Arautegia

Inprimatu

Dekretu proiektua: nekazaritza- eta elikagai-produktuak eraldatu, komertzializatu eta sustatzeko laguntzei buruzkoa (LEHIATU programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5836
  • Xedapen-zk.: 172
  • Xedapen-data: 2008/10/07
  • Argitaratze-data: 2008/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Europar Batasunean 2003. urtean oinarrizko aldaketa bat egin zen Batasunak nekazariei laguntzak emateko zuen moduan, eta aldaketa hori Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Erregelamenduak eragin zuen. Erregelamendu horrek nekazaritza-politika bateratuaren esparruan eman beharreko zuzeneko diru-laguntzen araubideei aplikatu ahal zaizkien xedapen orokorrak ezarri eta nekazariei laguntzeko araubide jakin batzuk finkatu, eta beste erregelamendu hauek aldatzen ditu: 2019/1993 (EE), 1452/2001 (EE), 1453/2001 (EE), 1454/2001 (EE), 1868/1994 (EE), 1251/1999 (EE), 1254/1999 (EE), 1673/2000 (EE), 2358/19971 (EEE) eta 2529/2001 (EE).

Gorago aipaturiko aldaketa horren eraginez, egitura-funtsak eraldatu egin ziren 2007-2013 arteko aldirako.

Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduak, nekazaritza-politika bateratuaren finantziazioari buruzkoak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEF) eratu zuen, merkatuko neurriak eta bestelako neurriak finantzatzeko; eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) ere sortu zuen, nekazaritza-aldeen garapenerako programak finantzatzeko.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntzeko irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamenduak 2007-2013 aldirako landa-garapeneko politikaren esparrua ezarri zuen, eta nekazaritza-politika bateratuan, landa-garapenak duen garrantzia berretsi zuen, politika bateratu horren bigarren ardatza izango baita.

Esparru horretatik abiatuta, alegia, Europar Erkidegoko aurreko araudia indargabetzen duenetik, erkidegoko erregelamendu berrian jasotzen diren neurriak ezartzeko programa zehatzak garatu dira estatu kideetan. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programa onartu da, Batzordearen otsailaren 15eko C(2008) 704 Erabakiaren bidez onartua. Programa horri esker, Europar Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean finantzatutako programak martxan jarri ahal izango dira.

Landa-garapeneko politikaren arabera, bateragarriak dira kofinantzatutako laguntzak eta estatuek ematen dituzten laguntzak, nahiz eta azkeneko horiek muga eta kontrol zehatz batzuk bete behar dituzten, hain zuzen ere bi politiken arteko koherentziari eusteko eta Tratatuan lehiari buruz ezarrita dauden arauak (87, 88 eta 89. artikuluetan) zorrotz betetzeko modua edukitzeko. Izan ere, artikulu horiek landa-garapenari ezartzekoak ere badira.

Dekretu honek nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen erregimena zehaztu eta arautzen du, eta ondorengo laguntza guztiak biltzen dira bertan: produktuak eraldatu eta merkaturatzeko, kofinantzatuta edo estatuak bere aldetik emandako laguntzak (II. kapituluan aipatzen dira), nekazaritza- eta basogintza- sektorerako 2007-2013 diru-laguntzei buruzko Batasuneko jarraibideekin bat; produktuak eraldatu eta merkaturatzeko aipatzen diren laguntzak (III. kapituluan), Batzordearen abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamenduan Tratatuaren 87 eta 88. artikuluak aplikatzeari buruz esaten denaz bat (kategoriaka ezarritako salbuespenen erregelamendu orokorra, EEAO I, 2008-08-09); erregelamendu horrek laguntza-modu batzuk merkatu bateratuan emateko modukoak direla adierazten du. Azkenik, sustapena bultzatzeko diren laguntzak ditugu, IV. kapituluan aipatzen direnak, eta ondorengo erregelamenduaz datoz bat: Batzordearen 1998/2006 (EE) Erregelamendua, 2006ko abenduaren 15ekoa, minimis laguntzei Tratatuaren 87. eta 88. artikuluetan ezarritakoa nola aplikatu behar zaien zehaztu duena (EBAO, L 379, 2006-12-28koa).

Dekretu hau onartu eta argitaratzea eragin duten arrazoiak ondorengoak izan dira: alde batetik, Europar Batasunaren araudian landa-garapenaren arloan izandako aldaketetara egokitu beharra dago (eta horren barruan sartzen dira nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak), eta bestetik, beste aldaketa batzuk egin beharra ere badago, eraldaketaren eta merkaturatzearen arloan sortu diren errealitate berrietara egokitzeko.

Dekretu honen bidez, nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreak balio erantsia sortzeari lehentasuna eman nahi zaio, eta sektore horiek nekazaritzaren eta elikaduraren katean eta merkatuan gehiago sartzea lortu nahi da. Horretarako, arlo askotan jardun beharko da: produktu eta prozesu berriak barne hartu behar dira, sektorea teknologikoki modernizatu, lehiakortasuna merkatuaren eskaeretara egokitu, lehen sektorea bultzatu (bai lehengaien balioa handitzeko, bai sektorearen egituraketaren eragina neurtzeko), nekazaritzako produktuen eta elikagaien merkaturatzea aurrera eraman, eta Euskal Autonomia Erkidegoko produktuak (nekazaritzakoak, elikagaiak edo itsasokoak), sustatu, eta, azkenik, baita arlootako enpresen lehiakortasunarentzat gakoa diren aldagaietan eragin ere, dela enpresa barneko aldagaiak, dela merkatukoak.

Dekretu honetan zehazten diren laguntzek irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduan xedatutakoa eta EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako 2007-2013 Programak ezarritakoa bete beharko dute, kofinantzatutako laguntzen arloan, eta baita nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako 2007-2013rako estatu-laguntzei buruz Erkidegoko zuzentarauetan ezarritakoa ere.

Arau hau lau kapitulutan dago banatuta, eta 47 artikulu ditu guztira; baita xedapen gehigarri, xedapen iragankor eta xedapen indargabetzaile bana eta lau azken xedapen ere.

  1. kapituluan gainontzeko kapituluetan zehazten diren laguntza-moduek bete beharreko baldintza orokorrak eta jarraitu beharreko prozedura komuna zehazten da.

  2. kapituluan Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuaren I. eranskinean zerrendatutako produktuak eraldatu eta merkaturatzea hobetzeko laguntza-moduak daude araututa, baina arrantzako produktuak alde batera utzita; laguntza horiek LGENF funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kontura kofinantzatzeko modua egongo da, hain zuzen ere EAEko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programarekin bat, edo baita Euskal Autonomia Erkidegoko funtsen bidez, baina 2007-2013rako nekazaritza- eta basogintza-sektorerako estatuaren diru-laguntzei buruzko Batasuneko Zuzentarauan esaten denaz bat.

  3. kapituluan produktuak eraldatu eta merkaturatzea hobetzeko laguntzak arautzen dira, baina arrantzakoak alde batera utzita. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kontura finantzatutakoak izango dira, eta Batzordearen abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamendua ezarriko zaie, EEko Tratatuaren 87 eta 88. artikuluak ezartzeari buruzkoa (Kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorra) eta merkatu batua eta hainbat laguntza-kategoria bateragarri jotzen dituena.

  4. kapituluan nekazaritzako produktuek, elikagaiek eta arrantzakoek kanpoko merkatuetan sustapena izateko ekintzentzako laguntzak arautzen dira, eta helburua kalitatezko produktuak sortzea bultzatzea izango da; neurri horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko dira, Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 Erregelamenduan esaten denaz bat; erregelamendu hori minimis laguntzei EE eratzeko Tratatuaren 87. eta 88. artikuluetan ezarritakoa nola aplikatu behar zaien zehaztu duena da (EBAO, L 379, 2006-12-28koa, 5. or).

    Xedapen gehigarri bakarrak laguntzak metatzeko dauden aukerak zehazten ditu, hau da, Batasunean indarrean dauden hainbat erregelamendu oinarri hartuta, dekretuko kapituluetan zehazten diren laguntzak metatzeko zer nolako aukerak dauden.

    Xedapen iragankorrak oraindik izapidetzen ari diren proiektuei zein erregimen ezarriko zaien zehazten du. Xedapen indargabetzaileak indargabetuko diren arauak zein diren jasotzen du. Azken xedapenetako lehenak dio estatu-laguntzak abiarazi eta emateko, hain zuzen ere II. kapituluan esaten denaz bat, Batzordeak horretarako baimena eman beharko duela. Azken xedapenetako bigarrenean araua garatzeko ahalmena nork duen zehazten da. Azken xedapenetako hirugarrenean, arauaren aurka zein errekurtso jartzeko modua egongo den zehazten da, eta azken xedapenetako laugarrenean, berriz, indarrean noiz sartuko den esaten da.

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak dekretu hau idazterakoan, kontuan izan du otsailaren 18ko 4/2005 Legean, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoan, 19. artikulutik 22.era artekoetan zer xedatzen den.

    Dekretu hau prestatzeko, gaiak eragiten dien elkarte adierazgarrienei egin zaie kontsulta, eta derrigorrezkoak diren txosten guztiak ere eskuratu dira.

    Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak proposaturik, eta Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 7an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen helburua nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen erregimena zehaztea da, eta laguntza hauek bilduko ditu bere baitan:

    1. Europar Batasunaren Tratatuaren I. eranskinean jasota dauden nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak; baita baso-produktuentzakoak ere, baina ez dira barne hartuko arrantzatik datozen produktuak eraldatzeko soilik egiten diren inbertsioak eta gastuak.

    2. Nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak; baita baso-produktuentzakoak ere, baina ez dira barne hartuko arrantzatik datozen produktuak eraldatzeko soilik egiten diren inbertsioak eta gastuak.

    3. Elikagaiak, arrantzako produktuak eta baso-produktuak atzerrian sustatzeko ekintzentzako laguntzak.

  2. Inbertsioak eta gastuak urterokoak edo hainbat urtetarakoak izan daitezke.

Dekretu honi dagokionez, esanahi hau izango dute jarraian datozen hitzek:

  1. Nekazaritza: laborantza, abeltzaintza eta basogintzarekin zerikusia duena hartzen du bere baitan, eta baita akuikultura ere, baina ez itsas haztegiak.

  2. Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen da nekazaritzatik, arrantzatik, itsas haztegietatik, ehizatik eta perretxiko-bilketatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batekoak ekoitzi, eraldatu, ontziratu eta merkaturatzeaz zerikusia duena.

  3. Nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresak: nekazaritzan edo elikagaigintzan diharduten nekazaritza-ustiategiek eta enpresek osatutako multzoa.

  4. Nekazaritza- eta elikagaigintza-industria: Nekazaritza-produktuak eta/edo elikagaiak manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak behar dituzten instalazio osagarriak barne, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai direnak.

  5. Salmenten zirkuitu laburra: Nekazaritzako ustiategia dagoen gunearen inguruko 80 kilometroko erradioak osatzen duen eremu geografikoa, hain zuzen ere, ustiategian eraldatutako produktuak merkaturatzen diren ingurunea.

  1. Honako hauek dira dekretu honetan jasotako laguntza motak:

    1. Zuzeneko laguntza: Agindu honen arabera diruz laguntzeko modukoak diren inbertsio eta gastuei emandako laguntza, itzuli behar ez dena.

    2. Finantza-kostua murrizteko laguntza: Dekretu honen II. eta III. kapituluetan aurreikusitako inbertsio eta gastuei aurre egiteko xedez hitzartutako mailegu-eragiketen finantza-kostua murrizteko laguntzak.

      Laguntza mota hau pertsona onuradunen eta finantza-entitateen artean formalizatutako mailegu-eragiketetarako da. Hain zuzen, dekretu honen babesean eta finantza-entitateek eta Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak zein Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak 2000ko maiatzaren 31n sinatutako lankidetza-hitzarmenaren babesean (edo aurrerago hitzarmen horren ordez sina litekeen beste hitzarmen baten babesean) formalizatzen dira eragiketok; bestela, berriz, Kreditu Ofizialeko Institutuaren (KOI) eta finantza-erakunde horien artean Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kreditu Ofizialeko Institutuaren arteko lankidetza-protokoloaren esparruan hitzartutako finantziazio-kontratuaren babesean. Finantza-erakundeak KOIn erabilgarri dagoen linea irekian saldoa duen heinean, lehentasunezko finantziazio-linea horretan adostutako baldintzak ezarrita formalizatuko dira eragiketak.

      Halaber, aipatutako sailen eta finantza-erakundeen artean adostu litezkeen hitzarmenen babesean Erkidegoaren Finantziazio Lineen arabera formalizatutako mailegu-eragiketetarako ere bada laguntza mota hau.

  2. Zuzeneko diru-laguntzak eta finantza-kostua murrizteko laguntzak bateraezinak dira. Dekretu honetako E eranskinean jasotako eskaera-orrian, laguntza mota bat ala bestea, zein aukeratu den zehaztu behar da.

  1. Dekretu honen 3.1.B artikuluan jaso diren finantza-kostua murrizteko laguntzak direla-eta:

    1. Gehienez ere, pertsona onuradunak finantza-erakundearekin formalizatutako maileguen zenbateko osoaren interes-tasa nominalaren lau puntu lagunduko dira diruz.

    2. Maileguak formalizatzen dituzten pertsona onuradunak kooperatibak badira eta beren bazkideen produktuak zuzenean merkaturatzen badituzte, edota kooperatibak batu egiten badira handiagoak izateko eta ekintzak batera gauzatzeko, orduan 0,10 puntu handiagoa izango da diruz lagunduko den maileguen zenbateko osoaren interes-tasa nominala. Salbuespenak: 3.1.B artikuluan aipatutako KOI maileguak.

    3. Emandako diru-laguntza aplikatu ondoren, onuradunarentzat inolaz ere ezingo da negatiboa izan ondoriozko interes-tipo nominala.

    4. Diru-laguntza onuradunari ordaintzeko (aurretik maileguaren poliza aurkeztuta), dagokion finantza-erakundeari egingo zaio ordainketa, eta erakunde horrek, laguntza zenbat, hainbat murriztuko du eragiketaren kapital bizia. Aipatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren finantza-kalkulua egitean, honako hau bete beharko da: berdinak izango dira, alde batetik, finantza-eragiketa horren emaitzaren urteko kostu erreala eta, bestetik, diru-laguntza mugaegun bakoitzean ordaindu beharreko interesetan zuzenean ezartzearen emaitzaren kostua.

    5. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diru-laguntza eman den urterako Europako Batzordeak ezarritako eguneratze-tasa erabiliko da. Dagokion epemuga osorako interesak kalkulatzeko erreferentzia-tasa Euriborraren hileko batez bestekoa izango da, laguntza-deialdia argitaratu den hileko batez bestekoa; tasa finkoa bada, berriz, eragiketari ezarritako tasa.

    6. Enpresa txiki eta ertainen Hitzarmenen babesean egindako eragiketak badira, eta enpresa horiek 3.1.B artikuluan aipatutako Hitzarmenean sartutako elkarren bermerako sozietate baten abala badute, 0,25 puntuko diru-laguntza osagarria ere emango zaie.

  2. Finantza-eragiketok ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

    1. Eurotan egingo dira.

    2. Maileguak 7 urterako izango dira gutxienez, eta 10 urterako gehienez, hasierako gabealdia barne, eta gabealdi hori 24 hilabetekoa izango da gehienez ere. Mailegua bera eta interesak amortizatzeko mugaegunak hiru hilabete, sei hilabete edo urtebetekoak izango dira.

