Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

146/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 4937
  • Xedapen-zk.: 146
  • Xedapen-data: 2008/07/29
  • Argitaratze-data: 2008/08/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren bakarreko eskumenekoak diren elkarteen araubide juridikoa ezartzea eta Elkartegintza sustatzea, elkarteen gizarte-balioa aldarrikatuz eta horiek onura publikokotzat aitortzearen nondik norakoak arautuz.

Aipatutako Legeak onura publikoko elkartearen definizio berria eta zehatza ezarri du, aitorpen hori justifikatzen duten balioak berariaz aipatuz. Gainera, erakunde bat onura publikokotzat jotzeko erabili behar diren interes orokorreko helburuak zabal deskribatzen ditu. Elkarte horien betebeharrak ere zehatz azaltzen ditu, lehengo legean, Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legean alegia, gai hori oso gutxi aipatu baitzen, ez eta arau bidez garatu ere.

Erregelamendu honen bidez, segurtasun juridiko handiagoa eman nahi zaie eta onura publikokotzat joak izan nahi duten elkarteek Babesletzarekin duten harremana argitu, bai eta onura publikokotzat jo ondoren dituzten betebeharrak azaldu ere.

Erregelamenduak lau kapitulu ditu. I. kapituluan, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzaren izaera, funtzioak eta antolamendua daude araututa. Babesletza irudi berria da elkarteen arloan, eta ekainaren 22ko 7/2007 Legean ezarrita dago.

  1. kapituluan, onura publikokotzat jotzeko prozedura xedatzen da, eskabidearekin batera zein dokumentazio aurkeztu behar den zehaztuz eta prozedura honi bukaera emateko dauden moduak argi arautuz.

  2. kapitulua onura publikoko elkarteen eta Babesletzaren arteko harremanez ari da, zehatzago Babesletzaren aurrean kontuak eman beharraz. Babesletzak, bere aldetik, jarraipen-lana egin beharko du ikusteko ba ote dirauten onura publikokotzat jotzeko arrazoiek, edo, hala badagokio, elkarte horiek dituzten eginkizunak bete gabe geratzen ote diren.

    Azkenean, IV. kapitulua onura publikoa ezeztatzeko prozedura arautzeko da, argi adieraziz zein kasutan gertatzen den ezeztapen hori, eta kontu handiz errespetatuz eraginpeko elkarteari aurretiaz entzuna izateko printzipioa, kontuan harturik nolako kaltea eragiten dion elkarteari prozedura horrek.

    Ondorioz, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen Azken Xedapenetatik lehena garatuz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko uztailaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. – Babesletzak baliabide pertsonalak eta materialak izango ditu dagozkion funtzioak betetzeko, baliabide informatiko eta telematikoak batez ere, onura publikoko elkarteek sortzen dituzten agirien bolumen eta garrantziaren araberakoak.

Dekretu hau indarrean jarri baino lehen hasitako espedienteak Erregelamendu honetan ezarritako xedapenen arabera izapidetu eta ebatziko dira.

Indargabetuta geratuko dira maila bereko edo beheragoko arau guztiak, Dekretu honetan ezarritakoaren aurka daudenean.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari eskumena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren xedapenak hartzeko eta, bereziki, elkarteen onura publikoa aitortu eta ezeztatzeko prozedurak honako honetara egokitzeko: EAEko Administrazioak bere jardueraren garapenean eta herritarrekiko eta gainerako herri administrazioekiko harremanetan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeari buruzko arautegira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCΑRRAGA RODERO.

  1. – Erregelamendu honen helburua Onura Publikoko Elkarteen Babesletza arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. – Arautze-lan honetarako, honako gai hauek zehaztu behar izan dira: Babesletzaren funtzioak eta antolamendua; elkarteen onura publikoa aitortu eta ezeztatzeko prozedura; eta onura publikoko elkarteen eta Babesletzaren arteko harremanak.

Babesletza administrazio-organo bat da, onura publikoko elkarteei aholkularitza, laguntza-teknikoa eta jarraipena ematen diena. Elkarte horiek dituzten eginkizunak betetzeko lana erraztea eta sustatzea du helburutzat, bai eta onura publikoa aitortzeko orduan erabili ziren betebeharrek berean dihardutela ziurtatzea ere.

