Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

94/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskal Herriko Unibertsitateari egin beharreko ekarpen arrunta zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 3278
  • Xedapen-zk.: 94
  • Xedapen-data: 2008/05/20
  • Argitaratze-data: 2008/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Autonomia Estatutuko 16. artikuluan xedatu da ezen, Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa dela irakaskuntza osoa, hots, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, Konstituzioko 27. artikuluaren eta hura garatzen duten lege organikoen eta Estatuari Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak eratxikitako ahalmenen kalterik gabe.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 1. artikuluak eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 3. artikuluak goi-mailako hezkuntzaren zerbitzu publikotzat jotzen dute unibertsitatea. Eginkizun hori garatzeko autonomia izango du. Eta onetsi ere Konstituzioko 27.10 artikuluan ezarritako unibertsitatearen autonomiaren printzipioari begirunea izanik onetsi da.

Euskal unibertsitate-sistemaren ekonomia- eta finantza-erregimenari dagokionez, 3/2004 Legearen 89. artikuluak dio unibertsitatea autonomoa dela bere kudeaketa egiteko, eta eragimen, eraginkortasun eta kalitatea hobetzearen printzipioen pean jarduten duela.

Ildo horretatik, urteko zuzkidura, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura doana, lege horretan eta unibertsitate-planean ezarritako irizpideekin bat etorriz zehaztuko da. Edonola ere, bere xedeak betetzeko eta kalitatea hobetzeko finantzaketa nahikoa eskainiko dion eredua bermatuko zaio Euskal Herriko Unibertsitateari. Zuzkidura hori hiru ekarpen-motatan egituratzen da: arrunta, osagarria eta inbertsiorako eta azpiegituretarako urte anitzeko programa zuzkitzeko beharrezko kredituak.

Dekretu honen helburua ekarpen arrunta kalkulatzeko irizpideak ezartzea da. Ekarpen horrek ohiko irakasjardunaren eta ikerketa-jardueraren funtzionamendua arrunta izango dela bermatu behar du.

Honenbestez, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraiki, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari horren berri emanda, Euskadiko Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari entzun ondoren eta Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bileran horren gainean eztabaidatu eta erabaki ondoren, honakoa,

Dekretu honen bidez, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan Euskal Herriko Unibertsitatearen alde egiten duen ekarpen arrunta zehazteko irizpideak onartuko dira. Irizpide horiek objektiboak izan behar dute, nahikotasun-printzipioarekin bat etorriz; hau da, Euskal Herriko Unibertsitateak ohiko garapen operatiborako dituen finantzaketa-premiei erantzun behar diete.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitateari ekarpen arrunta egiteko baliabideak ezarriko ditu eta, horretarako, ondorengo adierazpen analitikoa aplikatuko du (adierazpen horren bidez, ekarpena zenbatu ahal izango da, bai transferentzia arruntei bai kapital-transferentziei dagokienez). Ekarpen honi esker, Euskal Herriko Unibertsitatearen funtzionamendu-kostu errealak ordaindu ahal izango dira.

E.A. = {(O.N.K. x % + L.P.Z.G.K.) x KPI} + K

O.N.K. = {(I.Bb.K.G.A.) x [(I.E.M. 1 x 1,35) + (I.E.M. 2 x 1,30) + (I.E.M. 3 x 1,00) + (I.E.M. 4 x 0,90)] + (PDI Bb.K.I. KAP. x LO PDI) + (AZL Bb.K. I. KAP. x LO AZL)}

L.P.Z.G.K.= {(PDI Bb.K. x LO PDI BERRIA) + (AZL Bb.K. x LO AZL BERRIA)}

  1. – E.A. = Finantzaketa arrunta.

    Eusko Jaurlaritzak Urteko Aurrekontuen Legean ezarrita duen ekarpen arrunta dekretu honetan arautzen diren irizpideen arabera kalkulatuko da. Ekarpen hori bitan banatuta egongo da: Lehenengoa, ohiko gastuei dagokiona, Dekretu honetan araututako parametro ekonomikoen arabera kalkulatuko da. Bigarrena, kapital-gastuei dagokiona, kopuru finkoa izango da (K).

  2. – O.N.K.= Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko nahikotasun-kostua.

    Eusko Jaurlaritzak ordainduko duen Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko nahikotasun kostua honakoetan oinarrituta egongo da urtero: dedikazio osoan aritzeko matrikulatutako ikasle-kopuruan eta matrikulatuta dauden titulazioaren esperimentaltasun-mailan; eta lanaldi osoko irakasle eta ikertzaileen eta AZLen kopuruan. Datu horiek aurreko urteko abenduaren 31ra artekoak izango dira.

  3. – L.P.Z.G.K. = Lanpostuen zerrendan langile-kopurua gehitzeak dakarren kostua.

    3/2004 Legearen 105. artikuluak ezartzen duenaren arabera, eta unibertsitateen arloan eskumenak dituen sailak langile-kostuak baimentze aldera, unibertsitateak ezabatu, aldatu, berriz eman edo berrian berri sortu diren lanpostuen zerrenda bidali behar izango du. Zerrenda hori kategorien arabera antolatuta egongo da eta guztira eragingo duten gastu gehitzea edo gutxitzea ere adieraziko da. Zerrenda horretatik, eta plantilla gehitzearen kostua kalkulatzeko asmoz, bidezko informazioa aterako da.