    3. Nolanahi ere, Elikagai Industrien Zuzendaritzak lehen aipatutako epea baino luzeagoak ere onartuko ditu nahi izanez gero, baldin eta formalizatutako maileguan espresuki jasotzen bada mailegua kapitulu honetan ezarritako laguntzen artean sartzen dela.

    4. KOI linea erabilita formalizatutako eragiketetan, aplikatuko den gehienezko interes-tasa indarrean dagoen KOI hitzarmenari dagokiona izango da.

    5. Gainerako eragiketetan, aipatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritakoa aplikatuko da.

    6. Nolanahi ere, elkarren bermerako sozietate batek eragiketari abala ematen badio, interesa 0,25 puntu txikiagoa izango da.

1. II. Kapituluan jasotako laguntzak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren bidez finantzatuko dira, EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako Programak (2007-2013) ezarritakoaren arabera; edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen bidez bakarrik, Estatu-laguntza gisa, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako estatu-laguntzei buruz Erkidegoko Zuzentarauetan ezarritakoaren arabera (2007-2013).

Laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen bidez bakarrik finantzatu daitezke, soilik baldin eta aurrekontu-ekitaldi batean Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren dirua amaitu bada.

2. IIl. eta IV. kapituluetan jasotako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren bidez bakarrik finantzatuko dira. III. kapituluko laguntzei Batzordearen abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamendua ezarriko zaie, EEko Itunaren 87 eta 88 artikuluak ezartzeari buruzkoa (Kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorra) eta merkatu batua eta hainbat laguntza-kategoria bateragarri jotzen dituena. IV. kapituluan jasotako laguntzei, berriz, Batzordearen 1998/2006 (EE) Erregelamendua ezarriko zaie, 2006ko abenduaren 15ekoa, Itunaren 87 eta 88 artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

  1. Aurrekontu-ekitaldian eman beharreko laguntzen guztizko bolumena ez da inola handiago izango deialdi-aginduan laguntzak finantzatzeko urtero ezarritako gehienezko zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena baino, indarrean dagoen legerian kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraiki.

    Zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan izanez, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu gabe geratutako aurrekontu-baliabideen bitartez. Aldatzekotan, aurrekontu-baliabide horiek ebatzi baino lehen aldatu beharko da zenbatekoa. Elikagaien Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.

  2. Laguntzak esleitzeko ebazpenak zein ekitalditan ematen diren, hain justu ekitaldi hartako ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntzak edo, urte anitzeko proiektuetan, zatikako ordainketei aurre egiteko, konpromisozko kredituei; hori guztia, ekitaldian aplikatu behar den aurrekontu-itxierari buruzko arautegiari kalterik egin gabe.

  1. Dekretu honen bidez araututako laguntzak, hain zuzen, dekretu honetan ezarritakoa betetzen duten eta diruz laguntzeko moduko inbertsioak eta gastuak kontratatzen eta finantzatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek jaso ditzakete.

  2. Pertsona horiek enpresa txiki edo ertain izan beharko dute, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan jasotako definizioaren arabera (mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak definitzen dituen gomendioa).

  3. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaz gain, II. kapituluan jasotako laguntzei dagokienez, ETEren kategoria horretan jasota ez dauden enpresak ere izan daitezke onuradun, baldin eta 750 langile baino gutxiago badituzte edo 200 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena badute.

  4. Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, dekretu honen II. kapituluan aurreikusitako inbertsioak basogintza-sektorean egindakoak badira, mikroenpresak baino ez dira izango onuradunak; betiere, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan emandako definizioari jarraituz (mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak definitzen dituen gomendioa).

Diru-laguntza eskatu dutenek, eskaera egin duten unean, dekretu honen II, III eta IV kapituluetan ezarritako baldintza zehatzak bete beharko dituzte, eta, horiez gain, baita baldintza orokor hauek ere:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo egongo diren establezimenduetan egin behar dira diruz laguntzeko modukoak diren inbertsioak edo gastuak, IV. kapituluan aurreikusitako gastuak izan ezik; horiek ere Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo egongo diren establezimenduekin erlazionatutako gastuak dira.

  2. Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak, II. eta III. kapituluetan jasotakoak, ezin izango dira hasita egon eskabidea aurkezten den momentuan, proiektuaren ordainsariak eta bideragarritasun-azterlana salbu. Tokian bertan egindako ikuskapenaren bidez egiaztatuko da hori, eta Elikagai Industrien Zuzendaritzak aipatutako egoeraren ziurtagiria egingo du. Enpresa batek, aurrekontu-ekitaldi batean, deialdi-aginduak urtero ezarritako epea ireki baino lehen hasi behar badu inbertsioak egiten, eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, baita eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak ere.

  3. Inskribatuta edo inskribatzeko prozesuan egon behar du, eta bere datuak eguneratuta izan behar ditu Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Elikagai Industrien Erregistroan. Eskatzailea esportaziorako partzuergo bat izanez gero, partzuergo hori osatzen duten enpresen bi herenek behintzat inskribatuta egon beharko dute.

  4. Egunean izan behar ditu foru-ogasunekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

  5. Enpresek ekonomia aldetik bideragarri izan behar dute, eta beren produktuak ohiko bideetatik merkaturatzeko gai.

  6. Enpresek ezingo dute egon krisi-egoeran, 2004ko urriaren 1eko C 244/2004 Europar Batasuneko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera; zuzentarau hori krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzkoa da.

  7. Inbertsioek ez dute ondorio kaltegarri nabarmenik eragin behar ingurumenean.

  8. Eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan laguntzaren bati uko ez egitea (dekretu honetako 19. artikuluan xedatu bezala), eta diru-laguntza itzultzeko edo jasotzeko prozeduraren batean ebazpena eskatzailearen aurka ez ematea (20. artikuluan ezarri bezala).

  9. Ezin izango du diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  1. Laguntza-eskabideak Elikagaien Industriako zuzendariari bidali behar zaizkio; eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38.4. artikuluan ezarritako tokietako batean, E eranskineko inprimakiak beteta.

  2. Diru-laguntzak eskatzen dituztenek, II, III eta IV. kapituluetan ezarritako agiri espezifikoez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte:

    1. Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANaren fotokopia.

    2. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren, ahalordetze-eskrituraren eta legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, baita erakundearen eratze-estatutuen fotokopia eta estatutuak ere, dagokion erregistroaren zigilua dutela. Agiri horiek aurrez entregatu baldin badira dekretu honen baitan, eta betiere eskatzaileak deklaratzen badu agiri horietan ez dela inolako aldaketarik izan, agiriak aurkeztutzat joko dira. Nolanahi ere, lau deialdi izan badira tartean, berriz aurkeztu beharko ditu.

    3. Eskatzaileak dekretu honetako 28, 36 eta 45 artikuluetan jaso diren proiektuen balorazio-irizpideetako bat egiaztatu nahi badu, irizpide horiek betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

    4. Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    5. Enpresaren TC1, eskabidea aurkeztu aurreko hilekoa.

    6. Aurkeztutako agiri guztiak benetakoak direla eta 7. artikuluaren f), g), h) eta i) idatz-zatietan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.

  3. Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko hamar egun balioduneko epearen barruan, eta adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Industriako zuzendariak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz) ebazpena eman ondoren.

  4. Edonola ere, Elikagaien Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

  1. Urtero-urtero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu bidez, dekretu honetan araututako laguntzen deialdia egingo da. Nolanahi ere, epe barruan aurkeztutakotzat joko dira proiektuak, baldin eta eskabidea dagokion ekitaldian aurkeztu baldin bada, dekretu honen 7.b) artikuluan ezarri bezala.

  2. Deialdi honek, besteak beste, honako eduki hauek izango ditu:

    1. Eskabideak aurkezteko epea.

    2. Laguntzetara bideratutako gehienezko diru-hornidura, kapituluen eta funts moten arabera zehaztuta.

    3. Inbertsioen edo proiektuen iraupena, kapituluz kapitulu zehaztuta.

    4. Diruz lagunduko diren proiektu motak, dekretu honetako kapitulu bakoitzean ezarritakoen barruan.

    5. Laguntzen zenbatekoa zehazteko hautatutako irizpide objektiboak. Kapitulu bakoitzean jasotako irizpideen artean hautatuko da. Irizpide objektibo berriak ezar daitezke 28, 36 eta 45 artikuluetan zehaztutako talde bakoitzean, behar bezala justifikatutako baldintzak sortzen direnean.

    6. Diruz lagunduko den proiektu mota bakoitzerako aurkeztu beharreko agiriak, deialdi bakoitzean ezarritako irizpide objektiboak zein diren kontuan hartuta.

    7. Proiektuak II. kapituluan ala III. kapituluan sartu erabakitzeko irizpideak eta balorazioa. Hauexek dira irizpideak: enpresaren sektorea, fakturazio-bolumena, sortutako enplegua, ekoizpen-ahalmena eta salmenta-bolumena.

    8. Finantza-kostua murrizteko laguntzen modalitatean diruz lagunduko den gehienezko interes-tasa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta finantza-erakundeen artean hitzartu eta indarrean dauden akordioen arabera.

    9. EAEko elikagaigintza-enpresen merkaturatze- eta industria-politikarako interes orokorra duten azokak, dekretu honetako 42.b) artikuluak ezarritakoaren arabera.

    10. Diruz laguntzeko moduko inbertsioa (24.2. eta 32.2. artikuluetan jasoa) kalkulatzeko beharrezko moduluaren zenbatekoa.

      24.1.B.b) eta 32.1.B.b) artikuluetan jasotako merkaturatze-ekintzen gehienezko muga.

  3. Halaber, deialdi honetan eguneratu daitezke II. kapituluko 24.1.A.d) artikuluan, III. kapituluko 32.2 artikuluan eta IV. kapituluaren 41.2 artikuluan baimendutako gehienezko gastuak eta moduluen zenbatekoak, Kontsumoko Prezioen Indizean izandako aldaketak kontuan hartzeko.

  1. Dekretu honetan arauturik dauden laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Elikagaien Industriako Zuzendaritza izango da.

  2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Elikagaien Industriako zuzendariak, aurkeztu dituzten proiektu guztien artetik, estrategikoak zein diren balioetsi ahal izango du, ebazpen bidez. Dekretu honetako 23. eta 31. artikuluetan zehazturik dagoen moduan egingo du balioespen hori.

  3. Estrategiko modura balioetsitako proiekturik baldin badago, balorazio-batzorde berezi bat osatu beharko da. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko bi zuzendarik eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko enpresa-programaren arduradunak osatuko dute batzorde hori, eta Elikagaien Politika eta Industriako sailburuordeak izendatuko ditu, ebazpen bidez. Batzordeak berak izendatuko ditu bai batzordeko burua bai idazkaria.

  4. Gainerako proiektuak baloratzeko, balorazio-batzordea osatuko da. Honela egongo da osaturik: batzordeko burua Elikagaien Industriako zuzendaria bera edo hark izendatzen duen ordezkoa izango da, eta, gainera, beste bi kide izango ditu, Elikagaien Politika eta Industriako Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzetako langile teknikoen artetik aukeratuak. Kide horiek hizpidea eta botoa izango dute, eta Elikagaien Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira. Batzordeko idazkaria ere ebazpen horretan izendatuko da.

  5. Balorazio-batzorde horren eginkizunak honako hauek izango dira:

    1. Aurkeztu diren proiektu guztiak aztertzea, eta arauak betetzen dituztenak eta betetzen ez dituztenak bereiztea. Betetzen ez dituzten horiek direla-eta, halakoei diru-laguntzarik ez emateko proposamena egingo dute.

    2. Arauak betetzen dituzten proiektuen eskabideak balioestea, eta proiektua teknikaren eta ekonomiaren aldetik egingarria den aztertzea. Horretarako, gutxien-gutxienez, irizpide hauek izango dituzte kontuan:

      Proiektuak zenbateraino hobetzen duen lehiatzeko gaitasuna: enpresaren gaur egungo egoera gogoan harturik, zer-nolako produktuak edo prozesuak dakartzan, eta zein merkatutara dagoen zuzendurik.

      Lehen arloa aurrera bultzatzeko ahalmena.

      Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: proiektua bera aztertzea, zer-nolako bideragarritasuna duen aztertzea, eta, eskatzen dituen inbertsio eta gastuen artetik, diru-laguntzak jasotzeko modukoak zein diren zehaztea.

      Proiektua baloratzea: dena delako deialdian zehazturik dauden irizpide objektiboak zenbateraino betetzen diren.

      Proiektuaren bultzada-indarra eta merkatuaren balorazioa: merkatu-kudeaketa, merkatu berrien, produktuen eta abarren prospekzioa.

    3. Deialdi bakoitzean laguntza-mota bakoitzerako aukeraturik dauden baloraketa- eta zenbaketa-irizpide objektiboetan oinarriturik, onuradun bakoitzari zenbateko diru-laguntza eman ebaluatzea.

  6. Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bakarra egingo du. Elikagaien Politika eta Industriako sailburuordeari aurkeztuko diote, eta, gutxienez, dekretu honetako 12.2 artikuluan zehazturik datorren edukia jaso beharko du.

    Balorazio-batzorde berezia osatzen baldin bada, balorazio-batzordeak balorazio-batzorde berezi horri bidaliko dio esku artean dituen espedienteak direla-eta egiten duen ebaluaketa, eta hark ebazpen-proposamen bakarra egingo dio Elikagaien Politika eta Industria sailburuordeari (batzorde berezi hori artikulu honetako 3. paragrafoan dago arauturik).

  7. Balorazio-batzordeek, beren lana betetzeko, Elikagaien Industriako Zuzendaritzako langile teknikoek eginiko txostenak baloratu (dekretu honetako 11.1 artikuluan dago jasota zein diren txosten horiek), eta, beharrezkoa iruditzen bazaie, aurkezturiko eskabideen espedienteetan jasota dauden agiriak ere aztertu ahal izango dituzte.

  8. Artikulu honetan aipaturik dauden batzordeek beren jarduteko arauak ezarri ahal izango dituzte, eta, arauotan jasotzen ez denerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. eta 27. artikuluek diotenak aginduko du. (1992-11-27ko BOE, 285.a)

  1. Aurreko paragrafoan zehazturik dauden batzordeek espedienteen bideragarritasuna aztertu eta baloraketa egin baino lehenago, eta, hala egin beharra egotekotan, proiektuak estrategikotzat kalifikatu ondoren (10.2 artikuluan dator aukera hori jasota), Elikagaien Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide guztiak banan-banan aztertuko ditu. Proiektuaren azterketa teknikoa eta ekonomikoa egingo du, dekretu honetako 10.5.a) eta 10.5.b) artikuluetan jasota datozen irizpideen arabera). Azterketa horren ondoren, txosten batean, dena delako proiektuak dekretu honetako baldintzak eta dena delako deialdian jasotako baldintzak betetzen ote dituen adierazi beharko du, eta txoten hori dena delako batzordean aurkeztu beharko du.

  2. Dekretu honetan eskatzen ditugun betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eta proiektuak deialdi bakoitzean urtero-urtero zehazturik datozen proiektu-moten sail berekoak dituzten eskabide guztiak balioetsiko dituzte aurreko artikuluko batzorde horiek.

