastuak:

    1. Burutzapen proiektua eta obra zuzendaritza idazteko gastuak.

    2. Urbanizazio-lanak burutzeko gastuak.

    3. Eraikitzeko lanak burutzeko gastuak.

    4. Birgaitzeko lanak burutzeko gastuak.

    5. Altzariak eta ekipamendua erosteko gastuak.

  4. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatze aldera, inbertsioa gehienez 150.000 eurokoa izango da.

  5. Proiektuak eta obra zuzendaritzak idazteko gastuetan, kontuan hartu beharreko inbertsioaren % 10erako diru-laguntza emango da gehienez ere.

  1. Dekretu honetan jasotzen diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak LGENFaren ekarpenetik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezartzen diren kredituetatik aterako dira.

    Emango diren diru-laguntza guztien zenbatekoak ezin ditu gainditu aipatutako baliabideak edo horiek eguneratzean ezartzen den zenbatekoa, indarrean den legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada.

    Alabaina, zenbateko hori gainditzen bada (laguntzak emateko prozedura ebatzi baino lehen), Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako sailburuorde eskudunak ebazpen baten bidez emango du horren berri.

  2. Laguntzak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.4. artikuluan ezarritako lehiaketa bidez emango dira; dekretu horren bidez, hain zuzen, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten da. Horretarako, eskabideak alderatu egingo dira eta hurrenkeran sailkatuko dira, 12.2. artikuluan ezarritako balorazio irizpideak betez; ondoren, eta esleitutako kreditua amaitu arte, balorazio fasean gutxienez berrogeita hamabost (55) puntu lortzen dituzten eskabideei diru-laguntzak esleituko zaizkie.

  1. Dekretu honen itzalpean ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren diru-laguntzak izango dira.

  2. Dekretu honen bidez emandako diru-laguntzak gehienez ere diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40koak izango dira.

  3. Esleitzen den laguntzaren zenbatekoa proportzionaltasunaren sistemaren arabera zehaztuko da, hau da: deialdiaren diru kopurua 6.2. artikuluan aipatu den gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskatzaileen artean banatuko da, 12. artikuluan azaltzen diren irizpideak aplikatuz eskabide bakoitzak balorazio fasean lortu duen puntuazioa kontuan hartuta. Horrez gain, beti errespetatuko da artikulu honetako aurreko puntuan ezarri den gehieneko ehunekoa edo, txikiagoa bada, eskatutako zenbatekoa.

  4. Emandako diru-laguntzek Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Araudian ezartzen den «minimis» araua bete beharko dute. Izan ere, aipatutako araudia 2006ko abenduaren 28an argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean eta horren helburua minimis laguntzei Ituneko 87. eta 88. artikuluetan ezarritakoa nola aplikatu zehaztea da. Arau hori oinarritzat hartuta, bada, onuradun bakoitzak gehienez ere 200.000 euroko laguntza jaso dezake hiru zergalditan zehar (deialdia egin den zergaldian eta hurrengo bietan).

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuak emandako aginduaren bidez, urtero egingo da hemen araututako laguntzen deialdia; urtero irekiko dira laguntzen eskabideak aurkezteko epeak; urtero argitaratuko da laguntza horiek finantzatzeko dauden baliabide ekonomikoen zenbatekoa eta laguntzen jatorria, eta urtero zehaztuko da diruz lagun daitezkeen inbertsioak noiz gauzatu behar diren.

Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzeko, I. eranskin moduan ematen den inprimaki-eredua bete eta Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzan edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan aurkeztu beharko da, hurrengo agiriekin batera:

a) I. eranskina, behar bezala beteta (sailaren web orrialdean ere eskura daiteke: www.nasdap.ejgv.euskadi.net).

  1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, bere NANaren fotokopia.

  2. Eskatzailea elkarte modura eratutako ustiategiko kidea ere badenean: identifikazio fiskalerako zenbakiaren (IFZ) fotokopia, erakundearen estatutuak, behar diren erregistro publikoetan eginiko inskripzioen egiaztagiriak eta ordezkari izateko ahalaren egiaztagiria.