  4. – I.E.M. = Ikasleak, Euskal Herriko Unibertsitatean eskaintzen diren titulazioen esperimentaltasun-mailaren arabera, matrikularen prezio publikoak zehazteko ezarritako irizpideei jarraiki.

    Ikasle bakoitzeko kostua aldatu egiten da, titulazio bakoitzaren esperimentaltasun-mailaren arabera. 1. maila esperimentaltasun-mailarik handiena da eta 4. maila, berriz, txikiena. Ikasketa desberdinen esperimentaltasuna bi aldagai batera kontuan hartuta neurtzen da:

    1. Kreditu guztiei dagokienez, ikasleak irakasjardunean bertan egotera behartuta dagoen ordu-proportzioa.

    2. Titulazioak emateko beharrezkoak diren irakasjardun-mota desberdinen proportzioa.

      Horregatik guztiagatik, ikasleen batez besteko kostua modelatzeko balio duen esperimentaltasun-koefizientea kalkulatu da. Hori kalkulatzeko, 100 oinarri gisa matrikulatutako ikasleen % 50ek (mediana) duen esperimentaltasun-maila aukeratu da, alegia, 3. maila 2006-2007 ikasturtean. Alde horretatik abiatuta, ikasleei beren prestakuntzak dakarren kostuaren oinarri gisa aplikatu behar zaien esperimentaltasun-koefizientea zehazten da.

      Esperimentaltasun-maila

      1 1,35

      2 1,30

      3 (100 oinarria) 1,00

      4 0,90

  5. – I.Bb.K.G.A. = Dedikazio osoko ikasle baten batez besteko kostua, gastu arrunten arabera.

    Dedikazio osoko ikasleak 60 kreditutan matrikulatutakoak izango dira. Kreditu-kopuru hori unibertsitate-jarduerari bete-beteko dedikazioa eskaintzen dion graduko ikasleak urtero izan behar duen "eskola-zama tipoa" finkatzeko irizpidea da. Kostua ikasle-kopurua aintzat hartuta aurreko urtean izan ziren funtzionamendu-gastu arrunten arabera (II. kapitulua) zenbatetsiko da. Zenbateko hori esperimentaltasun-koefizientearekin haztatuko da.

  6. – LO PDI = Lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaileen kopurua.

    Lanaldi osoan diharduten plantillako irakasle eta ikertzaileak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartutako lanpostuen zerrendan jasota dauden irakasleak izango dira.

  7. – PDI Bb.K. I. KAP. = Plantillako irakasle edo ikertzaile baten batez besteko kostua.

    Kalkulu hori irakasle edo ikertzaile baten batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.). Euskal Herriko Unibertsitatearen barne-finantzaketa hartuko da aintzat, proiektu jakin batzuen bidez irakasle eta ikertzaileek lortutako kanpo-finantzaketa kanpo utzita, proiektu horiei dagozkien kostuak unibertsitatearenak ez diren kanpo-erakundeek finantzatuta baldin badaude bakarrik egiten baitira.

  8. – LO AZL = Lanaldi osoan diharduten plantillako administrazio eta zerbitzuetako langileen (AZL) kopurua.

    Lanaldi osoan diharduten plantillako administrazio eta zerbitzuetako langileak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartutako lanpostuen zerrendan jasota dauden irakasleak izango dira.

  9. – AZL Bb.K. I. KAP. = Plantillako administrazio eta zerbitzuetako langile baten batez besteko kostua.

    Kalkulu hori administrazio eta zerbitzuetako langile baten batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.). Euskal Herriko Unibertsitatearen barne-finantzaketa hartuko da aintzat, proiektu jakin batzuen bidez administrazio eta zerbitzuetako langileek lortutako kanpo-finantzaketa kanpo utzita, proiektu horiei dagozkien kostuak unibertsitatearenak ez diren kanpo-erakundeek finantzatuta baldin badaude bakarrik egiten baitira.

  10. – LO PDI BERRIA = Lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaile berrien kopurua.

    Lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaile berriak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten langileak dira. Horiek kalkulatzen ari den finantzaketari dagokion urtean baimentzen den zuzkidura hartzen dute.

  11. – PDI Bb.K. = Irakasle edo ikertzaile berri baten batez besteko kostua.

    Kalkulu hori plaza horien batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.).

  12. – LO AZL BERRIA = Lanaldi osoan diharduten administrazio eta zerbitzuetako langile berrien (AZL) kopurua.

    Lanaldi osoan diharduten administrazio eta zerbitzuetako langile berriak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten langileak dira. Horiek kalkulatzen ari den finantzaketari dagokion urtean baimentzen den zuzkidura hartzen dute.

  13. – LO AZL BERRIA Bb.K. = Administrazio eta zerbitzuetako langile berri baten batez besteko kostua.

    Kalkulu hori plaza horien batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.).

  14. – KPI = Kontsumoko prezioen indizea.