  3. Zein proiektuk izango duen laguntzak jasotzeko eskubidea: dekretu honetan eta urteroko deialdi-aginduetan jasota datozen eskakizunak eta baldintzak betetzen dituena, eta, laguntza zein motatakoa den gorabeheran, laguntzarako bidea zabaltzen duen gutxieneko puntuaziora iristen dena, dekretu honetako 29., 37. eta 46. artikuluetan xedaturik dagoen moduan.

    Eskari-egile bakoitzari kapitulu bakoitzeko hasiera batean zenbateko diru-laguntza eman kalkulatzeko, deialdi-aginduan urtero aukeratzen diren irizpide objektiboak eta dekretu honetako 13. artikuluan xedaturikoa aplikatu beharko dira. Aurreko araua aplikatu ostean, kapituluz kapitulu, onuradunen zerrenda egingo da, eta egokituko litzaiekeen hasierako laguntza adieraziko.

    Urteroko deialdian kapituluz kapitulu jasotako diru-kopurua nahikoa baldin bada hasiera batean kalkulaturiko kopuru horiek ordaintzeko, aurreko paragrafoaren arabera kalkulaturiko horiek ordaintzeko alegia, diru-kopuru horiexek emango ditugu laguntzatan.

  4. Urteroko deialdi-aginduan kapituluz kapitulu zehazturik datorren gehieneko diru-horniketa osoa ez bada aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko adinakoa, horniketa hori baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da, hasiera batean kalkulatu zitzaien hein berean.

    Kapituluren batean dirurik sobran baldin bada eta LGENF funtsak ez badira, kapitulu hauetan bilduko dugu hurrenez hurren erabat agortu arte: II., III. eta IV. Kapitulua.

  1. Aurkeztutako eskabide eta agirien azterketaren ostean, dena delako Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, Elikagaien Politika eta Industria sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea. Ez badu proposatu zaion gauza bera ebazten, erabakia arrazoitu egin beharko du.

  2. Ebazpenak arrazoituta egon behar du eta informazio hau jaso behar du, gutxienez:

    1. Aintzat hartutako eskabideak direla-eta:

      Onuradunen izena edo sozietatearen izena, IFK edo NAN.

      Diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa.

      II eta III kapituluetan jasota datozen laguntzak direla-eta, diruz lagundutako kopurua zuzeneko laguntza modura edo finantza-kostua murrizteko laguntza modura agertuko da, laguntza zein motatakoa den gorabeheran.

      1. kapitulua dela-eta, zuzeneko laguntza modura emandako kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura ordainduko da.

        Laguntza elkarrekin finantzatu beharrekoa bada, laguntzaren zati bat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik ordainduko da, eta bestea LGENFen kontura.

        Proiektua hainbat urterako bada, urte bakoitzari zenbat dagokion ere zehaztu beharko da.

        Aurreikusitako jarduerak eta urtekoak burutzeko epea.

    2. Bazterrean utzitako eskabideak direla-eta:

      Eskari-egileen izena edo sozietatearen izena, IFK edo NAN.

      Zergatik ez den eskabidea onartu.

  3. Ebazpena eman eta jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez ere, dekretu honen 9. artikuluan aipatzen den aginduak eragina daukanetik kontatzen hasita. Epe hori pasatuta, ez badu ebazpen adierazirik eman, eskabidea aurkeztu dutenek eskabidea atzera bota zaiela ulertu beharko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44.artikuluak agintzen duenez.

  4. Laguntza emateko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

  5. Publizitatea dela-eta, dekretu honen itzalpean emandako laguntzak nork jaso behar dituen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, laguntzaren zenbatekoa zehazteaz batera, baina horrek ez du esan nahi laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar ez denik. Elikagaien Politika eta Industria sailburuordearen ebazpen bidez argitaratuko da oraingo honetan ere.

  1. Laguntzaren zenbateko zehatza kalkulatzeko, gehienezko zenbateko hauek ezarri dira proiektuaren balorazioaren arabera:

    II. kapituluan jasotako laguntzen artean:

    Batetik, 23.A.2, 23.A.3 eta 23.C artikuluan jasotako inbertsio proiektuetarako laguntzak diruz lagundu daitezkeen inbertsioen balioaren % 40raino iritsi daitezke.

    Bestetik, 23.A.2 eta 23.B artikuluan jasotako inbertsio proiektuetarako laguntzak diruz lagundu daitezkeen inbertsioen balioaren % 30eraino iritsi daitezke.

    III. kapituluan jasotako inbertsio proiektuetarako laguntzak diruz lagundu daitezkeen inbertsioen balioaren % 30eraino iritsi daitezke.

    IV. kapituluan jasotako ekintzetarako laguntzak diruz lagundu daitezkeen ekintzen kostuaren % 50eraino iritsi daitezke.

  1. Proiektuak urtebetean edo hainbat urtean gauzatu ahal izango dira.

  2. Urtebeteko proiektuak gauzatzeko epea deialdiari dagokion ekitaldiko abenduaren 31ra artekoa izango da. Nolanahi ere, epe hori luzatu egin ahal izango da, 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta luzatutako proiektuak gauzatzeko gehienezko epea hasiera batean aurreikusitakotik bi urtera amaituko da, irailaren 30ean.

  3. Urte anitzeko proiektuak gauzatzeko gehienezko epea deialdiari dagokion ekitalditik bi urtera bukatuko da, abenduaren 31n. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta luzapen hori proiektuak gauzatzeko hasieran aurreikusitako epetik kontatzen hasita bigarren urteko irailaren 30era artekoa izan ahalko da.

  4. Bi kasu jakinetan, hain zuzen, Europako Batzordeak 2008ko otsailaren 15ean hartutako C(2008) 704 Erabakiaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programa 2007-2013ko programazio-aldiaren azken urtean ebaztekoak diren proiektuen kasuan, edo aurreko ekitaldietako luzapenetatik datozenen kasuan, Kontseiluak ekainaren 21ean emandako 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren 29a artikuluak xedatutako horixe izango da ordaintzeko azken eguna.

Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunek ondorengoak bete beharko dituzte beti:

  1. Emandako diru-laguntza onartu. Horrela, onuradunak, laguntza eman zaiola dioen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hamabost egunean ez badio berariaz eta idatziz laguntzari uko egiten, onartu egin duela ulertuko da.

  2. Laguntzaren xede den inbertsioa edo gastua laguntza, hain zuzen, emateko ebazpenean eta, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ezarritako epean gauzatu, dekretu honen 14. artikuluan ezarritako gehienezko mugarekin.

  3. Laguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea, ez beste ezertarako.

  4. Diru-laguntzaren xede diren inbertsioak eta gastuak, II. eta III. kapituluei dagozkienak, gauzatu ondoren, gutxienez 7 urtez mantendu behar dira ondasun higigarrien kasuan (makinak eta tresnak), ekipo informatikoak izan ezik; izan ere, horiek 5 urteko epea izango dute, eta 10 urtez ondasun higiezinei eta obra zibilekoei dagokienez; denboraldi horretan ezingo dira besterendu edo amortizatu, ezta diru-laguntza ematea eragin zuen xedea ez den beste xede baterako erabili ere. Hori egiaztatzeko, aipatutako epearen amaieran, betebehar hori bete dela ziurtatzen duten agiriak aurkeztuko dira (jabetzaren erregistroko ohar soila, kontabilitateko agiriak, etab.)

  5. Elikagaien Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea inbertsioa zati batean edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

  6. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.

  7. Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea idatziz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.

  8. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetakoren bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri ematea idatziz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

  10. Diru-laguntzaren xede diren inbertsio, gastu edo jarduera guztietan, bai eta horiei buruzko informazioetan edo publizitatean, ondo ikusteko moduan agerrarazi beharko da inbertsio, gastu edo jarduera horiek elkarrekin finantzatu dituztela Europako Erkidegoak eta Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak onartutako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburuan (EHAA, 205. zk., 1999ko urriaren 26koa) ezarritakoarekin eta egitura-funtsen parte-hartzeei dagokienez Estatu kideek egin beharreko informazio- eta publizitate-jarduerei buruzko maiatzaren 30eko 1159/2000 (EE) Erregelamenduarekin bat etorriz (EBren Egunkari Ofiziala, L 130. zk., 2000-05-31koa).

  1. Emandako laguntzari dagozkion inbertsioak edo gastuak egin direla frogatzeko, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar zaizkio Elikagaien Industriako Zuzendaritzari:

    1. Gauzatutako jardueren justifikazio-memoria; bertan, proiektua betetzeari eta horren gauzatze-mailari buruzko informazioa bilduko da.

    2. Dagozkion foru ogasunekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    3. Ordainketen fakturak eta ziurtagiriak.

    4. Mailegu-eragiketen finantza-kostua murrizteko laguntzei dagokienez, maileguaren poliza, Ogasun eta Herri Administrazio eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailen eta finantza-erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasotako baldintzekin bat etorriz, bai eta mailegua indarrean dagoela egiaztatzen duen banku-ziurtagiria ere.

  2. Diru-laguntzak behar bezala kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, inbertsioa gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, inbertsioa bukatu eta onuradunak ordaindu duenetik kontatzen hasita. Proiektuak gauzatzeko gehienezko luzapen epea erabili denean, 14.2 eta 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, luzapen hori bukatzen den ekitaldiko urriaren 31ra artekoa izango da epe hori.

  3. Jatorrizko agiriak eta dagozkien fotokopiak edo, bestela, fotokopia konpultsatuak baino ez dira onartuko.

  4. Elikagaien Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio. Eskaera horrek arrazoitua izan behar du.

  1. Aurreko artikuluan aipatzen diren agirien bidez inbertsioa edo gastua justifikatu ondoren eta inbertsioen egiaztapena egin ondoren egingo dira ordainketak. Egiaztapena Elikagaien Industriako Zuzendaritzako teknikariek egingo dute, gehienez ere bi hilabeteko epean, inbertsioa osorik edo zati batean gauzatu dela jakinarazten denetik aurrera.

    Ez da diru-laguntzen ordainketen aurrerapenik emango.

    Urte anitzeko proiektuak direnean, urte bakoitzean eginiko inbertsio edo gastuen ordainketa ekitaldi bakoitzean egingo da, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura.

    Urte bakoitzaren barruan, zatika ere ordain daiteke, interesatuak aurrez eskatzen badu. Halakoetan, nolanahi, 2 ordainketa egingo dira, gehienez, urteko. Zatika ordaintzeko eskabidearekin batera, 16.1 artikuluan zehazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

  2. Zuzeneko laguntza onuradunei ordainduko zaie, eta finantza-kostua murrizteko edo banku-errentamendurako laguntza, berriz, onuradun bakoitzak mailegu-poliza sinatu duen finantza-erakundeari, maileguaren printzipalaren murrizteari aplikatuz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. LGENF Erkidegoko funtsaren arabera emandako laguntzen ordainketa Erakunde Ordaintzailearen bidez egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoarekin bat etorriz eta horretarako Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren.

  4. Diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako antzeko diru-laguntzaren bat dela-eta, oraindik itzultze edo zigor prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.

  5. Inbertsioa ezarritako gehienezko epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo epe horretan inbertsioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek honakoak ekarriko ditu berekin:

    LGENFren kontura finantzatutako laguntzaren zatiari dagokionez, LGENFren konturako ordainketa-konpromisoa kentzea, ekainaren 21eko Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura finantzatutako laguntzari dagokionez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala badagokio, dekretu honen 20. artikuluan aurreikusitako itzultze-prozedura hastea.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada, beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, inbertsio-proiektua aldatzen bada edo mailegua uste baino lehen amortizatzen bada (gutxienez 7 urtean amortizatu behar izango da), Elikagaien Industriako Zuzendaritzari jakinarazi eta justifikatu behar izango zaio idatziz, eta gerta liteke ondorioz diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, dekretu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea bete behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Industriako zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak doitzeko. Era berean, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

  2. Baldin eta gastuaren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan txikituko da, Elikagaien Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpenaren bidez, eta gero diru-laguntzaren portzentajea oinarri berriari aplikatuko zaio.

  3. Salbuespenez, II. eta III. kapituluetan ezarritako laguntzei dagokienez, Elikagaien Industriako zuzendariak, pertsona onuradunak aldez aurretik idatziz eskatu eta arrazoitu ondoren, inbertsioa gauzatzeko epea atzeratu egin ahal izango du ebazpen bidez. Eskaera, gehienez jota, laguntza emateko ebazpenean xedatutakoarekin bat etorriz, inbertsioa bukatu behar den urteko abenduaren azken hamabostaldia baino lehen aurkeztu behar da. Inbertsioa gauzatzeko epearen luzapena onartzeko ebazpenean luzapenaren gehienezko epea ezarri behar da, eta proiektuak gauzatzeko gehienezko epeak inoiz ez du dekretu honen 14. artikuluan ezarritako epea gaindituko.

  4. Justifikatutako arrazoirik ezean, onartutako inbertsioa aurreikusitako epean gauzatzen ez bada edo aurreikusitako inbertsioaren eta azkenean egindakoaren artean % 20ko edo gehiagoko beheranzko desbideratzea badago, ez betetzeagatiko espedientea ireki ondoren, onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da inbertsioa gutxitu den proportzio berean. Aurkeztu eta onetsitako proiektu bat zati batean betetzen ez bada eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzaren ustez horrek proiektu osoa indargabetzen badu, horrek diru-laguntza deuseztatzea ekar dezake.

  1. Laguntza eskatzen duenak eskaeran atzera egin ahal izango du. Hori eskatutako laguntza emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik egin behar da. Atzera egiteko asmoa idatziz aurkeztuko zaio Elikagaien Industriako zuzendariari eta honek, ebazpen bidez, zuzenean onartuko du eta hari dagokion prozedura amaitutzat emango du.

  2. Laguntzaren onuradunak emandako laguntzari uko egin ahal izango dio. Hori emandako diru-laguntza onartu ondoren -15.a) artikuluan ezartzen denez- eta inbertsioa amaitu edo gastua egin baino lehen egin beharko da. Uko egiteko asmoa idatziz aurkeztuko zaio Elikagaien Industriako zuzendariari eta honek, ebazpen bidez, zuzenean onartuko du eta hari dagokion prozedura amaitutzat emango du.

    Behin ukoa onartuta, onuradunak hasierako ebazpenean onartu zitzaion eskubidea galduko du berez, baita onartu zitzaion laguntza osoa edo laguntzaren zati bat jasotzeko eskubidea ere.

    Ukoa onartu ondoren, eta bidezkoa denean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

  1. Baldin eta onuradunak ez badu betetzen dekretu honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharretariko bat, edo, beharbada, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetako bat, edo proiektuaren zati bat ez badu betetzen eta, ondorioz, laguntza emateko aintzat hartutako xedea erabat hutsaltzen badu, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarritako itzultze-arrazoietako batean erortzen bada, laguntzak eman zituen organo eskudunak, itzultze-espedientea izapidetu ondoren (interesdunari entzunda), beste ebazpen bat emango du eta bertan diru-laguntzarako eskubidea erabat edo zati batean galdu dela aldarrikatuko eta, behar bada, jasotako laguntzak eta legezko korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola aginduko, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarritakoaren arabera. Nolanahi ere, ez dira baztertuko gainerako bidezko ekintzak. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

  2. Arau-hauste administratibo baten ondorioa bada itzultze-prozedura, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehapen-prozedura hasteko.