  1. – Babesletzak administrazio-izaera dauka eta zerbitzu publikoa da nola onura publikoa duten elkarteentzat, hala horrelako elkarteekin harremanetan jardun nahi duten pertsona eta erakunde publiko eta pribatuentzat.

  2. – Babesletza doakoa da eta, beraz, zerbitzuak ematearen truke ez da inolako administrazio-tasarik sortuko.

  3. – Babesletzak batasuna du Euskal Autonomia Erkidego osorako.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari atxikita dago Babesletza.

  1. – Babesletzak ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 46.2 artikuluak esleitzen dizkion funtzioak beteko ditu, bai eta beste lege edo araudi batzuek esleitzen dizkiotenak ere.

  2. – Onura publikoko elkarteek diharduten sektoreetan eskumenak dituzten sailek laguntza eman beharko diote Babesletzari, berak halakorik eskatzen badie.

  1. – Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. Gaia dela-eta dagokien sailburuekin batera Jaurlaritzaren Kontseiluari proposatzen dio elkarte baten onura publikoa aitortzeko dekretu-proiektua, bai eta, hala badagokio, onura publikoa ezeztatzekoa ere.

    2. Jaurlaritzaren Kontseiluari onura publikoko elkarteen arloko xedapen orokorretarako proposamenak aurkeztea.

    3. Agindu bidez, onura publikoa aitortzeko eskariak ezesten ditu.

  2. – Babesletzako arduradunak onura publikoa aitortu eta ezeztatzeko espedienteak aztertzen ditu, eta iritzi-txosten tekniko bat egiten du, eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariari bidaltzen dio. Orobat, arauak interpretatzeko irizpide bateratuak ezartzen ditu eta Babesletzako langileen artean jarduera-irizpideak banatzen ditu.

  3. – Babesletzari dagozkion gainerako funtzioak, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak gauzatuko ditu.

  1. – Elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, Babesletzari eskari bat eginez hasiko da. Eskari hori behar bezala sinatu beharko du elkarteko lehendakariak, eta hor elkartearen izena eta gainerako erregistro-datuak adierazi beharko dira.

  2. – Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

    1. Onura publikoa aitortzeko adierazpena eska dezakeen elkartearen organoak hartutako erabakiari buruz idazkariak emandako akta edo ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia jaso duena, bertaratutakoen ehunekoa eta bozketaren emaitza adierazita. Erabaki horretan justifikatuta egon beharko dira onura publikoa aitortzeko dauden arrazoiak, bilatzen diren helburuak eta aurrera eraman diren jarduerak kontuan harturik.

    2. Aipatutako elkarteak gutxienez azken hiru urtean egin dituenen memoria, estatutuetan agertzen diren helburuak benetan bete ohi dituela egiaztatzeko.

    3. Bukatutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetako urteko kontuak; honako hauek jasoko dira bertan: balantzea, emaitzen kontua eta memoria ekonomikoa.

    4. Dagokion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, egiaztatzeko erakundeak beteta dituela dagozkion zerga-betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere.

    5. Hala badagokio, izen handiko erakunde publikoen edo pribatuen atxikipenak edo aldeko txostenak, eskaria babesten dutenak.

  3. – Jardueren Memorian honako hauek zehaztuko dira:

    1. Elkarteak dituen bazkide fisiko nahiz juridikoen kopurua.

    2. Memoriak aipatzen dituen garaian aurrera eramandako jarduerak eta emandako zerbitzuak, baldin eta elkarteko bazkideei barik hirugarrenei on egiteko izan badira nagusiki.

    3. Aurrera eramandako jarduerak bete nahi diren interes orokorreko helburuei egokituta daudela egiaztatzea.

    4. Elkarteak ematen dituen jardueren edo zerbitzuen onuradunen edo erabiltzaileen kopurua, eta halakotzat joak izateko bete behar dituzten baldintzak.

    5. Elkarteak dituen giza baliabideak, bereziki adierazita elkarteak lan- edo zerbitzu-harremanen bidez kontratatutakoak, bazkideak diren edo ez aipatuz.

    6. Elkarteak dituen bitarteko materialak edo baliabideak, bereziki adierazita jasotako edo hitzemandako laguntza edo diru-laguntza publikoak, eta nola aplikatuko diren, bai eta estatutuetan jasotako helburuak beteko direla bermatzeko dituen antolamendu-moduak ere.

    7. Gobernu-organoko kideek jasotzen dituzten ordainsariak, hain zuzen ere, organo horretako kide izateagatik dagozkien funtzioez besteko zerbitzuak egiteagatik ematen zaizkienak.