  3. Ordainketak egiteko edo hirugarrenei alta emateko dokumentazioa (agiri hau sailaren web orrialdean ere eskura daiteke: www.nasdap.ejgv.euskadi.net).

  4. Eskabidea aurkeztu duen pertsonak edo erakundeak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituela egiaztatzen duten agiriak, Foru Aldundiarenak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarenak.

  5. Ustiategia Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko agiria.

  6. Eskabidea aurkeztu duen pertsonak landa turismoko establezimendua dagoen nekazaritzako ustiategian gutxienez urte biko antzinatasuna duela frogatzen duen agiria; hori frogatzeko, hain zuzen, gauzatzen duen nekazaritzako jardunaren arabera Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda izan behar du eta azken bi ekitaldietako PFEZn nekazaritzako etekinak aitortu behar ditu.

  7. Aurreko 4.1.d) artikuluan ezartzen den betekizuna betetzen duelako frogagiria.

  8. Burutzapen proiektua; teknikari eskudunak idatziko du proiektu hori eta dagokion elkargo ofizialak emango du ontzat. Baina, inbertsioaren izaera edo zenbatekoa aintzat hartuta burutzapen proiekturik aurkeztu behar ez denean, honakoak emango dira: inbertsioaren deskripzioa jasotzen duen memoria, egingo diren gastuen proformako aurrekontua edota fakturak eta inbertsioa gauzatzeko aurreikusi den epea.

  9. Udalaren baimena edota lizentziak, behar direnean.

  10. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako landa turismoko establezimendu batean jarduera garatzeko baimena.

  11. Eskatzaileak inbertsioari buruzko ikastaroetan parte hartu badu edota Eusko Jaurlaritzak talde berezien bizi-kalitatea hobetze aldera sustatutako programetan parte hartu badu, horietan parte hartu izanaren frogagiria aurkeztu behar da.

    Azken frogagiri horri dagokionez, establezimendu berriak irekitzen direnean nahikoa da esparru horretan eskumena duen organoaren idatzizko konpromisoa aurkeztea.

Eskabidean akatsen bat badago edo zehaztasunez bete ez bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio. Horrela, eskatzaileak hamar egun izango ditu akatsak konpontzeko; aipatutako epean akatsak konpontzen ez baditu eskabidean atzera egin duela ulertuko da, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariak ebazpena eman ondoren, eta espedientea artxibatzeko egoki diren ekintzak burutuko dira.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzak kudeatuko ditu dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak.

  1. Aurkezten diren eskabideak aztertu eta baloratuko dituen Balorazio Batzordea eratuko da. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzako bi teknikari ariko dira, zuzendariak berak izendatuta, eta beste hiru teknikari, hiru foru aldundien ordez.

  2. Balorazio Batzordeak aurkezten diren eskabideak aztertu eta baloratuko ditu eta, ondoren, prozedura ebazteko proposamena egingo dio Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariari. Horretarako, hurrengo irizpideak hartuko ditu kontuan:

    1. Inbertsioa egiten den kokalekuaren landatartasun-maila: gehienez 20 puntu.

    2. Proiektua Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planera egokitzea: gehienez 20 puntu.

    3. Nekazari lanetan dabiltzan nekazari gazteek sustatutako proiektuak: gehienez 10 puntu.

    4. Nekazari lanetan dabiltzan emakumezko nekazariek sustatutako proiektuak: gehienez 10 puntu.

    5. Artisau-produktuak landu eta saltzen dituztenek sustatutako proiektuak: gehienez 15 puntu.

    6. Kalitate-parametroak eta turismo jasangarria lortzeko egindako inbertsioak gehienez 15 puntu.

    7. Eskatzaileak inbertsioari buruzko ikastaroetan parte hartu izanaren egiaztapena: gehienez 5 puntu.

    8. Eusko Jaurlaritzak talde berezien bizi-kalitatea hobetze aldera sustatutako programetan parte hartzea: gehienez 5 puntu.