  3. Ez betetzearen arrazoien artean kontuan hartu beharko dira laguntzen onuradunek finantza-entitateekin dituzten kontratuak haustea. Kasu horretan finantza-entitate horiek kontratua hautsi dela jakinaraziko diote Elikagaien Politika eta Industriako Sailburuordetzari, horrek finantza-eragiketa suntsiaraztea dakarren edo ez kontuan hartu gabe. Hona hemen ez betetzeen arrazoiak: interesa edo printzipala osorik ez ordaintzea edo zati bat ez ordaintzea, mailegu bat 7 urte igaro baino lehen amortizatzea, edo dekretu honen 3.B artikuluan aipatutako finantza-hitzarmena ez betetzeak dakarren beste edozein. Betebeharrak bete ezean, finantza-kostua murrizteko emandako laguntza osoa itzuli behar izango da eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek dekretu honetan jasotako xede berberetarako ematen dituzten laguntzak bateragarriak izango dira, baldin eta guztira dekretu honetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte. Muga horiek gaindituz gero, dekretu honi jarraiki emandako laguntzari kendu egingo zaio muga horren gainetik emandako kopurua, Elikagaien Industriako zuzendariak emandako ebazpenaren bidez.

  1. Kapitulu honen xedea da nekazaritzako produktuen zein basogintzako produktuen eraldaketan eta merkaturatzean inbertsioak egiteko emango diren laguntzak arautzea, laguntza-deialditik kanpo utzita inbertsio eta gastu horiek soilik arrantzatik datozen produktuak eraldatzeko egiten dituzten proiektuak.

  2. Kapitulu honetan aipatzen diren laguntzen helburuak honako hauek dira:

    1. Elikagaigintzako industriak ezartzearen bitartez, landa-ingurua garatzen laguntzea.

    2. Ekoizleei bidea erraztea beren produktuak eraldatu eta merkaturatzeko; produktuok, gehienetan, balio erantsi gehiago sortzen baitute.

    3. Ustiategiko bertako nekazaritza-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak sustatzea, banaketa-katea txikituz eta tokian tokiko merkatuak indarberrituz kalitate edota balio erantsi handiko produktuak salduz.

    4. Nekazaritzako elikagaien enpresei laguntza ematea, balio erantsi handiagoko produktuak ekoitzi ditzaten eta produktu horiek merkatu lehiakorrenetan merkatura ditzaten, sektorea lehiakorragoa eta errentagarriagoa izateko, hartara.

    5. Ekimen-gogoa pizten eta enpresa berritzaileak sortzen laguntzea, batez ere, emakumeei eta gazteei.

    6. Enpresak handiagotzea eta, oro har, enpresa-sarea bera ere hedatzea.

    7. Inbertsio estrategikoak erakartzea, nekazaritzako elikagaien eraldatze-sektorea sendotzeko, Euskadiko nekazaritza-sektoreari aurrera eragiteko, bai eta landa-ingurunea biziberritzeko ere.

    8. Laneko segurtasunaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren alde egiten duten barne-kudeaketa prozesuak optimizatzea.

    9. Enpresen eta transferentzia teknologiko zein berrikuntza lantzen dituzten erakundeen arteko harremana sustatzea.

    10. Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako lehengaien eskaera finkoa lortzea eta, horren bidez, nekazaritzako ustiategien jarduera bermatzea, bertako produktuei irtenbide bat emanez.

    11. Industriak, nekazariak, abeltzainak eta basoginak egokitzen laguntzea merkatuko eskaera berrietara eta kontsumitzaileen eskaera berrietara moldatzeko.

    12. EAEko basoei balioa ematea, eraldaketa- edota merkaturatze-industrietako ekimenen bidez.

Honako proiektu hauek daukate aukera kapitulu honetako laguntzak jasotzeko:

A) ERALDAKETA-PROIEKTUAK.

  1. Nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzea:

    1. Nekazaritzako elikagaien katearen integrazioa indartzeko proiektuak, enpresa berari eragingo diotenak, bitartekoen kopurua gutxitzea ekarriko dutenak, hornitzaile eta bezeroekiko harremana sendotzekoak, eta, batez ere, lehen sektorearen ekoizpenari aurrera eragiten diotenak.

    2. Enpresen dimentsioa eta nazioartekotzea handitzen duten proiektuak, eskaintza -kantitatean nahiz erregulartasunean- hobetuko duten jardueren bidez, eta produktuak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaz kanpoko merkatuetara edo ordainsari handiagoak lortzen dituzten barne-merkatuetara bideratuz.

    3. Produktuen tipifikazioa edo sailkapena, identifikazioa eta ontziratzea egiteko proiektuak, ontziratu gabeko produktuen salmenta murrizteko, eta, oro har, berezitasuna, eraldatze-lana eta azken balio erantsia handitzen duten proiektuak.

    4. Nekazaritzako elikagaien sektorea berritzeko eta teknologia berriak aplikatzeko proiektuak, hala nola, produktuen, prozesuen eta teknologien diseinua eta garapena. Lehentasuna izango dute teknologia- eta ikerketa-zentroekin elkarlanean diharduten proiektuek.

    5. Ekoizpena modernizatzeko azpisektoreak berregituratzetik sortutako proiektuak, bereziki, soberakinak dituzten ekoizpenetan edo kontsumorako joera negatiboa duten ekoizpenetan.

    6. Oinarriko ekoizpen-sektorea enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, edo kooperatiben eta elkarte-erakundeen arteko batura bultzatzen duten proiektuak; betiere, antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz.

  2. Kudeaketa eta eraldaketa-baldintzak hobetzeko proiektuak:

    1. Enpresaren kudeaketa-kalitatea hobetuko duten proiektuak, baldin eta balio erantsia badakarte eta ez badira derrigorrez bete beharrekoak; esate baterako: kudeaketa-prozesuak hobetzea, elikadura-segurtasuna hobetzea, kalitate-ziurtagiriak lortzea, trazabilitate-sistemak ezartzea eta abar.

    2. Ingurumen-inpaktu txarrak ahalik eta gehien murrizteko proiektuak; hala nola, arazketa-sistemak, isurketak murrizteko proiektuak, energia- eta ur-eraginkortasuna hobetzeko proiektuak, azpiproduktuak eta ontziak birziklatzeko proiektuak, etab.

    3. Lan-arriskuen prebentzioari eragingo dioten hobekuntzak ekarriko dituzten proiektuak, edo araudia erkide berriren bat betetzeko direnak. Kasu honetan, mikroenpresek eginiko proiektuak besterik ez dira diruz lagunduko.

  3. Nekazaritza-ustiategietako eraldaketa-proiektuak: Nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsio-proiektuak lagunduko dira, ustiategian bertako ekoizpenak elikagaien eraldatzea edota merkaturatzea lantzen badute, eta produktu horien banaketa salmenta-zirkuitu motzetan egiten bada.

    B) MERKATURATZE-PROIEKTUAK.

    1. Produktu berriak sortu edo merkatu berriak zabalduko dituzten proiektuak; bai eta merkataritza-sareak sortzea, produktu-sorta berriak diseinatzea, merkatuak ikertzea, marketing planak egitea, etab.

    2. Nekazaritzako elikagaietan edo industriaren beraren diseinuan eta irudian eginiko inbertsioak; 15.000 euro gehienez ere, eskatzaile eta deialdi bakoitzeko.

    3. Enpresek beren markak eta patenteak garatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuak.

    4. Ekintzaile eta enpresari berrientzako programak garatuko dituzten proiektuak, beren negozioak merkatuan murgiltzeko laguntza teknikoa dutenak, edota produktuak promozionatzeko merkaturatze-gune partekatuak dituztenak.

    5. Kontratuetan, hau da, sektore ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko loturetan, ezarritako eskakizunengatik abian jarri diren proiektuak, ekoizpena kontsumitzailearen nahietara egokitzeko helburuz.

      C) PROIEKTU ESTRATEGIKOAK ETA AURRERA ERAGILEAK.

      Aurrera eragiteko ahalmenagatik Euskal nekazaritza-sektorearentzat estrategikotzat hartzen diren proiektuak; bai nekazaritzako elikagaien barne produktu gordinean daukaten eragin ekonomikoagatik bai enplegua sustatzeko edo landa-ingurua indartzeko daukaten eragin sozialarengatik.

      Proiektu estrategikoak izango dira, besteak beste, hauek: batetik, nekazaritzako elikagaien enpresa aitzindariak Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezartzea, edo eraldatzeko edota merkaturatzeko defizita duten azpisektoreetan, edo hazteko joera duten enpresetan; bestetik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan finkatutako enpresaren baten neurria nabarmen hazteko prozesuak gauzatzea; Euskadiko Autonomia Erkidegoko landa-inguruneetako enpleguan eragina duten proiektuak gauzatzea; edo elikagaien teknologia aitzindariak lortzeko proiektuak gauzatzea.

  1. Honako inbertsio hauek jaso dezakete laguntza:

    1. Orokorrean:

    1. Ondasun higiezinak eraiki edo erostea lursailak erostea izan ezik- baldin eta inbertsioa zuritzeko makineria eta instalazioak jarriko badira -25.b) artikuluan xedatutakoak izan ezik. Higiezinetan egindako inbertsioei dagokienez eman daitekeen diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa, hain zuzen, inbertsio guztiaren % 70 izango da, lanbide-ordainsariak barne.

    2. Makina eta ekipo berriak erostea, ekipo horiek funtzionatzeko ezinbestekoak diren programa informatikoak barne direla.

    3. Obra zibila burutzeko beharrezko lanbide-ordainsariak, gauzatze-materialaren obra-proiektuaren zenbatekoaren % 12 gehienez.

    4. Nekazaritzako elikagaien industriarako 23.B.b) artikuluak aurreikusten dituen diseinu-lanak, 15.000 euro gehienez eskatzaile eta deialdi bakoitzeko.

    5. Patente eta lizentzia teknologikoak eskuratzea; gehienez ere, inbertsioaren % 10.

    1. Merkaturatze-arloan:

    1. Elkarlan-planak egiten dituzten edo egiten hasita dauden enpresa edo kooperatibek bultzatako merkaturatze-proiektuak, betiere, proiektuon helburua merkaturatze bateratua bada. Nolanahi, jarduera hasi eta ondorengo hiru kanpaina lagun daitezke, gehienez ere.

    2. Ikerketak, merkatu-azterketak, sustapen-kanpainak (publizitate-gastuak salbu) egitea eta bestelako edozein ekintza komertzial abiaraztea behar duten proiektuak, betiere, urteroko deialdi-aginduetan ezartzen diren muga edo moduluen barruan badoaz.

    3. Enpresako eta komertzioko elkarlana eta kudeaketa hobetzeko proiektuak, horniketako eta banaketako logistikari buruzko ikerketen bidez garatu direnak eta merkatu-ikerketako azterketen bidez eginak eta, halaber, marketing-planak; betiere, urteroko deialdi-aginduetan ezartzen diren muga edo moduluen barruan badoaz.

    4. Produktuak hobetu eta kontsumitzaileen gustura egokitzeko inbertsio-proiektuak, edo kanpoko merkatuetako betekizun tekniko eta sanitarioetara egokitzeko proiektuak.

    5. Informatika-ekipoak eskuratzeko inbertsio-proiektuak, merkatuak gardenago egin eta ekoizpenaren merkaturatzea errazteko helburuz.

    1. Basogintza-arloan:

      Soilik basogintzako mikroenpresen proiektuak lagunduko dira diruz, eta proiektu horiek basogintzako produktuen balioa handitzea helburu badute. Zura lehengai gisa erabiltzeko inbertsioak, neurri honek babesten dituen inbertsioak, zuraren lehen eraldatzea egiteko izango dira soilik (aldez aurretiko eraldatzeak barne). Honako zehaztapen hauek bete beharko dituzte:

      Aldez aurretiko eraldaketak izango dira: baso-mozketa, garraioa, enborrei azala kentzea, enbor-zatitzea, zuraren babes-tratamenduak egitea eta lehortzea, betiere Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko espezieak badira; bai eta lantegietan zerratze industriala egin edo zura desbiribildu baino lehenagoko eragiketak ere.

      Halaber, barne hartuko zuraren lehen eraldaketatik datozen produktuak lortzeko inbertsioak ere; hau da, eraldatze-prozesua enborra zerratzearekin bat hasten duten prozesuen produktuak.

      Neurri horrek babestuko ditu, halaber, azpiproduktuei eta basogintzako hondakinei etekina ateratzen dioten eragiketak, kontuan izan gabe azpiproduktu edo hondakin horiek landa-eremuan edo zura zerratzeko edo desbiribiltzeko merkataritza-establezimenduetan lortzen diren.

    2. Ardogintza-arloan:

      A idatz-zatian xedatutakoez gain, diruz laguntzeko modukoak izango dira egurrezko barrikak ere, baldin eta upeltegiko barrika kopurua handituko badute. Edonola, barrika berriak ekarrita lortu den barrika kopurua ezingo da murriztu diru-laguntza jaso eta hurrengo zazpi urteetan.

  2. Obra zibilari dagokion proiektu-zatian, hauxe izango da diruz laguntzeko moduko inbertsioa, gehienez ere: eraikitako azalera bider modulu bat eta modulua izango da nekazaritzako elikagai-produktuak eraldatzeko edo merkaturatzeko eraikitako higiezinak zenbat metro karratu, bider hainbeste euro.

    Moduluaren zenbatekoa urtero zehaztu behar da aurrekontuko ekitaldi bakoitzean, urteroko deialdi-aginduan bertan.

  3. Makinerian egindako inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantza daitezke, baina soil-soilik finantza-errentamenduaren kontratuan zehazten bada derrigorrezkoa izango dela ondasuna eskuratzea errentamendu-eragiketa bukatzean. Eragiketa horiek aurrez adierazi behar dira eskabidean, eta ondasuna deskribatu, zenbatekoa adierazi eta finantza-entitatearen berri eman. Departamentuak berak onetsi beharko du eragiketa, onestekotan. Finantza-errentamendutik kanpo geratzen dira higiezinak. Nolanahi, finantza-errentamendua ez da 5 urte baino luzatuko inoiz.

  4. LGENF funts erkidearen laguntzaz kofinantzatzen den zatitik zein inbertsiori diru eman Batzordearen uztailaren 28ko 1685/2000 EB Araudiak zehaztuko du, izan ere, Araudi horrek zehazten ditu Kontseiluaren 1260/1999 EB Araudia aplikatzeko xedapenak, diruz lagundu daitezkeen gastuak aukeratzeari dagokionez.

Ez dira diruz lagunduko honako inbertsio edo gastuak:

  1. Lurrak erostea.

  2. Higiezinetan soil-soilik eginiko inbertsioak. Kasu honek salbuespena izango du baldin eta higiezina diru-laguntza jasoko lukeen onuradunaren jabetzako makinaria bertara eramateko bada. Kasu horretan ere, nolanahi, makinaria horrek ezingo du 7 urte baino zaharragoa izan, enpresaren jarduera higiezin berrian ere egiten jarraitzekoa bada; horregatik, justifikatu beharko da egindako inbertsioa egoki datorrela higiezinera eraman beharreko makineriarekin eta egingo den lanarekin.

  3. Espezie eta makineria zein bigarren eskuko ekipoetan egindako inbertsioak. Kasu honetatik kanpo geratuko dira nekazaritza-ustiategi bateko eraldaketa eta komertzializazioari lotutako espezie-inbertsioak, hain zuzen, 23.A.3 artikuluan adierazitako laguntza-multzoan sartzeko modukoak direnak.

