Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 35/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1842
  • Xedapen-zk.: 35
  • Xedapen-data: 2008/03/04
  • Argitaratze-data: 2008/03/31

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2008ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (47. zenbakia) argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuan modu horretako hutsak antzeman direnez, zuzendu egiten dira:

Dekretuaren eranskinean, 5059 orrialdean, D idatz-zatian, euskarazko testuan, honakoa dio:

"Beste irizpide batzuk (kontzeptu hauek ez dira metagarriak".

Honako hau esan behar du:

"Beste irizpide batzuk (kontzeptu hauek metagarriak dira)".

Dekretuaren eranskinean, 5059 orrialdean, D idatz-zatian, euskarazko testuan, honakoa dio:

"Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako irizpideak (aurrez adierazitakoak ere izan daitezke), irizpide publiko, objektibo eta ez-diskriminatzaileei jarraiki ezarriak (ezingo da jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo bestelako inguruabar edo baldintza pertsonal edo sozialetan oinarritutako irizpide diskriminatzailerik onartu) (Irizpideak argitaratu egin behar dira eta hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinarazi behar zaizkio, eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen)".

Honako hau esan behar du:

"Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako irizpideak (aurrez adierazitakoak ere izan daitezke), irizpide publiko, objektibo eta ez-diskriminatzaileei jarraiki ezarriak (ezingo da jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo bestelako inguruabar edo baldintza pertsonal edo sozialetan oinarritutako irizpide diskriminatzailerik onartu): 2 puntu arte (irizpideak argitaratu egin behar dira eta hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinarazi behar zaizkio, eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen)".

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.