  4. – Baldin eta diru-laguntzen eskabidea behar bezala beteta ez badago edo artikulu honetan eskatutako agiriak falta baditu, Babesletzako arduradunak elkarte eskatzaileari hamar eguneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta zera ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

  1. – Behin eskabidea aurkeztu, eta hala badagokio, zuzendu ondoren, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak ofizioz erabakiko du behar beste instrukzio-egintza edo proba egitea edo behar beste txosten eskatzea, espedientea ahalik eta ondoen zehaztu, ezagutarazi eta ebazteko asmoz.

  2. – Zehatz esanda, txostenak eskatu ahal izango dizkie gai horretan eskumena duten Jaurlaritzako sailei, eta txosten horiek hamabost eguneko epean egin beharko dira.

  3. – Erabaki ahal izango da, orobat, jendaurreko informazioaldi bat egitea, eskabidea Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, interesatu guztiek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten, hamabost eguneko epean.

  4. – Nolanahi ere, espediente horiek ebatzi eta jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpen adierazirik ematen ez bada, eskaria ezetsitzat joko da.

  1. – Prozeduraren instrukzioa bukaturik, egiaztatuta geratzen bada legez ezarritako baldintzak bete direla eta dagokien sailek elkarteak dituen helburuez eta aurrera eraman dituen jarduerez duten iritziaren arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, dagokien sailburuekin batera, proposatuko dio Jaurlaritzaren Kontseiluari elkarte baten onura publikoa aitortzeko dekretu-proiektua.

  2. – Behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz gero elkarte baten onura publikoa aitortzeko Dekretua, Babesletzak horren kopia konpultsatu bat bidaliko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiari.

  3. – Egiaztatutzat jotzen ez bada legez ezarritako baldintzak bete direla edo dagokien sailek ez badituzte begi onez ikusten elkarteak dituen helburuak eta aurrera eramaten dituen jarduerak, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak ebazpen-proposamen bat idatziko du, ezesteko, eta ebazpen-proposamen hori, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren irizpenean jarri aurretik, elkarte interesatuari jakinaraziko zaio, eta hamabost eguneko epea emango, nahi beste alegazio edo agiri aurkezteko.

  4. – Aurkeztutako alegazioak eta agiriak ikusirik, ez aitortzeko irizpideari eusten bazaio, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak Agindu bidez ebatziko du eskaria ezestea, eta horren berri emango zaio elkarte interesatuari.

  1. – Federazioak, konfederazioak eta elkarte-batasunak onura publikokotzat jo ahal izango dira, baldin eta dituzten helburuak eta aurrera eramaten dituzten jarduerak interes orokorrekoak badira edo denon ongia lortzen laguntzen badute, osatzen dituzten elkarteek zein helburu edo jarduera dituzten kontuan hartu gabe.

  2. – Hala bada, erakunde horiei aplikatuko zaizkie onura publikoa aitortzeko eskatzen duten elkarteentzat Erregelamendu honetan ezarritako betebeharrak eta prozedura.

Onura publikoko elkarteen ekonomia-ekitaldia beren estatutuetan ezarritakoa izango da eta berariazko aipamenik egon ezean urte naturala izango da.

Onura publikoko elkarteen kontularitza-jarduerak Kontularitzako Plan Orokorreko arauei eutsiko die, irabazi asmorik gabeko erakundeei dagokienez.

Merkataritza Kodearekin bat etorriz, urteko diru-kontuen barruan honako hauek sartuko dira: Balantzea, galeren eta irabazien Kontua eta Memoria. Dokumentu horiek halako batasun bat osatzen dute.

  1. – Onura publikoko elkarteen ardurapean egongo da Inbentario eta Urteko Diru-kontuen Liburua, bai eta Aurrekontu-liburua, Akta-liburua eta Eguneko Liburua ere. Halaber, beste liburu osagarri batzuk ere hartuko dituzte euren ardurapean, beharrezko jotzen badute, erabiltzen duten kontabilitateko sistemaren arabera.

  2. – Inbentarioen Liburua eta Urteko Diru-kontuen Liburua elkartearen hasierako ondarea osatzen duten ondasunen inbentarioarekin batera zabalduko da eta, bertan, elkartearen ondasun eta eskubideen sarrerak eta irteerak, balorazioa eta ekonomia ekitaldi bakoitza ixterakoan dagoen egoeraren balantzeak jasoko dira.