  4. Lurrak berriztatzeko edo eskuratzeko inbertsioak.

  5. Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezkatzeko inbertsioak. Salbuespena egingo da baldin eta erositako material berria erabat ezberdina bada kendu den ekipamendu edota makinen aldean, erabiltzen duten teknologia zein errendimenduaren aldetik.

  6. EEEIko I. eranskinean ez dauden produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko egindako inbertsioak.

  7. Enpresak salerostea edo eskuz aldatzea.

  8. Europar Batasunetik kanpo dauden hirugarren herrialdeen produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko egindako inbertsioak.

  9. Dekretu honetako A eranskinean eta B eranskinean adierazitako inbertsioak eta gastuak.

  10. Publizitate-kanpainetako promozio-gastuak.

Laguntza eskatu nahi dutenek, dekretu honetako 6. artikuluan zehaztutakoa bete ez ezik, honako beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte, eskaera egiteko garaian:

  1. Ingurumenarekin, higienearekin eta animalien ongizatearekin bat etorri behar du proiektuak, eta kasuan kasuko inbertsioari buruz indarrean dauden arau erkideak bete. Baldintza hau betetzetik salbuetsita daude mikroenpresak, baldin eta diru-laguntza, hain zuzen, egindako inbertsioari aplikatzen zaizkion arau erkideak bete ahal izateko eskatu badute; baina 36 hilabetez, asko jota, arau horiek enpresarentzat derrigorrezko direnetik aurrera.

  2. Inbertsioak obra zibila badakar, inbertsioa egiteko beharrezko lursaila eskuratuta eduki beharko dute eskatzaileek.

  3. Dekretu honetako 23.B artikuluan aurreikusitako proiektuei dagokienez, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan ekoitzitako produktuen komertzializazioa negozio-bolumenaren % 60 izan beharko da (merkaturatzearen zenbatekoa edo merkaturatutako negozioaren zifra) inbertsioa egin eta hurrengo zazpi urteetan ondasun higigarrien kasuan, eta hurrengo hamar urteetan, ondasun higiezinen kasuan.

Kapitulu honen barruan sartzen den laguntza eskatu nahi dutenek, dekretu honetako 8. artikuluak zehazten duen dokumentazio orokorra ez ezik, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. Dekretu honetako E eranskinean datorren eskabide-eredua. Webgunean eskuragarri dago: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Zehaztu behar da zuzeneko laguntza eskatu nahi den, edo finantza-kostua txikitzea.

  2. Proiektuaren memoria. Gutxienez, honako informazio hau jaso behar du: egitekoak diren lanen deskribapen xehekatua, aurrekontua, eta lanok zer-nola hobetuko duten enpresaren jardun orokorra diru-laguntza jasoz gero; horrez gain, proiektua ekonomikoki bideragarria dela erakutsi beharko da, eta enpresak ekoizten dituen produktuak badutela irteera normala (7. artikulua) eta inbertsioek ez diotela kalte txar handirik eragingo ingurumenari.

  3. Enpresaren etorkizunerako asmoak eta egoera ekonomikoa frogatzen duen memoria, dekretu honetako 26. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duena. Gainera, enpresaren azken bi urteetako emaitza ekonomikoari eta etorkizuneko hedapenari buruzko datuak sartu beharko dira dokumentuan, hain zuzen, inbertsioa egingo den establezimenduak etorkizunean zein proiekzio izango duen. 300.000 eurotik gorako inbertsiobolumena duten proiektuetarako, memoria horren ordez, inbertsioa abiarazten denetik hasita bost urterako bideragarritasunplana aurkeztu beharko da.

  4. Inbertsioak obra zibil berria eraikitzea badakar, honako beste agiri hauek aurkeztu beharko dira: jabetza-titulua, usufruktua edo errentamendua -betiere, inbertsioa egingo den lursailak mantentzeko obligazioaren epea baino luzeagokoa-, burutze-proiektu zigilatua eta obra-lizentzia eskuratzeko aurkeztutako eskabidea.

  5. Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren lanen kasuan: elkarlan horren kopia, eskritura publikoan erregistratua.

Kapitulu honetako proiektuak baloratzeko, proiektu bakoitzari puntuazio zehatza emango zaio, dekretu honetako 29. artikuluak zehazten duenaren arabera; puntuazio horren arabera kalkulatuko baita zenbateko laguntza eman Puntuazio hori kalkulatzeko, honako irizpide bat edo batzuk hartuko dira kontuan:

  1. Orokorrean, proiektu guztien kasuan:

    1. Plan estrategikoaren arabera, sektore bati edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: 20 puntu gehienez.

    2. Nekazaritzako elikagaigintzan emakume gehiago enplegatzeko helburua daukaten proiektuak, edo emakumeek sustatutako ekimenei laguntzeko proiektuak: 10 puntu gehienez.

    3. Ondorio ekonomiko nahiz sozialei dagokienez, Lurralde Historiko bati baino gehiagori eragingo dioten proiektuak: 15 puntu gehienez.

    4. Bertako lehengaia gehiago erabiltzea eta gehiago baloratzea ekarriko duten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    5. Gazte ekintzaileek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, bai nekazaritzako elikagaien enpresa berria sortzeko, bai aurretik ere baziren proiektuetan belaunaldi aldaketa egiteko: 10 puntu gehienez.

    6. Kudeaketa hobetzeko, ingurumena hobetzeko edo klima aldaketari aurre egiteko proiektuak: 10 puntu gehienez.

    7. Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren inbertsio-proiektuak. Kasu horretan, enpresek ez dute beren izaera juridikoa galdu behar, eta bakoitzak laguntza-eskatzaile eta jasotzaile izan behar du. Hala bada: 10 puntu gehienez.

    8. Laguntza jasoko duen jardunean lan egiten dutenentzat prestakuntza-planak aurreikusten dituzten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    9. Landa Garapen Iraunkorraren Planean landa-herritzat katalogatuta dauden herrietan garatzekoak diren proiektuak: 5 puntu gehienez.

    10. Oinarriko ekoizleak enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, bazkide kopurua ugaritzeko, bertako ekoizpena handitzeko eta antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz: 10 puntu gehienez.

    11. Enpresa nazioartean hedatzeko helburua daukaten proiektuak, edo Autonomia Erkidegotik kanpoko salmentak handitzeko helburua daukatenak: 10 puntu gehienez.

  2. Bereziki, nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzeko proiektuen kasuan:

    1. Partehartzaile gehienak ekoizleak berak diren proiektuak: 10 puntu gehienez.

    2. Ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko helburua daukaten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    3. Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzeko proiektuak: 10 puntu gehienez.

    4. Teknologia eta prozesu zein produktuen garapena tarteko duten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    5. Azpisektoreetako berregituratzeen ondorioz gertatutako inbertsio-proiektuak: 10 puntu gehienez.

  3. Bereziki, merkaturatzeko proiektuen kasuan:

    1. Nagusiki eta zuzenean kideen ekoizpenak merkaturatzen dituzten kooperatiba-proiektuak: 15 puntu.

    2. Bi enpresak edo gehiagok elkarlanean, erakunde juridiko komunen bidez, gauzatutako proiektuak: 10 puntu gehienez.

  4. Bereziki, proiektu aurrera eragileen eta estrategikoen kasuan: Beren bereizgarriak direla-eta, aurrera eragile eta estrategiko jo diren proiektuak: 40 puntu gehienez.

  5. Bereziki, nekazaritzako ustiategietan nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko helburua daukaten proiektuen kasuan:

    1. Nekazaritza-ustiategietako titular diren emakume edo gazteek gauzatutako proiektuak: 10 puntu gehienez.

    2. Zenbait ustiategik elkarrekin landutako eraldatze- eta merkaturatze-proiektuak: 15 puntu gehienez.

    3. Ustiapeneko Ingurumen Kontratua sinatuta daukaten nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten proiektuak: 10 puntu gehienez.

  1. Aurreko artikuluaren xedapenak eta urteroko laguntza-deialdiaren arabera, eta 13. artikuluan jasotakoak kontuan hartuta, proiektu bakoitzari dagozkion puntuak eman ondoren, honenbestekoa izango da proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emango zaion laguntza, bai zuzeneko laguntza bai finantza-kostuaren murrizpena:

    23.A.1, 23.A.3 eta 23.C artikulukoan jasotako inbertsio-proiektuentzako laguntzak:

    15 puntu arte: % 0ko laguntza.

  1. 35 puntu: % 5eko laguntza.

  1. 60 puntu: % 10eko laguntza.

  1. 75 puntu: % 15eko laguntza.

  1. 85 puntu: % 20ko laguntza.

  1. 120 puntu: % 25eko laguntza.

    120 puntu baino gehiago: % 40ko laguntza.

    23.A.2 eta 23.B artikuluan jasotako inbertsio-proiektuentzako laguntzak:

    15 puntu arte: % 0ko laguntza.

  1. 35 puntu: % 5eko laguntza.

  1. 60 puntu: % 10eko laguntza.

  1. 75 puntu: % 15eko laguntza.

  1. 85 puntu: % 20ko laguntza.

  1. 120 puntu: % 25eko laguntza.

    120 puntu baino gehiago: % 30eko laguntza.

    23. artikuluan aurreikusten diren inbertsio-programak, 6.3 artikuluan zehaztutako onuradunek gauzatu dituztenak, inbertsioaren % 20ko diru-laguntza jasoko dute gehienez ere, programa diruz laguntzeko modukoa bada.

  1. Kapitulu honetan nekazaritzako eta elikadurako eta basogintzako produktuen eraldaketan eta merkaturatzean inbertsioak egiteko emango diren laguntzak arautzen dira, laguntza-deialdi honetatik kanpo utzita inbertsio eta gastu horiek soilik arrantzatik datozen produktuak eraldatzeko egiten dituzten proiektuak.

  2. Kapitulu honetan arautzen diren laguntzak emateko, abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Araudiaren 15. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan, hau da, Europako Itunaren 87. eta 88. artikuluak (Kategoriaren araberako salbuespenen araudi orokorrak) nola aplikatu behar diren zehazten duen artikuluari men egin behar zaio.

Honako proiektu hauek daukate aukera kapitulu honetako laguntzak jasotzeko:

A) ERALDAKETA-PROIEKTUAK.

  1. Nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzea:

    1. Nekazaritzako elikagaien katearen integrazioa indartzeko proiektuak, enpresa berari eragingo diotenak, bitartekoen kopurua gutxitzea ekarriko dutenak, hornitzaile eta bezeroekiko harremana sendotzeko proiektuak, eta, batez ere, lehen sektorearen ekoizpenari aurrera eragiten diotenak.

    2. Enpresen dimentsioa eta nazioartekotzea handitzen duten proiektuak, eskaintza -kantitatean nahiz erregulartasunean- hobetuko duten jardueren bidez, eta produktuak EAEz kanpoko merkatuetara edo ordainsari handiagoak lortzen dituzten barne-merkatuetara bideratuz.

    3. Produktuen tipifikazioa edo sailkapena, identifikazioa eta ontziratzea egiteko proiektuak, ontziratu gabeko produktuen salmenta murrizteko, eta, oro har, berezitasuna, eraldatze-lana eta azken balio erantsia handitzen duten proiektuak.

    4. Nekazaritzako elikagaien sektorea berritzeko eta teknologia berriak aplikatzeko proiektuak, hala nola, produktuen, prozesuen eta teknologien diseinua eta garapena. Lehentasuna izango dute teknologia- eta ikerketa-zentroekin elkarlanean diharduten proiektuek.

    5. Ekoizpena modernizatzeko azpisektoreak berregituratzetik sortutako proiektuak, bereziki, soberakinak dituzten ekoizpenetan edo kontsumorako joera negatiboa duten ekoizpenetan.

    6. Oinarriko ekoizpen-sektorea enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, edo kooperatiben eta elkarte-erakundeen arteko batura bultzatzen duten proiektuak; betiere, antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz.

  2. Kudeaketa eta eraldaketa-baldintzak hobetzeko proiektuak:

    1. Enpresaren kudeaketa-kalitatea hobetuko duten proiektuak, baldin eta balio erantsia badakarte eta ez badira derrigorrez gauzatu beharrekoak; esate baterako: kudeaketa-prozesuak hobetzea, familia-oinordekotzako protokoloak ezartzea, elikadura-segurtasuna hobetzea, kalitate-ziurtagiriak lortzea, trazabilitate-sistemak ezartzea eta abar.

    2. Ingurumen-inpaktu txarrak ahalik eta gehien murrizteko proiektuak; hala nola, arazketa-sistemak, isurketak murrizteko proiektuak, energia- eta ur-eraginkortasuna hobetzeko proiektuak, azpiproduktuak eta ontziak birziklatzeko proiektuak, etab.

    3. Lan-arriskuen prebentzioari eragingo dioten hobekuntzak ekarriko dituzten proiektuak, edo araudia erkide berriren bat betetzeko direnak. Kasu honetan, mikroenpresek eginiko proiektuak besterik ez dira diruz lagunduko.

      B) MERKATURATZE-PROIEKTUAK.

    1. Produktu berriak sortu edo merkatu berriak zabalduko dituzten proiektuak gauzatzeko bulego komertzialak irekitzeko helburua daukaten proiektuak, bai eta merkataritza-sareak sortzeko helburua dutenak, produktu-sorta berriak diseinatzea, merkatuak ikertzea, marketing planak egitea, etab.

    2. Nekazaritzako elikagaietan edo industriaren beraren diseinuan eta irudian eginiko inbertsioak; 15.000 euro gehienez ere, eskatzaile eta deialdi bakoitzeko.

    3. Enpresek beren markak eta patenteak garatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuak.

    4. Ekintzaile eta enpresari berrientzat programak garatzeko proiektuak, beren negozioak merkatuan murgiltzeko laguntza teknikoa dutenak, eta/edo merkaturatze-gune partekatuak dituztenak produktuak promozionatzeko.

    5. Kontratuetan, hau da, sektore ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko loturetan, ezarritako eskakizunengatik abian jarri diren proiektuak, ekoizpena kontsumitzailearen nahietara egokitu ahal izateko.

      C) PROIEKTU ESTRATEGIKOAK ETA AURRERA ERAGILEAK.

      Aurrera eragiteko ahalmenagatik Euskal nekazaritza-sektorearentzat estrategikotzat hartzen diren proiektuak; bai nekazaritzako elikagaien barne produktu gordinean daukaten eragin ekonomikoagatik bai enplegua sustatzeko edo landa-ingurua indartzeko daukaten eragin sozialarengatik.

      Proiektu estrategikoak izango dira, besteak beste, hauek: batetik, nekazaritzako elikagaien enpresa aitzindariak Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezartzea, edo eraldatzeko edota merkaturatzeko defizita duten azpisektoreetan, edo hazteko joera duten enpresetan; bestetik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan finkatutako enpresaren baten neurria nabarmen hazteko prozesuak gauzatzea; Euskadiko Autonomia Erkidegoko landa-inguruneetako enpleguan eragina duten proiektuak gauzatzea; edo elikagaien teknologia aitzindariak lortzeko proiektuak gauzatzea.