      Eskatzaileak gutxienez 55 puntu lortu behar ditu laguntza jaso ahal izateko.

      Emandako laguntzen zenbateko zehatza, lortutako puntuazioaren arabera, honako baremazio-taulan oinarritzen da:

      Balorazio txostenaren puntuazioa Laguntzaren ehunekoa

      1. 100 puntu

      1. 89 puntu

      1. 79 puntu

      1. 69 puntu

      1. 59 puntu

        55 puntu baino gutxiago % 40ra arte

        • 30era arte

        • 20ra arte

        • 10era arte

        • 5era arte

          % 0

  3. Batzordeak, bere zereginak betez, eskabidea aurkeztu duen pertsonari edo erakundeari eska diezaioke eskabidea behar bezala ulertzeko beharrezkoak diren agiri osagarriak aurkez ditzala; horrez gain, beharrezkotzat jotzen badu, kanpoko pertsonen iritzia ere eska dezake.

  4. Ebazpen proposamenak gutxienez honakoak jasoko ditu:

    1. Deialdiaren betekizunak bete ez direlako ezestea proposatzen diren eskabideen zerrenda eta, horrekin batera, ezesteko proposamenaren arrazoia.

    2. Diru-laguntzak ematea proposatu den proiektuen zerrenda. Bertan, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa, eskatzailearen identitatea, inbertsioaren zenbatekoa, burutzeko epea eta proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoa jasoko dira.

  1. Deialdian aurkezten diren eskabideak prozedura bakarrean izapidetuko dira. Ebazpena Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariak emango du, Balorazio Batzordeak proposamena egin ostean, eta horren bitartez interesdunek azaldutako gai guztiak ebatziko dira.

  2. Ebazpenean zehaztuko da eskatutako diru-laguntzak emango edo, hala dagokionean, ukatuko diren. Diru-laguntza ematea erabakitzen denean, hurrengo datuak adieraziko dira: pertsona edo erakunde onuradunak, diruz lagundutako proiektua, aurreikusitako inbertsioa eta burutzapen epea eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa. Izan ere, laguntzaren zenbatekoan bereizita adierazi beharko dira zein zati finantzatuko den LGENFren kargura eta zein Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura. Diru-laguntza ukatzen denean, horren arrazoiak azalduko dira.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez du azkenduko administrazio bidea, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

  5. Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabete igaro baino lehen ebatzi behar da prozedura eta jakinarazi behar zaie interesdunei ebazpena. Epe horretan ebazpena ez bada argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute diru-laguntzaren eskaera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  6. Dekretu honetan ezarritako diru-laguntzen erakunde onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ez emandakoan ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe eta izapidetzen badute.

Dekretu honetan aurreikusten diren laguntzen onuradunek ezinbestean bete behar dituzte Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolamendurako Printzipioen Legearen (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsitakoa) Testu Bategineko 50.2. artikuluan laguntzen onuradunei ezartzen zaizkien betebeharrak; baita ondoren jasotzen direnak ere:

  1. Emandako laguntza onartzea. Hori dela eta, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuko diren egutegiko hamabost egunetan onuradunak ez badio berariaz eta idatziz uko egiten diru-laguntzari, onartu egin duela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea.

  3. Landa turismoko jarduera gutxienez hamar urtez mantentzea, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak irekitzeko lizentzia ematen duenetik zenbatuta.

  4. Aldi horretan nekazari profesionala izan behar da edo, gutxienez, nekazaritzako jardueratik eratorritako errenta landa turismoarekin hasi zenekoa izan behar da.

  5. Aurreko c) idatz-zatian aipatzen den aldian zehar, urtero bidali behar zaizkio Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzari establezimenduaren okupazioari buruzko datuak (dekretu honetako II. eranskinean jasotako eredua betez) eta dagokion PFEZren nekazaritzako etekinen aitorpena.

  6. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europar Batasuneko organo aginpidedunek eskatzen duten informazioa eman behar da, eta laguntzaren xedea bete dela egiaztatzen utzi behar zaie erakunde horien ordezkariei.