  3. – Aurrekontuen Liburuak, alde batetik, urtero hurrengo ekitaldirako egiten den gastu eta diru-sarrera aurrekontua jasoko du eta, beste aldetik, dagokion aurrekontuaren likidazioa.

  4. – Eguneko liburuaren eta Akta-liburuaren idazpenak Merkataritza Kodean aurreikusitakoari jarraituz egingo dira.

Onura publikoko elkarteek gordeko dituzte liburuak eta osagarriak, sei urteko epean gutxienez. Liburu horiek, erregistroak eta kontabilitateko idazpenen frogagiriak Babesletzaren esku jarriko dira horrek hala eskatzen duenean.

  1. – Erabilera publikoko elkarteek, ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren aurrean aurreko ekitaldiko urteko diru-kontuak aurkeztu beharko dituzte, ekitaldi horretan egindako jarduerak deskribatzen dituen memoria batekin batera. Horretarako, sei hilabeteko epea izango dute, ekitaldiaren bukaeratik zenbatzen hasita.

  2. – Urteko diru-kontuekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Elkarteko lehendakariak izenpetutako eskabidea. Bertan, kontuak auditatu beharra dagoen ala ez adierazi beharko da, kontu-ikuskaritzari buruzko Legean edo Erregelamendu honetan aurreikusitako kasuen arabera.

    2. Urteko kontuak onesten dituen Biltzar Orokorraren erabakia dela-eta idazkariak emandako akta edo ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia duena. bertaratutakoen ehunekoa eta bozketaren emaitza adierazita. Aipatu beharko da, halaber, onetsitako diru-kontuak bat datozela auditatu beharra dagoen kasuetan auditatu diren kontuekin (kasu horretan, ikuskaritza-txostena ere erantsiko da).

  3. – Agiriak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean Babesletzak egiaztatu egingo du Erregistroan aurkeztutako agiriak ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44. artikuluan eskatutakoak diren ala ez, organo eskudunak behar bezala onartuta dauden eta lehendakariaren eta idazkariaren ezinbesteko sinadurak dauden. Aurkeztutako agirien azterketa aldekoa bada, erregistratu egingo dira agiriak, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian gordailutuko.

Jardueren urteko memoriak behar beste azalpen izan beharko ditu, hain zuzen ere elkartearen xedeak bete diren eta aplikatu beharreko arauak ezagutzeko eta egiaztatzeko. Memorian gutxienez honako hauek azaldu beharko dira:

  1. Ekitaldian zehar burututako jarduerak eta gauzatzerakoan izan diren baldintzak eta inguruabarrak.

  2. Gobernu-organoko kideetan egindako aldaketak.

  3. Nola lagundu den interes orokorra edo guztion ongia lortzen, eskuzabaltasun, altruismo, elkartasun eta pluraltasunez nabarmen jokatuz.

  4. Elkartearen finantzaketa-taula, jasotako diru-sarreren jatorria –publikoa nahiz pribatua–, zenbatekoa, zertarakoa eta aplikazioa zehatz eta behar bezala bereizirik adierazten dituena.

  5. Era berean, aurrera eramandako jarduera ekonomikoen erabiltze- eta zorpetze-egintzak adierazi beharko dira, bai eta hitzartutako kreditu-eragiketenak eta elkarteak burututako jarduera ekonomikoenak ere.

  6. Aurrekontuaren likidazioa.

  7. Gobernu-organoko kideek jasotzen dituzten ordainsariak, hain zuzen ere, organo horretako kide izateagatik dagozkien funtzioez besteko zerbitzuak egiteagatik ematen zaizkienak.

  8. Oro har, elkartearen helburuak eta indarrean dagoen legeria betetzeari buruzko beste edozein kontu.

  1. – Aurreko artikuluan aurreikusitako urteko memoriaren ordez Memoria bakarra erabili ahal izango da, hala aurreikusita baitago Kontularitzako Plan Orokorra irabazi-asmorik gabeko erakundeetara egokitzeko arauetan.

  2. – Memoria bakar horretan jasota egongo da nola kudeaketa ekonomikoari buruzko informazioa hala elkartearen jarduerei buruzkoa, baina, hala ere, elkarteek gehiago zehaztu ahal izango dituzte beren jarduerak, erantsitako agiri batean.