  1. Honako inbertsio hauek jaso dezakete laguntza:

    1. Orokorrean:

    1. Ondasun higiezinak eraiki edo erostea -lursailak izan ezik- baldin eta inbertsioa zuritzeko makineria eta instalazioak jarriko badira -33.b) artikuluan xedatutakoak izan ezik. Higiezinetan egindako inbertsioei dagokienez eman daitekeen diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa, hain zuzen, inbertsio guztiaren % 70 izango da, lanbide-ordainsariak barne.

    2. Makina eta ekipo berriak erostea, ekipo horiek funtzionatzeko ezinbestekoak diren programa informatikoak barne.

    3. Obra zibila burutzeko beharrezko lanbide-ordainsariak, gauzatze-materialaren obra-proiektuaren zenbatekoaren % 12 gehienez.

    4. Nekazaritzako elikagaien industriarako 31.B.b) artikuluak aurreikusten dituen diseinu-lanak, 15.000 euro gehienez ere eskatzaile eta deialdi bakoitzeko.

    5. Patente eta lizentziak eskuratzea; gehienez ere, inbertsioaren % 10.

    1. Merkaturatze-arloan:

    1. Elkarlan-planak egiten dituzten edo egiten hasita dauden enpresa edo kooperatibek bultzatako merkaturatze-proiektuak, betiere, proiektuon helburua merkaturatze bateratua bada. Nolanahi, jarduera hasi eta ondorengo hiru kanpaina lagun daitezke, gehienez ere.

    2. Ikerketak, merkatu-azterketak, sustapen-kanpainak (publizitate-gastuak salbu) egitea eta bestelako edozein ekintza komertzial abiaraztea behar duten proiektuak, betiere, urteroko deialdi-aginduetan ezartzen diren muga edo moduluen barruan badoaz.

    3. Enpresako eta komertzioko elkarlana eta kudeaketa hobetzeko proiektuak, horniketako eta banaketako logistikari buruzko ikerketen bidez garatu direnak eta merkatu-ikerketako azterketen bidez eginak eta, halaber, marketing-planak; betiere, urteroko deialdi-aginduetan ezartzen diren muga edo moduluen barruan badoaz.

    4. Produktuak hobetu eta kontsumitzaileen gustura egokitzeko inbertsio-proiektuak, edo kanpoko merkatuetako betekizun tekniko eta sanitarioetara egokitzekoak.

    5. Informatika-ekipoak eskuratzeko inbertsio-proiektuak, merkatuak gardenago egin eta ekoizpenaren merkaturatzea errazteko helburuz.

    1. Basogintza-arloan:

      Soilik basogintzako enpresen proiektuak lagunduko dira diruz, eta proiektu horiek basogintzako produktuen balioa handitzea helburu badute. Zura lehengai gisa erabiltzeko inbertsioak, neurri honek babesten dituen inbertsioak, zuraren lehen eraldatzea egiteko izango dira soilik (aldez aurretiko eraldatzeak barne). Honako zehaztapen hauek bete beharko dituzte:

      Aldez aurretiko eraldaketak izango dira: baso-mozketa, garraioa, enborren azala kentzea, enbor-zatitzea, zuraren babes-tratamenduak eta lehortzea, betiere Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko espezieak badira; bai eta lantegietan zerratze industriala egin edo zura desbiribildu baino lehenagoko eragiketak ere.

      Halaber, barne hartuko zuraren lehen eraldaketatik datozen produktuak lortzeko inbertsioak ere; hau da, eraldatze-prozesua enborra zerratzearekin bat hasten duten prozesuen produktuak.

      Neurri horrek babestuko ditu, halaber, azpiproduktuei eta basogintzako hondakinei etekina ateratzen dioten eragiketak, kontuan izan gabe azpiproduktu edo hondakin horiek landa-eremuan edo zura zerratzeko edo desbiribiltzeko merkataritza-establezimenduetan lortzen diren.

    2. Ardogintza-arloan:

      A idatz-zatian xedatutakoez gain, diruz laguntzeko modukoak izango dira egurrezko barrikak ere, baldin eta upeltegiko barrika kopurua handituko badute. Edonola, barrika berriak ekarrita lortu den barrika kopurua ezingo da murriztu diru-laguntza jaso eta hurrengo zazpi urteetan.

  2. Obra zibilari dagokion proiektu-zatian, hauxe izango da diruz laguntzeko moduko inbertsioa, gehienez ere: eraikitako azalera bider modulu bat eta modulua izango da nekazaritzako elikagai-produktuak eraldatzeko edo merkaturatzeko eraikitako higiezinak zenbat metro karratu, bider hainbeste euro.

    Moduluaren zenbatekoa urtero zehaztu behar da aurrekontuko ekitaldi bakoitzean, urteroko deialdi-aginduan bertan.

  3. Makinerian egindako inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantza daitezke, baina soil-soilik finantza-errentamenduaren kontratuan zehazten bada derrigorrezkoa izango dela ondasuna eskuratzea errentamendu-eragiketa bukatzean. Eragiketa horiek aurrez adierazi behar dira eskabidean, eta ondasuna deskribatu, zenbatekoa adierazi eta finantza-entitatearen berri eman. Elikagaien Industriako zuzendariak berak onetsi beharko du eragiketa, onestekotan. Finantza-errentamendutik kanpo geratzen dira higiezinak.

Ez dira diruz lagunduko honako inbertsio edo gastuak:

  1. Lurrak erostea.

  2. Higiezinetan soil-soilik eginiko inbertsioak. Kasu honek salbuespena izango du baldin eta higiezina diru-laguntza jasoko lukeen onuradunaren jabetzako makinaria bertara eramateko bada. Kasu horretan ere, nolanahi, makinaria horrek ezingo du 7 urte baino zaharragoa izan, enpresaren jarduera higiezin berrian ere egiten jarraitzekoa bada; horregatik, justifikatu beharko da egindako inbertsioa egoki datorrela higiezinera eraman beharreko makineriarekin eta egingo den lanarekin.

  3. Espezie eta makineria zein bigarren eskuko ekipoetan egindako inbertsioak. Kasu honetatik kanpo geratuko dira nekazaritza-ustiategi bateko eraldaketa eta komertzializazioari lotutako espezie-inbertsioak, hain zuzen, 31.A.3 artikuluan adierazitako laguntza-multzoan sartzeko modukoak direnak.

  4. Lurrak berriztatzeko edo eskuratzeko inbertsioak.

  5. Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezkatzeko inbertsioak. Salbuespena egingo da baldin eta erositako material berria erabat ezberdina bada kendu den ekipamendu edota makinen aldean, erabiltzen duten teknologia zein errendimenduaren aldetik.

  6. EEEIko I. eranskinean ez dauden produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko egindako inbertsioak.

  7. Enpresak salerostea edo eskuz aldatzea.

  8. Europar Batasunetik kanpo dauden hirugarren herrialdeen produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko egindako inbertsioak.

  9. Dekretu honetako A eranskinean eta B eranskinean adierazitako inbertsioak eta gastuak.

  10. Publizitate-kanpainetako promozio-gastuak.

Kapitulu honetan arautzen den laguntza jaso ahal izateko, eskabidea aurkezteko unean, dekretu honen 6. artikuluak dioena betetzeaz gain, beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte eskatzaileek:

  1. Proiektuak gutxieneko arauak bete behar ditu ingurugiroa, higienea eta animaliaren ongizatearen arloan eta baita dena delako inbertsioei aplikatu dakiekeen erkidegoko arauak ere.

  2. Inbertsioak obra zibil berria badakar, inbertsioa egiteko beharrezko lursaila eduki beharko du.

  3. Dekretu honen 31.B artikuluan jasotako proiektuei dagokienez, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan ekoitzitako produktuen komertzializazioa negozio-bolumenaren % 60 izan beharko da gutxienez (merkaturatzearen zenbatekoa edo merkaturatutako negozioaren zifra) inbertsioa egin eta hurrengo zazpi urteetan ondasun higigarrien kasuan, eta hurrengo hamar urteetan, ondasun higiezinen kasuan.

Kapitulu honen barruan sartzen den laguntza eskatu nahi dutenek, dekretu honetako 8. artikuluak zehazten duen dokumentazio orokorra ez ezik, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. Dekretu honetako E eranskinean datorren eskabide-eredua. Webgunean eskuragarri dago: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Zehaztu behar da zuzeneko laguntza eskatu nahi den, edo finantza-kostua txikitzea.

  2. Proiektuaren memoria. Gutxienez, honako informazio hau jaso behar du: egitekoak diren lanen deskribapen xehekatua, aurrekontua, eta lanok zer-nola hobetuko duten enpresaren jardun orokorra diru-laguntza jasoz gero; horrez gain, proiektua ekonomikoki bideragarria dela erakutsi beharko da, eta enpresak ekoizten dituen produktuak badutela irteera normala (7. artikulua) eta inbertsioek ez diotela kalte txar handirik eragingo ingurumenari.

  3. Enpresaren etorkizunerako asmoak eta egoera ekonomikoa frogatzen duen memoria, dekretu honetako 34. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duena. Gainera, enpresaren azken bi urteetako emaitza ekonomikoari eta etorkizuneko hedapenari buruzko datuak sartu beharko dira dokumentuan, hain zuzen, inbertsioa egingo den establezimenduak etorkizunean zein proiekzio izango duen. 300.000 eurotik gorako inbertsiobolumena duten proiektuetarako, memoria horren ordez, inbertsioa abiarazten denetik hasita bost urterako bideragarritasunplana aurkeztu beharko da.

  4. Inbertsioak obra zibil berria eraikitzea badakar, honako beste agiri hauek aurkeztu beharko dira: jabetza-titulua, usufruktua edo errentamendua -betiere, inbertsioa egingo den lursailak mantentzeko obligazioa bera baino epe luzeagokoa-, burutze-proiektu zigilatua eta obra-lizentzia eskuratzeko aurkeztutako eskabidea.

  5. Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren lanen kasuan: elkarlan horren kopia, eskritura publikoan erregistratua.

Kapitulu honetako proiektuak baloratzeko, proiektu bakoitzari puntuazio zehatza emango zaio; puntuazio horren arabera kalkulatuko baita zenbateko laguntza eman (dekretu honetako 37. artikuluak zehazten du). Puntuazio hori kalkulatzeko, honako irizpide bat edo batzuk hartuko dira kontuan:

  1. Orokorrean, proiektu guztien kasuan:

    1. Plan estrategikoaren arabera, sektore bati edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: 20 puntu gehienez.

    2. Nekazaritzako elikagaigintzan emakume gehiago enplegatzeko helburua daukaten proiektuak, edo emakumeek sustatutako ekimenei laguntzeko proiektuak: 10 puntu gehienez.

    3. Proiektuaren ondorio ekonomiko nahiz sozialak direla-eta, Lurralde Historiko bati baino gehiagori eragingo dioten proiektuak: 15 puntu gehienez.

    4. Bertako lehengaia gehiago erabiltzea eta gehiago baloratzea ekarriko duten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    5. Gazte ekintzaileek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, bai nekazaritzako elikagaien enpresa berria sortzeko, bai aurretik ere baziren proiektuetan belaunaldi aldaketa egiteko: 10 puntu gehienez.

    6. Kudeaketa hobetzeko, ingurumena hobetzeko edo klima aldaketari aurre egiteko proiektuak: 10 puntu gehienez.

    7. Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren inbertsio-proiektuak. Kasu horretan, enpresek ez dute beren izaera juridikoa galdu behar, eta bakoitzak laguntza-eskatzaile eta jasotzaile izan behar du. Hala bada: 10 puntu gehienez.

    8. Laguntza jasoko duen jardunean lan egiten dutenentzat prestakuntza-planak jasotzen dituzten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    9. Landa Garapen Iraunkorraren Planean landa-herritzat katalogatuta dauden herrietan garatzekoak diren proiektuak: 5 puntu gehienez.

    10. Oinarriko ekoizleak enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, bazkide kopurua ugaritzeko, bertako ekoizpena handitzeko eta antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz: 10 puntu gehienez.

    11. Enpresa nazioartean hedatzeko helburua daukaten proiektuak, edo Autonomia Erkidegotik kanpoko salmentak handitzeko helburua daukatenak: 10 puntu gehienez.

  2. Bereziki, nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzeko proiektuen kasuan:

    1. Partehartzaile gehienak ekoizleak berak diren proiektuak: 10 puntu gehienez.

    2. Ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko helburua daukaten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    3. Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzeko proiektuak: 10 puntu gehienez.

    4. Teknologia eta prozesu zein produktuen garapena tarteko duten proiektuak: 10 puntu gehienez.

    5. Azpisektoreetako berregituratzeen ondorioz gertatutako inbertsio-proiektuak: 10 puntu gehienez.

  3. Bereziki, merkaturatzeko proiektuen kasuan:

    1. Nagusiki eta zuzenean kideen ekoizpenak merkaturatzen dituzten kooperatiba-proiektuak: 15 puntu.

    2. Bi enpresak edo gehiagok elkarlanean, erakunde juridiko komunen bidez, gauzatutako proiektuak: 10 puntu gehienez.

  4. Bereziki, proiektu aurrera eragileen eta estrategikoen kasuan: Beren bereizgarriak direla-eta, aurrera eragile eta estrategiko jotzen diren proiektuak: 40 puntu gehienez.

  1. Aurreko artikuluaren xedapenak eta urteroko laguntza-deialdiaren arabera, eta 13. artikuluan jasotakoak kontuan hartuta, proiektu bakoitzari dagozkion puntuak eman ondoren, honenbestekoa izango da proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emango zaion laguntza, bai zuzeneko laguntza bai finantza-kostuaren murrizpena:

    15 puntu arte: % 0ko laguntza.

  1. 35 puntu: % 5eko laguntza.

  1. 60 puntu: % 10eko laguntza.

  1. 75 puntu: % 15eko laguntza.

  1. 85 puntu: % 20ko laguntza.

  1. 120 puntu: % 25eko laguntza.

    120 puntu baino gehiago: % 30eko laguntza.

  1. Kapitulu honek Euskadiko elikagaien industriak eraldatutako eta merkaturatutako elikagaigintza, arrantza eta basogintzako produktuak atzerriko merkatuetan sustatzeko diru-laguntzak arautzen ditu, balio erantsi handiagoa emateko asmoz.

  2. Kapitulu honetan araututako diru-laguntzak Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduan zehaztutakoaren arabera emango dira, (minimis laguntzei EE Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori) (EBAO L 379, 2006ko abenduaren 28koa, 5. orr.).

  1. Kapitulu honi dagokionez, diruz laguntzekoak izango dira honako ekintza hauek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo antolatzen diren nazioarteko azoka edo merkataritza-lehiaketa profesionaletan erakusle gisa parte hartzea, enpresaren merkataritza-jarduerak garatzeko asmoz bere produktuak azoka eta lehiaketetan aurkeztuz erakustoki indibidual edo konpartituak jarriz.

    2. Azoka eta zuzeneko zereginetan bertaratzea, hau da, enpresa eskatzaileak nazioarteko azoka profesionaletera egindako bisitak, edo estatuz kanpoko merkatuetan erosle edo agindutako pertsonei egindako bisitak, merkatu horietan merkataritza-harremanak bideratzeko eta euskal produktuak atzerriko merkatuetan sustatzeko.

    3. Estatuz kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo/eta dastatzeko ekintzak, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak areagotzeko eta bere produktuen esportazioa handiagotzeko.

    4. Ikus-entzunezkoen katalogoak eta materialak, hau da, enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea. Gai horiek atzerriko hizkuntza batean egin beharko dira gutxienez.