  1. Europako Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiak (EE), minimis laguntzei Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoak, ezarri du enpresa jakin bati emango zaion laguntza osoa ez dela 200.000 euro baino gehiago izango hiru zergalditan.

    Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozein administrazio publiko, sail, organismo edo erakunde publiko zein pribatuko beste laguntza batzuekin; betiere, salbuespen-araudian edo Batzordeak hartutako erabakian kasu bakoitzeko inguruabar zehatzetarako ezarritako laguntza ez bada laguntzen metatzea baino handiagoa.

    Aurrekoa gorabehera, LGENFrekin batera finantzatutako laguntzak (hemen arautzen direnak) ez dira bateragarriak izango Erkidegoko beste edozein finantza-tresnek kofinantzatutako beste edozein laguntzarekin.

  2. Arau honen bidez onuradun diren pertsonek edo erakundeek une oro jakinarazi beharko diote Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzari xede bererako beste diru-laguntza edo laguntza eta beste minimis laguntzarik jaso duten, bai zergaldi horretan bai ordura arteko aurreko bietan.

  1. Baldin eta jarduketaren behin betiko kostua laguntza ematean aurreikusitako aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa bidezko ehunekoan murriztuko da. Orduan, diru-laguntzaren zenbatekoa oinarri berrian aplikatuko da.

  2. Aldiz, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa gehitzen bada, ebazpen proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da prozeduran. Ondoren gehikuntza batekin zuzendutako aurrekontua aurkezten bada jarduketaren kostuen igoera estaltzeko, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ez da gehituko, eta gehikuntza hori hurrengo artikuluaren ondorioetarako soilik hartuko da kontuan.

  1. Hasieran aurreikusi eta ebazpen bidez onetsitako gastuetan edo jarduketetan aldaketaren bat egin nahi izanez gero, aurretik eskaera aurkeztu behar da eta Landa Garapeneko zuzendariak berariaz onartu behar du.

  2. Aldaketak ezin du inolaz ere ukitu jarduketaren izaera.

  3. Diruz lagundutako jarduketa egin eta amaitzeko epeari dagokionez, onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak ematen direnean (horiek behar bezala frogatu beharko dira) eta jarduketaren mugaeguna amaitu baino lehen idatzizko eskabidea egiten denean, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariak epe hori luzatzeko ebazpena eman ahal izango du. Kasu horretan, dena den, epea ezin da izan hasieran emandakoa baino luzeagoa.

  4. Baldin eta onuradun batek frogaketan adierazten badu diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretan ebazpena aldaraz zezakeen aldaketaren bat gertatu dela, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 49.12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntza eman duen organoak frogaketa onar dezake, hirugarren baten eskubideei kalte egin ezean, eta ez da egongo onetsi aurreko administrazio baimenaren izapidea bete beharrik.

  5. Diru-laguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berekin onuraduna bidezko zehapenetatik salbuetsita geratzea.

  1. Dekretu honen itzalpean ematen diren diru-laguntzak ordaindu baino lehen hurrengoak egiaztatu behar dira: diruz lagundutako inbertsio proiektua gauzatu dela, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzako teknikarien egiaztapen fisikoa aurkeztuz; proiektua xedeari egokitzen zaiola, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren irekitzeko lizentzia erantsiz, eta benetan izan den gastua, egindako ordainketen fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuz (jatorrizko agiria edo konpultsatutako fotokopia).

    Onuradunak berak egindako lanak edo onuradunaren ingurukoak izanik enpresarioak ez direnek edo hala ez dihardutenek egindako lanak justifikatutzat jo ahal izango dira; kasu honetan, dena den, diruz lagun daitekeen inbertsioaren kostu osoaren % 20 justifikatu ahal izango da gehienez. Hornitzailearen faktura ordainduen bitartez justifikatuko dira materialak, eta obraren zuzendaritzaren arduraduna den teknikariak sinatutako ziurtagiriaren bitartez eskulana; ziurtagiri horretan, gainera, direlako lanetan inbertitutako ordu guztien kostua zehaztu beharko da. Ezarritako baremo ofizialarekin bat egin beharko da orduen balioespena; eta horrek ez du sekula ere gaindituko merkatuan lan haiek duten balioespena, ez eta urbanizazio eta eraikuntza prezioen oinarria ere, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, arlo honetan, sail eskudunak argitaratutakoa. Edonola ere, onuradunari dokumentazio osagarria eskatu ahal izango zaio.