  1. – Garrantzi ekonomikoa duten onura publikoko elkarteek kanpoko kontu-ikuskaritza jasan beharko dute, kontu-ikuskaritza arautzen duen Legean eta legea garatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera.

  2. – Bi urtetan, bata bestearen ondoan, ondoren adierazten diren ezaugarrietako bi dauzkaten elkarteak izango dira garrantzi ekonomikoa dutenak:

    1. Elkarteko ondarearen balioa 2.000.000,00 eurokoa edo hortik gorakoa izatea. Elkartearen egoera-balantzean agertzen den aktiboaren diru-zenbateko osoa izango da ondarea, ekitaldia amaitzen den egunean betiere.

    2. Elkarteak kudeatutako jardueren bolumena 3.000.000,00 eurokoa edo gorakoa izatea, hau da, fundazioaren ohiko jarduerengatik emaitza-kontuko hartzekoan agertzen diren elkartearen diru-sarreren urteko kopuru garbia.

    3. Berez enpresa jarduerak burutzea edo bazkideen erantzukizun mugatua duen edozein elkartetan % 5etik gorako partaidetza izatea.

    4. Pertsona onuradunek ordaindutako zerbitzuen kopurua edo bolumena elkarteak egindakoak baino askoz handiagoak izatea.

    5. Ekonomia-ekitaldian zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa izatea.

  3. – Sozietate anonimoak kontu-ikuskaritza egitera behartzen dituzten ezaugarriak dituzten onura publikoko elkarteak, nolanahi ere, garrantzi ekonomikoa duten onura publikoko elkartetzat joko dira.

  1. – Kontu-ikuskariek egindako txostenak, gutxienez, honakoak jaso beharko ditu:

    1. Kontabilitatearen eta urteko kontuen bidez egiaztatutako lege- edo estatutu-arauen ustezko hauspenei buruzko oharrak.

    2. Ea beren iritziz urteko kontuek argi adierazten duten zenbatekoa duen elkarteak ondarea, zenbatekoak dituen emaitzak eta nolakoa den bere finantza-egoera.

    3. Kontularitzatik edo aurkeztutako urteko kontuetatik ondorioztatu ote daitekeen, ikuskarien iritziz, elkarteak kudeaketa ekonomiko txukuna eta gardena eramaten duela.

  2. – Elkartea kanpoko kontu-ikuskaritza egitera behartuta dagoenean, Erregistroan aurkeztu beharko da kontu-ikuskariek ematen duten txostena, ikuskapenaren gai diren kontuekin batera, Babesletzak azter dezan.

  1. – Babesletzak, besteak beste, eginkizun hauek ditu: batetik, onura publikoa aitortzeko oinarritzat hartu ziren baldintzak betetzen direla bermatzea, eta bestetik, onura publikoko elkarteek aurkeztutako dokumentazioaren jarraipena egitea.

  2. – Babesletzak, elkarteek beren eginbeharrak betetzeari buruzko informazio-espedientea hasaraziko du, honako hauek egiaztatu edo susmatzen direnean:

    1. Kontuak behin eta berriro ez aurkeztea.

    2. Elkartearen ekonomia-kudeaketan irregulartasunak sortu direnean.

    3. Elkartearen helburu interes orokorrekoak eta benetan burututako jarduerak bat ez datozenean.

    4. Elkarteak inolako jarduerarik ez duenean.

    5. Legeek edo elkartearen estatutuek ezartzen dituzten eginbeharrak ez betetzea.

  3. – Babesletzak espediente hori hasarazteko ematen duen ebazpenak zehaztuko ditu informazio-eginbideak egiteko modua, baldintzak eta epea.

  1. – Informazio-eginbideen prozedura elkarteko lehendakariari jakinarazten zaion egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean amaitu beharko da.

  2. – Hala eta guztiz ere, epe hori luzatu ahal izango da honakoak geratzen direnean:

    1. Elkartearen ondareagatik, kudeatutako jardueren kopuruagatik, enpresa-jarduerak egiteagatik edo merkataritza-elkarteetan esku hartzeagatik informazio-eginbideak egitea bereziki nahaspilatsua gertatzen denean.

    2. Eginbide horiek burutzen diren bitartean espedientea irekitzea eragin dutenak ez diren beste gertaera batzuk antzematen direnean.