  2. Aurreko idatz-zatian aipatutako ekintzak honela egin ahal izango dira:

    1. Bakarka, onuradun bakoitzak.

    2. Lankidetzan.

    3. Merkataritza-akordioen bitartez. Akordio hauek mekataritza-ordezkari eta enpresa baten artean izenpetutako kontratuetan islatuko dira produktuak atzerriko merkatuetan ordezkatzeko eta merkaturatzeko.

  1. Ulertzen da lankidetzako ekintzak direla onuradun independiente diren eta lotuta ez dauden bi enpresek edo entitateek, gutxienez, gauzatutakoak, baldin eta atzerriko merkatuetan batera jokatzeko konpromisoa hartzen badute arriskuak eta kostuak euren gainean hartuz. Ekintza horiek lankidetza-akordio batean oinarrituko dira kontratu baten bitartez edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren ustetan enpresen konpromisoa egiaztatzen duen beste edozein agiriren bitartez.

    Lankidetza-ekintzak puntualak izan daitezke. Izan ere, ekintza zehatz bakar bat izan liteke, edo merkataritza-helburu komun bat bilatzen duen estrategiari erantzuten dion ekintza. Alde horretatik, enpresen arteko konpromiso-lotura maila ezberdinetan gauzatu daiteke.

  2. Diruz laguntzeko moduko lankidetza-ekintzak honela burutu daitezke:

    1. Enpresarteko ekintza sinpleak: lankidetza-ekintzak izanik ere, puntualak direnak.

    2. Esportazio-partzuergoak: Euskal Autonomia Erkidegoan eratutako esportazio-sozietateak, honako baldintzok betetzen dituztenak:

      Nortasun juridiko propioa eta osatzen duten enpresen edo entitateekiko menpetasunik gabekoa izatea.

      Gutxienez hiru enpresek edo entitatek osatua izatea.

      Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenak gutxienez onuradun izatea dekretu honen 6. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

      Bete-beteko kudeatzaile bat izatea.

  1. Honako gastuok diruz lagungarriak izango dira:

    1. Azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusle gisa parte hartzeari dagokionez.

    1. Lurzoruaren alogera.

    2. Erakustokiaren eraikuntza eta apainketa.

    3. Pertsona baten ostatua, lau izarretako hoteletan edo antzekoetan gehienez ere.

    4. Pertsona baten hegazkin-billeteak turista-mailan.

    5. Norbere ibilgailuaren gastuak, hurbileko herri batetara joanez gero.

    6. Beste enpresa batzuekin azoketan eta merkataritza-lehiaketetan batera parte hartzetik datozen gastuak, baldin eta lankidetza-ekintzak ez badira.

    1. Azoketara, zuzeneko zereginetara eta produktuen aurkezpenetara joateari dagokionez:

    1. Pertsona baten ostatua, lau izarretako hoteletan edo antzekoetan gehienez ere.

    2. Pertsona baten hegazkin-billeteak turista-mailan.

    3. Norbere ibilgailuaren gastuak, hurbileko herri batetara joanez gero.

    1. Katalogo eta ikus-entzunezko materialei dagokienez: katalogo, liburuxka, bideo, edo web-orrien lehenengo edizioa, gutxienez atzerriko hizkuntza batean eginda, eta edozein euskarritan, Internet barne.

  2. Ekintza bakoitzaren barruan honako gastu hauek izango dira onargarriak gehienez enpresa onuradun bakoitzeko. Gastuok ez dira bateragarriak izango azoka edo merkataritza-lehiaketa berean:

    1. Azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusle gisa parte hartzeari dagokionez:

      1. Espainiako azoka bakoitzeko: 4.500 euro.

      2. Europako azoka bakoitzeko: 5.500 euro.

      3. Europaz kanpoko azoka bakoitzeko: 7.000 euro.

        Urteko gehienezko zenbatekoa eskatzaile bakoitzeko atal honetako ekintza guztientzat 24.000 eurokoa izango da. Ibilgailuz egindako joan-etorrietan 0,29 euro/km ordainduko da, baina 500 euro gehienez ere.

    2. Azoketara, zuzeneko aurkezpenetara eta produktuen aurkezpenetara joateari dagokionez:

      1. Espainiaren barruko ekintza bakoitzeko: 1.000 euro.

      2. Europako ekintza bakoitzeko: 1.500 euro.

      3. Europaz kanpoko ekintza bakoitzeko: 2.500 euro.

        Urteko gehienezko zenbatekoa eskatzaile bakoitzeko atal honetako ekintza guztientzat 20.000 eurokoa izango da. Ibilgailuz egindako joan-etorrietan 0,29 euro/km ordainduko da, baina 500 euro gehienez ere.

    3. Katalogo eta ikus-entzunezko materialei dagokienez:

      Urteko gehienezko zenbatekoa eskatzaile bakoitzeko atal honetako ekintza guztientzat 12.000 eurokoa izango da.

  3. Dekretu honen 40.2.a) artikuluan aurreikusitako enpresarteko ekintza sinpleen esparruan burututako ekintzen kasuan, aurreko ataleko gastu onargarrien gehienezko mugak % 50ean handituko dira. Ekintza beretarako, bateango ekintzan parte hartzen duten enpresek ezin izango dute diru-laguntzarik eskuratu bakarrean.

    Dekretu honen 40.2.b) artikuluan aurreikusitako esportazio-partzuergoek burututako ekintzen kasuan, aurreko ataleko gastu onargarrien gehienezko mugak esportazio-partzuergoa osatzen duten enpresa-kopuruaren arabera handiagotuko dira, nola eta honela:

    Laupabost enpresek osatutako esportazio-partzuergoa: % 100.

    Sei edo zazpi enpresek osatutako esportazio-partzuergoa: % 150.

    Zortzi enpresek edo gehiagok osatutako esportazio-partzuergoa, % 200.

  4. Dekretu honen 39.2.C artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, merkataritza-akordio baten bitartez gauzatutako ekintzen kasuan, artikulu honen 2. idatz-zatian ezarritako mugak errespetatuko dira baldin eta egiaztatzen bada ordezkariaren merkataritza karteraren bi herenak behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien industriako produktuek osatuta daudela.

    Horrela ez bada, artikulu honen 2. idatz-zatian ezarritako mugak % 50ean txikiagotuko dira.

Honako gastuok ez dira diruz lagungarriak izango:

  1. Azoketan erakusle gisa parte hartzearen ondorioz sortutako partaidetza-gastuak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak erakustokia duen azoketan, edo euskal enpresei azoka-gunea eskaini dieten merkataritza, industria eta nabigazioko ganbera ofizialak, eta atzerriko merkataritzan enpresei laguntzen dieten antzeko erakundeak. Arau honetatik kanpo geratzen dira lehenago aipatutako erakundeei azoka-gunea eskatu duten baina eskatzailearenak ez diren arrazoiengatik eskari-onespena jaso ez duten enpresak. Kasu honetan, emandako laguntza erakustokiaren m²ren benetako kostuari doituko zaio, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailarekin batera parte hartzen duten enpresen kostuari, beti ere dekretu honetan ezarritako mugak gainditu gabe.

  2. Azoketan parte hartzeari dagokionez, azoka beraren hiru ediziotarako laguntza jaso denean, dekretu hau indarrean dagoen bitartean. Nolanahi ere, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko enpresetarako merkataritza eta industri politikarako interes orokorra duten azokak lagungarriak izan daitezke eta alde horretatik dekretu honen 9. artikuluan aurreikusitako urteko deialdiaren aginduan azoka berezi horiek zein diren zehaztuko da.

  3. Zuzeneko zereginetan eta produktuen aurkezpenetan, enpresaren ekintza bat datorrenean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, sektoreko elkarteek, merkataritza, industria eta nabigazioko ganberek edo atzerriko merkataritzan enpresei laguntzen dieten antzeko erakundeek antolatutako beste ekintza batekin.

  4. Zuzeneko zereginetan eta produktuen aurkezpenetan, ekintza gutxienez hiru aldiz egin izan denean merkatu bererako, dekretu hau indarrean dagoen bitarean.

  5. Katalogoetan eta ikus-entzunezko materialei dagokienez merchandising- eta publizitateproduktuak ez dira lagungarriak.

Diru-laguntza eskatzen dutenek, eskabidea egiteko garaian, dekretu honen 7. artikuluan zehaztutakoa betetzeaz gain, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte kapitulu honetan araututako laguntza jaso ahal izateko:

  1. Somatu behar da burutu beharreko ekintzak eragin positiboa izango duela epe laburrera edo ertainera enpresaren merkaturatze-jardueran.

  2. Produktuek benetako merkatua izan behar dute sustapena egin nahi den destinoan.

  3. Enpresak ez badu esportaziorik egin azken hiru urteetan, deialdia egin deneko ekitaldian edo aurrekoetan esportaziorako laguntza-programetan edo antzekoetan parte hartu duela egiaztatu beharko du.

  4. Lankidetzan burututako ekintzen kasuan, 40.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, enpresen arteko lankidetza egiaztatu beharko da.

  5. Beste enpresa batzuekin azoketan eta merkataritza-lehiaketetan batera parte hartu ezkero, lankidetza-ekintzak ez badira, merkataritza-akordioa egiaztatu beharko da.

  6. Merkataritza-ordezkaritzaren bitartez burututako ekintzen kasuan, dekretu honen 39.2.c) artikuluan zehaztutakoaren arabera, enpresaren eta merkataritza-ordezkariaren arteko merkataritza-akordioa egiaztatu beharko da.

Kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntza eskatu nahi dutenek, dekretu honen 8. artikuluan zehaztutako dokumentazio orokorraz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. Eskabidea, dekretu honen E eranskinean aurreikusitako eredua erabiliz. Eredua web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

  2. Gutxienez ere, 43. artikuluan ezarritako baldintzak zehazki justifikatzen dituen memoria.

  3. Dekretu honen 39.1.a) artikuluan aurreikusitako ekintzaren kasuan, aurreko paragrafoan aipatutako justifikazio-memoriarekin batera joan nahi den azoka-aukeraren justifikazioa aurkeztu beharko da, diruz laguntzekoa den azokan edo lehiaketan erakusle gisa parte hartzeko egindako inskripzio-eskabidearen kopia eta aurreikusitako gastuaren kostua.

  4. Dekretu honen 39.1.b) eta 39.1.c) artikuluan aurreikusitako ekintzaren kasuan, artikulu honen b) paragrafoan aipatutako justifikazio-memoriarekin batera aurkezpen edo misioaren helburuak zehazki jasotzen dituen memoria, merkatu-aukeraren arrazoiak, bisita-programa, bisitatzekoak diren erosle edo preskriptoreen zerrenda eta aurreikusitako kostuak aurkeztu beharko dira.

  5. Dekretu honen 39.1.d) artikuluan aurreikusitako ekintzaren kasuan, artikulu honen b) paragrafoan aipatutako justifikazio-memoriarekin batera enpresak dagoeneko eskueran dituen eta geroan burutu nahi dituen sustapen-materialak zehazten dituen memoria, material horiekin lortu nahi diren helburuak eta aurreikusitako kostuak aurkeztu beharko dira.

  6. Lankidetzan burututako ekintzen kasuan, dekretu honen 40.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera, enpresen arteko kontratua edo konpromisoa argiro egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  7. Beste enpresa batzuekin azoketan eta merkataritza-lehiaketetan batera parte hartu ezkero, lankidetza-ekintzak ez badira, merkataritza-akordioa argiro egiaztatzen duen agiria eta aurreikusitako gastuen aurrekontua.

  8. Hala badagokio, esportazioari laguntzeko programetan edo antzekoetan partu hartu izana egiaztatzen duen agiria.

  9. Merkataritza-ordezkaritzaren bitartez burututako ekintzen kasuan, merkataritza-akordioa argiro egiaztatzen duen agiria eta aurreikusitako gastuen aurrekontua.

Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazioa balorazio baten bitartez zehaztuko da eta puntuazio horren arabera diru-laguntza kalkulatuko da dekretu honen 46. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz. Bada, kapitulu honetan jasotako ekintzak baloratzerakoan honako irizpide objektibo guzti hauek hartuko dira kontuan:

  1. Sustatzekoak diren produktuei merkatu berriak irekitzen dizkioten ekintzak: gehienez 40 puntu.

  2. Sustatzekoak diren produktuei dagokienez dagoeneko irekita dituzten merkatuetan gehiago sartzea ahalbidetzen duten ekintzak: gehienez 20 puntu.

  3. Bertako lehengaiez (% 75) egindako produktuak sustatzeko ekintzak: gehienez 20 puntu.

  4. Enpresaren merkataritza-egitura handiagotzeko ekintzak: gehienez 20 puntu.

  5. Ekintzaile gazteek (40 urtetik beherakoak) enpresa berri bat ezagutarazteko edo dagoeneko abian dauden proiektuei jarraipen generazionala emateko burututako ekintzak: gehienez 10 puntu.

  6. Merkataritza-zuzendaritza emakumeen eskuetan duten enpresek burututako ekintzak: gehienez 10 puntu.

  7. D eranskinean lehentasunezkotzat jotako herrietan burututako ekintzak: gehienez 10 puntu.

  8. Ekoizleen kooperatibek burututako ekintzak: gehienez 15 puntu.

  1. Aurreko artikuluan eta urteko deialdiaren aginduan zehaztutakoa aplikatuz proiektu bakoitzak lortutako balorazioen arabera, 12. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean proiektu bakoitzari eman beharreko zuzeneko diru-laguntza honela gauzatuko da:

    0 eta 10 bitartean: Laguntza: % 0.

    11 eta 25 puntu bitartean: Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 15eko zuzeneko diru-laguntza.

    26 eta 45 puntu bitartean: Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 20ko zuzeneko diru-laguntza.

    46 eta 60 puntu bitartean: Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30eko zuzeneko diru-laguntza.

    61 eta 80 puntu bitartean: Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 40ko zuzeneko diru-laguntza.

    80 puntutik gora: Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50eko zuzeneko diru-laguntza.

  2. Enpresarteko ekintza sinpleek burututako ekintzen kasuan, 40.2.a) artikuluan aurreikusitakoak, diru-laguntza-portzentajea % 10ean igoko da, eta, esportazio-partzuergoek burututako ekintzen kasuan diru-laguntza-portzentajea % 20an igoko da. Bi kasuetan gehienezko laguntza-portzentajea % 50ekoa izango da.

    47 artikulua. Gastuen egiaztapena.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntza lortu eta ekintzak banaka edo lankidetzan egiten dituzten pertsonek, 39.2.a) eta 39.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu honetan zehaztutakoari jarraiki gastua egiaztatzen duten agiri guztiez gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    1. Diruz laguntzeko moduko jarduera bakoitzean burututako ekintzen azalpen-memoria.

    2. Dekretu honen 39.1.a) artikuluan aurreikusitako ekintza burutu dela honela egiaztatu beharko da:

      Hegazkin-billetea eta ontziratzeko txartelaren ordezkagiria.

      Hoteleko egonaldiaren faktura eta horren ordainketaren egiaztagiria.

      Hala badagokio, ibilgailuz egindako joan-etorrien egiaztagiriak eta autopistako tiketak.

      Lurzoruaren alokairuaren eta erakustokiaren eraikuntza eta apainketaren fakturak, eta horien ordainketaren egiaztagiria.

      Erakustokiaren argazkia, enpresaren edo lankidetzan aritu diren enpresen logotipoa erakutsiz.