  2. Inbertsioa gauzatu denean, onuradunak hiru hilabete izango ditu (proiektua amaitu eta ordaindu ostean zenbatzen hasita) inbertsioaren kostua eta horren ordainketa egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko.

  3. Halaber, artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den irekitzeko lizentzia ere aurkeztu beharko da.

  4. Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzak, ikuskapenaren emaitzak eta egiaztapenak eta aurkeztutako dokumentazioa oinarritzat hartuta, diru-laguntza likidatuko du zuzendariaren ebazpen baten bidez.

  5. Europako LGENF funtsaren arabera emandako laguntzen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da erakunde ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoa betez (dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea osatu da).

  6. Laguntzak ez dira aurretiaz ordainduko. Hala ere, konturako ordainketen bidez zatitu ahal izango da horren ordainketa eta ekitaldi bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango da, interesdunak horrela eskatzen badu eta diruz lagundutako proiektuaren zati bat gauzatu dela frogatzen duten agiriak aurkezten baditu. Konturako ordainketa partzial bakoitzak justifikatutako gastuaren gainean izango duen ehunekoa, emandako diru-laguntzak diruz lagundutako proiektuaren kostuaren gainean duen ehuneko berekoa izango da.

  7. Laguntza eman eta hurrengo ekitaldian ordaintzen bada, eta ordutik hiru hilabete baino gehiago igaro badira, dekretu honetako 9. artikuluaren e) idatz-zatian aipatzen diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eguneratuta.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak dekretu honen helburuak betetzeko beharrezko gertatzen diren ikuskapen eta kontrol ekintza guztiak egin ahal izango ditu.

Baldin eta laguntza jaso duen pertsona bat Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1. artikuluan ezarritako kasuetako batean badago, edo dekretu honetan, aplikatu beharreko gainerako arauetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetako bat betetzen ez badu, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariak, bidezko prozedurari ekin eta interesduna entzun ondoren, onuradunak ordaintzeke dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du eta, bidezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta laguntza ordainduz geroztik sortutako legezko korrituak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola ere adieraziko du; horrek ez ditu eragotziko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera bidezko diren ekintzak. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira bidezko lege-ondorioetarako, eta erantzukizunen araubidea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

  1. 2008. urtean, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Laguntza hauek finantzatzeko eman beharreko baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 241.716 euro da; horietatik 74.932 euro LGENFren kargura izango dira eta 166.784 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

  3. Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2009ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

  4. Salbuespen gisa, deialdi honetan, 2008. urtean hasitako inbertsio proiektuez gain, 2007. urtean hasi eta, hala dagokionean, bukatutakoek ere diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

FEADER Laguntza eskabidea

Sarrera erregistroa

Data

Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko laguntzak

Expediente zenbakia

NAN edo IFK 1. abizena edo sozietatearen izena:

  1. abizena:

    Ustiategiaren kod. Izena:

    Sexua: Adina:

    Helbidea: (plaza, zenbakia edo tokia)

    (herria) (udalerria) (probintzia)

    Posta-kodea: Telefonoa: Helbide elektronikoa:

    Kontu-zenbakia: Banketxea ..................... Bulegoa Kontrola Zenbakia .......................

    Eskabide-egilearen ordezkaria: jauna/andrea

    NAN Espainiako nortasun agiria:

    ........................................................................................................................................................................................denez.