Informazio-eginbideak, eta oro har espediente hau ahalik eta ondoen izapidetzeko burutu beharreko jarduerak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitako langileek egingo dituzte. Baina Eusko Jaurlaritzako beste Sailetako funtzionarioen eta kanpoko aholkulari eta kontsultarien laguntza izan dezakete jarduera horiek egiteko.

  1. – Informazio-eginbideak burutu eta gero, ondorioztatzen bada aztarnek ez dutela oinarririk edo egiaztatzen ez bada espedientea irekitzea eragin zuten gertaerak benetan halakoak izan zirela, informazio-espedientea artxibatzen duen ebazpena emango da, eta elkarte interesatuari jakinaraziko zaio horren berri.

  2. – Burututako eginbideak ikusirik, onura publikoaren aitortza eragin zuten baldintzak aldi batean betetzen ez badira, edo berezko betebeharrak modu arinean edo une jakin batean betetzen ez badira, edo bere funtzionamenduan edo bere jardueretan nahi gabeko irregulartasun bat gertatzen bada, Babesletzak elkarteari eskatu ahal izango dio behar diren neurriak har ditzala, zuzendu beharrekoa zuzentzeko, dela hutsa, dela ez-betetzea edo dela irregulartasuna.

  3. – Baina informazio-espedientetik ondorioztatzen bada ez dela egiaztatzen onura publikoaren aitortza eragin zuten baldintzak oraindik betetzen direla, edo horrelako elkarteek dituzten eginbeharrak modu larrian eta behin eta berriro ez dituztela betetzen, edo oro har, irregulartasun larriak eta etengabeak antzematen badira beren funtzionamenduan edo jardueretan, informazio-espedienteari bukaera emateko ebazpena emango da, eta berehalaxe irekiko da onura publikoaren aitortza ezeztatzeko prozedura.

  1. – Elkarte bati onura publikoaren aitortza ezeztatzeko prozedurari ofizioz emango zaio hasiera, Babesletzaren ebazpen bidez, aurreko artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitako kasuren bat gertatzen bada.

  2. – Prozeduraren hasiera eraginpeko elkarteari jakinaraziko zaio eta hamabost eguneko epea emango zaio, nahi beste alegazio eta agiri aurkez ditzan.

  1. – Behin alegazioak eta agiri berriak jasoz gero, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak ofizioz erabakiko du behar beste instrukzio-egintza edo proba egitea edo behar beste txosten eskatzea, espedientea ahalik eta ondoen zehaztu, ezagutarazi eta ebazteko asmoz.

  2. – Zehatz esanda, txostenak eskatu ahal izango dizkie gai horretan eskumena duten Jaurlaritzako sailei, eta txosten horiek hamabost eguneko epean egin beharko dira.

  3. – Nolanahi ere, espediente horiek ebatzi eta jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, espedientea irekitzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpen adierazirik ematen ez bada, prozedura iraungitzat joko da. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

  1. – Prozeduraren instrukzioa bukaturik, egiaztatzen ez bada onura publikoaren aitortza eragin zuten baldintzak oraindik betetzen direla, edo frogatuta geratzen bada horrelako elkarteek dituzten eginbeharrak modu larrian eta behin eta berriro ez dituztela betetzen, edo oro har, argi geratzen bada irregulartasun larriak eta etengabeak gertatzen direla beren funtzionamenduan edo jardueretan, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak entzunaldia eskainiko dio elkarte interesatuari, eta hamabost eguneko epea emango, nahi beste alegazio edo agiri aurkez ditzan.

  2. – Alegazioak eta agiri berriak jasota, irizpide berari eutsi behar bazaio, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak idatzi eta sailburu eskudunen irizpenean jarriko du onura publikoa ezeztatzeko dekretu-proiektua.

  3. – Behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz gero aipatutako dekretua, Babesletzak horren kopia konpultsatu bat bidaliko dio Erregistroari, bertan jasota gera dadin.

  4. – Aurkeztutako alegazioak eta agiriak ikusirik pentsatzen bada onura publikoa ezeztatzeko arrazoirik ez dagoela, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak espedientea artxibatzeko ebazpena emango du, eta elkarte interesatuari jakinaraziko zaio horren berri.

Onura publikoaren aitortza jasoa duten federazio, konfederazio eta elkarte-batasunei ezeztatu ahal izango zaie aitortza hori, elkarteen onura publikoa ezeztatzeko ezarritako prozedura berberari jarraituz eta horretarako arrazoi berberak tartean badira.