      39.1.b) eta 39.1.c) artikuluan aurreikusitako ekintzen kasuan:

      Hegazkin-billetea eta ontziratzeko txartelaren ordezkagiria.

      Hoteleko egonaldiaren faktura eta horren ordainketaren egiaztagiria.

      Hala badagokio, ibilgailuz egindako joan-etorrien egiaztagiriak eta autopistako tiketak.

      Enpresek euren produktuak aurkezteko erabilitako areto, lokal eta abarren alogera-fakturak eta horien ordainketaren egiaztagiria.

      Negozio-bileretarako lokalen alogera-fakturak eta horien ordainketaren egiaztagiriak.

      Erreferentziako ekintza burutu dela nabarmen erakusten duten argazkiak edo ikus-entzunezko gaiak.

    1. Dekretu honen 39.1.d) artikuluan aurreikusitako ekintzaren kasuan:

      Dibulgazio eta sustapenerako materialaren kostuaren faktura eta horren ordainketaren egiaztagiria.

      Diruz lagundutako ekintzaren helburu den dibulgazio-gai bakoitzaren ale bat.

  2. Kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntza lortu eta ekintzak merkataritza-akordio baten bitartez burutzen dituzten pertsonek, 39.2.c) artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu honen 16. artikuluan zehaztutako gastua egiaztatzen duten agiri guztiez gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    1. Ordezkariak burututako ekintzen azalpen-memoria, bertan agerian utziz enpresak erreferentziako ekintzan parte hartu duela.

    2. Enpresak erreferentziako ekintzan parte hartu duela nabarmen erakusten duten argazkiak, gai dokumentalak edo ikus-entzunezko materiala.

    3. Merkataritza-ordezkaritzaren gastuen faktura, enpresak ekintza bakoitzean parte hartzen duen portzentajearen heinean.

  3. Euroa ez den monetan dauden frogagirien kasuan, zenbatekoak (eurotan) ordainketaegiaztagiria egin zeneko egunean zegoen truke-tasaren arabera kalkulatuko dira.

  4. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izango dira.

  5. Diruz laguntzeko moduko gastuak deialdi bakoitzaren ekitaldian zehar burututako ekintza edo jarduerei egokitu beharko zaizkie.

  1. edo III. kapituluak aplikatuz emandako diru-laguntzak metagarriak izango dira IV. kapitulua aplikatzearen ondorioz emandakoekin, beti ere metaketak ez baditu gainditzen Batzordearen abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluan aurreikusitako laguntzen gehienezko intentsitateak, EE Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa, (Kategorien araberako salbuespenei buruzko erregelamendu orokorra). Erregelamendu horrek zenbait laguntza merkatu batuarekin bateragarri deklaratzen ditu.

prozedurak.

Dekretu hau indarrean sartu aurretik hasitako espedienteekin lotutako administrazio-prozedura guztiek, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuentzako laguntza-programa ezarri zuen (Egoki programa) abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren, nekazaritzako elikagaien industriek beraien produktuen kalitatea hobetzeko laguntzei buruzko irailaren 9ko 209/2003 Dekretuaren eta nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzko urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren babesean, euren tramitazioari jarraituko diote horien babespean guztiz amaitu arte.

Indarrik gabe utzi dira honako xedapen hauek:

  1. 298/2000 Dekretua, abenduaren 26koa, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuetarako laguntza-programa ezarri duena (Egoki programa).

  2. 209/2003 Dekretua, irailaren 9koa; beraren bidez nekazaritzako elikagaien industrientzako laguntzak ezarri ziren, euren produktuen kalitatea hobetu dezaten (Ekin programa).

  3. 258/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzkoa.

  4. Dekretu honetan ezarritakoaren aurka egiten duten edo honekin kontraesanean dauden bestelako xedapenak, maila berekoak zein txikiagokoak.

Lehenengoa. Diferitutako indarraldia.

  1. kapitulua aplikatuz Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura Estatuaren laguntza gisa bakarrean finantzatutako diru-laguntzak ematea, Europar Erkidegoaren 2007-2013 Nekazaritza eta Basogintzarako Egitura Laguntzei buruzko Artezpideetan zehaztutakoaren arabera, bertan behera geratuko da eta ezin izango dira laguntzarik eman laguntzok Europako Batzordearen erabaki bidez onartu arte.

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak agindu baten bidez argitaratuko du Europako Batzordeak Estatuaren laguntza-erregimena onartzeko hartzen duen erabakiaren eragin-data.

    Bigarrena. Garatzeko ahalmena.

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari ahalmena ematen zaio bere eskumenen baitan, dekretu honetan zehaztutakoa aplikatu eta garatu ahal izateko beharrezko xedapenak emateko, bai eta xedapen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana (2007-2013) dela-eta Erkidegoaren arautegian edo erabakietan gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko ere dagozkion egokitzapenak eta aldaketa teknikoak egiten.

    Hirugarrena. Errekurtsoak.

    Dekretu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian dekretu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabete igaro aurretik, Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1b) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

    Laugarrena. Indarrean sartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 7an.

    Lehendakaria,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

    GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO.

    A ERANSKINAK

    BERARIAZKO KANPO-UZTEAK

    Honako hauek inbertsiotarako laguntzetatik kanpo geratzen dira:

    1. Merkatu antolakunde bateratuen arabera dauden ekoizpen-murriztapenak edo laguntza-mugaketak hausten dituzten laguntzak, 2007-2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren esparruan ezarritako salbuespen eta bermeekin, eta, hala badagokio, Nekazaritza Egitura eta Landa Garapenerako Batzordeak kudeaketa-batzordea den aldetik zehazten dituen laguntzak.

    2. Mahastizaintza-ardogintzako sektorean, mahaiko ardoari buruzko inbertsioak eta upelategiko barriken berriztapena kanpoan geratuko dira.

    3. Zerri, behi eta ardi-aziendaren hilketarekin lotutako inbertsioak baldin eta hilketa-ahalmena handitzeko bide ematen badute.

    4. Fruituen eta barazkien sektorean, fruta eta barazkiekoizleen erakundeek abiarazitako merkataritzan aukera daitezkeen inbertsioei buruzko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 6. ataleko 5. artikuluan aurreikusitako salbuespenak aplikatuko dira. Aurkeztutako inbertsioa 200.000 eurotik beherakoa bada, fruituen eta barazkien Merkatu Antolakunde Bateratuaren esparruan bakarrik finantzatu ahal izango da.

    5. Esnesektorean, ezin izango da laguntzarik eman esnearen imitazioko produktuak lortzera bideratutako inbertsioetarako.

    6. Aurrez prestatutako edo zuzenean kontsumitzeko prestatutako janarien sektorearen kasuan, kolektibitateentzako janaria prestatzeko edo/eta banatzeko inbertsioak.

    7. Basogintza-arloko inbertsioei dagokienez, baztertu egin dira inbertsioetarako laguntza hauek: Esku-erremintak, esaterako, motozerrak eta antzekoak; egurra ateratzeko garabi-besoa finkoa ez duten ibilgailuak; bai eta basogintzako ibilgailuen erreformak ere, adibidez, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioiak edo bestelako elementu autopropultsatuak.

    8. Ez dira diruz lagunduko soilik arrantzako produktuak eraldatzera edo merkaturatzera bideratutako inbertsioak.

      B. ERANSKINA

      ORO HAR, DIRUZ LAGUN EZIN DAITEZKEEN INBERTSIOAK

    1. Helburuan txikizkako merkataritzara zuzendutako inbertsioak, ekoizleen edo hauekin lotura duten erakundeen organizazioak egindako merkaturatzea izan ezik, beren kideen produktuak edo kideak ez diren beste ekoizleenak.

    2. Izoztutako edo ultraizoztutako produktuentzako hozteko biltegiratzeei dagozkienak, haien biltegiratzegaitasunak dagozkien eraldatzeinstalazioen ekoizpengaitasunarekin bat baldin badatoz izan ezik.

    3. Erabilitako makineria eta ekipamenduondasunak erostea.

    4. Garraio-elementuak, eraldaketa-prozesuei erabat lotuta eta establezimenduaren barrukoak direnak salbu. Basogintza-ateratzekoak kanpo daude A eranskinean jasotako salbuespenekin.

    5. Aurrekoen birjarpena baizik ez direnak, betiere, erosketa berria aurrekoen desberdinak diren inbertsioekin egin ez bada, dela erabilitako teknologiagatik, dela etekinagatik.

    6. Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.

    7. Edertzeko obrak, alojamendua eta jolas-ekipamenduak (lorezaintza, taberna eta antzekoak). Alabaina, helburu pedagogikoekin edo komertzialekin aurreikusitako gastuak finantza daitezke (proiekzio-aretoa, dastatze-aretoak eta horrelakoak).

    8. Industria-jarduerari zuzenean loturik ez dagoen urbanizazioa.

    9. Bulegoko altzariak. No tienen esa consideración las instalaciones telefónicas, equipos ofimáticos, siempre que su período de amortización alcance los 7 años, así como los ordenadores, incluidos los programas informáticos, siempre que su período de amortización alcance los 5 años. Hitzaldi-aretoetako eta laborategietako ekipamendua erostea onartzen da.

    10. Normalean 7 urtetik beherako zikloetan amortiza daitekeen materiala erostea (botilak, enbalajeak, laborategiko material suntsigarria eta antzekoak). Era berean, ez dute laguntzarik jasoko kontabilitatean gastu gisa agertzen diren inbertsioek.

    11. Konpontze- eta mantentze-lanak.

    12. Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ) eta bestelako tasak eta zergak.

      C. ERANSKINA

      EEEIREN I. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN ZERRENDA

      1957ko martxoaren 25eko EEEIren 32-38 artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, nekazaritzako produktutzat hartzen dira lurreko, abeltzaintzako eta arrantzako produktuak, bai eta haiekin lotura zuzena duten lehen eraldaketako produktuak ere. I. eranskinean daude jasota, eta jarraian zehaztu dira:

      Bruselako nomenklaturako partidak Produktuen izendapena

    1. KAPITULUA Animalia bizidunak.

    2. KAPITULUA Okelak eta barrukiak.

    3. KAPITULUA Arraina, krustazeoak eta moluskuak.

    4. KAPITULUA Esnea eta esnekiak; hegazti-arrautzak; ezti naturala.

      5. KAPITULUA

      04

      15

      Animalien tripaki, maskuriak eta urdailak (arrainenak ez direnak), osorik edo puskatan.

      Bestelako partidetan sartu edo azaldu ez diren animalien produktuak, 1. eta 3. kapituluko animalia hilak, gizakontsumorako balio ez dutenak.

    1. KAPITULUA Landare bizidunak eta lorezaintzako produktuak

    2. KAPITULUA Lekaleak, landareak, elikadurarako sustrai eta tuberkuluak.

    3. KAPITULUA Fruitu jateko onak; garrazkien edo meloien azalak

    4. KAPITULUA Kafea, tea eta ongailuak, mate belarra (09.03 partida) izan ezik.

    5. KAPITULUA Laboreak

    6. KAPITULUA Produktu ehotuak; malta; almidoiak eta fekulak; glutena; inulina

    7. KAPITULUA Hazi eta fruitu oliotarakoak; bestelako aleak, haziak eta fruituak; industriako eta medikuntzako landareak; lastoa eta bazkak

      13. KAPITULUA

      ex 13.03

      Pektina.

      15. KAPITULUA

      01

      02

      03

      04

      07

      12

      13

      17

      Zerri-gantza, bestelako zerri-koipeak eta etxeko hegaztien gantzak, sakatuak edo urtuak.

      Bilgorrak (behi, ardi eta ahuntzaziendenak), landu gabe edo urtuta, «lehen urinak» izeneko bilgorrak barne.

      Zerri-gantzetik ateratako estearina; oleoestearina; zerri-gantzarekin egindako olioa eta emultsionatu gabeko oleomargarina, bere horretan eta prestatu gabe.

      Arrainaren eta itsasoko ugaztunen gantza eta olioak, baita finduak ere.

      Landare-olio finkoak, meheak edo lodiak, findu gabeak nahiz findu edo araztuak.

      Animalien edo landareen gantz eta olio hidrogenatuak, baita finduak ere, baina geroko prestaketarik gabeak.

      Margarina, txerri-gantzaren ordezkoak eta jateko onak diren bestelako koipe prestatuak.

      Koipedun gaiak eta animalien edo landareen ezkoak eraldatzearen ondoriozko hondakinak.

    1. KAPITULUA Okelazko, arrainezko, oskoldunezko eta soinberazko prestakinak.

      17. KAPITULUA

      01

      02

      03

      05

      Erremolatxatik edo beterrabatik eta kanaberatik ateratako azukrea, gotor dagoela

      Bestelako azukreak; ziropak; eztiaren ordezkoak, baita ezti naturala dutenak ere; karamelu egindako azukre eta melazak

      Melazak, baita koloregabetuak ere

      Azukre, ziropa, eta melaza urrindatuak edo koloratuak (banilladun edo banillinadun azukrea ere bai), azukrea, asko nahiz gutxi, gehitu zaien fruitu-zukuak izan ezik

      18. KAPITULUA

      01

      02

      Kakao-alea, osoa edo zatitua, txigortu gabea nahiz txigortua.

      Kakaoaren oskol, azal, mintz eta hondakinak

    1. KAPITULUA Barazkiz, egoskariz, fruituz eta bestelako landarez edo landare-atalez prestaturiko jakiak

      22. KAPITULUA

      04

      05

      07

      ex 22,08

      ex 22,09

      10

      Hein batean irakindako mahatsmuztioa, baita alkoholik gabe «etendakoa» ere.

      Mahatsardoak; alkoholarekin «etendako» mahatsmuztioa (baita mistelak ere).

      Sagardoa, udareardoa, eztiura eta irakindako beste edari batzuk.

      Etil-alkohola, desnaturalizatua edo desnaturalizatu gabea, edozein graduaziokoa, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatutako nekazaritza-produktuetatik lortua, pattarrak, likoreak eta gainerako edari biziak salbuetsita; edariak fabrikatzeko alkohol-prestakin konposatuak («aterakin kontzentratu» direlakoak).

      Ozpina eta ordezko jangarriak

    1. KAPITULUA Elikagai-industrietako hondarrak eta hondakinak; animalientzako janari prestatuak.

      24. KAPITULUA

      01

      Tabako-orri gordina; tabako-hondakinak.

      45. KAPITULUA

      01

      Artelazki gordina eta artelazkiaren hondakinak; artelazki xehatua, pikorkatua edo hauts egina.

      54. KAPITULUA

      01

      Liho gordina, uretan beratua, ezpatatua, txarrantxatua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta liho-hondakinak (litsak ere bai).

      57. KAPITULUA

      01

      Kalamua (cannabis sativa) hostoetan, uretan beratua, mazatua, txarrantxatua (orraztua) edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta kalamuhondarrak (baita lihazkiak ere).

      D ERANSKINA

      LEHENTASUNA DUTEN HERRIALDEEN ZERRENDA IV. KAPITULUKO EKINTZEI DAGOKIENEZ

      Herrialdea

      Alemania

      Belgika

      Brasil

      Kanada

      Txina

      Danimarka

      Ameriketako Estatu Batuak

      Frantzia

      Holanda

      Irlanda

      Italia

      Japonia

      Mexiko

      Erresuma Batua

      Suedia

      Suitza