  1. Landa turismoko establezimendua dagoen nekazaritzako ingurua:

  2. Proiektuaren izenburua:

  3. Proiektuaren deskripzioa eta aurreikusitako helburuak:

  4. Proiektuaren Zenbatekoa Aurrekontua

    Obraren proiektuak eta zuzendaritza:

    (gehienez inbertsio osoaren % 10)

    Urbanizatzeko lanen burutzapena:

    Eraikitzeko lanen burutzapena:

    Birgaitzeko lanen burutzapena:

    Altzariak:

    Guztira:

  5. Aurkeztu beharreko agiriak:

    n Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia.

    n Eskatzailea elkarte modura eratutako ustiategiko kidea ere bada, Identifikazio Fiskalerako Zenbakiaren (IFZ) fotokopia, erakundearen estatutuak, behar diren erregistro publikoetan eginiko inskripzioen egiaztagiriak eta ordezkari izateko ahalaren egiaztagiria.

    n Ordainketak egiteko agiria (hirugarrenen alta).

    n Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela egiaztatzen duten agiriak.

    n Ustiategia Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko agiria.

    n Eskabidea aurkeztu duen pertsonak landa turismoko establezimendua dagoen nekazaritzako ustiategian gutxienez urte biko antzinatasuna duela frogatzen duen agiria; hori frogatzeko, hain zuzen, gauzatzen duen nekazaritzako jardunaren arabera Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda izan behar du eta azken bi ekitaldietako PFEZn nekazaritzako etekinak aitortu behar ditu.

    n Aurreko 4.1.d) artikuluan ezartzen den betekizuna betetzen duelako frogagiria.

    n Proiektua edo memoria, inbertsioaren edo jardueraren azalpena jasotzen duena, aurrekontua edota egin beharreko gastuen proforma fakturak.

    n Udalaren baimena edota lizentziak, behar direnean.

    n Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako irekitzeko lizentzia.

    n Zinpeko adierazpena.

    n Besteak:

  6. Honako hau eskatzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duen _______________________aren ________(e)ko ______/2008 Dekretuan ezarritako laguntzak jaso nahi ditu.

    __________________________________(e)n, 200________ (e)ko _______________________ren ___(e)(a)n

    _____________________________________________________________________________ jauna/andrea

    (interesduna edo ordezkaria)

    Iz.: ________________________________________________________

    Inprimaki hau bete ondoren jasotako datuak argitaratuko dira bai nekazaritzako politika bateratuaren finantziazioari buruzko 2005eko ekainaren 21eko Kontseiluaren 1290/2005 Araudian (EE) zein Batzordearen 2008ko martxoaren 18ko 259/2008 Araudian (EE) ezarritakoaren arabera. Azken araudi horren bidez, izan ere, Kontseiluaren 1290/2005 Araudiaren (EE) xedapenaren aplikazioa ezartzen da Nekazaritzaren Europako Berme Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren (LGNEF) onuradun direnen datuak argitaratzeko. Jasotako datuok, bada, Erkidegoko, Estatuko edo Europar Batasuneko ikerketa eta ikuskaritza erakundeek erabili ahal izango dituzte finantza interesak babesteko. Bestalde, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren pertsona fisikoak datu pertsonalei eta datu horien erabilera askeari dagokionez babesten dituen 1995eko urriaren 24ko 95/46/EE Zuzentarauak ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa betez datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla horiek tratatze aldera. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen denez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara idazkia bidali beharko duzu, bera baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia-San Sebastián kaleko 1. zenbakia, Vitoria-Gasteiz.

Nekazalturismoko establezimenduaren izena / Nombre del establecimiento de agroturismo:

Establezimenduaren jabea / Titular del establecimiento:

Helbidea/Dirección:

Harremanetarako telefonoak / Teléfonos de contacto:

Irekitze-data / Fecha de apertura:

Plaza-kopurua / Número de plazas:

Okupazioaren datuak: ______ urtea / Datos de ocupación: año ____

Eguna

Día Urtarrila

Enero Otsaila

Febrero Martxoa

Marzo Apirila

Abril Maiatza

Mayo Ekaina

Junio Uztaila

Julio Abuztua

Agosto Iraila

Septiembre Urria

Octubre Azaroa

Noviembre Abendua

Diciembre

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31