    Estatistikako Institutu Nazionalak urtero argitaratzen duen KPI aplikatuko da.

  15. – K = Inbertsioetarako ekarpen arrunta.

    Kapital-gastuetarako ekarpen arrunta konstante batean oinarrituta dago, hau da, inbertsioetarako ekarpen arrunt egonkorrean. Ekarpen arrunt konstantea denez, ez da KPIren ondorioz parametro ezberdinetan aplikatu direnen moduko gehikuntzarik izango.

  16. – % = Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko nahikotasun-kostutik Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen ehunekoa.

    Ehuneko hori kalkulatzeko, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren behin betiko likidazioa aztertu behar izango da, bai gastuen partidari bai sarrerenari dagozkienak. Analisi xehatua eginda, gastuei lotutako kontzeptutzat hartzen direnak kenduko dira. Horiek ez dira kontuan hartuko ehunekoa kalkulatzerakoan, izaera finalista dutenez, ez baitute oinarrizko nahikotasun-kostuan eragiten.

  1. – 6. artikuluak arautzen duen batzorde iraunkorrak landutako proposamena ikusirik, unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak ekarpen arrunta proposatuko dio Eusko Jaurlaritzari, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-legeen proiektuetan jaso dezan.

  2. – Ekitaldi bakoitzean horrela lortutako diru-laguntza arruntari, batetik, ekarpen arrunta gehituko zaio, unibertsitateen arloan eskumenak dituen sailaren helburu espezifikoen arabera; bestetik, Inbertsiorako eta Azpiegituretarako Urte Anitzeko Plana hornitzeko beharrezko kredituak erantsiko zaizkio; eta, azkenik, aurrekoetan barneratzen ez diren eta, koiuntura-premiak direla medio, finantzaketa espezifikoa behar duten zenbatekoak gehituko zaizkio.

  3. – Eusko Jaurlaritzak zuzkidura orokorra adieraziko du Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen lege-proiektuetan, honako errubrika honen pean: "Euskal Herriko Unibertsitateak bere jarduera garatzeko jasoko duen zuzkidura". Honen zenbatekoa, gutxienez, aurreko paragrafoetan aurreikusitako finantza-egoerari dagokiona izango da.

  1. – Ekarpen arrunta baldintzarik gabeko ekarpen-mota da eta baliabide horien helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen funtzionamendu egokiari eustea da soil-soilik.

  2. – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 33. artikuluan jasotakoaren arabera, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldeko diru-laguntza globala honela ordainduko da:

    1. Gastu arruntei dagokien zatia. Hamar ordainketatan emango da, urteko zuzkiduraren hamarrenari dagokion zenbatekoarekin.

    2. Kapitaleko diru-laguntzari dagokion zatia. Bitan banatuko da, hots, urtarrilean eta uztailean, urteko zuzkiduraren erdiari dagokion zenbatekoarekin.

  1. – Kontsultarako Batzorde Iraunkorra sortuko da. Horren helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen alde egingo den ekarpena arrunta zehazte aldera dekretu honetan onartu diren irizpideak analizatu eta ebaluatzea da.

  2. – Batzorde hori ondorengoek osatuko dute:

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; batzordeburua izango da.

    2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako zuzendaria.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate zuzendaria.

    4. Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izendatutako hiru pertsona.

    5. Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ordezkari bat.

    6. Batzordeko idazkaria batzordeburuak izendatuko du batzordeko kideen artean edo A taldeko kidegoetako eta unibertsitate-gaietan eskumena duen sailari atxikitako langile funtzionarioen artean. Batzordeko idazkariak hizpidea eta botoa izango du batzordeko kidea bada; funtzionarioa bada, ostera, hizpidea izango du baina botorik ez.

  3. – Batzordearen egitekoak hauek izango dira:

    1. Urtero, Unibertsitatearen aurrekontuaren behin betiko likidazioa aztertzea, xede bikoitzarekin: batetik, formularen arabera kalkulatutako aurrekontuaren eta behin betiko gauzatutakoaren arteko bateratze-maila ebaluatzea; desbideratze posibleen berri emango da eta egoki irizten diren iradokizunak egingo dira. Bestetik, berriz, Eusko Jaurlaritzak oinarrizko nahikotasun-kostuari aplikatuko dion ehunekoa zehaztea.

    2. Ikasleen batez besteko kostua lortzera bideratutako datuak gastu arrunten arabera aztertzea eta delako batez besteko kostua proposatzea.

    3. Nola plantillakoak hala berriak diren irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen batez besteko kostuak lortzera bideratutako datuak aztertzea eta delako batez besteko kostuak proposatzea.

    4. Ekarpen arrunta egiteko proposatzea.

    5. Dekretu honetako formula kalkulatzeko metodologia-proposamenen eta prozeduren berri ematea.

    6. Interesgarritzat jotzen diren kontu guztien berri ematea.

  4. – Batzordeak aholkulari bereziak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Era berean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22.etik 27.era bitarteko artikuluetan zehaztutako arauetara egokitu behar izango da Batzordearen jarduna.

  5. – Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliko direla bermatuko du batzordeak, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak ezarritakoaren arabera.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.